Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 10

2015
‎Baina beldur berarekin ari den arima gaixoa, aitor entzuleagana joan epaileagana legez, eta honek gaitzestean, ez da oinaze eta nahasmen handia hartu gabe geratuko; hortik igaro dena ohartuko da soilik hori zein oinaze handia den. Izan ere, hauxe da arima hauek jasaten duten beste oinaze handietako bat, batez ere kaskarrak izan badira, hau da, beren bekatuengatik engainatuak izan daitezela baimendu duela Jainkoak pentsatzea; eta Haren Maiestateak mesedea egiten dien unean ziur egon arren eta Jainkoarena ez den beste espiriturik izan daitekeenik buruan sartzen ez bazaie ere, une hori oso azkar igarotzen da eta, bestalde, bekatuen oroipena beti du eta bere buruarengan ... Aitor entzuleak ziurtatzen dionean, arintzen da, gero berriro lehengora egiten badu ere; baina, hark oraindik beldur handiagoaz laguntzen badio, ia ezin jasanezkoa bihurtzen da; batez ere, hauen ondoren halako lehortasunak datozenean, Jainkoaz sekula gogoratu ez balitz eta gogoratuko ez balitz bezala, eta Haren Maiestateaz hitz egiten entzutea, pertsona batez urrutitik entzuten dena bezala gertatzen baitzaio.
‎Askatasuna eskatzen dio Jainkoari, beste batzuetan esan dudanez; baina hemen hain oldartsu egiten du askotan, non arimak gorputzetik irtetea nahi duela baitirudi askatasun hau lortzera, ez dute ateratzen eta. Erbestean salduta bezala dabil, eta nekagarrien zaiona berarekin batera kexatzen diren eta hau eskatzen duten beste asko ez aurkitzea da, baizik eta bizi izatea dela eskuarki nahi izaten dena. Oi, ezeri loturik ez bageunde eta geure poza munduko gauzetan jarria ez bagenu, beti hura gabe bizi beharrak bai leunduko lukeela heriotzaren beldurra benetako bizitzaz gozatzeko desirarekin!
‎Sinets iezadazue, ene alabak, haztea uste duzuen bidetik galdu egingo duzuela. Etortzen denak dirua duenean, beste obligaziorik ez badu, beharbada, premiarik ez duten beste batzuei eman beharrean, egoki litzateke zuoi limosna gisa ematea; nik aitortzen dut maitasunik eza iruditzen zaidala hori ez egitea. Hala ere beti gogoan izan, sartzen denak daukan diruaz Jainkoaren zerbitzurako hobekien dena egin dezala, jakintsuek aholkatzen diotenaren arabera; izan ere, nahiko gaitz izango litzateke sartzen denaren ondasunez guk jabetu nahi izatea, horretarako ez bada.
‎Eta fraide oinuts honetaz eta aita Gracián maisua gorroto duten beste batzuez (bera baitzen zentzagarria eman behar ziena), baliatu nahi izan dute, oihaldun, fraideek zentzugabeko gauzak haiei sinarazteko; izan ere, deabruak egin dezakeen kaltearen beldur ez banintz, gure abituarentzat izugarri itsusia litzatekeelako, barre eragingo lidake moja oinutsek egiten dutela dioenak.
‎Desira bizia dut obedi diezaiotela priore denari priore gisa, ordezko gisa obeditzen badiote ere. Moja haiek (etxe haren ona burututako egintzan datzala uste dutenez, eta beharbada oker egongo dira, eta fraideak hara itzuliz hondamendira doala ikusten dutenez), ahal duten beste itxaron nahi luketela diote. Berorrek jakin beza ea aukerarik dagoen Tostadok edo Probintzialak mojei barkamena emateko, edota nuntzioa joango ote den (gaitzaren sustraia dagoen tokian ez baitute ezer egiten konpontzeko); izan ere, honek luze iraun behar badu, gogorra da hala egotea.
‎Orain dela gutxi izan zen hemen Gonzalo, haren semea. Benetan maite du berori baita hemen engainaturik utzi zituen eta estimu handitan duten beste pertsona batzuek ere; nik hobea izan dadila nahiko nuke. Jainkoak nahi beza, orain halakoa izatea eta eman diezazkiola Haren Maiestateak nik eskatzen dizkiodan bertutea eta santutasuna, amen.
‎10 Ez zait ongi sartzen buruan zer dirurekin erosi nahi duten beste etxe bat; oraingo hori ordaindurik dagoen ere ez naiz gogoratzen, dagoeneko errenta kendurik dagoela esan zidala-eta bainago; dena dela, beste hori moja sartzen ez bada, argi dago horren dirua nahi izango duela, batez ere ahizpa ezkontzen bada. Eman biezat, mesedez, guztiaren berri luze, aita Padillaren bidez gutunak ziur etortzen baitira artzapezpikuari edota gure aitari emanez, eta Toledotik baino lehenago.
‎Orain lagun diezaiogun elkarri ahal dugun eran. Ama prioreari eskatzen diot, ez dadila gal beragatik ahizpa horiek egin nahi luketena, beraiek, ahal dutena egiten duten besteak baino gutxiago ez baitira Ordenaren alaba.
‎12 Kontuan izan batzuetan eta besteetan egiten den eskulana, eta baita beraien eskuz irabazi dutena ere; horrek bi aldetatik egiten du on: alde batetik, gogoa berotzeko eta asko egiten dutenei eskertzeko; eta bestetik, hainbesteko premiarik ez dutelako edo eskulanari asko begiratzen ez dioten tokietakoei esateko, zer irabazten duten beste toki batzuetan; eskulanerako ardura izate honek, gauza materialerako dakarren onuraz gainera, denerako dakar onura. Eta pozgarri zaie lanean ari direnean prelatuak ikusiko duela konturatzea ere; izan ere, hau garrantzitsua izan ez arren, aintzat hartu behar dira hain itxitura handian bizi diren emakumeak eta beren poz guztia prelatua kontentatzean dutenak, batzuetan gure ahultasunaren mailara jaitsiz.
‎4 Kontenplazioari buruzko hau oso luze eta nik ahal izan dudanik eta ondoen azaldua dago, nire aitor entzuleek ikus zezaten, haiek aginduta?, idatzi nuela esana dudan nire bizitzako kontakizunean; horregatik, hemen ukitu baizik ez diot egingo horri. Jaunak zorionez kontenplazio egoerara eraman zaituztenok, eskuratzerik baduzue, han dituzue Jaunak esaten asma dezadala nahi izan zituen irakatsi eta abisuak, biziki kontsolatu eta on egingo lizueketenak, nire ustez eta ikusi duten beste batzuen ustez, kontuan hartzekoak baitira. Baina hau lotsaria:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia