2020
|
|
Ramonekin dago eta ez du pentsatzen Dariorengan, zeinak bota militarrak erantzi dituen, eta horrela sekulako arindua hartu duen lurrera so eginez, barruaren barrutik hotz eta erdeinuz begiratzen dion emakume hari begira egon beharrean; bulegoan edozein lekutara jaurti ditu botak, bat airean atera da eta libururik gabeko apalategi bat jo du. Pentsamendua Ramonengana doa, nire poetarengana; jakizu, maitea beti nirekin egongo dela, bizi edo hiltzen banaiz berdin, zure hitz suharren oroitzapena, elkar maitatzen dugun gau bakoitzaren oihartzuna; nik salbatuko dut liburua, aita eta bion artean egingo dugu, eta hala ez bada, buruz errezitatuko ditut hango poemak bizitza izpi bat geratzen zaidan bitartean; gogoratzen
|
dut
nola esaten zenidan, gerra hasi aurretik, elkarrenganako maitasuna behin eta berriz berritzen genuenean, Orobatasunaren parte ginela eta Orobatasunak gu zoriontsu izan gaitezen nahi zuela, orain, nire eguzki erregea, Ezerezean bizi eta hiltzen gara, Orobatasunak Ezereza nahi du guretzat. Anak ez du pentsatzen Dariorengan, baina kontziente da aurrena jaka erantzi eta gero tiranteak kendu dituela, eta lurrera bota dituela denak, berari begira, kapaz baita berriz ere berari begiratzeko, irmo eta basaki, katu gose batek etxeko sagu bakarrari nola; serio begiratzen dio, suharki, desioz, eta antsika ari da maitale baten gisa, bai, baina ez da kasua, demonioa baita bere aurrean biluzi dena, eta Satanasek ez du desiratzen, ezinezkoa da, Satanas Gaizkia egiteko baitago, eta desioa, Ramonen esanetan, Ontasun Absolutua da.
|
2023
|
|
Bazirudien nire adiskidea arrastorik utzi gabe desagertu zela, zulo beltz batek irentsi balu bezala. Oraindik gogoan
|
dut
nola esan zidan mugaldeko erregistro bateko bulegari batek: hemen denok dakigu makina bat migrante portugesek galdu dutela bizia Bidasoa zeharkatu nahian, baina haien izenak ez dira inon agertzen, eta paperetan ez dagoena ez da existitzen.
|
|
Baina, atseden hartzeko astirik ere gabe larrua jo eta jo aritzen ginen garaitsu hartan, halako batean ohartu nintzen hilekoa ez zitzaidala jaitsi. ...uenean ume egiteko nengoela, oihu egiten zidan bere senetik aterata, esadan, urdanga nazkagarri hori, nork utzi hau kargatuta, eta sekulako jipoiak ematen zizkidan, eta, egun batez, esan zidan ezkutuan abortatu behar nuela, eta ez bat eta ez bi, Minhoko muga zeharkatu eta Lugoko klinika batera eraman ninduen, eta ginekologoak esan zidan 500 euro kobratuko zizkidala haurdunaldia eteteagatik, gogoan
|
dut
nola esan zuen é uma barganha, pagotxa esaten duzue, ezta. Bakarrik adiskide onei eskaintzen zien pagotxa omen zen, Valença do Minhoko puten poligonoko putetxe bateko arduradunaren eskutik nentorrelako, eta ordaintzeko nahikoa diru ez nuenez, putazainak aurreratu zidan erdia aditzera emanez berriz lanean hasitakoan itzuli niola berak utzitako sosa.
|
|
Flor do Minho ostatura etorri berritan, Giselek zehatz mehatz deskribatu zizkidan antena berak ziren. Gogoan
|
dut
nola esaten zidan burdinaz eta bestelako metal puska hotzez eginiko makil luxe haiei esker ikusten zituela telebistan Rio de Janeiroko ihauteriak, dantzariak sambodromoan samba dantzatzen eta turistak caipirinha eskuetan Copacabanako eta Ipanemako hondartza beteetan bizitzaz gozatzen, eta, nahiz irudi haietan inoiz ez agertu jaiolekua zuen Cidade de Deus favela, une batez carioca sentitzen zen.... Burdinaz eta bestelako metal puska hotzez eginiko antena luxe haiek transmititzen zituzten uhin suntsikorrak ziren sorterriarekin zuen lotura bakarra.
|
|
Nola izan zinen gauza, aita, zure begietako ninia deserri hotz honetara erbesteratzeko? Gogoan
|
dut
nola esaten zenidan handitzen nintzenean jabetuko nin  tzela nire hobe beharrez ari zinela. Bada, ari naiz handitzen, baina bizia txikitzen ari zait eta ez dut deus konprenitzen.
|