Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 81

2001
‎Azpimarratu beharrekoa da, halaber, sentipenak transmititzeko egileak daukan modu partikularra, edo sentimenduez aritzeko estilo dotore, fin hori, naif ez jantzia askotan, buru argiz beti. Lucas aipatu dut lehen, baina gehiago dira nobelako pertsonaiak: Lucasen emazte Rosa, aspaldi hila baina liburuan zehar etengabe agertzen dena, arreba Maria, umore eta sentiberatasun apartak batzen dituena, etxean sartu zaien gazte gitarra jole bat, Marcos, honen andregai Roma...
2002
‎Baina argudio guztiak aurka nituen arren, ez nuen, artean, etsi nahi, halako zerbait esan dut lehen ere... Temosoa bainaiz oso, halakoetan.
2003
‎Ni ez naiz horretan sartzen. Baina atzera eragiten zidan, ez eskuineko eskua dantzatzeko zuen joerak, baina bai gizasemeoi besotik heltzeko zuen era belaxka eta bigunak eta, batez ere, esana dut lehen, aitorpenak egiterakoan aurpegia hurbiltzeko zuen ohitura nardagarriak, ez baititut soportatzen hitz egiteko horrenbeste hurbiltzen diren ez gizaseme eta ez emakumeak.
‎Sakrifiziorako jarrera hau ezin etor zitekeen azken orduko doktrina batetik, geure baitan egon behar zuen, nola edo hala, txertatua. Haurra nintzeneko ametsa aipatu dut lehen, eta garbi dago, nire iritzian, mezu kristauaren eta marxistaren arteko lotura, bataren eta bestearen mesianismoen artekoa.
2004
‎Nolanahi ere, ez dira atzo goizekoak gizajende larria euskaldundu eta alfabetatzeko ahaleginak. Gau Eskolen sorrera bertatik bertara ezagutu zuen Jose Luis Lizundiak, eta bere esku utziko dut lehen urratsen berri emateko zeregina. Aurrekoak aurreko,. Jarraipen oparoa hurrengo urtean, 1966an Rikardo Arregik Euskaltzaindiari proposaturikoak izan zuen.
‎–Begira zer dioen putakumeak, okertu egin garela –erran zion Franzek, nik txisteren bat kontatu berri banu bezala– Uste dut lehen ere erretolika berdina entzunak garela, ezta, scharführer?
‎–Nazionalak ofentsiban zetozenez, ez zidan luze jo haien abangoardiako tropekin topo egiteak. Uste dut lehen egunaren eguerdian edo izan zela. Tira, horrek ez du axolarik.
‎Nik neuk ere, giro hartan, abertzaletzat nuen neure burua. Eta Hertzainak rock taldearen kantak nituen noiznahi gogoan neure amorruari bide emateko, esan dut lehen ere. Baina, nire amorru eta ezintasun ororen gainetik, baloi bat neraman lepoaren gainean, eta baloi hura nuen ideologia guztien gaineko ideologia, horrela hitz egin badaiteke bederen.
2006
‎Hankapalok ere ez zuen etxeko parketa gehiegi gastatu, egun argiz behintzat, tabernan ematen baitzituen ordurik gehienak, esan dut lehen ere. Gauez, baina, negozioaren pertsiana itxitakoan, oheko izarak zabaltzeko ordua iristen zen, gure auzoarentzat eta konpainian zekarrenarentzat.
‎Hiri ezezagunaren anonimotasuna aipatu dut lehen; hala ere, lehenengo aldia zen zure ondoan paseatzen nuena gure campusetik kanpo, eta arraroa zen sentsazioa; nola ikusiko gintuzten galdetzen nion aldiro neure buruari, berehala erantzuteko inork ez zigula begiratzen, inori ez zitzaizkiola axola gizon hura eta neska hura. Nola ikusten ote gintuzten, hala ere, begiratzen zutenek?
2007
‎Esana dut lehen ere, askotan ikusten nuela Eduren etxean, ez zigula trabarik egiten eta guk ez geniola erreparatu ere egiten. Baina aldi hura desberdina izan zen.
2008
‎Sorgin gurpila. Uste dut lehen aldiz ikusi dudala lotsatuta. Puztu egin nau horrek.
‎Hileta aurreko gauean beti bezain mozkor zegoen, eta penagarria zen, etxeko dolu giro hartan, bere itsas kanta zahar itsusi hura entzun beharra; baina, hain ahul egonda ere, izugarrizko beldurra ematen zigun denoi, eta gainera sendagileak bisita bat egitera joan behar izan zuen handik milia askotara, eta ez zen batere gurera inguratu aita hil ondorenean. Esan dut lehen ere kapitaina ahul zegoela, eta, egia esan, indartzen ez baizik eta ahultzen ari zela ematen zuen. Eskailerak lau oinean igo eta jaisten zituen, eta han ibiltzen zen salatik barrara eta atzera salara, eta batzuetan sudurra kanpora ateratzen zuen itsasoa usaintzeko, ibiltzerakoan paretari helduz, eta arnasa nekez eta azkar hartuz mendi malkartsu bat igotzen ari balitz bezala.
2009
‎Zer akordu argi eta ederrak Orbelaungoak. Etxe aurreko hariztia ikusten dut lehen eguzkiak argitua eta zeharkatua. Atarteko atea oroitzen dut kanpotik barrura eguzkiak urrezko tronpetaz janzten zuenean, eta amarekin gomutatzen naiz arto garauak zeramatzala oiloei deika, purraka?
‎esaten du lehen orduko albisteak,, bihotzekoak jota eta Deustuko etxean?. Kafe makinan entzuten dut lehen aldiz, arratsalderoko limoi eztia hartzeko ur beroaren bila noanean. Oihanek ezagutu zuela dio, beti liburua eskuan duen segurtasun langileak aspaldi ezer argitaratu gabea zela dio baina asko gustatu zitzaiola, bere sasoian, Amerikan behin.
2010
‎Esan dut lehen, Domingo sentitu izan nuela nagusiki bizitzan lehiakide, zure antzera, Damaso?, baina Domingo etxetik alde egina zen, eta zu zintudan une hartan lehiakide, etxeko bururik burutsuena, sugegorria bezalakoa izan baitzintezkeen mihia zorrozten zenuenean, baita hiztun etorkor eta atsegina ere, giro abegikorretan; hotza eta beroa izan zintezkeen, aldi berean; zure logikak, berriz, labanarik finenak bezala ebaki zezakeen, leun eta sotil, edo aizkora zorrotzenak bezala, kolpe suntsitzaile batez?
‎eta interpretazioetan oinarrituta, nekez altxatzen ari nintzen eraikina goitik behera erori zenean zalantzek bete betean harrapatu zituzten oinarriak ere. Ez nuke ez dagokidan eremuan sartu nahi, baina arrazoizko zalantzak baldin baditut bigarren multzoaren benetakotasunaz, uste dut lehen multzoaren ezaugarriei buruz galdetzea zuhur jokatzea dela. Eta multzo horri pentsatzeko modu bera ezarriz gero, ohartzen naiz ez dudala zertan justifikatu o eta s amaitzen diren hitzak, gaztelaniazko aldaerak direlako:
‎–Horrek tristatzen nau gehien, ez dut lehen urte haietako ezer gogoratzen.
‎Esan dut lehen, Domingo sentitu izan nuela nagusiki bizitzan lehiakide —zure antzera, Damaso—, baina Domingo etxetik alde egina zen, eta zu zintudan une hartan lehiakide, etxeko bururik burutsuena, sugegorria bezalakoa izan baitzintezkeen mihia zorrozten zenuenean... baita hiztun etorkor eta atsegina ere, giro abegikorretan; hotza eta beroa izan zintezkeen, aldi berean; zure logikak, berriz, lab...
2011
‎Aipatu dut lehen nola don Faustino amesgaiztoz amesgaizto ibili zen, ibaiaren ur handiak obretako bi kamioi haiek eramanda gero. Bada, gizonak ez zuen, geroztik, onik izan.
‎HVM: Esan dut lehen ere beste kontu batean sakondu nahiko nukeela.
‎Une batez, zerbitzariak mahaian edariak jartzen zituen bitartean, pasatu zitzaidan burutik Karlak lagundu ote ziezadakeen Nadia berreskuratzen, baina vodkari bi trago jo orduko ohartu nintzen ezinezkoa zela hori. Esan dut lehen ere edari horrek mesede egiten didala erabakiak hartzen. Berehala ikusi nuen bi emakumeek ere beren maitasun paraleloak zituztela.
‎–Qué loca? ...nbat komun ibili behar diren azkenik kokaina arrastoei jarraituz koadrilakoen edo koadrila lagun direnen senarrekin tabernako konketaren gainean larrua joz, emakume kartzelatu dezimononikoaren abentura beharrez,. Qué loca?, zure aitak ikusiko bazintu,. Qué loca?, ikusten ez duzunetik bost urte pasa badira ere hija de puta deitu zizun baten gonbidapena onartuz, nik ere egin nuen zenbaitetan, esan dut lehen, Josebak bezainbat beharbada?, Facebookeko iraganerako tunel batetik zehar iritsi den norbait dagoeneko ezezagun batena.
2012
‎Uste dut lehen aldiz amorrua sentitzen hasi nintzela. Bueno, neure buruari amorrua sentitzen utzi niola.
‎Elizkizunak harrituta utzi ninduela esatea, gutxi esatea da. Carlos, aipatu dut lehen ere, perfekzionista izan zen beti, baina adinarekin bere joera hura obsesioaren mugara iristen ari zela ohartu nintzen.
‎»Ez da hori gure argudiatzaileak, uste ez duela, bere buruaren kontrako argudioak ematen dituen aldi bakarra. Marieren desagerpenaren eta gorpuaren aurkikuntzaren arteko bitartea ahalik eta gehien laburtzeko asmo nabarmena du, esan dut lehen ere. Hala ere, ikusi dugu nola azpimarratzen duen amaren etxetik atera zenez geroztik ez zuela inork neska ikusi.
‎Berriz zutitu nintzenean, bat batean argitu zitzaidan gelako aldaketaren misterioa. Esan dut lehen, hormetako irudien marrak aski zehatzak ziren arren, koloreek nahasiak eta lausoak ziruditela. Kolore horiek distira harrigarri eta guztiz indartsu bat ematen zieten oraingoan irudi mamuzko eta deabruzko haiei, gero eta distira indartsuagoa, nireak baino nerbio sendoagoak ere ikaratuko zituzkeena.
‎Erretratua, esan dut lehen, neska gazte batena zen. Haren burua eta lepoaldea besterik ez zuen hartzen, eta teknikoki vignette deritzan moduan egina zen, Sullyren buru gogokoenen tankerara.
‎Horrenbestez, tiro egin nuen, eta hari begiratzeko esan orduko, papagaia erortzen ikusi zuen. Baina hala ere, izutua zirudien, eta uste dut lehen baino harrituagoa zegoela, ez ninduelako ikusi eskopetan ezer sartzen, eta barruan heriotza eta hondamen iturri miragarriren bat zuela pentsatzen zuelako, gizonak, abereak, txoriak eta gertu edo urrun zegoen beste edozer gauza hil zezakeena. Hark eragin zion harridura denbora luzean ezin izan zuen burutik kendu, eta uste dut, utzi izan banio, ni eta eskopeta gurtuko gintuela.
2013
‎Idazlea ez zela esan dut lehen. Egia esan, ez zen sekula oso ona izan idazten hasitakoak bookatzen, Olariagaren berbetan.
‎Horrelakoa zela uste dut nire ordezkoa. Baina gerora jakin dut lehen ikertzaileak ere tamalez arrazoi zuela, esan zuen, eta edalontzian zuen whiski apurra agortu zuen.
‎Biografiaren eta literaturaren arteko loturari eskaini ohi diot ikasturtearen lehen hilabetea unibertsitatean, eta ikasleen arreta erakartzeko moduko kasu batekin hasi ohi dut lehen ordua, Catherine M.ren bizitza sexuala rekin. Catherine Millet, arte garaikideaz saio mamitsuak argitaratu bazituen ere, guztiz ezezaguna zen bere bizitza sexualari buruzko lana 2001ean kaleratu zuen arte.
‎–Etxean hartuko dugu zerbait, esan zuen hotz samar, presa balu bezala. Arraroa iruditu zitzaidan, kazetaria bazen, elkarrizketa bere etxean egin nahi izatea, baina esan dut lehen ere ez ditudala egunkarietako ohiturak ezagutzen.
‎Babes gabezia orokorra zen. Lantegien kasua aipatu dut lehen. Guk ikusten genuen Iparraldean esku beltz bat baino gehiago zebilela hemengo giroa nahasi eta gure aurka jarri nahian.
2014
‎Baina neure buruari eutsi eta kieto gelditu naiz: zer gertatzen zaidan, non nagoen jakin behar dut lehenik eta behin.
‎–Bilatuko dugu. Haur eskolakoen txokoan ikusi dut lehen, harearekin jolasean. Bertan egonen da bihurri hori.
2015
‎Esan dut lehen ere ez nuela berandu arte sentitu idazteko tentaziorik. Erraztasuna bai, idazlana egiteko agintzen zigutenean ez nuen papera betetzeko arazorik izaten, baina hartarako gogo berezirik ere ez, inondik ere.
‎Hango hitzaldi, berriketaldi eta abarrak ez ditudala oroitzen esan dut lehen. Eta hala da.
‎Lehiaketarik ez nuela ezagutu aipatu dut lehen, eta beharbada horregatik ez zitzaidala bururatu txikitan idazten hasterik. Txorakeria ere bada esan berri dudan hau, literatura ez baita neurtu litekeen gauza, nor den lehenengo eta nor bigarren zehazteko; are gehiago:
‎Atzeko aldean ez du inongo seinalerik, baina badakit Bildotxolako Joxemaritxok egina dela argazkia. Aitona Joxemariren arreba zaharrena Matximentako Bildotxola baserrira ezkondu zela esan dut lehen; haren bilobetako bat zen Joxemaritxo hau, anai arreba ugariko familia batean jaioa, eta etxean denak mantendu ezinean Beasaingo lehengusuenera bidali zutena, morroi baino gehiago etxeko, nik uste, baserrian lagundu bai baina kalean lan egiten baitzuen, oihal denda batean. Ez nuke jakingo haren adina zehatz kalkulatzen:
‎Aitona Joxemarirekin. Amona Teresaren heriotzako oroigarria aipatu dut lehen, argazkiez ari nintzela; 1999ko gabonetan idatzitako zatian izan zen hori; aitonarena aipatzerako aspertu egin nintzen nonbait eta dena bertan behera utzi. Ea oraingoan kemen gehixeago dudan.
‎Amona mendearekin batera jaio zela esan dut lehen. Aitona, berriz, ez dakit xuxen noiz jaio zen ere.
‎Bekatu zaharrak ez baina lapurreta berria aipatu dut lehen ordea: aurten, idazleok aldian behin ikastetxeetara egiten ditugun misio horietako batean, izena isiltzea hobe dudan eskola batean nengoela, bakarrik utzi ninduten areto, bideo gela edo liburutegi izan zitekeen batean, hitzaldia eman behar nien haurrak etorri arte zain.
‎Kontatu dut lehen ere nola, Ibai-Ertzen gaineko artikulua atera eta handik gutxira, Jon Aranorekin topo egin nuen eta nola Jexux Leteren semearen oniritzia jakinarazi zidan. Beste zerbait ere kontatu zidan halere, niretzat munta handiagoa zuena.
‎orain artean ez dudalako sosegurik eta bakerik izan. Aipatu dut lehen ere: bateko hau eta besteko hura?
‎egin zituela dio, eta, horregatik, espektatibarik onenak zapuztu ziren. . Gogoan dut lehen kultur zuzendariarekin elkartu nintzela, eta konturatu nintzen izugarrizko mina egiten ari zitzaiola Kubako kulturari. Zenbat homosexual ez ote zeuden, eta daude?
2016
‎Egin, egin eta egin aritu behar dugu, lehiaketa batean bezala, beti lehenak izateko; bakoitzak nahi duen horretan, bai, baina gauza bakar batean. Eta agian nik ez dut lehena izan nahi; agian idazteaz aparte beste zerbait egin nahi dut; agian ez dut nahi idazten dudana Albertok irakurtzea!
‎Ez dakit nola baina komisarioak xehetasun guztiz bitxiak biltzen ditu bere txostenean, arropa bakoitza zein aldetara botatzen duten irudikatzera iristen baita. Beharbada kameraren bat jarrita zuen nonbait, esan dut lehen ere ez dakidala nola lan egiten duen jarraipenak egin ahal izateko.
‎Beste besarkada bat eman diot Agirreri. Esan dut lehen ere besarkadak emateko eguna nuela. Gero, nora ezean ikusi dut jende artetik pauso dorpeekin alde egiten, zalantzak balitu bezala.
‎Panpina ez da jostailu bat, panpina ez da maitagarri baten ordezko xumea, panpina bat ezin liteke izan ama antzu baten haur besoetakoa. Badira panpoxak, esan dut lehen ere, pixa egiten dutenak sehaskaren aldamioan, baina ez gaitezen okertu: pediofobia ez da sortzen pixa egiten dutelako, bekaitz eta gorroto digutelako baizik, ez baitira, sarritan, gure adimen mailara iristen.
‎–poz urragarria zerion mutilaren ahotsari?. Barkatu, uste dut lehen ez zaitudala une egokian...
‎Nafarroako eliteek boterearen parte izateko eskaini zioten, eta onartu egin zuen: . Gogoan dut lehen hauteskunde kanpaina (1977koa) sozialistekin batera egin genuela Nafarroa osoan, eta Erriberan ikurrinekin hartzen gintuzten. Mezu nazionala gurekin partekatzen zuten sozialistek.
‎Zein da Mantxa deskribatzerakoan isiltzen dudan Mantxa? Muino honetara bidean, irratian anuntzio bat harrapatu dut lehen erdi oharkabean: «Nire ametsa abokatu izatea da», hasi du ilusionaturik bakarrizketa gizonezko ahotsak.
‎Azken batean, arazoa ez litzateke lanbidearena, jarrerarena baizik, Anjel Lertxundik Bost idazlen zioen moduan: . Idazleak profesionala izan behar duela esan dut lehen eta horrek hala behar du niretzat. Ez dut esan nahi, hala ere, idazleak literaturatik bizi behar duenik.
2017
‎Aztoraturik, gizaki bera alde bietan dudala, zer egin jakin barik larritzen naiz. Atekoak musua eskatzen dit, eta eman egiten diot, zer demontre, bera ikusi dut lehen. Begiak itxi, musua eman, eta begiak irekitzean beste emakume bat dela konturatzen naiz.
‎Azaldu dut lehen ere: emakumeen eta gizonen arteko botere diferentziak eta ordaindu gabeko emakumeen lana haien berezko gutxiagotasunaren azpian ezkutatu izanak bidea eman dio kapitalismoari, lanegunaren ordaindu gabeko zatia?
‎–Bulegotik pasatu behar dut lehenik plano batzuk hartzeko.
‎Ez dakit seguru zer esan nahi zuen. Uste dut literatura barrurago iristen dela edo irits daitekeela?, esan zuen eta noraezean bezala gelditu zen. Uste dut lehen hitzordua izateko gehiegi hitz egin dudala. Nire bizitza erdia kontatu dizut?, esan zuen eta, tarte bat isilik eman ondoren,, berriro esango dizut, asko gustatzen zait pertsonaiak, baita ankerrenak ere, nola tratatzen dituzun, karikatura puntu batekin, umorea da beharbada, maitatu egiten dituzula iruditzen zait, baita gorrotagarri direnak ere?, erantsi zuen.
‎– Ezin dut lehen lerrotik aurrera egin.
‎Eta metrokoa kontatu izan banu? Patua aipatu dut lehen, bai, eta ez alferrik, emakume hura gimnasioan lehenengoz agertu baino minutu batzuk lehenago metroan izan bainuen aurrean.
‎Nire logelaren zenbakia eman diot zerbitzariari, kontura kargatu dezaten afaria. Atzean utzi dut lehen ezkerretara nuen gizon hura. Neure burua interesen sekuentziatik kendu dut.
‎Eta nik badaukat erresumin pixka bat gazte jendearekin. 57 urte ditut, ez dakit noiz hartuko dudan erretiroa, baina jada ez dut lehen lerroan egon nahi. Irakasteko edo nire esperientziaren berri ematen jarraitzeko prest nago, baina ez dut inor ikusten lekukoa hartzeko prest, eta jende oso ona dago, ideia oso onak dituena, baina ez, ez dago erreleborik.
2018
‎Esan beharrean nago nahigabetu egiten naizela horretaz ohartzean, gaia hain baita nirea, hainbeste erabili baitut urtetan buruan. Hala ere, susmoa dut lehen ez ote naizen presaka aritu, Hayes Elkarteko kide izateko zenbait irizpide bazterrean utzirik. Ez daukat inongo asmorik, utz dezadan argi, duintasunaren eta horrek handitasunarekin duen lotura funtsezkoaren inguruan dauzkadan ideiei uko egiteko.
‎Hemen unibertsoa distantzia nanoetan jokatzen da. Uste dut lehen aldiz hasi direla benetan sentitzen neska bat euren destinoan sartu dela, eta destinoa, oraintxe, saltatzear dagoela. Asko laketzen naiz nortasun edo, dontasun?
‎Oroitzen dut haren lehenengo begirada. Uste dut lehen begirada hartan pentsatu zuela kontra nengoela ni ere. Eta ikusi zuenean haiek animatzen ari nintzela, zuri zuri geratu zen.
‎Telebistako ospeak gerta dakizukeen guztiaz babestuko zintuela uste zenuen, ala? Beste modu batean azaldu nahi nizun egoera, baina, zure jarrera oldarkorra ikusita, uste dut lehen unetik zintzoak izatea dela onena. Ospetsu zein osperik gabe, ez gara hemen geratuko besoak uztartuta, ezin dut onartu nire irakasleak hona...
‎Ez dakit zerk bultzatu nauen lerro hauek idaztera. Uste dut lehen aldiz idatziko dudala, eskuz behintzat, hainbeste hitz jarraian. Nire seme alabek, zuek, inoiz irakurtzen baduzue, jakizue sentiarazi didazuen harrotasunak bultzatu nauena.
‎Jakina, neba gaztea gerra garaian hil baitzen: haren bihotzak, esana dut lehen ere, amore eman zuen, etsi egin zuen. Neba zaharrena ez dut uste gerrak iraun zuen bitartean ikusi ere egin nuenik, egia esan.
‎Mendien arteko bakardade hartan abereak eta Susoren kontakizunak lagun bakartzat nituela esan dut lehen, baina ez dut egia osoa esan. Uda hartan, beste zerbaitek ere apurtzen zuen, noizean behin, egunen jario beti berdina.
‎Esan dut lehen ere, umea nintzen Gaur Egunen Mikel Zabalzaren berri eman zutenean, Mikel Zabalza Bidasoan itota azaldu zenean, besoak sorbaldan lotuta zeuzkala igeri egin nahi izan zuelako, ondo akordatzen naiz, gaueko albistegia dut gogoan, tunela, bidezidorra, ibaia. Ez naiz akordatzen inoiz albistegi batean Intxaurrondoko kuartelean semeaz galdezka joandako amari eman zioten arrapostua entzun dudanik:
2019
‎Kopenhage aipatu dut lehen. Bertan izan nintzen duela gutxi bigarren aldiz.
‎–Ni shock egoeran momentu horretan bertan sartu nintzen, eta bizitza normala egiten jarraitu nuen ordu batzuez, adibidez, haur bat zaintzen nuen eta bere bila joan nintzen eskolara. Pentsatzen dut lehen lehen fasean lasaitu bat ere hartu nuela. Badakit gogorra dirudiela, baina pentsatzen nuen:
2020
‎NBEra bisita 2020ko otsailean errepikatu da, Desagerketen Lan Taldeak hala eskatuta (xehetasun inportantea da bigarren bisita Taldearen eraginez egin dela azpimarratzea). Enekori, honen emazte Amaiari eta seme Oierri laguntzeko ohorea eduki dut bigarren bisita horretan, eta hobeki ulertu dut lehen bisita kontatu zidanean esandako guztia. Amaz ez ezik, aitaz ere gogoratu zela, esan ohi ziolarik" Gu beti bakarrik arriskuaren aurrean, Gary Cooper bezala" (pelikula famaturen izenburua gogora ekarriz).
2022
‎Ona da. Uste dut lehen amodio istorioak idazten zituela.
‎Horrenbestez, antropologia iturri garrantzitsua bihurtu zen eztabaida horietarako. Trobriand uharteetan Malinowskik egindako etnografian oinarrituta, ikerlariak Edipo konplexuaren unibertsaltasunaren inguruan piztutako debatea aipatu dut lehen. Margaret Mead ek 1930eko hamarkadan idatzitako Sex and Temperament in Three Primitive Societies [Sexua eta tenperamentua hiru gizarte primitibotan] lanak era boteretsuan erakutsi zuen maskulinitatearen eta feminitatearen esanahien aniztasun kulturala; nahiz Meadek ez zuen sekula erabat gainditu guztiaren azpian heterosexualitate natural bat zetzalako ustea49 1970eko hamarkadan, bigarren olatu feministak bide egin zion generoaren antropologiaren gaineko lan freskoari.
‎Eta behar ez nautenean, zer? Argi dut lehen nengoen lekura ez dudala bueltatu nahi. Topatuko dut berriz laketuko naizen toki bat?
‎Gogoan dut hitz hori nerabilela buruan," sorginduta nago". Esan dut lehen ere kobre koloreko adats gorri eta harroa erortzen zitzaiola bizkarrean behera eta azala hain zuela zuria eta esnekara, non ukituz gero orbanen bat egingo zeniola pentsa zitekeen. Bere begiak, Maitenaren begiak esan nahi dut, definitzen zailagoak ziren.
‎Esan dut lehen ere Brunok ez zuela abagunerik galtzen gaztetan solteroei buruz egin nuen txostenaz galderak egiten jarraitzeko. Hotelean sartuta, aspertzen hasten zen bakoitzean etortzen zela uste dut nire gelara kontu horrekin.
2023
‎Zikoinen imajina beti iruditu izan zait poetikoa, haien presentziari apala bezain dotorea iritzi izan diot; baina zerura begiratu eta, zikoinen ordez, Gasteiz gainean gero eta sai gehiago ikusten dira, hiri hirian, Gardelegiko zabortegira bidean. Eta ezin ukatuko dut lehen begiratuan apenas bereizten direla, edo ez dagoela jakiterik zikoina ala putrea ikusten ari garen.
‎Gogoan dut lehen hilabetea frenetikoa izan zela. Etengabe idazten genion elkarri.
‎Milaka bider entzun ditut esaldi horiek sahararren ahotan. Beti miretsi izan dut lehen pertsonan hitz egiteko duten berezko errezeloa. Menturaz, basamortuan dauka jatorria joera horrek:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia