Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 141

2000
‎(...) Antzerkian harreman zuzena duzu publikoarekin; telebistan, berriz, kamara hotz baten aurrean aritzen zara eta jakin behar duzu kamarari nola begiratu eta hitz egin(...) Ikasi egin behar da, baina oinarria antzerkia da. (...) Gaur egun telebista masifikatuegia dago, gehiegi imitatzen du beste lekuetakoa. Jendea audientziekin mozkortua dago.
‎Ausardia eta buru hoztasunaren garaiak dira. Hau ere topikoegia bihurtzen ari bada ere, hala da, ez du beste bueltarik. Ausardia sozialisten artean, hilketa hauek eragin dezaketen erreakzio amorragarri logikoak, irekitzen hasi diren ateak itxi ez ditzan.
‎Jakinik estatutismoak zatiketa areagotzen duela eta horrek gatazka egunero elikatzen duela, Euskal Herriak subjetu nazionala osatu behar du beste edozein herrik bezalaxe dagokion garapena lortu ahal izateko. Euskal Herria bere osotasunean eta bere aniztasun osoz islatzen duen eredu nazionalak soilik ekar dezake behin betiko soluziobidea.
‎Baina jendeak eskatzen zigun beste disko bat plazaratzea. Zazpigarren honek festa giroko estiloa jorratzen du beste seirek bezala. Disko honetan ordea, abesti berbeneroak, alaiak burutzeaz gain, soilik entzuteko direnak ere gehitu ditugu.
2001
‎Hori ez zen errespetatu eta sistema haiek porrot egin zuten, baina ez haiek bakarrik, eredu haiei kritika egiten genuenoi ere izugarri eragin digu. Gizarte hau aldatu nahi duenak ezin du besteekin edozer gauza egin, eta orain ondorioak pairatzen ari gara. Gaur egun, milaka eta milaka ezkertiarrek beren pentsamendu ezkertiarra Gobernuz Kanpoko Erakundeetan eta halakoetan eskaintzen du bere lana erakunde politikoetan egin beharrean.
‎«Enpresek parte bat baizik ez dute har tzen Herrikoatik, horregatik ez gara osotara banku bat. Enpresa batek bere kapitalaren parte bat ukaiten du guregandik, eta gero, bere kapitala beharren arabera osatzen du beste nonbaitetik».
‎GABI Mouesca IK ko kidea aske geratu da hamazazpi urte espetxean izan ondoren. Alta, Ipar Euskal Herrian bizitzeko debekua jasan du beste bost urtez. Parisen lana aurkitu du eta bertan biziko da oraingoz.
‎Aitor Mazo sartuko da eroaren larrutan eta egun batzuk lehenago bertan gertatutako heriotza argituko du beste pertsonaia guztiei ziria sartuz eta botereak egiten dituen gehiegikeriak salatuz. Kike Diaz de Radak jokatzen du komisarioaren rola eta Asier Hormaza eta Ramon Ibarra dira Pisani eta Bertozzo inspektoreak, hurrenez hurren.
2002
‎Garbiñe Losadaren «El amigo de John Wayne» antzerki lanak agerian jartzen du besteengandik zer edo zertan bereiz gaitzakeen tasunen bat edukitzeak pertsonari ekar dakiokeen bakardadea. Minusbaliatutzat jotako gizon batek bere gizatasun osoz aurre egin dio arazo honi, «normaltzat» jotakoen munduan sartu nahi badu.
‎Lotsarik gabe, gustukoa aurkitu ondoren bakoitzak erabakitzen du zer egin. Josebak Garazirekin iraun nahi du bizitza guztian, eta ez du beste aukerarik aurreikusi ere egin nahi. Oihanek eta Aitziberrek beste modu batera ikusten dute bizitza, eta habia onenaren bila jardutea ez zaie beste mundukoa iruditzen, gero gustukoena aukeratu ahal izateko.
‎Baina listu hori norberarena izan arren, edalontzi batean zerbitzen badigute, sekulako nazka emango digu hura eztarrian behera pasatzeak. Lanak erdi aukeran onartzeak esan nahi du besteren listua ere irensteko prest gaudela.
‎Bestalde errespeto guztiz diot EAJk betetzen du beste eginbehar garrantzizko bat ere, sektore epelago batzuetan sartuz joatekoa. " Fiesta del PCE" delakoan painelu gorria jazten duten guztiak ere ez dira materialismo historiko eta materialismo dialektikoaren ezagutzaileak, baina hor daude hainbat arrazoirengatik.
2003
‎Abertzaletasunak ondo jokatu ditu bere aukerak, ABk bereziki. Indar abertzale hau gutxiengoa izan arren, administrazioaren aldetik zetozen ekimenak erabiltzen jakin du, ekimen abertzaleekin uztartu ditu eta bidea landu du beste kolektiboekin batera konbergentzian joateko. Helburuak ezberdinak izan arren, helburu hurbiletan dituzten asmoetan batu egin dira.
‎Liberia estatu ttikiak bere izen sugerentearekin paradoxa osatuz estaltzen du beste krisi larri bat. Gobernuaren eta gerrillaren arteko gerra zibilean segitzen du, eta Monrovia hiriburuan bertan eraikin gehienak birrinduta daude.
‎Beste partaide bat oso penatuta agertzen da Pelloren egoeragatik, bai baitaki zer gaixotasun duen, nolako estres egoeran dagoen eta bere dieta jarraitzeko nolako arazoak izango dituen. Haserre bizian idatzi du beste batek. Pellok E.A. gaixotasuna dutenentzat lan asko egin duela azpimarratzen du, informazio asko eskuratu duela eta ez diola axola berak zein hizkuntza hitz egiten duen eta nolako afiliazio politikoa duen.
‎ESPAINIAKO Fiskaltza Nagusiak begiz jota du AuB eta bere suspentsio eta ilegalizazio eskaera aztertzen ari dela zabaldu du. Eskaera eta informazioak ez du inor ezustean harrapatu eta, gainera, berretsi du beste susmoetakoa, ezker abertzaleko herrietako plataforma batzuk ere hauteskundeetatik kanpo utz ditzakeela. Zabaldutako zenbait informazioren arabera, hilaren 31n Jesus Cardenal Estatuko Fiskal Nagusia Euskal Herriko hegoaldeko lau herrialdetako fiskalekin bilduko da eman beharreko urratsak koordinatzeko.
‎" Tocqueville!", dio barrez. " Demokrazia!", gaineratzen du beste txerri guztiak algara batean jarriz. Oihu batekin erreakzionatzen dut:
‎Frantziako Estatuak ez lituzke bere akats historikoak errepikatu behar, hots, arazoa ezpata kolpez trenkatzea. Esate baterako, Ipar Euskal Herriak alternatiba bat eskaintzen du, ez du beste ideologien gainetik pasa nahi, ez du Vichyko garaia itzultzea eskatzen, probintzialismora itzuli gabe alternatiba moderno bat eskaintzen du eta Frantziako Estatuak badu hor berealdiko erronka.
‎Bestela, komertzialki, ez dago alderik. Gure esparru naturala Euskal Herria da, gure diskoetxe normal batek hemen duen presentzia ez du beste inork. Baina salmentarena atal bat besterik ez da horrelako erabakietan.
‎Ezker abertzalea ere berea lantzen ari da eta Nazio Eztabaida gune edo foroa sortu da, bestalde. Egoerak ez du beste aurrekaririk izan azken 25 urteetan. Hau guztia zerbaitengatik gertatzen ari da.
‎Gipuzkoako Elkarteak bide horretan hasi du besteak beste irakaskuntzako lana. Ikastetxeetan bertsozaletasuna zabaltzeko, eta horrela bertso eskoletarako jende berria erakartzeko.
2004
‎Zenbateraino hurbiltzen garen edota zenbat urruntzen garen gai horretatik zehazkiago edo modu orokorrago batez ikustearren. Donostian jaiotako idazle honentzat, ematen duenez, ETAren zentsura besterik ez dago hemen gaur egun. Nonbait, ez du beste ezer ikusi hemen idazle horrek. Zer esan horren aurrean... ba, agian oraingoz nahikoa izan daiteke jakitera ematea idazle hori aspalditik Alemanian bizi dela.
‎Literatura orokorrean, eta euskalduna zehazki sustatzeko tresna baliagarria dela aitortzen du, baina" Internetek ez du besteek baino abantaila gehiago eskaintzen. Plataforma garrantzitsua da, baina ez da euskara salbatzeko giltzarria; beste bide bat besterik ez da".
‎Uste dut Ibarretxe Planak sakoneko kontraesan bat duela, askatzen oso zaila dena. Erabakitzeko eskubidean oinarritzen da, baina erabakitzeko eskubidea mugatua dago eta baldintza gisa jartzen du besteak onartu egin behar duela. Alegia, abiapuntutzat du Euskal Herriak oraingoz ez duela aukerarik eskubide hori indarrean jartzeko, eta konpontzeko planteatzen duen modua Estatuarekin ituna egitea da.
‎" Nazio eraikuntza" aipatzen da ardatz bezala. Bi prozesu horiek beharrezkoak dira, batak ez du bestea kentzen. Euro hiria ekimena, goitik hasita, ez da herrian txertatu.
‎edo bake prozesuaren gurpila abian jartzen da, eta apurka aterabide politikorako kanal bat gauzatzen da; edo, intentsitate ahuleko gatazkan itotzeko osagai guztiak egosiko dira urtebeteko epean. PSOEk orain du beste lau urteko epea, EAJk zuzendaritza berria eta ezker abertzalea, bere ahulean, oraindik indartsu. ETAren atentatu barik, Elkarriren, Nazio Eztabaidagunearen edo bestelako ekimenen baten abiada baliatuz, gatazka konponbidean jartzeko osagai aproposak dira mahaiaren gainean, Jose Luis Rodriguez Zapaterok noiz helduko zain.
‎Bada, nire ustez ez dago formula magikorik: herri honek egin behar du beste herri guztiek egin behar izan dutena. Eta biziraupena lortu duten herriak burujabetzara jo duten herriak izan dira.
‎Paul Valery poetak horrela idatzi zuen orain ehun urte: " Europa osoak ez du beste desiorik: iparramerikarren komisio batek gobernatua izatea.
‎Inaki Larrañaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Fruitu Garapenerako Zuzendariaren ustez," erleak zuhaitz batetik bestera ibiltzen dira loretan, baina espezie baten polena bildu duenean ez du beste zuhaitzera eramaten. Orduan, polinizatzeko lehenengo oinarrizko araua da gutxienez astebete koinziditu behar dutela sagar barietate ezberdinek loratzeko garaian".
‎Jokin Azkue HABEko zuzendari nagusiaren hitzek argi utzi dute: " Autoikaskuntza zentro batek, homologazioa lortzeko, ikaslearen ikas prozesu osoa garatuko duen software bat behar du besteak beste, hutsetik hasi eta EGAra arte gutxienik".
2005
‎CO2 eta NOX isurketak direla-eta, ESB enpresa irlandarra eta" Zornotza Bizirik" herri plataforma etengabeko borrokan aritu dira. ESBk adierazi du beste zentralek baino %50 CO2 gutxiago isuriko lukeela eta garrantzia kendu die NOX isurketei, hozteko sistema alegatuz. Herri plataformak, bere aldetik, ez ditu onartzen enpresa irlandarraren argudioak, eta zera dio:
‎Nolakotasunaren arabera erabili izan da egur bakoitza tresna jakinak egiteko. Imanol Artolaren esanetan, Euskal Herrian hogei inguru zuhaitz motarekin bakarrik egin da lan, horregatik, museoan erakutsi nahi izan du beste herrialdeetan espezie gehiagori ere eman zaion erabilera. Hona batzuk:
‎Neskato beltzak lurrean uzkurtuta jarraitzen du, bere ondoan putre erraldoi bat duela, putre zuri beltz handia. Argazkilaria arretaz mugitu da, putrea ez uxatzea nahi du beste ezer baino gehiago, eta poliki poliki hurbildu da. Klik, klik, klik.
‎Bi telebista kate autonomikoek arau hau jarraitzen dute. Aurkezleak katalanez segitzen du besteak katalana ulertzen badu, bestela erabilera portzentajeak segituan behera egingo luke. Nik arau hau defendatzen dut.
‎Alderdi politikoek, hala ere, jakin badakite Espainiako Gobernua eta ETAren arteko pultsua garrantzitsua izanik, garrantzitsuena euskal alderdien lapikoan egosten dena dela eta hori izango dela erabakigarria garai politiko berrian. Txanponaren alde batek, halaber, beti du bestea, hala ikusi nahi ala ez, eta errealitatearen perspektibarik ez galtzeko, komeni da aintzat hartzea ETAk zabalik mantentzen dituela gainerako fronte guztiak, hori bai, azken bi urteetan hildakorik eragin gabe. Egoera borobiltzeko, astelehenean ezagutu zen Segi Haika auziarenak ere, baikortasunerako tartea ematen du, izan zitezkeen epaietatik biguinenetakoari heldu baitio Auzitegi Nazionalak.
‎Baina ordura arte ikusitako guztia, injustizia denak, barruan gelditu zaizkit, eta horrek laguntzen dit orain zenbait egoera hobeto ulertzen. Bada jendea inoiz estuasunik pasa ez duena, eta eskutara heltzen zaionean maizterra kaleratzearen albiste tipikoa, ez daki zer dagoen horren atzean, uste du beste albiste bat gehiago dela. Nik bai, nik badakit zer dagoen horren guztiaren atzean.
‎Kafka, Edmond Jabes, Marina Tsvietaieva, Julien Green... On egiten du beste batzuetara biltzea.
‎Hau da nirea, hau dagokit niri beraz zuk niri eman edo aitortu behar didazu eta ez daukat nik inori ezer zer eskerturik. Horrek esan nahi du besteek dituztela gurekiko betebeharrak eta guri horiek exigitzea besterik ez dagokigula, ez negoziatzea eta gutxiago eskertzea.
‎Christian Aid Gobernuz Kanpoko Erakundeko Charles Abugre k uste du beste mezu bat zegoela erabaki horretan; alegia, Afrikako txirotasunaren soluzioa ez dagoela afrikarren eskuetan, baizik eta Mendebaldeko gobernuen, GKEen eta aberats eta famoso jendearen eskuzabaltasunean. «Karitatea eta limosna aipatzen ziren, ez afrikarrok lortu beharreko askapena».
2006
‎Erakusketa honen tesia, ordea, bestelakoa da eta bisitariari kanibalismorik ez dagoela erakustea du xede: batak ez du bestea irensten, elkar elikatzen dute eta arkitektura eta eskulturaren arteko harremanak emankorra izaten jarraitzen du.
‎Ideia horri heltzen bazaio, Lasarte Oriako kasuan, bertan izandako hizkuntzaren garapena eta komunitateak berak izandako ibilbidea ezin izango genituzke bereiztu. Ildo horretatik, hizkuntzak protagonismoa partekatu du beste gizarte aldagaiekin.
‎Baina Emakunderen lanak ez al du beste feministena estaltzen?
‎Tratamendu hau erabiltzeko ezinbestekoa da ohiko tratamenduek eraginik ez izatea gaixo horrengan. Gainera, gaixoak jakin egin behar du beste biderik ez dagoela bere sufrimendua kentzeko». Batzuek ez dute sedazio sakona gustuko, eutanasia geldoa baizik ez dela uste baitute.
2007
‎Hortxe dago gakoa. Eta arauketa horretan, nahita nahiez, bertako kulturak nagusitasuna izango du besteen ondoan. Eta saihestezina ez ezik, onargarria ere iruditzen zait.
‎Judoa eta euskal prentsaren harremanak ez du entziklopedia idazteko adina ematen, baina kasu honetan batak izan du bestean eraginik. Ludger Mees EHUko Euskara Errektoreordeak argitu du harreman hori:
‎Liburua gazi gozoa izan zen, gauza guztiak ez zirelako egileek espero zuten bezala irten, talde dezente kanpoan gelditu zirelako eta batez ere, askoren ustez SGAE punkaren etsai porrokatua izan delako. Hala ere, ahalegina mardula, txukuna eta interesgarria da, eta oraindik ez du beste inork halakorik egin. Gainera liburua berehala agortu zen.
‎Immunitatezko gaixotasunetan Ebringerrek bere ibilbide luzean sukar erreumatikoaren eskema erabili du beste galderentzako erantzun bila. Era eskematikoan esanda:
‎Sindikatu abertzaleek kritikatu egin dute neurri hori, eta horrela EAEn eman beharreko lanbide heziketa eta joko arauak Euskal Herrian erabakitzeari eta adosteari uko egiten zaiola diote. Gasteizek" Espainiako ordezkariordetza izatea onartu du beste batzuek diotena egiteko". Horrela, Hobetuz" Espainiako Estatuko Administrazioaren leihatila bihurtu dute".
‎EAJk erantzukizun historikoa du beste behin ere. Bere jomuga lidergo politiko instituzionala mantentzea da.
‎Aldagai guztietan agertzen da aberatsen eta txiroen arteko ezberdintasun esanguratsu hori, hau da, aberatsak lagunekin, osasunez, bizitza sozialean, maitasunean eta euren buruekin hobeto sentitzen dira pobreak baino. Salbuespen bakarra familia harremanetan dago; maila ertain baxuak irabazten du beste guztien gainetik. Aipatzekoa ere bada, zoriontasunaren puntuazioa ondoen azaltzen duen aldagaia" Bere buruarekin ondo sentitzea" dela.
2008
‎Hori ez da errepikatu oraingoz, inoiz ez da jakiten noiz. Garaiak ere aldatu dira, esango du beste norbaitek, eta film bat tanta txikia baino ezin dela izan ikus entzuleek egunero jasotzen duten irudi zaparradaren erdian.
‎Hitz gehiegi eta maiz desegokiro erabilita. Horrelakorik egiten duena fanatikoa da, ez du beste hitzik behar.
‎Horiek ez daukate helburuen artean euskararen normalizazioa eta euskara elkarteek bai. Bai, kezkagarria da, baina funtzio horretaz gain betetzen du beste bat Plateruenak; hiztun komunitatea trinkotzeko balio du, Durangaldean euskal kulturaren erreferente nagusia da. Erreferentea izatea oso erdaldunduta dagoen ingurunean oso positiboa da.
‎MCCk, bestalde, ez du beste herrialdeetan ezartzea baztertu eta, etorkizunera begira, helburu estrategikoa izaten jarraitzen du. Zentzu horretan, arduradunek dagoeneko jakinarazi dute Bonbai (India) inguruan 160.000 metro koadroko poligono industriala sortuko dutela.
‎Baina integrazioa ez da lehenbiziko uneetan bakarrik landu behar, egunero egunero pertsona berriarekin elkarbizitzen eta elkar errespetatzen jakin behar dugu. Hasieran ikasle berriarenganako jakin minak, nobedadea pizten du besteengan, baina jarrera honek behin betikoa izan behar du eta ez behin behinekoa. Horregatik da garrantzitsua integrazioa egunerokotasunean gauzatzea.
‎Edo honek ekarriko ote duen hastapenetara itzultzeko nahi bat, jendeak batere teknologiarik gabe aritzearena, leku txikietan jotzea komunikazio handiagoa egon dadin... Ala kontrakoa, zeren eta orain ematen du beste bide bat nahiago dela, ugaltzen ari dira 40.000 lagunentzako festibalak berriro, duela hogeita hamar urte bezala, hamabost talde musika jotzen eten gabe, eta non pelikula musikaz haratago doan. Baina klubak ere hor daude.
2009
‎Zer ekartzen dio horrek kirolaren onuratik? Agian ezer gutxi, baina beharbada, ospea lortuko du bere gorputzarekin, edo besterik ez bada, itxura, ustez, hobeagoa izango du besteen begien aurrean. Gorputzari kultua deitu ohi zaio horri.
‎Eta horrelako langileak badira oraindik, baina lanaz kanpo ez delako bere kasa moldatzen, ez da buruaskia. Pertsona horrek bizirik jarraitzen du beste norbait arduratzen delako bere ongizateaz, norbaitek zaintzen ditu bere haurrak, eta abar. Hau hausten ez den heinean, badirudi enpresariak aukeratu dezakeela:
‎Ez dezagun ahaztu nondik datorren, uterotik, amarekin erabateko sinbiosian egotetik. Amarekin bat izan da, eta jaiotzen denean ez du beste pertsona bat den perzepziorik. Perzepzio hori emango da, erreferente bakar horrekin sortzen den harremanean.
‎Izatezko bikotearen kasuan, batak ez du bestearekiko betebeharrik. Hori horrela izanik ere, haurrak tartean daudenean gauzak aldatu egiten dira.
‎Batek ez du bestearekin zerikusirik. Hizkuntza politikak ez dauka zerikusirik Europako unibertsitateen goi mailako espazio horrekin.
‎Hainbat taldek" AEBen etsai" izendatu duten Michael Moore zuzendariak hautsak harrotu ditu berriz ere. Bowling for Columbine (arma industriaz) eta Farenheit 9/ 11 (Irakeko gudaz) ezagunetan egin zuen antzera, Bushen administrazioa zirikatzea lortu du beste behin, eta probokazioaren bidez, normaltzat ematen diren ereduak zalantzan jartzea. Ikusi da Obamaren Gobernuak kritikarako hainbeste aukera ematen duen.
‎Batak ez du bestea kentzen eta biak elkar eraman daitezke, elkar errespetatuz. Euskal kirolak orokorrean oso lehiakorrak dira.
‎Baina batak ez du bestea kentzen. Memoria galeraren sentipena oso da desosegagarria.
‎Emakumezkoek gauzak egiten saiatu behar dute, gizonezkoek bezala. Eta porrot egiten dutenean, porrotak erronka izan behar du beste emakume batzuentzat".
2010
‎Anfacok (Espainiako kontserba enpresen elkartea) esan du beste urtebetez debekatu behar litzatekeela antxoa harrapatzea.
‎Politikariak estadioetan. Kontrako bidea egiten du beste askok, futbola politikara salto egiteko tranpolin moduan erabili duen Joan Laporta Bartzelona (FCB) taldeko presidentea kasu.
‎Hara hor lan osoaren ezaugarri nabarmenenetako bat: metalek daramatzate kantetako asko; soinu txikia ahotsaren laguntzaile doia da, ez du beste diskoetako protagonismorik. Zergatia, Eta tira eta tunba aurkeztean eman zuen Tapiak berak:
‎Euskal kutxak. Kutxa nafarrak ere ausarkeriaz jokatu du azken urteotan, eta estualdia iristean berak ere hartu behar izan du besteen bidea, Auskalomendira daramana. Horregatik, zoritxarrez, euskal kutxetan autonomia erkidegokoak bakarrik sartuko ditut.
‎Zuk pertsona bat hartzen duzu oso gaztea denean, ezkontza galarazten dion sistema batean sartzen baduzu, alegia, Elizatik bizitzera behartzen baduzu... Abadeak ezin du beste ogibiderik eduki, oso gaizki ikusita dago, horrek elizaren kontrol ekonomikoa ezabatuko lukeelako. Dena dago lotuta:
‎Arazoak argipen etiko bat eskatzen du: " Zertan ez dut nik egia osoa edota zertan du besteak arrazoi?".
‎M.B.: Atez atekoak osasuna jartzen du beste edozeren gainetik. Etorkizuna hondakin gutxiago sortzetik igaro behar da, zero zabor lelo sakonera joateko.
2011
‎Ekainen gurasoen ustez, ekimenak ez du beste misteriorik, baina hasi berriak dira eta 18 bat familiak elkar ezagutu dute. Meritu handikotzat dute hainbeste familia elkartzea eta badakite dena egiteko dutela.
‎Silviaren pertsonaiari zor zaio hori, hein handi batean. Protagonistak biolontxeloan, jokoan eta txikitako lagunarengan bilatzen du beste inorengan topatzen ez duen babesa. Amak nahiago du ezikusiarena egin, eta aitarenganako maitasun gorroto beldur sentimendu kontrajarriak ditu gazteak.
‎Rosario Beaskoetxeak Ingalaterrako kanpamenduan zegoela bidali zien gurasoei. Egun ez du beste oroigarririk, oroitzapena da osterantzean.
‎Espainiako Lan Ministerioak argitara eman zituen iraileko emaitzak eta 2.388 pertsona gehiago inskribatu ziren langabeziaren zerrendan. Zerbitzuetako behin behineko kontratuek uda sasoian sortzen duten desoreka garaia igaro ondoren, errealitateak gogor astindu du beste behin ere lan merkatua, eta azkenaldiko murrizketa sozialek langabeziaren igoeran zerikusi handia dutela onartu behar izan dute arduradun politikoek. 2008ko abuztuan, krisia lehertu baino pixka bat lehenago, 107.000 langabetu zeuden lau lurraldeetan; hiru urte geroago 184.524 euskal herritar daude lanik gabe.
‎Hazi ereitea eta kimaketa buru tsua, batek ez du bestea kentzen. Fukuoka bietan ariko zen gustora, naturari lagunduz gizakiaren ahalik eta indar txikienez.
‎Euskal Herriak Espainiarekiko kolore ezberdina erakutsi du beste behin ere. Gainera, oraingoan gauza ezohikoa gertatu da.
2012
‎Istorioak asmatzeko gaitasunaz gainera, idazleak agerian utzi du beste esparru batzuenganako ezagutza eta interesa baduela. Irasizabalen hitzek, gizarte baten erakusleiho izan daitekeen eleberria idazteko asmoa zuela aditzera ematen dute:
‎Arrakasta handiegirik izan ez duen pertsonaia da, jende askori antipatikoa egin zaio eta momentu batean kentzeko aukera ere egon zen. Eta hau ere inpostorea da, izan nahi du beste zerbait, familian, andrearekin, politikan… Deseroso dago, inguruabarrek derrigortu dute gauza batzuk egitera eta saiatu naiz hori ere azaltzen, bakoitza bere zirkunstantzien preso dela. Beste maila batean denoi gertatzen zaigun zerbait da.
‎Begirada horrek herri mugimenduaren eraldaketan ekarri duen garrantzia azaltzen du. Feminismoaren begiradak zentzua hartzen du besteen begiraden desbideratzean. Herrigintzan edo ezker mugimendu erradikalean ari garenok kapitalarekiko eta lanarekiko gatazkan jarri dugu begirada, feminismoak, berriz, kapitalaren eta bizitzaren arteko gatazkan jarri ditu begirada eta arreta.
‎Hori EAEko Legebiltzarrean irudikatzen den konfederazioaren isla da. Eusko Legebiltzarrean lurralde batek ez du besteak baino ordezkaritza gehiago, sistema konfederala da, ez da federala. Hori ez dago Kataluniako Parlamentuan ez Espainiako Gorte nagusietan, gure sistema ezberdina da eta horren eredua izan daiteke.
‎Giro frenetikoa, nortasun nahasteak eta mozorro festa ez dira falta eleberrian. Suspensearen hariak mugitzen badakiela erakutsi du beste behin Iruñeko egileak, bere lanik onena kontsideratzen duen obra honetan.
‎Irudikatzen dutelako bere egoeraren kulpa epaitegiek edo estatuak baino emakumeok daukagula. Ateratzen denean, inork ez du beste prozesu batean sozializatu, kartzelan ematen dioten mezua da" izan zaitez are gizonago eta are biolentoago". Inor ez da ateratzen pentsatuz" hemendik aurrera emakumeak errespetatuko ditut eta nire jarrerak aztertuko ditut...".
2013
‎Zehatz esateko, %30 inguru, munduko %10a baino dezente handiagoa. Baina hainbat estatutan gestioa erabat publikoa da, eta horrek esan nahi du beste batzuetan portzentajea handiagoa dela. Arestian esan bezala, Frantziako eta Espainiako estatuak dira kudeaketa pribatu gehien daukatenetako bi.
‎Arau organikoa aldatzeko Donostiako udal gobernuak ezinbesteko du beste talde politikoen adostasuna, eta Miramarren egingo diren jardunaldietara joateko gonbidapena badute jadanik. Bien bitartean, azaroaren amaieran Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako desanexio erreferenduma egingo dute Igeldon Donostiako udalak neutraltasuna azaldu du.
‎Ukaezina da, bai lehenago baina batez ere Berlingo Harresia erori zenetik, kapitalismoa beste biderik ez dagoela dioen ideologia liberala gizartean errotu dela. Hala, krisi ekonomiko bat sufritzen dugun arren, eta sistemaren eta klase politikoaren sinesgarritasun falta handia dagoen arren, jendeak ez du beste biderik beregain hartu. Eta klase politikoek hasieratik lotu dute prozesua eredu ekonomiko berriaren markoan.
2014
‎Hala," terrorismo delituengatik" zigorturiko presoek hainbat baldintza bete behar dituzte, bai 3 gradura igarotzeko eta baita baldintzapeko askatasuna lortzeko ere. Presoak" jarduera terroristaren" helburuak eta tresnak utzi dituela" modu agerikoan" erakutsi behar du, eta Justiziarekin" aktiboki" kolaboratu behar du beste kide batzuk atxilotzeko. Horretarako presoak bere delituak arbuiatzen dituela adierazi behar du eta biktimei espresuki barkamena eskatu behar die.
‎Euskararen egitura osoa, berriz, zeharo bestelakoa da. Ez du beste baten antzik. Alemana eta gaztelania zailtasun handiegirik gabe ikasi nituen.
‎Eta formak asmatzera jolastu daiteke ikuslea, hodeietan formak bereizten aritzen garen moduan. Pertsonaia mozorrotua ikusiko du batean, begi bat, itxita, bestean, lerro hori oker bizia tximista irudituko zaio, eta ur auzi berdea antzemango du beste margo batean. Ala basoa da?
‎Gehi iheslari masa harrigarria: Nazio Batuen Erakundeak Errusiara eskapo 207.000 jende joan direla esan du beste iturri batzuek kopurua 700.000raino igo dute, eta 190.000 gehiago babestu direla Ukrainako beste eskualdeetan. Biktima kopuru izugarria da Europar Batasuneko eta OTANeko kide bihurtzeko bidean den herrialde batean.
2015
‎Auzi honetan, alabaina, zuhaitzak basoa ezkutatzen du beste behin ere. Cabieces auzia erabat desegokia izateaz gain, hemen larriena da izaera eta kontrol soziala zuten kutxek gaur egun izaera guztiz pribatua dutela.
‎Datozen hogei urteetarako akordioaren arabera, Solomon R. Guggenheim Fundazioak Bilborekin kontsultatu du beste edozein museo zuzentzeko edo kudeatzeko konpromisorik hartu aurretik, Finlandiako hiriburukoaren salbuespenarekin. Beste hainbeste egin luke Bilboko Guggenheimek New Yorkekin, museo berriren bat martxan jarri nahi balu.
‎Homeostasia oinarrizko kontzeptua da sistemen dinamiketan. Zerbaitek eragiten du beste zerbaitengan, baina azken honek ere erreakzionatzen du. Hori da feed-backa.
‎Gero, Euskal Herriko beste toki batzuetan egin dira horrelako manifestazioak, baina bakoitzak bere kabuz egin du. Horrek esan nahi du beste emakumeak ere behar horrekin identifikatu direla, baita estetika horrekin ere.
2016
‎Aranaren ustetan, Ezkerraldea ezezagutzatik gutxietsi egiten da abertzaletasuna ahul delako, baina bere ustez paradoxikoki Bizkaian noizbait EAJri irabazi nahi badio ezker abertzaleak, sektore herrikoi horiek guztiak elkartzean dituen proposamena egin du," horrekin gehiengoa garelako". Gauza bera uste du beste lurraldeekin ere. " Behar dugu proposamen bat eroso sentiaraziko dituena azpiko sektoreak, elkartuko dituena.
‎Herrerak argi du emakumea dela milurteko honen protagonista: " Guk borrokatu ezean, ez du beste inork gure eskubideen alde egingo".
‎Eta medikuaren iritzi profesionala jartzen da pertsonen benetako nahiaren aurretik. Jende askok eta hori fenomeno berri samarra da ez du besteentzako zama izan nahi, eta pertsona bat sedaziopean daukagun denbora hori ordu, 30 ordu, hiru egun… familiarentzat alferrikako oinazea da. Egoera horretan dagoenari obeditu behar zaio, eta ez dago arrazoirik inongo profesiotatik esan dadin" ez, oraindik ez da unea iritsi".
‎Europar Batasuneko erakundeen jardunak, justiziaren arlokoak barne, baieztatu du beste behin klub hori merkatarien, hau da, banku eta multinazionalen zerbitzura dagoela. Bere lobbyek hartzen dituzte erabaki gehienak, europarren eta herritarren interesen aurka.
‎Gaztelaniaz motel dabiltzala euskara soilik egiten dutelako. Baina batak ez du bestea kentzen. Iruditzen zait erabat euskaraz eskolatzea fundamentala dela, hizkuntza horretan erabateko garapena eta funtzionaltasun osoa izateko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia