Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 32

2008
‎Gogora ekarri dute Nafarroako Gobernuko Ingurumen Saileko zuzendari nagusi ohi Juan Jose Grauk berak barne agiri batean onartu zuela heriotza horiek saihesteko modu bakarra aire sortzaileak kentzea dela. «Espezieak babesteko legeak aintzat hartuta, eta dituen betebeharrak betetze aldera, Ingurumen Departamentuak zentralak geratzeko agindu behar du.
‎Foruzainek lau gizon atxilotu dituzte Tafallan, Lizarran, Iruñean eta Noainen, eta Gasteizen beste bat atxilotu dute udaltzainek. Erasoen ondorioz, gutxienez emakumeetako bi ospitalean artatu behar izan zituztela jakinarazi dute Nafarroako Gobernuak eta Gasteizko Udalak.
2009
‎Egoera oso larria da, eta oro har da larria, ez bakarrik lehen arreta zerbitzuan, esplikatu du LAB sindikatuko osasun arduradun Txaro Otsandorenak. Aldiz, beste batzuek uste dute Nafarroako Gobernuak, esaterako mediku eskasiaren arrazoiak beste batzuk direla; populazioaren zahartzea, espezializazioaren hedatzea... Izan ere, Nafarroan osasun publikoa jasotzeko eskubidea duten pertsonak %22 gehiago dira hamar urtetik hona.
‎Sanferminetako eta Entzierroaren Zentro Tematikoa eraikitzeko konpromisoa sinatu dute Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak. Zentroa urte osoko turismorako pizgarria izango dela nabarmendu dute arduradunek.
‎Batez ere baskoiek garai hartako frankoen aurka izan zuten ausardia eta lortutako garaipena islatu nahi dituzte larunbatean ospatuko duten ekitaldian. Antolatzaileek nabarmendu dute Nafarroako Gobernutik babesa ez dutela sekula izan, ez dutela laguntzarik jaso eta Gobernuak ez diela garrantzirik eman guduan Nafarroaren alde aritu zirenei.
‎Hala, salatu dutenez, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldeko elkartasuna eta beren existentzia bera desagerrarazi nahi dute Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuaren laguntzaz gatazka politikoaren existentzia ukatzeko. Horren adierazletzat jo dute Etxerat legez kanpo uzteko prozesu judiziala.
‎Eta, hamabi hilabete iragan ondoren, egoera larriagotu egin dela iritzi diote Sabino Cuadrak eta Marine Pueyok, egitasmoaren berri eman duten ezker abertzaleko kideek. Biek harridura agertu dute Nafarroako Gobernuak krisi garaian eraikuntza eta etxe enpresak zein finantza erakundeak lagundu dituelako, eta, zerga politika bidez, errenta handienei mesede egin dielako. Aitzitik, krisiaren ondorioak langileei ordainarazi nahi dizkiela salatu dute.
2012
‎Horrek argi erakusten digu sasi neurri horiek ez direla nahikoa». Berdintasunerako Institutuari dagokionez, salatu dute Nafarroako Gobernuak duen helburua zera dela: berdintasunerako politiketan norabide aldaketa bat izatea, praktikan politika horiek desagertuz joateko.
2013
‎salaketa kopurua jaisteak ez du esan nahi indarkeria gutxiago dagoenik, baizik eta andrazkoei gehiago kostatzen zaiela salaketa jartzea, ez baitakite babes nahikoa izango duten, besteak beste, krisiak ziurgabetasun handia ekarri dielako eta erakunde publikoek haientzako baliabideak murriztu dituztelako. Tesi hori sostengatzen dute Nafarroako Gobernuaren datuek: iazko azaro amaierara arte mila salaketatik gora egon ziren arren, emakume batek ere ez zuen jaso larrialdietarako laguntza, eta hamalauri baino ez zieten eman enplegurako laguntza; babes ofizialeko etxebizitzetarako 83 eskaera egin zituzten, baina soilik bost andrek lortu zuten etxea alokairuan, eta batek ere ez salmentan.
‎Baztangoak ez dira bakarrak. Horregatik, Elizegirekin batera, Malerrekako, Bertizaranako eta Bortzirietako alkateek ere bilera eskatu dute Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuko arduradunekin, konponbideak mahai gainean jartzeko asmoz. Hainbat proposamen egin dizkio Baztango Udalak jada gobernuari.
2015
‎Carok gogora ekarri duenez, gaixo ugarik egun jasotzen duten tratamenduak zeharkako kalte ugari eragiten dizkie.Marisa de Simon Ezkerrako parlamentariaren esanetan, ez dago oztopo ekonomikorik gaixo guztiek tratamendu berria jaso ahal izan dezaten. Taldeek espero dute Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzionala aintzat hartuko duela eta gizartea sentsibilizatzeko balioko duela.Gaur, gaixo eta kaltetuek itxialdia egingo dute Nafarroako Bideko Amaren ospitalean, 12:00etatik aurrera. Azpimarratu dute tratamendu berriarekin gaixoen %90 sendatzen direla, eta gobernuari eskatu diote euren bizia arriskuan jartzeari uzteko.
‎«Erabateko normaltasunez», «gardentasun osoz». Halaxe egin nahi dute Nafarroan gobernu zaharraren eta berriaren arteko botere eskualdatzea, Yolanda Barcinaren eta Uxue Barkos presidente hautatu berriaren hitzetan. Inbestidura saioaren ondoren, atzo eguerdian elkartu ziren biak.
2020
‎Txibitek ez bezala, Iñigo Urkullu lehendakariak uko egin zion bilerari, aldarriak Eusko Jaurlaritzaren eskumena ez zirela argudiatuz. Sindikatuek besteak beste lehendakariaren argudioari erantzuteko antolaturiko agerraldian eman dute Nafarroako Gobernuaren data aldaketaren berri. Alde horretatik, Urkulluri “gezurretan” aritzea egotzi diote, eta euren ustez Jaurlaritzaren eskuduntza diren hainbat neurri izendatu dituzte:
‎Sindikatuko kideek kritikatu dute Nafarroako Gobernuaren jarrera ere, Merkataritza Kontseiluak proposatutako egunak legeztatzen dituelako. «Hori gezur hutsa da.
2021
‎Egindako azken neurketen arabera, uste dute baldintza meteorologikoek ere eragina dutela sitsaren hedapenean, eta ondorio bat ere atera dute Nafarroako Gobernuko teknikariek: altuerak eten egiten du sitsaren zabalpena.
‎Izan ere, epaileek gogoratu dute Nafarroako Gobernuak aurkeztutako foru aginduak zehazten duela ziurtagiria eska dezaketela ez soilik txertaketa pauta osoa dutenek, baita azken 72 orduetan PCR proba negatibo bat eskuratu dutenek eta azken 48 orduetan antigeno proba negatibo bat izan dutenek ere.
‎Aurrekontu hitzarmena sinatu dute Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk. Konpromisoak lotu dituzte osasungintzan, 0 zikloan eta euskaran
‎Foruzaingoak ez du kasua ikertuko hilketa matxista gisa, «familia barruko delitu» gisa baizik, hiltzailea eta biktima koinatuak zirelako. Hilketa txarretsi dute Nafarroako Gobernuak eta talde politiko ugarik
2022
‎Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekak ere «baliabideak eta neurri zehatzak» eskatu ditu, egoera onbideratzeko: «Parlamentuko taldeek onartu dute Nafarroako Gobernuak euskarazko tramite elektronikoak bermatu behar dituela, baina argi dago bestelako neurriak behar direla: lanpostu elebidunak ezarri behar dira departamentuz departamentu, herritarrei arreta euskaraz eman ahal izateko.
‎Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekak ere «baliabideak eta neurri zehatzak» eskatu zituen, egoera onbideratzeko: «Parlamentuko taldeek onartu dute Nafarroako Gobernuak euskarazko tramite elektronikoak bermatu behar dituela, baina argi dago bestelako neurriak behar direla: lanpostu elebidunak ezarri behar dira departamentuz departamentu, herritarrei arreta euskaraz eman ahal izateko.
‎0 zikloaren «doakotasuna» bermatzea ezinbestekoa zaie. Plazaratu dituzten aldarriez aritzeko negoziazio mahai bat nahi dute Nafarroako Gobernuan.
‎0 eskolen grebarekin bat egin dute Nafarroako Gobernuaren zazpi zentroek
‎PSNk, Geroa Baik eta Ahal Dugu k Nafarroako Parlamentuan erregistratu zuten lege proposamena, maiatzean; EH Bilduk eta Ezkerrak ere bat egin zuten. Besteak beste, proposatu dute Nafarroako Gobernuak biktimen bulego bat sortzea, ikastetxe erlijiosoetan abusuak jasan zituztenen testigantzak eta salaketak jasotzeko. Bulego horretan, batzorde batek banan banan aztertuko du kasu bakoitza, eta espediente bat zabalduko du.
‎«Etsigarria». Pirinioetan bizi eta ikastera Iruñera joan behar duten ikasleen familiek horrela definitu dute Nafarroako Gobernuak atzo egin proposamena. Ekainaren 4an, indarrean sartu zen Nafarroan eskola garraioaren foru arau berria, eta, bertan, ikastetxera autobusez joateko eskubidea aitortzen zitzaien Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei ere.
‎Nafarroan jarrera suizidak prebenitzeko eta jarrera horiei aurre egiteko baliabide ak koordinatzeko erakunde ar teko batzordea. Batzorde horretan bat egin dute Nafarroako Gobernuko Osasun, Hezkuntza, Eskubide Sozialak eta Lehendakaritza eta Barne departamentuek; zenbait gizarte erakundek —Besarkada eta Itxaropenaren Telefonoa tartean—; polizia taldeen ordezkariek; kazetarien ordezkariek; larrialdietako zerbitzuko ordezkari batek, eta Auzi Medi kuntzako Institutuko zuzendariak. Garaian garaiko Nafarroa ko Gobernuko Osasun zuzendari nagusia da batzorde horretako lehendakaria.
2023
‎Oro har, alderdi politikoek bat egin dute Nafarroako Gobernuaren erabakiarekin; Navarra Suma soilik agertu da kritiko. Carlos Perez Nievas parlamentariak esan du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak oraindik ez duela erabakirik hartu halako itunen inguruan, eta nabamendu du zenbait sententziatan legezkoak direla ebatzi dutela.
‎200 bat pertsonak osasun sistema publikoaren aldeko elkarretaratzea egin dute gaur Iruñean, Nafarroako Osasun Plataformak deituta. Zehazki, kritikatu egin dute Nafarroako Gobernuaren eta Sindikatu Medikoaren arteko negoziazioetan mahai gainean jarri dela medikuen esklusibotasuna kentzea. Plataformako kideen esanetan, «osasunaren pribatizaziora daraman bidea» da hori:
‎Sindikatuek salatu dute Nafarroako Gobernuak «ez diela inongo erantzunik eman» sektoreak otsailaren 15eko greban eginiko aldarrikapenei eta eskaerei. Osasun langileek egunotan plazaratu dituzten kexen gisakoak entzun daitezke orain, irakasleen ahotan:
‎UPNk ez bezala, PSNk ez du bere hauteskunde kanpaina osasungintzaren inguruan ardaztu. Itxaron zerrenden auziak eta azken hilabeteetako lan gatazkek kalte egin diezaiokete Maria Txibiteren alderdiaren irudiari, eta, horren jakitun, sozialistek nahiago izan dute Nafarroako Gobernuak beste alor batzuetan lortutakoak nabarmendu. Hala ere, hauteskunde programan nabarmendu dute Nafarroako «eredu» izan dela «osasun publiko eta unibertsalaren alorrean».
‎Azaldu dute egoera horrek negoziazioei ateak itxi dizkiela, eta ezin izan dituztela negoziatu «gutxienekoak diren aldarrikapenak». Ondorioz, nabarmendu dute Nafarroako Gobernuaren «blokeoak» baldintzatu egin dutela «hezkuntza kalitatea eta irakasleen lan baldintzak» hobetu ahal izatea. «Nafarroan hezkuntza eraldatzeko eta hobetzeko guztiok egin ditzakegun ekarpenak entzun eta proposatzeko helburua dugu», adierazi dute, dena dela.
‎EH Bilduk ohartarazi dio gauza bat dela inbestidura eta bestea legealdia, baina Maria Txibite prest dago beste lau urtez bidea egiteko, abiapuntuan. Gaur hautatuko dute Nafarroako Gobernuko lehendakari. Atzo, inbestidurako lehen osoko bilkura berezian, elkar ulertze politikoaren eta gizartearen elkarbizitzaren aldeko mezua eman zuen PSNren lehendakarigaiak.
‎Atzo argitaratutako ebazpenek berretsi egin dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, baina horrek ez du esan nahi bi eskola segregatzaile horiek diru publikoa jasotzen jarraituko ez dutenik. Haiei diruz laguntzen jarraituko dute, baina baldintza batekin:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia