Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 36

2003
‎Komunitate zientifikoaren gehiengoak onartu du indarrean dagoen hipotesia, alegia, sistema immunearen eskasia hori sortzen duena birus bat dela, birus kutsakor bat. Zientzialarien gutxiengo bat badago duda egiten duena hipotesi hau erreala denik, eta beste hipotesi baten aldeko apustua egiten dute:
‎Horretan laguntzen dute hazi transgenikoak ekoizten dituzten enpresa gehienek, baita barietate berriak baimentzearen alde egiten duten zientzialari garrantzitsuek ere, betiere jokoaren arauak errespetatzen badira. Komunitate zientifikoaren zati handi batek uste du indarrean dagoen zuzentaraua nahikoa argia dela kontrol mekanismoei dagokienez, eta merkataritza erabilerako instalazioei aplikatutako bioteknologia alternatiba bat dela, bai mundu garatuan produkzioak hobetzeko, bai garapen bidean dauden herrialdeentzako aukera berrietarako. Bestalde, Greenpeace edo Amigos de la Tierra bezalako erakunde ekologistek diote arauak laxoegiak direla eta oraindik ez dagoela giza osasunerako edo ingurumenerako arriskurik erakusten duen ebidentziarik.
‎Etxebizitza eraikinetako instalazio elektriko komunak hamar urtean behin ikuskatu behar dira, 100 kW-etik gorako potentzia instalatua dutenean. Hala adierazten du indarrean dagoen araudiak, “hasierako ikuskapena behar izan zuten” behe tentsioko instalazio elektrikoak berrikusteko maiztasuna bost urtera murrizten baitu. Arau honetan ez dira sartzen etxeko instalazioak.
‎Imre Lakatos ez dago horrekin ados. Onartzen du indarrean dauden metodologiek tupust egiten dutela zientzi jarduerarekin, baina uste du badaudela arauak, zientziari bere ibilbidea egiten jarraitzea ahalbidetzeko bezain liberalak direnak eta, hala ere, arrazoimenari bizirauten uzteko bezain substantzialak. Arau horiek ikerkuntza programei aplikatzen zaizkie, eta ez banako teoriei; programa batek denbora tarte batean zehar duen bilakaera juzgatzen dute, eta ez une jakin bateko bere eitea; eta bilakaera hori juzgatzen dute teoria lehiakideen bilakaerarekin alderatuz, eta ez bere horretan bakarrik.
2004
‎Produktu horien ontzian “gorputzeko gantza murrizten laguntzen du” edo “kolesterol maila orekatzen du” bezalako esaldiak irakur daitezke, UCCk jakinarazpen batean jakinarazi duenez. Elkarteak gogorarazi du indarrean dagoen legediak honako hau dioela: “etiketatzeak ez du izan behar eroslea hutsegitera bultzatuko duenik, bereziki elikagai bati gaixotasun baten prebentzio, terapia edo sendatze propietateak esleituz, eta ez ditu aipatu behar propietate horiek”.
2005
‎Jurisprudentziaren jarrera eta argudiobide sendo eta argiei ezin eutsiz Espetxeetako Erakundeen Zuzendaritza Orokorrak bere interpretazioa aldatu egin du indarrean dagoen azkeneko 2/ 2005 Instrukzioan.
‎«Kutsatzaile berriak agertzen ari dira, 20 urte baino gehiago dituzten beste kutsatzaile zahar batzuekin batera. Joera horrek jarraituko du indarrean dagoen produktu kimikoen erregulazioa hobetzen ez bada», ohartarazi zuen orduan erakundeak. Europako Batzordearen datuen arabera, merkatuan dauden substantziek merkaturatutako substantzien guztizko kopuruaren %99 baino gehiago hartzen dute, eta ez daude saiakuntza baldintza berei lotuta.
2006
‎Absentismoaren kontrola Eskolako Bizikidetza Planaren urteko aurrekontu osotik, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak behin behinekoz kalkulatu du %82, autonomia erkidegoekin lankidetzan, “urtean ehun ikastetxetan absentismoa kontrolatzeko” erabiliko litzatekeela. Ministerioak gai horri buruz dauden programa autonomikoak aipatzen ditu, behin baino gehiagotan azpimarratzen du indarrean dagoen eskumen banaketa, eta planaren garapenak “etengabeko elkarrizketan” oinarritu behar duela autonomia erkidegoekin, gurasoekin eta ikasleekin akordioak egiteko borondateaz gain, Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federazioarekin eta beste erakunde batzuekin, hala nola Barne eta Osasun Ministerioekin.
‎Unibertsitateko Koordinazio Kontseiluak 2009ra arte zabaldu du indarrean dauden doktoretzak iraungitzeko prozesuaren hasiera
‎Soluzio magikoak “Tresna horietako bat ere ez da gai tabakoaren gas toxikoak arazteko”, dio txostenak. Batzordeak uste du indarrean dagoen legeak “asmatu egiten duela”, erretzaile ez direnentzako benetako babes bakarra tabakoa lan eremu eta espazio publiko itxietatik kentzea dela, edo fisikoki bereizitako espazioak sortzea (trenkadak, manparak, kristalak, etab.). aireztapen autonomoarekin “eta ez erretzaileak igarotzen ez diren eremuak badira”. Osasun arloko profesionalek uste dute legea gaur egungo baldintzetan aplika ez dadin proposatzen diren irtenbideak “faltsuak” eta “nahi gabe magikoak” direla, eta haien jatorria “ez horrenbeste ostalaritza sektoreko profesionalengan, baizik eta tabakoaren industriarenetan” dagoela.
2007
‎Baina aipatu erreformaren ostean, estatuaren gainontzeko lurraldeko presio fiskalaren baliokidea (ekibalente= berdin) izan behar du EAEko presio fiskal efektibo orokorrak. Beraz, azken finean, erreforma honek malgutasuna nabarmen kendu zion Itunari arlo honetan, eta espiritu bera jasotzen du indarrean dagoen Itunak.
‎Agiri horretan, bidaiariak babesteko neurri gehiago eskatzen ditu, airelinea batek lizentzia galdu edo hausten badu. Gebtaren arabera, Air Madrilekin gertatutakoak agerian utzi du indarrean dagoen araudia ez dela nahikoa bidaiarien eskubideak babesteko. Hori dela eta, partzuergoak gai honi buruzko Erregelamenduko artikuluak indartzea gomendatzen du, aire konpainien kontura finantza berme nahikoak dituen nahitaezko sistema baten bidez, kaudimengabezia edo lizentzia galera gertatzen denean erabiltzaileak babestea ziurtatuko duena.
‎Neurri horiek, gehien gehienak, Zuzentarau Proposamen berriaren xede dira. Lehen inpresioak Estrategiak, gertatzen ari den bezala, elikagaietako plagizida hondakinen kopurua handitzea eragotzi nahi du Nahiz eta Eskualdeetako Komiteak Batzordearen gaikako estrategiaren alde egin duen, plagiziden auziaren ikuspegi integratua baitakar eta ingurumenari mesede egiten baitio, bere kezka adierazi du indarrean dagoen araudiak ezin izan duelako galarazi urtez urte pestiziden hondakinak gehitzea elikagaietan. Alde horretatik, salatzen du produktu fitosanitarioen merkaturatzeari buruz proposatutako zona sistemak ez dituela behar bezala kontuan hartzen zonen alderdi geologikoak, geografikoak eta hidrologikoak; eta, alde horiek adierazten dutenez, plagizida kaltegarriak sartzeko edo iragazteko arriskua aldatu egiten da, eta iradokitzen dute legedian sartu litzatekeela, eta, gutxienez, estatu kideetan plagiziden arloan indarrean dauden arauak errespetatu liratekeela.
2009
‎Balioen alderdiko senatari Elio Lanutik nabarmendu du indarrean dagoen dekretua lege aberrazioa dela, eta horren aurkako ekimenaren helburua berdintasuna bermatzea dela: Sinadurak bildu eta entregatzea garrantzitsua da.
‎Euskararen egoera zaurgarria dela, ahuldadean dagoela, arriskuan duela bizirik irautea. Baina, hala ere, ez dago hauteskundeen agendan, eta boto emaile euskaldunak ez du indarrik egon dadin eskatzeko.
2010
‎Diru sarrerarik ez duten 1.220.000 etxe inguruk izango dute beherapen hori, HHEren azken datuen arabera. Bonu sozialak bi urtez izozten du indarrean dagoen prezioa, azken aukerako tarifa abian jartzen denean. Premia esparru horretan sortzen da bonu soziala.
2011
‎Edarien osaerari dagokionez, arauak zehazten du giza kontsumorako ura, prestatua, mineral naturala edo iturrikoa, anhidrido karbonikoa, azukreak, zukuak, pureak, fruta edo landare disgregatuak edo horien nahasteak, xarabe konposatua edo oinarrizko prestakina, fruta, landare edo bietako estraktuak, kafeina eta kinina, baimendutako gehigarriak eta aromak, bitaminak eta mineralak, eta giza elikaduran erabilitako beste osagai batzuk (Ontziratzeari dagokionez, testuak ezartzen du ontziak berrerabili ahal izango direla edo ez, eta, nolanahi ere, bermatu egin dela elikagaien segurtasunerako baldintzak betetzen direla. Azkenik, etiketatzeari dagokionez, onartutako araudiak gogorarazten du indarrean dauden arauak bete dituela, eta gaineratzen du fruta zukuzko edari freskagarrietan, gainera, zenbat zuku duten ere adierazi dela. Puntu berri hori aurreko arauaren aldean dago.
2013
‎Askok ezagutu ez arren, zuzenbide erromatarra ere, egun, aplikagarri gerta daiteke Nafarroan, alegia, sistema bizia dela zenbait kasutan nafarren artean. Halaxe zehazten du indarrean dagoen Nafarroako Bildumak (1973) bere 1 legean, euskarazko testua aipatzen dela: 1 Legea.Konpilazioa.Foru Zuzenbide Pribatuari buruzko Konpilazio edo Nafarroako Foru Berri honek bere barnean hartzen du antzinako erresumaren zuzenbidetik egun indarrean dagoen zuzenbide zibila, betiere, tradizioarekin eta bertako ohitura, foru eta legeen praktikarekin bat etorriz.
2014
‎EAJko kideek ez zuten nahi izan bozketan parte hartu, eta batzar aretotik alde egin zuten bost zinegotziek bozketa egin baino lehen. Diru kopuru hau ordaintzeko udalak kreditu aldaketa bideratu du indarrean dauden aurrekontuetan. Kreditu aldaketa jendaurrean jarriko da hiru astez, eta erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betiko onartutzat joko da.
2015
‎Luis Barcenas PPren diruzain ohiari atzemandako agiriekin lotutako PPren ustezko ustelkeria kasuarekin lotura daukan txosten batek frogatuko luke hori.Azkenaldian politikagintzan legez kanpoko finantzaketarekin eta gardentasunik ezarekin zerikusia duten hainbat kasu ari dira agertzen, bata bestearen atzean, etenik gabeko itogin baten antzera. Eta horrek auzitan jartzen du indarrean dagoen araudia irregulartasunak saihesteko egokia den, bai eta alderdien jarduera bera gardena ote den ere.Legea eta gardentasuna. Horiek ei dira gakoak.
‎Juanjo Yarrituk salatu du indarrean dagoen legealdian inbertsiorik ez dela egin eskualdeko ur horniketa zerbitzuan. “Larriagoa da egoera konparazioak eginez gero, Arabar Errioxan 50 milioi euro inbertitu baitira ur azpiegituretan”, azaldu du Yarrituk.
2016
‎Anton Fokkin Kontsumo txikiko bonbillak, hodi fluoreszenteak eta LED lanparak, luminariak eta argi errotuluak birziklatu egin behar dira. Hala agintzen du indarrean dagoen legeriak (110/ 2015 Errege Dekretua), aparatu elektrikoen eta elektronikoen hondakinen tratamendua arautzen duena. Espainia bonbillen birziklatze Europako batezbestekoan dago Hondakin horiek birziklatzeak dakartzan ingurumen eta ekonomia onurak askotarikoak dira.
2017
‎Harrezkero dago hura atxilotzeko agindua.Orain, haren abokatuak beldur dira AEBek eskatua dutelako hura estraditatzeko eskaera, dokumentu sekretuak bereganatzeagatik, baina inork ez du baieztatu hori hala dela. Bien bitartean, Ekuadorrek berretsi du indarrean dagoela herrialdeak Assangeri emandako asiloa, eta Erresuma Batuari eskatu dio baimena eman diezaiola Quitora bidaiatzeko.Suediatik iritsitako albistea jakin baino lehenago, Assangek mezu bat bidali zuen atzo Twitterrez, hau esanez: «Zazpi urtez atxilotua kargurik gabe, nire umeak haziz zihoazela, eta nire izena zikintzen.
2018
‎Plentziako Independenteak taldeak hilabeteak daroatza behin eta berriro salatzen udalerriko hainbat ostalaritza eta merkataritza establezimenduk jabari publikokoa den lurzorua okupatzen dutela eta Gobernu taldeak (EH Bilduk) ez diela denei dagokien tasa kobratzen. Diotenez, Udalak" modu arbitrarioan" kobratzen du terraza bat ipintzeagatik dagokion tasa," gainerako %50ei ez die ezertxo ere kobratzen; ez du indarrean dagoen Ordenantza aplikatzen", Idependenteak taldearen arabera.
2020
‎Europatik ez ei dago debekurik. Nik argi dut, horrenbestez, azterketa zientifikoak aintzat hartu behar direla edozein kudeaketa erabakitzerako orduan, eta Jaurlaritzak adierazi du indarrean dauden araudi eta kudeaketa ereduek espeziearen leheneratzean laguntzen duten edo ez. Ezezkoa bada, berari dagokio bestelako neurri batzuk hartzea, debekua edota urte batzuetarako kanpaina ixtea, esate baterako.
‎COVID koronabirusak azpiz gora ezarri du indarrean dagoen finantza ordena. Are, baliteke krisi ekonomiko eta finantzario handi baten txinparta bilakatzea, dagoeneko bazterrak inarrosten ari den krisi sozial eta sanitarioa esponentzialki larriagotuz.
‎Ondorioz, gazteek emantzipazioa denboran mantentzeko arazoak dituztela salatu du koalizioak. Horregatik, EH Bilduk beharrezkotzat jo du indarrean dagoen gazteen emantzipaziorako diru-laguntza ez ezik, beste lerro bat ere sortzea, hurrengo urteetan gazteei alokairua ordaintzen lagunduko dien lerroa, hain zuzen ere.
2021
‎Hotel eta kanpinen okupazio maila %62koa izan da orain arte; iaz, %42koa izan zen udako kanpaina osoan. Azpimarratu du indarrean dauden murrizketak direla-eta erreserba gehienak Iberiar penintsulatik datozela, eta prezioek batez beste %10 egin dutela behera. Egoera hobea izanik ere, pandemia aurrekora itzultzeko bi urte direla uste dute.
‎Horiek horerla, Nafarroako Gobernuak erabaki du indarrean dauden neurri murriztaileak otsailaren 11ra arte luzatzea, besteak beste, ostalaritzaren barnealdea ixtea eta edukiera murriztea. Halaber, otsailaren 15era arte indarrean jarraituko dute bilkurak bizikidetza unitateetara mugatzeko neurriak, Nafarroako perimetroaren itxierak eta etxeratze aginduak, 23:00etatik 06:00etara.
2022
‎Urkulluk adierazi du pandemiaren bilakaera «positiboa» bada ere egoera epidemiologikoa «zaila» dela oraindik. Horrez gain, nabarmendu du egungo ebaluazio adierazleak abenduaren 28an zeudenak baino «okerragoak» direla —orduan bildu zen azken aldiz Labi— Hori horrela, lehendakariak gomendatu du indarrean dauden neurriei eustea: «Batzorde zientifiko teknikoak, osasun agintariek, neurriak indarrean mantentzea gomendatzen digute.
‎Gainera, ordena konstituzionala komunitate politiko fundatzaileen lehentasunetatik urrunduz joan da. Egoera horri esker, botere zentralak bere mesedetan sendotzen du indarrean dagoen ordena konstituzionala, intentsitate desberdineko doikuntza politikoak kontuan hartuta.
2023
‎Erraz ikus dezakegu, salmenta izendapenean adierazten baita. Hala ere, osagaien zerrendan ez da bere proportzioa zehazten eta, beraz, ez du indarrean dagoen legeria betetzen. Aipatu dugun bezala, pastak beste osagai batzuk ere izaten ditu, hala nola palma olioa, arrautza, gatza edo gasifikatzaileak (sodio karbonatoa).
‎EAJren legebiltzarkide Jon Andoni Atutxak aitortu du gardentasun eta kontrolaren inguruko gaur egungo lege esparrua «hobetzeko modukoa» dela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina uste du indarrean dauden mekanismoak «baliagarriak» direla «gardentasuna bultzatzeko eta ustelkeriari aurre egiteko».
‎EAJren legebiltzarkide Jon Andoni Atutxak aitortu du gardentasunaren eta kontrolaren inguruko gaur egungo lege esparrua «hobetzeko modukoa» dela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina uste du indarrean dauden mekanismoak «baliagarriak» direla «gardentasuna bultzatzeko eta ustelkeriari aurre egiteko».
‎Babes Zibileko eta Itsas Politiketako ministroaren esanetan, gobernuak ezarritako neurriak «modua ematen du indarrean dagoen ordenamenduko arau batzuk indargabetzeko», eta «nazionala» izango da: «Izan ere, eskualdeei lagundu behar diegu, sistema geldiarazteko arriskua baitago migratzaileak samaldaka iristen badira».
‎Era berean, ezkor agertu dira gobernuz kanpoko zenbait erakunde, hala nola AI Amnesty International. Erabakiaren berri izan ondoren kaleratutako txostenean, AIk esan du indarrean zegoen ituna baino «okerragoa» dela oraingoa. «Pertsona gehiago izango dituzte atxilo Europako kanpoko mugetan, eta krisi uneetarako neurriek salbuespen bihurtuko dute asiloa eskatzea».
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia