Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 18

2021
‎Ondorioz, horrek identitate eta imajinario indibidualaren zein koletiboaren eraikuntzari begira eragozpen handia lekarke, beste hizkuntzek eta kulturek ekarritakoa bertakoa ordezkatzera eta horiek onartzera kondenatuz herria. Euskara eta euskal kultura literaturaren kasuan, konpromisoak handiagoa behar duela uste du parte hartzaile horrek bezala LIR1 ek eta IE6 k ere, euren iritziz, desideologizazio prozesu handian sartuta dagoelako euskal hezkuntza orokorrean. Beste hainbat faktore eta arrazoiren artean, hori ere hizkuntza hautuak baldintzatzen ari dela diote, eta, horrekin batera, euskal literaturaren ordez erdaretakoetara jotzea.
‎" Horregatik irakurketaz hitz egitean literaturara jotzen dugu, baina irakurketa beste hainbat arlotan ere badago, eta guztiari heldu diogu irakurketa gaitasunaz hitz egiten dugunean". Garrantzizkoa ez dela ematen badu ere, irakurri behar dela eta ikasleei horretarako trebeziak garatzen lagundu behar zaiela curriculumean argi uzten den zerbait dela uste du parte hartzaileak, baina dioenaren arabera, gaitasun hori modu progresiboan garatzen eta aldamiatzen lagunduko duten elementu eta egitura kurrikularrak falta dira. Izan ere, ikasle baten irteera profilaren lorpenerako behar diren konpetentzia horiek, irakurmenarena zein beste zenbait, ez dagokio jakintza arlo edo irakasgai bakarrari eta ikuspegi transbertsal batetik artikulatu behar da haien lanketa eta garapena (AIR1, IE7, GIR1, DGIR1):
‎NE1 ek ere irakaskuntzara iristen den jendeak, nahigabe edo nahita, batez ere unibertsitatetik ateratzen den irakaslegaiak edukiak eta oso presente dituela uste du, zer egin behar den, eta horregatik ematen zaiola ematen zaion garrantzia curriculumari. Hala eta guztiz ere, maiz zuhaitzak ez duela basoa ikusten uzten pentsatzen du parte hartzaileak eta, ondorioz, irakasleak curriculuma osatzeari begira egoten direla iruditzen zaio bestelako hezkuntza beharrizan batzuk asetzeari begira baino, DBHn bereziki.
‎Horiek, gainera, ikastetxe aldaketa bat egiten denean areagotzen diren emozioak direla adierazten du LIR2 k, eta oraindik ere larritzen dira ordezkoa izateak dakarren ziurgabetasunarekin (LIR3). Horri jarraiki, segurtasun falta horrek batzuetan nork bere burua eta jarduna zalantzan jartzera eraman dezakeela dio IIR1 ek, norbere praktikaz gogoetatzeaz harago, zenbaitetan dena kuestionatzera iristen diren momentuak daudela aitortzen du parte hartzaileak. Horrek guztiak, halaber, nork bere gela babesleku bilakatzera ekar dezakeela uste du IE2 k, irakasleak bere espazio aske bakarra dela sentitu dezakeelako, eta, ondorioz, gela espazio itxi eta opaku izatera igaro daiteke, nolabaiteko gotorleku edo, berez, kontrakoa lukeenean:
‎I.5 zein I.6 azpiataletan aipatzen zenaren haritik, ikastetxeetan proposatzen diren irakurgaiak eta horiekin egiten diren proposamen didaktikoak testuarekiko plazerean oinarritutako harremanera eta literaturarekiko atxikimendura iristeko oinarrizko faktoreak direla oroitarazten du parte hartzaile honek ere. Hartara, gelara eramaten diren autoreek eta tituluek, proposatzen den irakurketa motak, hautatzen diren euskarriek eta egiten den lanketak plazera ere izan behar dute xede, zenbait kasutan bederen, eta gozamena bilatu nahi bada, nerabea ulertu behar dela aldarrikatzen du IE7 k.
‎Ikastetxeetan joera hau zabaltzen ari dela ohartarazten du, eta ikasleek atsedenaldian edo aurkezpen formal batean antzera jardutea normaltzat hartzen dela. Helburu, testuinguru komunikatibo eta hartzailea bezalako faktoreak kontuan hartzen dituen ezagutza eta erabilera sustatzeaz gain, irakaskuntzak etapa bakoitzaren ezaugarriak aintzat hartzea komeni dela uste du parte hartzaileak, bere hitzetan, ez baita gauza bera LH, DBH edo goi mailako ikasketak egiten jardutea.
‎Eta, hori euskal literaturaren kasuan giltzarri da atxikimendua lortu nahi bada, are gehiago, aipatutako gabeziak aintzat hartuta. Izan ere, ikasleak zailtasunak topatzen baditu testu baten aurrean, deslotzeko eta urruntzeko atakan jar daitekeela argudiatzen du parte hartzaileak, eta horri aurre egiten lagundu behar zaiola uste du irakurketa prozesua erraztuz. Ez testu literarioekin soilik, beste testu generoekin ere bai, aldamiatze prozesu horretan elkar elikatzen baitute:
‎Bokazioa eztabaidara ekarri du lehen IEE1 ek, eta ogibideari bokazioz ekiteak jarrera jakin batzuk ere definitzen dituela uste du parte hartzaileak. Bere hitzetan, gela batera sartzerakoan bokazioa duen profesionala berehala antzematen da erakusten dituen jarrerengatik.
‎Hala eta guztiz ere, prestaketa, koordinazio edo bestelako zereginei eskaintzen zaion denbora beste modu batera kudeatzeko erronka dagoela zehazten du parte hartzaileak. Indarrean dagoen hezkuntza sistemak egiteko eta kudeatzeko modu batzuk dakartzala dio eta horrek, halaber, inertzia jakin batzuk, gutxitan zalantzan jartzen direnak denbora faltaren argudioaren pean.
‎Horren guztiaren parean, formazioa antolatzen dutenen ikuskera dagoela onartzen du. Hau da, prestakuntza kudeatzen dutenek formazio ugari dagoela esango dutela ohartarazten du, eta horrela dela baieztatzen du parte hartzaileak ere," baina formazio hori ezarria da, ez hainbeste norberak behar duena". Dena den, afera konplexua dela aitortzen du, batez ere," barrutik, barrunbeetatik ikusten duzunean".
‎Gainera, hori DBHko irakasleei kutsatu behar zaiela irizten dio. Eta, hori guztia literaturaz dagoen kontzeptualizazioarekin eta funtzioarekin harremanetan ikusten du parte hartzaileak:
‎Horretaz gain, BHn literaturaren irakaskuntza batez ere idazle eta obra kanonikoen inguruan antolatzen dela baieztatzen du parte hartzaile honek, eta horrek irakurlea eta bere gaitasun literarioa guztiz alde batera utzita geratzea eragiten duela ondorioztatzen du. Hori guztia kontuan izanda, bere esanetan, ez da harritzekoa etapa honetan hainbat gaztek ikastetxetik kanpo irakurtzeari uztea.
‎Azaltzen duenez, gai unibertsalak jorratzen dituzten testuak dira eta, halaber, balioak, bizitzeko erak nahiz bizitzari erantzuteko moduak bildu izan dituzte. Hori horrela, literatura klasikoaren helburuetako bat hartzailea tradizioz, haurrak, baina ez soilik bizitzarako prestatzea dela argudiatzen du parte hartzaile honek, bizitzan dauden aro edo garai, arazo eta erronka desberdinetarako, hain justu ere. Hartzailea" tentsioen aurrean" jarri eta horiek garaitu daitezkeela erakustea, alegia.
‎Hizkuntza gaitasunak kezka handia eragiten du parte hartzaile guztien artean ikasleek eurek ere horrela aitortu dutela ikusi da, eta erronkak bi gabeziaren inguruan ardazten dira. Alde batetik, irakurritakoaren ulermenerako gaitasuna dago eta, kasu horretan, hizkuntza bereizketarik ez dute egiten elkarrizketatuek, orokorra dela uste baitute.
‎Konpetentzia literarioaren garapena helburu eta ardatz izango duen proposamen metodologikoa egiten du parte hartzaileak, eta konpetentzietan oinarritutako hezkuntza eredu batetik, teorian hezkuntza kokatzen den eredutik, hain justu ere, zeharkakotasunak dagoeneko oinarri oinarrizko baldintza duela esan daiteke, beraz. Hala ere, testuliburuak edota norberak prestatutako eta urteetan erabilitako materialak segurtasun handia eskaintzen duten" salbamendurako oholak" izaten direla askotan irakasleetzat dio parte hartzaileak, eta diziplinartekotasunera zein metodologia aktiboetara igarotzeak horri uko egitea eskatzen du hein handi batean.
‎Zeharkakotasunaz ari garenean, gako den beste ardatzetako bat curriculuma dela uste du parte hartzaileak. Curriculuma bere osotasunean izan behar da kontuan, eta curriculumean osagai desberdinak modu transbertsalean zabaldu eta lantzeko proposamena egitea:
‎Hortik euskal literatura munduan zabaltzeko neurriak eratorriko liratekeela eransten du. Testuinguru horretan, idazlea, sortzailea babesteko premia antzematen du parte hartzaile honek: " babestea, ez zentzu profesionalean soilik, baizik eta izan dadila koltxoi modukoa idazlearentzat, bakarrik ez egotearen sentsazioa emango diona.
‎" Haur eta Gazte Literaturan nire gaztaroan baino ekoizpen handiagoa da". Eta, ez soilik bertako produkzioa; itzulpenak ere asko direla balioesten du parte hartzaile honek. Ondorioz, horrek gaur egungo umeen eta nerabeen literatur esperientzia euskarazkoa izatea ahalbidetzen duela nabarmentzen du MIR1 ek, bere gaztaroan ez bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia