Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 160

2001
‎bere filosofiaren ardatz garrantzitsuenak ahoz azaltzen zituela eta ardatz filosofiko horiek idatziz inoiz azalduko ez zituela erabaki zuela: ...txarra hartzen zion, bere ustetan ikasleari informazio hutsa emateagatik ez zelako ikaslearen arima eraldatzeko gai; ez baitu azalpen anitzetarako lekua uzten, izan ere, liburu bat irakurtzerakoan irakurleak pasarte bat ulertzen ez badu, berrirakurtzerakoan aurretik idatzirikoa berriz irakurri egiten baitu, inolako aldakuntzarik aurkitu gabe; eta idazleak bere irakurlegoa aukeratzeko ahalmenik ez duenez politikoki arriskutsua ere bada. Platonek hobesten zuen ahozko irakaspenak, ordea, ez du eragozpen hauetako bat ere sufritzen.
‎Bere zentzu ontologikoa desagertzen da, denboraren iraunkortasunarekin harremanean jarri delako, eta erlazio huts baten zentzua hartzen du. Substantzia kategoria gisa, alegia, adimenaren ekintza gisa ulertzen duenez , substantziaren filosofiatik ekintzaren filosofiara igarobidea abian jartzen du Kantek.
‎Hala ere, sarritan horrela arrazoitu izan da: gaurko zientziak Newton gainditu duenez , adibidez kausalitatearen ordez lege estatistikoak erabiliz, orduan Kanten teoriak ere ez du balio gaur egun. Baina benetan Kanten asmoa ez zen Newtonen zientzia oinarritzea, baizik eta oro har zientziaren metodoaren oinarriak argitzea, zientzia egin ahal izateko baldintzak azaltzea. Beste kontua da bere garaiko zientziaren eredua Newtonen mekanika izatea.
‎Beste bide berria agintzen zaigu, baina azkenean alboko bidezidorretik betikora itzultzen gaitu. Eta froga ontologikoak balio ez duenez , kosmologikoak ere ez.
‎Aurrerago Kantekin eztabaidan esango duguna laga behar dugu argi hemen: gauza bat da nahasian gizakiaren (Tomas Akinotar Santuaren hitzetan ‘animaren potentzia’ baten) maitajardunak zoragarri goraipatzea, eta beste bat gogoaren beraren maitajardunak aipatzea eta harrotzea, Santa Teresak ere argi eta garbi ohi duenez , gorago esandakoaren arabera. Bestalde, Tomas Akinotar Santuaren ‘amor’ hitza, adibidez, ez da gure ‘maitasuna’, ez daramanez beragan hautamenik, ‘electio’ rik, eta gutxiago ezagumenik.
‎Maitari izatea da gizakiaren ‘izate ontologikoa’, Kanten nolabaiteko arrazoimenak nahimenean ipinitako ‘inperatibo kategoriko’ guztien aurretik. Horregatik, ezin dut onetsi ederra moraletik kanpo dagoela, hau da, gizakiaren maitasunetik kanpo, Kantek aztertu eta baiesten duenez :
‎Eta diligo hitzak beragan duela bere etimologiaz ‘aukeratzea’, berariaz azpimarratzen du Tomas Akinotar Santuak: " ’Dilectio’ ak ‘amor’ en gainetik aurreaukeraketa suposatzen du, hitzak berak erakusten duenez ." 20 Erich Frommek, berriz, askatasunez/ askatasunean bakarrik maita daitekeela esaten du21 Baina ez batak, ez besteak, ez du ipintzen askatasuna eta ezagumena erro den gogo maitarian bertan, gizakiaren potentzietan baizik.
‎Beraz, adibidez, galdetzen badugu zer zen big bang aurretik, zientziak ezin du beste erantzunik eman fenomeno fisikoei dagokiena baino. Hau da, edozein fenomenoren argibidetzat zientziak eragile fisikoen bila jardun behar du, amaitu ezinezko datuen sokari jarraituz (ez amaierarik gabeko sokari, in indefinitum den sokari baino, Kantek zuzen zehazten duenez bere Arrazoimen hutsaren kritika liburuan). Zientziatik begiratuz, zientziagaien ate osteetan, zirrikituetan, ez daude adigai zientifikoak besterik.
‎Benetako hipotesi zientifikoa izan dadin datu garrantzitsu guztiak bereganatuz lortzen den azterbidea izan behar du, zientziak behaketen gainean ibili behar duenez . Eta guk ere geure egiten dugun kodeen eboluzioaren hipotesi edo aurrehipotesi honek bi datu multzo bereganatzen ditu:
2002
‎Howard argia ere ohartu zen horretaz. Hark kontatzen duenez , bazen behin kartzelari bat, espetxeko alde batean harri mordoxka bat bildu eta presoak harri zakukadak alde batetik bestera garraiatzera behartzen zituena. Baten batek galdetu omen zion kartzelariari ea zein zen ariketa anker haren helburua.
‎Eta sailkapena egiten den kasuan ere, ez da beti presoaren onurarako. Emakume kartzeleratuen kasuan, esaterako, hauen baldintzak txarragoak izan ohi dira gizonezkoenak baino, populazio osoaren ehuneko txikiagoa osatzen dutenez (espainiar estatuan, adibidez, %8 dira, baina beste estatuetan ez dira %4ra iristen), beraientzako egiten den gastuak pertsona kopuru txikiagoa asetzen duenez , gastu hau ez baita egiten. Honen adibide esanguratsuena gizonen kartzeletan espazio berezitu bat uzten zaien kasuetan aurkitzen dugu:
2003
‎hasieran esan zen bezala berez ez da besterik gabe ez eder ez lotsagarri, ederki eginez gero eder eta lotsagarri eginez gero lotsagarri baizik; lotsagarri da beraz gaiztoari gaiztakeriaz atsegin ematea, eder ordea onari ederki atsegin ematea. Eta gaiztoa maitale arrunt hura da, gorputza arima baino gehiago maitatzen e duena, eta gainera ez da iraunkorra, ezer iraunkorrik maitatzen ez duenez , behin gorputzaren loraldia, berak maitatzen zuena hain zuzen, pasatuz gero" hegan baitoa" 14, hitz eta agindu asko lotsagarri utziz. Baina ona den izaeraren maitalea bizitza osoan zehar gelditzen da, zerbait iraunkorrarekin bat eginda izanik.
‎Bi lege hauek bat egin behar dute, mutilekiko maitasunari buruzkoak eta filosofia eta besd te bertuteei buruzkoak, maiteak maitaleari atsegin egitea eder gertatuko bada. Maitalea eta maitea batera datozenean, bakoitza bere legearekin, bata atsegin ematen dion maitea bidezkoa den guztian zerbitzatuz, bestea bera jakintsu eta on bihurtzen duena bidezkoa den guztian zerbitzatuz ere; batak zentzutasun eta gainerako bertutetarako lagundu dezakeenez eta besteak heziketa eta gainerako jakintzan jaso e behar duenez , orduan, arau horiek berera etorrita, kasu horretan bakarrik gertatzen da eder izatea maiteak maitaleari atsegin ematea, eta bestela inoiz ez. Kasu horretan iruzur jasatea ere ez da batere lotsagarri.
‎— Beharrezkoa deritzot bada Pausaniasek, nahiz eta gaiari ondo ekin, behar bezala burutu ez duenez , ni hitzaldia burutzen saiatzea. Bi maitasun 186 mota egotearen kontu hori ondo bereiztu duela uste dut, baina ez dagoela gizakien arimetan bakarrik mutil ederrekiko, baizik eta beste gauza askorekiko eta beste izakietan ere bai, animalia guztien gorputzetan, lurreko landareetan eta, esate baterako, izaki guztietan, uste dut nire eskulangintza medikuntzatik ondo ikusita daukadala, jainkoa handi eta harrib garri dela eta denera zabaltzen dela, gizaki zein jainkoen arazoetara.
‎Lege batek agintzen duenez , saltzaileak bermeren bat eskaini behar du, saldutako gauzaren gain hirugarrenek izan ditzaketen eskubideei begira, baina berariazko ituna eginez gero, saltzaile horri bere egiteen ondoriozko erantzukizuna bakarrik eska dakioke; egin eginean ere, itun hori bidezkotzen da, salmenta egin delako gauzaren benetako balioa baino gutxiago ordainduta, edota salbuespena ahalbideratzen duen beste arrazoire...
‎Horrenbestez, erromatar zuzenbidera bildu dira ekitatearen erregela naturalak, hitzaurrean azaldu den maneran. Horien ikerketa neketsua izan daitekeela eta, horra hor liburu hau moldatzeko zuzeneko eragina, jarraiko kapituluan agertuko den egitasmoak erakutsiko duenez .
‎Eta, zorionez, konpromiso hori ez da arinkeriaz hausten. Esperientziak erakusten duenez , ia kasu guztietan, bai banakoaren bai talde profesionalaren etengabeko ahaleginek arazo setatienak ere ebaztea lortzen dute paradigmaren baitan. Horixe da zientziak aurrera egiteko duen moduetako bat.
‎Bi mutur horien artean datza giza ideien eta asmoen eremu aldakorra. Eta zientziaren jokoaren baitako mugimendu arrakastatsuen analisi zehatzago batek benetan agertzen duenez , badago prozedura demokratikoen aplikapena (bozketa eztabaida boto ematea) ahalbidetzen duen askatasun eremu zabal bat, baina izan ere politikak eta boterearen propagandak ixten dutena. Eta hemen hartzen du maitagarrien ipuinak bere zeregin erabakigarria.
2004
‎Jainkoak, bada, izaki perfektu bati dagokion moduan akatsik egin ezin duenez , natura sortzean bera osotasun bezala zertuko du, perfektua eta betea, ezer faltan izango ez duena. Sortzeko ekintza horren emaitza, gainera, komeni da hau hemen atzera azpimarratzea, berarengandik kanpo geratzen den errealitatea da, bere buruaren bikoitza izan barik.
‎Onartu beharra legoke sentimenek engainatzen gaituztela batzuetan behintzat, eta zenbat eta zenbatetan geuk ere egiazta dezakegu sentimenezko ezagutzean oinarrituta sekulako hanka sartzeak egiten ditugunez gero. Eta, Descartesek, gauza guztiez zalantza egiteko erabakia hartu duenetik, zerbait egiatzat hartzeko erabateko fidagarritasuna behar duenez , argi geratzen da berarentzat sentimenezko ezagutza, urrun xamarreko gaiei dagokienez, baztertu behar dela.
‎Bestalde, lortu ez duenez , oraingoz behintzat, hedaduraren ideia horrekin nolabaiteko errealitate fisiko bat adierazten dela bermatzeko modurik, eta onartuta ez dagoela mundu materialean ideia horri legokiokeen errealitate fisiko baten existentziaren segurantziarik, ezta, gainera, mundu fisikoaren existentziaren segurantziarik ere, Descartesek erakutsi du ideia horrek objektibotasun maila bat adierazten duela, bere eduki ... Urrats hau eman guran Jainkoarengana joko du atzera, Jainkoaren existentziaren frogapenera.
‎Etika (auto) errealizatzaile eta integratzaile baten beharrean gaude, gorago aipatu ditugun antagonismoak gaindituko dituena, borroka terminologiko antzuetan erori gabe. Hala, Kantez geroztik nagusitu den" autonomo/ heteronomo" bereizketa ere gainditu behar genuke, Luis Cencillok erakutsi duenez . Egia esan, kontzientzia etikoa batera autonomoa eta heteronomoa da, osotoro ezabatua ez bada, kasu patologiko zenbaitetan gerta daitekeen bezala.
‎Gizakiaren egitura antropologiko eta existentziala ongi ezagutzea nahikoa dateke pertsonaren egitura etikoaren berri eta argi emateko, baldin eta gizakia —banaka zein gizadi osoa hartuta— ez badugu bere baitan itxiriko errealitate autoimmanente bat bezala kontsideratzen. Zentzu honetan, giza jokabideak bidegabeak edo inmoralak izango dira ez norbaitek(" Jainkoak" edo" Gizarteak") galarazten dituelako, baizik eta ez diotelako erantzuten jokabide horien subjektuaren eta beronen ingurumenaren errealitateak eskatzen duenari, egoera konkretu eta diakroniko bakoitzaren arabera eskatu ere, Cencillok zuzen izkiriatu duenez (Metodo y base humana, 289). Irakurlea ohar bedi Jainkoa eta Gizartea kakotxen artean eman ditugula, Cencillok berak egin duen bezalaxe.
‎Fregerentzat eta Wittgensteinentzat Satz ek euskarazko perpausa adierazten du bete betean eta ezbairik gabe. Euskaraz perpaus hitza ongi finkaturik dugunez eta literatur tradizio sendorik falta ez duenez , guztiz hobestekoa da, proposizio edo proposamenen kaltetan.
‎Fregeren adibideaz baliatuko gara dioguna argitzeko. Fregek erakutsi duenez , goizeko artizarraren zentzua eta gaueko artizarrarena ezberdinak dira, nahiz erreferentzia berdina izan biek; bego, baina erreferentzia hori ez da denotazio hutsa, testuingururik gabeko objektu bat bailitzan, zeren ortzian ikuskizun dugun artizarra baita, goizean nahiz gauean. Izan ere, ortzian ikuskizun izatea ukatu ezinezko testuinguru bat da, perpausen testuinguru baten balioa duena.
‎Ez da munta gutxikoa jakitea Wittgensteinek berak aukeratu zuela etikaz mintzatzea, aipatu hitzaldiaren hasieran berariaz aitortzen duenez : " Aukera hauek [logikaz hitz egitea edo zientziaz hitzaldi bat ematea] arbuiatu ditut eta nire ikuspegitik garrantzi orokorra duen gai batez mintzatzea erabaki dut, zuen ideia argitzeko asmoz". 7 Garrantzi handiko gaia baitzuen etikak Wittgensteinentzat, ezbairik gabe.
‎Nolanahi ere, bi kasuotan gauza bat beste batekin konparatzen ari naiz. Konparazio orok horixe eskatzen baitu, zerbaiten konparazio izatea, gure filosofoak zorrotz eta zuzen gogorarazten duenez : " Baina konparazio batek zerbaiten konparazio izan behar du" (63).
‎F. Kerr ek esan duenez , teologia ez da berdina Wittgensteinen ondoren, askotxo oraindik konturatu ez diren arren. Wittgensteini (lehenago Aristotelesi bezala) zor diogu hitzen inflazioaz eta manipulazioaz ohartarazi izana.
‎Beraz, egintzen eta jokabideen testuinguru osoa behaketa formal eta metodiko baten galbahetik iragazi behar dugu. Hala, giza egintzek eta portaerek osatzen dituzten oinarrizko faktoreez gain, honako testuinguru faktore hauek aztertu dira, behaketa objektibo, psikometriko edo/ eta introspektibo sistematiko batetik hasita, Cencillok zehaztu duenez :
‎Gizakiak biziraupenerako dituzkeen oinarrizko instintu edo senak (hots, genetikoki aurre programatuak) ukatu gabe, ezin uka daiteke sortzetikako sen horiek familia eta gizartearen kulturak aldenik alde zeharkatzen dituela eta sakonki hezitzen eta moldatzen. Marvin Harrisek argiro izkiriatu duenez " Homo sapiens ez da inurrien edo kastoreen moduko beste animalia ikergarri bat, Lurraren (eta baita hamabi argi urteko espazio eremuaren) gaineko animalia bakarra baizik, zeinaren biziraupenaren eta erreprodukzioaren arazoei aurre egiteko era berriak garatzeko modu nagusia askozaz ere lotuago baitago kulturaren hautapenari naturaren hautapenari baino, inondik ere" (Ibid., 53).
‎Errealitateaz jabetzeko beharrizan horrek dimentsio etiko nabarmena du, bere oinarri biologikoari uko egin gabe. Errealitatearekiko gizakiaren dimentsio etikoak hiru mementu formal ditu, Ellacuriak argiro azaldu duenez " Fundamentacion biologica de la etica" idazlan mamitsuan: a) Lehenik gizakia errealitateaz jabetzera behartuta aurkitzen da, arestian ikusi dugunez.
‎Ezen haren ahoan eta gogoan" mintza ezin daitekeena" bizitzaren zentzua da, mistiko dena, transzendentea. Isidoro Reguerak maisuki izkiriatu duenez :
‎a) Ezin pentsa daiteke izenik perpausik gabe, eta batik bat atribuzio perpausik gabe. b) Perpausak subjektu bat eskatzen du derrigorrez: ezin pentsa baitaiteke perpausik hura esango/ idatziko/ pentsatuko duenik gabe. c) Subjektuak bere marka ezartzen dio perpausari, pragmatikak ongi ikusi duenez eta Wittgenstein zaharra jada ohartu zenez. Marka subjektibo horren aztarnak antzeman eta aztertzean datza, hain juxtu ere, pragmatikaren zientzia.
‎Wittgensteinek erakutsi zuen perpausa, errealitatearen irudia ez ezik, bere baitan daduzkan esapideen funtzio bat dela (3.318), Aristotelesek intuitu ez zuena eta logika megariko estoikoak antzeman bide zuena. Egia esan, Fregek eta Russellek jada hautemana eta erakutsia zuten ‘perpaus funtzio’ kontzeptua, Wittgensteinek berak aitortzen duenez , baina honek haratago eraman zuen adigai horren irispidea eta bere gainean eraiki zuen bere irudikapenaren teoria.
‎Luis Cencillok ohartarazi duenez , ohiko mentalitate zientifikoak bi baldintza eskatzen ditu jakintza bat zientziatzat hartua izan dadin: " oinarri enpirikoa eta errigore matematikoa (horregatik baztertzen ditu filosofia eta giza zientziak), baina badira behaketaren zientziak errigore matematikorik ez dutenak, eta matematikek, ordea, oinarri enpirikorik ez dute.
‎Paul Valadierrek guztiz egokiro izkiriatu duenez ," ‘Nihilismo arrunta’ (ezerk zentzuzko ezer funtsatzen ez duela onartzen duena, alegia) gauzen egoera honetaz jabetzen da, ez da saiatzen mundua gainbalioesten, tradizio filosofiko eta kristauaren razionalismo harroa bezala, ez eta baliogabetzen ere, Schopenhauer edo budismoa bezala" (aip. lib., 75). Hitzok idatzi dituena filosofo eta teologo da, Nietzscheren filosofia ongien ezagutzen dutenetako bat.34
‎Lagun hurkoa eta urrunekoa estimatu eta balioetsi ahal izateko, norbera estimatua eta aintzat hartua sentitu behar da. Besteen estimua eta maitasuna ezagutzen ez duenak nekez izan dezake autoestimurik, psikologia modernoak behin eta berriro frogatu duenez . Antzinateko jakinduriak bazuen horren berri, formulazioak formulazio.
‎Objektibitate eta alteritate horri esker munduko beste gizakiak (gizakideak) subjektu (pertsona) bezala ikus ditzaket eta halakotzat (hots, aintzakotzat) har. Munduko beste gizaki guztiak ez ezik, munduko izaki guztiak aintzat har ditzaket; eta aintzat hartu behar dira, pentsamendu ekologiko zahar eta berriak zuzen ikusi duenez . c) Munduaren alteritateak beste subjektuen (subjektukideen) errealitatea agerrarazten digu, nire mundua besteena ere badela nabarmenduz, beste izakiena ere badelarik. Hartara subjektu/ mundu dialektika ontologikoak ni/ bestea (k) dialektika etikora garamatza.
‎gizakia ezin da pentsatu banako bat balitzaxe, beste banakoetarik bereiz eta aparte. Gizakia, euskal senak zuzen antzeman duenez , giza-ki da, gizartean sortua eta gizartean bizitzera destinatua. Gizarteak ematen dio gizakiari bere oinarrizko nortasuna, gizaki bakoitzak gizarteari ñabardura eta eite propio bat ematen dion bezala.
‎Halaber, jakina, errealitate etikoa, beronek giza eta gizarte jarduera oro blaitzen eta zeharkatzen baitu modu batean edo bestean. Paul Valadier filosofoak egokiro esan duenez ," balioen munduak errealari buruzko hurbilketa orori aurre hartzen dio eta hurbilketa oro egituratzen du" (L’anarchie des valeurs, 34).
‎Balioa bera balioetsi egiten baita, etengabe balioetsi ere. Paul Valadierrek zuzen ikusi duenez ," balioak —‘animalia balioesleak’ ezarriak— ezin dio balioespenari ihes egin, esan nahi baita bere esangura ez dela inoiz era argi eta bistako batean agertzen, era guztiz objektibakor batean eta judizio subjektibo orotatik kanpo, alegia" (aip. lib., 26). Zailtasun honek ez gaitu, halere, erlatibismora zertan eraman, baina hermeneutika eta interpretazio lan luze eta neketsu baten beharrean gaudela ohartarazten digu.
2005
‎Onuragarritasuna da zuzenaren eta ekitatezkoaren ama, zuzenbide naturalaren ama baita giza izaera bera; ezeren premiarik izango ez bagenu ere, gizartera eramango gintuzke horrek; eta zuzenbide zibilaren ama adostasunaren bidezko betebeharra da. Adostasunak ere, eustazpia zuzenbide naturalean duenez , esan daiteke izaera bera dela haren birramona. Onuragarritasuna ere gehitzen zaio zuzenbide naturalari, izaeraren egileak nahi izan duelako bakarrik garenean ahul eta erkin izan gaitezen eta gauza askoren premia izan genezan bizimodu zuzena eraman ahal izateko eta gizarterako joera areagotzeko.
‎Gero Joseforen Historian egoki erakusten zion Ananias judeguak Izate Adiabenoari (Ezate, diotsa Tazitok) erdainkuntzatik kanpo Jainkoa egoki gur zitekeela eta hura nork bere aldekoa izan. Arrotz franko erdainduta egoteak eta horren bidez legepekoak izateak ere, Estatuaren zuzenbidea (herritasuna) hartzea zuen helburu, Paulok Galaziarrei gutunean adierazten duenez ; hainbatez, jarraitzaileek, justiziaren apopiloek, hebertarrek esan legez, israeldarren eskubide berberak zituzten. Zenbakiak 15, 15:
‎Horrela, bada, hizkuntza ezberdinen artean sinonimiarik ez dagoenez eta bakoitzak beti berria eta berea bakarrik den zerbait eskaintzen duenez , ez gara konformatuko aniztasun linguistikoa pasiboki onartzearekin, baizik eta, gainera, berau aktiboki zaintzeaz eta ugaltzeaz arduratu dugu125 Hizkuntza eta hizkuntzak, beraz, ezinbestekoak dira gizakiaren formazio intelektualerako, ze, haiek honi mundua antzemateko eta ulertzeko era ezberdinak etengabe aurkezten dizkioten heinean, gizakiak berak bere horizonte kognitiboa edo bere ezagupen esp...
‎Gai honi buruzko idazlan zehatzenak ere orrialde kopuru handi bat eduki behar ez duenez , honengatik hain zuzen, berau gehienez urte eta erdi baten buruan publikoari eskaini ahal izatea espero dut.
2006
‎Gainera alferrik da, Hektorrek aitortzen duenez , ezin dio patuari ihes egin gizonak, ez ausartak eta ezta ere koldarrak64 Atena jainkosak berak ezin du patua zuzendu Telemako nerabearentzat, ezin ditu agindu, zoriona maite duenarentzat eta zorigaiztoa (moir’ oloh) gorrotatzen duenarentzat: denentzat da komuna heriotza, denentzat komuna betiko etzan beharra65.
‎Jainkozkoek giza bizitza osoa erregulatzen zuten Helade zaharrean, gizabanakoen gidari eta laguntzaile ziren erabaki guztietan. Behin eta berriro ari ziren gizabanakoen jarduera neurtzen eta zuzentzen, Altzinoo feazearren erregek aitortzen duenez :
‎Zerutarrei eskaintzen zitzaizkien gizakiek estimatzen zituzten gauzak oro: edariak eta elikagaiak, Pilosen bezala, ospakizun ikusgarrietan libatu eta erreak; armak, pertzak edo tripodeak, denak urre eta zilarrezkoak, jainko andere bakoitzak zeukan tenpluan lerrokatzen ziren39, gerora arkeologiak azalarazi duenez .
‎Homeroren testuak ezin izango dira salbuespena izan horretan. Irudi arras zabaldu bat erakutsirik, Kalipso ninfa goruan agertzen da, urrezko izpi bat darabilela38 Atenak urrezko sandalia hilezkorrak jartzen ditu, lurraren eta uren gainetik eraman ohi dutenak39 Urrezko sandalia berberak janzten ditu Hermesek ere Zeusen mezuak eman behar dituenean40 Mimnermok jasotzen duenez , Heliosek urrezko ohantze konkaboan (eunh koiilh) egiten ditu bidaiak zeruan barrena41.
‎Akilesek molde zahar eta basatiak dauzka: heziketa kirondarra jaso zuen, Pindarok esplikatzen duenez ; sei urte bete zituenean hartu38 eta Kiron zentauroak hezi zuen haren harrizko leize zuloan39, eta irakatsi zion:
‎Espazioak ere markatzen ditu Zeusek agoran: Herak aitortzen duenez , Zeus aparte esertzen da35, gainerako jainkoetatik bereizita eta boterearen adierazgarriak dituen eserleku edo tronuan; erdiaren erdian esertzen da Zeus:
‎Honela laburbil dezakegu Hobbesen argudioa: giza natura egoista denez, eta egoismoak morala funtsatzerik ez duenez , orduan morala ezin da giza naturan funtsatu. Gorago (1 atalean) esandakoa aintzat hartzen baldin badugu, garbi dago Humek ezin duela onartu Hobbesen pentsamenduaren alderdi hori.3
‎Existentzia magikoaren topos aren zabalera mugagabeak ahalbidetzen baitio gizakiari gauza naturalak nolabait inguratu, setiatu eta azkenik bereganatzea; izan ere, ezin nagusitu litzaieke gauzoi aurrez aurre erasoz gero, baina ez dute defentsa eraginkorrik baliatu zeharkako erasoaldion aurka, zeren gauza naturalok dagokien topos aren eremu estu itxira baitaude mugatuak. Hau dela eta, Kojevek bidenabar seinalatzen duenez , egokia da" existentzia magiko" esamoldea, morfemei loturiko adieren existitzeko era adierazteko. Izan ere, zientziak lortu dituen emaitzak, modu askaezinean uztartuz esentzia existentzia naturalarekin, baina adiera eta morfema batzen dituen loturaren izaera erabat arbitrarioa atxikiz, askoz ere harrigarriagoak dira mago onest bat, bere formula magiko hutsen bidez erdietsirikoaz, bezerorik fidakorrenari inoiz agintzera ausartuko zatekeena baino.
‎Materia fisikoaz zentzuz mintza daiteke soilik giza lanaren ekoizpenaren lehengai den neurrian. Baina, Kojevek zehaztuko duenez , lehengaia ez da ez molekula ez elektroi, baizik egur, harri, eta abar. Gauzok ez dira berez bizidunak, baina badira zerbait mundu bizian behinik behin, giza eremuan sartuak dauden heinean besterik ez bada ere.
‎Kojevek nabaritu duenez , hortaz," zakur" hitzean zakur erreala hilda dago. Zakurra eternala balitz, denboratik at existituko balitz, edo denborarik gabe, ‘zakur’ adiera ez legoke zakur errealaz berex.
‎Aldiz, berrogeita hamarreko hamarraldiko bigarren Kojeve honek Le Concept, le Temps et le Discours liburuan idatziko duenez , aipatu prozesua berez gertatzen da, eta gizakiaren zeregina esentzia izen bilakatzera du mugatzen. Hauxe litzateke" bigarren Kojeve" deitu dugunaren jarrera mintzoaren denboraz den bezainbatean.
‎Zehazki, giza denboraren azken unean burutuko da idazketa, giza denboraren osotasunetik etorriko baita. Hala ere, Kojevek zehazten duenez , Liburua dagoeneko presente egon zen, ahalmenez, izangai, denboraren lehen unean bertan. Espirituaren agerpena denboran, hain zuzen, egia osoaren ahalezko existentzia hori da.
‎Ez baitzen txiripaz Platon bera behin eta berriro saiatu ispiluen enigma desestaltzen. Eta Kojeveren ahalegina xehero ezagutzea merezi du merezi duenez .
‎Ondorioz, esan dezakegu argi bakarraren bitartez eta bere baitan, elkartu egiten direla gauza eta bere irudia, bai, baina aldi berean batak zein besteak bat eta bakar gisa dirautela: islak gauza irudikatzen duenez , isla eta gauza bat eta bera dira, egia da, baina bikoizturik ere badaude, islaren bidez gauza berregin egiten den heinean.
‎Ispiluen enigmak larriak dira filosofian, zeren, azken batean, Kojevek azpimarratzen duenez (aurrerantzean zilegi da berriro" Kojeve" erabiltzea)," teoria" ikuspen bat baino ez da, etimologiaren arabera (euskarak ere, gorago esan bezala, egia eta begia lotzen ditu), eta begia azken batean ispilu bat baino ez, ikusten duena berragerrarazten baitu.
‎Liburua da bere edukia. Ordea, Kojevek zehazten duenez , Liburuaren edukia ez da osotoro nabarituko Liburuaren amaieran baino. Baina Liburua amaiturikoan berriro egin daiteke Liburuaren edukiari buruzko galdera.
‎Alde batetik Liburua espirituzko izaki bat izango da. Eta haren edukia osoa izango denez, eta ez duenez erakutsiko bere edukia baizik, bidezkoa da espiritu osoa izango dela esatea: Hegelen der Geist.
‎Ez dute balio izan Eliza unibertsal homogeneoaren oinarri gisa baino, eta ezin izan dira erabat gauzatu haraindian baizik, zeruan. Baina, Kojevek oroitarazten duenez , zeruak beti eta nonahi du alboan infernua.
‎Egia da filosofia hori, kristau erlijioaren ezeztapena izaki, San Pauloren zordun dela (ezeztatzen duen heinean aintzat hartzen baitu). Ordea, Kojeveren ustez, Estatu unibertsal homogeneoak soilik hartu ahal izan du benetako garrantzi politikoa, filosofia modernoak giza unibertsaltasun eta homogeneotasunaren ideia erlijioso kristaua sekularizatu duenez geroztik, hots, razionalizatu, mintzo koherenteetara aldatu.
2007
‎haiek ere polisaren ongi izatea jartzen zuten helburutzat. Heraklitok esango duenez :
‎Dakigunez, jakintsu pitagorikoak zeuzkan Gorgiasek gogoan baieztapen hura egin zuenean. Haien maisu Pitagorasek neurria eta zenbakia jarri zituen munduaren oinarrian —harreman kuantitatiboak dautza gauza guztien atzean669—, edo, nahi bada, harreman numerikoek osatzen duten harmonia670 Gizabanakoak, adimena (vouj) duenez , gaitasuna du harmonia unibertsal hori atzemateko; eta, horren arabera, bere bizitza ordena dezake, adiskidetasunari eta neurriari lot dakieke bere bizitzan barrena671.
‎Gerraren agerpen razionalizatua oso nabarmena da Heladen, batez ere Atenasen inperialismoaren garaian: sofistikak erakusten —agian, gordinegi salatzen— duenez , fusij materialak beste adierazpen garratzago bat eskaintzen du: boterearen eta bortxaren teoria.
‎Esanguratsua da antropologia, historia, geografia, naturaren filosofia, erlijio homerikoaren kritika, fisika atomikoa edo —horrek ekarriko duen— etika hedonista Jonian hastea, pentsalari ezberdinen jaiolekuak erakusten duenez :
‎532 Nisbetek modu lar bortxatuan egiten duenez (Nisbet, 1996: 34).
‎612 Guthriek uste duenez , zigorra ezarri beharrak lotsa eta zuzentasuna ez direla unibertsalak adierazten du; alegia, mundu zibilizatuan jende orok ditu neurri batean bertute politikoak, baina ez dago segurtatuta horien erabateko betetzea (Guthrie, 1994, III: 75).
‎Bigarren atala, hizkuntzaren pedagogiaz: hizkuntzak badu didaktika linguistiko oro gainditzen duen berezko interes pedagogiko bat, hizkuntzak berak funtzio hezitzaile propioa duenez eta, bide batez, hezkuntzaren beraren posibilitate baldintza osatzen duenez. Aipatutako hizkuntzaren funtzio hezitzailea, finean, gizakiaren berezko linguistizitatean oinarritzen da —gizakia berez da hiztuna—, eta, horrenbestez, gizakiaren izaeran eta garapenean eraginkorra den hizkuntzaren zeregin antropologiko edo humanizatzaileaz hitz egiten dugu.
‎Bigarren atala, hizkuntzaren pedagogiaz: hizkuntzak badu didaktika linguistiko oro gainditzen duen berezko interes pedagogiko bat, hizkuntzak berak funtzio hezitzaile propioa duenez eta, bide batez, hezkuntzaren beraren posibilitate baldintza osatzen duenez . Aipatutako hizkuntzaren funtzio hezitzailea, finean, gizakiaren berezko linguistizitatean oinarritzen da —gizakia berez da hiztuna—, eta, horrenbestez, gizakiaren izaeran eta garapenean eraginkorra den hizkuntzaren zeregin antropologiko edo humanizatzaileaz hitz egiten dugu.
‎Hasteko esan dezakegu, Herbart gogoratuz," hezigarritasuna" (Bildsamkeit) dela" pedagogiaren oinarrizko kontzeptua", horrek gizakiaren humanizazio prozesuaren aurrebaldintza antropologiko sakonena islatzen duen heinean12 Kontzeptu horrek, lehenik, gizakiak hezia izateko eta hezteko berez duen" beharra" ekartzen digu gogora: behar hori, alabaina, ez da beste giza beharren parekoa, baizik eta, Sussmuth en hitzak erabiliz," espezifikoki gizatiarra den beharra" 13 Gizakia —animalia arrunta ez bezala— berez da ens educandum bat, alegia, bere senezko egitura pultsionala erabat zehaztua ez duenez , hezkuntzaren bidez joan behar du osatuz bere burua. Zentzu honetan," giza formazioa" —honela Jaspers—" gizakiaren bigarren natura moduko batean bihurtzen da" 14 Horren haritik ulertu behar dira, ere, giza animaliaren hainbat definizio deigarri eta ezagun:
2008
‎Gauza bakoitza bere substantzia bada eta substantzia eta esentzia berdintzat hartzen badira, orduan gauza banako bakoitza bere esentzia izango da. Aristotelesek azaltzen duenez , gauza banakoa eta haren esentzia gauza bat eta bera bada, gauza banakoa ezagutzea haren esentzia ezagutzea besterik ez da izango," esentzia eta substantzia gauza bat eta bera izan ez ezik, haien esakunea ere bat eta bera da" (1031b33). Errealitate sentigarriei dagokienez, beraz, errealitatearen esentzia eta errealitatea bera identifikatu egiten dira, eta bata eta bestea definizioan adierazten dira.
‎Zergatik? " Zergatik Beethovenek ez zion idatzi hirugarren mugimendua opus 111 pianoarentzako azken sonatari?", izan zen Wendell Kretzschmar ek egindako hitzaldi baten gaia, Thomas Mannek Doktor Faustus ko VIII. kapituluan azaltzen duenez (Mann 1960: 71hh).
‎Hausnarketa horrek bere negatibotasuna eduki gisa lortzen ez duenez , hori ez dago gauzan, baizik eta beti haren gainetik; hark irudikatzen du hustasunaren baieztapenaren eskutik edukiz gainezka dagoen edozein ulermen baino harago iritsi dela. Alderantziz, lehenago erakutsi denez, pentsatze aditzailean negatibo dena edukiari berari dagokio eta positibo dena da bai haren higidura immanente eta determinazio gisa baita haren osoki gisa ere.
2009
‎Deus beneragarririk ez da, hortaz, harturiko herentzia horretan, genealogiak idoro duenez . Baina horrek ez du galarazten —izaeraz, heterogeneo eta zatikatua bada ere— herentzian ematen den sorta horrek balio oro ulertzailerik izatea, egiazkoaren alderdi saihestezin gisa eta ezagut daitekeenaren muga bezala (muga, bertatik haratago ezin joan daitekeelako) agertzeko ahaleginak egitea.
‎Nietzsche optimista dugu, beraz, bitalista guztiak bezalatsu. Schopenhauerrek, superazioaren ideia ez duenez , pesimismo estremora jo du; bizitza aspergarria baita helbururik gabe. Simmelen ustez, Nietzscheren bizitzaren kontzepzio horrek esplika lezake gizakia mailakatzeko joera hori, ikuspegi aristokratiko hori.
‎Eta bakarrik ideien artean, ideien mundu horretan egin dezagun filosofia. Kantek, berriz, bere" ezagutzaren teoria" (esplizituki horrelako teoria duenik ez duenez erraten, kakotxen artean jartzen dut) berri horretan, metafisikaren edo filosofiaren (bere ekarpenean, funtsean, berdinak) esparrua ezagutzaren kontzeptu, kategoria... hau da, apriorizkotasunak edo baldintzak aztertzea bailitzateke, baina geroagoko aplikazio bati begira, ez ezagutza absolutu eta goreneko (eta ia bakar) bezala.
‎Bien etikek dute arazo bera horrela: Hegelek kritikatu duenez , Kanten agente moral kontziente horrek, inperatibo kategorikoaren formaren azpian, edozer gauza egin dezake, beti ere kontzientziaz egiten duen bitartean. Horrela, konduktaren arau hertsia zirudien inperatibo kantiarrak ez dauka inongo mugarik.
2010
‎16 Aurreko doktrina azaltzeko aipatutakoak ondorioztatzen duenez , azken arrazoia izan daiteke, nekez zehaztu ahal dela adimenaren zein egintza den legea. Borondatearen kasuan, ordea, erraz jakin daiteke hori.
‎Aholkua, berez, ez dator mendekoen gainean ahala eta erantzukizuna dituen nagusi batengandik. Legea, aitzitik, arrazoimenaren antolamendua da, erkidegoaren ardura duen horrengandik datorrena, definizioak berak agerian uzten duenez , hura ulertu behar baita esanahi propio eta formalenean. Era berean, eskabidea edo galdaketa baztertuta geratu behar da arrazoimenaren antolamendu horretatik.
2011
‎Baina, pertsonaia problematiko honek ez du problematizatzen bere problema, kontaketan ez baita itxuratzen bere problemarekin jira eta bira dabilen pertsonaia, problemaren alderdi desberdinak aztertzen eta irtenbideren bat bilatzen. Arazoa arazo bihurtzen ez duenez , kontalariak ez du xehetasunez azaltzen nola bizi duen pertsonaiak desoreka eta nola bilatzen duen oreka berreskuratzeko modua. Hau da, kontalariak ez du moldatzen gatazka modu gatazkatsuan bizi duen pertsonaia.
‎Horrelaxe hazita dagoelako. Arazoa hezkuntza da —arazoaren lehen esparrua— Glaukonen anaia Adeimantosek argudioa jarraitzen duenez , gurasoek eta hezitzaileek, denek irakasten diete haurrei zuzenak izan behar dutela. Baina ez dute goresten zuzentasuna bera, baizik ere haren bitartez erdiets daitezkeen ospea, aginteko karguak, ezkontza abantailatsuak eta beste onurak.
‎Horrela bada, Existentzialismoa ez da bakarra izan; ez da era batera ulertu, askotara baizik. Joxe Azurmendik azaldu duenez (Oraingo gazte eroak, Irun, Enbolike, 1998: 128), Existentzialismoak, kultura zaharretik ihesi, mintzaira bat jartzen zuen eskura:
‎Rousseau eta Frantziako Iraultza, eta Iraultzaren hutsegitea ezkero are gehiago, Grezia eredu bilakatu da Aro Berriaren ameslari guztientzat, klasizistentzat legez erromantikoentzat. Iraultza politikoak porrot egin duenez (Napoleon, Vienako Kongresua, Berrezarketa), Europako iraultzaileen itxaropen guztiak Grezian eta iraultza espiritual baten ideian tinkatu dira. Frantziatik ezin etorri dena, betor Greziatik; armaz ezin ekarri dena, ekar bedi poesiaz, kulturaz, iraultza espiritualez.
‎Urrats desbideratuak liburuko poemetan existentzialismoaren eraginak indarrean jarraitzen du, baina jadanik ez da poetak aintzat hartzen duen ikuspuntu bakarra; beste filosofo baten esanak ere badarabiltza orain buruan Letek, Nietzscherenak. Esther Zarrauak azaltzen duenez : ihesean dago salbaziorako bidea, aukerarik dramatikoena ere kontuan hartuta, hau da, heriotza.
‎Horretarako hizkuntza alemana da aproposena, edo apropos bakarra. Heideggerrek aditzera ematen duenez , bere baitatik mundu berri bat sortzeko ahalmena duen bi hizkuntza dago: grekoa (behiala) eta alemana (orain), azken hori hain zuzen grekoarekin elkarrizketan sustatu eta argitua (GA 53:
2012
‎Izan ere, eta datazioak egiaztatzen duen moduan, egia prozedura batek espazioa, denbora eta antropologia oinarritzat dituen gizadiaren bilakaera orokorrean izen ematen du, tokian tokiko forma baten pean. Badiouk baieztatzen duenez , egia zehatz baten barnean (egia politiko batean, eta baita egia artistiko, zientifiko zein amodiozko egia batean ere), inskripzio historikoak egia ezberdinen eta, beraz, giza denbora orokorraren denborako puntu ezberdinetan kokatuta dauden egien arteko harremanak barne hartzen ditu. Egia batek atzeraeraginezko ondorioak sortzen ditu bera baino lehenago sortutako beste egia batzuetan.
‎Kasik badago esaterik bien zaldiak ez direla berdinak. Baina Badiouk defenditzen duenez ," Chauveteko leizeko margolarien eta Picassoren artean badago motibo aldaezina, betiereko egia" (LM, 27). Kubazuloan zaldia margotzeak esan nahi du itzala gainditzea Ideiaren argirantz.
‎bat marxista, bestea freudiarra. Gaur egun Althusserrek lehenengoa gizartea historian subjektu bilakatzean tupust egiten duen muga arriskutsuetatik askatzen duenez , eta Jacques Lacanek gizabanakoa psikologiaren subjektutzat hartuta bigarrena askatu duenez, badirudi orain posible dela bi diskurtsoak biltzea. Marxen eta Freuden diskurtsoak bien arteko komunikaziorako sentiberak direla iruditzen zaigu, eraldaketa printzipioaren bidez, eta euren burua diskurtso teoriko bateratu baten bidez islatuz" (Miller 1966, 103).
‎bat marxista, bestea freudiarra. Gaur egun Althusserrek lehenengoa gizartea historian subjektu bilakatzean tupust egiten duen muga arriskutsuetatik askatzen duenez, eta Jacques Lacanek gizabanakoa psikologiaren subjektutzat hartuta bigarrena askatu duenez , badirudi orain posible dela bi diskurtsoak biltzea. Marxen eta Freuden diskurtsoak bien arteko komunikaziorako sentiberak direla iruditzen zaigu, eraldaketa printzipioaren bidez, eta euren burua diskurtso teoriko bateratu baten bidez islatuz" (Miller 1966, 103).
2013
‎Lyovinen kasua berreskuratuz, garbi dago metodo zientifikoak eta berorretan oinarritutako pentsamenduak izugarrizko eragina izan dutela bere sinesmen eta usteen zakuan, hain izugarria ezen federik edo erlijiorik gabe utzi baitute. Baina, berak aitortzen duenez , galera horren haritik noraezean geratu da, eta kexu agertzen da. Zer aldarrikatu nahi du Lyovinek?
‎Bestalde, orfismoa Orfeoren mitotik eta literatura orfikotik eratortzen da. Mitoak kontatzen duenez , Orfeo, bere emaztea hil eta gero, infernura joan zen haren bila, eta, azkenean, musika lagun, emaztea bizidunen mundura itzultzeko baimena lortu zuen. Antza, Misterio Eleusistarrak (K.a.
‎Xenofanes (K.a. 580/ 570/ 466) filosofo poetak adierazten duenez , Pitagorasek, paseoan zihoala, pertsona batek zakur bat nola kolpatzen zuen ikusi zuen. Kontua da Pitagorasek zakur harengan bere lagun bat ezagutu zuela.
2014
‎Siegfriedek hori egin eta gero, destainaz beteta, ezjakintasun osoz, jakintsu zahar eta garraztuarengatik, sugarren artean doa aurrera eta lo sakon batean murgilduta dagoen izaki miragarri batez jabetzen da. Izakiak soinean daraman armadurak arnasketa zailtzen diola uste duenez , bere ezpatarekin uhalak mozten ditu; armadura altxatzen duenean eta Brunnhilderen bularrak ikusten dituenean, ezusteko oihu desesperatu bat botatzen du: " Das ist kein Mann!
‎Eta fundamentalista horien nukleoa ez dute kontserbadore sutsuek osatzen: berriki Ameriketako kritikari batek nabarmendu duenez , Wagnerren Eraztuna ezkerreko zuzendari juduek bahitu dute azken urteotan... Justizia poetiko arraro baten gisa, Ameriketako Mendebaldera joan beharra dago (Seattle era) Eraztun teutoniko ‘autentikoaz’ gozatzeko...
‎Lur eremua k Wagnerren operen lau aipu zituen (bi Tristan eta Isolde renak eta bi Jainkoen ilunabarra renak), gainera Verlainek Wagnerren Parsifal i buruz idatzitako sonetoko bertso bat ere bazuen. Mageek nabarmentzen duenez , XX. mendean gehien eragin duenetako olerkiaren erdialdea Jainkoen ilunabarra ko hirugarren ekitaldiko lehenengo eszenarekin aldera daiteke: Rhineko uretako ninfak Tamesiseko uretako ninfa bihurtzen dira.
‎Beraz, Brunnhilde da motibo berrien euskarria; eta Wotanek, ordea, botere jainkotiarra duenez , gai musikal zaharrak soilik joarazten ditu, jada zaharrak diren doinuak. Alberichek maitasunari uko egin eta Brunnhilde lokartzen duen gaian gertatzen da:
‎Antigonari, Brunnhilderi, desobedientziaren indarra ateratzen zaie eta horrek are preziatuagoak bihurtzen ditu. Zeren Brunnhildek Wotan traizionatu duenez baina bere desiorik preziatuena bete duenez, are gehiago preziatzen du Wotanek; eta pasio handiena duen abestia eskaintzen dio, melodiarik maitekorrena. Entzun:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia