2009
|
|
Unesco Etxeak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu
|
dute
gaur, ekainaren 23an, Bilbon. Hitzarmen horrek, euskara, euskal kultura eta, oro har, munduko hizkuntza ondarearen egoera ikertzeko, irakasteko eta zabaltzeko ekimenak gauzatzea du helburu.
|
2011
|
|
Jardunaldi horien nondik norakoa azaltzeko, prentsaurrekoa egin
|
dute
gaur, Arabako Foru Aldundian, bi erakundeek. Aldundiaren izenean, Iciar Lamarin Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol saileko diputatua izan da, eta Euskaltzaindiarenean, Sagrario Aleman Sustapen batzordeko burua eta Manu Ruiz Urrestarazu Akademiaren Arabako ordezkaria.
|
2012
|
|
Deustuko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak akordio bat sinatu
|
dute
gaur, azaroak 13, euskararen eta euskal kulturaren esparruan lankidetzako proiektuak eta ikerketak garatzeko. Hitzarmena Jaime Oraá errektoreak eta Andrés Urrutia euskaltzainburuak sinatu dute.
|
2014
|
|
Udalaren izenean, Javier Maroto alkateak eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu dute. Aspalditik elkarlanean ari dira bi erakundeok, eta lankidetza horren emaitzarik nabarmenena, Gasteizko Toponimia egitasmoa, goraipatu
|
dute
gaur: Gasteiz esan du Javier Marotok ez litzateke bera izango, Euskaltzaindiak lan hau egin ez balu.
|
|
Esan bezala, Gasteizko Udalaren eta Euskaltzaindiaren arteko elkarlanaren emaitza behinena Gasteizko Toponimia ikertzeko egitasmoa da eta horrela azpimarratu
|
dute
gaur bi erakundeotako buruek. Hala, Javier Marotoren hitzetan, Gasteiz ez zen berdina izango Euskaltzaindiak Gasteizko toponimia berreskuratzeko egiten duen lana egingo ez balu.
|
|
Pruden Gartzia Azkue Bibliotekako zuzendaria izango da Euskaltzaindiaren ordezkaria eta azaroaren 20an mintzatuko da.Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak urtero izateko asmoz sortu dira, dokumentazio alorraren inguruko eta, bereziki, Euskal Herriko dokumentazio gaien inguruko gogoetak bultzatu eta ezagutarazteko helburuarekin. Horrela adierazi
|
dute
gaur, azaroaren 12an, Donostian egindako aurkezpenean. Hauek izan dira:
|
|
Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak, aurtengo otsailean antolatu zuten Desagertzeko arriskua duten europar hizkuntzez eta hizkuntza aniztasuna Europar Batasunean mintegian egin ziren ekarpenak biltzen ditu. Bi erakundeotako ordezkariek aurkeztu
|
dute
gaur, abenduaren 12an, Bilbon eginiko agerraldian.
|
|
Adolfo Arejita euskaltzain eta Labayru Ikastegiko zuzendaria ere bertan izan da. Izan ere, Labayruk eta Sabino Arana Fundazioak Euskara batua eta euskalki hizkerak elkar eragin aberasgarri bati buruz izeneko mintegia egin
|
dute
gaur bertan.
|
2015
|
|
Axularren Gero liburuaren edizio berria aurkeztu
|
dute
gaur, martxoaren 3an, Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak. Blanca Urgell filologoak paraturiko edizio kritikoa da.
|
|
Plazan! izenburupean, Euskaltzaindiak eta Eusko Legebiltzarrak ekitaldia egin
|
dute
gaur, Euskararen Nazioarteko Egunean. Baina Bakartxo Tejeriaren esanetan aldarrikapen hau ez dugu egun bakarrera mugatzen, euskarak 365 egun baititu urtean.
|
2016
|
|
Euskara Foru Aldundien ibilbidean izeneko jardunaldia egin
|
dute
gaur, Bilbon, Euskaltzaindiak, Sabino Arana Fundazioak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak. Euskarak euskal herritarren erakunde bizitzan izan duen erabileraz gogoeta egiteaz gain, Euskara Foru Aldundien zirkularretan:
|
2017
|
|
Gaur goizean, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak Nafarroako Gobernuaren 149.000 euroko ekarpen bat jasotzen duen hitzarmena sinatu dute.Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, eta Euskaltzaindiak, kultura proiektuak egiteko lankidetzarekin jarraituko dute 2017 urtean. Xede horretarako, lankidetzaren oinarri orokorrak ezartzen eta bi entitateek hartuko dituzten konpromisoak arautzen dituen hitzarmena berritu
|
dute
gaur bi erakundeek, Iruñeko Nafarroako Jauregian.Hitzarmen honetan, Nafarroako Gobernuaren 149.000 euroko ekarpena jasotzen da, eta sinatzeko ekitaldian Andres Iñigok, Euskaltzaindiko ordezkari gisa, eta Mikel Arregik, Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak ere parte hartu dute.Ekitaldian Iñaki Caminoren Amiküze eskualdeko eskuara liburua aurkeztu da, hain zuzen, iaz sinatutako hitzarmenaren b... Mendaur bildumaren barruan argitaratu da eta Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak bilduma hori abian jarri zutenetik hamaikagarren lana da.
|
2018
|
|
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak erakunde bien arteko akordioa sinatu
|
dute
gaur goizean, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitza nagusian. Maiatzak 29an, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluan aurkeztu eta onartu zen hitzarmen proposamena.
|
|
Aurten ere, erakunde bien arteko elkarlan agerikoa berretsi egin da. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak hitzarmena sinatu
|
dute
gaur goizean, euskararen erabilera soziala eta euskal kulturaren transmisioa sustatzen eta indartzen jarraitzeko eta, era beran, hizkuntzaren kalitatea zaintzeko, Bilboko alkateak nabarmendu duenez.Hartara, erakunde biek luzatu egin dute 2008az geroztik indarrean dagoen hitzarmena, Bilbon kultur zabalkundeko jarduerak egiteko, euskarazko ikastaroak eta euskararen aldeko hitzaldiak eta erakusketak... Horrez gain, Bilborekin eta euskararekin lotura duten lanak edo biografiak ere argitaratuko dira.Udalak, Euskara eta Hezkuntza Sailaren bidez, 35.500 euroko diru-laguntza emango dio Euskaltzaindiari 2018rako, euskal literaturaren zuzeneko ikaskuntza eta ikaskuntza sakona bultzatzeko, hirian euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntzaren arloko aholkularitza ziurtatzeko.. Egunero egunero, une gozo zein zailetan, euskal kultura eta euskararen alde jardun izan du Euskaltzaindiak, eta hasiera hasieratik alboan izan du Bilboko Udala?, esan du gaur Andres Urrutia euskaltzainburuak.
|
|
Euskaltzaindiak 2018an eta 2019an ospatuko duen mendeurreneko ekitaldiekin lotuta, lankidetza hitzarmena sinatu
|
dute
gaur, Bilbon, Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.
|
|
Euskaltzaindiak eta Euskal Hirigune Elkargoak hitzarmen garrantzitsua izenpetu
|
dute
gaur, Baionan. Honela, Euskaltzaindiaren egitasmoek interes publiko nabarmena dutela aitortu du Euskal Hirigune Elkargoak, eta, euskarari dagokionez, aholku emaile ofizial izendatu du Akademia.
|
2019
|
|
Mende Berria Kantuz kontzertua aurkeztu
|
dute
gaur, Arriaga Antzokian, Bilboko Koralak, Gaudeamus Koralak eta Euskaltzaindiak. Kontzertua martxoaren 10ean eskainiko da aipatu antzokian, Bilbon, Euskaltzaindiaren mendeurrenaren ospakizunen baitan, eta Bilboko Koral Elkarteko Euskeria koruak, Gernikako Gaudeamus Koralak, Lauko Quartet laukoteak eta Maddalen Arzallus bertsolariak parte hartuko dute.
|
|
Aspalditik, Eliza eta euskara eskutik lotuta joan direla gogoratu
|
dute
gaur: XVI. mendeko dotrinetatik hasi, XVIII.eko Areatzako Pedro Antonio Añibarro abadeak euskalki ugaritan idatzitako sermoietara zein XIX. mendean Azkue lehenengo euskaltzainburuak suspertu zuen Euskalzale, euskarazko lehenengo aldizkariaren sasoietara heldu arte.
|
|
Aurtengo hitzarmena sinatu
|
dute
gaur bi erakundeek, eta euskararen lexikoari, toponimiari eta onomastikari buruzko ikerketak bultzatuko dira.
|
|
Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu
|
dute
gaur goizean, bi erakundeen arteko elkarlana sendotu eta hirian euskararen erabilera bultzatzeko. Gorka Urtaran alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu dute akordioa, udaletxean egin den ekitaldi publikoan.
|
|
Euskaltzainek Argia ikastola bisitatu
|
dute
gaur. 2019ko Nafarroa Oinez antolatzen ari dira.
|
|
–Asko batu zaizkigu jada, Euskal Herriko toki guztietatik deitzen ari dira, baina gehiago behar ditugu?, aitortu du Argiñe Korta Argia ikastolako zuzendariak. Maru Eriz kooperatibako lehendakariak eta Argiñe Kortak gidatuta, ikastola bisitatu
|
dute
gaur euskaltzainek. Bertan, gelak ezagutu eta irakasleekin hitz egiteko aukera izan dute, baita gaztetxoen galderak erantzuteko beta ere.
|
|
Euskaltzaindiaren mendeurrenaren balantzea eskaini
|
dute
gaur Andres Urrutia euskaltzainburuak, Sagrario Aleman euskaltzainak eta Ibon Usarralde mendeurreneko koordinatzaileak.
|
|
Euskaltzaindiak eta San Telmo Museoak, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa aurkeztu
|
dute
gaur museoko Laborategian. Azaroaren 29tik otsailaren 23ra arte egongo da zabalik, doako sarrerarekin.
|
2021
|
|
Real Academia Galega, Euskaltzaindia eta Institut d' Estudis Catalans erakundeek adierazpen bateratua argitaratu
|
dute
gaur, hizkuntzek hezkuntzan eta gizarte esparru guztietan izan behar duten lekuari buruzko eztabaida publikoa argitzen laguntzeko asmoz. Adierazpenean azaldu dutenez, galizierak, euskarak eta katalanak «presentzia indartua behar dute eskolan, berezko hizkuntzen etorkizuna ziurtatuko bada, eta horrek ez diola ekarri, ez ekarriko, inolako kalterik gaztelaniaren gaitasunari».
|
|
Andoni Aldekoa Euskal Irrati Telebistako (EITB) zuzendari nagusiak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak 2024ko abenduaren 31 arte indarrean egongo den bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatu
|
dute
gaur, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitza nagusian. EITB eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza 2003tik dator, eta ordutik kalitatezko euskara sustatu eta zabaltzearen alde egin dute bi erakundeek.
|
|
Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak berriki berretsi duten lankidetza hitzarmena aurkeztu
|
dute
gaur goizean, bai eta Gasteizko udalerriko toponimia historikoaren saileko beste liburuki bat ere, hain zuzen, Gasteizko toponimia. Arratzua III izenekoa.
|
|
Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak bi erakundeen arteko 2021eko lankidetza hitzarmena izenpetu
|
dute
gaur. Helburua da euskararen garapena, azterketa eta ikerketa normalizatzea eta horretan laguntzea, Foru Komunitatearen berezko hizkuntzetako bat baita.
|
|
© normalizatzeko Legearen 40 urteurrenaren atarian, mintegi mamitsua antolatu
|
dute
gaur Bilbon Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak. Jardunaldian, legearen printzipioak, helburuak, ekarpenak, gabeziak eta eraginkortasuna aztertu dira.
|
|
Euskara biziberritzeko eta hiztunen arteko berdintasuna sustatzeko garaian esperimentazio gune erreferentziala bilakatzeko helburuarekin jaio da BADALABhizkuntza eta gizarte berrikuntzarako laborategia. Jomuga horrekin abiarazi
|
dute
gaur proiektu berria, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia buru dutela, euskal erakundeetako eta euskalgintzako hainbat ordezkarik Foru Aldundian egindako sinadura ekitaldian, zeinetan osatu duten erreferentziazko zentro honek oinarrian izango duen partzuergoa. Honela, Miriam Urkia Euskaltzaindiko Iker sailburuak ordezkatuko du Akademia BADALABen Gobernu batzordean.
|
|
Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) eta Euskaltzaindiak hitzarmena berritu
|
dute
gaur, Akademiaren egoitza nagusian. Hitzarmenaren xedea Euskal Udalen Elkarteko kide diren toki erakundeei laguntza teknikoa ematea da, batez ere, Onomastika alorrean.
|
|
Euskaltzaindiak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Sabino Arana Fundazioak Bonifacio Echegaray euskal legelari eta historialariaren profila aztertu
|
dute
gaur Bilbon, bere heriotzaren 65 urteurrenean.
|
|
HABEk eta Euskaltzaindiak hitzarmen berria sinatu
|
dute
gaur, erakunde bien arteko elkarlana sustatzen jarraitzeko. Honela, 2009an abiatutako bideari segida emango diote ondoko lau urteotan.
|
|
HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak eta Euskaltzaindiak 2009an abiatutako bideari (geroago, 2013an, berretsi zena) eutsiko diote hurrengo lau urteotan ere bai. Horretarako, lau urterako lankidetza hitzarmena izenpetu
|
dute
gaur, Akademiaren egoitzan. Bertan izan dira Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordea eta Andres Urrutia euskaltzainburua.
|
2022
|
|
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak elkarlanerako hitzarmena sinatu
|
dute
gaur goizean, Bilboko hirian euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzeko. Honela, Euskaltzaindiak eta Udalak berretsi egin dute aspalditik duten konpromisoa, hots, euskararen normalizazioa sustatzen duten jarduerak eta ekimenak elkarrekin garatzekoa.
|
|
Lehen aldiz, lankidetza hitzarmena izenpetu
|
dute
gaur Sü Azia elkarteak eta Euskaltzaindiak. Jean Mixel Bedaxagar Sü Azia elkarteko presidentea eta Jean Baptiste Coyos Euskaltzaindiaren buruordea eta Ipar Euskal Herriko ordezkaria Maulen elkartu dira gaur bi erakundeen arteko lankidetza asmoa hezurmamitzeko.
|
|
Sagrario Aleman Euskaltzaindiko Jagon saileko Sustapen batzordeko buruak eta Enrike Diez de Ulzurrun Iruñeko Komunikabideak Fundazioko lehendakariak aurkeztu
|
dute
gaur irailaren 28ko mintegia. Sagrario Alemanen ustez, “Euskal Herri osoan badago kezka handia; eskolak bakarrik euskal hiztunak sortzen ote dituen.
|
|
Euskaltzaindiak eta Iruñeko Udalak lankidetza hitzarmena berritu
|
dute
gaur goizean. Hitzarmenak aurtengo jarduerak hartzen ditu, urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte.
|
2023
|
|
Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Euskaltzaindiak Hitzak Lege erakusketa ibiltaria aurkeztu
|
dute
gaur Batzar Nagusien Bilboko egoitzan. Euskaltzaindiak, Eusko Legebiltzarrarekin, Nafarroako Parlamentuarekin, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusiekin eta Baionako Udalarekin elkarlanean antolatu du egitasmoa.
|