Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 546

2001
‎Zerbaitetan sinesten duzu eta eskubide batzuen alde ari zara lanean, eta aritze horretan etor daitekeena zureganatzeko prest zaude. Inora goazenean, guk gurea mahaigaineratzen dugu eta kito, ez diogu aurrekoari zer pentsatzen duen galdetzen, hortik aurrera bakoitzak pentsa dezala eskubide horren inguruan burura datorkiona. Guk desobedientziaren eremuan ekintza zuzena praktikatzen dugu, eta ekintzak eskubideari buruzko aldarrikapena egiteko edo eskubide hori gauzatzeko izaten dira, hasieran sinbolikoki eta gizartea horretarako prest dagoenean, modu praktikoan.
‎Hori guztia kontuan izanda, seme alabentzat etxetik irteteak merezi duen galdetu behar genioke geure buruari.
‎Agustinek muxu eman dio Joxepari... Eta berarekin ezkondu nahi ote duen galdetu dio!!
‎Eskerrak. Hezurrik hautsirik duen galdetu diot. Ez duela uste erantzun dit.
‎Bekozko beltzarekin afaldu du. Gurasoak etorri eta han zer egiten duen galdetzean ez duela irteteko asmorik erantzun die. Koadrilako Gorkak deitu dio kaletik, ea badatorren.
‎Juxtu anbulatoriora heltzekotan ginenean. Arrillaga harrituta zegoen hala ere, eta bere buruari ondo aditu ote duen galdetuz bezala iraun du une batez. Isilik.
2002
‎Gainera plataforma honek zein zentzu duen galdetu genuke. Euskal Herriko sormen koreografikoaz hitz egiten ari garen galdetu genuke, dantza garaikidearen egoera nahiko eskasa den lekuan.
‎Nomada izaten segitzen ote duen galdetu diogu: «Behin behinean geratu nintzen uharteetan.
‎Eskubide historikoak, funtsean eta finean, autodeterminatzeko atarian jarriko nituzke. Gure egunetara ekarriz, herri honek Europaren baitan nola egon nahi duen galdetzea suposatzen du. Jatorrizko eskubide hauek itun gisara gauzatu ziren edo harremanen maila berdinean behintzat.
‎Horrelakoak entzun eta psikologoak berak zakurrak baino psikiatraren behar handiagoa ez ote duen galde liteke.
‎Eguzkiak bete betean jotzen du mahaia eta begiak kizkurrarazten dizkio aitari. Estorea jaitsiko duen galdetzen digu maîtreak. Aitak, ezetz, nahiago dugula horrela.
2003
‎Hankak agerian ditu. Ipuina nahi al duen galdetu dio ipuin kontalariak eta neskatoak, baietz. Hasieran ez da mugitzen.
‎Testua eta marrazkiaren arteko borroka iraunkorra omen dago, bi espresioen arteko uztartze moduko bat behar du komikiak. Marrazkigilearen buruak nola funtzionatzen duen galdetu diogu Antton Olariagari. Eta honelaxe azaldu digu:
‎Oso. Izan ere, batzuetan, etsipenak jota, hainbeste urtetan egindako lanak zerbaitetarako balio izan duen galdetzen diot nire buruari. Beste lan bat hautatu izan banu gaur osasun hobea izango nuke, eta poltsikoan zulo txikiagoa.
‎Hauxe da zerrenda. Katalina agertu da orduan atetik eta frantsesak emandako telefonora deitu al duen galdetu dio. Emakume ona dela frantses hori eta.
2004
‎Auzi medikuak urtarrilaren 27an deklaratu zuen Auzitegi Nazionalean, eta berak aktetan jasotakoak bat datoz Martxelok deklaratzerakoan del Olmori salatutakoekin. Hortik aurrera zer espero duen galdetuta, Martxelok azaltzen duenez: «Epaileari afera hori artxibatzeko gogo handia ikusten zaio».
‎Urduri dabil gizona, emazteak ea behingoz seme alabaren bat elkarrekin ez al duten izan behar galdetu diolako, eta berak gogoko duen ezezko borobilarekin erantzuteko gai izan ez delako. Eta hain zuzen orduantxe jaso du hamar urte aurretik ikaskide izan zituenen deia, institutuak hogeita bosgarren urteurrena ospatzeko ekitaldietan eta ikasle zein irakasle ohien arteko bazkarian ea parte hartuko duen galdetuz. Gustura erantzungo zien hauei ere ezetz, ez baitauka garai haiek oroitzeko gogo askorik, baina zer edo zer ordainduko diotela aipatu dutenez, bada... onartu egiten du proposamena.
‎Orduan orain nik nola esan behar diet besteei ez dela inportanteena irabaztea? Ez, ez da inportanteena, eta ez diot hasieratik irabazi al duen galdetu behar, baina momentu batean bai. Jakin dezan nik ere garrantzia ematen diodala, bizitzan ere garrantzia baitu.
‎haustura digitala. Teknologia berriak ez daude guztion eskura eta horrek zatiketa digitala handituko ez ote duen galdetzen du zenbaitek.
‎Izan ere, pasa den irailean, Nerea Mujika Ulazia izendatu zuten Gerediaga elkarteko lehendakari. Aldaketak zertan eragingo duen galdetuta, kanpora begira ez dute uste eragin berezirik izango duenik. «Egia da zuzendari batzorde desberdinek gauzak egiteko modu desberdinak dituztela.
‎Zazpigarren aldiz semaforo batean geratu behar izan dutenean, azal iluneko gizon bat azaldu zaie, egunkariak eta paperezko musuzapiak ea erosiko dizkioten galdetuz. Mutikoaren amak uko egin dio eskaintzari, baina orduan gizonak mutikoari erreparatzen dio eta ea ipuin bat kontatzerik nahi duen galdetzen dio.
‎Bidezkoa dugu, beraz, segurtasun eta konfiantza zerk ematen duen galdetzea.
‎Laguntzarik behar al duen galdetu dio gizonak, eta Luisak ezetz, gertu bizi dela, lasai egoteko, baina gizonak eskuetatik kendu dizkio poltsak eta bere etxeko atariraino lagundu du Luisa. Bidean German deitzen dela esan dio, alarguna dela eta txokolatea asko gustatzen zaiola.
‎Martina. Portuan udan jartzen dituzten saltokietako gizon bizardun batek saldu dio maskorra eta, pintzel fina eskuetan zuela, bertan zein izen idatziko duen galdetu dionean, Markosek buruan grabatuta zeukan izena bota dio: Martina.
‎Alexanderrek zelan jaten duen begira dago, berak platerean duena dastatu barik. Ea goserik ez duen galdetu dio Aleksanderrek, ogi pusketa bat hartzen duen bitartean. Nola azaldu zopak busti berri dituen ezpain horiek nazka ematen diotela.
2005
‎Autokritikarako balio omen die Berriako kazetariei eta eztabaidarako bide ematen die Aranbarriren lanak behin baino gehiagotan. Iganderoko Hizlandian noiz arte jarraitzeko asmoa duen galdetu diogu eta hara erantzuna: «Uda arte behintzat jarraitu egin, saria eman didazue eta...».
‎Argi dute, kalean, pertsonaren espazio pribatua eta publikoa bera direla eta kontu handiz hurbildu behar dutela. Horregatik, hurbildu eta adibidez zigarro bat eskaintzen diote, kafe bat hartu nahi duen galdetzen diote eta halako batean, elkarrekin, nortasun agiria berritzera joango dira, edo sendagileari bisita egingo diote, eztul hori zerk eragina izan daitekeen galdetzeko.
‎Ingelesez bikain mintzo da, amerikar doinu zehatz batez. AEBetan denborarik igaro duen galdetu diodanean, bere erantzunarekin txundituta geratu naiz. Ez du inoiz Irakeko muga zeharkatu.
‎Landare bat erostean egin behar den aurreneko gauza zera da: landareak zein ezaugarritako substratu mota behar duen galdetu, hala nola zein ureztatze eta argi behar dituen.
‎Atzo bezala, barran bi bezero. Kottek jaitsi du ikurrina eta non jarri behar duen galdetu dit. Berak presoen argazkiekin nahi duela.
‎Zakurra jauzi batez igo zen Lydieren buroko aulkira, mihia dilindan eta arnaska. Begira begira geratu zitzaidan, galdetzaile, bere gaixoari oinazea non duen galdetzen dion sendagilea bere idazmahaian nola. " Zuk esango duzu bada, zerk ekarri zaitu hona?".
‎Damianek gelako atea jotzen du goizero, Indianoaren etxera joan aitzinetik. Nola dagoen eta ezer behar ote duen galdetzen dio beti Leoni.
‎Eskuaren birigarro hila luzatu dio, eta bizirik dagoela atzeman du berearen habian. Gero, Rosamari zer hartuko duen galdetzeke sukaldera joana delarik, haren taupadak gelditu zaizkio ahurrean, hegaztiaren lumatxo odolduak.
2006
‎Berriro ere zertarako aurkeztu behar duen galdetzen diotenean, horixe erantzuten du berak, aurkeztuko ez balitz eta berriz irabaziko ez balu, inork ez lukeela bere izenik gogoratuko. Sikiera urtean behin, Ansa ahizpen artean gazteena hortxe dabilela jakin dezagun aurkezten da.
‎Frogatua du, halaber, goiko argazkiko etxean hilketa ikaragarri bat izan zela. Otxateren izenak Otsoen Atea edo Hotzaren Atea esan nahi ote duen galdetuta, garrantzia berezirik ez duela dio, herriaren berri lehen aldiz 1134an idatzita jaso zenean, Goate izenez goiko ate, goiko portu azaltzen zelako. Baina bereziki azpimarratzen duena Otxatek iraganean izan zuen garrantzia da.
‎Baina gauza bat da egia ezkutatzea eta bestea gezurra esatea. Niri gaixo batek berak zer duen galdetu izan didanean, profesionalki gezurrik inoiz ez diot esan. Medikuarentzat askoz ere hobea da, nahiz eta izugarri gogorra izan, pazientearekin hitz egin eta egia esatea.
‎Bihotza uzkurtuta daukat zu nola egongo zaren imajinatzen. Ea gure baserriak zutik jarraituko duen galdetzen, bertako paretek zure algarak entzuten jarraituko duten pentsatzen. Noiz amaituko ote da gerra hau?
‎Neba agurtu eta urrutiratzen ikusi du. Bere semearekin bakeroak ohetik lurrera botaz suizidatzera jolasten jarraitzen ote duen galdetu dio bere buruari. Jolas hori semeari erakutsi ote dion, edo semeak nahiago duen Nintendoa edo Play Station a.
‎Ea mamu bat ikusi duen galdetu dio izekok, hain geratu zaio zurbil aurpegia. Eta benetan mamua ikusi duela iruditu zaio Nereari.
‎Eta Nereak ez du jakin nortaz ari den, baina pentsatu gabe irten zaio galdera. Ea nork hitz egin duen, ea bere amak hitz egin duen galdetu dio asaldaturik, amaren eskua askatu gabe. Urduri jarri da.
‎Neskato panpox batekin etorrita kasinora txortan. Ezikusiarena egin zidak, andrea ikusi duen galdetu diodanean. Joan duk afaltzera eta bakarrik utzi dik neska.
‎Honek zer esan nahi duen galdetu diat!, errepikatu zidan, oraingoan ahotsa goratuz. Lepoko zain bat nabarmendu zi  tzaion.
‎Bizitza zurrunbilo bat bilakatu da, pentsatzen zuen Goiok berekiko, erle saldo baten burrunba itzalia baina etengabea, zoratzeko modukoa, ezerk ez zuen lehengo kolorea eta distira, lehengo ertz definitua eta forma ezaguna, nabarra urdina nagusitzen zen nonahi, difuminatuak eta zirriborro lausoak, fokutik kanpoko argazkia bezalakoa zen dena, Armanik esan ohi zien bezala sekzioaren bileretan, garai berri hauen ezaugarri nagusia aldakortasuna da, potroak gero, sindikalista bati Armani deitzea, fabrikako sugegorriek ezarritako izengaiztoa zen, maltzurki, gero sekzioko kideek ere onartua, maltzurki eta maiteki aldi berean, Armani ez zen horregatik asaldatzen, ez horixe, ez zen etorri berria, garai haien aldakortasunaren beraren paradigma irizten zion izengoitiari, egokia beraz, eta doike, pena bakarra berari paratu izana edukiko zuen, onartu beharra zegoen besteri esateko oso egokia zela, norberari esanez gero azkura pixka bat sortzen zuen, baina liberatua zenetik asko zaintzen zuen itxura, goiko aginduak dituk, justifikatzen zuen bere burua, baina beste batzuek buzoarekin segitzen zuten, Goiok esaterako, gero eta burusoilagoa zen Goio, Goio bere buzo barruan sarturik –enbutiturik– agorafobia probokatzeko moduko buruko soilunearekin, hestebete zurbil eta ezezagun bat bailitzan, edo okerrago, zakil punta laru bat bezala, gauzak aldatuko ziren noski baina ez Goiorentzat, soilunearen tamaina gorabehera, errealitate aldakorrarena hitz eginda zeukaten bileretan, behin baino gehiagotan, Armanik esaten zuen ez dela lan ideologikoa alde batera utzi behar, besteak konforme zeuden, lehen errealitatearen araberako kontsigna garbiak genituen, esaterako produkzio bitartekoen jabetza langileriaren eskuetara pasatu behar da, orain ezinezkoa da horrelako kontsignarik, teknologia, teknologia, errepikatzen zuen Armanik, teknologia da langileen eskuetara pasatu zena, menderatu zena, baina nondik dator teknologia, nork kontrolatzen du teknologia, pentsa une batez –eta garbi gera bedi, arren, hipotesi zoro bat baizik ez dela–, onenean ere, IBM edo dena delakoa armaz hartzen dugula, eta bertan dauden handi mandi guztiak akabatzen ditugula, gero nork jarriko zuen ordenagailua martxan, nork jakingo zuen zer tekla sakatu behar zen, zuk, Goio? ...stakuntza, prestakuntza, prestakuntza da beharrezkoa alternatiba bat eratzen dugun bitartean, eratuko dugun egunerako, kostako da baina, hori ez dago ukatzerik, errealitatea konplexua eta aldakorra delako, horrexegatik beragatik hain zuzen, eta gero fabrikako lankideen eta sekzioko sugegorrien komentarioak, begira urliaren semea, lau urte baizik ez ditik eta lehengoan, nagusi izatean zer izan nahi duen galdetu eta ez al zian erantzun, ba, Hipertrolako ingeniari aurrez jubilatua soldataren ehuneko laurogeita hamarrarekin, Hi per tro la ko in ge nia ri au rrez ju bi la tua sol da ta ren ehu ne-ko la ro ta ha ma rra re kin, dena braust, baina silabak ongi markatuz eta silaba bakar batean zalantzarik edo tostorrik egin gabe, hori ez duk galduko, bizi bizi zetorrek, edo sandiaren aita hil berriarena... badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak
‎Ameriketan ohikoa dena ezin izan da falta, alegia, gizonak esatea Kalifornian etxe honek miloi eta erdi dolar balioko lukeela eta hemen berriz miloi laurdenagatik egin duela. Nolanahi ere dirutza da eta, zer egiten duen galdetzen ausartu naiz, nire freskagarria eskuetan, halakoak atera baitizkigu.
‎Tartean zer egiten duen galdetu diot, eta erantzun berak gogoko izaten duela batzuetan otordua kanpoan egitea, parajeren batean, edo bestela leku bakarturen bat topatzen duela, irratia entzuten duela, eta abar.
‎Garagardoekin segitu dugu eta, halako batean neure txanda izan da. Etxeko gizonari, Mike, zer hartuko duen galdetu diot.
2007
‎Bi" bekatu" egin ditu kirolariak: dopin kontrola eginez gero positibo emango luke eta poliziak produktu hori nondik atera duen galdetuko lioke, sendagilearen esanetara ez bada behintzat, Interneten edo merkatu beltzean erosia izango delako.
‎Eskua bertara eramateko gogoa sentitu duzu, titi punta hura laztandu eta musukatzekoa, baina ez duzu egin. Zerbait hartu nahi duen galdetu diozu, eta ezetz erantzun dizu, ez duela edaten.
‎Bularretakoa askatu duenean oilo ipurdia nabaritu diozu azalean. Hotza duen galdetu eta jaiki egin zara, aire egokituaren potentzia jaisteko. Eta ohera bueltan zoazela, Amaia imajinatu duzu berriz, dutxatik irteten.
‎IFPI (International Federation of the Phonographic Industry) industriaren nazioarteko erakundea diskoetxeak enpresako zuzendariak eraman ditu epaimahaiak. AllOfMP3 eta Alltunesekiko jazarpenak aurrera jarraitzen du, eta zarata guztiaren erdian, gehiago inportatzen duen galdetzen da nazioarteko legedia edo enpresen interesak parte hartzen duten diskoetxeak.
‎Mahai gainean, iragan bizitza bateko seme alaben erretratuak. Bera ordezkatzera etorriko den mutikoarekin mahai azpian olgetan ibiltzeko gogorik ote duen galdetu nahi izan dio Mirenek, baina semeak zer moduz dauden galdetu dio," Zer moduz daramate aita atzelaria izatea?" aditzera ematea lortuz.
‎Bidetik Begoñari deitu dio, afaltzera gonbidatzen ote duen galdetzeko.
2008
‎Langilea euskaraz ondo moldatuko ez balitz, herritarrak beste langile batekin egoteko aukera du. Bestalde, Errenta Aitorpena egindakoan, une horretatik aurrera herritarrak Ogasunarekin izan beharreko harremana euskaldundu nahi ote duen galdetuko dio langileak. Herritarrak zer erantzuten duen, hura zehaztuko du langileak Ogasunak duen programa informatikoan.
‎Musikak eta hitzek ezohiko malenkonia sortzen dute, arimaren barreneraino iristen den tristura askatuko balute bezala. Abestia nork sortu duen galdetuta, irribarrez erantzun du: " Los Pasharos Sefardies izeneko taldea da, eta ni neu naiz abeslaria.
‎Judu gaztelaniaz egin digu ongietorria, irribarretsu. Judu gaztelaniaren etorkizunaz zer uste duen galdetu diogu lehenengo: " Gero eta hiztun gutxiago daude, nire belaunaldikoek hitz egiten dute oraindik, baina hurrengoak, nire seme alabenak, 40 urte inguruko herritarrek, ulertu baino ez dute egiten.
‎Hizkuntza eta ohiturak galtzeko arriskuan egoteak epe luzean gizartea krisia onartzera eramango ote duen galdetuta, errabino nagusiak ezetz erantzun du zorrotz: " Belaunaldi berriak gure ohiturak berreskuratzen ari dira, gero eta gehiago joaten dira sinagogara, erlijio ezkontzak egiten dituzte eta zenbait urtean urrunduta egon ostean, mundu judua berpizten ari da.
‎Urte batzuk joan dira hastapen haietatik. Mundua aldatu da, poesia kanbiatu, Otamendi bera ere bai; horregatik gaur egun Arestiren poemak irakurri eta zer sentsazio izan duen galdetu diogu. Ea poesia paper gaineko tinta bihurtu den, mailu bat izaten jarraitzen al duen.
‎Saiatu behar dugu haurrak ere lagundu dezan janaria prestatzen: erosketak egitera etorri nahi duen galdetu, sukaldean laguntzeko eskatu, platerak prestatzeko eta zerbitzatzeko aukera eman.
‎Unibertsoaren sorrerara bidaia egitea oso ideia erromantikoa bada ere, esperimentuak erabilera praktikorik duen galdetuko dute askok.
‎Unibertsoaren sorrerara bidaia egitea oso ideia erromantikoa bada ere, esperimentuak erabilera praktikorik duen galdetuko dute askok.
‎Orain Alderdi Liberal Demokrataren arazoa da, adierazi du Fukudak bere ordezkoak kargua noiz hartuko duen galdetuta.
‎Baina, aurretik plan zehatzik izan gabe idatzitako eleberri baten aurrean gaudela dirudi, istorioei bere kabuz uztartzen utziz. Adibide bat jartzearren, protagonistaren amodiozko istorioa azken unera arte zertarako utzi duen galdetzen diot neure buruari, hasieratik ondo definitzea komeni den pertsonaia denean. Eleberriaren hasieran protagonistak bere bilobarekin pelikula klasikoak ikusten eta aztertzen ditu.
‎Komunetik bueltan, atzamarrez seinalatu dute bi bidaiarik. Azafatari galdetu dio ea ezer berririk esan duten, bere atzekoen begiradek arraro sentiarazten dutela, eta azafatak, besteak begira dauzkatela ohartuta, lehen klasera aldatu nahi duen galdetu dio. Elkarrekin egin dute pasilloan aurrera.
‎Ume jostaria negar baten geratu da herritik alde egin dugunean. Amak barrez heldu dio besotik ea gurekin joan gura duen galdetzeko,, ume faltan ez gaude, edo antzekoren bat esan digu eta hantxe geratu zaio haurra izterrera atxikita.
‎batzuek atzetik bultza eta besteak azeleragailua gogor sakatu eta lortu dugu irtetea, ondo urrundu dugu autoa eta bere bidea jarraitu du mutilak. Inora eroatea gura duen galdetu diogu; ez daki frantsesik, bere bideari lotu zaio beste barik.
‎–Ea besterik gura duzuen?. Taxelhiteraz jende askok egiten duen galdetu diogu. Alboetara begiratu du, eta ahotsa jaitsita erantzun digu:
‎72). Ikus ere Lacomberen 1905.05.20ko gutuna Azkueri, ea japoniar gramatika jaso duen galdetuz.
‎Artifizialismoak esan nahi du gauza guztiak pertsonek eraikiak direla edo pertsonak bezala portatzen direla. Hala, arrunta da ume batek ilargia nork egin duen galdetzea. Kausaltasuna, berriz, zergatien garaiari dagokio, baina kontuan hartu behar da ume batek zerbaiten zergatia galdetzen duenean, berari gustatuko litzaiokeen erantzuna entzun nahi duela.
‎kontzeptuaz galdetzean helduak oinestuhitza esan duela eta geroago tximista. Gazteak, aldiz, tximista hitza eta beste moduren batera esaten ote duen galdetzean oinestu hitza esan du. Termino horrek duen bilakabidea azaltzen du zalantzarik gabe, estandarra sartzen ari dela, ondare zaharreko hitza alboratuz.
‎Itsasoak noiztik erakartzen duen galdeturik, haren erantzuna argia da: «Itsasoak betidanik erakarri nau».
‎Argindarra sortzeko instalazio handien gaineko zuzentaraua apurtzen duen galdetuko dut, etxebizitzekin duen gertutasunari buruz, isurtzen dituen gai toxikoen gainean, eta baita erabiltzen duen teknologia motaren inguruan ere. Aski teknologia aurreratua erabiliz funtzionatzen duen galdetuko dut; izan ere, zaharkitua dagoen susmoa dut.
‎Argindarra sortzeko instalazio handien gaineko zuzentaraua apurtzen duen galdetuko dut, etxebizitzekin duen gertutasunari buruz, isurtzen dituen gai toxikoen gainean, eta baita erabiltzen duen teknologia motaren inguruan ere. Aski teknologia aurreratua erabiliz funtzionatzen duen galdetuko dut; izan ere, zaharkitua dagoen susmoa dut. Etxebizitzekiko distantziarena ere benetan nabarmena iruditu zait; zentralak eta etxeek ezin dute elkarrengandik hain gertu egon.
‎«Hori da guztia, oraingoz». Aurrerantzean zer egingo duen galdetu zioten kazetariek, eta« on verra» ikusiko da erantzun zuen, frantsesez.
‎Halaber, atxilotuak inkomunikatzen jarraitzen dela-eta, Giza Eskubideen Batzordeak Espainiari inkomunikazioa ez ezartzeko gomendatu diotela gogoratu, eta zergatik mantentzen duen galdetu diote adituek. Tortura eta tratu txarrak saihesteko zein neurri hartu dituen eta tortura salaketak behar bezala ikertzen diren azaltzeko ere eskatu diote.
‎–Oraindik ere liburua idazten ari naiz?, esan du Lertxundik buruan beste proiekturik ba ote duen galdetzean. Durangoko Azokarako prest egon dadin nahi du, hori dela-eta azken zuzenketekin buru belarri dabil egun hauetan.
‎Bestalde, kazetariek bere orain arteko taldeak bakarrik utzi ote duen galdetu ziotenean, ezetz erantzun zuen arkeologoak: «Taldea nirekin dago, jakina».
‎Woody Allenen Manhattan-en estiloa kopiatu nahi izan duen galdetu izan diotenean, egileak ukatu egin du hori, eta Broadway Danny Rose (Woody Allen, 1984) aipatu izan du. Woody Allenek itxura ahuleko emakume bati (Mia Farrow) izaera irmoko pertsonaia eman zion bezala, berak ere antzekoa egin duela dio.
‎Halere, ziurtasun falta igo egin dela nabarmendu du. Ordutegiak luzatzea beharrezko ikusten al duen galdetuta, ezetz dio Campok. Ordu gehiagoan irekita egoteak ez du bermatzen kontsumoa igoko denik.
‎" Ni 29koa naiz; hortaz, hileak ez badu 29rik, ez dut ospatzen. Aurten, baina, ospakizun handia egin dut", azaldu digu Carmonak aurten zer egingo duen galdetzean.
‎Eguerdi aldera patiora jaistea erabaki du txelo joleak. S.I. ren motxila hartu eta ea jatera igo nahi duen galdetu dio. Elkarri begira geratu dira.
‎Zer nahi duen galdetu gabe hurbildu da barraraino. Barra atzeko argi fluoreszenteek ilunpe fantasmaletan uzten dituzte mahai hutsak, han hemenka ageri diren katilu eta basoen ertz lausoetan errainu hilak eragiten dituztela.
‎Jada ez dut iraintzeko gogorik, beldurra eta jakin minaren arteko zerbait baino ez dut. Zer nahi duen galdetu nioke baina espera gelditu naiz, Barrutia hizketan noiz hasiko.
‎Lorik ez hartzeko, diotso Rosak eta beste bat nahi duen galdetzen dio: Ondo etorriko zaizu zeuri ere.
‎Zer garrantzi duen galdetzen dun, eta egingo niken handia duela, horregatik gorde dun argazki hori hainbeste denboran, esan nion probokazio puntu batez.
‎Zergatik idazten duen galdetu eta askotxok erantzuten dute" beharra" dela eta" idatzi beharra" omen daukatela. Ederki dakite beren behar hori (ez edozeinena) jan beharraren edo jo beharraren pare jartzen.
‎Pertsona arduratsu ustekoari zer egin behar duen galdetu eta" lana, lana eta lana" erantzuten du gaur. Belarri zorrotzak aise ezagut dezake hor lanak ematen dituen alfer ezdeustakoaren ahotsa.
2009
‎Badaki bera dela hizketa gaia. Erreklutamenduak nola funtzionatzen duen galdetu diot. " Dirua eskaintzen dute, neska politak bidaltzen dizkizute' amu' gisa,' goxatzeko' …".
‎Legeak Kataluniaren burujabetzari buruzko referenduma egiteko aukera emango duen galdetu diotenean, Estatuaren esparru legegilean aldaketak aurkeztu direla adierazi du Ausasek; baina argi utzi du legea gaur egungo esparru legegilearen barruan asmo handiko proiektua dela.
‎Bilkura bat euskaraz zuzentzeko eperik duen galdetuta, datozen hilabeteetan euskara ikasiko duela ziurtatu du eta ulertu jada ulertzen duela baina hitz egiten ausartzen ez dela gaineratu du. 
‎Geratzen diren bederatzi norgehiagoketatik bederatziak irabazteko taldea gai ikusten ote duen galdetuta beste galdera batekin erantzun du: Zergatik ez?
‎Pedro Almodovar edozein modutan umore onez agertu da prentsaren aurrera. Urrezko Palmondoa irabazteko itxaropenik duen galdetuta ostiralean etxera joateko asmoa duela adierazi du zuzendariak: Ostiralean etxera noa sariaren zain nagoenaren itxura ez emateko.
‎Jarrera horrek lasaitzen duen galdetu diotenean, lehen ere oso lasai zegoela erantzun du diputatu nagusiak. Zentzu horretan, lehen egunetik foiletoi hau luzatzeko minutu bat ere ez zuela galduko esan zuela gogorarazi du.
‎Profesionala izango banintz, negozio batean sartzea bezalakoa izango litzateke, beste gauza desberdin bat. Hori erantzun digu bere zaletasuna lan bilakatzea inoiz pentsatu ote duen galdetu diogunean.
‎Beste kazetari batek ere, espainiarra kasu honetan, berarekin maiteminduta dagoela aitortu dio eta filmean agertzen duen gaitasun paranormala ba ote duen galdetu dio. Aktoreak pareta igarotzeko prestatzen ari dela erantzun dio.
‎Aurtengo udan Espainiako futbol ligan egon diren fitxaketen harira, egoera nola ikusten duen galdetu diogu Xabier Azkargortari. Bere ustez, gertatu denak aberastasun gehiago ematen dio futbolari.
‎Eta Santanderren irabaziz gero sailkapenaren goialdera begira jarriko gara, esan du Camachok partidaren harira. Osasunak etxetik kanpo etxean bezain ondo jokatzen asmatuko ote duen galdetu diotenean Camachok baietz esan du: Etxean bezain ondo jokatu dezakegula erakutsi dugu jada, Getafen egin genuen, nahiz eta futbolean golek agintzen duten, adierazi du.
‎Orain eratuko den Gobernuak zilegitasuna izango ote duen galdetuta, Abdulak honakoa erantzun du: Afganistango herriak erabaki dezala.
‎Horregatik, oraingoz, epaileak ez du laguntza medikua aginduko.Gobernuaren Ordezkaritzak adierazi duenez, beharrezko neurriak hartzen ari gara Haidarren bizitza eta haren osotasun fisikoa bermatzeko. Horren ildoan, irtenbideak bilatzeko lanean jarraituko dutela gaineratu dute.Bitartean, Aminatu Haidarrek uko egin dio epailearen ebazpena jasotzeari, ekintzailearen aldeko plataformako kideek adierazi dutenez.Haidarren bere nahian jasotzen duen agiririk idatzi al du. Kontzientzia galduz gero, bere borondatearen berri jasoko lukeen agiririk idatzi ote duen galdetuta, Ines Miranda Haidarren abokatuak adierazi du berak ez dakiela horren inguruko ezer.Halaber, ekintzaileak kontzientzia galduz gero, ospitalera eraman eta elikatzera behartuko ote duten galdetuta, abokatuak ondokoa erantzun du: Espero dugu Espainiak egoera horretara ez eramatea.
‎Gainera, Estatuaren Garraio idazkariak adierazi duenez, Sustapen Ministerioak Air Cometen hartzekodunen konkurtsoan kaltetu bezala aurkeztuko da.Bestalde, aerolinearekin ez bidaiatzeko gomendioa taldearen beste enpresengan ere eragina duen galdetu dio Gutierrezek Air Cometen jabekideari.
‎Azkenik Txema Auzmendi Administrazio kontseiluko idazkari nagusia galdekatu dute. Kanpoko talde batek Egunkaria kontrolatzeko saiakera egin ote duen galdetu diote honi ere. Zentzugabekeri bat izango litzateke, erantzun du Auzmendik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
edun 368 (2,42)
ukan 178 (1,17)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia