Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 326

2008
‎Ondo prestatutako eta lan eskarmentua duten pediatrak kontratatu eta egonkortzeko mugak jartzen ditu, pediatra gutxi dagoen testuinguruan. Gainera, hizkuntz eskakizuna egiaztatu gabeko plaza duten pediatrek ezin dute Erkidego barruan mugitu, ez du ezertarako balio lan eskarmentuak, merezimendu zientifikoak eta egindako lanak (erabiltzaileek ondo baloratzen dutena), eta horrek desmotibatu egin dezake hainbat profesional.
‎Buru barruan norbait kolpeka ari balitzaizu bezala. Begiak berriro ixteak ez du ezertarako balio, kaltea egina dago.
‎«Epaiketari jantzi juridikoa eman zaio, baina ez du ezer juridikotik»
‎Ni froga naiz informe polizial bat froga perizial bihurtzen dute eta esaten dut pertsona hauek Ekinekoak eta Gestoretakoak direla, eta Gestoretako arduradun izateko ETAren konfiantza osokoak izan behar dute. KASekoak izandakoak edo Ekinekoak direla gaineratzen du. Guzti hori esaten du ezertan oinarritu gabe, baina froga da! Auziaren gakoa berak esaten duena da.
‎Eguzkia ez dabil oso indartsu, lantzean behin hodeiren batekin borrokatu behar du. Baina horrek ez du ezer bermatzen. Berdin berdin erre daiteke.
‎Raxoik, berriz, hitzartutako bost printzipioetatik ETAren amaiera indarkeria uztea baino ez dela dioena nabarmendu du, «baztertu egiten duelako ETArekin negoziazio politikorik izatea». Izan ere, haren iritziz, ETAk «hiltzeari utzi edo ez, ez du ezer lortuko, eta Estatuak eta gizarteak guda hori irabazi egingo dute». Raxoik iradoki du ikuspuntuz aldatu duena Zapatero izan dela.
‎Ez da hori Iban Zubiaurreren egoera. Hiru urtean ia ez du ezer jokatu. 2005eko udatik, Athleticek Realetik fitxatu zuenetik, gurutze bidean ibili da.
‎Ondorioz, talde baten bila ari da, nahiz eta beste bi denboraldirako kontratua eduki Athleticekin. Oraingoz, ez du ezer aurkitu, eta Lezaman ari da entrenatzen. Denboraldi-aurrean taldekideak batetik bestera dabiltza lagunarteko partidak jokatzen, baina Tiko etxean gelditzen da, ez duelako lekurik taldean.
‎Eta poz handia sentitu. Gainerako guztiak benetan esaten dizut, ez du ezertarako balio.
‎«Gurasoetako bat etxetik ateratzen bada, urduri jartzen da; etengabe errepikatzen du ama, ama, ama. Ez du afalduko, ez du ezer egingo itzuli arte, aita eta ama berarekin egon arte». Juanmaren ama Nati Gonzalez astean behin ateratzen da lagunekin kafea hartzera, baina gero eta zailagoa zaie hari eta senarrari horrelakoak egitea.
‎Honako honetan ez da kantu erakustaldirik azaleratzen, ezta zailtasun handirik ere, baina sentipenak gartsu irakiten antzeman behar dira obra honetan. Polit kantatzeak ez du ezertarako balio, odoltsu, sutsu eta adoretsu piztu behar baita entzuleria Carmenen amodio ilunen narrazioan. Arraza, ijitoen izerdia, burugaltze uneak eta bihotzaren taupada eroak Nancy Fabiola Herreraren erakustaldian soilik topatu ziren, beste denak polit kantatzearekin aski zuten egin beharrekoa.
‎Athleticeko presidenteak ez zuen akordioaren berri eman gura izan. «Gauzak lotu arte ez du ezer aurreratzen», esan zuen. Bide batez, hedabideoi egurra emateko baliatu zuen aukera.
‎Umorea izan daiteke ona zein txarra, baina Pereak ez du ezer esan umore txarrari buruz. Umore onaz berbetan jardun du, aurpegiko irribarrea galdu gabe.
‎Eta ez hori bakarrik, podiumerako borrokan sartzearekin batera, titulurako bidean ere erabakigarri gerta daiteke. Oraindik ere McLaren eta Ferrari autoak aurretik ditu, eta haien atzetik gelditzen bada, ez du ezer aldatuko. Baina denboraldia amaitzeko falta diren hiru lasterketetako batean euria egin dezake.
‎Hori ere arazo politikoa da, ez Konstituzioarena. Konstituzioak ez du ezer galarazten.
‎dagoela esan dezakegu; aldiz, ergelkerien bitartez gizarteak bere osotasunean galdu egiten du: ergelak ez du ezer irabazten eta besteek galdu egiten dute.
‎BBK Live jaialdiaren antolatzaile Last Tour Internationalek ez du ezer aurreratu nahi izan Depeche Moderekin batera arituko diren taldeen inguruan, baina argi utzi dute ez dutela ezer baztertzen, eta, birak egiten ari diren eta merkatuan dauden talde handi guztiengana, jotzen ari direla, aurreko urteetako mailari eutsi nahian.
‎Nafarroan eta Valentzian izandako lau atxiloketak eta gero etorri da atentatua, eta polizia operazio horri emandako erantzuna ote den galdetuta, ez du ezer argitu du Rubalcabak: –Zilegi den espekulazioa da.
‎Eta aitaz akordatu naiz. Baina ez ahal du ezer esan behar!
‎Lasaiago dago kontzertua berriz entzun ostean. Hobeto atera zitekeela uste du, batez ere berak bakarrik egindako kantuetan, baina, hala ere, ez du ezer aldatzeko asmorik. «Hasten baldin banaiz aldatzen eta pixka bat konpontzen, zuzenekoa izateari uzten dio.
‎«Entrenatzailea aldatzeak ez du ezer bermatzen»
‎Jokalari guztiak aldatzea ezinezkoa denez... Baina entrenatzailea aldatzeak ez du ezer bermatzen. Osasuna har genezake eredu.
‎Estrategikoa dela diotenek azaldu dute zergatik. EAJren eta CCOOren arteko akordioak interes korporatiboei erantzuten die, horrek ez du ezer estrategikotik.
‎Beraz, zuri gorriek aukera ona dute gora egiteko. Baina aukera ona dela esateak edo pentsatzeak ez du ezertarako balio. Berdegunean erakutsi behar da hobetzeko eta lehiatzeko gogoa.
‎Medikuak ez du ematen jakin behar den guztiari buruzko informazioa, akaso denborarik ez daukalako. Edo informazio gehiegi ematen du, eta azkenean gaixoak ez du ezer ulertzen. Egin dugun gida irakur dezakete diabetikoek, eta ohartuko dira edozein momentutan egingo dituztela beraiek liburuan ageri diren galderak.
‎Hamaikakoari dagokionez, ohi bezala ez du ezer jakinarazi Pousok, baina «aldaketa txiki batzuk egingo» dituela esan du. Non aukeratu handirik ere ez du, Beltran, Tiko, Markel, Alvaro Martinez eta Pampinek dutelako jokatu lesioak tarteko, ez eta Txikik ere arazo pertsonalengatik.
‎Haren mehatxuak, oraingoz, ez du ezer aldatu. Finik ez du ezta ganberako presidenteorde Rosy Bindiren babesa ere.
‎Gizon zintzoa ematen du entrenatzaileak. Baina futbolean ez du ezertarako balio. Zintzoek, gaiztoek, politek, itsusiek helburu bera daukate:
‎Fikziozko ekonomiak ez du ezer ekoizten, haren helburua hiritarrengandik aberastasuna bereganatzea da. Fikzio horretan hainbat arlo sartzen dira:
2009
‎Honek ez du ezer konponduko, giroa gaiztotu egingo da, EAJk boterea berreskuratuko du eta Azpeitia iraganera itzuliko da, modu ezin itsusiagoan.
‎[Irribarrea atera zaio hori entzutean] Athleticek Osasunak baino diru gehiago duela denok dakigu, eta Athleticen merkatua beste taldeena baino murritzagoa denez, normala da Osasunan edo Realean nabarmentzen diren jokalariengan arreta jartzea. Etete klausulak ordaintzeko eta Osasunan baino kontratu hobeak eskaintzeko moduko botere ekonomikoa du Athleticek, eta horri bueltaka aritzeak ez du ezertarako balio. Denok nahiago dugu harrobiko jokalariz betetako taldea ikusi, baina harrobiarekin ere boladak izaten dira, eta etxekoekin ezin denean kanpokoekin osatu behar izaten da taldea.
‎Literatura politikoki zuzena den horren kontrako tresna bat da. Eta hala ez baldin bada, ez du ezertarako balio. Ni larritzen edo deseroso jartzen ez nauen literatura ulertzen dut, baina denbora pasarako.
‎Azken hamabost urteetan 500 emakume hil eta 600 desagerrarazi dituzte eskualde hartan. Mexikoko Gobernua beste aldera begira dago, eta ez du ezer egiten mafien arteko gerrak amaitzeko. Ortizen iritziz, ekonomikoa da irtenbide bakarra, eta, horregatik, Mexikoko Gobernuari isunak ezartzeko eskatu dio nazioarteari.
‎Beraz, sailkapeneko azken postuan dira nafarrak, derrigorrean. Hala eta guztiz ere, tarte horretan ia inork ez du ezer txarrik esan Camachoren lanari buruz. Puntu gutxi bildu arren, itxura ona ematen ari da aspaldian taldea, eta Camacho lasai dago.
‎Pendereckyren soinu hotsak erritmo eta kolore zaparrada iskanbilatsuak dira. Ezerezean ez du ezer lagatzen De Natura sonoris obran; saxo bikotea, pianoa eta sei perkusio jotzaile atxiki dizkio orkestrari, eta naturako zelulen ibilbide kaotikoa atezu apartekoz jarraitzen da. Orkestraren bateratasun eta erritmo zailtasunak onargarri izan ziren, zuzendariaren beso kolpe bakoitzari zintasunez jarraiki.
‎Bilbotarrek ondo dakite, lehen itzulian 74 galdu baitzuten. Irabazten badugu, partidak ez du ezer erabakiko, baina galtzen badugu, egoera zailean geratuko gara, esan zuen atzo Bidorretak.
‎Autoak saltzeko laguntzen badio bakarrik jarraituko du 1 Formulan. Toyotak dirutza xahutu du beti, eta ez du ezer lortu 1 Formulan. Amaitu dira axolarik gabe gastatzeko garaiak.
‎Kafetegietan, erabateko ezaxola ageri zuten Israelgo Legebiltzarrerako hauteskundeekiko. Othmanek ia haserrerik ere ez du ageri israeldar politikariekiko jadanik, ez du ezer espero haiengandik. Amorrua PAN Palestinako Aginte Nazionalera bideratzen dute, geroz eta gehiago, palestinar askok:
‎Baserritarrak ekonomikoki ito, eta krisian eta prekarietatean bizitzera behartu gaituzte. Gure izerdiak ez du ezertarako balio.
‎Iragan larunbatean Anoetan gertatutakoa ahazteko eginahalak egin ditu taldeak. Egia da Bernabe Garciak hanka sartu izan ez balu egun igoera postuetan egongo litzatekeela, baina atzera begiratzeak ez du ezer konponduko. Realak oso gol gutxi sartzen ditu.
‎Batzuek inposaturiko banderen ondoan plaka bat jartzea eskatu dute, besteak espainiar bandera non grata izendatzea. Guztiek zekiten egun hau iritsiko zela, eta inork ez du ezer egin gerta ez zedin. Eta orain bandera espainiarra zintzilik da.
‎Etxetik kanpo ez dugu partidarik irabazi, eta etxean, zorionez, txukun ari gara azken boladan. Baina orain arteko arretarekin eta indarrarekin lehiatu ezean, etxean jokatzeak ez du ezer ziurtatzen. Ezin gara fidatu, are eta gutxiago aurkari zuzenak datozenean.
‎Futbolean orainak erakusten du etorkizuna; iraganak ez du ezertarako balio. Ekaina arteko helburua soilik daukat:
‎Plazan urduritasuna izaten da beti, eta beste kontu bat da, baina ea gauzak ongi ateratzen diren. Harriarekin jasoaldi onak egin ditut, baina horrek ez du ezer esan nahi, beti bezala, eguna iritsitakoan jaso behar baita, eta epailearen aurrean. Halaber, harriarekin egin beharreko lana bukatutzat eman zuen, marka ahalegineko saiora arte:
‎Milanera abiatu aurretik adierazpen gehiago egin zituen Ivanovicek: Madrilen egin dugunak ez du ezertarako balio dagoeneko. Lorpen horrek Milanen garaipena lortzen lagunduko digula pentsatzen badugu, jai dugu.
‎Gauza txarretan ez du inork pentsatzen. Futbolean iraganak ez du ezertarako balio. Orainak balio du.
‎Euskal Herriak ukatuta eta eskubide demokratikorik gabe jarraitzen duen bitartean, herri borondatea salbuespen legeen bidez urratzen den bitartean, eskubide zibil eta politikoak sistematikoki urratzen diren bitartean, 800 preso politiko inguru dagoen bitartean, sufrimendu anitz eragiten duen konfrontazioak dirauen bitartean, EAJk kolpe instituzionalaz hitz egiteak eta aldi berean PSOEri Arriagako Izpiritua eta Ajuria Eneko paktuko oinarri berdinak dituen egonkortasun akordio bat eskaintzeak hipokresia ikaragarria erakusten du. EAJ politikoki eta ideologikoki hustu egin da; egun aparatu politiko hutsa da, zeinaren lehentasuna eta helburua nagusia, kosta ahala kosta instituzioetan jarraitzea eta bere interes korporatiboen gestioa egitea da PSOE eta ezker abertzalearen arteko ustezko pinza ren argudio maltzur horrek erakusten du ezerk baino hobeto EAJ edozer gauza egiteko prest dagoela bere negozio politikoaren kota defendatzeko.
‎Bai, baina horrek ez du ezer esan nahi. Ez dakit hamaikakoan jarraituko dudan edo ez.
‎Tartean zeuden faborito guztiak taldekideen babesean; eta tartean zeuden Egoi Martinez bikain eta Aitor Galdos zazpigarren azkenean Euskaltelekoak. Iñigo Landaluze erori egin zen, tiratu bat dauka ezkerreko lepauztailean, baina ez du ezer hautsi.
‎Mendizabalek Olaizolarekin bizi izan ditu, eta aurkarien mailari ere erreparatu behar zaiola uste du. Hemen izenak edo txapeldun izateak ez du ezertarako balio. Kontrarioek ere jokatzen dute, eta askotan aurkariak gehiago jokatzen duelako galtzen da.
‎Txapelketa ona egin dute, eta garrantzitsuena dena, goraka egin dute. Horrek, baina, ez du ezer ziurtatzen. Juan oso ondo ikusten dut, 2006 urtean bezala, eta finaletara bueltatzen ari da.
‎Segur aski ez du ezertarako balioko esateak txosnetan sentitzen naizela seguruen, aire libreko giro herrikoian, eta ez taberna zulo ilunetan. Txosnak festa alternatibo, aske eta aldarrikapenerako aukera ederra direla.
‎Hasieratik erakutsi behar diete etxekoei oso lehia garrantzitsua dela. Zirt edo zart egiteko garaia aspaldi heldu zitzaion taldeari, baina azkenaldian, ez du ezer egin. Zulo zuloan sartu da, azken bost partidetan puntu bakarra aterata, eta orain bai dela zirt edo zart egiteko unea.
‎Horixe egin baitute Abandoibarran guztion diruarekin. Bien bitartean, inork ez du ezer egin eta, gure etorkizunari dagokionez, gure agintariek hipotekatu egin gaituzte.
‎Gora iristeak, ordea, ez du ezertarako balio ate aurrean asmatu ezean. Beste zenbait partidatan, askoz ere gol aukera gutxiago behar izan dituzte txuri urdinek atea zulatzeko.
‎Ostegun honetan jokatu beharreko partida astebete aurreratu zen, eta orain 15 egun emango ditu lasai antzean. Azken partidan, gainera ez du ezer edukiko jokoan, Estudiantesek ere eginak baititu etxeko lanak. Fuenlabradaren aurkako kolpeak mina egin ote duen da zalantza, baina pentsatzekoa da ezetz, Tauk ez baitzeukan motibazio handirik bete betean jarduteko.
‎Ezker abertzaleko boto emaleei buruz ez du ezer esan, eta ezker abertzaleari buruz esan duen bakarra da, haiekin ez dela inolako elkarrizketa biderik egongo, politika bideen aldeko apustu argia egiten ez duen bitartean.
‎–Ez du ezer konponduko grebak, baina langileak indartuta aterako gara?
‎Grebak ez du ezer konponduko, baina grebaren hurrengo egunean aldarrikapenak indartuta egongo dira, langileak indartuta aterako gara, eta, beraz, indar horrekin erabakiak hartzeko aukera edukiko dugu.
‎Baina horrek alferrikakoa bihurtzen du deialdia? Ez du ezertarako balio izan?
‎Etxeko lanak egin ditu dagoeneko. Hurrengo norgehiagoka bietan ez du ezer izango jokoan. Beraz, agintari, teknikari eta jokalariak hasi dira hurrengo erronkak prestatzen:
‎Hala, bai Sebastianek eta baita Garmendiak ere euren adierazpenak leundu dituzte, eta energia nuklearraren onurak ezbaian jarri dituzte. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak 2004ko eta 2008ko hauteskundeetan esandakoari buruz ez du ezer aurreratu, ordea. Zentrala itxiko zuela agindu zuen gobernuburuak bi bozetarako hauteskunde programan.
‎Neska aurpegiratzen hasi zaio zenbat gauza eman utzi edo oparitu dizkion eta zer gutxi jaso duen trukean. Mutilak, ordea, ez du ezer esan. Isilik geratu da zorren zerrenda aurpegiratzen zion bitartean.
‎Sei setter, denek dute pedigria, baina Goizuetakoak garrantzia kendu dio. . Pedigri gabeko zakur on askoak ere badaude, odolak ez du ezer ziurtatzen?. Bi atera ditu kaiolatik, besteek itxaron egin dute.
‎Orain sakeak ez du ezer balio. Alferrik da nola baztertu eta pilota ezker hormara nola itsatsi entrenatzen aritzea.
‎Gure amonari tentsio altua aurkitu diote. Medikuak gatza kendu dio, baina orain ia ez du ezer ere jaten, ez zaiolako batere gustatzen jatekoa. Zer egin dezakegu bere elikagaia aberasteko?
‎Txinak ez ditu printzipio demokratikoak aintzat hartzen; negozioari baino ez dio begiratzen. Nazioarteko harremanak interesen araberakoak direla agerian da, eta inork ez du ezer ematen ezeren truke.
‎Gaur bukatuko ditu lanak, Ipuruan, Gimnasticen aurka jokatu eta gero. Bietako inork ez du ezer jokoan, eta halakoetan ohikoa izaten den partida jokatuko dute. Etxekoek lau hilabete daramatzate lehiarik irabazi gabe, eta horixe izango dute heburu:
‎Andoni Ortuzar EAJko BBBko presidenteak ez du ezer berri ikusi Sastreren idatzian. –Badakigu sufrimendu garaiak datozela.
‎Azpiazuren arabera, PSOEk eta PPk,, eraginkortasun ekonomikoaren aitzakian?, edukiz hustu nahi dituzte erkidegoen eskuduntzak. Kataluniako, Extremadurako eta Andaluziako gober nuak ere kezkatuta azaldu dira dekretuarengatik, baina Azpiazuk oroitarazi zuenez, Eusko Jaurlaritzak ez du ezer esan.
‎Alde horretatik, azaldu nahi diet BERRIAri eta Euskadi Irratiari, astero astero beren bozgorailua jartzeagatik. Baina, aldi berean, honek ez du ezer eraldatuko bihar goizerako. Zer etor daitekeen?
‎Kaleratzeen eta enplegu erregulazio kasuetan epaileen baimenik behar ez izatea eskatu dute, Zapateroren arabera. . Ez du ezertarako balio langileek eskubideak galtzea nahi izatea?.
‎Rubiko Epaitegiko Erregistro Zibilera joan nintzen, Sant Cugat del Vallesi dagokion epaitegira; bertan bizi gara, eta haurrak ere bertan jaio ziren. Esan zidaten ezin izango nuela aldatu, bi hizkiek soinu bera dutelako; ados ez nengoela esan nien, ez baitzen izen aldaketa, tipografia aldaketa baizik gainera, legeak ez du ezer esaten horren inguruan. Horrez gain, esan nien Knorrek esan zidala badagoela izenen auzitegi bat.
‎Nekazaritza Kontseiluak emandako datuen arabera, galerak oso handiak dira: ereindako lur sailen laurdenak ez du ezertarako balio. Horrek oinarrizko elikagaien prezioen igoera ekarriko duela uste dute adituek.
‎–Opioaren aurkako Mendebaldearen politikek porrot egin dute. Ehunka milioi dolar erabili dira uzta horiek amaitzeko, eta ez du ezertarako balio izan?, onartu zuen Richard Holbrookek, AEBetako ordezkari bereziak, uztailean.
‎–Egoera oso larria da; sua berehala hedatzen da?, aitortu du Gramatikosko sutearen lekuko batek Skai irratian. . Etor daitezela lehenbailehen; sua nire etxea kiskaltzen ari da, baina inork ez du ezer egiten?, arranguratu da Varnavasko herritar bat. Greziako Babes Zibilak, bestetik, alerta egoera ezarri du Atikako eskualdean.
‎Ez da sorgina, baina erre egingo dute. Ez du ezer txarrik egin, baina aste osoa jo eta su eman ondoren, deskantsurako garaia iritsi zaio. Ez dago sutan, baina sutan jarriko dute.
‎Neurri horiek ez direla nahikoa jakinarazi zuen herenegun Kubako Atzerri ministro Bruno Rodriguezek. . Obama aldaketan oinarrituta aukeratu zuten, baina blokeoari dagokionez ez du ezer aldatu?. AEBek irlan genozidioa egin dutela adierazi zuen, NBE Nazio Batuen Erakundeko Batzar Orokorrera eramatekoa duten dokumentua aurkeztean.
‎Herenegun aurkeztu zuen Estatu Kontseiluak ebazpena. Ez du ezertara behartzen, baina bertan gomendioak eman dizkiote Espainiako Gobernuari. Besteren artean, abortatu nahi duten neska adingabeen kasuan, gurasoek horren berri izan behar dutela ebatzi du, eta, horretarako, formula bat diseinatzearen alde agertu da.
‎Ikusle behar gaituzte, eta ikusleok sentimenduak adieraz ditzakegu ikuskizunaz, noski, edo iritzia eman. Baina iritziak ez du ezer aldatzeko ahalmenik.
‎Barcinaren asmoen alde, alkatea hain temati dabilenean, legeak saihesten, oroitgarri horiek desager ez daitezen hiriko hornigarritik. Eta nik dakidanez oraindik ez du ezer erran Barcinak eraso horien kontra: ez kritikarik, ez Gaitzespen sagaraturik, erritualik.
‎Medikuntza fakultatean esaten den bezala, gripe bat zazpi egunetan gainditzen da botikak hartuta, eta astebetean botikarik hartu gabe. Osasunez normal dagoen pertsona batek ez du ezer berezirik egin behar. Pasatuko zaio.
‎Herenegun iluntzean, patroiak mezu elektronikoa igorri zion ontziaren jabeari, eta ziurtatu onik daudela guztiak. Espainiako Gobernuak berretsi du ezer arrarorik ez dela ageri ontzian. Une oro helikopteroek zaindua dute Bermeoko atunontzia.
‎Hondarribiak ez du ezer egiterik izan Ros Casares txapeldunaren etxean (87)
‎Bai. Mikel Cabieces da Espainiako Gobernuaren ordezkaria, baina ez du ezer egiten, ongi bizi eta kobratu baino ez. Baina Lopezen gobernuak edozein erabaki hartu aurretik Espainiako Gobernuaren asmoei begiratzen die.
‎1 Hainbestetan aipaturiko protokoloak ez du ezertarako balio izan, oraingo honetan. Lehenengoz izan ote da?
‎Egigurenen ustez, ezker abertzalearen ekimenak ez du ezertarako balio
‎Eztabaida hori oso zaharra da. Ez du ezertarako balio.
‎Euria egiten duen bakoitzean hazi eta garajeak eta harrapatzen duen guztia irensten omen du. Eta agindu arren, Udalak ez du ezer egiten. Beti berdin.
‎Didier Rouget Batasuna eta Herri Batasunaren abokatuak komunikabideen bidez izan du Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren erabakiaren berri. Akusatzailearen abokatua izan arren, ez du ezer jaso Estrasburgotik. Egia izateak ez luke batere harrituko, eta hala balitz bezala erantzun die BERRIAren galderei.
‎Aurtengo udan, Fronte Polisarioa eta Maroko Gobernua Austrian bildu dira, baikortasuna nagusi zelarik, baina hortik ez da ezer garbirik atera. Frantziako Estatuaren jarrerak bere hartan jarraitzen du, eta AEBetako Gobernuaren itxuraldaketak ere, Barack Obama Bakearen Nobel saria jaso berria buru jarrita, ez du ezertarako balio izan. Zer esanik ez Jose Luis Rodriguez Zapaterok Espainiako Estatutik kanpo egindako lehen bidaiaz edota espainiarren erregeak Marokoko bere anaia Mohamed aipatzean erakutsitako harrotasunaz.
‎Liburua urte askotako lanaren emaitza da, nabarmendu du ezer baino lehen Egañak. 1936tik bertatik hasi ziren erbestean eta kartzelan zeuden errepublikazaleak beren memoria helarazteko lanean.
‎Hiru alkateek babes osoa eman diote abenduaren 13an eginen den erreferendumari. Erreferendum horrek ez du ezertara behartzen, baina haren zilegitasuna aintzat hartzeko nazioarteko hainbat begiralek parte hartuko dute.
‎Guretzat alderdi honek ez ditu Galiziaren eskubide nazionalak defendatzen. Erabiltzen duen diskurtso formalean autodeterminazioaren alde egiten du, baina gero praktikan ez du ezer egiten. Boterera iritsi zirenean, gainera, nire uste apalean, ez zuten batere ondo egin:
‎Asteon IEA Nazioarteko Energia Agentziako zuzendari Nobuo Tanakak iragarri du ezer ez egitearen faktura gehigarria: Ez badira karbono dioxidoa gutxitzeko berehalako neurriak hartzen, galdutako denbora berreskuratzeko urtean 500.000 milioi dolar gehiago inbertitu dugu.
‎Gisa berean inputatuen kopurua behera egin izanak Espainian dauden defentsa mekanismoek funtzionatzen dutela agerian uzten du, haren erranetan. Auzipetuek salatutako torturei buruz, aldiz, ez du ezer erran.
‎ez du ezer askatzen.
‎Israelek Gazan egin zuena genozidioaren atarikoa da. Hala ere, nazioartean inork ere ez du ezer egiten Israelen jokamoldea geldiarazteko. Hortaz, nire ikuspuntutik atera dezakedan ondorioa denik eta zinikoena da:
2010
‎Ziurrenik berrarmatzen, antolakuntza sendotzen eta atentatu gehiago egiteko prestatzen jarraituko dute. Horregatik, haren ustez, agiriak ez du ezertarako balio: Behin behinean hiltzeari utziko diola esatea ona bada ere, ez dago bestelako aurrerapausorik.
‎Hori guztia kontuan hartuta, arduraz jokatzeko eskatu die gurasoei: Ez du ezertarako balio nahi edo eskatzen dutena emateak. Gaur egungo krisi ekonomikoak lehengo elikadura ohituretara itzultzea ekarriko duela uste du Lacalek.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia