Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 126

2000
‎Jokamolde gutxiagotan hartzen dute parte. Hori ere traba bat da.
‎Urtez urte kopuruak gora egin zuen, eta 1989an, punturik gorenera iritsi zenean, 2.000 bertsopapera bildu ziren. Hainbesteko ume koadrila bideratu ezinda, geroztik ikastolei geletan bahea pasatzeko eskatzen zaie, eta egun 1.600 karpeta banatzen dira urtero, bertsoak izkiria ditzaten; eta bat batean 60 gaztek hartzen dute parte.
‎Giza eskubide ororen pertzepzio falta aipatu dute parte hartu ez duten indarrek.
‎Laudion ez ezik, Arabako beste herri askotan ere izan dira kontzertu, hitzaldi, antzezlan eta erakusketak. Besteak beste, Kepa Junkerak, Koldo Zuazok, Kukubiltxok eta Takolo, Pirritx eta Porrotxek hartu dute parte Araba Euskarazeko kultur egitarauan.
‎Arabako punta puntako musika taldeek hartu dute parte XX. Araba Euskaraz jaiaren kantan: Betagarri, Alehop!, SA, La Polla eta Danba.
‎Zazpi urtetan desagertzear izan den jatorrizko pottokaren populazioa 10 zaldi eta 50 behorretara igotzea lortu dute. Besteak beste, Bizkaiko Pottoka elkartearekin dute harremana eta Pariseko Zaldi eta Nekazaritza Azokan hartzen dute parte.
‎Sortzen Ikasbatuaz elkarteak ikasleek aisialdian ere euskaraz hitz egin dezaten egitasmoa abiatu du. Euskal Herri osoko zazpi zentrok hartu dute parte, eta, horretarako, irakasleek eta Urtxintxako begiraleek jolas tradizionalak berreskuratu eta berriak ikasi dituzte, haurrei jolas orduan erakusteko.
‎Esan ere egin behar dut" Euskaraz Mintza" programak" Euskaraz Bizi" rekin kontestu bertsuan ikusten dudala baino aipatu lez inoiz ere ez lehian. Euskaraz Bizi esperientzia orain arte behintzat Ikastolen Elkarteak eskaintzen zuen zerbitzuen artean egon da eta eskola publikoek ez dute parte hartzerik izan. Egoera hau gainditze bidean dagoela uste dut eta denontzat pozgarria izango da.
2001
‎Hacia un envejecimiento saludable y competente" liburuaren zuzendari eta koordinatzailea da. Lan honetan hainbat arlotako 25etik gora profesional eta adituk hartu dute parte, eta emaitza pertsona nagusiei zuzendutako gidaliburu praktiko, sakon (alderdi espirituala, legala eta abar jorratzen ditu) eta irakurterraza da.
‎Pasa den urtea amaitu aurretik jarri zen abian Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustaturiko" Zinea euskaraz" programa. Ekimen honetan ETBk, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Tinko elkarteak eta Barton Films banaketa enpresak ere hartu dute parte. Lehenengoak proiektuak aurrera egiteko beharrezkoa zuen diru laguntza emateaz gain, jada estreinatu diren eta ekaina bitartean estreinatuko diren pelikulen promozioaz arduratu dira.
‎Nolanahi ere, guztietan, garai batean Gipuzkoako herri eta gaur egun Donostiako auzo den Altza horren bizimodu, historia, kultura, oroimen, eta pasadizoak islatzen dituzten idazlanak eta iragan hori bizi izan zutenen argazki hunkigarriak jaso ohi ditu «Hautsak kenduz»ek. Azkenengoan, besteak beste, hauexek hartu dute parte: Juan Gonzalez Andres, Joan Mari Irigoien, Xanti Zapirain, Gazteluene Bertso Eskola, Manuel Zapirain, Antxon Agirre Sorondo, Josu Tellabide, Alaitz San Roman, Angel Calvo, Iñigo Landa Ijurko, Juan Carlos Lizarazu, Arantxa Benito, Joxerra, Imanol Inziarte, Larraitz Garmendia, Javier Lorenzo, Segundo Garin eta Pelegrin Gonzalezek.
‎Aurten Mutrikuko Goizeko Izarra antzerki taldea da antolakuntzaren arduradun. Talde horrez gain, Elgoibarko Ekekei taldeak, Debako Goaz ek, Deustuko Gilkitxarok eta Errenteriko Ereintzak hartu dute parte ekitaldian. Gainera, 160 mutrikutarrek «Markesaren alaba» obra antzeztu zuten topaketetan.
‎Izan ere, lehen aldiz egin baita Madrildik kanpo, datorren otsailean burutuko den ARCO azokako aurkezpena. Guztira, 256 galeriak hartuko dute parte azokan, horietatik zortzi Hego Euskal Herrikoak.
2002
‎17:30ean" Nafarroa hitza dantzan" izeneko kontzertuaren bigarren zatia egingo da. Nafarroako bertsozale elkartekoek eta Barrikada, Berri Txarrak, Buitraker, Dank, Dikers, Leihotikan, Marea eta Tijuana In Blue taldeek hartuko dute parte zuzeneko emanaldi honetan.
‎Musika, dantza, antzerkia, arte ederrak eta olerkia nahastuko dira ikuskizunetan. Besteak beste, Jabier Muguruza musikariak eta Damian Muñoz koreografoak hartuko dute parte.
‎Fundazio honekin herri desberdinen eskaintza sozio kulturalak eta ekipamenduak hobetu nahi dira. Egitasmo honetan Donostiak eta Bilbok hartuko dute parte, besteak beste, Burgos, Sevilla edota Reusekin batera. Web orrialdea ere badute:
‎Aisialdi eta euskara elkarteetarako begirale eta dinamizatzaile ikastaroa antolatu du bosgarren urtez Oarsoaldeako euskara batzordeak. Euskaraz izango da eta 30 ikaslek hartu ahal izango dute parte. Irailaren17a arte dago matrikula zabalik.
‎Egunero arratsaldeko 20: 30etan izango dira kontzertuak Espejo, Aramaio, Agurain, Legutio edota Zalduondo bezalako herrietan. Gasteizen berriz, hilaren 7an aire libreko kontzertuak egingo dira eta 13an, abesbatza guztiek hartuko dute parte Jesus Guridi orkestraz lagundutako kontzertu batean. Bertan, 2001eko Urrezko Zeledon Saria emango da.
‎Armada sobietar ohiak bizi duen krisi ekonomikoaren eraginez, gaizki hornitutako tropak ziren, eta ezin izan zitzaizkien txetxeniarrei gailendu, abioi, helikoptero eta artileriaz herrialdea birrindu bazuten ere. Bigarren gerran soldadu arrunt hauek ere hartzen dute parte, baina pagatutako boluntario tropak dira kontraktniki deituak oinezko gerrako lan funtsezkoenak (eta zikinenak) egiten dituztenak. Kontraktniki hauek okupatzen dituzte herriak, hauek burutzen dituzte" garbiketa" operazioak.
‎Bilboko tranbiaren egitasmoan Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Udalak eta Bilbao Ria 2000, S.A. elkarteak hartu dute parte. 1998ko irailaren 24an, hiru erakunde hauek lankidetza hitzarmena sinatu zuten Tranbiaren A linea ezartzeko, eta Jardueren Jarraipenerako eta Koordinaziorako Batzordea osatu zen.
‎Espainiako Gobernuak CEOE konfederazioarekin eta CCOO sindikatuarekin hitzartu zuen pentsioen gaineko araudi berria, erreportajean azaldu ditugunak bezalako aldaketak ezarri dituen erreforma. Gainerako sindikatuek, dela UGTk, dela ELA eta LAB sindikatu abertzaleek, ez dute parterik erreforman, zeren negoziazioko mahaitik kanpo gelditu baitziren. Edukia jakin zenean, sindikatu izenpetzaileak ez beste guztiek kritikatu zuten gogor eta jo zuten txarrerako erreforma, uste baitzuten bere osoan hartuta langileen interesak kaltetzen zituela, nahiz eta aitortu kolektibo txiki batzuentzat onetik ere zerbait bazuela.
2003
‎BOSGARREN urteurrena ospatzeko xedez, «Zaldiko Maldikoan» izeneko haur poesia bilduma plazaratu berri du Aizkorri argitaletxeak. Guztira, hamabi idazlek hartu dute parte proiektuan bakoitzak bina poesia idatzi dituelarik. Besteak beste, Bernardo Atxagak, Juan Kruz Igerabidek, Antton Kazabonek, Patxi Zubizarretak, Miren Agur Meabek edota Joxan Ormazabalek hartu dute parte.
‎Guztira, hamabi idazlek hartu dute parte proiektuan bakoitzak bina poesia idatzi dituelarik. Besteak beste, Bernardo Atxagak, Juan Kruz Igerabidek, Antton Kazabonek, Patxi Zubizarretak, Miren Agur Meabek edota Joxan Ormazabalek hartu dute parte. Lan honetan euskal haur poesiaren joera eta estiloak bildu nahi izan dituzte.
‎Gainera, ez omen du proposamena farol moduan egin, praktikan jartzeko asmoa omen dauka, erreferendum bat egingo omen da... Erreferenduma oso ongi dago, baina nortzuk hartuko dute parte. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek soilik?
‎Antonia San Juanen «El veneno del teatro», Golden Apple Quarteten «17 años Golden» edota Yllanaren «Marionetas del pene» dira aipagarrienetakoak. Euskal antzerkiari dagokionez, Hikak, Adosek, Vaivenek, Antzerkiola Imaginarioak eta Tentazioak hartuko dute parte. Dantzak ere lekua izango du.
‎Lan gehiena Donostian egin da Lotura Films euskal. Guztira 90 lagun inguruk hartu dute parte eta 18 hilabete eman dituzte filma osatu arte. Ekoizle eta babesleen artean Lotura Films, Euskal Telebista, Canal Sur, Producciones Zig Zag eta Filmax banatzailea daude.
‎«Lehenengo munduan biziraupenerako kartelak» izenburupean kulturaren munduko 19 pertsonei Okupgrafek kartelak osa zitzaten eskatu zien. Esther Ferrerrek, Maialen Lujanbiok, edota Ivan Zuluetak hartu dute parte ekimenean. Lehenengo munduan bizirauteko kartelak Okupgrafen web gunean, eta argitalpen berezi batean ere ikus ahal izango dira.
‎Bertso saioak bezain konta ezinak dira bertsolariak. Txapelketan 71 bertsolarik hartu dute parte. Beste asko dira Txapelketaz kanpo kantatzen dutenak, edo Txapelketan kantatzeko adinaren zain daudenak.
2004
‎Kutxok kamioietan heldu ziren Andres Isasira. Orotara, bost lagunek hartu dute parte funtsa aztertzen. Blanca Diez 2000.ean hasi zen:
‎Finala, Donostiako Kursaalean izango da ekainaren 19an. Funtsean kantua sustatzea eta euskararen alde egitea helburu duen ekimen horretan, Mikel Markez, Jojo eta Ramuntxo eta Mikel Urdangarin musikari ezagunek hartu izan dute parte.
‎Oso une garrantzitsuan heldu da. Gune horretan alderdiek eta sindikatuek ez dute parte hartze zuzena izan, norbanakoek ordezkatua da. Gunean inork ez ditu bere ikuspuntu guztiak islatuak ikusiko, denek amore eman bide dute zenbait puntutan, baina oinarrizko puntu bat aterako da.
‎150\. urteurrena dela-eta, azaroaren 16an Campion hizkuntzalari izeneko mahai inguruan hartuko dute parte Andres Iñigo, Pascual Recalde eta Xabier Ericek. Euskaltzaindia, euskara batua/ euskalkiak eta Arturo Campionen aportazio soziolinguistikoei buruz hitz egingo dute.
2005
‎AEBetan, Europan (Holandan, Danimarkan, Britainia Handian...), Canadan, Australian, eta Latinoamerikako herrialde askotan horrelako taldeak daude. Gehienetan antropologoek, hezitzaileek eta psikologoek hartzen dute parte. Urtxintxako Gizon gunean ere begiraleak, irakasleak eta hezitzaileak dira denak.
‎Madrilgo Gizon Baldintzaren Zentroko zuzendaria den Luis Boninok hala dio: «Diskurtso oso positiboa dago gizon sentibera berriaren eta aita berriaren inguruan, baina gizonek gaur aitatasunaren zati dibertigarrienean hartzen dute parte »futbolean jolasten dute, etxeko lanak egiten laguntzen diete» baina ez dituzte haurrak janzten edo beraien elikadura kontrolatzen». Sentimenduak ere adierazten ikasi omen dute, «baina kontua ez da hainbeste bere sentimenduak agertzea, baizik eta besteen mundu emozionalaz arduratzea.
‎Eskualdetako zazpi euskara elkartek hartu dute parte aldizkaria sortzeko: Su Azia (Zuberoa), Xardoki (Zaraitzu), Etxabarrengoa (Aezkoa), Zintzurri (Irunberri), Bi Haizetara (Zangoza), Karrika (Agoitz) eta Kebenko (Erronkari).
‎Amerikako Estatu Batuetako Giza Genoma ikertzeko institutu nazionalak (NHGRI siglarekin izendatuko dugu aurrerantzean) diru mordoa bideratu du azken urteotan, txinpantzearen genoma sekuentziatu eta aztertzeko. Ikerketa horretan hainbat herrialdetako ikertzaile eta adituek hartu dute parte, eta ondorioak oso interesgarriak izan dira. NHGRIko zuzendari Francis Collins en hitzetan," txinpantzearen genoma sekuentziatzea giza osasunarentzat inplikazio eta ondorio bikainak ekarriko dituen aurkikuntza historikoa" izan da.
‎Pilula koitoa egin baino 1 ordu lehenago hartzen da, eta bere egitekoa isurketa atzeratzea da. Orain arteko saiakeretan 18tik 77 urtera bitarteko 2.614 gizonezkok hartu dute parte eta beren arazoa ahazteko moduko ondorioak lortu dituzte. Sei hilabetez botika hartzen aritu ondoren, minutua egin aurretik agertzen zen isurketa hiru minutu eta 20 segundoko batez besteko epera atzeratzea lortu dute gehienek.
‎Toledoko Ituna delakoa berrituko dute aurten. Orain dela hamar urte jaio zen Espainiako Estatuko pentsio publikoak arautzeko eta Administrazioak, Patronalak eta sindikatu espainiarrek hartzen dute parte bertan. Itxura denez, aurten ere murriztu egingo dira pentsioak.
‎Itxura denez, aurten ere murriztu egingo dira pentsioak. Euskal Herriko pentsioak Madrilen eta Parisen hartzen diren erabakien menpe daude, eta erabaki horietan ez dute parte hartzen sindikatu abertzaleek.
‎Datozen hilabeteetan, margolanez gain, argizaiolak eta bitxiak alderatuko dituzte argazkiekin. Kritikoei dagokienez, Jan Manuel Bonet eta Francisco Jarautak hartuko dute parte, esaterako.
‎Urriko ekintza berezi hori izan da azaroaren 5 eta 6an Sidney hirian Exit Internationalek ospatu duen nazioarteko biltzarraren mintzagai nagusietako bat. Beste herrialdeetako antzeko mugimenduetako ordezkari batzuek bildu dira Australian eta beste batzuek bideokonferentziaz hartu dute parte.
2006
‎Inperialismoa baztertzeko aldarria egiten du, eta bilgune alternatiboak proposatzen ditu, «globalizazio solidarioa eraikitzeko». Orain artekoan, behin izan ezik, Brasilen egin ditu bilerak Davoseko Foroaren egun beretan, eta Euskal Herriko mugimendu herrikoiek ere beti hartu dute parte. Salbuespeneko urtea 2003a izan zen:
‎Horizontala da: nornahik hartzen du parte, laguntza eskatzeko bezala emateko, informazio jakingarria besteren eskura uzteko edo besteak berera bildu nahian, gogatu nahian; parte hartzaile guztiak desberdinak dira noski, talentu naturalak eta alorrean sartutako lanak eta emandako orduak bereizten dituzte, badira izena merezita bereganatua dutenak eta horiek ere hartzen dute parte, era berezian nahi baduzue, baina besteak bezalatsu.
‎Hamar urte bete ditu dantza garaikidea sustatzeko eta zabaltzeko Eusko Jaurlaritzak abiatutako Koreografia Erakusketak. Iaz sorkuntza diru laguntza jasotako hamar dantzarik hartuko dute parte apirilaren 8an Donostiako Gazteszenan egingo den hautaketa ekitaldian: Igor Calonge, Estitxu Campos, Olatz de Andres, Cecilia de Madrazo, Marian Gerrikabeitia, Helena Golab, Leire Ituarte, Myriam Perez, Eider Rodriguez eta Nerea Urbieta.
‎Eskualdeetako txapelketekin abiatu da 2006ko Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketa. Zazpi eskualdetan banatu dute herrialdea eta eskualde bakoitzeko bertsolari guztiek izango dute parte hartzeko abagunea. Maiatzaren 6an izan zen lehen saioa eta ekainaren 3an izango da azkena.
‎Uztailaren 6an Zarauzko Kalerki jaialdiak hartuko du kale antzerkiaren lekukoa. Hamahirugarren edizioan bederatzi taldek hartuko dute parte; Alproja, La Carbayo, Trapu Zaharra eta Solomanolo tartean. Halaber, Donostiako Antzerki Azokak uztailaren 11n irekiko ditu ateak.
‎Abesbatza Astea zena Arabako Nazioarteko Abesbatza Jaialdia gisa da ezaguna duela bi urtetik. Hogeita bost urte bete ditu aurten eta Alemania, Kuba, Filipinak, Mexiko, Polonia, Txekia eta Errusiatik etorritako zortzi abesbatzek hartuko dute parte. Arabako berrogeita hamar herritan eskainiko dituzte emanaldiak irailaren 1etik 8ra.
‎Gero, Afrikan harrapatu eta merke saldutako zur, metal, harribitxi edo petrolio horiek gure eskuetaraino iritsi behar dute. Bide horretan, saltzaile, garraiatzaile eta arma trafikatzaile ugarik hartzen dute parte. Aditu batzuen ustez, ez luke oso zaila izan behar kate horretan eskua sartzea, Afrikara doazen arma labur gehienen hornitzaileak 120 pertsona omen dira mundu osoan, adibidez.
‎Ohiko ikasgaiez gain, garrantzi berezia izango du aurten Idazleak irakurle mintegiak. Iaz abiatu zuten eta arrakasta handia izan zuenez, aurtengoan idazle gehiagok hartuko dute parte bertan: Laura Mintegi, Edorta Jimenez, Mariasun Landa, Harkaitz Cano...
‎Euskal herriko, Espainiako, Portugalgo, Txekiako, Bulgariako eta Amerikako hainbat herrialdetako hogeita hamar taldek hartuko dute parte Tolosako Titirijai Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian. Jaialdia azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 3an amaituko da eta Tolosaz gain, Donostia, Eibar, Irun, Pasaia, Ordizia, Iruñea eta Sestao bisitatuko ditu.
2007
‎Aipatu zelulak ez dira ama zelulak, zelula arruntak baizik. Aldiz, tritoiak zangoetako bat galtzen duenean, ama zelulek hartzen dute parte birsorketan.
‎" Janjawid" miliziak gobernuak pagatutako militarrak dira. Bestalde, milizia horietan etnia bat baino gehiagoko militar ohi, libre utzitako gaiztagin eta diruz ordaindutako milaka gizonek hartzen dute parte, baita etnia beltz txiki batzuetako kideek ere.
‎Hala ere, Bizkaiko Golkoan antxoaren egoera ebaluatzeko kanpaina esperimental zientifikoa egitea baimendu da. Kanpainan Espainiar Estatuko hogei itsasontzik eta Frantziako zortzik hartzen dute parte. Harrapatutakoarekin zer egin behar den erabakitzeko desadostasun larriak daude.
‎Bezperan, Putumayo diskoetxeak antolatuta, Acoustic Africa kontzertuaz gozatzeko aukera izango da. Hiru musikarik hartuko dute parte emanaldi horretan: Habib Koite malitarrak, Vusi Mahlasela hegoafrikarrak eta Boli Kostako Dobet Gnahorek.
‎Almidoirik gabeko erregimenaren inguruko lehen eztabaida publikoak www.kickas.org gunean ikusi ziren, 1990eko hamarkada bukaeran. AEBetako gaixo batzuen bultzadaz sortutako web gune honetan bizirik handiena foroek dute, eta horietan jakintza maila handiko espondilitisdunek hartzen dute parte. Bazkide guztiak ez dira erregimenean bizi, noski, eta gaixotasunaren inguruko gai ezberdinez aritzen dira:
‎Borondate politikoak ez du garapen eredu bat edo LHEE eremu propioa sortzea lehenesten. Patronalek ez dute parte hartze publikorik nahi antolaketa ekonomikoan eta lan harremanen Espainiako esparruak ematen dizkien abantailekin ados daude. Patronalak, CCOOk, UGTk eta Frantziako Estatuaren sindikalismoak, benetan, uko egiten diote LHEE sortzeari.
‎Ainhoa Agirreazaldegi, Xabier Sukia, Unai Agirre, Aitor Sarriegi, Iñaki Zelaia, Joxe Munduate... Hauek hamaika txapelketatan hartu dute parte, orain arte finalera iristea lortu gabe, eta aurten aipatutako gehienek euren bizitzako txapelketa egiteaz gain, bik finalera sartzea lortu dute. Horrek erakusten du, maiz kirolarekin parekatzen bada ere, bertsotan beti dagoela gora egitea, ez dela gaztetan" olatua galtzen".
2008
‎Horixe da ekialdeko terapiaren eraginkortasuna aztertzeko mendebaldean sekula egin den ikerketarik handienaren ondorio nagusia. Milatik gora gaixok hartu dute parte, eta 9.400 akupuntura saio ebaluatu dira.
‎Operazioa ez da egin adostasuna zegoelako eta negoziatu zelako. Negoziazioan, bi kutxetako lehendakaritzez gain EAJk eta CCOOek baino ez dute parte hartu eta gainerako talde politikoak (EA, Aralar eta EBk gero eman zuten babesa), eta bereziki sindikatu abertzaleak, albo batera utzi dituzte. Gainera, Euskal Herriko bi probintzia baino ez zituen hartzen kontuan operazioak.
‎Barrutiak, udalak, Gipuzkoako Aldundia, Espainiako Estatuko administrazioa, Eusko Jaurlaritzako hainbat sail... Guztiek dute parte eta bakoitzak bere intereseko asmoak defendatzen ditu.
2009
‎EHUn 45.000 ikasle badaude, 45.000 modu desberdin daude unibertsitatean egoteko. Batzuk tituluaren bila datoz, eta berdin zaie nola; beste batzuk askoz ere gehiago inplikatzen dira eta edozein ekimenetan hartzen dute parte; beste batzuk arlo zientifikoan bakarrik inplikatzen dira; edo arlo kulturalean, edo politikan... Unibertsitateak aukerak ematen ditu, baina ikasleak jakin egin behar du aukera horiek erabiltzen.
‎2000 urtearekin alderatuta, %573koa izan da hazkundea.Krisialdi ekonomikoak, era batera edo bestera, ia sektore guztietan eragin du eta nonahi daude enplegu erregulazioko espediente edo EEEak. Alabaina, azken hamar urteetan armagintzaren negozioak hazkunde ikaragarria izan du Espainiar Estatuan; negozioan, gainera, hainbat euskal enpresek hartzen dute parte (ikus 9 orriko koadroa). Armen eta defentsarako materialen esportazioak 2008an 2000n baino %573 gehiago izan ziren.
2010
‎Plazaratutako hiru bildumetan era guztietako musikariek hartu dute parte. Espainiar estatuko sortzaileek Gente del Pueblo andaluziarrek, Nuberu asturiarrek edo Aura Kuby kantabriarrak besteak beste, eta noski, baita euskaldunek ere.
‎Entseguetara datozen gehienak neskak dira, beraiek hartzen dute parte gehien eta gero mutilek atera behar al dute plazara. Entseguetan ordu gehiagoz aritu eta jendaurrean gutxi azaltzeak ez dauka zentzurik.
‎Azken ikasturtean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 23 gaztek hartu dute parte egitasmoan, 12 urte artekoak. Guztiak dira dibertsifikazio kurrikularreko ikasleak.
‎Euskal Herriko lau ikasleak nazioarteko tripulazioan hartu dute parte ekimenean hasi berriak direnei ematen zaie aukera, hamahiru herrialdetako gazteekin batera. Gehienak europarrak ziren, baina Indonesiatik edo AEBetatik gerturatutakoak ere baziren.
‎Edorta Bergua programaren arduradunak zertan datzan azaldu du: " Bi saio dinamiko izango dira eta horietan izen handiko musikari, kritikari eta blogariek hartuko dute parte. Musikaren inguruko gaiak izango dituzte hizpide; hala nola, musikaren zabalkundea edo norberaren musika sustapena kudeatzeko bideak".
‎Azkenerako hemeretzi taldek osatu dute Txinaurriak lana, bi LP eta bi CDk osatutakoa. Besteak beste, Ruper Ordorika, Audience, Mursego, Anari, Berri Txarrak, Xabier Montoia, Willis Drummond, Zura, Gora Japon edo Ama Say-k hartu dute parte.
2011
‎Maiatzaren 26a da, osteguna, eta Bartzelonako Plaça de Catalunya-ko kanpaldian daudenak eztabaidan ari dira, ea datozen egunetan zer egin. Ehunka pertsonek hartu dute parte asanblada erraldoian, handik 12 ordura gertatuko dena jakin gabe. Haien artean denetarik dago:
‎Aldi berean, aisialdiari lotutako programekin dihardute hastapenetatik. Milaka gazte eta edadetuk hartu dute parte beraiek antolaturiko ekimenetan, atzerrikoak izan nahiz Euskal Herrikoak izan. Ekimen horien artean daude, adibidez, lorategi ezberdinak egiten ikastea, naturatik hartutako elementuekin artelanak sortzea edota auzolanean Otaza auzoa bera moldatzea.
2012
‎Adostasunik gabeko dibortzioetan, abokatu eta prokuradore banak hartzen dute parte. Bikotekide batek dibortzio eskaera aurkezten du, berak eskatzen duena agiri batean azalduta, eta besteak ezezkoarekin erantzuten dio orrialde horri.
‎Beste haur batzuk berriz, kikilduta ikusten ditu Garijok, ohituta daudelako gurasoak dena egin diezaieten, oso markatuta dute bidea eta autonomia falta zaie. " Beldurrarekin edo jokatzen dute harremanetan, aparte bezala geratzen dira, isilik, bigarren maila batean, eta talde lanetan ez dute parte hartzen edo etxean egiteko uzten dituzte ariketak, han gurasoek lagunduko dietelako. Ez dute jarrera agresiboa, baina haien gurasoekin hitz egiterakoan jabetzen gara etxean beste aurpegi bat erakusten dutela, eskolan baino tiranoagoak direla".
‎Partaidetza handia izan da; barruko teknikariek, euskaltegiek, irakasleek eta ikasleek hartu dute parte. Denei galdetu zaie zer aldatuko luketen, hori izan da abiapuntua.
‎Defentsaren kostua 126 milioi eurokoa izango da 2012 eta 2037 urteen artean". NATOk piloturik gabeko hegazkinen bidez 2015ean martxan jarri nahi duen zainketa sistema berria da, eta berton 13 herrialdek hartuko dute parte. Guztira 1.600 milioi euro izango dira, hortik kalkulatzen dute Espainiako Defentsa Ministerioak 126 milioi euro jarri dituela.
‎Deshazkundearen alde egiten dute trapuketariek. Nafarroan Bira Beste Aldera taldea dabil deshazkundearen alde lanean eta Emauseko hainbat lagunek hartzen dute parte bertan. Kontsumoa murriztea eta lana banatzea dute helburu, baina gizarte berria diseinatzea da oinarria.
‎Funts horien %65 Eurofighter programan ordaintzeko dauden fakturetara bideratuko da. Espainiak, Italiak, Alemaniak eta Erresuma Batuak hartzen dute parte programan. Beste 242 milioi General Dynamics Santa Barbara etxeko Leopard borrokarako gurdiak erosteko bideratuko ditu Espainiako Gobernuak, 187 milioi Navania etxeko itsas armadako ontzietarako eta beste 76 milioi Eurocopter fabrikako Tigre helikopteroetarako.
2013
‎Aurten lau txanda izango dira ekainaren 29tik uztailaren 27ra bitartean, Lapuebla de Labarcan. Lehen Hezkuntzako haurrek hartzen dute parte udaleku horretan eta Amondarainek azaldu duenez," Euskal Herri osotik heldutako umeak herri txiki horretako plazara eraman eta herriko gazteekin kontaktuan jartzen ditugu". Ikastola bera erabiltzen dute aterpetxe, eta herriko ikastetxe bakarra hori izateak ez dago ikastetxe publikorik asko errazten die herrian gauzatu behar dituzten ekintzak ezagutzera ematea.
‎Gurasoen parte hartzea ere nabarmendu beharrekoa da. Sementen hartzen dute parte, asanbladetan, eguneroko bizitzan eta dirua batzeko ekimenetan. Hezkuntza komunitatea osatzen dute, hezitzaile eta umeekin batera.
‎Maitena Monroyk ikastaroa ematen daraman 25 urteetan, 12 eta 88 urte arteko 15.000 emakume inguruk hartu dute parte, profil anitzekoak. Seguruago sentitzeko xedez gerturatu ohi dira, edo bikote harremanetan bestearen esanetara errendituta bizitzea nola moztu daitekeen jakin nahian.
‎Eten proiektuaren baitan, azaroaren 30ean kontzertua eskainiko da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Bilduman parte hartu duten taldeetako batzuek eta orain arte gaiarekin lotutako kanturik ez duten arren ekimenarekin bat egin nahi duten beste talde askok hartuko dute parte emanaldian. Guztira hamazortzi talde izango dira agertokian, gustu eta estilo guztietakoak.
‎Eguberri Umaman hainbat abeslari eta musikarik hartu dute parte, besteak beste Elene Arandia, Ainara Ortega, Arantxa Irazusta, Jesus Mari Jauregi, Xabier Ormazabal, Xabier Zeberio, Iraide Ansorena eta Et incarnatus orkestra.
2014
‎Aitzitik, EPPK-k berak azaldu du oztopo handiak izan dituela eztabaida aurrera eramateko, azken hilabeteetan erasoak eta miaketak biderkatu egin baitira ziegetan bere esanetan. Hala eta guztiz ere, 609 presok hartu dute parte hausnarketa prozesuan, 81 kartzela eta 172 galeriatan sakabanatuta egon arren, eta 309k egin dituzte idatzizko ekarpenak.
‎Baina batez ere espontaneotasunari eman diote garrantzia. Ekitaldi ugari bideoz grabatu dituzte herritarrek eta YouTubera igo; beste askok Gure Esku Klip lehiaketan hartu dute parte imajinazio osoz: bertsotan, dantzan, flashmobak eginez eta film laburren bidez. Kirmen Uriberen letrekin eta musikari nahiz abeslari ezagun andanaren laguntzarekin egindako bideoklipak 184.000 ikustaldi zituen artikulu hau idaztean.
‎Proiektuak, batik bat, Uribarriren izaera indartzea du helburu. Esparru anitzetan aritzen diren elkarte eta bizilagunek hartzen dute parte. Hala, urteetan haien espazioetan lanean aritu diren eragileen batasuna lortu du taldeak.
‎Hogei bat aktorek hartzen dute parte Lurra Astinduz antzezlanean, ohiko antzerki profesionaletan zaila da horrenbeste antzezle taula gainean ikustea. " Amateurra ez dago merkatuaren menpe, eta ez du diruarekiko inolako morrontzarik.
‎Iturri ondoko gunea argitsua izatea nahi dute, bertatik Elgoibarko parajeaz gozatu ahal izateko. Adin guztietako herritarrek hartu dute parte eginbeharretan. Esaterako, martxoan ospatzen den Zuhaitzaren Eguna baliatuz, umeek gurasoen laguntzaz euren alea landatzeko aukera izan zuten.
‎Informazio kanpaina horretan futbolari batzuek ere hartu dute parte. Badute meritua, FIFAk ez duelako kritikarik onartzen.
‎Euskara eta berrikuntza soziala ardatz dituen Emun kooperatiba arduratzen da kanpainaren kudeaketaz udalerrietako teknikariekin batera. Orotariko komertzioek hartzen dute parte: , tabernak, loradendak, fisioterapeutak edota Aizpunena bezalako arte tailerrak.
‎" Iritzi emaileen figura ere maskulinoa da, oro har. Irrati eta telebistetako tertulietan nork bere iritzia emateko modu bortitzean hartzen dute parte hizlariek. Emakume asko ez da testuinguru horretan eroso sentitzen eta parte hartzeari uko egiten dio, nahiz eta jorratuko den gaiaren inguruan asko jakin", adierazi du Olazarrek.
‎Interesa piztu duten eta Donostiako Zinemaldian ikusiko ditugun hiru film horietan elkarrekin aritu dira Ane Muñoz Mitxelena eta Josean Bengoetxea, script lanetan lehena eta aktore moduan bigarrena. Hori gutxi ez eta Zinemaldian estreinatuko dituzten beste obra banatan ere hartu dute parte: Zarautzen erosi zuen laburrean Muñozek, Los tontos y los estupidos lanean Bengoetxeak.
2015
‎Bilbon emandako eraldaketa espazio publikoaren pribatizaziotzat jotzen dute. " Herritarrek ez dute parte hartzen Bilbao Ria 2000ren erabakietan", esan zuen Larreak Argiari emandako elkarrizketan (2.331 zbkia.)," eta bestalde, Abandoibarra bezain espazio garrantzitsuan aisialdirako eta kontsumorako lekuak egongo direla erabakitzean, espazio hori pribatizatu egiten da nolabait, bestelako erabilera batzuk galarazten direlako". Larrearen iritziz, hirigintza da gatazka soziala desaktibatzeko agintariek daukaten moduetako bat.
‎50 eragile horien artean, bakoitzak bere erritmoan eta ahal duen neurrian egingo du ekarpena. Batzuk egunean bertan soilik hartuko dute parte, eta beste zenbait aspaldi ari dira lanean larunbatekoa festa eta aldarrikapen egun handia izan dadin. Antolaketaren ardura nagusia Saretuz izeneko Donostiako kontsumo kontziente eta eraldatzaileko sareak hartu du.
‎Antigua auzoko Matia kalea ardatz hartuta, egun bakarrean makina bat hitzaldi eta jarduera egingo dituzte. Denera Donostialdeko 50 eragilek hartuko dute parte.
‎Lankiko kidearentzat seguruenik bi ikuspegiak izan litezke baliagarriak. Hala, erreminta propioak zein izan daitezkeen ezagutzeko parada izan dute parte hartzaileek, tartean REAS (Red de Economia Solidaria) sareak sorturiko" Canvas soziala".
‎Bizi! ren esanetan, honezkero 400.000 pertsona inguruk hartu dute parte Alternatiba markaren pean egindako ekitaldietan. Kopuru gizen hori ekainetik irailera bitartean egindako Alternatiba Itzuliaren arrakastak azaltzen du hein handi batean.
‎Euskal Herrian 428 familiak hartu dute parte Bizilagunak egitasmoan. Alboan bizi arren sarri ezezagunak diren herritarren arteko harremanak sustatzeko, bazkariak antolatu dituzte eta bertan jaioak eta beste herrialde batean jaioak bildu dira mahaiaren bueltan.
2016
‎Italiara migratutakoek bizi duten arazoa Parmako beste arazo sistematiko bat bezala lantzeari ekin zioten zentro sozialean, egoerari modu globalean erantzun behar zioten bertatik bultzatutako proiektuek. Geroztik, migratzaileen eskubideen aldeko iniziatibetan oso aktiboki hartu dute parte, tartean Lampedusako Gutunaren eraketan eta migratzaile eta errefuxiatuenganako elkartasun karabanetan. Parmako egoera aldatu nahian, jatorri anitzetako komunitateen elkarteekin harremanetan jarri dira eta gune okupatuaren ateak ireki dizkiete, denek har dezaten parte egitasmoan.
‎Lehen pausoak Alemanian eman dira, Varoufakis greziar ministro ohiaren eskutik, DIEM25 proposamenarekin. Pasa den asteburuan Madrilen izan du jarraipena proposamen horrek, eta bertan euskal ordezkariek ere hartu dute parte.
‎Liburuaren Eguna abiapuntu hartuta, urtero gairen bat jorratzen dute ikastetxean, eta autore ingelesaren urteurrena primerako aitzakia izan da ikasturte honetarako. Batez ere 8 urte arteko ikasleek hartu dute parte. Gela bakoitzak idazlearen liburu bana irakurri eta landu du, eta proposamena ere egin zaie ikasleei:
‎Era berean, inolako bazterketarik gabe, hainbat belaunalditako jendearen parte hartzea azpimarratu zuen: " Emakumeek eta gizonek hartu behar dute parte. Gazteriak eduki behar du erabakiak hartzeko boterea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia