Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 57

2000
‎Publikotasuna ikastolarentzat aspaldiko galdera da, eta ez dugu ezer erabakiko ikastolarik gabe, ikastolako guraso eta kideetarik albo. Ulertarazi genion prefetari eta gobernuko solaskideei ere mementoan Seaska zela interlokutorea.
‎Beste indar bat behar du horiei bultzada pixka bat emateko. Beste kirol guztietan zerbait modernizatzen da, guk ez dugu ezer egiten.
2001
‎Baina" ez dugu ezer jakin nahi" esaten dutenek ere badute jarrera zehatz bat: sistemaren aldekoa.
‎Baina hor arrisku bat dago," ez da beharrezkoa eta horregatik ez dugu egiten" esatea. Eraikinaren alde ez dugu ezer esaten, guk premia batzuk ditugu; horiek aztertu eta irtenbideak bilatu behar dira. Behar dena politika bibliotekario bat da.
‎Hemen gauza asko daude ezin direnak atera, adibidez, ez dugu ezer esan zergak erabiltzen diren moduari buruz, hemen izugarrizko iruzurra dago. Oso garrantzitsua da hori nola erabiltzen den ezkerreko politika egiteko.
‎Ez dugu ezer garbi erabakita, azken 25 urteotan halaxe gabiltza: bihar eta etziko planak eginak ditugu, baina etzidamukoak...
‎Estilo horretatik abiatuta, gerora beste musika estilo guztiei ireki diegu atea. Beraz, guk ez dugu ezer asmatu, baina geure estilo propioa sortu dugu.
2003
‎" Abisatuta geunden. Eta ez dugu ezer egin. Hau da gerra honetako sekreturik handiena".
‎Pujol presidenteak berak esan zuen duela gutxi, Generalitateko presidenteak ez zuela zergatik izan behar ezinbestez alderdi handienen hautagaietako bat. Guk ez dugu ezer oparitzeko asmorik, eta hurrengo presidentea Artur, Pascual edo Josep Lluis dei daiteke.
‎K. Uribe: Izan ere, inoiz ez gara hoberantz joango, ez dugu ezer aldatuko, ez badugu onartzen, pertsonak ezberdinak garela, munduari begiratzeko modu ezberdina dugun pertsonak garela. Onarpen horretatik egin behar dugu ahalegina, hau da, pertsona hobeagoak izateko ahaleginetik.
‎Beraz, faktura iristean izugarrizko ezustekoa hartzen dute. Guk ordea, ezin dugu ezer egin, beraiek zerbitzua erabili dute eta ondorioz konpainiak berak ere gastua egin du". Vanessak, berriz, bezero gehienek beren onetik aterata deitzen dutela azaldu digu:
2005
‎Amianok zera gehitu dio horri: " Dagoenetik ez dugu ezer kendu nahi". Helburua lortzeko ordea, bitartekoak jarri behar eta eskola orduetan egiten duten hainbat ariketa aipatu digute.
‎«Baina proiektua behintzat egingo dugu. Nik jaso dudana ez badiet ondorengoei zabaltzen, ez dugu ezer egin». Eskola ereduak aztertzen ari dira beste herrialdeetan, eskolatik ofizioa ikasita atera daitezen:
2006
‎Horren aurrean, euskal argitaletxeen erreakzioa erabatekoa izan da. " Guk ez dugu ezer testuliburuen doakotasunaren aurka", argitu du Jorge Gimenez Euskal Editoreen Elkarteko presidenteak," baina bai mailegutzaren aurka, sekulako kaltea egingo liokeelako gure kultur industria txiki honi". PSEk, hain zuzen, mailegua proposatu du doakotasuna lortzeko bitartekotzat, eta Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hortixe abiatu du azterketa, Juanjo Agirrezabala Jaurlaritzako Ikastetxeetako Zuzendariak onartu duenez.
‎Minusbaliatuak gara gu denok! Ez dugu ezer egin zuen alde». Hark agindu bai, baina haren esanak beteko dituenik ez dago Venezuelan.
2007
‎Kontuan izan behar da industriak %28 murriztu dituela bere isurketak, horrek esan nahi du zerbait egin dutela. Administraziotik lan egin dezakegu, dirua jarri eta plangintzak landu, baina azkenean aldaketa klimatikoaz hitz egiten dugunean gizarte garapen modu bati buruz ari gara eta hiritarrak bere pentsamoldea ez badu aldatzen, ez dugu ezer egingo. Ez da industriaren konpromisoa bakarrik behar, edo hiritarrena, edo administrazioarena...
‎Helburuetako bat" jendeak nahi duena esateko eskubidea bermatzea" dela esan digu: " Hedabide korporatiboetan, gauza bat dela bestea dela dirua, gobernuen itzala, filtro batzuk daude; Indymediako web guneetan argitaratze irekiaren printzipioa aplikatzen da, erabiltzaileek nahi dutena esaten dute, ez dugu ezer mozten".
‎Larrutik ordain genezake globalizazioaren alderdi hori: guk ez dugu ezer ikasten; haiek bai. Txiki gara, baina ez dakigu txiki garela, ez dugu txiki bezala jokatzen.
2008
‎Guk horixe bera hizkuntzarekin egiten dugu. Askotan berba egiten dugu ezer esan beharrik ez dugunean, igogailuan gaudenean adibidez, asko kostatzen zaigu isilik egotea. Hizkuntzarekin norberaren egoera emozionala, identitatea eta beste hamaika gauza komunikatzen ditugu.
2009
‎Izan ere, queer mugimendua gu guztion ahotan den honetan, gutxienez bitxia da atzera begiratu, eta ikustea 1983rako, zuri gainean beltz, narratzaile euskaldun batek idatzia zuela katu transexual batekin maitemindu zeneko istorioa. Ez dugu ezer asmatuko.
‎Baina ahaztu gabe nazionalismo guztiek beren mitoak behar dituztela, imajinarioa ezinbestekoa dutela. Imajinarioak ez gaitu konfundiarazi behar noski, imajinarioak ez baitu beti bat egiten errealitatearekin, errealitatea egoskorra da eta ez bada berau ondo bereganatzen nekez eraikiko dugu ezer. Imajinario horrek errealitatearekin bat egiten badu, nazioaren eraikuntzak funtziona dezake.
‎Baina hor daude iraultzaren teorizatzaileak, euskal herritar kapitalistak... Guk hor erdian sartzen dugu gure diskoa, soinu banda gisa, ze soinu banda bat da, eta gurea ez bada Kepa Junkerarena izango da, eta horrekin dugu ezer egin. Horrek ez luke Euskal Herriko soinu banda izan.
‎Kontsumo taldea harreman pribatu bat dela argitu du Kormenzanak: " Ez dugu ezer komertzializatzen. Ez da salmenta hitzik erabiltzen, banaketa sistema bat da, truke bat, talde pribatu baten barrukoa".
‎Ez dut ulertzen zergatik izutzen den jendea. Guk ez dugu ezer deskubrituko baina inertzia bat puskatzera gatoz. Erakundeak ez dira inorenak, jendearen esku gaude, eta aldaketek gizartea berritu baizik ez dute egiten.
2010
‎Eboluzionatu genuke behar gutxiago izaterantz, baina alderantziz izan da, geroz eta behar gehiago ditugu. Duela 40 urte egin zen ordutegien murriztea (40 ordu astean), eta ordutik ez da gehiago murriztu, ez dugu ezer aurreratu!
‎Baimena duen orok eraikiko du, lan, diru eta esfortzu handiarekin lortzen dira-eta baimenak. Egia esan, ez dugu ezer ospatzeko. Garai zaila bukatu da eta normaltasunera bueltatu nahi dugu.
‎" Euskara darabilten enpresak saritu egin behar dira, baina zigortu ez, bestela beti hizkuntza gutxiagotua baita galtzailea. Borondatearen kontra egiten badute, ez dugu ezer lortuko". Bezperan mahai gainean izandako bi adibide eman zituen.
2011
‎Denborarekin, eta denon borrokarekin (borroka armatua, sindikatuak, masa mugimendua eta bestelako guztiak) estatuaren asmo suntsitzailea gerarazi dugu. Baina orain herria eraiki behar dugu, eta herria eraikitzen ez badugu ez dugu ezer egin. Herria eraiki, nork eta nola galdetu didazu.
‎Krisiak, ohi duenez, hazten lagundu zigun, jendearekiko harremanetan oinarritutako lanak egiten hastea erabaki genuen, Gasteizko Udalarekin hitz eginez, eskari soil baten inguruan: " Ez dugu dirurik nahi, ez dugu ezer nahi, ez bada Bernat Etxepare antzokia irekitzen uztea, irakasleekin lan egiten uztea, eta hirian dagoen eskariari erantzutea, uste baitugu eskaria badagoela, baina gisako eskaintzarik ez. Esperientzia egiten uzteko eskatzen dizuegu, ez besterik".
‎Gure egutegia puzzlea bezalakoa da. Gainera hilabete batzuetan lanez gainezka gabiltza eta besteetan, aldiz, ez dugu ezer. Nik zortea izan dut.
2012
‎Orain, hurrengo urterako aurrekontuan izango diren murrizketak egosten ari dira, baina ez dugu ezer jakingo Galizia eta Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeak igaro arte. Orduan eskuak libre izango ditu nahi duena burutzeko.
2013
‎Euskara ikastera joan zara eta kito? Ez, ez, ikasitakoa erabiltzeko aukerak eman behar zaizkio, e postak euskaraz bidali, lan bonoa euskaraz bete… Dinamizatzeko modu bat da, ez dugu ezer berezirik egiten, ez dugu afaririk antolatzen. Motibazioa lana bera euskaraz egitea da.
‎Alegia, negozio kontuak tarteko ingelesa erabil dezakegu eta gero lasai lasai gure hizkuntzara itzuli. Hizkuntza aldaketa horrekin ez dugu ezer jartzen jokoan. Baina ez gara hortaz ari, hemen jorratzen ari garen hizkuntza aldaketak askoz gehiago dauka jokoan eragiten dien protagonistentzat:
2014
‎Bat, inor ez dadila kezkatu independentziaz hori CUPen esku badago. Bi, egoera politikoa oso gaitza eta gogorra izango da eta ezin dugu ezer baztertu.
‎Noski, baliabide guztiak ez baitaude gure esku, baina ez daudelako ez dugu ezer egingo. Dena lortu arte ez dugu ahaleginik egingo?
2015
‎Guk, ordea, langile eta hiritar arruntok, pentsatzen dut, ez dugu ezer ikasi. Ez dakigu ere nondik nora joko duten.
‎Irakaskuntza publikoaren aurka ez dugu ezer, noski, baina gure autonomiak gauzak beste modu batez egiteko aukera ematen digu eta horrek hainbat sari eta aitorpen garrantzitsu ekarri izan digu. Adibide moduan aipa daitezke duela urte batzuk English Speaking Union erakundeak emaniko President' s Award, material didaktiko onenari, edo duela hiru urte Europako Positive schools proiektuan psikologia positiboa sustatzearen alde egiten ari garen lana.
2016
‎Ia denek izaten dituzte paper faltsu berdinak eta orduan liskarrak sortzen dira jatorri desberdinetako pertsonen artean. Guk hemen ezin dugu ezer egin, giroa nahasten denean baretzea ez bada. Gainera Mazedoniak ez digunez ofizialki zenbat datozen esaten ere ezin dugu beste ezer jakin" gehitu du Mikhailek ilarara begiratuta eta hasperen egin ostean.
‎Horixe da gure asmoa, lehenengo planora ekartzea. " Guk ez dugu ezer egin!", zenbat aldiz entzun behar izaten ote dugu. Besteetan, beste inoren testigantza ematen dute, beraiek jasan zutena kontatu gabe, edo garrantzia eman gabe.
‎Erakundea presoentzat eta politika normalizatua egiteko zama besterik ez da. Batzuek" guk ez dugu zalantzarik egin dugunaz, ez dugu ezer baloratu behar", diote. Hori al da gizarteari egiten diozun ekarpena?
‎" Lau hilabete daramatzagu borrokan eta ate guztiak jo ditugu: Eusko Jaurlaritza, Arartekoa, Udaleko alderdi guztiak... eta ez dugu ezer lortu. Azken aukera utzi digute eta horretara goaz:
2017
‎Hor dugu Madrilgo Hogar Social [migratzaileen aurka gogor egiten duen mugimendu faxista]: " Hitlerren garaiko ideiak dituzten lau katu burugabe dira", genioen, baina pixkanaka hazten joan dira, enplegu poltsa sortu dute, hedabideetan oihartzuna daukate, hurrengo urratsa izango da alderdi politiko bat sortzea… Prozesu hori guztia ikusten joan gara, eta ez dugu ezer egin, ez gara gai izan kontrako diskurtsoa eraikitzeko, akatsa izan da jende hori gutxiestea. Hogar Socialen azken manifestazioa ikustera joan nintzen eta bertan zeudenak nire dendaria edo gimnasioko monitorea izan zitezkeen, diskurtso hori sektore ultratik gizartearen esparru zabalagoetara iritsi delako.
‎Oreka posible da: ez dugu ezer kentzen menutik, baina elikagai mota bakoitzari dagokion protagonismoa ematen diogu.
‎Hainbat jarraibide ematen ditugu: gure gorputzekin egingo ditugu blokeoak, ez dugu ezer suntsituko, ez diogu poliziari eraso egingo haiek ez direlako gure helburu, gure helburuak trenbideak eta makineria dira. Prentsa ere deitzen dugu, jendeak jakin dezan zer egiten dugun.
‎" Ez dugu ezer ikasi"
‎Garbi du Beatriz de Lucasek: " Duela urteak hemendik ihesi joan zirenen esperientziatik ez dugu ezer ikasi. Are gehiago, badirudi ahaztu egin dugula herri gisa bizi izan dugun esperientzia hori, eta horretatik ikasi beharrean eta atzerrian hobeto bizitzen zerk lagundu zigun ikusi beharrean guk ere antzeko bortizkeriatik ihesi datozenei harrera humanoagoa egin ahal izateko, kontrakoa ari gara egiten.
2018
‎Salaketa jarri nuen. baina oraingoz ezin dugu ezer berririk aurreratu. Ikasturtea hastear da eta seguruenik udazkenean jakingo dugu zerbait.
2019
‎Orduantxe pentsatu nuen: begira, akaso hemen ez dugu ezer lortuko, hemen gehiengo osoa dauka PPk, baina honek balio dit, 60 urteko emakumea hemen garbitzen ari da, dagoen klasismoarekin, katearen azkenengo begia izango da kongresuan. Bada, atzokoak berari eman badio indarra kalera irteteko eta beste gauza batzuetarako, eta bera eta ni gauza askotan borroka berean egongo garela sentitzeko, pozik geratzen naiz.
‎Jendeak esan izan digu, baina ez dugu ezer pentsatu. Maite oso liatuta dabil gainera… Oso polita izango litzateke, baina oraingoz zaila dirudi.
‎Borrokak presente daude lan arloan borroka besterik eskatzen ez duen egoera bizi dugulako, kalera irten beharra dago bizi dugun lan egoera penagarria delako. Gure sektoreko prekarietatea geroz eta okerragoa da, eta borrokatzen ez badugu, gatazka kalera atera eta jendeari gertatzen zaiguna eta kobratzen duguna ezagutzera ematen ez badiogu, jendartea ez da egoeraz kontziente izango eta ez gaitu lagunduko, ez dugu ezer lortuko. Baina berriz diot:
2021
‎Bestela, PCR froga dugu bidea. Ipar Euskal Herriko herritarrok, Segurantza Sozialari esker ez dugu ezer pagatu behar egin ahal izateko; Hego Euskal Herrian ordea garesti ordaindu behar izaten duzue diruz prekario direnak txertatzera bideratuko direla aurreikusi daiteke errazki.
‎Hemengo bi abokatuak arrazistak dira, ez gaituzte laguntzen. Kanpamentuan ez dugu ezer egiten, jan, lo eta egon, besterik ez". Elkartasun asanbladako kidea den Ana Vizcaino ere ildo beretik mintzo da:
2022
‎Jakina, ez dugu ezer espero tortura salaketak ez ikertzeagatik Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren zazpi kondena pilatu dituen epaile batengandik. Ez dio ezertarako balio perizial fisionomikoak, ziurtasunez zehazten duena I. J. E. G. polizia eta nortasun faltsuarekin infiltratutako Marc Hernandez Pon pertsona bera direla.
‎Arrazoia duzu: ez dugu ezer berririk asmatu, asko jorratu zen gaia [XX. mendeko] iraultza sexualean, maitasun libreaz hitz egiten zenean. Baina aurreko esperientziek ez dute ia ikusgarritasunik izan aktibismotik kanpo.
‎Lehen aldizkariko epilogoan irakurri zitekeen guk ez dugu euskara beste mintzaira baten' compost' nahi. Lotsatiarrei eta mutur xurien minkortasunari ez dugu ezer erratekorik: geroa, eginez baizik ez dela egiten...
2023
‎Arrazaren eguna! Ez, ez dugu ezer ospatzeko! Bai, bai, jakina!
‎Ezkerreko jendeak Palestinako ezkerrari laguntza eman diezaiokegu, hazi eta eragin handiagoa izan dezan, baina ezin dugu ezer inposatu. " Islamistak eta eskuindarrak direnez, eta gu ezkerrekoak, ezin diegu babesik eman" esatea, gainerakoak baino hobeak garela pentsatzea da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia