Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 109

2000
‎Alternantzia kasu bakoitzaren adiera, alternantziak sortu duentestuinguruari estu estu atxikia ikusten du P Auer-ek. Bestela esanda, alternantziabatek zeri erantzuten dion jakiteko, sortu duen testuingurua aztertu beharra dago.
2002
‎Zehaztapen hori egin eta lehengora itzuliz,, hizkuntzak? sortzeko inoiz baino bitarteko gehiago dauden honetan, baina era berean, bai gizakiak bai izadiak bere osotasunean gaur egun bizi duen testuingurua zer nolakoa den ikusita, garai berrira egokituko den pentsamendu berria ezinbestekoa egiten da. Ahalegin horretan, informazioaren erabilera egokiak gaur egun duen garrantziaz jabetzea erabakigarria izan daiteke guztion bizikidetzarako.
‎Igorleak badu eragin zuzen bat hedabidean eta hartzailearengan, hori argia da; baina bera ere ez dago salbu kanpo eraginetatik. Hartzaileak, jakina, nola igorlearen eragina hala medioarena pairatzen du, bai eta bizi duen testuinguru ezartzen diona ere.
2003
‎Aurrekoarekin batera, kontuan hartzekoa da azpiegitura proiektu berriakikuspegi neoliberalaren gailentasuna bereizgarri duen testuinguru batean ari direladefinitzen, eta horrek ere utziko du bere arrastoa.
2004
‎Euskal arazoaren luze zabala behar bezain zorrotz hautemateko azken mendeotan mundu zabalean gertatu den genozidio katea ezagutu behar genukeela dirudi.145 Arazo hau bakarka ikertzeak ez digu argirik ekarriko, berezkoa duen testuinguru zabalaren ulergarritasun argigarriari ateak ixten dizkiogulako. Argibide guztiak ere urri izango ditugu, horratik.
‎Altuberen okerra, funtsean, euskararen arazoa hizkuntzalaritzatik begira­ tura bakarrik planteatzean datza, ez baitu kontuan hartzen, horrekin batera, bes­ te indar soziopolitikoek ere badutela beren eragina. Hizkuntzen bizitza ez da jokatzen bakarrik familian eta herritar soilen artean, hor bereziki, nazio batek bestea zapaltzen duen testuinguru historikoan baizik, are gehiago, gure kasuan bezala, hizkuntzaren izaera politikoak duen garrantziaz inor guxi jabetu izan ez denean (227). Borroka ez da ematen hizkuntzen artean, herrien artean baizik, eta hor herri menpetuaren hizkuntzak bere garaipena kulturaren bidez lortu be­ har du.
‎Arrasaten sortu eta garatutako lankidetza mugimenduak azkenaldi honetan aldakuntza sakon eta ugari izan ditu. Egiaz eta benetan, ekonomiak zehazten duen testuinguruak, lehiakor izateko beharrezkotasuna, merkatu berrien irekiera, etaabar, lankidetza mugimendu horren izaera aldatu du; ondorioz, enpresa kooperatibo askoren tamaina asko hazi da, eta kooperatiba ugarik euren ekoizpena eta egitura handitu ere egin dute.
2005
‎Iragarkien munduan, emakumeak etxean eta etxekoandre bezala agertzen dira, gehienetan. Publizitateak sortzen duen testuinguru lasai, oparo eta zoriontsuan, emakumeak pozik eta guztiz maiteminduta bizixoak egitea eta izarak beste inork baino zuriago izatea dira euren bizi dira, eta euren buruhauste bakarra sendiaren ongizatea da. Bazkari gopozaren oinarri bakarrak.
‎Inguruaren eragina: ikastetxearen duen testuingurua konplexua bada (hirihandi batean dagoelako, arazo ugari daudelako eta abar), koordinazioazailagoa gertatzen da.
2006
‎Momentu batean autonomia horren alde jokatu zuten egitura sinbolikoek, zientziaren garapena ziurtatu zutenek eta erlijioak inposatutako mundu ikuskera oker eta magikoak gainditzeko balio izan zutenek? preso hartu dute autonomiaren aukera hori, politeismo axiologikoak agintzen duen testuinguruan gizakiari gero eta zailagoa egingo baitzaio zentzuari eustea. Eta, berriro diogu, Weber-en kontzepzio antropologikoari jarraiki, gizakia, gauza guztien gainetik, zentzua sortzeko ahalmena eta beharra duen izakia da.
‎PWCk gogorarazten du “‘.eu’ domeinu izenaren erregistroak bi interes dituela enpresentzat: alde batetik, EBn diharduten konpainien elementu identifikatzaile gisa eratzen da, Interneten eta merkataritza elektronikoaren garapena bultzatzen duen testuinguru ekonomiko batean; bestetik, prebentzio faktorea da, “ziberbatek” libreki erregistratu eta edukietarako erabiltzen ez duelako.
2007
‎nork berebizitzaren sozializazioan bereganatu duen nortasun soziala eta kulturala taxutzenduten osagarriak (hizkuntza, kultura...) ez direla berak bere aburuz hautatuak, berajaio zeneko gizarte nazionalak ezarri zizkionak baizik. Hortaz, nazio identitatea ezdela dimentsio subjektibo eta ideologiko hutsetara murrizten den izateko modua, borondate kontua, subjektua bere baitan bildurik eta determinaturik espainiarra edofrantsesa edo euskalduna bihurtzen duen testuinguru historikoa baizik. Horrela, hizkuntzaz espainiarra izan arren bera sentieraz ez dela espainiarra dioena oraindikez bide da ohartu nazio identitatea ez dela sentimen kontu hutsa.
‎Bestalde, telebistaren bidez zabaltzen diren informazioak direla-eta, garatu daitezke gizarte munduaren inguruko ikuskera estereotipatuak, balio jakin batzuk, zenbait talderekikoaurreiritziak, eta abar. Horregatik guztiagatik, esan daiteke telebista gizarte ezagutzaren garapenean eragina duen testuingurua dela gaur egun (ikus VII. kapitulua).
2008
‎Datu linguistiko horiek zerrendatzen hasi aurretik, ordea, datuen bilketan aritu naizenean zaindu beharrekoak iruditu zaizkidan faktore batzuk ekarri nahi nituzke hona. Kontuan hartzekoa da datuen bilketan ari garenean biztanleen partaide guztiak egoki errepresentatuak izan behar dutela, ez gutxiegi ezta gehiegi ere7 Aldi berean, berriemaileen hizkuntza jarrerari eta erabilerari eragiten dioten faktoreak ezagutzen saiatu dugu, horretarako adi egon dugularik hiztunaren egoera pertsonalari eta baita hiztuna inguratzen duen testuinguru sozialari ere8 Guztiak hartu ditugu kontuan Zaldibiako hizkeraren azterketarako. Bilketa lanean abiatzerakoan, hiztunak aukeratzeko irizpide zehatzak hartu genituen kontuan, biztanleak egoki errepresentaturik izateari garrantzi handia emanez, ikerketak fidagarritasuna izan dezan.
2009
‎Neurri horren berri aipatu sindikatuetako idazkari nagusiek elkarrekin Bilbon eskaini duten prentsaurrekoan eman dute. Krisiak eragin duen testuingurua eta honen ondorioak aztertu dituzte agerraldian.
‎Europako Batzordeak (EB) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren (UAB) parte hartzea izan duen ikerketa batek Europako batez bestekoaren azpitik jarri du gure herrialdea, eta Espainiarrak komunikazio teknologien unibertsoan zailtasunak dituztela ohartu da. Ez dute aurkitzen beren zentzu kritikoa erraztuko duen testuinguru egokirik, lana mantentzen dute. Aztertutako 27 herrialdeen artean, Espainia aurreratuenetatik oso urrun dago:
2010
‎Ingurumen ondasun eta zerbitzuen gaineko balorazio ekonomikoa ebaluazio tresna erabilgarri gisa azal daiteke, bereziki natura eremu babestuen (NEB) politikak gero eta garrantzi handiagoa eskuratzen duen testuinguruetan. Nahiz eta NEBen gaineko balorazio ekonomikoak tradizio luzea duen, Euskal Herriko NEBen gain egindakoak oraintsukoak dira.
‎Kasu batzuetan, jantzi bat erosi eta sei epetan edo hiru hilabeteren buruan ordain daiteke. Austeritatea, ganga eta kuotak Festara gehiegi gonbidatzen ez duen testuinguru ekonomikoan, aurrezkia, moderazioa eta soiltasuna dira nagusi. Nahiz eta kreditu txartela erabili eta finantza establezimenduetara mailegu baten bila jotzen den, funtsezko kontsigna eskatzen den zenbatekoa murriztea eta ahalik eta gutxien zorpetzea da.
‎Deialdi hori egin arren, ez da lurraren batasun politiko bat suertatu, Vietnameko gerrak markatzen duen testuinguruan. Garapenaren eta ingurugiroaren arteko gatazka agerian uzten duen biltzar horrek, blokeen arteko antagonismoari aurre egin behar dio:
‎" Ingurunea": azkeneko hori, modu berean, ez da ere" enuntziatua gauzatzen den euskarri fisiko edo eszenatoki hutsa", baizik eta" ekintza komunikatiboa —aukera gramatikala eta berorren interpretazioa— modu erabakigarrian eragiten edo baldintzatzen duen testuinguru espazio tenporala" 69 Escandellek, bestela, komunikazio prozesua ere baldintzatzen duten" hiru osagai erlazional" aztertzen ditu, hain zuzen ere," izaera immateriala duten eta, finean, osagai materialen arteko harreman mota ezberdinak diren osagaiak" 70: 1 Lehenik" informazio pragmatikoa" dugu, alegia," emisoreak eta hartzaileak —komunikazio linguistikoaren unean— duten" ezagutzen, sinesmenen, usteen, iritzien eta sentimenduen multzoa" 71 Hori dela eta, baina, garrantzitsua da azpimarratzea komunikazioa bera ezinezkoa dela, baldin eta interakzio linguistikoan dihardutenek informazio pragmatiko horren atal bat gutxienez partekatzen ez badute.
‎Hizkuntzaren filosofiak, adibidez, ederki asko erakusten du ikerketa linguistiko guztien horizontea antropologikoa dela eta, aldi berean, baita ere ikerketa antropologiko denek nahitaez hartu behar dutela kontuan gizakiaren errealitate linguistikoa. Zentzu horretan, semiotikak merezi du aipamen bat —gure aldetik horretan oso laburrak izango bagara ere—, ze zeinuen zientzia orokor horrek giza hizkuntza aztertzen du, bai, baina berori gramatika gainditzen duen testuinguru sozio-kultural eta komunikatibo batean kokatuz. Horregatik guztiagatik, beraz, garrantzitsua eta beharrezkoa da hizkuntzaren pedagogian ere bestelako zientzia linguistikoen ekarpenei erreparatzea eta horien esanahi hezitzaileari so egitea.
‎Berrikuntza nahi dute, baina Urbeltzek draman ezarri dituenak ez dituzte ikusten ere, ez dakitelako alfabeto horren irakurtzen. Joka niro ez duela batek ere ikusten Axeri bodan gauzak ez dituela nafarrak aldatzen, gogoan atxikitzen baitu lantzen duen dantza hori sortu duen testuingurua eta esanahia. Hots, haren ekuazioa dela:
2011
‎Hala, Amaiur Nafarroako bigarren indar politikoa izan daitekeela adierazi du Barrenak.Nafarroako abertzaleen «boto erabilgarri bakarra» Amaiurrena dela azaldu du, Espainiako Kongresuan «ordezkaritza ziurtatua» duen indar abertzale bakarra delako. Era berean, egun Euskal Herriak bizi duen testuinguru politikoan Madrilera «indar politiko bezala» joateak «inolako zentzurik» ez daukala adierazi du. Ezker abertzaleko kidearen iritziz, «herri gisa» joan behar du koalizioak Espainiako bi erakundeetan lan egitera.
‎Batez ere, gatazkaren soziolinguistika eta ekoidiomatika jorratzen ditu, eta katalanak irakaskuntzan duen egoerari buruzko hausnarketa bat ere aurki daiteke. hein batean, liburu honek duela urte batzuk egilearen agortutako beste liburu bat ordezkatzen du; Iniciació a la sociolingü� stica (Barcanova, 1992) izenekoa. publiko zabalari eta, batez ere, Batxilergoko ikasleei zuzendutako herrialde katalanetako historia soziolinguistikoa. Liburu honetako aztergaiak dira erabilera eta gatazka idiomatikoak, ideologiak, hizkuntzaren estatus soziala eta hizkuntza baldintzatzen duen testuinguru politikoa. Laburbilduz, hizkuntza, gizartea, kultura eta boterearen arteko erlazioen interpretazio bat.
‎Gizarteak ulertzeko, eta, beraz, ikuspegi soziolinguistikoa ulertzeko, ezinbestekoa da ikuspegi mentala, kognitiboa eta kognitiboemotiboa kontuan hartzea. gizabanakoen eta taldeen artean, sare sozialetan eta elkartasunaren arloan elkarrekiko erlazioa nola gertatzen den aztertzea, eta erlazio horretan esku hartzea; izan ere, gizabanakoak ez dira banan banan erlazionatzen besteekin, baizik eta sare moduan. hein batean, testuinguruak mugatzen du gizabanakoa: hark sortzen duen testuinguruak mugatzen du; hau da, elkarrekiko erlazioa dute.<0}
‎testuingurua. hizkuntzak beti daude testuinguru jakin batean; testuinguruak espezie jakin baten alde egingo du. hortaz, espezieen arteko lehia aztertzen dugunean, espezieak beren testuinguruan aztertu behar ditugu. esate baterako, azter dezagun hizkuntza berdintasunaren gaia katalunian eta euskal herrian, legelarien ikuspuntutik. hasteko, hizkuntza komunitate horien hizkuntza berdintasunak aztertzean, kontuan izan behar dugu hizkuntza komunitate horietako batek besteak baino hiztun gutxiago dituela. Bi hizkuntzak ez daude egoera berdinean. hori dela eta, egoera hori konpentsatuko duen testuingurua sortu behar dugu. Ezberdinak diren gauzak berdintzat hartzea diskriminazioa da, diskriminatzailea da. hortaz, testuinguruaren ikuspegia izateko, ezinbestekoa da berdintasun politikek ekitate politikak sortzea, berez ezberdina dena berdintzeko, betiere, kontzeptu orokorra kontuan hartuta. garrantzitsua da galzorian dauden hizkuntzen mapa kontuan izatea; izan ere, hizkuntzak desagertzearen arriskua mundu mailako arazoa da:
‎Tolosaren kasuan aipaturiko bi grebetan, 1916an eta 1917ko abuztuan, UGTrekiko elkarlanak erakunde anarkista mesedetuko du eta bere presentzia hedatuko da honekin. Mugimendu sozialistaren barne zatiketak, perezaguisten eta prietisten artean, Errusiako Iraultzak sortzen duen testuinguru berria dela eta, eremu bikaina bilakatuko dira ekinbide anarkistarako. 1918an. Federación Regional del Trabajo del Norte?
‎Komunitatearen indarguneetatik abiatuta, gabeziak eta zailtasunak gainditzeko aukera emango duten diagnostikoan eta jardueretan oinarritua. Ikaskuntza komunitate orok hezkuntza praktika bati erantzun behar dio, garatu behar duen testuinguru jakin batera egokituko den hezkuntza praktika bati, finkatutako helburuak betetzeko.
‎Horrela, iradokitzen da bortizkeriaren agerpenean eta onarpenean dauden aldeak kulturetan barrena balio patriarkaleei emandako balio maila ezberdinen ondorio direla (Bhanot eta Senn, 2007; Bui eta Morash, 1999). Zentzu horretan, ikertzaile batzuek aipatzen dutenez (Klevens, 2007), tratu txarrak egitura sozialaren zenbait faktore eta giza talde bakoitzak gure gizartean duen testuingurua aintzat hartuta ulertu behar dira.
2012
‎Oso zaila da zer gertatzen ari den ulertzea. Guri zaila egiten zaigu ulertzea sindikalismo abertzalearen batasuna puskatzea sindikalismo abertzaleak eskatu duen testuinguru bat dagoenean; gaindiezinak ziren oztopoak ez daudenean; abertzaleen arteko lankidetza nagusitu denean; burujabetzaren aldeko bide bat egiten ari denean; eta krisi garaian, burujabetzaren aldeko bideak dimentsio sozial bat eduki behar duela nabarmena denean. Politikan lankidetza indartu da, baina sindikalismoan ezinezkoa da.
‎Eta bat ez etortze horixe da, hain zuzen ere, testuaren interpretazio ironikoa egitera garamatzana (Booth 1986). Horrek ez du esan nahi, ordea, ironiazko enuntziatuaren interpretazio bat eta bakarra egongo denik, hori ere norentzakoaren baitakoa izango da; hau da, norentzakoak duen informazio pragmatikoaren edota norentzakoa inguratzen duen testuinguruaren baitakoa.
‎bai batak eta bai besteak norentzakoaren espektatiba edo igurikimenak hautsi nahi ditu, norentzakoa nahastu nahi du. Hasierako nahasmen edo txunditze horrek behartuko du norentzakoa esatariaren intentzio xedea zein izan den argitzeko inferentziak egitera, ez baitu ulertzen zerk eraman duen testuinguru horretan itxuraz behintzat desegokia edo inkoherentea den jokabidea hautatzera. Esatariaren intentzio xedea zein den jakinda erdietsiko du igorri nahi izan duen mezuaren zentzu pertinentea edo errelebantea.
‎Euskadi Irratia, ETB1 eta Euskaldunon Egunkaria/ Berria (Research on Basque Media’s News Quality)" doktore tesiaren emaitzak dira1 Txema Ramirez de la Piscinaren zuzendaritzapean, euskarazko hedabideak ikuspegi profesionaletik aztertu gura izan ditugu. Horregatik, nazioarteko kazetaritza adierazleen arabera euskarazko hedabideek gauzatzen duten kazetaritza jarduerari erreparatu diogu, hizkuntza normalizaturik ez duen testuinguruan lanean aritzeak dakartzan ahuleziez errukitu barik. Azken batean, euskarazko hedabideak berez erdarazkoekin ere lehiatzen dira, bigarren horiek nagusitasun osoa duten egoeran.
2013
‎Adolfo Mu, oz Txiki ELAko idazkari nagusiak iragarri du ELA ez dela negoziazio kolektiboaren balizko akordio interprofesionalean egongo, patronalak beste erreforma nahi duen eta Jaurlaritzaren etxe handian hots eginez nahi duena lortzen duen testuinguruan.
‎Horregatik, erakundeko idazkari nagusiak, Mikel Araguásek, «Europar Batasuna eta Afrikako herrialdeak elkarrengana hurbiltzea» aldarrikatzen du. migratzeko eskubidea ez ezik, ez migratzeko eskubidea ere errespetatzen duen testuingurua sortzea. «.
‎Orain 50 urte baino gehiago sortu ziren Fagor Etxetresnak," gaur egungoarekin zerikusirik ez duen testuinguru sozial, ekonomiko eta politiko batean", azaldu zuen Treviñok. Horregatik, eredu kooperatiboak" eboluzionatu beharra" duela esan zuen, baina horrek ez duela esan nahi balio ez duen eredua denik.
2014
‎Gure egunerokoan elementu berri bat sartzen denean, begiradaren baitan dago sortzen duen erreakzioa: mehatxua batzuengan, ilusioa bestetzuengan… Elementuak berak ez du esanahirik, baina pertsonaia bakoitzak, bizi duen testuinguruagatik edo dena delakoagatik, bere sentimenduak eta beldurrak ipintzen ditu elementu horretan. Pelikulan, mihise zuria dira loreak, norberak esanahiz betetzeko zain.
‎herria esaten da. Beraz, nuantzaren bat gorabehera, testuotan herria oro har eta nazioa sinonimo estriktoak baldin badira (eta berdin Mirabeau eta Sieyèsen arteko diferentzian), sinonimia hori ilkiarazi duen testuinguru historikoa zein izan den itaundu da; h. d., kanpainaren xedearena eta argudioon norabidearena, eta horien barruan zein den nazioaren kontzeptuak hartzen duen esanahi doia. Sieyèsen testuak bozketa kanpainako testuak dira, haren kontzeptuek kanpainako jopuntuetara destatzan dute, ez dira teoria neutral bateko distinguo subtilak, gutxiago nazioaren teoria batekoak.
‎Baina gatozen berriro artikulu honetan aurkeztu nahi dudan ikuspegira. Generoharremanak, euskal kultura eta gorpuztasunaren analisia bateragarri egin nahi dituengure begirada, identitate bizituen aniztasunaren eta konplexutasunaren azterketaazpimarratu nahi duen testuinguru zientifiko honetan kokatuko litzateke.
‎Zinema garai bateko espresio era eta haren errepresentazioa da. Gainera, garaikideeta adierazpen toki duen testuingurua eraginkortasun handiz eraikitzen laguntzendu. Zine formek gorputzen etengabeko eraketa prozesuetan eragiten dutenheinean, zinemagintzaren azterketek informazio aberatsa eman diezagukete gizartegaraikideetako genero identitateen eraikuntzaren nondik norakoez.
‎Baina galderak hor dirau: zergatik bihurtzen da arazo gorputza (emakumeengorputza) gorputzak garrantzia ez duen testuinguru batean. Horra hor aurretikaipatutako paradoxa:
‎Testuinguruko aldagaiekiko galde sorta (Garcia, 2011): tresna hau osatzen duten 20 itemak lotuta daude ikasleak inguratzen duen testuinguru akademikoaren arlo edo aldagaiak antzematen dituen moduarekin. Arlo horiek enuntziatuta dauden moduak lerrokatze konstruktiboaren ezaugarriak islatzen ditu:
‎Etorkizunari begira, unibertsitatearen garapenerako lankidetza jarduerak egonkortzeko, ezbairik gabe lankidetza eragile gisa bestelako eragileekin elkarlanean bete dezakeen papera argitu da. Guztia ere, elkarlan prozesu horizontalak eta gardentasuna jokoan jartzeak lankidetza deszentralizatuaren norabidea markatuko duen testuinguruan gertatuko da, lan estrategietan esku hartzeko instrumentu eta metodo berriak gehitzeko beharra nabaritzen den testuinguruan.
‎Itzul gaitezen mamira. Toberaren dfinizio baten bila lanari nabaritzen zaio sortu duen testuinguruaren usaina. Unibertsitate inguramenean Herellek larderia handia zuen eta horren gibeletik joan ginen tobera aztertzera, libertimendua ahantzirik.
2015
‎Behinola Euskal Rock Erradikalaren erreinu izandako gune alternatiboak bestelako musika mota batzuei ateak ireki dizkiete azken urteotan. Baina zein da hori ahalbidetu duen testuingurua. Aldaketa politikoak bere eragina baduela dio Del Amok.
‎Hori horrela, ikerketa honek, lurralde orok duen balio paisajistikoaren ideia, hiritartua denlurralde horri aplikatzen dio ikerketa abiapuntu bat sortzeko. Batetik, hein batean, homogeneizazio unibertsal horren inguruan hausnarketa bat egitea beharrezkoa ikusten delako, eta, bestetik, Europako Hitzarmenak ezartzen duen testuinguru horren arabera, kontraesan batidentifikatu egin delako. Nola izan daitezke homogeneoak paisaia guztiak, oraindik oraingizarteak eta herrialdeak kulturalki ezberdinak baldin badira eta geografikoki ere tokiakezaugarri ezberdinak baldin badituzte, besteak beste, klima aldaketaren balizko ondorioezberdinek erakusten dutenez edo gizarte desorekek adierazten dutenez?
‎Emaitza onak ematen dituensistema, indikadore guztien arabera, baina gobernu sistema zatikatua duena, erabaki prozesuakluzatuz. Hau izan da beraz doktorego tesi hau mugatu duen testuingurua eta galderak planteatzeraeraman duena.
‎852 galdetegi, 26 sakoneko elkarrizketaeta 16 neraberen Tuentiko profilen eduki azterketa baliatu ziren ikerketa osatzeko. Ikerlanakdeskribatzen duen testuinguruan aro analogikoko ikus entzunezko praktikak eta kontsumo ohituraberriak uztartzen dira, digitalizazioaren ondorioz sortu direnak. Horrekin batera, lagun taldeareneragina nerabezaroan nabaria da.
‎Egungo ekonomia modernoaren eta haren sistemaren definizio bat ematearren, honako hau ontzat jo genezake: Definizio horrek ezartzen duen testuingurutik abiatuta, ekonomia zer den eta nola egituratzen den azaltzeko ohikoa da errenta fluxu zirkularraerabiltzea (ikus 1.1 irudia). Horren arabera, ekonomia bi merkatu nagusitan banatzen da:
‎artaziekin irakurri dugu. Pentsamendu asko testuan ez zituzten erlazioetan ipini eta ibilarazi dugu, autoreak egin ez duen testuinguruetan jokarazi hainbat testuri, zenbait ideiari ez zituen hedapenak erantsi, adierazi nahi zuena baino gehiagora bultzatu..., interpretazioetan egin ohi den ‘biolentzia’.
2016
‎Argi dago kode aldaketa egiteko ondo menperatzen direla bi sistemak, baina zalantza egiten dut: ...ari —’mendekotasun sintomatzat’ jotzen zuen Coyosek (2010) —; b) Bereziki, ez ote duen eragotziko euskaren erabilera hizkera informalean —kode aldaketa aldaera herrikoiagoetan errazagoa erabiltzen dela zioen Rotaetxek (1999) —; eta c) Ez ote duen zailduko Aiatik kanpokoen parte hartzea bertako hizketa erkidegoan, nekezago erabiltzea bertako euskara bizia hala eskatzen duen testuinguruetan, lagunarteko elkarrizketa informaletan esate batera, eskura dutelako kode aldaketaren makulua.
‎Meatzaritza (hau da, industria biztanleriaren %8, 2) asturiar hiztunez beteriko muin indartsua izan da; meatzari gehienak baserritik zetozen, eta oso lotuta zeuden landa munduari. Meatzaritza kultura, ziur asko, meategietara immigratutako biztanleak baretu zituen iturri nagusia izan zen, asturieraren funtzioa, ideologia indartsua duen testuinguru soziologiko batean, klaseko hizkuntzarena baitzen bertan. Antzeko eran, eta Diego Catalánen ustez, industria muinak Avileseko eremuan egoteak baimendu zuen erdialdeko hainbat konponbide hedatzea mendebaldera, gaztelania bera baino prestigio handiagoko tokiko eredu gisa.
‎Izena zehaztu ondoren, B. Oyharçabalek deskribatzen duen testuingurua ere azaltzea inportantea iruditzen zaigu, horrek Larzabalek pastorala idazteko erabakiarekin harreman zuzena duela pentsatzen baitugu, alegia tradizio eta hizkuntza elkarturik baitzeuden:
‎Markel Olano diputatu nagusiak zoriondu egin ditu lehiaketako parte hartzaileak eta irabazleak. " Gure ekonomiak bizi duen testuinguruan, berebiziko garrantzia du enpresen eraldakuntza bultzatzeak. Eta testuinguru horretan ezinbestekoa da teknologia berriak bultzatzea maila guztietan, horien artean aplikazioak, bultzatzen eta laguntzen ari garen eraldakuntza horren oinarri direlako hainbat arlotan", azaldu du.
‎Puntu horretan, aldarrikapenak gu eta haiek delakoa definitzen du, eta talka horretan berdin dio eskubide, ezaugarri edota burutze argiaz aritu; haientzat berdin dio gu erabakitze eskubideaz, autodeterminazioaz edota independentziaz aritu, estatu espainolaren kasuan, besteak beste, euren Konstituzioaren oinarri sakon eta sakratuena, Espainiaren batasuna, zalantzan jartzeaz gain (erabakitze eskubide formala), erradikalki aldatzeaz ari baikara (erabakitze eskubide instrumentala). Horrexegatik, Euskal Herria izango da erabakitze eskubidea zer den definituko duena; baina, sarreran esan bezala, ezin ahantz dezakegu determinatu ez, baina baldintzatzen duen testuinguru kultural, ideologiko, politiko, ekonomiko zein soziala izango dela haren abiapuntua.
2017
‎Orain dela hilabete batzuk jarri ziren Okelakoak gurekin harremanetan, eta beren laneko ardatzetako bat da belaunaldi ezberdinetako artistak elkarrizketan ipintzea. Beraz, pentsatu genuen orain dela hamar urte egindako obra bat aurkeztea eta ikustea ea nola funtzionatzen duen testuinguru honetan, orain. Hamaika margok osatutako lana da, Gasteizko planoan oinarrituak denak.
‎...bat edo beste aukeratzearen arrazoia azaltzen. iñaki garciak (2001) erabilera azaltzeko eredu psikosozialean, testuinguruari dagozkion aldagaien artean, euskaldunen presentziaren garrantziaz ohartu da. oñatitik datorren ikasleak aitortu du kalean euskaraz egiten duela beti, hori delako herriko ohitura. donostiako eta iruñeako ingurune soziolinguistikoetan, hots, euskarak presentzia murritzagoa duen testuinguruetan, ikasleek gaztelera erabiltzeko joera handiagoa agertu dute. gainera, nahiz eta euskaldunen presentzia handiko eremu soziolinguistikoan bizi, ama hizkuntzaren garrantzia ere aipatu du ikasle batek (h6), bere kasuan ama hizkuntza gaztelera denez, joera handiagoa du hizkuntza hori erabiltzeko. ikasle guztiek jarrera positiboa azaldu dute euskararekiko eta, ezagutza maila ona badute ...
‎Bide horretatik, lan kritikoa eginen da eta Trantsizio demokratikoaren mitoa deseraikitzeko asmoa du, Beste akademiko batzuk definitu duten haritik aurkeztuko da, konparazione, Baby ren lana (Baby; 2012) oinarri gisa hartuz. Horren irudikatzeko torturari lotutako erreformak edo tortura bermatu duen testuingurua aztertuko da.
‎Aukera hau geureganatzeak ezinbestean eskatzen digu baliokidetasun dinamiko funtzionaleko itzulpen moduak bere bereak dituen baliabide propioak etengabe aplikatzea, bai esplizitazioaz (elipsietan, gainulertuetan, anaforiko edo errepikatuetan, lotura bitartekoetan?) baita signifikatuaren argibideaz ere, harako San Jeronimok esana non verbum e verbo, sed sensum exprimere de sensu aintzat hartuz, testuaren adiera emanez, ez hitzak hitzen truk, beste barik. Jatorrizko testuan behingoan ulertzekoa zen adierazpideak holantxe izan du oihartzuna lortzen duen testuinguru berrian ere.
‎Gasteizko apezpikuaren ikusmoldea bake prozesuari buruz Ostegun Saindu egunez Gasteizko katedralean egin duen predikuan, Juan Carlos Elizalde hango apezpikuak sustengua agertu die Euskal Herriko bake prozesuak ekarri duen testuinguru berrian elizak egin dituen bitartekaritza lan eta ekimen guziei. Gainera, helburua lortzeko indarrak kendu baino gehiago bildu behar direla adierazi du.
2018
‎Ikusi dugu irakaslearen gorputz adierazpenekin lan egitea eraginkorra dela, irakasleek eurek benetako begirada aldaketa egiteko. Jarrera hauek pixkanaka joaten dira barneratzen, bizipen praktiken bidez. Etorkizuneko irakaslearentzat, oso inportantea da harremanen benekotasuna, sakontasunez entzuten jakitea, pazientzia izatea eta ikasleak bere beharrak asetzeko behar duen testuingurua eskaintzea, eta horretarako, irakasle horiek autoezagutza, autorregulazioa eta enpatia bezalako konpetentzia sozio pertsonalak garatzeko ezinbestekoa iruditzen zaigu gorputzetik abiatzea.
‎probokatzaile bat izanen zenik, ez queer teoriaren oinarrizko testutzat hartuko zenik. Liburuaren bizitzak nire helburuak gainditu ditu, eta hein batean hala izan da, segur aski, testuak hartu duen testuinguru aldakorragatik. Idatzi nuenean, banekien neure burua nolabaiteko borrokan eta aurkakotasunean zegoela feminismoaren molde jakin batzuekin, nahiz eta banekien, baita ere, testuak feminismoaren beraren parte izan behar zuela.
‎Parodia bere horretan ez da subertsiboa, eta moduren bat egon behar da jakiteko zerk egiten dituen errepikapen parodiko batzuk asaldagarri, benetan aztoragarri, eta zergatik beste batzuk domestikatzen diren eta bueltan datozen zirkulaziora hegemonia kulturalaren aldeko tresna bihurtuta. Argi dago ekintzen tipologia bat egitea ez litzatekeela nahikoa izango, zeren ezegonkortze parodikoak, are barre parodikoak ere, beharrezkoak baitituzte nahasmendu subertsiboa sustatuko duen testuingurua eta harrera. Zein antzezpenek eta non emango dio buelta barruko/ kanpoko bereizketari eta behartuko gaitu errotik birpentsatzera genero identitateari eta sexualitateari buruzko aurresuposizio psikologikoak?
‎genitibozko izenordain indartua da eta, hortaz, nahiko nahiko berria. Gainera, ez du agertzeko eskatzen duen testuingurua betetzen. Euskararen testu idatzi zaharrek erakusten dute, genitibozko izenordain indartuak erabiltzeko, perpauseko nork, nor edo nori osagaiak eta izenordainaren bidez adierazten denak bat egin behar dutela.
‎Bertsolaritza genero erretorikotzat hartzeak berekin dakar, besteak beste, sortu den testuaren erlatibizazioa, betiere, bertsolariak kasu bakoitzean inprobisatzen duen testuinguruaren eta egoeraren arabera aztertu baita.
2019
‎Guzti horri, Euskal Herriak bizi duen testuinguru politiko berria gehitu behar zaio, orain hamaika urtekoaren oso bestelakoa. Mugimendu feministak argi utzi du:
‎3.1.3 Hedadura gehien duten jarrera eta motibazioak hizkuntza hautua egiterako garaian norbanakoak duen testuinguru soziolinguistikoak eragina duela aipatu da. Bada, hizkuntza baten aldeko edo kontrako jarrera eta motibazioa testuinguru soziolinguistikoaren araberakoa izan litekeela dio Larrañagak.
‎Ondotik puntuatzea kontatuko da, jakinez gero eta emaitza goragoa izan, orduan eta motibazioa goragoaizanen dela. Aktibitate anitz behatu ondoren, edo kasu honetan, ber aktibitatea ingurumen ezberdinbatean (hizkuntzaren erabilpena), emaitza ezberdinek pertsonaren motibazioaren aldaketa erakustendigute baita motibazio gehien ekartzen duen testuingurua ere. (11)
‎Autorearen ikuspuntua bikoitza da kasu honetan, gizarte langilea izateaz gain herri ekimenetako kidea izatean, ikuspegi zabalagoarekin lan egin da, Harawayik (1991) aipatzen duen «ezagutza kokatua»rekin, alegia. Donna Harawayk dioenez, erabiltzen den metodoa edozein izanda ere, ez dago ezagutzarik egileak duen testuinguru eta subjektibitatetik banatua. Berak ikerketa objektuaren inguruan nondik hitz egingo den azaleratuz sortzea proposatzen du, hau da, zer ikuspuntutatik egiten den esplizitatzea.
‎Horretarako diote Aierdik eta Zubirik, mugimenduak estrategia berezi bat garatu behar du. Bere helburua bertsolaritzak aurrera egiteko behar duen testuingurua eta baldintza sozialak garatzea litzateke. Horrek etengabeko aldaketa eta eraldaketarako dinamika eskatzen du.
‎Ikuspegi berri batetik begiratzera gonbidatzen gaituzte, eta bertsoa, bertsolaria eta bertsolaritza (zer) direnaren gaineko eztabaida eguneratzen dute. Saiakera hori bereziki goraipatu nahi dut, euskara eta euskal kulturaren eremuetan praktikak teoria erruz gainditzen duen testuinguruan kokatzen baita. Urgentziaz beteriko unean/ gunean, ausardia behar da teoriaz hitz egiteko.
‎Marxismoa arrakastatsua izan da eraldatu nahi duen testuingurura egokitu denean eta, prozesu horretan, marxismoa modu kritiko eta zabalean garatuz joan denean. Horregatik bada ere, anakronismoak gainditzea ezinbestekoa zaigu, marxismoaren corpus teoriko praktikoa, bizia bezain dinamikoa, ez baita iraganeko edo urrutiko lurralde bati dagokion zerbait, gure iruditegi kolektiboetan dirauen bezala.
‎Batetik, kanpora begirako maila aintzat hartzen du: egileak bere buruaz egiten duen aurkezpena pertsona horrek egile funtzioa betetzen duen testuinguruetan (elkarrizketak, diskurtsoak, janzkera eta irudia oro har). Bestetik, barrura begirako maila:
2020
‎konfinamenduan emakumeen ia erdiak ez du lanik egin; egin dutenen artean, presentzialki jardun direnak halako bost izan dira telelanean aritu direnak. Ez dute sakon analizatu lantokira joan diren emakumeak eta sintometan aldaketarik izan dutenak, kopuruan paretsuak izanik ere, pertsona berak ote diren, hau da, eragin zuzena ote duen testuinguru horrek. Hipotesi bat plazaratzera ausartu dira, ordea:
‎Mikelarentzako nabarmen izango den zerbait hizkuntzarena da. Berak Goierriko euskara besterik entzuten ez duen testuinguru batetik, bertan gaztelera eta euskara desberdin bat topatuko du; Altsasukoa eta Bakaikukoa. Gaztelania zertxobait jakingo du, eskolan oinarrizko hiztegia ikasi duelako.
‎Adibide gisa balio dezake, azken boladan, lurralde antolaketa eta hizkuntza jorratzean egiaztatu dugula kontrolik gabeko aldaketen eragin negatiboa hizkuntzaren garapenean. Hortaz, egun aurrean dugun eta hainbat hari mutur duen testuinguruak biziki kolpekatu dezake gure biziraupena, behar bezala aurre egin ezean.
2021
‎Anitz ikasi dut emakumeen bizipenak aditzen. Eta idaztea erronka bat izan da, 2020a markatu duen testuinguru pertsonal eta orokorragatik. Hala eta guztiz ere, idazteko prozesua ere aberasgarria izan da.
‎Zure bizitza kontatzeaz harago espetxe sistemaren inguruan hausnarketa bultzatu nahi duzu liburuarekin. Horregatik nahi zenuen ere EAEk espetxeen transferentzia jaso duen testuinguru honetan argitaratzea. Hobekuntzarik espero duzu?
‎Dioenaren arabera, argitaletxeetatik material eta metodologia berritzaileak proposatzen saiatzen dira gelako saioak dinamikoagoak eta motibagarriagoak izateko, ikasleen parte hartzea sustatzeko eta ebaluatzeko modu batzuk inplementatzeko. Irakasleek sarritan lekuko horri heltzen diotela eransten du baina, hezkuntzak eskaintzen duen testuinguruak egoera zailtzeaz gain, eskola eredua betikotzera ere badaramatzala:
‎Filmak agertzen duen testuinguruaz, zinemagileak azaldu zuen bi garai nabarmentzen direla kontakizunean: 1997 eta 2005 urteak.
‎sortu al daiteke zentroaren eta herritarren arteko lotura? Edota... nola egin diezaioke mesede zentroak inguruan duen testuinguruari. Zentroa kalera ateraz eta horretarako haren erreferentzia izango litzatekeen arkitektura efimeroa sortuz.
‎Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren ia hamasei urteko agintaldia aurtengo udan amaituko da, irailaren 26ko hauteskundeen aurretik, eta galdera eta zalantza handiak daude horrek eragingo duen testuinguruaren inguruan, bai Alemanian, baita EBn ere.
‎Lau talde parlamentario izango dira datorren legealdian Asanblean, eta horietako hiru nazionalistak izango dira; zehazki, bat, autonomista; bestea, independentista, eta azkena, autonomisten eta independentisten artekoa. Horrek utzi duen testuingurua da mugimendu horretatik kanpoko sektore bakarra egongo dela oposizioan: Laurent Marcangeli Ajaccioko auzapeza buru duen eskuina.
‎Ziurtasunik ematen ez duen testuinguruan, hirurek pentsatu zuten herrietako festarik ez zela egonen eta, beraz, ezta Jaibusik ere. “Nafarroako Gobernukoekin hitz egin genuen, eta esan ziguten inondik inora ezin zela eskatu, dirulaguntza horiek ez zirela egonen”, azaldu du Zabalak.
‎Proiektu batek duen testuingurua: zein lekutan kokatzen zaren, zeintzuk diren zure hiri kultura markatzen duten oinarriak, historia, tradizio kultural material eta immaterialak...
‎Liburugintzaren finantziazioan, inbertsio publikoaren (eta pribatuaren) zenbatekoa eta zertarakoa aztertzeko baliatu behar dugu une historikoa. Izurrite honek utziko duen testuinguru berrian, erronkei aurre egiteko ditugun finantziazio irizpideak eta politikak zehazteko une aproposa da.
‎Ipar Euskal Herrian gertatzen ari den familia zein komunitate transmisioaren atzerakadak ezaugarritzen duen testuinguru soziolinguistiko batean (OPLB, GN eta GB 2017), koofizialtasun ezaren eta dagokion hizkuntza politika faltaren ondorioz (Urteaga 2004), euskara frantsesa irakaskuntza elebiduna eta murgiltzearen bidezko euskararen irakaskuntza erronka nagusiak bilakatu dira euskararen biziraupena eta biziberritzea bermatzeko (Unesco 2010; 2017). 1 Ildo horretan, nahiz eta, 1992az geroztik, frantsesa E... Horri esker, ordu parekotasun eta murgiltze bidezko irakaskuntza elebidunak, lehen zein bigarren mailetan, hazten joan dira denborak aurrera egin ahala, eta irakaskuntza horren eskaintza handitu bezain ugaritu da denboraren poderioz.
‎Adierazpen kultural hegemonikoagoen (artearen industria merkantilizatu duten horien) aurrean (Duarte, 2011; Szpilbarg & Saferstein, 2014), badira mugimendu sozialekin eta aktibismo politikoarekin harreman osagarriak sortzen dituzten bizitza publikoan parte hartzeko zenbait modu (Laddaga, 2006). Parte hartze ezberdin horiek diskurtsoa duen testuinguru sozialean kokatzen dira: demokraziaren erradikalizazioaren prozesuan, hiritartasuna sakontzeko prozesuan eta subjektu burujabeen eraikuntza prozesuetan (Laclau & Mouffe, 2004).
‎Garai horretan birdefinitu egiten dira inguruarekiko harremanak, eta nerabeak identifikaziorako erreferente berriak bilatzen ditu, horrekin batera identitate berriak garatuz (Artetxe, 2014). Adingabea gurasoengandik aldentzen ari den heinean, berdinen arteko harremanek (lagunek, kideek) garrantzi, intentsitate eta egonkortasun handiagoa hartzen dute, eta berdinen taldea bilakatzen da nerabearen sozializazioan eragin handiena duen testuingurua (Palacios eta Oliva, 2004), haren eredu nagusia (Artetxe, 2014) eta autoestimu maila globala baldintzatzen duen adierazle behinena (Palacios eta Oliva, 2004).
2022
‎Badu ondareak balio artistikoa, askotan; badu zeresan historikoa, gehienetan; eta bada memoria, beti. Zehatzago, badu jagon beharreko memoria bat, baina badago, era berean, hura mehatxatzen duen testuinguru bat ere. Horiek horrela, ondare jasangarrian oinarritu dituzte aurten Ondarearen Europako 22 Jardunaldiak, eta, gai zabala den arren, Aintzane Egilior jardunaldien Bizkaiko koordinatzailearen irudiko, zutabe jakin batzuetan bermatzen da egitaraua:
‎Oraindik lurraldearen erakargarritasun handia duen testuinguruan, Behatokiak euskal produkzio ekonomikoaren sailean, dinamika azkar dela erakustera emaiten du, aktibitatea eta enpleguak garatuz doala adieraziz.
‎Errepaso historikoaren bidez mahai gaineratutako kasu horiek guztiak hari berari jarraitzen diotela ontzat joz gero, bat Santisok eta Gomezek egindako ondoko obserbazioekin: lehenaren arabera, analisi historikoak ageriko egiten du botere gutxiago dutenek adina eta generoa determinante izanik kasu gehienetan botere gehiago dutenen aurka janariaren bidez egindako protesten jarraikortasuna; eta bigarrenaren arabera" anorexiaren manifestazio tipikoekin, garaiaren eta bizi duen testuinguru kulturalaren arabera, emakume gazte bat gaixotzat, mistikotzat, sorgintzat zein herejetzat joko dela".
‎Alegia, herri kultura osatzen duten kultur elementuek dantzak, bertsoak... jarraipena daukate, eta hauek euskaraz garatzen direnez, garrantzi handia hartzen dute euskararen erabilera bultzatzerako orduan. Hein honetan, artikuluan planteatu nahi denarekin lotuz, gure iritzia hizkuntzaren garapena herri kulturak eskaintzen duen testuinguruari lotuta ematen dela da.
‎Oso garrantzitsua da euskararen erabilera herriko dinamikekin, alegia, herriak ematen duen testuinguruarekin, lotzea.
‎Erakunde ekologistaren esanetan, nuklearretatik ateratzen den elektrizitatea energia fotovoltaikoa eta eolikoa baino sei aldiz garestiagoa da. “Energia nuklearra ez da errentagarria eta ur kantitate handiak kontsumitzen ditu, eta hori ez da oso egokia klima gero eta beroagoa duen testuinguruan. Ezin dugu jarraitu sistema bat elikatzen, bizia garatu beharrean pixkanaka suntsitzen duena”, erantsi du Bennasarrek.
‎Azken asteetan eztanda egin du Mercedeseko lan gatazkak, hitzarmen berriaren negoziazioen erdian eta enpresak 1.200 milioi eurotik gorako inbertsioa iragarri berri duen testuinguru batean. Ekainaren 22an izan zen lehen greba eguna, plantillaren erantzun masiboarekin (%95eko jarraipena).
‎" ea hirugarren Euskaraldiak oraingo datuak gehiago hobetzen laguntzen digun". Altsasuarrek inurri lanean segituko dute eta datu eskasei buelta emateko jendeari Euskaraldian parte hartzera deitu dute," eskaintzen duen testuinguruak hizkuntza ohiturak benetan aldatzen laguntzen duelako". Urdindarrek esan dutenez," euskara maite dugunok, euskaraz bizitzen jarraitu behar dugu, erabilera normalizatzen, tartean erdaldunak daudenean ere".
‎Poynting, Noble eta Tabar-ek (1998) Libanoko etorkin komunitateko gizon gazteak elkarrizketatu zituzten Australian, eta arrazakeriari aurre egiteko genero kontzientzia kontraesankorra eta estereotipoen erabilera estrategikoa aurkitu zituzten. Gizarte anglosaxoiaren gutxiespenari duintasuna berretsiz egiten zaio buru; baina mutiko libanoarrentzat duintasun maskulinoa da hori zehazki, emakumeen mendekotasuna inplikatzen duen testuinguruan.
‎Ugaztunak gara eta behar dugu kontaktua, lotura afektiboa... hori guztia. Hori da gizakiak duin hazteko behar duen testuingurua.
‎lurralde fisikoa eta soziala. Ez da testuinguruaren adiera zabalagoetan sartzen, hala nola euskarak beharrezkoa duen testuinguru edo lurralde birtualean, adibidez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
edun 70 (0,46)
ukan 39 (0,26)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia