Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 291

2008
‎do RE mi fa sol la si Jose Antonio Fabok La Unica peñarekin jotzen duen lehen urtea du, baina, aurrez, La Jarana eta San Ferminen jo du.
‎Ez da Khartumek entzungor egiten duen lehen aldia. Iaz Hagak Giza Laguntzarako ministro Ahmad Harun eta janjauid milizien buru Ali Kushaib atxilotzeko agindu zuen, baina alferrik.
‎Ekialde Hurbilera egitekoa den bisita astebete aurreratu eta Kabul hiriburuko aireportura iritsi zen atzo, 19:00ak aldera. Etxe Zurirako hautagai izendatu zutenetik egiten duen lehen bidaia ofiziala da. Eta Afganistanen hasi du, presidentetza eskuratuz gero lehentasun estrategikoa izango den herrialdera.
‎Hala ere, askotan bidaiatu izan du erakusketak eta ikastaroak direla eta. Euskal Herrian erakusketa bat aurkezten duen lehen aldia bada ere, askotan izan da hemen, eta batez ere eraikinek liluratzen dute. Bilbon aurkezturiko hainbat lan aurtengo udan Mojacarren (Espainia) eginak dira.
‎Hark dioenez, «ez da merkealdia, gaur egungo krisialdira moldatutako prezioak baizik». Horrelako zerbait egiten duen lehen aldia da, baina ez dela damutzen dio. Halaber, egitasmoa noiz arte luzatuko den ez daki Mansok.
‎Inoiz hamalau zortzimilakoak igotzea lortuko balu, hori lortu duen lehen emakumezkoa litzateke Edurne Pasaban. Ahalegin berean ari dira beste bi mendizale:
‎Agustin Barandiaranen esanetan, taldeak zuzeneko DVDa grabatzeko asmoa du, gainera. Taldearen izen bera duen lehen diskoaren ostean, Getxo izango da Korrontziren bigarren lan luzea eta ilusioz beterik daude taldekideak.
‎Atzokoa da, ordea, konbentzioan Obamak egin duen lehen agerraldia. Herenegun sorpresaz azaldu zen oholtza gainean, presidenteordetzarako hautagai izendatu duen Joseph Biden hitz egiten ari zela.
‎Esperientziaren baliogarritasuna azpimarratuz, baita ere guzti honen irakurketa kritikoa ere badago egitea noski. Laburbilduz, euskaldun bat harritzen duen lehen gauza, iparamerikarren giza-komunitateak artifizialki osatzearen behar ezinbesteko hori. Ez ote... gizarte arima huts eta materialista bilakatu delako?
‎Iaz bezala, makhmalbafarrak ditugu sail ofizialean. Hana ahizparen Buda az sharm foru rikht filmak oso harrera beroa izan zuen joan den urtean, eta, ziurrenik, horixe da Samiraren film honek izanen duen lehen lehiakidea.
‎Aimar Irigoienek jokatuko duen lehen desafioa izango da. Errezilgo harri jasotzaileak 22 urte ditu.
‎Handia egin dezake. Izan ere, irabazten baldin badu, hiru aldiz segidan irabazi duen lehen txirrindularia izango litzateke. Buruaren hoztasuna eta sentimenden beroa uztartu ditu 34 urteko italiarrak, gaurko lasterketa prestatzeko.
‎Espainiarra, italiarra bezalaxe, handia egitekotan da. Nagusituz gero, Munduko Txapelketa lau aldiz irabazi duen lehena bihurtuko litzateke.
‎Ahozko hizkuntza ez ezik irakurtzekoa eta idaztekoa ere bihurtzen ari da, hezkuntzan egindako urratsei esker. Urrats horien artean garrantzitsuenetakoa Glasgowko Gaeliko Eskolaren sorrera izan zen, 2005ean; 3 eta 18 urte arteko hezkuntza prozesu osoa gaelikoz egiteko modua eman duen lehen ikastetxea da.
‎Irurako Ikastolaren eskutik lekukoa jaso eta gero, Donostiako Zurriola ikastola hasi da hurrengo urteko Kilometroak prestatzen. Ez da Zurriola ikastolak Kilometroak antolatzen duen lehen aldia: 1995ean ere egin zuen, Herri Ametsa ikastolarekin batera.
‎Egokitzapena «korrika eta presaka» egin dela adierazi du Ortizek, aldaketa egin duen lehen unibertsitatea MU izan dela esateko: «Propagandari garrantzi gehiago eman diote, egokitzapena ondo egiteari baino».
‎Kargua hartu zuenetik Euskal Herrian egin duen lehen mitinean egoteaz harro agertu da Leire Pajin PSOEko Antolakuntza idazkaria. Euskal politikagintzara «udaberria» datorrela iragarri du donostiarrak.
‎Estatuko Aurrekontu Orokorren akordioaren barruan sartu da Ikerketa gehi Garapeneko eskumenen transferentzia. Hain zuzen ere, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburu denetik Euskal Autonomia Erkidegoak lortzen duen lehen eskumena da, baina hori aurrekontuen gaineko akordio baten ondorio izateak hautsak harrotu ditu. Hala, Euzko Alderdi Jeltzaleko Euzkadi Buru Batzarreko presidente I, igo Urkulluk aitortu du oraindik transferentzia egiteke geratzen diren eskumenen negoziazioa, beste modu batekoa?
‎Finantza krisiari aurre egiteko NDFren laguntza jasoko duen hirugarren herrialdea da Hungaria: Ukrainak 13.000 milioi euro jasoko ditu eta Islandiak 1.650 Europako Batasunak lagundu duen lehen herrialdea izango da, 1990eko hamarkadan Italia lagundu zuenetik.
‎Administrazio berrirako Obamak izendatu duen lehen kargua giltzarria da. Etxe Zuriko kabineteko buruak erabakitzen du, izan ere, Gobernuaren eguneko jarduna.
‎Atxiloketaren garrantzia, hitzekin ez ezik, irudiarekin ere nabarmendu nahi izan du Espainiako Gobernuko presidenteak: izan ere, batetik, bera izan da atxiloketaren inguruan komunikabideen aurrean hitz egin duen lehena eta ez Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak, ohi bezala, eta, bestetik, soilik agerraldi berezietarako erabiltzen duen Moncloako Jauregia aukeratu du hitz egiteko.
‎Juanma Bajo Ulloak Zinebin erakutsiko du sortu duen lehen film dokumentala, Historia de un grupo de rock. Zaragozako (Espainia) Distrito 14 musika taldearen inguruko pelikula osatu du zuzendari arabarrak, eta larunbatean aurkeztuko du Zinema Laburraren eta Dokumentalaren Bilboko Jaialdian.
‎Batez ere hiru izenengatik. eta Lance Armstrongen agertzen da beste guztien gainetik. Hiru urteko erretiroaren ondoren Giroa izango da korrituko duen lehen itzuli handia, eta han egiten duena erne erne jarraituko dute askok eta askok. Horien artean izango da Alberto Contador, Tourrean zain izango duen taldekidea... edo aurkaria.
‎Iberokoak, bakarka, Del Rey eta Galarza VI.aren aurka jokatuko du. Ez da Irujok tankera horretako partida bat jokatzen duen lehen aldia; 2006ko sanferminetan Del Rey eta Laskurainen aurka galdu zuen (22).
‎Pekingo Olinpiar Jokoetan urrezko bi domina irabazi zituen, 5.000 eta 10.000 metroko probetan. Hori lortzen duen lehen emakumea da, eta historian sartu da. Derarta Tuluren lehengusina da, eta berezkoa du lasterka aritzeko gaitasuna.
2009
‎Dena dela, hau da Twomblyren lanak ematen duen lehen inpresioa: handia da.
‎Hamas eta Palestinako erresistentziara. Israeli benetako presioa egiteko gauza den herrialde bakarra AEB da, baina Obama presidentziara iritsi eta gaiaren inguruan esan duen lehen gauza da Hamasek ez duela misilik jaurtitzeko eskubiderik. Beti pentsatzen da arazoa Palestina dela, eta hori da sionismoak bilatzen duena:
‎Hogeita zazpi urteotan lehendabiziko aldiz, hainbat kontzertu emango ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Italian. Andres Orozco Estrada zuzendari berriak gidaturik orkestrak egingo duen lehen bira da, eta gaur egingo du lehen kontzertua, Monzan. Aurkeztuko duen programaren barruan, azpimarragarria da Antonio Lauzirika konpositore garaikidearen Bidaia koadernoa obra estreinatu berria.
‎Irakasgaia argia da, adierazi du AEBetako Estatu idazkariak kargua hartu zuenetik Bruselara egin duen lehen bidaian. Elkar indartzen gara.
‎Eritrean izan zen atzo Omar al Bashir, Sudango presidentea. Nazioarteko Zigor Auzitegiak bera atxilotzeko agindua eman zuenetik atzerrira egiten duen lehen bidaia da. Issaias Afeworki Eritreako presidenteak herrialdera joateko gonbita egin zion Hagaren agindua ezagutu bezain proto.
‎Hau izango da argazki horiekin egingo duen lehen erakusketa; ez da, ordea, lehen lana. Izan ere, La Memoria de la Tierra (Lurraren memoria) izeneko liburua kaleratu baitzuen iaz Eloy Alonso argazkilariarekin batera.
‎Eusko Jaurlaritzako gobernuburu izendatzen badute Espainiako Gobernuarekin egingo duen lehen akordioa enplegu politika aktiboen eskualdatzea izango dela agindu du Patxi Lopez lehendakarigai sozialistak. Gai polemikoa da, azken zortzi urteotan madrilgo eta Gasteizko gobernuak ez baitira ados jarri hori egiteko moduan.
‎Partida bukatu zuen, eta hurrengo egunean eginiko ekografian jakin zuen urratua handia zela. Ez da halako lesio bat igaro duen lehen aldia, eta badaki azken hilabeteetan pilotari askori zuntz hausturek okerrera egin dietela behar baino goizago jokatzen hasteagatik. Beraz, Olaizolak argi du lehentasuna zein den.
‎Ez da Venezuelako Gobernuak sektorea bereganatzeko egin duen lehen ahalegina. 2007ko maiatzaren 1ean, munduko petrolio erreserba handienetakoan (Orinocoko Petrolio Zerrenda), ustiaketa jarduerak berreskuratu eta nazionalizatuko zituela jakinarazi zuen.
‎Athleticekin jokatuko duen lehen finala izan arren,, lasai, dago Pablo Orbaiz.
‎AEBetako presidente Barack Obamak hitzeman zuen atzo Israelen eta Palestinako Aginte Nazionalaren arteko bake elkarrizketak bide onetik eramaten ahaleginduko zela. Ez da halakorik agintzen duen lehen estatuburua. Lehendik ere egin dituzte saioak Bill Clintonen agintaldian, esaterako, Osloko eta Camp Davideko akordioak egin zituzten, baina guztiek huts egin dute.
‎Edonola ere, ez da Salingerrek mende erdi batean jarri duen lehen salaketa. Esaterako, 1982an aldizkari baten aurka jo zuen elkarrizketa bat publika ez zezaten.
‎Identitatea hautatzekotan diren lagunentzat programa zehatzak izango dira, eta transexualek babesa izateko sare soziala sortuko dute. Ioseba Ezeolaza NaBaiko parlamentariak jakinarazi du. Nafarroa Transexualitatearen Legea eztabaidatzen duen lehen herrialdea, dela.
‎–Lehenengo transexual espainiarrak abortatu egin du?. Hasteko esaldia gaizki formulaturik dago (lehen transexuala ez da, abortatu duen lehen transexuala baizik; ikusiko zenuten telebistan ziurrenik David Lynch en El Hombre Elefante ren bertsio DEC ianoan). Jende normala dibertitzeko topatzen dituzten bitxorraro ak. Bitxo biren harira, ez dakit bikote bera den, bi berri ikusi ditut.
‎Datorren asteartean, izan ere, tropa estatubatuarrek hirietatik erretiratu dute. Joan den abenduaren 13an, Nuri al Maliki Irakeko lehen ministroak eta George Bush AEBetako presidente izandakoak sinatu zuten segurtasun itunak agintzen duen lehen erretiratzea da: hil honen 30ean hiriak hustu dituzte, beraz, eta 2011ko amaierarako erabateko erretiratzea burutu du AEBetako armadak.
‎Torque sortu duen lehen koreografia da, eta Dantzaz konpainiaren 1.01 ikuskizunaren hiru piezetako bat da. Ekaina hasieran eraman zuten oholtzara lehen aldiz Kursaalean.
‎Tau Baskoniak atzo aurkeztu zuen 2009 denboraldirako fitxatu duen lehen jokalaria. Lior Eliyahu da, 23 urteko israeldarra.
‎Bigarren mailan, estuago daude kontuak goialdean. Ematen zuen Trintxerpe sendo zegoela igoera zuzena ematen duen lehen postuan, baina igandean, Avilesen (Asturias, Espainia), bosgarren izan zen, eta Deustuak hiru puntu jan zizkion. Lau puntuko tartea dago orain bien artean.
‎Epaileen erakundeak erreforma bati buruzko iritzia eman ez duen lehen aldia da. Nolanahi ere, epaileen iritzia ez da bete beharrekoa; gobernuak derrigorrean du, ordea, lege erreformak egiteko asmoa duenean txostena eskatzea.
‎Gaur hasiko da Donostiako 70 Musika Hamabostaldia, eta aro berri bati atea irekiko dio. Jose Antonio Etxenikeren agurraren ondoren urtez izan da jaialdiko zuzendaria, Patrick Alfaya zuzendari berria hasi da karguaz jabetzen, eta atzo, Hamabostaldiaren gidari gisa egin duen lehen agerraldian, aurkeztu zituen aurtengo ekitaldiaren inaugurazio eguna osatuko duten kontzertuak. Sei emanaldik irekiko dute:
‎Amaitu berri da Al Fatak azken hogei urteetan egin duen lehen kongresua. Zein da zure balorazioa?
‎Down sindromea izan eta unibertsitateko titulua lortu duen lehen europarra da Daniel. Haren istorioa kontatzen du Alvaro Pastor eta Antonio Naharro espainiarren filmak.
‎Mendekua ekintza bat da, eta ekintza hori gauzatzeko boterea eskuratu behar da. Gorrotoan hezi eta bizi denak agintea edo indarra eskuratzen dituenean agertzen duen lehen aurpegia da mendekuarena. Izan ere, besteei kalte egiteko aukera ematen zaionean agertzen da benetan pertsona batek barruan daukana.
‎Irango gobernu berrian, haatik, Osasun ministro izango da. Ez hori bakarrik, 30 urtean halako kargu bat beteko duen lehen emakumea ere bada.
‎Elgoibarko (Gipuzkoa) Mausitxa gaztandegiko Jesus Ansolak irabazi du aurtengo Ordiziako Euskal Jaietako Gazta Lehiaketa, eta Urrezko Gazta saria ere irabazi du. Hamar urteren barruan Ordiziako lehiaketan hiru aldiz irabazten duenari ematen zaio Urrezko Saria, eta Ordiziako Gazta Lehiaketaren historian, sari hori irabazi duen lehena izan da Ansola: 2005 eta 2007 urteetan irabazi zituen beste bi lehiaketak.
‎Basauriko alkatearen ustez, debekuak ez du inongo eragozpenik ekarriko,, herritar gehienek jaiez gozatzea baizik ez baitute nahi?. Neurria hartu duen lehen aldia da, eta De Juanek argitu du, norbaitek giroa berotu nahi badu, denon kalterako, litzatekeela.
‎Kontrako eragina duten mutazioak ere badira, eta goizaldera arte loak hartzeko zailtasuna edo insomnioa izatea, talde bereko PER3 genearen zenbait aldaera arruntekin erlazionatu da. Orain aste gutxi, loaldiaren iraupenean eragiten duen lehen mutazioa deskribatu du AEBko zientzialari talde batek, erritmo zirkadianoa kontrolatzen duen DEC2 genean. DEC2 ko mutazioa duten ama eta alabak, gehienez sei orduko loaldia egiten dute, aldaera normala daukaten senideek zortzi orduz lo egiten duten bitartean.
‎Lasterketa handi bat irabazi duen lehen aldia da, eta ez zuen poza ezkutatu: –Oso pozik eta aske sentitzen naiz.
‎Kantuen protagonista diren lagunak berebizikoak izan zaizkio autoekoizpenera jauzi egiteko, diskoaren gastuak murrizteko eta lanari zabalpena emateko. Urriaren 3an elkartuko dira haietako asko, Zizurkilgo Kultur Etxean (Gipuzkoa), egingo duen lehen aurkezpenean, denbora eta distantziaren mugen gainetik.
‎Baina kortesiak agintzen duen lehen pauso hori eman ondoren, zilegi da norantz goazen galdetzea. Askorentzat, erronka geunden lekura lehenbailehen itzultzea da, amets txar batetik ateratzen denaren modura.
‎Denek, edo ia denek onartzen dute Bartzelonak sekulako taldea daukala, baina inor gutxik Baskoniak hain irudi txarra hobetzeko gaitasunik ez duenik. Ez delako tamainako nortasun hutsunea erakusten duen lehen aldia. Hiru talde handiren aurka jokatu du, eta hirurek astindu handi samarra eman diote:
‎El Corte Inglesek Gipuzkoan zabaldu duen lehen saltoki handiak jende asko erakarri du lehen egunean. Hori lagungarri izango zaiela uste dute inguruko merkatariek.
‎Ekitaldia datorren igandean izango da, Madrilen, Diputatuen Kongresuan. Eusko Jaurlaritzako lehendakari batek Konstituzio eguneko ospakizun ekitaldietan parte hartuko duen lehen aldia izango da.
‎Aurrekontu proiektua krisiaren aurka borrokatzeko tresna baliagarria dela esan zuen Leopoldo Barredak (PP), eta erantsi zuen eraginkorragoak izango liratekeela erakunde guztiek norabide berean lan egingo balute. UPDko Gorka Maneirorentzat konfiantzazko botoa merezi du Jaurlaritzak, euskal politikan aldaketa sakona egiteko konpromisoa hartu duen lehen gobernua delako.
‎Atzo Mercedesekin sinatutako lankidetza akordioa ez da Eusko Jaurlaritzak ibilgailu elektrikoen sektorea laguntzeko egin duen lehen urratsa izan. Joan den urrian, Repsolekin beste hitzarmen bat egin zuen ibilgailu horiek birkargatzeko hornidura sare bat sortzeko.
‎Bestetik, adierazpen askatasuna bortizki urratzen dutelako. Ez da izan Espainiako Gobernuak ixten duen lehen hedabidea, aurretik Egin eta Egin Irratia ere itxi zituztelako, baina beste urrats berri bat izan da. Frankismoan oinarritutako erregimen zaharkitu honi, euskaraz izatetik aparte, denei irekia eta, gainera, herritarren diruaz eraikitako egunkaria izanik, onartu ezina bilakatu zitzaien.
‎Harremana oso estua da, eta harrituta daude. Esan digutenez, eurekin bazkaltzen duen lehen atzerriko taldea gara. Elkar estimatzen dugu
2010
‎Ekainean, erreferendum baten bitartez, onartutako Konstituzio berriaren ildotik, 120 diputatuk osatutako legebiltzarra izango da demokrazia parlamentari baten euskarria. Horrek onetsiko duen lehen ministroak herrialdeko presidenteak baino botere gehiago izango ditu. Gisa horretara, Kirgizistanek buelta emango lioke Bakiev presidente ohiak 2005 urtetik, baita haren aurretik ere, boterean egondakoek bideratutako aginte presidentzial autokratiko baten ereduari.
‎Hardwarea lehen aldiz. Askotariko zerbitzuak eskaintzen baditu ere, Googlek 11 urteko historian salduko duen lehen tresna da Nexus One.
‎Erdilariak mina du giharretan, eta zalantzan dago Cadizen aurka jokatu ahal izango duen. Ez da Zurutuzak denboraldi honetan giharretan duen lehen lesioa, dezente izan baititu.
‎17:00etan Elizondon, adibidez. Begiak tapatuta, eta eskuetan egurrezko ezpata dutela, plazan barrena oinetatik lotutako oiloak aurkitu behar dituzte haurrek, eta aurkitzen duen lehenak etxera eramango du sari gisa.
‎Eskerrik asko» da Luis Scolak gaztelaniaz esaten duen lehen hitza, Argentinako gaztelania bitxian. Houston, Buenos Aires eta Euskal Herriko orduen arteko nahasketa txiki batek ordubete atzeratu du hark Berriako erredakziora egin beharreko deia, eta zain egonarazteagatik eskerrak eman ditu.
‎Zor horri zabor izaera (BB+) ematen dio Standard & Poors kalifikazio agentziak oraindik ez Fitchek eta Moodysek, eta, hortaz, egoera normalean ez luke balio izango EBZren aurrean. Finantza krisiak banku zentralaren baldintzak bigundu egin ditu, baina hau da espreski herrialde bati laguntzeko hartzen duen lehen neurria.
‎CCOOren arabera, kasu horretan, amiantoak eragindako beste langileen kasuetan bezala, Osakidetzak ez zuen jakinarazi langileak zuena gaixotasun profesionala izan zitekeela. Gisa horretan, sindikatuak uste du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osakidetzako zuzendariak eta Osalanek 2007an sinatutako akordioak jasotzen duen lehen agindua hautsi zuela. Enpresak ere kasu horretan osasun zentro publiko bat ez zuen inolako neurririk hartu langilearen azkenburuko eritasuna garatzea eragozteko.
‎Dena den, ez da Ruttek Gobernua zapaltzen duen lehen aldia. Gaztea izan arren, badu nahikoa esperientzia boterean, izan ere, Jan Peter Balkenende demokristauaren bi gobernuetan aritu da; Giza Gaietarako eta Lan ministro gisa lehenengoan, eta Hezkuntza, Kultura eta Zientzia ministro bigarrenean.
2011
‎Beste aukera bat eman dio zaldibartarrak. Eta harrobiak eman duen Lehen Mailako azken aurrelariak Osasunan arrakasta lortu nahi badu, badaki partida guztietan barruak hustu beharra daukala.
‎atzeratasun mentala?), eta obesitate poligenikoa edo arrunta, populazio orokorrean eragina duena, eta osasun arazo erlazionatuak izan ditzakeena. Obesitate monogenikoa sortarazten duen lehen genea 1997an aurkitu zen, eta ordutik 20 gene desberdinen akatsek muturreko obesitatea sor dezaketela iradoki da. Mutazio horiek guztiak nerbio sistema zentraleko leptin/ melanokortin bidezidorra gorputz osoaren energiaren homeostasian duen garrantzia utzi dute agerian.
‎Adierazgarria da ministroak Kontseilu Nazionalari buruz errandakoa, haren ustez erakunde horrek ez baitu erreboltarien ordezkaritzaren «monopolioa». Kontuan hartu behar da Frantzia izan dela Kontseilu Nazionala Libiako herriaren legezko ordezkari bakartzat hartu duen lehen herrialdea; herenegun bertan, Nicolas Sarkozy presidenteak Kontseilu Nazionaleko ordezkari Mahmud Jabril hartu zuen Eliseoan.Ankarak ontziak bidaliko dituJuppek berretsi du operazioak planifikatu eta zuzentzeko NATOk parte hartzea nahi dutela, AEB Ameriketako Estatu Batuak jardun horretatik ordezkatzeko. NATOk ez du ofizial egin erabakia, baina esku hartzeari traba gehien jarri dion kideetako batek, Turkiak, jakinarazi du «akordioaren hastapena» egin dutela 28 kideek.
‎Inplikazio gehiago eskatu zaion aliatuetako bat, Italia, Libiako operazioan baliabide gehiago paratzeko prest dago, berri agentziek diotenez. Espainia, berriz, halakorik eginen ez duela jakinarazi duen lehena izan da. Hortaz, soilik aire eremuaren debekuaren eta armen bahimenduaren zaintza lanetan segituko du.
‎Petraeus jenerala, adibidez, AEBetan prestigio gehienetarikoa duen armadako burua da, Afganistango eta lehendik Irakeko() nazioarteko indarren zuzendaritza izan ondotik. Bushek izendatu zuen Irakeko indarren buruzagitzarako.Petraeusen izendapenarekin, CIAren militarizazioan urrats bat gehiago egin du Obamak, militar batek espioitzaren ardura hartzen duen lehen aldia ez den arren, armadako bertze bortz kidek izan dute kargua?. Petraeusek Afganistanen eta Iraken inteligentziari eman dion erabilerak eta CIAk azken urteetan gehienbat Afganistango eta Pakistango mugan egin dituen ekintzek, ordea, hori ondorioztatzera eraman ditu AEBetako prentsa eta analistak.
‎Ez da gutxiagorako. Buruz buruko txapelketan parte hartzen duen lehen aldia da, eta finalerdietara pasatu da, Olaizola I.ari eroso irabazita. Goizuetarrak erraz jarri zion bidea, baina ez dago meriturik kentzerik Txantreakoari.
‎Baita euskarara ekarrita ere, frantsesez egin baitzituen galderak baionarrak, eta gazteleraz jaso baitzituen erantzunak. Literatura, hizkuntza, eta indarkeria dira bi idazleen arteko elkarrizketaren ardatzetariko batzuk.Zuzena da Darrieussecqek egiten duen lehen galdera: «Zer diozu gaur, armak eskutan hartzeari buruz?».
‎Inoiz izandako zientzialarien %90 baino gehiago bizirik daude. Zientzia hutsa, benetakoa, egiten duen lehen mendea da hau. Oso azkar ari gara aurreratzen, eta oinarrizko lege guztiak ulertzen ditugu.
‎Zazpi epaimahaikideek zalantzarik gabe aho batez izendatu dute txapeldun. Ez da sukaldariak Euskal Herriko Pintxo Txapelketa irabazten duen lehen aldia; orain hiru urte Porky, porky izeneko pintxoarekin irabazi zuen, Iruñeko Niza tabernan ari zela. 3.000 euroko diru saria, txapela eta Ramon Rotetak eginiko eskultura jaso ditu aurten.Bigarren sailkatu dira Iruñeko Chelsy tabernako Raul Fernandez eta Antonio Cristobal. Bacaladera saria ere eskuratu dute bakailaoarekin eginiko pintxo hoberena egiteagatik?, eta hirugarren lekuan Hondarribiko Goxodendako jabeak.
‎Konponbidearen adar bat NDF izan daitekeenez, Geithnerrek agindu zuen AEBek erakunde horri laguntza emango diotela, baina ez zuen baieztatu Erreserba Federalak dirua utziko dionik.Espainiako hurrengo gobernuburuak ere ontzat jo du Merkelen eta Sarkozyren plana. Mariano Raxoiren arabera, bere gobernuaren lehentasuna defizita txikitzea izango da, eta ildo horretatik joango da onartuko duen lehen legea: defizitaren gehienezko muga jartzeko Konstituzioari egindako aldaketa zehaztuko duen araua izango da.
2012
‎Ligako azken bi partidak galduta, larri dabil Gescrap, euskal saskibaloiko aberats berria. Egutegia apetatsua izan ohi da horrelakoetan, eta 2012an etxean jokatuko duen lehen partida oso gogorra izan liteke Fotis Katsikarisentzat eta haren jokalarientzat, galduz gero Kopatik at egongo direlako eta horren erruduna bizilagun pobrea izango delako, aspaldi gabe helburu ia bakar ez jaistea beste helbururik ez zeukan talde apala: Lagun Aro.
‎2005eko elkarrizketa berean Gestapok «rol positiboa» jokatu zuela adierazi zuen, haren esanetan, 1944an Alemaniako ofizial batek Villeneuve d' Ascq herriko sarraskia geldiarazi zuelako. Dena dela, ez da Justiziak Le Pen bere adierazpenengatik zigortzen duen lehen aldia: 2005ean 10.000 euroko isuna jarri zioten etorkinen kontra esandakoengatik, 1998an arrazen arteko ezberdintasuna aldarrikatzeagatik, eta 1997an gas ganberak «historiako txikikeria bat» izan zirela esateagatik.
‎Lehen fasean elkarren aurka jokatu zuten, eta, Bartzelonan bina egin ondoren, Pep Guardiolaren taldeak 2 irabazi zuen etxetik kanpo. Bartzelonak erronka polita du, Txapeldunen Liga bi urtez jarraian irabazten duen lehen taldea izatea. Kanporaketa Milanen hasiko da, eta etxekoen aldetik kolokan dago Boatengen parte hartzea.
‎Hala ere, uste baino askoz gehiago sufritu zuen Castrio azken aurreko sailkatuaren etxean irabazteko. Euskal taldeek mesedeak egin zizkioten elkarri, Castro baita Kukullagak atzetik duen lehen taldea, eta atzo etxetik kanpo galdu zuten arren, Etxebarrikoek puntu baten aldea dute jaitsiera postuarekiko. Anaitasuna, ezinean (37) Anaitasunak 37 galdu zuen atzo Atletico Madril ahaltsuaren pistan, eta Asobal Ligako jaitsiera postuetatik bi puntura jarraitzen du gaurko emaitzen zain.
‎Lehen itzulian bigarren geratutako presidenterik ez dute inoiz berriz aukeratu zeregin horretarako; Nicolas Sarkozy izango litzateke hori apurtzen lehena, irabaziko balu, eta François Hollande, berriz, hamazazpi urtean Eliseoa gobernatuko duen lehen sozialista izango da bera gailentzen bada. Igandeko emaitzen ondoren, aurreikuspenak bete dira; Hollanderen alde dago egoera lehen itzulia irabazi ostean, eta Sarkozyk, %1, 45 punturen aldearekin, ahalegin guztiak eta gehiago egin ditu bigarren itzulira begira galtzaile argitzat jotzen duten galdeketak gezurtatzeko.
‎Justizia sozialaren inguruko gaien inguruan lanak egin, informatu eta aldaketak eragitea du helburutzat ekoiztetxe horrek. Ríndete mañana (Amore eman ezazu bihar) da Collinsek egin duen lehen filma, Paco Larrañagaren istorioa kontatzen duen filma. Sei urtean, hiru kontinentetan eta lau herrialdetan filmatua, «inplikatutako pertsonaien etengabeko maitasun ahaleginaren eta amorrazioaren emaitza da» filma, egilearen hitzetan.
‎Bigarren Mundu Gerraren ondorengo Nurenbergeko prozesuaz geroztik nazioarteko justiziak zigortuko duen lehen estatuburua da Charles Taylor Liberiako presidente ohia (Arthington, 1948). Herbehereetako Leidschendam hirian, Sierra Leonarako Auzitegi Bereziak akusatutako 11 delituetan errudun jo du Taylor; egotzitako ia denak gizateriaren aurkako krimenak edo gerra krimenak dira.
‎non dago bizitzeko gure eskubidea?». Ez da neba ikusteko egin behar dituen bidaietan bizitza galtzeko arriskua bertan sentitu duen lehen aldia. «Bigarren istripua da», dio.
‎Olaberrian (Gipuzkoa) 1956an jaioa da Lasa, eta egun filosofiako irakaslea Batxilergoan, Durangoko institutuan. Gaztetandik landu ditu poesia eta filosofia, eta hau da argitaratzen duen lehen poema liburua. Liburuko poemak idaztean «barru barruan» daukana ateratzen ahalegindu dela adierazi du egileak.
‎Idazki asko dago, eta filmak egin dira gertaeran inguruko beste gaiekin, Lauaxeta esaterako. Baina hau da bezpera, bonbardaketa eta biharamun eguna kontatzen duen lehen filma. Dozenaka film egin dira 1936ko gerraz.
‎Beñat Larrori arituko da, berriz, Jose Mendiaga gaztearen jokoa egiten. Mutil horrek, gainerat, bere aita Rene Larrorirekin batera, pastoral batean historiaren laburpena egiten duen lehen perediküa emanen du. Larrori sendiaren parte hartzea ez da horretan geldituko; Maialen eta Maider bi alabek baitute trajeria baten morala aditzerat ematen duen azken perediküa abestuko, uztailaren 29ko agerraldian behintzat bai.
‎Demokratek uste dute haren irudia garrantzitsua izango dela emakumeen eta familia behartsuenen botoak erakartzeko. Castro, berriz, demokraten batzarreko hitzaldi nagusi batean esku hartu duen lehen hispanoa izan da. Bi alderdiak buru belarri ari dira hispanoen botoa erakarri nahian.
‎Botoen %32 jasota, Quebeceko Asanblea Nazionaleko lehenengo alderdia bihurtu da PQ, 55 eserlekurekin, gehiengo osoa lortzeko behar diren 63 aulkietatik urrun? 125 eserleku ditu ganberak?. Beraz, Pauline Marois independentista izango da hurrengo lehen ministroa, kargu hori beteko duen lehen emakumea; baina gutxiengoan osatu du gobernua. Independentziari buruzko hirugarren erreferenduma antolatuko duen ez du argitu, baina nabarmendu du burujabetzaren alde lan egingo duela.
‎Sasoi honetan, baina, ez dituzte garai gozoenak bizi. Horren seinale, Serge Blancok eginiko entrenatzaile aldaketa, eta gaurkoa izango da Miarritzek Didier Faugeronen gidaritzapean jokatuko duen lehen partida. Krisia igaro du taldea, ligan sei partida galdu zituen jarraian eta Europako Txapelketan porrot latza jaso gero Connachten.
‎Huts askoko partida izan zen, eta berak egin zuen gehien. Lehen bi partidak galduta, egoera deserosoan dago bikotea, eta Beotibarren egon zen aurreratu zuenik Gonzalez izango dela bi enpresetako batek ordezkatuko duen lehen pilotaria. Atzokoa elkarrekin jokatuz jarraian galduriko hamargarren partida izan zen.
2013
‎280 boto behar zituzten legea pasarazteko. François Hollande Frantziako presidente izendatu zutenetik, parlamentuak onartu duen lehen lege erreforma handia izan da atzo bozkatutakoa. Hala ere, gay eta lesbianen elkarteek nabarmendu dute legea ez dela oso osorik onartu, eta kanpo gelditu direla hainbat elementu, bertzeak bertze, lesbianen bikoteek ugalketa lagundua egiteko aukera.
‎Orain, berriz, beste enfant terrible bati ailegatu zaio txanda, Park Chan wooki. Stoker da Hollywooden zerbitzura egin duen lehen ekoizpena. Oraingoz, joera honetatik kanpo gelditu da Hego Koreako beste zuzendari ezinbesteko bat:
‎Akaso, horregatik, AEBetan proba egiteko garaia dela erabaki du zuzendariak. Han egin duen lehen pelikula da Stoker, ehuneko ehun herrialde hartan egin den ekoizpena, Hollywoodeko izen oso ezagunekin. Argi dagoenez, izenburuak omenaldi moduko bat egin nahi dio Drakula ren sortzaileari, Bram Stokerri.
‎Mexiko Hirian, Gorka Larrañaga margolari azkoitiarra eta hark sortutako Casa Galeria egitasmo askea ezagutu zituen, eta orduz geroztik elkarlanean dabiltza biak zubia eraikitzeko ahaleginean. Izan ere, Candaudap ez da bere galerian ezagutzera eman duen lehen euskal artista. Aretoan izan zituen, harenak baino lehenago, Fernando Biderbost eta Aitor Etxeberriaren margolanak, bai eta Naia del Castillo argazkilari bilbotarraren hainbat erretratu ere.
‎«Ibilbide luzeko artista da». Bere galerian bildutakoa da Candaudapek Mexikon inoiz egin duen lehen erakusketa, eta Ramos oso pozik dago egunotan lortutako emaitzarekin. Erakusketa maiatzaren 30ean ireki zuten, eta tarte horretan izan dira bilbotarraren koadroak ikustera birritan joan zaizkionak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia