Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 63

2000
‎Edozein arlotan gertatzen da, ez ETAn bakarrik, eliza katolikoan, alderdi politikoetan edo koadrila bera uzteagatik. Biografiak zirraragarriagoak izango lirateke jendea benetan nahi duena egitera ausartuko balitz»
2001
‎Baina gaur egun badirudi jende guztiari artea interesatzen zaiola eta erromesaldi modernoak asmatzen dituzte (bidai agentziek, batez ere) munduko museorik modernoena ikustera joateko. Ez dago gaizki, jendeak nahi duena egiten du, baina museotik irten ondorengo kexa entzuten aspertuta nago.
‎Ezkertiarrak askatasunaren zentzu oso zabala izan behar du eta askatasunari ezin zaio aterik jarri. Euskal Herriak erabakitzen duena egin behar du eta hori gehiengoak erabakitzen duena izan behar du beti. Halaber, gizarte hau aldatzeko proiektua eduki behar du.
‎Nolanahi ere, garai ilunetan bizitzea egokitzen zaie Anjel Lertxundiren nobela honen pertsonaiei, hau da, agintean daudenen gustukoak ez badira edozein huskeriagatik su emanda erre eta kiskaltzera zigortuak izan daitezkeen garaietan. Bizirik iraun nahi izanez gero ankerkeriari nola edo hala aurre egin behar zaionez, bistan da, bakoitzak ahal duena egingo du heriotza krudel horri ihes egiteko. Adi ibili beharra izango dute, ordea, zenbait herritar koldar agintari gupidagabeen salatari bilakatu direlako.
‎Miresle hori, adinean sartutako gizona da, eta oso aberatsa gainera. Bizitzan nahi duena egiten ohituta dago, eta oraingoan idazle bat berarentzat bakarrik sortzen aritzea nahi du. Munduko ipuinik onena entzutea nahi luke, eta Itziarrek idatzitakoak izugarri gustatzen zaizkionez, hura bahitu eta munduko ipuinik onena kontatu artean bere etxean gordeta edukitzea baino ez zaio bururatu.
‎Baina bere kultura galdu gabe. Iruñeko islamdar komunitatean, bakoitzak ahal duena egiten du bere eguneroko bizitzari eusteko; errezoak antolatu, jendea ezkondu eta hileta elizkizunak egin, jende ikasiak jakintzarik gabe datozenei eskolak ematen dizkie...: «Komunitate oso batek egiten duena pertsona gutxiren artean betetzen dugu.
‎Batzuk pilotalekuetatik patrikak ondo arinduta atera ohi direlako eta beste batzuri, bazekitelakoan, ustea erdi ustel gertatu zaielako. Kontua da oso zabalduta dagoela enpresak nahi duena egin ote dezakeen susmoa.
‎M. MARTORELL. Energi iturriak garrantzitsuak dira, jakina, baina horrez gain eragile geopolitikoak ere badira, esate batera Turkia EEBB en aliatu garrantzitsuena izatea dakartenak. Israelek Arafat hil dezake, edo Turkiak nahi duena egin, gobernu militarrak izan, tortura legeztatua ia, edozer gauza egin dezakete eta EEBB beti hartuko ditu aliatu gisa. Pakistanekin beste hainbeste gertatzen da.
2002
‎' Guk hala esaten dugu' edo' Gure amonak hala esaten zuen' bezalako argudioak ez dira aski. Heterodoxia ez da bakoitzak nahi duena egitea(...)».
‎Batasunaren lerro ofiziala izan denarekiko oso deskontentu maila handia dago baina, jakitun gara, horrek oraindik ez du jendea Aralarrera ekarri. Azkenean, bakoitzak benetan sinesten duena egin behar du, garrantzitsuagoa da Batasuna edo Aralar hautatzea, albo batean geratzea baino. Hori da nik hirugarren' alderdi' horretan dauzkadan ezagunei esaten diedana.
‎" Ez galdu esperantzarik. Eta egiten duena egiten duela ere, zuk maitasuna erakutsi". Jakina, jotzen bazaitu, zerbait egin edo salatu.
‎Ez dugu ahaztu behar hori prozesu bat dela. Gehiengo abertzaleak sor dezakeen dinamikak prozesu hori sendotuko luke; printzipio demokratikoetatik abiatuz, argi dago herri honek berak nahi duena egingo duela.
‎Eta parroki guztietan ez dago behar adina boluntario. Parrokietan jasotzen den arropa gehiena Oldberrira eramaten den arren, parrokiak berak askatasun osoa dauka nahi duena egiteko jasotako arroparekin. Askotan aukeraketa egin ondoren, parrokiko premiadunen artean banatzen dute arropa.
‎Oihanek eta Aitziberrek beste modu batera ikusten dute bizitza, eta habia onenaren bila jardutea ez zaie beste mundukoa iruditzen, gero gustukoena aukeratu ahal izateko. Amodio kontuetan, bakoitzak nahi duena egiten du.
‎Egun hori tristea zela esan nuen nik, horrek euskaldunak euskaldunen aurka jartzen zituelako eta Estatuaren tranpan erortzea zelako. Azkenean, eta nahiko nuke erratzea, Legebiltzar honetan ere Espainiak agintzen duena egingo dute, nahiz eta horretarako beren erritmoa eta zelofana erabili. Ez dago burujabetza biderik legalitate espainiarra errespetatuz, ez da posible.
‎" Ez, Ertzaintzak joan behar du, bestela Guardia Zibila joango delako". Noski, horrela da, baina horrek frogatzen du ezker abertzaleak egiten duen azterketa zuzena dela, autonomia Espainiak agintzen duena egiteko erabiltzen ez baduzu, autonomiarik gabe gelditzen zarela.
2003
‎Alebinetan bi kirol egiten dira eta infantiletan (13 urte) kirol bakarra praktikatzen da. Baina hori behar bezala egitea ez da teknikariaren ardura, profesionalak bere haurrekin ahal duena egiten duelako. Neurri handian, zentroaren zuzendaritzaren baitan dago, berak markatu behar ditu bideak kirola edo dena delako aktibitatea ongi egiteko.
2004
‎Hizkuntza Politika aztertzeko ponentziak hasi dira eta Pedro Pegenaute eta Andres Iñigok egin dituzte agerraldiak. Pegenaute Hizkuntza Politikako zuzendari nagusiak nabarmendu zuenez, Euskararen Legea eskuetan duela, egin behar duena egiten ari da. Irailaren 15ean Gregorio Monrealek hitz egingo du, 22an Jose Maria Rodriguezek eta 29an Hizkuntza Gutxituen Bulegoko ordezkariek eta Euskara Kultur Elkargoko kideek.
2005
‎Kasu honetan, tximeleta espezie batek argiarekin egiten dituen eraldaketak aztertu dituzte eta hain arrunta den DEL edo LED diodoaren portaerarekin antzekotasun izugarriak topatu dituzte. LED diodoa orain berrogei urte aurkitu zen, baina bere prozedura fisikoa orain dozena bat urte azaldu zen; hala ere, arestian aipatu tximeletak milaka urte darama gizakiak berriki aurkitu duena egiten.
2006
‎Jaiotzen zarenetik presionatzen zaituzte mutila izateko eta neska izateko. Ea nor ausartzen den nahi duena egitera. Nik biologiak markatzen gaituela argi daukat.
‎Beldur naiz. Edo ETAri eta euskaldungoari dioten gorrotoak itsututa daude, edo edozein estaturi eman nahi diote nahi duena egiteko ametoa.
‎Elikaduraren industrian, askotan aipatzen den eta gutxiegi ezagutzen den hazien borroka sekulakoa da gaur egun. Enpresa handiek multinazionalek, baina baita haien mende hazien komertzializazioan ari diren nekazarien kooperatiba handiek ere aspaldi lortu zuten debekatzea zertifikatu eta homologatu gabeko hazi guztien salmenta. Mugimendu txiki bat bada ahal duena egiten duena antzinako haziak bizirik atxikitzeko, baina horiei bioaniztasunari eusteko egiten duten ahalegina saritu ordez, usadiozko hazien trukerako elkarteen bidea utzi zaie bizirik irauteko ataka bakartzat.
‎Ikerketa kazetaritza diogu esan, nahiko agerikoa dena salatu baino ez baitzuen egin Pastorrek. Jakingo duzue euskararen aldeko Kontseiluak azken 6 urtean egin duena egiteko, instituzionalago, profesionalago eta formalago, bistan da baita garestiago ere, Jaurlaritzak Euskalit fundazioa aukeratu eta izendatu du. Euskara zuzen erabiltzearen ziurtagiriak banatuko ditu enpresen artean, Eusko Label okelaren hizkuntza bertsioa, nolabait.
‎Dena da gauza bera: pertsona batek nahiago du bere bizitza duintasunez bukatu, eta ez da gai horretarako egin behar duena egiteko. Baina hodi bat kentzea edo injekzio bat ematea berdina da.
2007
‎Estatuek abilak eta sentsibleak izan behar dute. Lan politikoa, soziala eta psikologikoa egin behar dute jende guztia egin nahi duena egiteko tokia duela jabetu dadin. Boterearen portaera kontua da.
‎Iraupena bermatzeko batzen gaituzten ezkerreko politika aurrerakoietan oinarritu behar dugu eta ez banatzen gaituzten identitate arazoetan. Horrez gain, homogeneitate maila bat eman luke gobernu horrek, proiektu bat saldu, ez kaifas erresumen antzera aritu, non alderdi bakoitzak nahi duena egiten duen.
2009
‎Eta" naturalaren" izenean 50 urte atzera egiten ari gara. Beste gauza bat da, bakoitzak nahi duena egiteko aukera izatea. Garrantzitsua aukeratu ahal izatea baita.
‎teoria" benetako demokrazia" prest dago jadanik, eta lehendakari berriaren ekintzak horren arabera interpretatuko dira. Egiten duena egiten duelarik ere, beti izanen da gutienez abertzaleek utzitako giro itogarrira haize freskoa ekarri duela erranen duenik.
‎Irakasleak ez daki, baina neska hori jazarri egiten dute lesbiana dela egotzita. Bullying homofobikoaren osagai guztiak daude hor; erasotzailea, ikusleak, biktima, eta irakaslea ahal duena egiten. Rol jokoa bukatutakoan, Martin eta Goiburu irakasleek ariketa goitik behera errepasatu dute.
2010
‎Lurrikara gelditu zenean dena birrinduta zegoela jakin nuen, jendea entzuten nuen oihuka eta berehala kamera gizona kalera irten zen irudiak biltzera. Lana koordinatzen aritu nintzen eta hurrengo egunean irten nintzen gertatu zena bertatik bertara ikustera eta horrelako egoeretan zinemagileak nire ustez egin behar duena egitera, hau da, testigantza ematera. Banekien inork gutxik egingo zuela lan hori eta hedabide erraldoietako irudiak izango zirela nagusi, baina haiek betikoa erakutsiko zutela eta haitiar baten ikuspegitik gaia landu beharra zegoela ikusi nuen.
‎Jende gehiagoren inplikazioa lortze aldera ahots banku bat egitea ere euren asmoen artean dago, idazleena edo euren ahotsa jartzeko dutenena. " Nahi duen orok nahi duena egin dezan bilatzen dugu". Pribilejioa eta kapritxoa, horrela definitzen dute Maria Uriartek eta Tomas Fernandok euren egitekoa.
2011
‎Iruditzen zait gauza bat esan eta bestea egiten dela, daukagun eskarmentua ez dela behar beste kontuan hartu. Eredu hirukoitza hiru ereduez ari naiz, nahikoa ebaluatu gabe, edota haren emaitza onak kontuan hartu gabe, eredu bakar desitxuratu, helburu zehatzik gabeko bat… Nahi duenak nahi duena egiteko aukera ematen duen zerbaiterako bidea irekitzen ari dela iruditzen zait. Eta hainbeste kostatu dena, mundu osoan eredugarri ikusi dena, desegin, urtu egingo ote den beldur naiz.
2012
‎Megalomania litzateke hori uste izatea. Norberak ahal duena egiten du, eta kasu honetan, euskaraz argitaratutakoa hor zehar jasota dago, dela Argian bertan, dela Berrian, edo dena delakoan. Ni, azken finean, erreportaria naiz.
‎AEBek markatutako bidea mantentzen da: akordio global lotesleen aurka, estatu bakoitzak bere etxean ahal/ nahi duena egitea, hobe. Paradogikoki, oso desberdina izan da, astebete aurretik Mexikon bildutako G20an erabakitakoa.
‎" Europak banatzen ditu kuotak, eta interes ekonomiko politikoen arabera egiten du, Frantziak, Italiak, Erresuma Batuak eragin handia dute Arrantza Batzordean eta horien interesak inposatzen dira, adituek jarritako mugak errespetatu ordez kuotak igo egiten dituzte beti. Legedia ipintzen dute, baina berau betetzeko baliabiderik ez da ezartzen eta azkenean itsasoan ahal duenak ahal duena egiten du. Krisi garaiotan, gainera, denak balio duela dirudi eta ingurumenak, naturak eta bioaniztasunak sufritzen dute gehien".
‎Espainiako Gobernu zentrala hor ari zaigu esaten, behin eta berriro, nahi ez duena egin beharrean dagoela. Errealitateak bere hauteskunde programa aldarazten diola.
2014
‎" Nire ustez, familia desegitea eta umeak bakarrik uztea eragiten duen arrazoi nagusietakoa poligamia da. Ume asko sistematik kanpo geratzen dira, amak haurra mantentzeko ahal duena egin arren aitak hilabete hemen, beste bat han eta hirugarrena beste nonbait pasatzen badu, ezin duelako. Gainera, hiesa eta bestelako gaixotasunak oso zabalduta daude Afrikan eta ama hilez gero, seme alabak noraezean geratzen dira, batzuk amonarekin, besteak izebarekin, amatzakoarekin…".
‎Hori oso tristea da. Erraza da arrakasta jendeak nahi duena egiten dugulako biltzen dugula esatea, edo balizko mainstream euskaldunean surfeatzen dugula pentsatzea, baina horrek euskal eszenari buruzko mamu faltsuak elikatu baizik ez du egiten. Dena eta edozer dianaren erdian jartzeko prest dagoen enfant terrible asko dabil bazterretan baina azken batean, musika egitea kantuak sortu, furgonetan sartu eta oholtzan izerditzea da.
‎Baina iruditegi bat dago, eta horren arabera denbora galtzea litzateke. Eta aprobetxatzea bikotekideak behar duena egitea da. Batzuek esaten zidaten hasierako minutuak bakoitzak zer behar zuen esateko erabiltzen zituztela.
2016
‎Lider izatearen alde onak nabarmendu dituzte gazteek: " Denek kasu egiten diote, famatua da, lagun asko ditu, ez da bakarrik sentitzen, berak egin nahi duena egiten dute besteek…". Eta baita txarrak ere:
‎Gai hauek jorratzeko, jolasa erreminta bat gehiago izan da bai ikastetxean bai ludotekan. Ispilu jolasean, bikoteka batek erabakitakoa besteak errepikatzen du; Espazio hutsak bete deiturikoan, norberak gorputzarekin bateko eta besteko formak hartu eta utzitako espazio hutsak bete behar ditu ondokoak, txandaka; trenaren jolasean gidariak egiten duena egin behar dute atzekoek; erlaxatzeko edo kontaktua sustatzeko jolasak ere izan dituzte…
‎Usotegiko parkeko lurrak Lekitto Bedarrari utzi zizkion Udalak taldearen eskariari erantzunez. " Herrian ortu txiki asko daude, familiakoak, baina guztiak hormaz inguratuta egoten dira eta barruan bakoitzak nahi eta ahal duena egiten du". Usotegiko lursaila komunean lantzean, jendeak beren esperientziak, haziak eta landareak konpartitzen ditu komunikazioa eta elkar laguntza bultzatuz.
2017
‎Galdetu diote ea gobernuak neurrian erantzuten ari diren migrazioen arazo larriaren aurrean, eta Aita Santuak erantzun: " Norberak ahal duena edo nahi duena egiten du. Zaila da horri buruz iritzia ematea.
‎Larritasunez bizi izan dugu egoera, baina ezin dugu beti presio horrekin lan egin. Badakigu estatuak nahi duena egingo duela, baina guk ez diogu aitzakia objektiborik emango. Gure lana ongi egiten jarraitu behar dugu.
2018
‎Salaketa jarri nuen bere garaian, baina auzitegiek ebatzi zuten Euskadiko Federazioa erakunde pribatua dela, eta beraz, eskubidea duela nahi duena egiteko. Eta datorren urtean badio, demagun, judutarrek ezin dutela parte hartu?
2019
‎Norberak nahi duena egin dezala promulgatu izan du liberalismoak bere sorreratik, denok hautatzeko aukera berberak izango bagenitu bezala, norberaren kontingentzia eta baldintzapenetan preso ez bageunde legez.
‎Nork bere diruarekin nahi duena egin dezala, nahiz eta txalet bat erosi, nahiz eta horrek herriarengandik urruntzeko balio, nahiz eta handik aurrera interes pertsonal nagusia izango den bizi maila horri eustea eta jabetza garesti hori ez galtzea.
‎Lau oihu bota, giza eskubide guztiak urratzen dituen araudia ezarri eta barrabilak jartzen ditu mahai gainean. Baina Europak nahi duena egiten ari da Salvini, bestela geldiaraziko lukete. Europan badira neurri administratibo nahikoak giza eskubideak urratzen dituen dekretu bat atzera botatzeko.
‎" Material guztia gela bakarrean utzi genuen, eta beste bi gela moldatu genituen, bat antzerkirako espazio bilakatuta eta bestea margotzeko gune. Hala, goizetan zirkulazio librea dute hiru geletako haurrek, bakoitzak nahi duen tokira joateko aukera izan dezan nahi duena egitera". Haurren dibertsio une horietan, gainontzeko ikasgaietan bezalatsu, behatzea dagokie irakasleei.
‎Frantziako Estatuan lege bikaina dute: artea blindatuta dago eta artistak askatasun osoa du obra artistiko batean nahi duena egiteko, baita" Gora ETA" oihukatzeko ere. Horrelako zerbait genuke leku guztietan.
2020
‎Leuza Foru Legebiltzarretik dator eta udaleko moldeak gogorrak iruditzen zaizkio: " Azken finean, alkateak sekulako boterea du eta ia nahi duena egin dezake". Eta txupinazoan ere, Maiak nahi duena egingo duen beldur da.
‎" Azken finean, alkateak sekulako boterea du eta ia nahi duena egin dezake". Eta txupinazoan ere, Maiak nahi duena egingo duen beldur da.
‎Amua ko eszenak badute basamortu zapore bat, hipotesi itxura bat. Mundua ulertzeko alferreko beste ahalegin bat begitandu zait, beti merezi duena egitea, eta beti dena ezinezko. Gero eta introspekzio lan handiagoa, gainera, emaitza ederragoak lortzen ditu Gorrotxategik.
‎Pribatutasun gaiekiko herritarron gehiengoaren muturreko ezezagutzaren adibide garbia da sektorean harrabotsik eragin gabe onartzea baldintza hori, nahiz eta egiari zor, hedabide gehienak aurretik ere zerbitzu horrekin ari ziren lanean. Ez da harritzekoa, gure pribatutasunarentzat geroz eta maltzurragoa den ingurunean gutxi gehiago formazio kolektiborik gabe amaitu ostean, borrokaleku zibernetikoan bakoitzak ahal duena egiten baitu. Horrek ez du kentzen, ordea, esparruz esparru pausoak ematen jarraitzen dutela zelataren inperioa eraikitzen ari diren pertsonak.
2021
‎Denontzako mezua hau da: Wikileaksek egiten duena egiten baduzu hauxe gertatuko zaizu.
‎Hori ukatu gabe ere, badugu zertaz gogoeta egin. Alor honetan eta bertze batzuetan bakoitzak nahi edo ahal duena egiteko eskubidea du, bertzerik ez zen falta. Hori argi izanik ere, euskaldun eta euskaltzale gisa, suizida samarra iruditzen zait amatasuna eta aitatasuna desinzentibatzen duten jarrerei gure mundutxoan ematen zaien plaza zabala.
‎Bestalde, gure baliabideen burujabetza izatea ere oso garrantzitsua da. Gure baliabideen kontrola galtzen dugunean, multinazional batek nahi duena egin dezake".
2022
‎Gaztetxe askotan ere izan dira gisa horretako arazo eta gatazkak, eta Gasteizko Errekaleor auzo okupatuan ere bai. " Kontsentsurik ez dagoenean, kontsentsua eraikitzen saiatu behar da, dio Aldalurrek, baina erdiesten ez bada, gehiengoak nahi duena egin behar da, bestela gutxiengoak erabakitzen du". Arazo zehatzen gaineko herritarren protestetan, Mugimendu Sozialista bestelako protesta bateratuetatik bereizten da hainbatetan, esate baterako mugimendu feministaren alorrean eta hilketa matxisten kasuan, batzuetan Itaiak bere ekitaldiak antolatu ditu.
‎Enetako, jarraibide bat harrigarria da. Horrek erraiten duena eta egiten duena egiten bagenu, lorian ginateke. Baina Jesus ez da modakoa, Elizak ez baitu bere lana bete.
‎Proiektua gelditzeko unerik garrantzitsuena orain da, Kataluniako Gobernuak uztailaren 24rako iragarri duen galdeketaren testuinguruan. Jokoak egin ahal izateko Nazioarteko Olinpiar Batzordearekin kontratu bat sinatu behar da, eta hark botere handia du nahi duena egiteko, beraz gelditu nahi baditugu orain behar du. Gaur arte gure argumentuetan sakondu eta horiek azaltzen aritu gara, eta lurraldeka antolatzeko prozesua hasi dugu orain, Pirinioetako bailarez harago, indarrak metatu eta gainera datorkigun Jokoen aldeko kanpainari aurre egin ahal izateko.
2023
‎Ezin dut sinetsi nolabaiteko antolaketa falta hau nahi gabeko zerbait denik. Ez, hau propio eraikitako eszenatoki bat da, nahi duenari nahi duena egiteko aukerak emateko. Are gehiago, Begiristainek esan duen bezala, egun EAEn LPS berri bat dago indarrean, oraindik onartu ez bada ere, eta hor dagoeneko hainbat lokalizazio ezarrita daude.
‎Egia da prezioa handia dela, baina ez zegoen beste modurik, kausa palestinarra ahazten ari zelako, sionistek beren irudia garbitzen eta normalizatzen zuten bitartean. Israelek egiten duena egiten du zigorgabetasunaz jabe delako eta Mendebaldeko botere politiko, mediatiko eta ekonomikoaren baldintzarik gabeko babesa duelako. Baina herrien isiltasunak ere bermatu izan du.
‎Israelgo armada Zisjordaniara sartu eta irteten da, palestinarrak espetxeratu, hil eta torturatzen ditu. Nahi duena egiten du, nahi duen bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia