2015
|
|
Izan ere, gauza ziurra da, Jainkoaren espiritua denean, mesedea zenbat eta handiagoa izan, arimak berak txikiagotzat duela bere burua eta gehiago gogoratzen dela bere bekatuez eta ahanzten bere irabaziaz eta haren borondatea eta oroipena Jainkoaren ohorea nahi izatera jarriago dituela; gogoratu ere ez da egiten bere probetxuaz, eta Jainkoaren borondatetik ezertan okertuko den beldurrez ari da, eta ziurtasun handiagoaz ez zituela sekula merezi izan mesede haiek, infernua baizik. Otoitzean izaten dituen gauza guztiek eta mesedeek ondorio hauek dituztenean, ez dadila ibil arima izuturik, Jaunaren errukian uste osoaz baizik, Jauna, izan ere, leiala da eta ez
|
du
utziko deabruak engaina dezan, betiere beldurrez ibiltzea ona bada ere.
|
|
10 Deabrua denean, ez bakarrik ez
|
du
uzten ondorio onik, baizik eta txarrak uzten ditu. Hau bi edo hiru aldiz baizik ez zait gertatu, eta berehala jakinean jarri izan nau Jaunak deabrua zela.
|
|
10 Deabruarena bada, uste dut horretan aritua den arimak igarriko diola; egonezina uzten duelako eta apaltasun gutxi eta Jainkoak eragiten dituen ondorioetarako prestaera eskasa. Ez
|
du
uzten argirik adimenean, ezta egiaren sendotasunik ere. Gerta daiteke gaitz handirik ez egitea edota batere ez egitea, arimak han sentitzen duen atsegin eta gozotasuna Jainkoagana bideratzen badu, eta bere pentsamendu eta desirak Harengan jartzen baditu, abisu emana denez; deabruak ezin dezake ezer irabaz, aitzitik ariman eragiten duen atseginarekin berarekin asko gal dezala egingo du Jainkoak; izan ere, honek lagundu egingo dio arimari, Jainkoarena delakoan, Harenganako gosez otoitzera sarri sarri jotzen; eta arima apala bada eta ez jakingurakoa eta atseginen interesagatik ari dena, atsegin espiritualak badira ere, gurutzearen maitalea baizik, orduan ez die kasurik egingo deabruak ematen dituen atseginei; Jainkoaren espiritua bada, berriz, ez du horrela egingo, estimu handitan izan baizik.
|
|
Dena dela, elizbarruti osoan haren ontasuna gauza nabaria denez gero, indar gutxi dute, eta berak guztia hain perfekzio handiz eraman duenez gero, nahasirik utzi ditu, berari kalte egiten ziotela zekienei on eginez. Zereginez beterik badago ere, otoitzerako tartea hartu gabe ez
|
du
uzten.
|
|
–Nire ustez, bi arrazoigatik da: bata eta nagusia, hemen nahasten den buru estimu fin fin bategatik; eta horrela ez
|
du
uzten konturatzen Jainkoa poztea baino geure burua poztea dela gehiago. Izan ere, argi dago, arima bat Jauna zein gozoa den probatzen hasten denean, atseginago dela gorputza lan egin gabe atseden hartzen eta arima gozatzen egotea.
|
|
Eta nire iritziz, askoz ere hobeki maitatuko lukete horrek liluratzen utziko ez balute, otoitzaren une honetan oso ongi egin baitezakete kontra. Izan ere, norbait ahultasunak jota dagoenean horrek ez
|
du
uzten ez hitz egiten ezta mugitzen ere; horrela gertatzen da hemen ere, kontra egiten ez bada; espirituaren indarrak, berez indarrik gabe badago, harrapatu eta mende hartzen duela.
|
|
3 Berorren aitatasunak Malagóngo ama prioreaz dioenari dagokionez, idatzi diot berorren aitatasunari horretaz. Dena dela, hain gauza garrantzitsua ez
|
du
utzi behar berorren aitatasunak nire gain, izan ere ez ahalmenik dut horretarako, ez bihotzik eragozteko berorren aitatasunak nahi duela ikusiz gero; eta horrela, arren eskatzen diot, hoberena deritzana egin dezala, eta ikus dezala nor izan daitekeen ona horrako, priore orde izateko baino gehiago behar baita. Nik ez dut ikusten besterik Salamancako ama priorea baino; izan ere, berorren aitatasunak dioena ez dut ezagutzen eta oso berria da; eta beste hark ere nahiko gaizki beteko du ama priorearen lekua.
|
|
(407 gut., 2 zenb.).? Irailaren 10ean San Josereneko ama priore hautatuko dute, eta ez
|
du
utziko komentu hau 1582ko urtarrilaren 2ra arte, data horretan irtengo baita Burgosko fundaziorako.
|
|
8 Eta ardura hartuko du aitortzak era ordenatuan egin daitezen, eta baimenik gabe aitorlekura hurbiltzen ez
|
du
utziko, pena larriaren pean, izendaturik dagoenarekin aitortzera ez badoa.
|
|
liburu ugari dituzuela haiek irakasten dizkizuetenak, ez duzuela kontenplazioa baino besterik nahi?. . Nik diot gogoetazko otoitza eska bazenezate ere, hitz egin nezakeela hartaz eta aholku eman guztiei izan dezaten, bertuterik ez badute ere; izan ere, bertute guztiak lortzeko hasiera da, eta horretan hastea kristau guztioi bizia doakiguna, eta inork, galduena bada ere, Jainkoak hain on handira iratzarri badu, ez
|
du
utzi behar, beste leku batean esana dudanez, eta beste askok, zer idazten duten dakitenek, esan dutenez, nik ez baitakit egiaz; Jainkoak badaki hala dela.
|
|
Toledoko kopia batean hau gehitu zuen Teresak ertzean: bidea galdurik ibiliko gara hemendik bagoaz; orain, Jainkoari eskerrak, ez goaz hemendik, eta ez dadila uler etxe honengatik ere, gezurrez belztea litzatekeelako; izan ere, ama priore izan dena da gehien apaltzen dena; baina monasterioetan hain zabaldua egonik, beldur naiz deabruak hemendik erasoko ote digun; hain arrikutsua izanik, Jainkoak ez ahal
|
du
utziko arimaren bat gal dadin ohorearen puntu beltz hauengatik.
|
|
Baina nagusiek, gu ahul ikusirik, ez gaituzte beti hain gogor hartzen; eta beste batzuetan ahulak nahiz sendoak bide beretik eramaten dituzte. Hemen ez da hala gertatzen, bakoitzak zer eraman dezakeen Jaunak badakielako, eta sendo ikusten duenagan bere borondatea bete gabe ez
|
du
uzten.
|
|
Izan ere,, idatzia dudanez? Jainkoak ez
|
du
uzten ur honetatik edaten (jainkozko bat egite hau naturaz gaindiko gauza goi goikoa izanik, ez baitago gure nahiaren mende), [edaten duena] garbitzeko eta bere erruengatik sarturik zegoen lohi eta miserietatik garbi eta libre uzteko ez bada. Izan ere, adimenaren bidez datozen beste gozotasun batzuek, ahaleginak ahalegin, lurretik arrastaka dakarte ura; ez dute iturri ondoan edaten; bide honetan beti da gauza lohitsuetan non gelditu, eta ez doa hain garden eta garbi.
|
|
Hemen Jaunak berak hartzen du ardura hau, ez baikaitu utzi nahi geure ardurapean. Gure arima hainbesteko estimuan izanik, mesede egin nahi dion garai hartan ez
|
du
utzi nahi gaitz egin diezaiokeen gauzetan sartzen; baizik eta berehala bere ondoan jartzen du eta unetxo batean hemen urte luzeetan lor ditzakegun baino egia gehiago eta ezaguera argiagoa agertzen dizkio. Izan ere, ikusmena ez dago aske; ibili ahala hautsak itsutzen gaitu.
|