Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 49

2002
‎Hala ere, ingurumen abantailak kontuan hartu arren, ez dira kontsumitzaileentzako abantailak nabarmendu. Europan agertu diren azken elikadura krisien ondoren, kontsumitzaileek argi eta garbi adierazi dute prest daudela gehiago ordaintzeko, betiere mundu garbiagoa, elikagai osasungarriagoak eta hobeto tratatutako animaliak bermatzen bazaizkie. Beraz, gaur egungo ekoizpenarekin, prezio lehiakorretara iristen ari dira, eta hainbat elikagai gainekoizten ari dira, bai animalia jatorrikoak, bai landare jatorrikoak.
2004
‎Ikastaro labur, jardunaldi, bilera, kongresu eta symposium bitartez kriminologiaren ezagutza gizarteko sektore zabalago batengana hedatu nahi dute. EHUk antolatutako udako ikastaroetan parte hartzen dute eta aurtengo udarako hirugarren adineko pertsonek jasandako tratu txarrei buruzko ikastaro bat dute prest Hurkoa fundazioarekin elkarlanean. Hori baino lehen, martxoaren 26 eta 27an, Globalizazioa eta drogak izenburua duen nazioarteko symposiuma egingo dute.
2005
‎Euskal Herriko Surf Federazioak eta Getxo Surf Taldeak dena dute prest Galean jokatuko den Big Challenge 2005 olatu handien txapelketarako. Bertan, 12 surflarik lau metro baino gehiagoko olatuen gainean ibili dute.
2006
‎Europako Batasunean duela gutxi egindako inkesta baten emaitzen arabera, kontsumitzaileen %74k uste du animalien ongizatea hobetu dezakeela erosteko aukerekin. Inkestatutakoen erdiek onartu dute prest egongo liratekeela elikagaiengatik gehiago ordaintzeko, horrek esan nahi badu animalien ongizatea egokia dela. Baina, hala eta guztiz ere, inkestaren arabera, kontsumitzaile gehienek onartzen dute zailtasunak dituztela produkzio praktika egokietatik lortutako produktuak identifikatzeko orduan.
‎Zaintza epidemiologikoko zerbitzuek lehen kasuaren berri izan zuten joan den ostiralean, eta horri buruz ezarritako jarduera protokoloa aktibatu zen. Bainuetxeko arduradunekin harremanetan jarri ziren, eta une oro erakutsi dute prest daudela dagozkien lanetan laguntzeko, hasi ikerketakoetatik eta desinfekziokoetara, emisiogunea instalazioetan dagoela frogatzen bada. Ikerketa bukatu ondoren, eta azterketa analitikoen emaitzek bide ematen dutenean, bainuetxeko jardueren etena kenduko da.
2008
‎Aztiker enpresak hartuko du lehenengo fase horren ardura, eta horretarako 12.500 euroko aurrekontua izango du. Denera, 500 elkarrizketa egingo dituzte herriko hainbat eragilerekin diagnosi hori osotu ahal izateko —elkarte, gizarte eragile, abadetza, sindikatu zein izena duten herritar ezagunengana… jo dute horretarako— eta abendurako izango dute prest. Horixe aurreikusi du herriko alkateak.
‎Epe luzerako, uste dugu eraginkorragoa dela funtsezko azterketa, enpresaren egoera ekonomikoa, etekinak, errentagarritasuna… ebaluatzen dituena. Zer denbora eperekin sortu dute inbertsio kluba, hau da, zenbat denborarako dute prest inbertsioari eusteko. Inbertsio bat hondamendia ez izateko urrezko arauetako bat inbertsio laburreko denbora muga ez jartzea dela uste dugu.
‎Esku huskako proiektua 2009an izango dute prest, Julian Retegik gidatuta, eta EPELen sartzeko helburuarekin
2009
‎" Alebinentzat lehiaketaren nondik norakoak ezagutzeko balio izan zuen. Infantilen kasuan, maiatzerako egon behar dute prest, beraz, prestakuntza bezala erabiltzen ditugu proba hauek. Kros denboraldia ere hasi zen, Irungo krosarekin eta bertan Maria Eugik parte hartu zuen," aipatu digu Amaiak.Lehiaketa nagusiakAmaiak arestian esan bezala, maiatza dute helburu," alebinen Gipuzkoako txapelketa orduan da eta infantil mailako proba nagusiak orduan dira.
‎Sareko musika banatzaile gehienek kokatuta dauden herrialdeko erabiltzaileei egiten dizkiete salmentak, estatu kideetan indarrean dauden egile eskubideak babesteko sistemen konplexutasunagatik. Egoera hori aldatzen hasi da, izan ere, “on line musikaren banaketaren arloko aktore garrantzitsuenetariko batzuek argi eta garbi adierazi dute prest daudela egungo ereduak aldatzeko, Interneteko musika Europa mailan komertzializatu ahal izateko”, azaldu zuen Jonathan Todd Lehiaren bozeramaileak. Adibidez, iTunes ek Erkidegoko Gobernuari jakinarazi dio ezen, diskoetxeen eta egile eskubideen gizarteen Europa osorako lizentzia lortzen badu, edukiak Europako kontsumitzaile guztien eskura jarriko dituela, iTunes gaur egun eskuragarri ez duten estatu kideak barne.
‎Izan ere, azoka egunari agur esan arren, ostiraletik aurrerako jai egitarau zabala dute prest. Herri afariarekin eta kantaldiarekin hasiko dute ostiralean jaia, eta igandera bitartean ez da etenik izango.
2010
‎Hala, kaxa batek beste baten arazoak konpentsa ditzake integrazioaren ondoren. Espainiako Bankuan erregistratutako 45 aurrezki kutxetatik 15ek gutxienez adierazi dute prest daudela beste batzuekin elkartzea negoziatzeko, bizirauteko metodo gisa. Bat egiteak aukera ematen du likideziarekin, kaudimenarekin eta berankortasunarekin lotutako zailtasunei aurre egiteko.
‎Sari banaketa, berriz, Loiolatxo Elkartean egingo dute. Han, parte hartuko duten guztientzako mokadua izango dute prest: " Indarrak berritzeko salda, eta haragi eta txorizo egosia jarriko ditugu.
‎Urizarren arabera, ezker abertzaleak barne eztabaida hori amaitu arte itxaron egin behar da. Gu ez gara sartuko eztabaidan, eta gogoetak amaitzen dituztenean, eurek ikusiko dute prest dauden engaiatzeko edo ez. Une horretan, hori argi geratzen denean, aurrera egiteko aukerak dauden edo ez aztertuko du EAk.
2011
‎GERMAN. Garajetik deitu didate: azkenean gaur arratsalderako izango dute prest zure autoa.
‎Lehen aldi honetan, Transplanteen Erakunde Nazionaleko (ONT) adituez gain, Kataluniako eta Andaluziako Transplanteen Koordinazio Autonomikoa eta Bartzelonako eta Granadako ospitaleko profesional ugari izan dira. Emaile biziaren giltzurruneko transplante gehiago ONTk dohaintza modu berri hori garatzeko asmoa iragarri zuenetik, 35 pertsonak adierazi dute prest daudela “emaile altruista” bihurtzeko, Osasun Sailak nabarmendu duenez. Gehienak Andaluziatik, Madrildik eta Kataluniatik datoz, baina Aragoi, Kanariar Uharteak, Gaztela eta Leon, Gaztela Mantxa, Nafarroa, Valentziako Erkidegoa eta Euskal Herrikoak ere izan dira.
‎Inkestatuek 20 urte baino gehiago zituzten, etxean elikagaiak erosteko ardura zuten eta hiriko 14 hiri barrutietan bizi ziren. Txostenaren emaitzen arabera, herritarren erdiek(% 56) baieztatu egiten dute prest daudela animalien ongizatea gehiago errespetatzen duten abeltzaintza produktuak erosteko, eta era horretako elikagaien kontsumitzaile potentzialtzat jotzen dira. Batez besteko adina 52,5 urte eta unibertsitate ikasketak dituzten pertsonen ehuneko txikia duten pertsonek osatzen dute biztanleriaren segmentu hori.
‎Barometroak adierazten du, halaber, erabilera pertsonalerako bizikleta duten herritarren erdiak bizikleta erregistratzearen alde daudela, udalak aukera hori eskainiko balie, eta garraiobide horren erabiltzaileen %62, 1ek uste badu bizikleten erregistro nazional batek ibilgailu horien lapurreta murriztuko lukeela. Eta bizikleta aseguratzeko aukerari dagokionez, elkarrizketatuen erdiek esan dute prest egongo litzatekeela urtean 35 eta 50 euro artean ordaintzeko, lapurreta eta errepideko laguntza aseguratzeagatik. Zirkulazioko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) adierazi zuenez, bizikletaz egiten diren joan etorriei buruz hitz egitean sortzen den arazo nagusietako bat da eremu berean hainbat garraiobide (bizikleta ibilgailua) elkarrekin bizitzea.
2012
‎Orain eskuartean daukaten dokumentalerako, Espainiaren historia irakasle bat, eta ikasle elkarteetako eta M15eko jendeagaz elkarrizketak egingo dituzte. Ikasturte amaierarako gura dute prest eduki. Maria Merchan Rocamorarekin dihardu elkarlanean.
‎Etengabeko hobekuntza bidea da, ez helburua. Erakundeek beti egon behar dute prest aldaketak atzemateko eta haiei erantzuteko, baita aldaketak gertatu aurretik ere. Ikuskapenen emaitzei dagokienez, dokumentatuta egon behar dute; aldiz, kudeaketa sistemari buruzko dokumentazio guztia eskuragarri egongo da erakundearen ibilbidea eta betetze maila erraz egiaztatzeko.
2013
‎Galdera edozein dela ere, azkenean plazaratzen bada, ikusi da zein konbentzimendu mailarekin egin nahi duen kontsulta Masen exekutiboak. Zentzu horretan, Oriol Junquerasek eta bere alderdiak argi utzi dute prest direla koalizio gobernua osatzeko baldin eta honek kontsulta aurrera aterako badu. Norabide horretan, errepublikarrek Generalitateko 2014ko aurrekontuak sostengatu dituzte prozesuaren aurrean gobernu katalanari egonkortasuna eman asmoz.
‎MP3 formatuan entzuteko gailu bat ere egin dute, esaterako. Biniloa Durangoko Azokarako izan nahi dute prest. Taldeak ez du ohiko biderik segitu diskoa argitaratzeko.
2014
‎Dagoeneko hasi dira lehen lanekin, baina diskoa martxo alderako izango dute prest. Izan ere, etxetik kanpo ari dira ikasten eta denak elkartzeko zailtasunak dauzkate.
‎Kurdistango gainerako lurraldeetatik elkartasun zabala jaso dute Iraken barnekoek. Turkiako aldetik, KCK Kurdistango Herrien Konfederazioak jakinarazi du «gerrilla indarra» prest dagoela peshmergei «laguntza osoa» emateko; Siriako aldetik, berriz, YPG Herriaren Defentsarako Unitateek erran dute dagoeneko bidali dituztela milizianoak mugaz bertze aldera, haiek ere ISISen aurka borrokan ari dira Siriako aldean?; eta, Rudawen arabera, Irango aldeko alderdi kurduek ere adierazi dute prest daudela borrokan laguntzeko. Al Maliki, bakarrik Nuri al Maliki Irakeko lehen ministroak ezin izan du larrialdi egoera ezarri, parlamentuan suniten eta kurduen interesak ordezkatzen dituzten blokeek ez diotelako babesa eman, xiita da Al Maliki, herritarren %65 bezala?.
‎«Eguraldiak zeresan handia izango du, baina espero dezagun jendea ateratzea». Badaezpada dena dute prest: bazkalorduetarako menu «landuak», gauetarako ogitartekoak...
‎Hala, baliteke felinoaren janariaren ontzia igo behar izatea, txakurrak berea ez den elikagaira sartu ahal izateko. Aurreikus daitezkeen aldaketa horiek guztiak txakurra iritsi baino egun batzuk lehenago egon behar dute prest. Hala, egokitzapena ez da hain gogorra izango katuarentzat, eta, beraz, lagun berria onartzeko eragozpen gutxiago izango ditu.
2015
‎Beraz, Jaunak, guztiak zertarako diren dakienak, ematen dio bakoitzari bere ofizioa, haren arimari eta Jaunari berari komeni zaiena eta lagun hurkoaren onerako dena; eta ongi prestatu ez zaretelako ez bada, ez izan beldurrik zuen ahalegina alferrik galduko denik. Guztiok hori lortzen saia gaitezela diot, hemen ez baikaude beste ezertarako; eta ez urtebetean soilik, ez bi urtean soilik ere, ezta hamarrean ere, koldarkeriaz bertan behera uzten dugun itxura ez ematearren, eta egoki da Jaunak ikus dezan guri dagokiguna egin gabe ez garela geratzen; soldaduak bezala, asko zerbitzatu arren, kapitainak agintzen duen edozein ofiziotan jarduteko beti egon behar dute prest, hark emango baitie dagokien soldata. Eta zenbat hobeki ez ote du ordaintzen gure Erregeak mundukoek baino!
‎Guztientzako gunea izatea nahi dute, ahalik eta adin tarte zabalena eta ideologia askotariko jendea erakarriko duena eta, horretarako, egitarau zabala dute prest. Gaueko kontzertuekin batera – Su Ta Gar, Vendetta, Etsaiak, Big Band Berri, Zea Mays eta beste hainbat izango dira– arratsaldeko egitaraua indartu nahi izan dute aurten, Arbuluk aipatu moduan:
2016
‎Irailerako izango dute prest lehen unitate didaktikoa, eta pixkanaka sortuko dituzte gehiago. Lehen hezkuntzako zikloan landu nahi dute edukia, eta egokitu egin behar dute horretarako.
‎CHPko [Herriaren Alderdi Errepublikanoko], MHPko [Mugimendu Nazionalistaren Alderdiko] eta HDPko buruzagitzekin solas egin dugu, eta erran dute alderdikeriek ez dutela tokirik. Herriaren aurkako halako ahalegin lotsagarriaren aurka agertu dira, eta erran dute prest daudela gobernuari mota guztietako laguntza emateko. Haien buruzagiei eskerrak eman dizkiegu».
2017
‎Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoen erraiak zabalduko dituzte bihar, festa eta aldarrikapen giroan. Seigarren Gau Irekia ospatzeko, dena dute prest Sarean elkartekoek. Goizean hasi eta ordu txikietara bitarte, hiru auzootako txoko guztiak astinduko ditu kultura eta gizarte jarduerak aldarrikapenarekin uztartzen dituen jaialdiak.
‎Beraiek badira kolektibo baten parte eta beren disposizioa erakutsi dute pausuak emateko bai kolektiboki baita indibidualki ere. Esan dute prest daudela hitz egiteko, harremantzeko, agente aktibo izateko prozesuan. Esan behar da ere, eurek pairatzen duten egoeraren larritasunarekin daramate guztia.
‎Lasai egin dute egitekoa, Tosu Betirakoko kideek inolako oztoporik jarri gabe. Makinak doazenerako, berriz, protokolo bat dute prest.
‎Independentzia aldarrikapenaren hurrengo egunerako teknikoki dena omen dute prest katalanek, baina prest ez dutena da herritar gehiengoaren psikologia. Sektore batzuk (bereziki enpresarien artetik) dagoeneko agertu dira esanez ez daudela prest mina sufritzeko, aldiz beste askok ezin du imajinatu ere horrelako prozesu batek epe motzean sortu dezakeen mina
‎Independentzia aldarrikapenaren hurrengo egunerako teknikoki dena omen dute prest katalanek, baina ez dutena prest da herritar gehiengoaren psikologia. Sektore batzuk (bereziki enpresarien artetik) dagoeneko agertu dira esanez ez daudela prest mina sufritzeko, aldiz beste askok ezin du imajinatu ere horrelako prozesu batek epe motzean sortu dezakeen mina.
2019
‎Bi diziplina horiek izan dira gaur goizeko protagonista nagusietako bi. Kukuka eskolako gazteek erakutsi dute prest daudela bihar hasiko den antzerki eta dantza hamabostaldirako: emanaldi ederrak eskaini dituzte, guraso eta lagunak adurra zeriela utziz.
‎Baina, horretarako, behar beharrezkoa dute programa informatiko hori. Lertxundik jakinarazi duenez, laster edukiko dute prest.
2021
‎Ipuingarria izango da egitasmoari buruzko informazio guztia Karrikiri elkartearen web orrian dago Karrikiri.eus, bai eta elkarteko sare sozialetan ere. Auzolana dute elkarteko kideek ardatz, eta boluntario gisa parte hartu nahi duen ororentzat liburuak@karrikiri.eus helbidea dute prest.
‎Hala nola, erakusketan bertatik bertara ikus daitezke hainbat buruhandi eta erraldoi; Marisa eta Peru, Magdalena eta Ximon, Elhuyar anaiak, Bitorianatxo... Eta argazkia atera nahi dutenendako photocall bat dute prest Felisin eta Guti rekin.
‎Alkateak azaldu digunez, zuntz optikoa aurten iritsiko da Irañetara. Sarea herriko etxeetara eramateko 19.000 euroko diru saila dute prest. Sakanako Mankomunitatearen Telekomunikazio Batzordea Guifinet fundazioarekin lantzen ari den proiektuaren arabera Aizkorbe eta Etxarri Aranatz arteko sare indartsu bat jarriko da eta hara lotuko da Irañeta.
2022
‎Pradalesek adierazi zuenez, eraikuntza proiektua 2023rako izango dute prest, eta azpiegitura eraikitzeko lanak 2024an hasiko dira. Izango duen garrantzia azpimarratu zuen diputatuak; «Arrontegi zubiaren alternatiba» izango dela nabarmendu zuen.
‎Arabadendak eko negozioen «ia erdiek» ez dute prest Ticket Bai
‎“Saiatuko gara guztia topera egiten”. Osasun egoera normaltzen ari den honetan, konpartsek adierazi dute prest daudela jaiak Bilbora “modu intentsuan” bueltan ekartzeko.
‎Osasun egoera normaltzen ari den honetan, konpartsek adierazi dute prest daudela jaiak Bilbora “modu intentsuan” bueltan ekartzeko.
2023
‎Nolanahi ere, Alemaniak atea ireki dio bere onespenik gabe mugimendu horiek egiteari. Finlandiak eta Poloniak azken egunetan adierazi dute prest daudela Leopard 2 batzuk Ukrainari entregatzeko, eta, horri buruz galdetuta, Annalena Baerbock Alemaniako Atzerri ministroak atzo LCI Frantziako telebista katean nabarmendu zuen ez dutela oztoporik jarriko halako tankeak dituzten herrialdeek planteatzen baldin badiete gatazkara eramatea. Eta, gaur, Mateusz Morawiecki Poloniako lehen ministroak jakinarazi du «laster» egingo dutela eskaera formala.
‎Sindikatuek adierazi dute prest daudela negoziatzeko. Horregatik egin diote dei Txibite lehendakariari, zuzenean haiekin negoziatzeko, «elkarrizketa sozialaren garrantzia nabarmendu baitu».
‎Haiek arduratu (ko) dira Gasteizko hiriak Ruiz de Bergara jauregian izango duen kulturgune berriaren programazioaz. Dena dute prest. Lehiaketa publikoan esleitu zitzaien zeregina aspaldi amaituta dago.
‎Eskaintza gehiena katalanezko eduki esklusiboek osatuko dute, baina plataformako sustatzaileek ohartarazi dute prest daudela katalanezko saioak egiten dituzten sortzaileekin akordioak sinatzeko ere. Bestalde, Filmin plataformarekin eta CCCC Kataluniako Casteller Taldeen Koordinakundearekin sinatuko dituzte hitzarmenak.
‎Biharko kontzertu sinfonikorako dena dute prest, orfeoiko zuzendari Aitor Biainen arabera. Biainek gogora ekarri duenez, Bergarako Orfeoiaren historian bosgarren aldiz interpretatuko dute Mozarten Requiem:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia