Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 50

2002
‎Egiten diren ustiategien edo jardueraren gainean egiten diren kontrolak baimendu eta horietan laguntzea. Kasuan kasuko jardueran aplikatzekoak diren ekoizpen integratuko arauen betetzea zuzendu eta kontrolatzeko ardura duten zerbitzu tekniko eskudunak izatea, non eta ez duten ekoizpen integratuko kualifikazioa egiaztatzen. Azken kasu horretan, beren jarduera zuzenean zuzentzen dute, produkzio integratuko arauei jarraikiz.
‎Neurri egokiak hartzea, ekoizpen eta merkaturatze fase guztietan ekoizpen integratuko produktuak beste batzuekin ordeztu ezin direla ziurtatzeko. Produktua identifikatzea, parte hartzen duten ekoizpen eta merkaturatze faseetan produkzio integratuko arauen arabera. Ekoizpen integratuko bermearen identifikazioa ongi erabiltzea.
2003
‎Adituek familia bakoitzaren materia genetikoa atera dute arrain horietatik, eta beraiek sortu dituzten 500 markatzaile mikrosatelite ari dira eransten mapa genetikoari. Mapa hori osatu ondoren, adituek erabiliko dute genomaren zer eremutan eragiten duten ekoizpen ezaugarrien arteko desberdintasunek, eta arrain erabilgarria sortzeko aukera ematen dute ekoizle eta kontsumitzaileentzat. Azterketa hori osatzeko, Connecticuteko Unibertsitateko Bioteknologia Zentroak egindako ikerketa berriak egin dira.
2004
‎Gainera, “laborantza ekologikoan dagoen arrozaren nutrizio egoeraren kontrola eta metodo ekologikoen bidez ‘bonboi’ barietatearen ekoizpen kostuaren zehaztapena, Marjaleko arrozaren kukat zikloaren jarraipena, eta arrozaren produktibitatea hobetzeko eta pyriculariatik babesteko produktu esperimental baten efektuaren ebaluazioa” egiten ari dira. Cotinoren arabera, “ikerketa proiektu horiei guztiei esker, ingurumena errespetatzen duten ekoizpen metodoak ezarri ahal izango dira. Alderdi hori garrantzitsua da balio ekologiko handiko eremu batean, Marjaleko parke naturalean, landatzen delako, eta, aldi berean, kontsumitzaileek kalitatezko produktuengatik gero eta eskakizun handiagoak egiten dituztelako”.
2006
‎Castejongo eremuan dauden instalazioek 4,4 milioi kilowatt orduko sortzen dituzte urtean, elektrizitate garbia eta berriztagarria. 1.400 etxek baino gehiagok kontsumitzen duten ekoizpena da hau.
‎Lursail txikiak izan ohi dira. Eta ingurunea zorrotz errespetatzen duten ekoizpenak direnez, ia ia labore ekologikotzat jo daitezke.
‎BAKEAREN Nazioarteko Eguna dela eta, zer egiteko dute GKEek, beren ustez, bizikidetza baketsuaren prozesuak, gure herrialdean eta handik kanpo? Garapenerako GKEek zeregin garrantzitsua dute lan egiten duten gizarteen demokratizazioan, eta, jarduten duten komunitateen bizi maila hobetzen lagunduko duten ekoizpen egiturak sortzeaz gain, beren proiektuek gero eta gehiago bideratzen dituzte gizarte zibila sustatzera. Erakundeek uste dute beharrezkoa dela, alde batetik, ekimen zibilen sarea zabaltzea eta, bestetik, gizarteak demokratikoki finkatzea, giza eskubideak, oinarrizko askatasunak eta aukera berdintasuna finkatzeko, horiek baitira gizarte funtzionamenduaren oinarria.
‎Europako Batasunak uste du mikotoxinen arriskua hain handia dela epe luzera, ezen beharrezkoa baita haien irenstea murrizteko berariazko erregulazioa. Arazoa, beraz, herrialde ekoizleetara eraman da, orain, atzerapenik gabe, kafe berdean onddoak ugaritzea eragotziko duten ekoizpen sistemak hobetzea eskatzen baitzaie. Higiene neurri horiek herrialde askoren garapenerako konpromisoa dira.
2007
‎Hitzarmen kolektiborik ez duten ekoizpenaren ekonomia sektoreetako eta lurralde esparruetako jarduera adarren lan baldintzak Gobernuak arau ditzake, Lan eta Gizarte Segurantzaren Ministerioak hala proposatuta, eta berak egokitzat jotzen dituen kontsultak aurretiaz enpresaburuen elkarteei eta sindikatuei eginda; ez zaio kalterik egingo lege honen 92 artikuluan xedatutakoari, prozedura horrek izango baitu lehentasuna....
2008
‎Ez dira salbuespena. Gai bera lantzen duten ekoizpen asko iritsi dira azken urtean aretoetara. Burua lur azpitik ateratzeko ordua zinemarentzat. Aitaren begian sartu du atzamarra Charles Fergusonek No end in sight filman eta dokumental alorreko Oscar saria irabazteko izendatu dute.
‎Izan ere, berriztagarrien ekoizpena eguraldiaren menpe dago neurri handi batean eguzkia, haizea eta ur emariak ez daude beti bermaturik. Merkatu elektrikoak ekoizle bakoitzari sortutako kWh edo energia unitate kopuruaren arabera ordaintzen dionez, negozio aukera handiak eskaini izan dituzte gehien kutsatzen duten ekoizpen teknologiek. Gauzak aldatzen ari dira, ordea, gutxika bada ere.
‎Lortu berri duten ekoizpen bide hori errazagoa eta merkeagoa da orain arte erabili behar izan dituzten bideak baino. Gainera, alkaloideak ekoizteko bidean sortu ohi diren molekula bitartekariak produzitzea ere lortu dute, eta orain arteko prozesuekin ez zituzten eskuragarri horiek.
‎r= 0,48; p < 0,01 ekoizpenerako eta r= 0,61; p < 0,001 ulermenerako. Emaitzok adierazten dutenez, 8 hilabete bitartean jasotako ulermen lexikoko neurriek ekoizpen lexikoko neurriek baino hobeto aurresaten dute 16 hilabete bitarteko haurrek izango duten ekoizpen lexiko eta esaldien konplexutasuna. Emaitzak hobeto ulertzeko komeni da gogoratzea 8 hilabete bitartean ulermenaren aldakortasuna askozaz handiagoa dela ekoizpenarena baino, eta horrek estimazio hobea egiteko aukera ematen du.
‎“ACTÚA” ren helburua da zinemaren bidez, dokumentalaren nahiz fikzioaren bidez, herrien garapena mugatzen duten eta beren komunitateei eragiten dieten arazoak transmititzea, eta urtero gai bat proposatzen du, beti ere Intermón Oxfamen lan arloekin zerikusia duena. Hirugarren edizio honetan, kontsumo arduratsuarekin zerikusia duen gairen bat lantzen duten ekoizpen guztiak lehiatu ahal izango dira. Intermonek produktu batzuek ezkutatzen dituzten bidegabekeriak erakustea proposatzen du:
‎Matt Lanter, Vanessa Minnillo. 99 min. Azkeneko urteetako Hollywooden arrakasta lortu duten ekoizpen komertzialen parodia egiten du filmak. Gainera, modako pertsonaiak imitatuko dituzte:
2009
‎Emakume erakargarri asko eta jantzi gutxi, horixe dakar telebistak. Ideia berri gutxi eta morbo erraza bilatzen duten ekoizpen berritzaileak aurkeztu zituen Frantziako The Wit aholkularitza enpresak Cannesko MipTV azokan. Emakume politak dira protagonista nagusiak, baita reality esperimentalak eta musikalak ere.
2010
‎Howl, Welcome to the Rileys, The Runaways, Blue Valentine, Hesher eta Splice (Vincenzo Natali Cuben egilearen lan berria, Guillermo del Torok ekoiztua eta Adrien Brody protagonista duelarik) dira interes gehien sortu duten ekoizpenak. Urtarrilaren 31ra arte izango da Sundance jaialdia:   36 herrialdetako 113 film izango dira guztira, horietatik 44 zuzendari berriek egin dituzte.
2011
‎Hauek dira nagusitasun geroz eta handiagoa bermatzen eta aurreikusi arazten duten datu batzuk: lidergoa esportaziotan; balio erantsia duten ekoizpenen geroz eta garrantzia erlatibo handiagoa, soilik eskulan merkeari esker intentsiboak diren manufaktura sinpleetatik urrun; nazioarteko erreserben garrantzia; atzerriko inbertsio zuzenen fluxu potentziala; geroz eta kontrol handiagoa lehengaien ekoizpenean; Txinako hainbat enpresek lortutako kapitalizazioa, eta abar.
‎Kanarietako Nekazaritza Ikerketen Institutua (ICIA), Kanarietako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza eta Ingurumen Sailaren mendeko erakundea, Kanarietako, Madeirako eta Azoreetako banana ustiapenen garapen jasangarria sustatzeko ikerketa proiektu baten buru da. Kanarietako Gobernuak jakinarazi duenez, eskualde horietan Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako (I+G+B) plataforma zabal bat sortu nahi da, ekoizleei emaitzak zuzenean transferitzea erraztuko duena, bananaren laborantzan ingurumena errespetatzen duten ekoizpen sistemak ezar ditzaten. “Biomusa” k, halaber, Eskualde Ultraperiferikoetako (RUPak) bananazko ekoizpen ziurtatuak sustatu nahi ditu, Europar Batasuneko (EB) kontsumitzaileei “kalitate handiko eta trazabilitate bermatuko produktua” eskaintzeko, ICIA nabarmendu zuen.
2012
‎Baina asko dago lantzeko: batez ere, sektorea antolatzeko eta ingurumen jarraipena egiteko planak egin behar lituzkete administrazioek, eta ez ekoizleen enpresek, eta inbertsioak ere egin behar lirateke ingurumen eragin txikia duten ekoizpen sistemak sustatzeko.
‎Industrien arteko «sare» harremanak bultzatzea, ekoizpen fluxuen koherentziaeta dentsitatea handituz, izaera «kooperatiboagoa» duten ekoizpen harremanakhanditzeaz batera. Eta dinamika horrekin badu zerikusia beste eragile batzuenjardunak, hala nola instituzioenak (udalak, aldundiak, Eusko Jaurlaritzako etaNafarroako Gobernuko sailak), gizarte indarrenak (sindikatuak eta patronala) etabeste erakunde batzuenak (unibertsitatea, zentro teknologikoak eta prestakuntzasistema).
2013
‎Sortzaile batzuek eta kultur industria batzuek ekoizten duten ekoizpenaren kontsumitzaile moduan soilik ulertzen badugu komunitatea, euskararen kultura epe ertainera kolapsora doa, berau erreproduzitzen duten dinamikak ez baitira nahikotasunez elikatzen ahal. Kontsumitzeko ona denaren uholde horretan euskaraz sortutakoak ez du lehiatzeko abantaila handirik.
2014
‎Edertasun produktuak, adibidez, maskara tonifikatzaileak, larruazalarentzako edo adatserako tratamenduak, gorputz esfoliatzaileak, eskuak hidratatzeko maskarak, aurpegiratzeko maskarak edo aknerako kremak modu ekonomiko eta ekologikoan egin daitezke. Kosmetika ekologikoaren ziurtagiriak Kontsumitzaileek merkatuan «naturala» edo «ekologikoa» hitzak dituzten kosmetikoak aurki ditzakete merkatuan, ingurumena errespetatzen duten ekoizpen sistemak benetan erabili gabe. Horrelako iruzurrak saihesteko, kosmetiko ekologikoen defendatzaileek ziurtagiri espezifiko hauetakoren bat dutenak erostea gomendatzen dute, konposizioaren arabera:
2015
‎3) Proposatutako helburu komunikatiboa eta generoaren izaera soziala. Ikasleek bukaeran egingo duten ekoizpenaren izaera soziala ere kontuan hartzekoa da. Zenbateraino da prestigiatua edo gutxietsia ipuin kontaketa bat edo bertso saio bat edo albiste bat?
‎Lanketa gehiago behar duelako, aipatzekoa da erreportaje kopurua ere; bideoen% 11,57 dira erreportaje erakoak, New York Times eta Argia hedabideek sareratu dituzte gehien. Hala ere, New York Timesenak produkzio propiokoak diren bitartean, Argiak kanpoko lanak erakusten ditu, hedabidearen webgunea erakusleiho gisa erabiltzen baitute, ez hainbeste ikus entzunezko produkzio propioa sortzeko eta erakusteko, ikerketarako aukeratu diren egunetan ez zen ekoizpen propioko bideo bakar bat aurkitu, nahiz eta lantzen duten ekoizpen propioa?. Berriak ere egin izan ditu erreportajeak, baina lagina jaso den egunetan ez da horrelakorik aurkitu.
‎Bidarrain oizi dira sei hilabete huntan. Aitzin hortan, abiatua duten ekoizpen saila herritarreri ezagutarazteko, ate idekiak antolatuak zituzten eta guk ere egin diegu bisita.
2016
‎Esanguratsua da bi aldagaietan. EUS domeinuek adierazten duten ekoizpen maila eta fidagarritasuna. Hori ikusita, ?.EUS marka?
‎Kontabilitatearekin erlazionatzen da sailkapen hau. Kostu kontabilitatearen bitartez, enpresek euren baitan duten ekoizpen prozesua hobeto ezagutu eta azken prezioa modu egokiagoan zehaztu dezakete.
‎–Dumping ekologikoa. Ez dira onartzen produktuak kostu txikiagoan ekoitzi ahal izateko ingurunea kaltetzen duten ekoizpen prozesuak.
‎Dirua administrazioari gordetzearen kontuan dopinaren kasuan bezalaxe baita: dopatzen duten ekoizpenak gehiago zigor arau kontrabandistek ekoizpen berriak asmatzen dituzte. Fiskalitatearen munduan gauza berdintsua da.
2017
‎baserritar emakume baratzezainak, nekazari gazte profesionalak, azoketako postuetako birsaltzaileak, ekoizle ekologikoak eta ekoizle ez profesionalak. Profilik" esanguratsuena" emakume baserritar helduena da; jasotako informaziotik, ordea," zaila" da ondorioztatzea beraiek ote diren ekoizpenean aritzen direnak, edo familiaren babesa duten ekoizpena aurrera ateratzeko. Profil hori nagusitzen da, adibidez, Eibarko eta Zarauzko azoketan.
‎Elikagai horien inguruko eztabaida ez da organismorako arriskutsuak diren ala ez, produktu transgenikoak seguruak direla baitakite. Eztabaidak eta kritikak beste irizpide batzuen inguruan sortzen dira, hala nola inpaktu sozioekonomikoa edo eragiten duten ekoizpen ereduak. Europako legeriak ere inkoherentzia batzuk ditu ildo horretan; izan ere, elikagai transgenikoen ekoizpena murriztu dezaketen herrialdeek, berriz, haien inportazioa eta merkaturatzea ahalbidetzen dute.
2018
‎Antzezlanak berezitasun ugari dituela adierazi dute Gaztañagak eta Azkuek. Kalerkirako propio prestatu duten ekoizpena izanik, kalean egin beharreko antzezlana behar zuen izan. " Eta kalean egin behar horrek badauzka gauza ederrak, baina baita oztopo handiak ere", dio zuzendariak.
‎Bihar estreinatuko dute' A lurpean', Kalerkiren 25 urteurrena ospatzeko sortu duten ekoizpena. Zarauzko aktoreak ariko dira, Amancay Gaztañagaren zuzendaritzapean.
‎Egun horietan taularatuko da Johann Sebastian Bach konposatzaile alemanaren" Pasioa San Joanen arabera" BWV 245 oratorio ezaguna, Calixto Bieitok zuzendurik. Arriaga Antzokiak eta Pariseko Theatre du Chateletek elkarlanean muntatu duten ekoizpena da. Sei bakarlari ariko dira kantuz:
‎Sexua diskurtso aurrekoa izatearen irudipena, beraz, generoa deritzon eraikuntza kulturalerako aparatuaren emaitza litzateke. Hortaz, zelan birformulatu behar da generoa, bere baitan har ditzan botere harreman horiek, zeinek diskurtso aurreko sexuaren irudipena sortzen duten eta horrela ezkutatzen duten ekoizpen diskurtsibo hori bera?
‎Alderdi negatiboei dagokienez, abeltzaintza karga ez baldin bada behar bezala kontrolatzen, larreen kalitatea azkar jeisten da (kalitate oneko espezieen desagerketa eta hain erakargarriak ez direnen ugaritzea; landare nitrofiloen ugaritzea, egurkaren kimaketa?.). Abeltzantza estentsiboa abere arraza autoktonoei loturik dago, hauek baitira lekuan lekuko ingurumen baldintzak jasateko egokiturik daudenak, nahiz eta duten ekoizpena (esne, haragi, kopurua) arraza aloktonoena baino txikiagoa izan. Estatu guztian badira abeltzantza estensibo adibideak, baina eremu bakoitzean bertara egokituriko arrazak topatuko ditugu.
2019
‎neska batek lehen pertsonan hitz egiten du; poemaren buruan, baldintza (ezkondu ezean?) eta haren ondorioa (zera egingo dut...) adierazten dira; buruaren ondoko ahapaldiak haren glosa dira, eta haren ideia azaldu eta iruzkintzen dute. Alde batera utzi ditugu neskaren ezkontzeko grina beste ikuspegi batetik lantzen duten ekoizpenak: hala nola Filia, visne nubere, multzoan sartu ditugunak, eta Ama, ezkonduerakoak.
2020
‎edo bioaniztasuna errespetatuz egiten da eta emaitza positiboak ditu, edo monokulturan egiten da eta kalteak ekarriko ditu onurak baino gehiago pestizida eta ongailu kimikoen kutsatzeaz gain, lurra pobretu eta hil egiten duelako. Gaur egungo multinazionalen mezu berdeak monokulturara bideraturik dira gehiengo handian eta kautxua edo palma olioa ekoizteko izaten dira, hots Indonesia pobretzen duten ekoizpenentzat. Socialter.fr komunikabideko" Oihan berritze kanpainak, enpresen greenwashing berria?" (Les campagnes de reforestation, nouveau greenwashing des entreprises?) artikulua luze eta zabal ari da monokulturaren kalteei buruz.
‎1 Barne Produktu Gordinaren (BPG) hazkunde agregatuan oinarritutako garapen eredua alde batera uztea. Zentzu horretan, iraunkortasun ezagatik edo funtsik gabeko kontsumoa gehiegi bultzatzeagatik txikiagotu behar duten sektore batzuk, batez ere jatorri fosil edo nuklearreko erregaiak erabiltzeari lotuak, meatzaritza, eta abar, hazi daitezkeen eta, beraz, inbertsioa behar duten ekoizpen sektoreetatik bereizi behar dira (adibidez, funtsezko sektore publikoak, hala nola hezkuntza, osasuna, energia eta material iraunkorrekin lotutako sektoreak). Horretarako, beharrezkoa da BPGa adierazle nagusi gisa erabili beharrean, ingurumeneko eta ekonomiako kontabilitateko sistema integratuetan oinarritutako beste adierazle batzuekin eta garapen iraunkorreko bide bat markatzea helburu duten adierazleekin ordezkatzea.
‎Laugarren bat ere etortzen da astean hirutan, eta gero beste astean behin.Urtetik urtera, hobeto doala baratzea zehaztu du Lorazaintza zinegotziak: «Iaz jarri genuen negutegia, eta ikusita zer nolako tomate eta piper lortzen dituzten, eta neguan egiten duten ekoizpenarekin, ongi amortizatutako kostua izan da zalantzarik gabe». Udala inbertsio horrekin «harro» sentitzen dela gaineratu du, eta eskerrak eman dizkie boluntarioei.
‎Eskaria, baina, ez da soilik norbanakoen berezko eta kulturalki sortutako ohitura eta gustuen araberakoa. Eskaria, era berean, nahita eta artifizialki eraikitako beharren araberakoa ere bada, hauek ondasun eta zerbitzu batzuen kontsumoa lehenesten duten ekoizpen ereduak indartzen dituelarik (oro har, marketin teknika askotan oinarrituta).
2021
‎Edota, DGIR1 ek dioen legez, kirola den lobby arekin ere. Hau da, momentu honetan gaur egungo euskal gazteen artean kulturan zuen zentralitatea nolabait galtzeaz aparte, literaturak eta euskal literaturak modu berezi batean babes sozial izugarria duten ekoizpenekin lehiatu behar du. Dagoeneko, ez da kultur edo euskal kultur ekoizpenen arteko norgehiagoka eta indar korrelazioa literatura vs bertsolaritza, antzerkigintza, musikagintza, etab. baizik eta kulturazkoak ez diren eta gehienetan euskaratik urrun dauden ekoizpenekin bizi behar duela.
‎Horregatik, ekimen honek hau sustatzen du: Gutxiago kutsatzen duten ekoizpen sistemak. Ureztatzeko metodo berri eraginkorragoak.
‎Horiek horrela, artistak eurak izaten dira jarduera artistikoaren «mezenas nagusiak», Elorzak azpimarratu duenez. «Lana sostengatzen da artistek haien baliabideak aurreratzen dituztelako egiten duten ekoizpena egin ahal izateko». Idealizazioarekin egiten dute topo berriro ere, ordea, egoeraz ohartarazi eta hura iraultzeko bitartekoak galdegiten dituztenean, eskaerok sorkuntza lana «kutsatuko» balute bezala, Elorzaren iritziz.
‎Kontratu berriarekin gauzatuko duten ekoizpen prozesuaren xehetasunak ere eman dituzte Sarrallekoek. 35 tona arteko bobinak prozesatzeko gaitasuna izango duen altzairua luzetara ebakitzeko (0,4 mm eta 3,0 mm arteko lodierarekin) makineria berria diseinatu eta egingo du Sarrallek NASentzat.
‎Askunze eta Dez entzat (2019), merkatu soziala merkatu kapitalistarekiko kritikoa den eta hori eraldatu nahi duen estrategia da; ekoizpen kateari zein ziklo ekonomikoan parte hartzen duten eragileei alternatiba integrala ematea bilatzen duena ekonomia solidariotik. Horretarako, ekonomia solidarioaren logikan lan egiten duten ekoizpen, finantza, banakuntzaeta kontsumo zelulak harremanetan jartzen ditu. Horrenbestez, kapitalak zentraltasuna ez duen antolakundez osatuta dago, non lankidetzan oinarritutako lan formak nagusi diren.
2022
‎Iragan egunetan Kaliforniako San Frantziskotik eta Chinotik, eta Nevadako Las Vegasetik pasaturik, eta bertako euskaldunak eta euskal etxeetako kideak bisitaturik, New Yorken dira aste huntan ‘Txipli, Txapla, Pum Amerikatik’ proiektuko Endika Basaguren eta Amaia Hormaetxe artista senar emazteak. Argazkiak egiten eta bideoak grabatzen ari dira, ‘performance’ artistikoen egiten, eta hori guzia larrazkenean Bilbon estreinatu nahi duten ekoizpen batean islatuko dute, Diasporaren lekukotasun artistikoa emanik.
‎Amaitzeko, ingurumen funtzioari dagokionez, beren produkzio funtzioaren garapenean, landa eremuko emakumeek lehentasuna ematen diete ingurumena errespetatzen duten ekoizpen sistemei, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoari kasu, eta askotan halako ustiategietan titular gisa azaltzen dira. Gainera, ekoizpen jarduerak egiten dituzten bitartean, inguruko lekuak eta parajeak mantentzeaz arduratzen dira, landa eremua kudeatzen dute, paisaia bizirik mantentzen dute eta baliabide naturalak zaintzen dituzte.
2023
‎Ahalegin handia egiten ari dira hori gertatzeko, eta, gaur egun, adibidez, laboreetan propietate onuragarriak dituztela frogatu duten zenbait bioongarri (ongarri organikoak) garatzen ari dira. Hala ere, Raigonek uste du oraindik beharrezkoa dela energetikoki eraginkorragoak diren eta kontsumitzailearen eskaria baino produkzio handiagoa duten ekoizpen sistemak erabiltzea. Helburua landare jatorriko produktu gehiago produzitzea da, baina elikagai horiek nutrizio kalitatea galdu gabe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia