2021
|
|
Ondorioz, horrek identitate eta imajinario indibidualaren zein koletiboaren eraikuntzari begira eragozpen handia lekarke, beste hizkuntzek eta kulturek ekarritakoa bertakoa ordezkatzera eta horiek onartzera kondenatuz herria. Euskara eta euskal kultura literaturaren kasuan, konpromisoak handiagoa behar duela uste
|
du
parte hartzaile horrek bezala LIR1 ek eta IE6 k ere, euren iritziz, desideologizazio prozesu handian sartuta dagoelako euskal hezkuntza orokorrean. Beste hainbat faktore eta arrazoiren artean, hori ere hizkuntza hautuak baldintzatzen ari dela diote, eta, horrekin batera, euskal literaturaren ordez erdaretakoetara jotzea.
|
|
" Horregatik irakurketaz hitz egitean literaturara jotzen dugu, baina irakurketa beste hainbat arlotan ere badago, eta guztiari heldu diogu irakurketa gaitasunaz hitz egiten dugunean". Garrantzizkoa ez dela ematen badu ere, irakurri behar dela eta ikasleei horretarako trebeziak garatzen lagundu behar zaiela curriculumean argi uzten den zerbait dela uste
|
du
parte hartzaileak, baina dioenaren arabera, gaitasun hori modu progresiboan garatzen eta aldamiatzen lagunduko duten elementu eta egitura kurrikularrak falta dira. Izan ere, ikasle baten irteera profilaren lorpenerako behar diren konpetentzia horiek, irakurmenarena zein beste zenbait, ez dagokio jakintza arlo edo irakasgai bakarrari eta ikuspegi transbertsal batetik artikulatu behar da haien lanketa eta garapena (AIR1, IE7, GIR1, DGIR1):
|
|
NE1 ek ere irakaskuntzara iristen den jendeak, nahigabe edo nahita, batez ere unibertsitatetik ateratzen den irakaslegaiak edukiak eta oso presente dituela uste du, zer egin behar den, eta horregatik ematen zaiola ematen zaion garrantzia curriculumari. Hala eta guztiz ere, maiz zuhaitzak ez duela basoa ikusten uzten pentsatzen
|
du
parte hartzaileak eta, ondorioz, irakasleak curriculuma osatzeari begira egoten direla iruditzen zaio bestelako hezkuntza beharrizan batzuk asetzeari begira baino, DBHn bereziki.
|
|
Horiek, gainera, ikastetxe aldaketa bat egiten denean areagotzen diren emozioak direla adierazten du LIR2 k, eta oraindik ere larritzen dira ordezkoa izateak dakarren ziurgabetasunarekin (LIR3). Horri jarraiki, segurtasun falta horrek batzuetan nork bere burua eta jarduna zalantzan jartzera eraman dezakeela dio IIR1 ek, norbere praktikaz gogoetatzeaz harago, zenbaitetan dena kuestionatzera iristen diren momentuak daudela aitortzen
|
du
parte hartzaileak. Horrek guztiak, halaber, nork bere gela babesleku bilakatzera ekar dezakeela uste du IE2 k, irakasleak bere espazio aske bakarra dela sentitu dezakeelako, eta, ondorioz, gela espazio itxi eta opaku izatera igaro daiteke, nolabaiteko gotorleku edo, berez, kontrakoa lukeenean:
|
|
I.5 zein I.6 azpiataletan aipatzen zenaren haritik, ikastetxeetan proposatzen diren irakurgaiak eta horiekin egiten diren proposamen didaktikoak testuarekiko plazerean oinarritutako harremanera eta literaturarekiko atxikimendura iristeko oinarrizko faktoreak direla oroitarazten
|
du
parte hartzaile honek ere. Hartara, gelara eramaten diren autoreek eta tituluek, proposatzen den irakurketa motak, hautatzen diren euskarriek eta egiten den lanketak plazera ere izan behar dute xede, zenbait kasutan bederen, eta gozamena bilatu nahi bada, nerabea ulertu behar dela aldarrikatzen du IE7 k.
|
|
Ikastetxeetan joera hau zabaltzen ari dela ohartarazten du, eta ikasleek atsedenaldian edo aurkezpen formal batean antzera jardutea normaltzat hartzen dela. Helburu, testuinguru komunikatibo eta hartzailea bezalako faktoreak kontuan hartzen dituen ezagutza eta erabilera sustatzeaz gain, irakaskuntzak etapa bakoitzaren ezaugarriak aintzat hartzea komeni dela uste
|
du
parte hartzaileak, bere hitzetan, ez baita gauza bera LH, DBH edo goi mailako ikasketak egiten jardutea.
|
|
Eta, hori euskal literaturaren kasuan giltzarri da atxikimendua lortu nahi bada, are gehiago, aipatutako gabeziak aintzat hartuta. Izan ere, ikasleak zailtasunak topatzen baditu testu baten aurrean, deslotzeko eta urruntzeko atakan jar daitekeela argudiatzen
|
du
parte hartzaileak, eta horri aurre egiten lagundu behar zaiola uste du irakurketa prozesua erraztuz. Ez testu literarioekin soilik, beste testu generoekin ere bai, aldamiatze prozesu horretan elkar elikatzen baitute:
|
|
Bokazioa eztabaidara ekarri du lehen IEE1 ek, eta ogibideari bokazioz ekiteak jarrera jakin batzuk ere definitzen dituela uste
|
du
parte hartzaileak. Bere hitzetan, gela batera sartzerakoan bokazioa duen profesionala berehala antzematen da erakusten dituen jarrerengatik.
|
|
Hala eta guztiz ere, prestaketa, koordinazio edo bestelako zereginei eskaintzen zaion denbora beste modu batera kudeatzeko erronka dagoela zehazten
|
du
parte hartzaileak. Indarrean dagoen hezkuntza sistemak egiteko eta kudeatzeko modu batzuk dakartzala dio eta horrek, halaber, inertzia jakin batzuk, gutxitan zalantzan jartzen direnak denbora faltaren argudioaren pean.
|
|
Horren guztiaren parean, formazioa antolatzen dutenen ikuskera dagoela onartzen du. Hau da, prestakuntza kudeatzen dutenek formazio ugari dagoela esango dutela ohartarazten du, eta horrela dela baieztatzen
|
du
parte hartzaileak ere," baina formazio hori ezarria da, ez hainbeste norberak behar duena". Dena den, afera konplexua dela aitortzen du, batez ere," barrutik, barrunbeetatik ikusten duzunean".
|
|
Gainera, hori DBHko irakasleei kutsatu behar zaiela irizten dio. Eta, hori guztia literaturaz dagoen kontzeptualizazioarekin eta funtzioarekin harremanetan ikusten
|
du
parte hartzaileak:
|
|
Horretaz gain, BHn literaturaren irakaskuntza batez ere idazle eta obra kanonikoen inguruan antolatzen dela baieztatzen
|
du
parte hartzaile honek, eta horrek irakurlea eta bere gaitasun literarioa guztiz alde batera utzita geratzea eragiten duela ondorioztatzen du. Hori guztia kontuan izanda, bere esanetan, ez da harritzekoa etapa honetan hainbat gaztek ikastetxetik kanpo irakurtzeari uztea.
|
|
Azaltzen duenez, gai unibertsalak jorratzen dituzten testuak dira eta, halaber, balioak, bizitzeko erak nahiz bizitzari erantzuteko moduak bildu izan dituzte. Hori horrela, literatura klasikoaren helburuetako bat hartzailea tradizioz, haurrak, baina ez soilik bizitzarako prestatzea dela argudiatzen
|
du
parte hartzaile honek, bizitzan dauden aro edo garai, arazo eta erronka desberdinetarako, hain justu ere. Hartzailea" tentsioen aurrean" jarri eta horiek garaitu daitezkeela erakustea, alegia.
|
|
Hizkuntza gaitasunak kezka handia eragiten
|
du
parte hartzaile guztien artean ikasleek eurek ere horrela aitortu dutela ikusi da, eta erronkak bi gabeziaren inguruan ardazten dira. Alde batetik, irakurritakoaren ulermenerako gaitasuna dago eta, kasu horretan, hizkuntza bereizketarik ez dute egiten elkarrizketatuek, orokorra dela uste baitute.
|
|
Konpetentzia literarioaren garapena helburu eta ardatz izango duen proposamen metodologikoa egiten
|
du
parte hartzaileak, eta konpetentzietan oinarritutako hezkuntza eredu batetik, teorian hezkuntza kokatzen den eredutik, hain justu ere, zeharkakotasunak dagoeneko oinarri oinarrizko baldintza duela esan daiteke, beraz. Hala ere, testuliburuak edota norberak prestatutako eta urteetan erabilitako materialak segurtasun handia eskaintzen duten" salbamendurako oholak" izaten direla askotan irakasleetzat dio parte hartzaileak, eta diziplinartekotasunera zein metodologia aktiboetara igarotzeak horri uko egitea eskatzen du hein handi batean.
|
|
Zeharkakotasunaz ari garenean, gako den beste ardatzetako bat curriculuma dela uste
|
du
parte hartzaileak. Curriculuma bere osotasunean izan behar da kontuan, eta curriculumean osagai desberdinak modu transbertsalean zabaldu eta lantzeko proposamena egitea:
|
|
Hortik euskal literatura munduan zabaltzeko neurriak eratorriko liratekeela eransten du. Testuinguru horretan, idazlea, sortzailea babesteko premia antzematen
|
du
parte hartzaile honek: " babestea, ez zentzu profesionalean soilik, baizik eta izan dadila koltxoi modukoa idazlearentzat, bakarrik ez egotearen sentsazioa emango diona.
|
|
" Haur eta Gazte Literaturan nire gaztaroan baino ekoizpen handiagoa da". Eta, ez soilik bertako produkzioa; itzulpenak ere asko direla balioesten
|
du
parte hartzaile honek. Ondorioz, horrek gaur egungo umeen eta nerabeen literatur esperientzia euskarazkoa izatea ahalbidetzen duela nabarmentzen du MIR1 ek, bere gaztaroan ez bezala.
|