Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 88

2001
‎Kukua toki guztietan bizkarroi handia da. Lan egitea ez du oso laket. Berak habia egin eta umea hazi, lan horiek beraren lekuan inork egin ahal ditzakeenean?
2002
‎gora egin du oso.
2004
‎Hizkuntza jakin baten erabilera gure sozializazioaren ardatzean txertatua baldin badago, pentsatzekoa da hizkuntza horretan eraiki dugula, besteak beste, geure nortasun soziala eta nazionala. Nitasunaren eta gutasunaren arteko galbahe izate horrek, tarteko zubigintza horrek, nor beraren subjektutasuna eraikitzeko erabilia izan denez, ez du oso urrun ibili behar inoren mundu mental eta ideologikotik. Inoren mentalitatea onduko bada, izan ere, hizkuntzaren esku hartzea noraezekoa da eta, halaber, inoren sistema ideologikoa osatuko bada, talde erreferentziak eta balioak ere hizkuntza jakin baten arragoan goritu behar.
‎–SSetako buruzagi nagusia da, baita Gestapo poliziarena ere, uste dut –sorbaldak goratu nituen, besterik gogoratu ezinik– Ez du oso itxura aparta.
2005
‎–Eta horrek erakusten du oso kontsekuentea naizela, baieztu zuen amona Kontxik?. Ni ez bainaiz neutrala, eta neure iritzia ematen baitut beti.
‎Eskuak poltsiko zabaletan sartu eta aterkia besotik eskegi du. Planoan ikusi duenez, Asakusako tenplu nagusia, Sensô ji, ez du oso urrun. Planoaren beharra ez duela sentitu du, dena dela.
‎etorkizuna asmatzeko jokoa. Ez du oso ondo ulertu, baina azkenean Madokak Ametsi zotzetan tokatu zaion tiradera txiki batetik papertxo bat atera eta irakurtzeko eman dio: " Bidaian lagun berriak egiten dira, lagun ederrak, baina bidean bihotz apurtuak uzteko arriskua ere badago.
‎Burdinbideak estazioan egoten dira eta erabiltzen dira trenak gainetik ibiltzeko. Baina burdinbide batzuk ez dira erabiltzen, eta solte egoten dira, estazioko izkina batean, eta oso luzeak dira, eta osabak esaten du oso onak direla zutoinak egiteko, eta oso erraza dela estaziora sartzea eta burdinbideak hartzea. Esan digu bihar sartuko direla estaziora Gur eta bera, gauez.
‎Esaten du libelula urdina harrapatzen badugu, bonba bat izango dela fakultatean. Horrek esan nahi du oso libelula urdin gutxi dagoela munduan, bederatzi edo zazpi edo gutxiago, eta guk bat harrapatzea izango zela ez sinistekoa. Jendeak Orthetrum coerulescens esaten dio libelula urdinari.
2006
‎" el día que el idioma se haya ido [euskara] el pueblo agonizará [euskal herria]". Haatik," herriaren hiltze" horretan zerbait ez du oso garbi ikusten nonbait (zer da herri baten hiltzea?): hala," pero nada muere –gehitzen du–, todo se transforma, todo cobra nueva vida" 327 Esaldi honek, batzuetan keru biblikoa duena Unamuno-rengan, hemen eboluzionismo bai material bai historiko spencertarraren esanahia du, non, denaren dena bilakaeran munduan, deus ez baita ezabatzen, eta zerbaiten heriotza ez baita zerbaiten azkena, ezpada forma berrien –beraz, eraldakuntzaren– sorgunea, bilakabide berrien hastapena.
2007
‎Ez ahal dut noizbait damutu beharrik izango! Nahiz eta oso une latza izan Ikerrentzat, ulertzen saiatu dela iruditu zait, baina gaizki hartu du oso. Zerbait usaintzen omen zuen.
‎–Neuk ere ez, dio MJk, baina ez du oso konbentziturik esan; xafla distiratsuari begira dago.
2009
‎Konplizitate gehiago dute, bai. Gure amak ez du oso iritzi ona gizonez eta Maria babesten saiatzen dela pentsatzen dut, argitu nion.
‎Aurrena, jada ez bere herri/ tribu osoaren paladioa, ez patriarkaren edo errege gantzutuaren gainean bere eskua dizuna, ezpada gizon emakume zintzoaren ongizatearen bermea bilakatu da, zuzentasunaren Jainkoa. . Leialtasuna lurretik ernetzen da, justizia zerutik jaisten?, erakusten du oso ederki eboluzioa salmoak (Sal. 85, 12).
‎Beste denak kanpoan dira. Bera baino bi urte zaharrago den anaia ez du oso maite. Bekaitz zaio, etxean haren esanak bereak baino onartuago direlako.
‎Baina, pentsatzen du Phineasek, nor hil zuen Sorak? Phineasek pentsatzen du oso kargu altua behar zuela hildakoak, Sora ia hogei urtez eduki dutelako desagertuta gero. Egia da herriko hainbat eta hainbat desagerrarazi zituztela, sastar azpietan, ortuetan, kare bizitan asko, baina kontuan izan behar da, pentsatzen du Phineasek, askozaz zailagoa dela bizirik dagoen pertsona desagerraraztea hilda dagoena baino.
‎Esan dio Phineasek Musoneri hamazazpigarren teilatuan. Phineasek beti pentsatu izan du oso arraroa dela ikazkinek Londreseko grabazioekin egin dutena. Ikazkinek grabazioak lapurtu eta ezkutatu egin zituzten, baina zergatik ez zituzten apurtu gero?
‎Gogoratzen du edadeko gizonak kolpea eman ziola Soraren ezker besoari euritakoaren muturrarekin, nahi gabe. Datosek gogoratzen du oso urduri jarri zela Sora bere ezker besoari begira, euritakoaren muturrak jo zuen lekuari begira, eta Labideko iturrira eraman zituela Phineas, Ruton eta bera, ezker besoa garbitu nahi zuelako bertan. Gogoratzen du hamar minutu baino gehiago egin zituela Sorak ezker besoa iturri azpian eta igurtziaren igurtziaz goitik behera gorritu zitzaiola.
‎Grabazioaren aurrean daude Phineas eta Bleuler, betiko gelan, gauerdian. Phineas grabazioari begira dago; ematen du oso azeleratuta daukala burua. Esan du:
‎Aita atearen kontra hitz egiten hasi eta gutxitan erantzuten zion Sorak, gogoratzen du Phineasek, eta gutxiagotan ateratzen zen gelatik. Phineasek gogoratzen du oso nekatuta zegoela aita, ama gaixorik zegoelako eta ez zekielako alabarekin zer egin.
‎Euskal literaturak ez du oso maiz erabili Henri de Régnier en La Double maîtresse eleberriko gai nagusia. Lamparelli kardinala du protagonista.
2011
‎Diapositiba pelikularekin lan egiten denean kontu egin behar zaio latitudeari, pelikula positiboak ondotxoz latitude murritzagoa baitu negatiboak baino. Beraz, argi kontraste handiko eszenak argazkiratu nahi direlarik, argiaren neurketak zehatza behar du oso. Zehaztasun guztiarekin ere, kontrastea handiegia bada zerbait sakrifikatu da, edo argialdea edo ilunaldea.
‎Horrek esan nahi du oso aldaketa ekonomiko eta sozial murritzak eragingo dituela. Eta hortik aurrerako guztia sinbolikoa izango dela.
‎Lanak ahituta utzi zuen, baina esperientzia errepikaezina izan zen. Ez du oso gustuko telebista: –Ez du zerikusirik zinemarekin, gaur gainera erabili eta botatzeko telebista egiten da eta aktoreek dute agintea, zuzendariak ez du ez ahotsik ez botorik, exekutatzailea baino ez da?.
‎Nire argazki kamerak bideoak graba ditzake, baina oso kalitate eskasarekin. Eta aitonak ez du oso ongi ikusten.
2012
‎Labana honek ez du oso ondo mozten.
‎Ez dira, hala ere, horiek izua eta ikara sortzen duten piztia txiki bakarrak Dracunculus medinensis zizare nematodo hari itxurakoa, esate baterako, ez da izu gutxiago eragiten duena. Espezie horrek genero dimorfismoa nabaria du oso: arrak bi edo hiru zentimetro besterik ez ditu, emeak, aldiz, laurogei zentimetro neur ditzake.
‎Jakiaren prestaketa errito baten antzekoa da, eta akatsik gabekoa eta zorrozki antolatutakoa izan behar du oso (ez baitago bezeroaren bizitzarekin jolasean ibiltzerik). Hala ere, arraina modu askotara prestatu eta aurkez daiteke; maiz, carpaccio tankeran moztu eta krisantemo lorearen itxuran jartzen da.
‎Diote, ostalariaren odolaz elikatzen dela, banpiro odol zupatzaile baten modura. Oraindik inork ez du oso ondo argitu nola moldatzen den arraintxoa gizakiaren odol hoditeria eta berea konektatzen, baina jendea ziur dago zupatu zupatzen duela piztiak.
‎Beste kontu bat da egiten dituen zerak nori interesatzen zaizkion... Baina, bai!, alkate jaunari asko interesatzen omen zaizkio, esaten omen du oso datu esanguratsuak ateratzen dituela aitatxok bere ikerlanetatik, eta eskatu egiten dizkio, oker dauden gauzak zuzentzeko eta ongi daudenak indartzeko, eta abar.
‎Ez daki zer egin eta bere buruari begira jartzen da. Ez du oso gustuko ikusten duena.
‎Ahalegin biziak egin behar izan ditu irribarreari eusteko eta bere garaipena ezkutatzeko; hala ere, berehalakoan lortu du oso itxura axolagabea eta latza hartzea. Eskua zabarkeriaz nire sorbaldan jarri, burua alde batera pittin bat okertu, eta mugitzen hasi gara.
2013
‎Uhartean Versusek agintzen du, eta sugeak paradisuko eginkizunen bat badu, hil dezala gizakia segituan eta ez bihar edo etzi. Versusek nahiago du itota, nahiago du begiak aterata, nahiago du oso osorik irentsita. Nahiago du aurki, gaur ez bada orain eta errukirik gabe, Eva likits baten antzera.
‎«Jende guztia laguntzen zuen». Gogoan du oso jendetsua izan zela hil ondoren egin zen manifestazioa. Itsasondon seme kuttun izendatu zuten Otegi, hilketaren ostean, aho batez, HBko, Euskadiko Ezkerreko eta EAJko zinegotzien babesarekin.
‎Arrebak gogoan du oso lasaia zela. «Zerbait egiteko presa sartuz gero, beti patxadaz erantzuten zuen.
‎–Tira, lainotuta dago gaur, eta honek ez du oso animatua ematen, esan zien Amaiak ama eta amonari, gosaltzen zuten bitartean.
2014
‎Emazteak gorroto du. Ez du oso ondo ulertzen zer egiten duen Lincolnek Ajuria Eneko sarreran. Txiki samarra egiten omen nau aldamenean gaudenean.
‎Enkontru hartan anaiarekin zertaz hitz egin zuen, ez du oso gogoan. Sobera urduri zegoela oroitzen du bakarrik, eta, bisita dobleak zirenez, momentu batean beste modulu bateko euskal preso batzuekin egon zirela.
‎50 urte inguruko gizon iharrak ez du oso gustura hartu berria.
‎Bertako izkina batetik pasatzen zen mojen eskolara joateko. Heldu bihurtu denean ere ez du oso ongi ezagutzen. Taberna pare bat non dauden dakien arren, auzoko bizilagunak arrotzak egiten zaizkio.
‎–Ez du oso luze iraunen. Alvira haren bila joan da.
2015
‎Grazia egiten zien guztiei. Umetan edozer egin dezakezu, E DO ZER, eta jende guztiak esango du oso graziosa zarela. Bada, zuk duzun sudur horren igual igualak ziren nire irudietan agertzen zirenak.
‎Baina horrelako ezer ez da gertatu. Otzan eta isilik geratu da neska, eta Arik ez du oso ongi ulertzen jarrera hori nahiz eta, zalantzarik gabe, beretzat askoz ere hobea den. Edo hala uste du, behintzat.
‎Ez du oso sinesgarria ematen, baina esandakoari eusteko prest zaude. Berriz torturatuta ere, ez duzu hitzik aldatuko.
‎Besoak belaunetan jarriak, isilik, adi entzuten ditu Moussak emaztearen hitzak. Soa serioa du oso gizonak, baina erraz aldatzen du begitartea, eta irribarre egiten, Souadek barre egiten duenean, eta lotsatzen, emazteak bere izena aipatzen duenean. Harrotzen zaio begirada semeek dioten antza nabarmentzen diodanean.
‎–Efektu bikoitza du: batetik dirua ekartzen du oso azkar, kulturen arteko trukea, eta hori ona da. Baina, bestetik, turistek kontsumo gizartearen joerak ekartzen dituzte oso gizarte behartsura.
‎Ez da berria sentimen hori alargunarentzat. Ezagun du oso, alargundu zenez geroztik.
2016
‎Baina bera ez da gauza balizko bizimodu hura nolakoa izango zen irudikatzeko. Oroimenaren begia zehatza eta indartsua duen bezala, irudimenarena ahula du oso iraganeko gauzetan argi egiteko, gerora gerta litezkeenak asmatzeko bezain ezgauza aspaldi batean izan zitezkeenak irudikatzeko. Eta dena beste modu batera izan balitz nolakoa izango zatekeen pentsatzeko egin duen ahalegin xume horrek bizi izan duenaren hustasuna aurpegiaren aurrean jarri diola sentitu du, eta izan zitekeena, edozer izanda ere, egiaz izan dena baino askoz hobea izango zelako ustea utzi dio.
‎–Nik ez nuke nahi izango horren maitatua izatea, are gutxiago pertsona bakoitzak aldi bakar batean maitatua baino ez banaiz, are gutxiago denek maite banaute: denek maite duten pertsonak ezin du oso izaera argia edo zehatza izan...
‎Nik uste Paul horrek, estutuz gero, berehala aitortuko duela. Ez du oso tipo gogorra ematen.
‎Pintto, mundu guztiak esaten du oso txakur itsusia zarela, baina nik asko maite zaitut!
‎Floren Aoizek, ordea, ez du oso gustuko aldaketa lasaiaren kontzepzioa: –Nire ustez, eztabaida planteatzen da laguntzen ez gaituzten terminoetan.
2017
‎Ikasle batek aipatu du oso gai garrantzitsua dela,
‎Ikasle batek aipatu du oso gai garrantzitsua
‎–Aitorrek beti esaten du oso garrantzitsua dela bizitzan anbizioak edukitzea.
2018
‎Zuzendu dio ortografia apur bat, baina oso gutxi. Esaten du oso ondo idazten duzula.
‎Lehenengo urratsak egiten ari da, esaterako, Blagan euskara elkartea Hondarribian. Mikeldi Zeberio kideak adierazi du oso argi dutela tentuz ibili behar hori. –Euskara elkarte ia gehienek daukaten sakoneko eztabaida bat da nola jokatu politikoki.
‎Bullenek uste du oso adierazgarriak direla lehen urteetan alarde mistoan ateratzen ziren emakumeei esaten zizkieten irainak: iruditzen zaio erakusten dutela auziaren muinean dagoela generoaren aldagaia.
‎Piztia zauritua izaten dela arriskutsuena oroitarazi dio bere buruari. Zuhaixka ahulez eta sastrakaz betea dago uhartetxo hura, behe laino itxiaren ondorioz neurria ere asmatu ezin zaiona; nahiz eta ezker eskuin uraren gertutasuna antzematen den, ezin du oso zabala izan. Egun argi eta soil batean bi pausotan zeharka lezakeela pentsatu du Ebbek, baina ez goiz lanbrotsu hartan.
2019
‎Askorentzat balio izan zuen herri bezala samina erakusteko, baina baita ardura soziala eta babesa ere. Anderrek, ordea, gertuko askok bezala, ez du oso ongi gogoratzen. –Gero etorri zen bere agurra, plazan egin zena, oso jendetsua izan zena, baina ez naiz ondo gogoratzen.
‎Senarraren faltsukeriak zorigaiztokoa izatera kondenatzen du emakumea, eta senarra kexatu egiten da gero, bera delakoan zoritxar horren biktima. Aldi berean hotza eta beroa izateko eskatzen dion bezala, berari osoki emana bizi dadila eskatzen dio emakumeari, baina zama izan gabe bizi ere; eskatzen dio lurrari lotzeko bidea eman diezaiola baina libre utz dezala, egunen errepikapen monotonoa segurta dezala baina ez dezala aspertu, beti hor egon dadila baina ez dadila sekula gogaikarria izan; emakumea bere egin nahi du oso osoki, baina ez du harena izan nahi; bikotean bizi bai, baina bakarrik egonik. Hala, ezkondu bezain laster hasten zaio emakumeari engainuan.
‎heriotza dakar berekin; hala ere, hobe da errealitate mutilatu hori, sexua eta heriotza, ezen ez haragiaren humusik gabeko existentzia bat. Anteori bezala, gizonari ez zaio aski tarteka lurrarekiko kontaktua berreskuratzea; gizon bizimoduak gizontasunaren adierazgarri izan behar du oso osoki, eta gizontasunak emakumea agerrarazten eta eskatzen du zuzenean; beraz, emakumea ez da ez dibertitzeko gaia, ez harrapakina, eta ez subjektu baten aurrean dagoen objektua, baizik polo bat, ezinbestekoa beste muturreko poloa existi dadin. Egia hori ulertu ez duten gizonek, hala nola Napoleonek, huts egin dute beren gizon destinoan:
‎Nahiago du fantasia eta errealitatea nahasi. Beste zenbait adibiderekin batean, H. Deutschek bat kontatzen du oso adierazgarria, neska polit eta erakargarri batena: erraz gorteatua izan zitekeen, baina uko egin zion inguruko mutil gazteekin inolako harremanik izateari; bihotz barrenean, ordea, hamazazpi urteko mutil bat gurtzea erabaki zuen hamahiru urterekin:
‎horregatik da zuhurra emakumea; ez da ausartzen molestatzen, esploratzen, zartarazten; iruditzen zaio bere modestiari eta gustu onari esker barkagarri zaizkiola pretentsio literarioak; konformismoaren balio seguruen alde egiten du; beragandik espero den ohar pertsonala doi doi sartzen du literaturan: emakumea dela oroitarazten du oso ondo aukeratutako grazia, milikeria eta preziosismo batzuekin; bikaina izan liteke, bestsellerrak, idazten, baina ahaztu harekin, noski, ibili gabeko bideetan sartzeko.
‎Badaezpada, aiztoa atera eta haren aho zorrotz batetik erabili du atzamar bat. Halako batean, mugimendu bizkorren hotsa aditu du oso gertu, oihanak dakarzkion hamaika ulu, uhuri eta txistuen, haizearen eta hostoen dantzaren hotsen eta beste soinu identifikaezinen gainetik nabarmenduta, eta zarataren alderantz begiratuta begi pare distiratsua ikusi du bost bat oinetara. Senezko mugimendua izan da, adimenaren galbahetik pasarazi gabea, aiztoa jaurtiarazi diona.
‎Oraingo honetan, ordea, Raimundo Silvak aurreikusten du oso berandu itzuliko dela etxera, are, litekeena da gauerdiko emanaldi batera joatea, eta ez dugu oso bizkorrak izan behar konturatzeko bere nahia dela Costaren eskueran ez egotea, iruzurra harrapatuko dion beldurrez, iruzurraren egilea eta gaizkidea delako aldi berean, idazlearena egin nahi izan duen aldetik huts egin zuelako, eta zuzentzailea den aldetik ez zuelako zuzendu. Beste alde batetik, ia hamarrak dira, inprimategian lehen adarrak muntatzen ariko dira, inprimatzaileak, espezialista bereizten duten keinu geldo eta zehatz horiekin, doiketak egingo ditu, eta handik gutxira Lisboako Setioaren Historia faltsua kontatzen duten paperorriak arin arin ateratzen hasiko dira, eta handik gutxira, baita ere, telefonoak hots egingo duke, harritzekoa da dagoeneko hots egin ez izana, eta beste aldean Costa egongo da, oihuka, Silva jauna, azalpenik ez duen oker bat, beharrik garaiz konturatu naizen, etorri berehala, taxia hartu, hau zure erantzukizuna da, ez, ez da telefonoz konpontzen ahal den kontua, hemen egon zaitezen agintzen dizut, lekukoak eta guzti, Costari, urduritasuna dela-eta, ahotsak huts egiten dio, eta Raimundo Silva, Costa bera bezain urduri, irudipenek bultzatuta, arineketan janzten da, leihora doa eguraldiaren berri edukitzeko, hotz baina ateri.
‎Oso berezkoa iruditzen zaio besteren heriotza, gerretan halaxe gertatu ohi da, hori gertatzeko egiten dira gerrak, hain justu, baina egunotan zeren beldur den bere buruari galdetzeko gauza balitz, agian esango luke ez dela hainbeste hiltzeko posibilitatearen beldur, batek daki hurrengo erasoan bertan ez ote den gertatuko, baizik eta beste gauza baten beldur, galera edo deituko duguna, ez biziaren galera, doi, baizik eta bizitzan gertatzen diren gauzen galera, esaterako, etzi Ouroana berea izaten ahal bazen, patuak edo Gure Jainkoaren borondateak nahi izatea bera etzira ez iristea, bihar bertan hil behar duelako. ...joango den orduen artean dagoela bizia, baina pentsamendu hau ere biziki konplexua da, beraz, amore eman dezagun, ez dakigu Mogueimek benetan zer pentsatzen duen, gertaeren argitasun zoragarriari egin diezaiogun men, izan ere, gertaerak pentsamendu itzuliak baitira, pentsamenduetatik gertaeretara pasatzean hainbat gauza kendu eta beste hainbat gehitzen badira ere, eta honek azken finean esan nahi du oso gutxi dakigula gure pentsamenduei buruz, eta beste hainbeste egiten dugunari buruz. Eguzkia goian dago, laster iritsiko da eguerdia, mairuak kanpamentuan zer mugimendu dagoen begiratzen ari direla gauza segurua da, atzo bezala, almuedanoak otoitz egitera deitzen duenean galiziarrek erasoa joko ote duten ikusi nahiko dute, horretan bertan ikusten da zer begiramen gutxi dioten arimagabe hauek besteren fedeari.
‎Bilbo Handiko, Arabako edo Iruñerriko euskaldun berri asko entzun dut kexaka, unibertsitatean edo zonalde euskaldunagoetan,. Non utxiko dut hau?? edo. Ni euskaras es du oso ondo hitxegiten, esan eta hainbatek iseka egiten dietelako.
‎Zaintzaren txanda aldaketa iristen delarik, Jaime poztu eta, pittin bat, bederen, lasaitzen da. Ez du oso argi hurrengo gaueko zaintzarako jaisteko modua egingo duen ala ez; zeren eta, egoeraren larria bide, mintzatzeko gogoko gaiak agortzen baitzaizkio, eta beste leku eta garai batean hizketa emankorra izan litekeena, aurrerantzean tentsio eta isilunez betetako solasaldi bilakatuko den ziurtasun osoa du.
‎Hizketan diharduela, sentimendu ñimiñoena ere parapeto iragangaitz baten ostean ezkutatzen ohi du. Inaxiok gustuko du oso jokaera hori.
2020
‎Gaztea da eta ez du oso garbi bizitza zein oinarriren gainean eraiki behar den, baina gauza bat dauka garbi: ez du uste maitasunaren gainean bakarrik bizitza sostenga daitekeenik.
‎Mikel Novalek, ELAko gizarte politikako arduradunak, aitortu du pentsioez harago eztabaidatu behar dela. Halaber, pentsatzen du oso ondo lotu litzatekeela alargun sariaren ordezko egitura. " Ikuspegi feministatik begiratuta, ados nago alargun pentsioa kentzearekin, mendekotasuna adierazten duelako.
‎Txabi laguna ere batzuetan joan zitzaion bisitan, eta hark ere baieztatzen du oso zorrotz jokatzen zuela segurtasunarekin, eta liskarretan ibili ohi zela askoz ere arduragabeagoak zirenekin.
‎Familiak beti eduki du oso garbi egiletzaren kontu hau. Haiek hasieratik sinetsi zituzten BVEren erreibindikazioak.
‎Mutikoa harritu egin da Tomasaren nahia entzunda, baina pozik onartu du. Urteak eta urteak dira Maddalenekin gau bat ematen ez duela, biak umemoko hutsak zirenetik, baina gogoan du oso gau dibertigarriak zirela, neskatikoa ez baitzen isiltzen gau guztian. Gizajoak ez du arrastorik ere hartu gainera datorkion gau ilunaz.
‎–Ez dakit baina ez du oso zaila izan behar nor izan den asmatzea.
2021
‎Ordutegiko pieza guztiak sartzen saiatzen ari dira ikasketa buruak. Horretarako programa bat jarri zien Hezkuntza Sailak, baina ez du oso ondo funtzionatzen, eta gero konponketak egin behar dira eskuz eta konponketen konponketak ondoren, ordutegi matrizeko beste muturra nahaste borraste bat bilakatu delako. Tximeleta hegamotz baten efektuak.
2022
‎Lilik ez du oso ondo konprenitu galdera. Edo ulertuta ere zer erantzun ez dakiela gelditu bide da une batez, arranpalo behatu du eta Doktorea.
‎–Gustura onartuko nizuke gonbidapena, baina ez dakit posible izango den –argitu dio. Itsasoa ez du oso gogoko. Pasaiako badiaren bi aldeetako marinel herriak minutu pasatxoan lotzen dituen txalupa motorduna da zorabiorik eragiten ez dion itsasontzi bakarra.
‎Dena den, Cesterori ez zaio axola modelo gorputzik ez izatea. Txikia da garaieraz, eta bere ile kizkurra ez du oso gogoko, baina ziur sentitzen da bere buruaz, are gehiago tximak leuntzen dizkion plantxa hori deskubritu duenetik.
‎–Esaten du oso ahul zegoela gu gure galderekin etorri gintzaizkionean, eta haren osasunak ezin izan duela jasan.
‎hilen mozorroek bat batean kemena ufatu izan baliete bezala, ez dira geldirik egon bidaiaren hasieran, aulkien gainean altxatuz eta are pasillora ateraz une batean, aurreko eserlekuetako batean dagoen emakume zaharrari susto bat emateko –gidariak agiraka egin die bizpahiru aldiz, eta Aitorrek errieta egin behar izan die, azkenean, nahiz eta bere baitarako onartu behar izan duen grazia egin diola atsoak bere eserlekuan eman duen saltoak, mutikoak atzetik eta azpitik agertu zaizkionean" buuh" eginez– Edonola ere, azkenean, kilometro batzuk baino egin ez dituztelarik, telefonoak eman behar izan dizkiete atzera Harri eta Zigorri, eta Aitor aukerarik gabe geratu da bertan endredatzen ibiltzeko. Okerrena da, gorputzaren adar guztietan nekea sentitu arren, berak ere ez duela bidaia osoan lokartzerik izan; inbidiaz ikusi du nola Elenak Harriren sorbaldaren gainean burua eratzan duen, eta, mutikoak pare bat mugimendu egin dituen arren –ez du oso argi haren pisuaz libratzen saiatzeko ala jarrera erosoago bat lortzeko–, han geratu den, geldi, denbora luzez, mutilak telefonoarekin guztiz kontzentratuta jolastu bitartean. Zurrunga eta guzti egin du, ozen samar.
‎Eduk iruzkina ez du oso altu jaulki, bai Beak aditzeko maneran. Kameralaria ondoan du, eskuak pausan tripodearen gainean estekatutako bere Sony HXRan.
‎–Maia, utzi Markos bakean –esan du oso serio Penelopek.
2023
‎Pintzelarekin paletaren olio pintura apur bat hartu eta oholera eraman du. Ez du oso ondo asmatu, eta berriro ere nahastu ditu beltza, zuria eta aurretik egindako berdea. Orain gehiago hurbildu da berak gura duen horretara.
‎Euskaltegiko beharginen patua; gehienak, andreak. Ez du oso garbi zelan den kontua; gizonek ez ei dute nahi halako lanik: ez zaie interesatzen, edo dirua irabaztea garrantzitsuagoa zaie.
‎Larrartek gogoan du oso berandu erabaki zutela enpresarena eta egunkariaren izenarena: " Gaueko hamarretan edo".
‎Hori da erantzuna". Zentzu horretan, Mendibilek uste du oso garrantzitsua izan zela" beldurraren eta indarraren arteko nahasketa hori".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia