|
Mecanica de la Peña lantegi zaharra 24 ordutan, askoz jota, desalojatzeko agindua jaso dute eguerdiko aldera Igeltsera gaztetxekoek, Ertzaintzako kidek eskura emanda. Sopela eta Urdulizko gazteak batzen dituen Sopelako Gazte Asanbladako kideek UKBERRIri adierazi diotenaren arabera, agiria" Mecanica de la Peñako antzinako pabilioiak okupatzen
|
duten
jaun andreei" zuzenduta dago eta bertan apirilaren 25ean emandako agiriaren espedientearekin jarraitzen da, Mecanica berreskuratzearena, alegia. Aldiz, gazteek aurreko agiriari jarritako helegiteari buruz ez da ezer aipatzen.
|
|
Oroitzapen zinematografiko hauetan galdurik dabilela, Bilbora ermango duen hegazkinaren zain, hegazkin konpainiakoek jakinarazi dute ezen, Norte aldean omen dabilen ekaitz bortitzaren ondorioz, arriskutsua omen dela oso Sondikako aireportuan lur hartu nahiz aireratzea, momentuz itxita dagoela aireportu hura eta bertako hegaldi guztiak etenda, eta, gaua ere gainean dutenez, harako txartela erosia
|
duten
jaun andre guztiei gaua Madrilgo hotel batean igarotzeko gonbita egiten dietela, gastuak noski konpainiaren kontu, eta bihar goizean abiatuko dela, ondo bidean, Bilborako abioi hori; barkatzeko arren traba eta eragozpen guztiak baina konpainiaren borondatez gaindiko zer bat izan dela eta... Alsinari pare bat aldiz errepikatu behar izan diote azalpena, ez daki zertaz ari diren Iparra edo Sondika aipatzean; azkenean ulertu du baina errezeloarekin geratu da, hori dena herri atzeratu bateko komeriak ez ote diren, eta susmo hori indartzera datorkio mostradore berean egokitu zaion beste bidaiari bat, negozio gizon itxurakoa, zeina espantu eta imintzio handiz ari baita kexuka, besoak airean inarrosiz, hori Espainian bakarrik gerta litekeela, ez dagoela eskubiderik, ez errespeturik, ez ezer; hori dena esaten duen bitartean begi batekin mostradoreko enplegatu aspertuei ari zaie begira eta bestearekin Alsinari berari, ohartua baita kanpotarra dela emakumea, mostradorekoekin ingelesez aritu delako noski, eta interesgarria iruditu zaio nonbait, hots, ligatzeko gogoa sortu zaio gizonari, eta bere kexu horien ondotik Alsinari zuzendu zaio, galdetuz ea berak ez al duen uste lotsagarria dela, gaztelania mantsoan eta hitzak ozenki errepikatuz galdetu ere, espainiarrek atzerritarrei hitz egin ohi dieten moduan; Alsinak ez baietz ez ezetz adierazten ez duen keinu adeitsu mutu bat egin dio, eta gizonak orduan, animaturik, jo eta kea ekin dio azalpenak emateari, zein narrasak diren Espainiako aireportuak, eta hegazkinak, eta hotelak, hemen ez duela ezerk funtzionatzen, lardaskeria dagoela nonahi eta antzeko erretolika, bere gaztelaniari mundu osoko exekutiboek dakizkiten ingelesezko esamolde apurrak erantsiz han hemen; apo ingeles hori baino aski hobeki ulertu dio Alsinak espainolezko kalaka, baina nahiago izan du ez ulertuarena egin eta halaxe adierazi dio keinuz, horrekin bere miresle berritsua uxatuko duelakoan; gizonak ez du etsi ordea; aitzitik, lagungarri gertatu zaio egoera, hotelera bidean lagundu behar dieten enplegatuen artean ez baita inor ingelesez dakienik eta gizonak orduan bere burua eskaini du, esanez ederki dakiela ingelesez eta berak lagunduko diola andereñoari eta behar diren argibideak eskaini; Alsinak lakio batean harrapaturik ikusi du bere burua:
|