Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 34

2015
‎...n oso desberdin sentitzen dena; izan ere, batzuetan bat batean arimaren eragin hain bizia sumatzen da, non espiritua harrapatua dela baitirudi, batez ere hasiera batean, beldur handia ematen duen abiaduraz; horregatik esaten nuen Jainkoagandik mesede hauek hartzen dituenak adore handia duela, eta baita fedea eta konfiantza eta Jainkoaren borondatearekin oso osoan bat eginik egotea ere, arimaz nahi duena egin dezan. Egonezin txikia dela uste al duzue pertsona batentzat, bere zentzu betean dagoela, arima harrapatzen diotela ikustea (eta kasu batzuetan irakurri izan dugu gorputza ere harekin batera harrapatzen diotela) nora doan, zerk edo nork eta nola daraman ez dakiela?; bat bateko eragin honen hasieran ez baitago Jainkoa delako hain ziurtasun handirik.
‎Baina nik uste dut, dituela ezarri ariman pena honek ematen dituen baretasuna eta bakea, harekin batera grinaren bat piztuz baizik, munduko gauzengatik penaren bat dugunean gertatzen den bezala. Hala ere, bataren eta bestearen esperientziarik ez duenak, du ulertu, eta bata delakoan, ahal duena egingo du horri laguntzeko, eta kalte handia egingo lioke osasunari: izan ere, pena hau etengabekoa da, edota oso ohikoa.
‎Urteak esan dut, hemen aipatu dudan pertsonari gertatu zaiona kontuan izanik, ongi baitakit Jainkoari ez zaiola mugarik ezarri behar, arima bat unetxo batean eraman dezakeelako hemen esaten den goreneraino. Ahaltsua da Haren Maiestatea egin nahi duena egiteko eta gugatik asko egiteko gogotsu ari dena.
‎11 Beldur handiagoa izatekoa da deabruarena. ...; hala ere, esaten zaiona zerikusi handikoa denean eta nahiz berberak nahiz hirugarren pertsonen bidez egintzetara eraman beharrekoa, ez dezala ezer egin, ezta ez dakiola burutik pasatu ere egin, aitor entzule jakintsu, zuhur eta Jainkoaren zerbitzariaren iritzia kontuan izan gabe, argi eta garbi Jainkoarena dela baderitzo ere; izan ere, hauxe nahi du Haren Maiestateak, eta ez da hau Hark agintzen duena egin gabe uztea, Berak agindu baitzigun aitor entzulea bere ordezkotzat izan dezagula; beraz, ez da duda egin behar Jaunaren hitzak direla; eta hauek adore ematen laguntzen dute, arazoa neketsua denean, eta gure Jaunak, berak nahi duenean, sartuko dio bihotzean eta sinetsaraziko bere espiritua dela; eta bestela, ez daude gehiagora behartuak. Eta esandakoa ez den besterik egitea eta honetan nork bere iritziz jokatzea, oso arriskutsutzat dut; eta honela, ene ahizpak, gure Jaunaren izenean ohartarazten dizuet halakorik gerta ez dakizuen.
‎Jos 10, 12 Ik. Bizitza 25, 1(, guztia dezakeenak uler dezagula nahi du, Hark nahi duena egin behar dela??).
‎barruko egintza hauek guztiak direla gozoak eta baretsuak, eta gauza nekagarria egiteak kalte egiten duela mesede baino gehiago. Indar nekagarria egitea deitzen diot, esaterako, arnasa gelditu nahi izateari; baina arima Jaunaren eskuetan utzi behar da, hartaz nahi duena egin dezan, bere probetxuaren ahalik eta ardurarik txikienaz eta Jainkoaren borondatearekin ahal bezain ongi bat eginik.
‎12 Ez duzue entzun, dagoeneko esana baitut hemen, testuinguru honetan ez bada ere? harako Emaztearena, Jainkoak ardandegian sarrarazi eta berarengan maitasuna ezarri zuenekoa. Bada, hauxe da; arima hark Harengan uzten du dagoeneko bere burua eta maitasun handiaz hain mendeko du, non ez baitaki eta ez baitu nahi ere Jainkoak berarekin nahi duena egin dezala baino besterik (nik uste dudanez, Jainkoak sekula ez dio egingo mesede hau inongo arimari oso osoan beretzakotzat hartzen duenari izan ezik); berak nola ez dakiela, Jainkoak nahi du bere zigilua jarrita irten dadila handik. Izan ere, arimak egiaz han ez du egiten argizariarena baizik, beste batek zigilua inprimatzen duenean, argizariak ez baitu bere burua inprimatzen, prest dago soilik, hau da, bigun; eta prest egon ahal izateko ere, bera ez da biguntzen; geldi geldi geratzen da eta hala egotea onartzen du.
‎Jaunak nahi beza halakorik sekula ez izatea; hau hala balitz, nik diotsuet, ez etsi Haren Maiestateagandik esandako bat egite hori lortzeko ahaleginean. ...gabe ikusten badituzue, debozioa eta gozotasunak badituzue ere, hara iritsi zaretelako ustea sortzen dizuetenak, eta gelditasunezko otoitzean halako liluralditxoren bat (orduan batzuei guztia eginda dagoela begitanduko zaie), bada, sinets iezadazue ez zaretela iritsi bat egitera, eta otoitz egiozue Jaunari eman diezazuela perfekzioz lagun hurkoaganako maitasun hau, eta utzi Haren Maiestateari nahi duena egiten, Berak emango baitizue zuek nahi dezakezuena baino gehiago, horretan eginahalak egin eta lortzen saiatzen bazarete; eta behartu ezazue zeuen burua ahipen nahia egin dadin, zeuon eskubidearen kaltetan balitz ere, eta ahaztu zeuen ona haiena egitearren, zeuen izaerak kontra eta kontra egiten badizue ere; eta, aukerarik duzuenean, saiatu lana zeuen gain hartzen lagun hurkoari kentzearren.... Ez uste izan kosta gabe izango denik eta eginda aurkituko duzuenik.
‎Han ez dago ematerik eta hartzerik, arimak era ezkutu batean berak hartuko duen Senar hau nor den ikustea baizik. Izan ere, ezin zezakeen uler inola mila urtean ere zentzumen eta ahalmenen bidez, han une labur batean ulertzen duena; baina Senarra halakoa izanik, ikuste soil haren bidez duinago uzten du arima, elkarri eskua emateraino, esan ohi denez; izan ere, arima hain maitemindua geratzen da, non ahal duena egiten baitu jainkozko ezkontza hau nahas ez dadin. Baina arima honek axolagabe jokatuko balu, bere bihotza Hura ez den beste zerbaitetan jarriz, guztia galduko luke, eta hori galera handi handia izango litzateke, egin zaizkion mesedeak bezain handia, eta esan daitekeena baino askoz ere handiagoa.
‎Jainkoa arimari mintzatzen zaion honetan ez dago inolako erremediorik, baizik eta, nahi ez badut ere, entzunarazten dit eta adimena hain osorik edukiarazten digu, Jainkoak uler dezagula nahi duena ulertzeko, non ez baita aski nahi izatea edo nahi ez izatea. Bada, guztia dezakeenak uler dezagula nahi du, Hark nahi duena egin behar delaeta gure egiazko jaun eta jabe agertzen dela. Hau neugan ongi ikusia dut, beldurraren beldurrez ia bi urtean kontra egiten jardun nuelako, eta orain ere batzuetan saiatzen naiz, baina ez dut etekin handirik ateratzen.
‎eta trebetasun handiagoarekin, gauza handia baita han ematen dena, eta Jaunak batzuetan nahi izaten du, diodanez? gorputzak goza dezala, honezkero arimak nahi duena egiten baitu. Bere senera etorri ondoren, liluramendua sakona izan bada, egun bat edo bi eta baita hiru ere ahalmenak sor geratu ohi dira eta arima durduzaturik bezala, bere senean ez dagoela dirudiela.
‎Bete betekoa da konparazio hau. Estasi honetan egon aurretik, arimak uste du kontuz ari dela Jainkoa ez iraintzeko eta bere indarren arabera ahal duena egiten duela; baina hona iristean, begiak irekiarazten dizkion zuzentasun eguzkiak ematen dio eta hainbeste samar ikusten ditu, non berriro itxi nahi bailituzke; izan ere, oraindik ez da arrano beltz honen alaba bete betekoa, eguzki honi aurrez aurre begiratzeko gai dena; baina une laburrean irekita izanda ere, lohi ikusten du bere burua. Bertso honetaz gogoratzen da orduan:
‎16. Zuhurtasunez? esan dut, noizbait deabruak egingo duelako; eta honela ez da komeni, ez otoitza beti uztea gogoa guztiz barreiaturik eta adimena asaldaturik dagoenean, ezta arima beti oinazetzea ere ezin duena egitera behartuz.
‎ni Reinoso kalonjearekin aitortzen nintzen; laguntzen zidaten bi haietako bat zen hura; hala ere, honelako espirituzko gauzarik ez nion adierazi, adierazi beharra izateko aukerarik ez zelako agertu; eta gauza hauetan, beti aitor entzuleak aholkatzen zidana egiteko ohitura nuenez gero, bide ziurragotik joatearren, hari esatea erabaki nuen guztiz sekretupean; hala ere, samin handirik gabe nuen utzi egin gabe nik neuk ulertu nuena. Dena dela, egin egingo nuen, nik Jaunagan itxaroten nuelako beste batzuetan ikusi dudana, hau da, Haren Maiestateak aldatu egiten duela aitor entzulea, beste iritzi batekoa izan arren, Berak nahi duena egin dezan.
‎Aska nazala ni berorren gorentasunak; hala agintzen badu, ni neu konponduko naiz haiekin. Berorren gorentasunak oraindik nahi horretan jarraitzen badu, berorren gorentasunak agintzen duena egingo da, esan dudanez, baina berorren erantzukizuna izango da ongi irteten ez bada. Ripaldak dioen emakume hori ez dut gaizki ikusten beste leku baterako; horrako, ordea, hasieratan daude eta, kontu izan behar da etxearen izen ona ez orbantzeko.
‎Idatzi diot ez bidaltzeko diruak nire nebari, berak idatz diezaion arte. Saia bedi Jesusen Lagundiko errektoretzat datorrenarekin Acostak esaten duena egin dezan gure aitak, laster izango da-eta. Nik Salazarri eskatu nion (hemen izan zen eta Granadara doa bertan geratzeko eta, beharbada, handik igaroko dela esan zuen) horko probintzialari hitz egin ziezaiola; joango balitz, harrera gozoa egin eta hitz egin lasai berarekin, oso jarrera onean baita.
‎5 Berorri eskatzen diot, Joan López Velasco ikusiko balu, esan diezaiola atzo jaso nuela beraren gutuna Valladolideko bidetik, eta hona hobeki etortzen direla ohiko posta zerbitzutik, zerbitzu burua nire adiskidea delako: berorrek agintzen duena egingo dudala. Nik uste dut hemen egun batzuetarako zeregina badela; baina, ez denean, obedientziak besterik agintzen ez didan bitartean, ez dut hemendik irteteko asmorik, gure gauza horiek amaiturik ikusi arte.
‎2 Berorrek agintzen duena egin ahal izatea nahiko nuke nik. Baina gauzak hemendik ez daude ohi dudan bezala irteteko eran, beti egon behar dudan lekurantz izan ezik, nuntzioa gaizki informatua baitago, eta nire fraide hauek urrats guztiak kontatzen hain arreta handikoak direnez, ezin zaie orain aukerarik eman; eta gutunak eta arazoak hainbeste direnez, monasterioak atsedenik gabe itota ibiltzea litzateke; horregatik eta beste arrazoi batzuengatik, bisitariak ez dit utzi hemendik irteten, gortetik hurbil dagoelako.
‎4 Atzo eman zidaten aita Nicolaoren gutun hori. Benetan poztu naiz esaten duena egin ahal izateaz, batzuetan Salamancakoaz arrangura izaten baitut, baina ez nuen hoberik ikusten eta orain badu zertaz arduratu, argi dagoenez, etxekoa egin du kanpokoaren aurretik. Nik esan nion aita Nicolaori Toledon hor dauden eragozpenetako zerbait, eta ez nik dakizkidan guztiak.
‎Eman zuen bermearen arabera egitea gauza handia litzateke, eta utz alde batera finegi jokatzea, eginahalak egin arren ere, ez baitute esango diru gose ez garenik. Azken batean, gure aitak agintzen duena egingo da. Idatz biezaio, eta zaindu berorren burua, Jainkoarren.
‎Eta hala ere, gehiegizko hitz bakoitzak nahasi egiten ninduen. Honezkero ez nuke nahi beste ezer esaterik paperean, eta beraz, erregu egiten diot berorri, bihar, Andre Mariaren Aurkezpen bezperan, bisitatzera etor dakidala, hainbeste bider desegin den arima bat berorri agertzeko, berorrek hartan Jainkoari atsegin emateko hoberentzat duena egin dezan. Haren Maiestateagan itxaro dut, bizitza osoan obeditzeko grazia emango didala; bertan ez izateak ez dut uste askatasuna emango didanik, ezta ez dut nahi ere, hau desiratzean gauza berriak ikusi ditudalako; ona besterik ezin zaio etorri hemendik, berorrek eskutik uzten ez banau, eta ez du egingo.
‎Askoz ere handiagoa izan zen berorrena, moja gaixo honen pena eragozteko asmoan, egiaz, egun nekagarria igaro baitzuen, eta ez zen egun bakarra izan, asko baizik. Haren amaren kontuaz ez dut beste esatekorik, berorrek agintzen duena egitea baizik, hau baita mendekoa izatea; eta mendekoa ez naizenean, niri higuin ematen dit pena emango dion gauza bat inori eskatzeak, eta gauza bera egingo nuke.
‎6 Orain komeni dena Madrileko fundazioa da; eta artzapezpikuak berak nahi duena egiten dela ikusten badu, laster batean emango du, eta hemengo gotzainak, irailerako hara doanak, esan dit gogoraraziko diola. Nik, Jainkoa lagun, abuztuaren erdirako amaituko dut hemengoa.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Jaso nituen paperak eta berorrek agintzen duena egingo dut. Gure Jaunak ordain dezala berorrek izan duen ardura.
‎Gure Jaunak ordain dezala berorrek izan duen ardura. Nik berorrek agintzen duena egingo dut neure otoitz urri hauetan, eta era berean eskatzen diot, gogoan izan nazala berorrenetan, eta egin diezadala Duke jaun txit gorenari hau esateko mesedea: Jainkoak hala nahi badu, astelehenean irtengo naizela.
‎eta erabakia guztien gogokoa izango litzatekeela. Eta nahi ez badute ere, niretzat pozgarria litzateke berorren aitatasunak haiek alde batera uzteko ahal duena egitea. Ez zait errazago egiten pentsatzea berorren aitatasunari berriro men egitera eta berriro hastera etorriko direla, berorren heriotza bilatzera baino.
‎Gutun hori idatzita neukan orain dela egun batzuk. Hau Albornós jaunari eskatzeko da Gonzalo nire ilobaren alde ahal duena egin dezan. Berorien zerbitzari honen bidez zerbait irabazten duelakoan, eskatzen diot berorri laguntza handia eman diezadala honetan.
‎Nik esaten diot, horietatik errurik gutxien dutenez baliatu beharra dagoela berorren aitatasunak agintzen duena egitez bete dezaten. Probintzial hori, hain oker ibili ez balitz, ez zen borrero txarra izango.
‎...4 Oi, bai nahi nukeela liburutxoa bidaltzea Cuevasko aita priore santuari, eskatu egin baitit!; izan ere, asko zor zaio eta poztasun hau eman nahi nioke, bihotz bihotzez nahi ere; eta Garciávarezi berari ere ez lioke kalterik egingo gure jokaeraren eta gure otoitz eraren berri jakiteak; liburutxoa hor balitz, bidaliko nioke; ez baitago zor zaion bezain ongi santu horri zerbitzu egiterik, eskatzen duena eginez baizik. Beharbada, egunen batean egingo da.
‎Ama Ines Jesusenari idazten diot berorren agurgarritasuna eta biak konpon daitezen elkarrekin. Teatinoei dagokienez, poztu naiz ahal duena egiten duelako berorren agurgarritasunak haiekin, beharrezkoa baita, eta haiei erakusten diegun ona nahiz txarra eta begikotasuna?
‎Gure Jaunaren aurrean erakutsi dute beren poza eta Hura goretsi dute; berorren jauntasunari atsegin izango zitzaiokeen ikusi balitu. Izan bedi beti goretsia, gutun hura idazteko bere burua behartzera eragin dion karitatea eman baitio berorren jauntasunari; eta deabruak hortik zetorren onura ikusten zuelako, gehiago saiatzen zen haren kontrako sua pizten; baina gutxi aurreratu du, gure Jainko ahalguztidunak nahi duena egin behar duelako.
‎Hau bai mesede gorena, eta inola ere ezin merezizkoa, Jaunak horretarako dohaina eman ezik! Egia da, maitatzeko ere ez dagoela itzarririk; baina zorioneko loa, zorioneko mozkorraldia, arimak ezin duena egitera Senarra baitator, agindu hain miragarria emanik: ahalmenak hilik edo lo daudenean, maitasuna bizirik gera dadila; eta nola jokatzen duen ez dakiela, Jaunak horrela agindurik, hain era miragarriz joka dezala, maitasunaren Jaunarekin berarekin, hau da, Jainkoarekin, bat eginik egoteraino garbitasun handiaz; izan ere, ez dago eragotziko dion ezer, ez zentzumenik, ezta ahalmenik ere, hau da, ez adimenik ez oroimenik; jakina, ezta borondatea ere.
‎harekin goza daiteke, hura kontentatu baitu (badakigu haren opariak etengabeko oinazeak direla bizitza honetan ere); gure Jaunak izango ditu bai bere seme alabak, inorenak hartu gabe. Jaunak askotan egiten duena egingo du: eskuetatik kendu [etsaiari].
‎1 Ihes egizue, Jainkoarren, ene alabak, mesede hauei garrantzia ematetik. Saia dadila bakoitza egin behar duena egiten; nagusiak eskertzen ez badio ere, ziur egon dadila Jaunak ordainduko eta eskertuko diola. Bai, bizitza honetan saria lortzera ez gara hona etorri eta.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia