2015
|
|
...n oso desberdin sentitzen dena; izan ere, batzuetan bat batean arimaren eragin hain bizia sumatzen da, non espiritua harrapatua dela baitirudi, batez ere hasiera batean, beldur handia ematen duen abiaduraz; horregatik esaten nuen Jainkoagandik mesede hauek hartzen dituenak adore handia duela, eta baita fedea eta konfiantza eta Jainkoaren borondatearekin oso osoan bat eginik egotea ere, arimaz nahi
|
duena
egin dezan. Egonezin txikia dela uste al duzue pertsona batentzat, bere zentzu betean dagoela, arima harrapatzen diotela ikustea (eta kasu batzuetan irakurri izan dugu gorputza ere harekin batera harrapatzen diotela) nora doan, zerk edo nork eta nola daraman ez dakiela?; bat bateko eragin honen hasieran ez baitago Jainkoa delako hain ziurtasun handirik.
|
|
barruko egintza hauek guztiak direla gozoak eta baretsuak, eta gauza nekagarria egiteak kalte egiten duela mesede baino gehiago. Indar nekagarria egitea deitzen diot, esaterako, arnasa gelditu nahi izateari; baina arima Jaunaren eskuetan utzi behar da, hartaz nahi
|
duena
egin dezan, bere probetxuaren ahalik eta ardurarik txikienaz eta Jainkoaren borondatearekin ahal bezain ongi bat eginik.
|
|
12 Ez duzue entzun, dagoeneko esana baitut hemen, testuinguru honetan ez bada ere? harako Emaztearena, Jainkoak ardandegian sarrarazi eta berarengan maitasuna ezarri zuenekoa. Bada, hauxe da; arima hark Harengan uzten du dagoeneko bere burua eta maitasun handiaz hain mendeko du, non ez baitaki eta ez baitu nahi ere Jainkoak berarekin nahi
|
duena
egin dezala baino besterik (nik uste dudanez, Jainkoak sekula ez dio egingo mesede hau inongo arimari oso osoan beretzakotzat hartzen duenari izan ezik); berak nola ez dakiela, Jainkoak nahi du bere zigilua jarrita irten dadila handik. Izan ere, arimak egiaz han ez du egiten argizariarena baizik, beste batek zigilua inprimatzen duenean, argizariak ez baitu bere burua inprimatzen, prest dago soilik, hau da, bigun; eta prest egon ahal izateko ere, bera ez da biguntzen; geldi geldi geratzen da eta hala egotea onartzen du.
|
|
ni Reinoso kalonjearekin aitortzen nintzen; laguntzen zidaten bi haietako bat zen hura; hala ere, honelako espirituzko gauzarik ez nion adierazi, adierazi beharra izateko aukerarik ez zelako agertu; eta gauza hauetan, beti aitor entzuleak aholkatzen zidana egiteko ohitura nuenez gero, bide ziurragotik joatearren, hari esatea erabaki nuen guztiz sekretupean; hala ere, samin handirik gabe nuen utzi egin gabe nik neuk ulertu nuena. Dena dela, egin egingo nuen, nik Jaunagan itxaroten nuelako beste batzuetan ikusi dudana, hau da, Haren Maiestateak aldatu egiten duela aitor entzulea, beste iritzi batekoa izan arren, Berak nahi
|
duena
egin dezan.
|
|
Idatzi diot ez bidaltzeko diruak nire nebari, berak idatz diezaion arte. Saia bedi Jesusen Lagundiko errektoretzat datorrenarekin Acostak esaten
|
duena
egin dezan gure aitak, laster izango da-eta. Nik Salazarri eskatu nion (hemen izan zen eta Granadara doa bertan geratzeko eta, beharbada, handik igaroko dela esan zuen) horko probintzialari hitz egin ziezaiola; joango balitz, harrera gozoa egin eta hitz egin lasai berarekin, oso jarrera onean baita.
|
|
Eta hala ere, gehiegizko hitz bakoitzak nahasi egiten ninduen. Honezkero ez nuke nahi beste ezer esaterik paperean, eta beraz, erregu egiten diot berorri, bihar, Andre Mariaren Aurkezpen bezperan, bisitatzera etor dakidala, hainbeste bider desegin den arima bat berorri agertzeko, berorrek hartan Jainkoari atsegin emateko hoberentzat
|
duena
egin dezan. Haren Maiestateagan itxaro dut, bizitza osoan obeditzeko grazia emango didala; bertan ez izateak ez dut uste askatasuna emango didanik, ezta ez dut nahi ere, hau desiratzean gauza berriak ikusi ditudalako; ona besterik ezin zaio etorri hemendik, berorrek eskutik uzten ez banau, eta ez du egingo.
|
|
Gutun hori idatzita neukan orain dela egun batzuk. Hau Albornós jaunari eskatzeko da Gonzalo nire ilobaren alde ahal
|
duena
egin dezan. Berorien zerbitzari honen bidez zerbait irabazten duelakoan, eskatzen diot berorri laguntza handia eman diezadala honetan.
|