|
berezko euskara guztiz galduta zuten eskualdeetara hedatzea hizkuntza. hizkuntza gutxituaren berreskurapena zaila begitantzen bada, are zailagoa da jada ezagutzen ez duten inguruneetan berrezartzea. arlo horretan, galesak soilik du euskararena bezain rlS ona. deseuskaldundutako ingurunean (1981ean zuriz ageri diren eskualde guztietan, bilbo urbin izan ezik), nagusiki eskolaren bidez birsartuko dute euskara, urtean puntu erdiko erritmoan hobetuz, gutxi gorabehera. hortaz, hogei urte geroago, euskaldunen kopurua jada %10etik gorakoa da eaeko eskualde guztietan, hego añanan izan ezik. zoritxarrez, atal horretan ere nafarroaren portaera bestelakoa dela adierazi behar da. izan ere, eskualde gutxi batzuek soilik lortu dute 2001ean ehuneko hori gainditzea: ...renek. aitzitik, nafarroako hamabostetik gora eskualdeetan biztanleen %5etik behera dira elebidunak. beste behin ere, deitoratu egiten dugu nafarroan aldi horretan izan diren gobernuek hizkuntza berrezarpen horretarako legeneurririk eta borondate politikorik ez izana. nafarroaren erdialdean eta erriberan euskara berriz sartzea ezinezkoa dela sinetsi nahi dutenek aski dute ikustea zer ibilbide izan
|
duen
hizkuntza horrek oibarko ibarrean (nafarroa) eta ipar añanan (araba). bi eskualde horietan, gaztelania antzina sartu zen, partzialki, eta biek garai berean galdu zuten euskara, azkenean, XViii. mende inguruan. beraz, rlSren hasieran, bi eskualdeetan zegoen euskaldun kopurua hutsaren hurrengoa zen. hogei urtez, oso bestelako hizkuntza politika garatu dute batean eta bestean.... 2001eko erroldaren arabera, oibarko ibarreko biztanle elebidunen kopurua %5etik beherakoa da. ipar añanako biztanlekopuru elebiduna, aldiz, %10etik gorakoa da, eta eskola adinekoen artean, berriz, %50etik hurbilekoa (oibarko ibarrean, ordea, eskola adineko %15ak soilik aitortzen du gai dela euskaraz hitz egiteko). elkarren ondoan dauden ekialdeko arabako errioxa eta Viana alderatzen baditugu, emaitza bera jasoko dugu. horra beste froga bat, egiaztatzeko gizarteboluntarismoa ez dela aski, ezinbestekoa izan arren. ezin ditugu aipatu gabe utzi bi adibide adierazgarri:
|
|
Gizarte elebidun edo eleaniztunetan hizkuntzarekiko atxikimendua, identifikazioa eta jarrera gatazkatsuagoa izango baita (Zarraga et al. 2010, 212). Beraz, tentsio horrek hizkuntza batekiko jarrera bideratu dezake, batzuetan aldekoagoa eta besteetan kontrakoagoa izanik. kasu horietan, gainera, identifikazio elementu garrantzitsua bihurtu daiteke hizkuntza, hiztunak bere identitatearen zutarrietako bat bezala jo dezakeelako ‘berezkotzat’ jotzen
|
duen
hizkuntza hori. Jarrera hau ulerLander Muñagorri Garmendia – Zergatik kantatu euskaraz?
|