Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 32

2015
‎Oi, Jainkoaren maitasun ahaltsua, bai bestelakoak direla zure ondorioak, munduko maitasunaren ondoan! Honek ez du nahi izaten ondoan lagunik, berak duena kenduko diotelakoan; nire Jainkoaganako maitasuna, ordea, zenbat eta gehiago izan maitaleak, gehiago hazten da, eta horrela haien pozak moteldu egiten dira, ondasun hartaz guztiek ez dutela gozatzen konturatuz. Oi ene Ona, Zurekin izan ohi diren gozotasun eta pozik handienen artean, poz hauek nahi ez dituzten eta betiko galduko dituztenen oroipenak dakarren atsekabea!
‎Nahi ez badugu ere epaituko gaituzuna, zer dela eta ez dugu kontuan hartzen, ordu hartarako Zu pozik edukitzeko hainbeste doakiguna? Baina nork ez du nahi izango hain Epaile zuzena. Zoriontsuak une beldurgarri hartan Zurekin pozten direnak, ene Jaun eta Jainkoa!
‎Bada, Haren Maiestateak arimari aipaturiko Jainkozko ezkontzaren mesedea egin nahi dionean, lehenik bere egoitzan sartzen du, eta Haren Maiestateak ez du nahi besteetan bezala, hau da, liluramendu hauetan sartzen zuenean bezala, izan dadin; egia esan, nik uste dut une hartan eta esanda geratu den bat egitezko otoitzean biltzen duela berarekin; arimak, ordea, besterik uste du: oraindik ez dela bere erdigunean sartzera deitua izan, egoitza honetan izan denez, goialdean sartzera baizik.
‎Ezin da esan, uler daitekeen heinean? arima, hau da, arima honen espiritua, Jainkoarekin bat eginik geratzen dela baino besterik; Jainkoa ere espiritua denez gero, Haren Maiestateak erakutsi nahi izan du guri digun maitasuna norainokoa den pertsona batzuei aditzera emanez, haren handitasuna gorets dezagun; izan ere, kreaturarekin horrela elkartu nahi izanik, elkarrengandik ezin bereizi diren haien antzera, Berak ere ez du nahi harengandik bereizterik.
‎Bedeinkatua izan bedi hain Jainko handia. Baina begira, ene alabak, orain ahotan darabilgun honetan ez du nahi ezerekin gera zaitezten; gutxi nahiz asko, guztia nahi du berarentzat, eta zeuoi eman dizuetela antzematen duzuen neurrian, mesede handiagoak nahiz txikiagoak egingo zaizkizue. Ez dago hori baino seinale hoberik gure otoitza bat egitezkora iristen den ala ez jakiteko.
‎Hauxe dela uste dut Jaunak, berak nahi duenean eta nahi duen eran, sarrarazi nahi gaituen ardandegia; baina, guk egin ditzagun ahaleginak gorabehera, ezin gara sartu. Haren Maiestateak sarrarazi behar gaitu eta Bera sartuko da gure arimaren erdian eta, bere gauza miragarriak hobeki erakutsi ahal izateko, erabat Berari emana den borondatearen bidez izan ezik ez du nahi guk parterik izaterik honetan, ezta ahalmen eta zentzumenei aterik irekitzerik ere, guztiak lo baitaude; arimaren erdira sartu nahi du, ordea, inolako aterik ireki gabe, bere apostoluengana sartu zen bezala hau esan zienean: Pax vobis, eta hilobitik irten zen gaineko harria irauli gabe.
‎Eta hau egi egia da, eta nik gero poz hartaz gozatu edota samin hartaz nahigabetu nahi izan arren, ez dago nire esku; pertsona zentzudun batek ametsetan amesturiko nahigabea edota aintza izatea bezala litzateke. Izan ere, Jaunak iratzarri zuen nire arima hartatik, hilduraturik eta munduko gauzetarako hilik ez zegoelako, sentitu egin nuen, eta ez du nahi Haren Maiestateak nire arima berriro itsutu dadin.
‎Lexiko teologikoa (hasi berriak, aurreratuak eta perfektuak) erabiltzerik ez du nahi?
‎Ez dut esaten, barne zentzumenean argi hain bizi hau eta adimenean irudi hain argia ezartzea, bertan dagoela pentsatzeko moduan, nola izan daitekeen azalduko dudanik, hau jakintsuen egitekoa baita. Jaunak ez du nahi izan nola den niri aditzera ematerik, eta ni hain ezjakina naiz eta hain adimen kamutsekoa, non, behin eta berriro azaldu nahi izan didaten arren, ez baitut ulertzerik izan nola den. Eta hau egia da; berorrek adimen bizia dudala uste badu ere, ez dut; izan ere, gauza askotan ikusi dut nire adimenak ez duela ulertzen, esan ohi denez, jaten ematen diotena baizik.
‎Honek ez dirudi ulertzekoa denik munduan bizi garen bitartean, behinik behin ez du nahi Jainkoak, dirudienez ez baikara horretarako gai. Nik hori neuregan ikusi dut.
‎Goian dagoenak asko lortzen du. Honezkero ez du nahi izaterik nahi, ezta ez du askatasunik ere nahi, eta halaxe eskatzen dio Jaunari. Beronen borondatearen giltzak ematen dizkio.
‎Hona hemen baratzezaina gotorlekuko buru egina. Ez du ezer egin nahi, Jaunaren borondatea baizik, ez du nahi bere buruaren, ez ezeren, ezta baratze honetako madari sagar baten jabe izaterik ere, han ezer onik balego, Haren Maiestateak banatu ditzala baizik; aurrerantzean ez duela nahi ezer bererik, Hark egin dezala guztia bere aintzaren eta borondatearen arabera baizik.
‎Nahi izan dezazula orain, ene Errege, hau idaztean ez bainago zure ontasun eta errukiagatik zoramen zerutar honetatik at, nire inolako merezimendurik gabe egiten baitidazu mesede hau?, arren eskatzen dizut, nire harremanetako pertsonak egon daitezela zure maitasunaz zoraturik, edo ez dezadala inorekin ere harremanik izan, edo agindu ezazu, Jauna, ez dezadala honezkero munduko gauzen ardurarik izan edota atera nazazu bertatik! Honezkero, ene Jainko, zure zerbitzari honek ezin ditu eraman Zu gabe bere burua ikustetik datozkion adina lan; bizi behar badu, ez du nahi atsedenik bizitza honetan, ezta Zuk ematea ere! Arima honek jadanik libre ikusi nahi luke bere burua:
‎Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten. Eta obedientziari dagokionez, maite duena ez du nahiko Bera joan zen bideaz bestelakotik joatea: obediens usque ad mortem.
‎14 Orduan arimak ulertzen duen guztia samin handiagoa emateko dela dirudi, eta ez duela nahi Jaunak beraren izate osoa horretarako baino besterako erabil dezan, ezta gogoan izan dezan ere bizi izatea dela haren borondatea; bere burua hain bakardade handian eta hain bertan behera utzia dagoela iruditzen zaio, non ezin baitu idatzi. Izan ere, mundu osoak eta beronen gauzek nahigabea ematen diote eta kreaturetako ezerk ez dio lagun egiten, ezta ez du nahi ere arimak Kreatzailea baino besterik, eta hori bereganatzea ezinezko ikusten du hiltzen ez bada. Eta berak bere burua hilko ez duenez gero, hilez dago hiltzearren, benetan hiltzeko arriskua izateraino, eta zeruaren eta lurraren artean zintzilik bezala ikusten du bere burua, hartaz zer egin ez dakiela.
‎Presaz zihoan. Orain Matusalen mugitzen bada, ez du nahi gure aurka izatea. Egoki da izan diren ahaleginen berri berorren agurgarritasunak jakitea.
‎2 Erruki diot neskatila gaixoari, bera baita gehien nozituko duena; izan ere, bai harritzekoa, hura atsekabez ikustea?, ageri ohi zuen alaitasunaz! Haren Maiestateak ez du nahi, dirudienez, munduko handien ohorea bila dezagun, txiki eta pobreena baizik, Apostoluak zirenez, eta, beraz, ez zaio horri jaramonik egin behar. Eta beste alaba ere Santa Katalina Senakotik atera baitu, berarekin eramateko, kontua da hemen ezer ez galtzea:
‎Ez da saiatu Elena anderearen bokazioan eragina izaten. Ez du nahi esker txarrekoa izaterik artzapezpikuarekin. Madrileko fundazioa.
‎Bere Valladolidera helduera kontatzen du. Ez du nahi A. Gracián Erromara joan dadin. A. Doriaren gorazarrea eta A. Graciánekin bat egin dezala nahi du.
‎6 Jainkoak zeruan izan beza frai German, hainbat gauza on baitzituen; hala ere haren adimena ez zen iristen perfekzioaz gehiago ulertzera. Gure Jaunak ez du nahi, dirudienez, gauza batzuk ezkutuan geratzerik. Berak nahi beza nik inolako errurik ez izatea, hainbeste saiatu bainintzen ekarri nuen aitor entzulea ekartzen, frai Felipe ekartzen?
‎4 Niretzat on handia litzateke orain erreformen zalaparta hauetan ez izatea; baina Jaunak ez du nahi atsekabe iturri zaizkidan halako nekeetatik aska nadin. Gure aitak dio udarako joango naizela.
‎Rodrigo Álvarez eta Diego Acosta dira hemen aipatzen diren jesulagunak. Lehenengoa Sevillako Inkisizioko aholkularia da eta horregatik ez du nahi moja hauen kasua harekin tratatzerik.
‎3 Haren aitatasunak ez du nahi, toki horretako gurutzea ikusi gabe gera gaitezen, eta horrela, diote, sartu aurretik hara joan behar dela eta handik jakinarazi berorri, edo pixka bat lehenago, eta berorren etxean sartu albait disimulurik handienaz, eta behar izanez gero, itxaron gaua egin arte, eta joan dadila gure aita gotzainagana, bedeinkazioa eman diezagun biharamunean lehenbiziko meza eman ahal izateko; hau eginik eg... Beti egin ohi dut horrela eskuarki.
‎Burgosko fundaziora eramateko zalantza du bere bi iloben artean, Beatrizen eta Teresatxoren artean. Bietarik bat eramango du; era berean, ez du nahi Beatriz Ávilako Gizakundeko monasterioan geratzerik. –
‎Aitortzen dut nik adiera asko dituela: hala ere, zoratzeraino maitasunez kiskalirik den arimak ez du nahi hitz hauek esatea baino besterik. Bai, Jaunak ez baitizkio ahotik kentzen.
‎3 Behin hona iritsiz gero, arimak ez du zertan beldurrik izan; bai izan dezake, Jainkoa, sufrimendu eta aukerak emanez, nahiz eta berari asko kosta, beraz baliatzea merezi izango ez duen beldurra, Hura zerbitzatu ahal izateko. Beraz, hemen, esan dudanez, maitasunak eta fedeak egiten dute lan eta arimak ez du nahi adimenak irakasten dionaz baliatzerik, Senarraren eta emaztearen artean dagoen batasunak, berak ulertzen ez dituen beste gauza batzuk irakatsi dizkiolako eta adimenarena oinpean duelako.
‎Ardura handia du azterraldia egiten duena bera bakarrik lagunik gabe izan dadin; izan ere, ez du nahi, mojengan faltaren bat bada, hark jakiterik. Gauza ederra da mojen umekerien berri jakin ez dadin, orain Jainkoari eskerrak, halakoren bat balitz, kalte handirik egingo ez balu ere; izan ere, prelatuak aitak bezala begiratzen du eta halaxe gordetzen, eta Jainkoak agertzen dio arazoaren larritasuna, beraren ordez dagoelako.
‎Eta honela, nahiko erruki hartzen digu guztioi, Haren Maiestateak nahi baitu uler dezagula Bera dela Sakramentu guztiz Santuan dagoena. Baina ageri agerian bere burua agertzea eta bere handitasunak komunikatzea eta bere ondasunetatik ematea ez du nahi, bere desira handia dutenentzat baizik, hauek direlako beraren benetako adiskideak. Nik diotsuet, horietakoa ez denak eta, bere esku dagoena eginez, horietakoak bezala Hura hartzera iristen ez denak, ez dezala gogaitaraz, berari ager dakiola eskatuz.
‎Ez dut esan zuzen, ez dio berdin, askoz ere pena handiagoa ematen baitio ohoreak desohoreak baino, eta asko jostatzeak eta atsedenak pena handiagoa lanaldiek baino. Izan ere, Jaunak egiaz bere erreinua hemen eman dionean, halakoa ez du nahi munduan; eta erreinu hartaz maila goragokoan gozatu ahal izateko, uste du hau dela benetako bidea, eta berak ikusita daki datorkion irabazia eta zenbat aurreratzen duen arima batek Jainkoagatik sufritzean. Bada, Haren Maiestateak nekez egingo dizkie hain erregalu handiak, Beragatik gogo onez proba latzak igaro dituztenei izan ezik.
‎Eder zaio guri lana arintzea. Ordubetean behin baino gehiagotan esaten ez badiogu ere, Berarekin gaudela eta eskatzen diogunaz eta Hark guri emateko duen gogoaz eta zein pozik egoten den gurekin konturatzen bagara, ez du nahi izaten hitz asko eginez burua hausten ari gaitezen.
‎13 Arima gaixoak, nahi badu ere, ezin du nahi lukeena, ezta ezin du ezer ematen ez badiote. Eta hauxe du bere aberastasunik handiena:
‎Baina badut ustea Jaunagan, ez duela utziko beti otoitzari emanda dauden pertsonek bihotza inori ireki diezaioten, Jainkoaren zerbitzari handia denari baizik; hau argi dago, edota bestela ez daukate otoitzik ezta perfekziorik ere, hemen lortu nahi den erakorik behintzat; izan ere, beren hizkuntza ulertzen duela eta Jainkoaz hitz egitea maite duela ikusten ez badute, ezin izango dute maitatu, ez delako beraien kidekoa. Kidekoa balitz, ordea, hemen dituen aukera gutxi gutxirekin, edo oso inozoa da edota ez du nahi izango bere barruko bakea galtzerik ezta Jainkoaren mirabeak asaldatzerik ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia