2015
|
|
6 Kondesaren monasterioari dagokionez ez dakit zer esan, aspaldidanik esaten baitidate; eta berorren jauntasunari diotsot, nahiago nukeela mojen lau fundatzea (hasi ondoren, gure biziera hamabost egunean finkaturik geratzen baita, sartzen direnek lehendik daudenei jarraitu besterik ez
|
dutelako
egiten), bedeinkatu horiek, santarik handienak badira ere, gure bizierara egokitu baino. Nik birekin hitz egin nuen Toledon, eta konturatzen naiz onak direla eta doazen bidetik ongi doazela; eta bestalde, ni, egia esan, ez nintzateke ausartuko haiek neure ardurapean hartzen, laztasun eta penitentzia bidetik doazela gehiago uste baitut, hildura eta otoitz bidetik baino, oro har diot; hala ere, Jaunak nahi badu, nik gehiago aztertuko dut, berorren jauntasunari ongi iruditzen baitzaio.
|
|
Teresak poztu dela, dio, probintzialik ez
|
dutelako
egin, baina ordurako aita Antonio Jesusena (Heredia) izendatua zuten. Biharamunean, urriaren 16an, nuntzioak baliogabekotzat jo zuen izendapen hori eta karmeldar oinutsak oinetakodunen mende jartzen ditu.
|
|
...una, ene alabak, deabruak eginahalak eginda ere, beren etxeetan daudenak bezainbeste engainatu ezin duen tokira ekarri zintuztelako; izan ere, badira zenbait arima, zerura hegan egiteko ezer ez zaiela falta ematen dutenak, gauza guztietan perfekzio bidetik doazelako beraien ustez, baina ez dago haiei ulertzekorik; izan ere, monasterioetan ez dut ikusi sekula ez direla konpontzen elkarrekin, han ez
|
dutelako
egin behar nahi dutena, agintzen zaiena baizik. Hemen, ordea, Jaunari poz eman nahi diotelako egiaz ongi konpondu nahi baluteere, ezin dute; izan ere, azken batean, gogoak ematen diena egiten dute, eta noiz edo behin bere borondateari kontra egiten badiote ere, ez dira trebatzen hainbeste hildura kontuan.
|
|
7 Eta hasieran hau ulertzen ez bada ere, ez delako hainbesterainokoa, barne biltze honetan gehiagoa eta gutxiagoa baitago?, ohitura hartuz gero (hasieran nekea ematen badu ere, gorputzak berea eskatzen duelako, amore ez ematean bere burua urkatzen ari dela konturatu gabe), egun batzuetan ohitzen bada eta ahalegin hori egiten badu, argi ikusiko da irabazia eta konturatuko dira, errezatzen hasterakoan, erleak erlauntzera datozela eta han sartzen direla eztia egiteko, eta hau gure ardurarik gabe; izan ere, Jaunak nahi izan du, Bera izan duten denboragatik, arimak eta borondateak nagusitasun hori izan dezatela; horrela, barnean bildu nahi duelako keinu batez soilik, zentzumenak haren esanera jarriko dira eta barnean bilduko. Eta gero berriro irtengo badira ere, gauza handia da mendean jarri izana, gatibu eta mendeko bezala irteten direlako eta ez
|
dutelako
egiten lehenago egin zezaketen kaltea. Eta borondateak berriro dei egitean, bizkorrago itzultzen dira, harik eta honelako barrura sartze askoren ondoren, Jaunak guztiz kontenplazio gorenean gera daitezela nahi duen arte.
|