2011
|
|
– . Utopia batek, esan
|
dugu
lehen ere, habia egiten duenean pertsonen buruan, gauzagarri bihurtzen da, utopien gauzatzeak inoiz ez bezalako garrantzia duen mundu batean.
|
2016
|
|
Hala ere, mitoaren bidez, neurriz kanpoko kopuruak iradokitzen ziren, egiaz gertatzen ziren bortxaketak baino askoz gehiago. Esan
|
dugu
lehen ere: Gerra Zibil osoan ez zen halako kasurik salatu, bat bera ere ez; ez zen salatu esklabo batek emakume zuri bat bortxatu zuenik.
|
|
Alsinaren gogoetak ari ginen berritzen, bere aita amen bidaldi hartako xehetasunak alabaren irudimenetik jasotzen. ...ri buruz horrelako pentsuak eta juzguak jaulkitzea, egia da hori, baina ez da pentsatu behar haatik emakume gupidagabe eta bihotz gogorra denik; aitzitik, ikusia dugu nola emakume bihozbera den, bere sentiberatasun hori fikziozko hunkimenduetara lerratuagoa bada ere hezur haragizko (hau bai hitz pare topikoa, zergatik ezin dugu esan, horren ordez, ile hortzezko) errealitatera baino; dena den, esan
|
dugu
lehen ere ez dugula eleberri psikologikorik egin nahi, are gutxiago psikoanalitikorik; haurtzaroko balizko traumak eta gabeziak alde batera utzita ere, arrazoi franko izan litezke gizonezkoekiko erresumin apur bat edukitzeko; norberaren esperientzia mikatzen bat adibidez, kasu honetan ez dagoena; edo inguruko uste eta pentsaerak, beharbada zerikusi estuagoa izan lezaketenak, gogoan izan behar bai... Pentsamenduen jatorriak eta irudipenen iturriak ez zaizkigu gehiegi axola, ordea:
|
|
Begoñak ere bere baitan sentitzen zuen biziaren indarra bultzaka, oraindik ere sabela handitzen hasi ez zitzaion arren. Haurdunaldi haren berri jakin zenean, esan
|
dugu
lehen ere, geldirik egoteko aholkatzen zioten denek, ez ezer egiteko, ez deus pentsatzeko, bere kimu jaiogabe haren hazkuntza ez bazen, gorputzaren emankortasun haren berezko osagarri eta ondorio naturala gogoaren antzutze bat balitz bezala; baina, hau ere esana dugu eta orain argituko, kontrako efektua lortu zuten, elkortu ordez zabaldu egin baitzen Begoñaren perspektiba, hedatu haren kezken er... Itsasontziaren mugitu ezin hura denentzat zen mintzagai eta kezka iturri, baina emakumeek horixe baizik ezin zuten egin, kezkatu eta mintzatu, aldi berean haurrak zaindu eta beste hainbat zereginez arduratu behar zutelako; gizonak, aldiz, berdin berdin kezkatzen eta mintzatzen ziren, baina beren buruei garrantzi gehiago emanez, ohi dutenez:
|
|
dabilenean ezinbesteko dituen erreferentziak ere, eta itzul gaitezen kontu pertsonalagoetara, hegazkineko emakumeak bukatua baitu bere whiskia eta ama oroitzen baitu berriz ere: horra, beraz, Begoña Parisko kaleetan barrena, amarentzako enkarguak edo aitarentzako mandatuak egiten, bientzat bihurtu baita makulu, bientzat itsumutil (esan ote liteke, itsuneska??); amarentzat, esan
|
dugu
lehen ere, ogia eta esnea eta babak eta tipula eta okela pixka bat eta xaboia eta kafea eta olioa eta azukrea eta gatza eta ahal den guztia lortzeko, orain gauza bat, gero beste bat, gero eta buru txarragoa baitu amak egin beharrekoak gogoratzeko, eta eskua ere gero eta baldarragoa suaren puntuari antzemateko, atzerriko sukalde txar honetan ez dela moldatzen dio berak, dena aldrebes egiten dutela... Ozta ikasi du bizileku hartu duten ganbaratik Marceau karrikarainoko bidea, eta hori ere oinez, denbora gehixeago behar izan arren ez baitu lurpeko bideetan ibili nahi, berak dio oinez ibiltzeak on egiten diola eta hartara gainera diru gutxiago xahutzen duela, ez baitago jakiterik noiz arte egon duten Euskal Herritik kanpo, baina egiatan metroan sartzeak izu ikara sortzen dio, eta ez hainbeste hango sakonune eta zuloek faxisten bonbardaketak gogorarazten dizkiotelako, hegazkin alemanak Bilbo gainean bonba jaurtitzen hasi eta etxepeetako sotoetan sartu behar izaten zutenekoa, baizik eta ezin eraman duelako metro barruko jendearen samalda, hango estutuak, hango usainen nahasia eta hatsitua, izkinetan ikusten diren morroi batzuen bisaje iluna, emakume zenbaiten aurpegiera galdezkoa, hori dena sobera eta lar bortitza da nonbait Elorriotik San Agustingo elizarainoko osteretara ohitutako gizonarentzat.
|
|
Basamortuaren ertzeko herri kaxkar batzuetako etxola ziztrinetan sartuta, ia ia giltzapetuta, iheslari behar zutenak xagu zuloan erori zirelako sentipen mingotsarekin zeuden, eta hala ere pozik, neurri batean bederen, Mizifu Franco edo Mitxino Hitler ez zetozen bitartean. Baina ez gaitezen luzatu kontzentrazio zelaietako miseria eta pasadizo gazi gozoekin, esan
|
dugu
lehen ere gesal zaporekoa dela Alsinaren historia, Alsina emakumea gogoratzen edo asmatzen ari den Alsina ontziaren istorioa, eta marmitakoa ez litzateke marmitako izango atunetik adina arkume saiheskitik botaz gero. Jauzi egingo dugu ba, salto.
|
2018
|
|
German Rubenach ospitalean da, guardia zibilez inguratua, eta bat batean euren burua ETAko militantetzat aurkezten duten bi lagun agertzen zaizkio, handik ihes egiteko plan bat dutela esanez, eurekin alde egiteko eskainiz. German Rubenach gaizki dago, esan
|
dugu
lehen ere, amnesia du eta fabulaziorako joera, mediku txostenek diotenez, baina ezetz esaten dio ihesaren proposamenari.
|
2023
|
|
Aipatu
|
dugu
lehen ere Patxi Unzurrunzaga, Itxaropena inprimategiaren jabea eta izen bereko argitaletxearen sortzailea. Zarautzen finkatu zen arren, donostiarra zen sortzez Patxi; Urberuagako bere lehengusina Maria Goikoetxearekin ezkondu, eta sei seme alaba izan zituzten:
|