2015
|
|
1 Hemen doan hau idazten hasi nintzenean, hasieran esaten
|
dudan
gogo txarrez izan bazen ere, amaitu dudanean egundoko poza eman dit eta ontzat ematen dut horretan izandako nekea, oso txikia izan dela aitortzen badut ere. Zuek duzuen itxitura handia eta entretenigarririk gutxi duzuela kontuan izanik, ene ahizpak, eta zuen monasterioetako batzuetan ez direla etxeak komeni den bezainbeste leku dutenak, uste dut pozgarri gertatuko zaizuela barne gaztelu honetan atsegin hartzea, nagusien baimenik gabe sartzeko eta edozein ordutan bertan paseatzeko aukera baituzue.
|
|
4 Nire Jainko eta Jaun hau zerbitzatzen zuei laguntzeko nolabait parte hartzeko
|
dudan
gogo handiagatik, eskatzen dizuet, hemen irakurtzen duzuen bakoitzean, nire izenean Haren Maiestatea biziki gorets dezazuela eta eska diezaiozuela bere Elizaren hazkundea eta luterotarrentzat argia; eta niretzat, barka diezazkidala nire bekatuak eta atera nazala garbitokitik, jakintsuek ikusi ondoren ikusteko eran balego, beharbada, han egongo bainaiz, Jainkoaren errukiz, hau irakurtzeko ematen z... Eta zerbait oker badago, nik ulertu ez dudalako da, eta gauza guztietan men egiten diot Erromako Eliza Katoliko santuak ontzat duenari, horren baitan bizi naizela eta biziko eta hilko naizela adierazten eta agintzen dut.
|
|
–Hemen doan hau idazten hasi nintzenean, hasieran esaten
|
dudan
gogo txarrez izan bazen ere, amaitu dudanean egundoko poza eman dit eta ontzat ematen dut horretan izandako nekea, oso txikia izan dela aitortzen badut ere. (?) Uste dut pozgarri gertatuko zaizuela barne gaztelu honetan atsegin hartzea, nagusien baimenik gabe sartzeko eta edozein ordutan bertan paseatzeko aukera baituzue?
|
|
Gorputzeko gaitzek era batera estutzen naute; adimena nahasi egiten zait, Jainkoaren gauzarik ezin dut pentsatu, ezta ez dakit zer legeren pean bizi naizen ere. Zerbait irakurtzen badut, ez dut ulertzen; hutsegitez beterik nagoela iruditzen zait, bertuterako inolako gogorik gabe, eta izan ohi
|
dudan
gogo bizia honetan geratzen da: iruditzen zait tentaldi eta munduaren gaizki esaterik txikienik ere ez nukeela jasango.
|
|
2 Neurekin dakart Frantzisko gaztea, neure iloba, Valladoliden eskritura batzuk egin behar direlako eta nola geratuko den ikusi arte, ez zaizkio buruhausteak faltako, ezta niri ere; izan ere, nik haiek babestea bene benetan Jainkoaren nahia dela uste ez banu, gauza hauetan izan ohi
|
dudan
gogo txarra kontuan izanik?, honezkero utzia izango nuen dena. Oso bertutetsua da.
|
|
7 Orain hitz egin dezagun berorren agurgarritasunak dioenaz, hau da, ez dezatela hautatu edo berretsi, eta nik aita komisarioari idazten diodanaz. Jakin beza, ene aita, nik berori hortik libre ikusteko
|
dudan
gogoan, argi ikusten dut indar handiagoa duela berorri Jaunagan diodan maitasun handiak Ordenaren onak baino, eta hortik dator berezko ahultasuna, hau da, bihotz bihotzean sentitzea guztiek ez dutela ulertzen berorri zor diotena eta egin duen lana, eta berorren aurka hitzen bat ezin jasan izatea; baina azken batean, oraindik gehiago egin dit guztien onak. Dena dela, berorren agurgarritasuna aita Nicolaorekin beti ibiliz, hura hautatuko balute, bata eta bestea betetzen direla esango nuke.
|
|
Jainkoak libra nazala halakorik burutik pasatzetik ere. Konturatzen naiz neuk dudala errua; hala ere, ez dakit erru handiagoa ez ote den berori ongi ikusteko
|
dudan
gogoa, ahultasun honetatik etor daitezkeelako berorri esaten dizkiodan bezalako erokeria hauek, edota berorri diodan maitasunetik, horrek askatasunez hitz egitera bainarama zer esaten dudan arreta jarri gabe; horrela, gero eskrupuluaz geratu nintzen berorri esan nizkion gauza batzuengatik, eta, desleialtzat geratuko ez banintz, ez nioke erantzungo berorrek agintzen didanari, kontrakotasun handia ... Jainkoak har beza, amen.
|