Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 40

2000
‎Asier Otamendik azkenengo hirurak bere egin ditu, baina iaz Oihane Perea ezustekoa emateko zorian egon zen. Bestalde, ez dugu ahaztu behar Asier Iriondo puntu gehien lortu duen bertsolaria dela eta Zigor Enbeita puntu bakar batera geratu zaiola; bai batak, bai besteak badakite zer den txapela janztea. Azkenik Rikardo Glez. de Duranak, beteranoenak, eta Nagore Soroak, gazteenak, ez dute halako presiorik, eta horrek euren alde egin dezake.
2002
‎Ez dugu ahaztu behar hori prozesu bat dela. Gehiengo abertzaleak sor dezakeen dinamikak prozesu hori sendotuko luke; printzipio demokratikoetatik abiatuz, argi dago herri honek berak nahi duena egingo duela.
‎Baina, dirudienez, alderdiek akordioak hartzen dituzte beren diskurtso politikoen alde egiteko, beren jarraitzaileak beren alde hurbiltzeko. Ez dugu ahaztu behar, oraingo agiria joan den otsailean burutu zen bileraren ondorengoa dela. Batasunak esaten du agiri honek berauek baztertzeko egina dela eta bere legez kanpo jartze horrekin lotzen du.
‎Hor giza baliabideak daude eta ulertzekoak dira ez onartzekoak zenbait jokaera. Ez dugu ahaztu behar ETAk joan den astean egindako atentatu saiakeran zazpi zortzi ertzain erailtzeko ahalegina egin zuela, eta horren aurrean ezker abertzaleak ez zuen keinurik egingo. Batzuen gogorkeriaren gainean indar guztia jarri da, baina ETAren jardunaren aurrean ezer ez esateak ez du zilegitasunik ematen gero eskatzeko.
‎Ez dugu ahaztu behar petrolio industria oso bat dagoela Texasen eta Mexikoko Golkoan, bozkatzaile errepublikanoen eskuetan, eta ez luketela jasango upelaren prezioa 18 dolarretik behera egotea, esplotazio asko itxi bailituzkete. Petrolioaren sektorekoek, hala ere, onartzen dute Estatu Batuetako administrazioak konpentsatuko lituzkeela petrolioaren prezioak gainbeheratzeagatik etekin marjinetan izango liratekeen galerak, Irakeko petrolio hobien esplotazioko eta produkzioko operazioetan parte hartzearekin.
‎Kable koaxiala ezezik, DSL eta satelite bidezko teknologiak ere zabaldu behar dira ezinbestez. Zuntz optikoa aurreko mendeko 70etako urteetatik datorkigu eta gauza batzuetarako oso ona den arren, ez dugu ahaztu behar zein diren era honek dituen eragozpenak: garestia da oso, zuntza oso ahula da, konektoreak lortzeko zailtasuna eta matxura egotekotan zuntza konpontzeko problematika.
‎Ez erabat, Marzelino Aizpuruaren aburuz. «Eskuan hartzean ez dugu ahaztu behar zein eratako libururen aurrean gauden, goi mailako liburu baten aurrean alegia», baina «berak egiten duen azterketa ulertzerik ahal ez badugu ere, azterketa hortatik ateratako ondorenak uler genitzake, bere sakontasun guztian ez bada ere. Gai honen zaleek, bostgarrenik ez bada ere, beste guzietatik gauza jakingarri asko aterako dutelakoan nago»
2003
‎Garrantzitsua da partaideen helburuak identifikatzea eta bakoitzari berea ematea, kirola modu egokienean egin dezaten. Baina ez dugu ahaztu behar lehia beharrezkoa dela kirol mota gehienetan. Kontua da, kirol maila zehatz baten aurrean, zeri ematen diozun garrantzia, errendimenduari edo osasunari.
‎Adibidez heroina auzo marjinalei lotzen zaie. Beharbada gune horietan kontsumoa handiagoa da, baina ez dugu ahaztu behar ez dela horietan bakarrik kontsumitzen. Arrazoiak asko izan litezke:
‎Etxebizitzen merkatuaren egoera egunetik egunera kezkagarriagoa da, ez bakarrik Euskal Herrian, baita Espainiako Estatu guztian ere, halako punturaino, non Espainiako Bankuak berak eta Nazioarteko Moneta Funtsak, beren banketxeen osasun finantzarioan kontsumitzaileenean baino interesatuagoak, publikoki agertu baitute beren kezka, burbuila immobiliario horrek eztanda egin eta prezioen bat bateko gainbehera gerta ez dadin, horrek azkenean entitate finantzarioak ere herrestatuko bailituzke. Ez dugu ahaztu behar burbuila immobiliario horiek banku krisi larriak sorrarazi izan dituztela, ez bakarrik Espainiako Estatuan(), non etxebizitzen prezioa %32 jaitsi baitzen, baita munduko gainerako herrialdeetan ere: Mexikon() %81 jaitsi zen, Herbehereetan (1982) %48, Kanadan (1983) %21, eta Irlandan (1985), Japonian (1992), Suedian (1992), Thailandian (1997) eta Malaysian (1998) %10 eta %45 bitartean beheratu ziren prezioak.
‎Horri beste datu itxaropentsu bat gehitzen dio Aitor Aranak: " Ez dugu ahaztu behar XX. mendearen amaiera aldean eta XXI.ean, euskararen sendotze eta berreskuratze aro bat bizi izaten ari garela eskualde horretan, Euskal Herri ia osoan bezala. Jende euskaltzalearen, herritar langileen eta ikastola eta ikastetxe publiko euskaldunen lan duinari esker, euskara ez da hemen betiko ezkutatu gure historia ez euskaltzalearen eraginez.
2004
‎Nahiz eta baztertu samar geratu, ez dugu ahaztu behar, Aquariumeko sotoa ere erakusleku bihurtu dela Manifestari esker. Garret Phelan irlandarrak espazio berri bat sortu du bertan, errotulagailu beltzen laguntzaz soilik.
‎Batez ere hiri handietan, baina baita herri txikiagoetan ere. " Ez dugu ahaztu behar guraso gehienek nahiago zutela euren seme alabek erdaraz ikastea, hura baitzen ospea zeukan hizkuntza", ohartarazi du Davilak. Bestetik, ezin dugu garai hura gaurko irizpideen arabera aztertu.
‎Administrazio kontseiluan bi familietako kideak badaude ere, Ybarratarrak dira une honetan Vocento taldea zuzenkiago kudeatzen ari direnak. Ez dugu ahaztu behar Prensa Españolako akzionistek kontrolatzen dutela talde berriaren %21, 05 eta Correo Españolekoek kontrolatzen dutela holding berriaren ia %79 Talde berriaren organigrama ikusi besterik ez dago: Guillermo Luca de Tena »ohorezko lehendakaria», Santiago de Ybarra (lehendakaria), Jose Maria Bergareche »lehendakariorde exekutiboa eta kontseilari delegatua», Nemesio Fernandez Cuesta (lehendakariordea), Enrique de Ybarra (lehendakariordea), Alejandro Echevarria »lehendakariaren ondokoa».
‎Espainiako Estatuan, kontsumoa %3a eta %6a bitartean gutxitu izana; eta esportazioak gutxitzeko arriskua. Ez dugu ahaztu behar iaz, bai Frantzian, bai Italian, behera egin zuela ardoaren ekoizpenak, eta horrek Espainiako Estatuko ardoaren esportazioak hazten lagundu zuela.
‎Hau dela eta, Alpeetako glaziarrak eskalada gune bihur daitezke udan eta ez dugu ahaztu behar orain arte udan ere eskiatzerik izan dela. Beraz, badirudi negozio aldaketa aurreikusi dutela bertako eragile ekonomikoek.
2005
‎Akaberan, besteak beste, Xabier euskalduna zela ondorioztatzen du. Ez dirudi, azken urteotan ezer berririk aurkitu denik garai haien inguruan, ez dugu ahaztu behar, Schurhammerren iturriak, gehienak, Frantzisko ezagutu zutenek idatziak direla, hau da, XVI. mendekoak direla.
2006
‎Lehenik eta behin, gerra bat galdu duena eta galtzaile bezala arerioek dominatzen duten erregimen batean bizi behar duena ez doa predikatzen hortik zehar zer den. Ez dugu ahaztu behar diktadura batean etorri zirela. Miseriatik ihesi, pertsekuzio politikoetatik ihesi, baina diktadura baten barruan.
‎Baina ez dut gustuko katalanismoa paktista eta biguna izan dela entzutea. Ez dugu ahaztu behar azken 150 urtetan Kataluniak Estatu Katalana deklaratu duela hirutan. Kontuan izan behar da, beraz, nazionalismo katalanean ere erradikaltasuna badela.
‎Gomendioak gomendio, ez dugu ahaztu behar bilatzaileen zerrendetan lehenengo postuetan agertzeko ahalegin handia egin behar dela eta emaitzak ez direla egun batetik bestera lortzen. Etengabe aritu behar gara lanean, edukiak sortuz, orrialdeak optimizatuz eta epe luzerako emaitzak eskainiko dizkiguten loturak bilatuz.
‎«Telefono enpresek ez dute askotan oso garbi jokatzen, eta horregatik sortzen dira beraien aurkako hainbeste kexa. Gainera, ez dugu ahaztu behar sakelako telefonoarena nahiko mundu berria dela, eta horrelakoetan iruzurrak egiteko aukera askoz ere handiagoa dela». Garai batean gauza bera gertatzen zen etxebizitzekin eta ordaindu beharreko maileguekin:
2007
‎Komunikazioa sor dadin aditzen jakin behar da, osterantzean lur eremu antzuetan ibiliko baita. Eta ez dugu ahaztu behar komunikazioa bi edo pertsona gehiagoren arteko lotura afektiboa dela, eragozpenak disolbatuz, elkar ulertzea areagotuz, gatazkak konpontzen lagunduz, istiluak prebenituz eta alde guztien onura ahalbidetuz. Beraz, komunikazioa ez da, soilik, zerbait esatea edo entzutea.
2008
‎Noski, aitaren egoeraz ari garen arren, ez dugu ahaztu behar amarena ere ez dela erraza: seme alabaren kargu egin behar du eta ekonomikoki kaltetuta ateratzen da gainera, aitak arazo ekonomikoak baditu, haurraren pentsioa jasotzeari utzi diezaioke.
2009
‎Edoskitze artifiziala, biberoia ematea erabakiz gero ere, garrantzitsua da sei hilabeteko denbora tarte horretan pertsona bakarra izatea zaintzaz arduratuko dena; haurraren garapen arrazoiengatik garrantzitsua da. Baina ez dugu ahaztu behar gizakiak ugaztunak garela eta pertsonak, jaiotzen denean, oso heldutasun maila txikia duela gainerako ugaztunekin alderatuta. Urtearen bueltan iristen gara heldutasunean beste ugaztunen parera.
‎Espero dugu bertan agertzen diren gauza asko aurrera ateratzea. Ez dugu ahaztu behar EAE izan litekeela errausketarik gabeko erkidego bat, zaborraren hiru laurdenak birziklatuko dituena. Benetan lege hori ateratzen bada borroka hau irabazita daukagu eta gure osasunak eta ingurumenak eskertuko dute.
2010
‎Estatuaren oldarkeria hasia da eta astakeria geroz eta handiagoak egingo ditu, baina etorriko diren kolpeen indarra, malkoak eta odola aurrera egiteko baliatu behar ditugu, norabidez aldatu gabe, gure asmoarekin aurrera jarraituz. Hori jakinik, independentziara bidean bilduko garen eragile eta herritarrok ez dugu ahaztu behar gure artean diferentziak egonik ere, helburu gorenari begira eta batzen gaituenaren inguruan egin behar dugula lan. Hori lortuz indarrak batzen baditugu estatua ahul egongo da.
2013
‎Europa kontinenteko zenbait herrialdek susmopean eduki dituzte britainiarrak. Ez dugu ahaztu behar Charles de Gaulle jeneralak erdi betatu egin zuela Britainia Handia Europar Batasuna (EB) lehen urratsak ematen hasi zenean. Hala ere, 1973an kidetu zen.
2014
‎Marta Ubietak, Mademoiselle Jouvenot en rolean eta Xabier Odriozolak, maiordomoarenean, prestutasuna eta taxua adierazi zuten. Azkenik, ez dugu ahaztu behar Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eta Bilboko Operaren Abesbatzaren lana, fina. Fabrizio Carminati orkestra zuzendariak dinamismoa eman zion taldeari.
2015
‎O. G. A. Ez dugu ahaztu behar prekarietatea guk onartzen dugula. Hau da, guk erabakitzen dugu prekarioa den eta ez denaren arteko muga non dagoen.
‎Sanferminetako prozesioan parte hartuko duela esan du Asironek, esate baterako. Batzuei seguru hori ez zaiela gustatu, baina ez dugu ahaztu behar Iruñeko alkatea denen ordezkaria dela eta hauek direla gizarteari bidaltzen zaizkion mezuak. Barkosek PSNri atea irekitzea ere beste keinu bat da.
2016
‎Ez dugu ahaztu behar Newroz ospatzeak berak turkiar estatuaren partetik herri honi ekarri dion erantzun basatia. 1992an Cizreko Newroz ospakizunean Estatuak 100 pertsona baino gehiago erail zituen esate baterako.
2017
‎Horretan ados egon gaitezke, baina hartu beharreko neurriak aipatzen direnean, hor hasten dira diferentziak. Eta ez dugu ahaztu behar estatus ofiziala duten hizkuntza batzuk, gaelikoa Irlandan esaterako, kinka larrian daudela.
‎Udaltopen galdetu zuten ea zer gertatuko den euskara ulertzen ez dutenekin. Helburua ez dugu ahaztu behar: euskarazko komunikazioa egotea.
2018
‎Ez da harritzekoa emaitza horien zergatia. Ez dugu ahaztu behar 2009tik hona izugarrizko murrizketak pairatzen ari direla gure hezkuntzako aurrekontuak. Diru publiko gutxi dago hezkuntzarentzat, are gutxiago hezkuntza publikoarentzat, nahiz Jaurlaritza babesten duten propagandistek alderantzizkoa sinetsarazi nahi diguten.
2019
‎Islamaren ikuspegia desitxuratu nahi dute, eta gobernuari iraultza zapaltzeko aitzakiak eman. Ez dugu ahaztu behar Isis taldeak musulmanak hiltzen dituela. Erlijioak esaten duenari baino gehiago, goian dituzten agintariei obeditzen diete.
‎Izan ere, ez dugu ahaztu behar gainerako hizkuntzak interkomunikazio lanetan aurreratuta dabiltzala, eta tren hori galduz gero, urte gutxi barru, euskaraz bizi nahi dugunok orain baino zokorago bizi dugula.
2020
‎Bai, hala da, baina zaila da. Ez dugu ahaztu behar gure komunitateak daukan tamaina daukala. Askoz gehiago dira kontsumitzaile potentzialak benetazkoak baino, eta horrek eskatzen du gogoeta bat.
2021
‎Baldintzek ekitaldietarako egokituta behar zuten izan, baina dena nahi izateak azkenean ezer ez izatea ekarri du. Beroa eta soinu eskasa dira kontzertuetan sufritzen diren albo kalte nagusietako batzuk, eta ez dugu ahaztu behar eraikin moderno eta berri bati buruz ari garela.
2022
‎Beharbada, gertu dugunaren gainean eragiteko aukera gutxi dagoen ideia zabaldu da gure baitan, eta sortzeko dimentsio digitala garatu dugu horren ordez. Jasangarritasuna ez dugu ahaztu behar, eta honetan ere eremu digitalak gauzak egiteko moduak aldatzeko aukerak dakartza berarekin. Oholtza digitala bakarra ez bada ere, merkatu handi baten promesara hurbiltzen dituzten oholtzetara gerturatzen dira sortzaile gehienak.
‎" Guk gure papera jokatu behar dugu, geure buruarekin autoexigente eta besteekin exigente izanez. Ez dugu ahaztu behar legebiltzarkideak herritarron zerbitzura daudela, eta kitto. Urteak joan urteak etorri, beren zerbitzura gu gaudela ematen du eta demokrazia egikaritzera behartu behar ditugu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia