Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 175

2001
‎Gorria dutxan dago, Imanolek edalontzi bat ginebraz bete eta bere aita gogoratu du berriro. Salako horman dagoen Europako mapa erakutsi dit, hatz erakusleaz gormutuen alfabetoko d letra eginez.
‎Amantalaren poltsikotik giltza atera eta erakutsiko dizu. Eta giltza amantalaren poltsikora sartuko du berriro, bere logelarantz joan orduko.
‎‘Hobe da beste era honetara, ’ esanen du Edwinek, eta antzeko grafikoa marraztuko du berriro, eta oinazearen lerroa oraingoan barruko zerrendan geratzen da bere gorabeheretan...
‎‘Hemen gaude! ’ esanen du berriro nostromoak.
2004
‎–Sandaliak, orduan? –galdetu du berriro.
‎Pablok chiantia altxatu du berriro.
‎Baietz egin du berriro.
2005
‎Koronelak begitartea uzkurtu du, serio. Emakumeak, ordea, garrantzi handiegirik eman nahi ez balio bezala, adatsa sorbaldara itzularazteko keinua egin du berriro, begiak gizon sartu berriarengandik bere aurrean dauden paperetara bideratzeko.
‎Azken gauak aterpetxeko ohe estuan, lur gainean lotuta edo futoi txikian eman ditu, futoiaren gainean paradisua dastatu badu ere, eta azkenean ia luze bezain zabala den ohe eroso eta ederrean lo egin du. Eta ohe bakarrak esan nahi du berriro Ametsen ondoan egingo duela!
‎Orain objekturik kutun eta maitatuena du. Bizkarra horman bermatuz, gora egin du berriro, zutik geratu arte. Zarata amaitu denean, itzuli egin da gizona.
‎Txorrota itxi eta gorputza ondo lehortu ondoren toallan bildu da. Ez du berriro pijama janzteko gogorik, aterpetxetik honaino izerdi asko bota baitu. Toallan bilduta, beraz, komunetik atera da.
‎–Euria hasi du berriro, baina ez dut uste luzarorako izango denik.
‎Eta etxeko atea jo dudanean, libelulak trzzz egin du berriro, baina trzzz arraro bat. Eta atea ez dit amak zabaldu, izeko Rosak zabaldu du.
2006
‎477 Argumentu hau Ortega-k Chamberlain en obran berdin aurkitu du (aip. lib., 288, oin oharra): Atikako klima ez da aldatu, zergatik ez du berriro behialako jeinu andanarik sortzen?
‎Herriak behar dira berrelkartu, eta herri banatuak batu. Koroa orain Europa da, eta zu galegoa, katalana, euskalduna, gaztelaua, biarnesa izanda nahikoa izan behar du berriro munduan ibiltzeko. Zure egitekoa etorkizuna da.
2007
‎Hemen puntu batek arta deitzea merezi du berriro, ez baita batere inofentsiboa. Kultura eta zibilizazioa egiazki arraza ariarraren obra esklusiboa dela, ez da Chamberlain en uste esklusiboa:
‎–Völkisch kontzeptua, dio?, bere mugabakotasun kontzeptualaren ondorioz, ez da baliagarri mugimendu baten oinarritako, eta halako batean partzuergoa neurtzeko eskalarik ez du eskaintzen. Zenbat eta zermugagaitzagoa den kontzeptu hori praxian, hainbat adiera gehiago eta zabalagoak uzten ditu? 714 Bigarren bolumeneko lehen kapituluak luze kritikatzen jarraitzen du berriro völkisch mugimendua nahiz kontzeptua715 Bestetik, ordea, ezaguna da, Hitler-en beraren eta nazional-sozialisten ohiko hizkeran Estatu nazista. Estatu völkischa, izendatzen dela, eta halaxe dagi Hitler-ek berak Mein Kampf en Estatu berriaren kapituluan716.
‎Festschrift f. H. W. Klein, Göppingen 1976, 68 eta hurr. Ia ehun urte geroago (1720), Dubos ek bere Akademian sarrerako diskurtsoan gai bera hartuko du berriro, ik., orobat, MEINECKE, F., op., 95 (ik. 94).
‎Atea ireki duena laguna dela jakin arren hotzikara batek astindu du, pelikuletako polizia bat atzetik baleuka bezala. Baina, Tobiasen sorpresarako, Danielek atea itxi du berriro, eta joan egin da.
‎Bihurgunez bihurgune, kantako hitzetik hitzera, pisua arinduz doakio Hikmeti, eta pare bat minutu igaro direnerako ia ahaztu zaio guztia. Zubi zaharraren parera iritsi denean soilik gogoratu du berriro, baina Bon Joviren hitzetan kontzentratzen saiatu da. Taxi bat dator kontrako norantzan.
2009
‎filosofo ernazentistarentzat askatasuna naturarik eza da, naturaren kontrarioa, eta gizakiaren duintasuna askatasunean datza (Naturatik askatasunean). Laster, ordea, XVII. menderako eta Europako Iparraldean batik bat, protestantismoak eta zirimola konfesionalek, intolerantziak eta fanatismoak, gerra zibilek, mundu tradizional guztiaren deskalabruak eta, askatasunaren desesperazioak?, ordena burdinazkoa eskatuko du berriro, hots,. Naturaren errespetua?. Natura araua da, ordena da, errepikapena:
‎bezalakoak baino ez ditu botatzen tarteka. Gero umeak hitz egin du berriro, eta iruditu zait (iruditu baino ez) nire izena aipatu duela, nitaz ari dela, beraz. Azkenik, muxu handi bat bidali dio amari eta telefonoa eskegi du.
‎A SKO pentsatu gabe, pentsamenduei muzin eginez hobeto esanda, bere pausoen esklabo, amonarengan jo du berriro. Honek goxo hartu du, aurrekoan baino goxoago, sorpresarik gabe.
‎Nora ikusi eta berehala, Eliasek arnasa hartzen ikasi du berriro.
‎Programa irratiko ordenagailuan grabatuta geratzen da beti. Gaur Norak jarri egin du eta Martinen deia entzun du berriro eta haren eskakizunak hotzikarak eragin dizkio berriz erredakzioaren ilunetan. Ez daki Martin zer zen.
‎08: 11an, irrati gizonak Madril aipatu du berriro. Notizia hor dagoela.
2011
‎Ba horixe, bere baitan aspalditik zerabilen ideia, kezka bera; mila buelta emanagatik, ordea, berak adieraziko lukeena baino askoz egokiago adierazita Agirrerenean. Eta betiko zalantzak hartu du berriro, nola ez: horrela idazten duenik egonda, zertarako idatzi.
‎Kalera irten eta autora jo du, egindako lanaren segurtasun kopia patrikan duela, salbu. Bilbora iritsitakoan, inprimatu eta tiraderara zigortuko du berriro, aste pare batez baino ez oraingoan, ea, berriro irakurri eta azken ukituak emateko jaregindakoan, zer tankera hartzen dion, izugarria da, batzuetan, ilunaldi horrek nolako argia ematen dion testuari, irakurri eta egilearena ez besteren batena delako irudipena emateraino: nork bere testutzat ezagutzen ez duen une hori ei da, euskal idazle batek Berrian egindako elkarrizketan berriki esana duenez, editorearengana jotzeko ordua.
‎Mendatea gainditua du jada, eta aurki izango dela etxean pentsatu du. Irratiaren bolumena jaitsi behar izan du berriro, telefonokoa hobeto entzutearren. Itxoin pixka bat, beste dei bat daukat-eta, segituan naiz zurekin berriz, politta; andrea da, zer nahi ote du orain, erotu egingo naiz hola, bai, deituko dizut oraintxe, laneko kontu batekin ari nintzen..., bai, segituan, ia ia joan nintzen bazterrera, hots egingo dizut.
‎Zaudete geldi pixka batean, errepikatzen dute behin eta berriz maisuak eta fotografoak, eta maisuaren makilak?, gaztetxoak errenkadaka eratzen diren bitartean. Fotografoak, Zaudete... esan du berriro, eta sinetsita dago ez duela honezkero atzera errepikatu, hantxe baitauzka ume guztiak lerro lerro, noiz plakaratuko zain. Neska mutilen eskuinetara, maisua tantai, makila herabe orain, gorputzaren albo batera eroria?, bata grisaren barrenek mutikoen galtzenekin lerroa eratzen dutela, zorutik metro batera ia.
‎Arnasa hartu, eta imitatzaileak egoera horretan zer egingo zukeen irudikatzen saiatzen da, baina erabaki bat hartzera iritsi gabe. Bi eskuekin zangoa hartu eta bere lekura eramaten saia daiteke, opari garestiak eramaten diren eran, arreta handiz, baina makurtzen hasi orduko izutu du berriro emakumearen ahotsak. –Etorri al zara, laztana??, esan dio loaren amildegitik ahots lakarrez.
‎–Zeuk ateratzen nauzu hotzikararen zulotik?, esan dio botilatxoari,, maitea?. Gero neskatilaren bila abiatu du berriro, pub batetik bestera, ea oharkabean harrapatzen duen, argazki on batzuk egiteko. Neskatilak aireportuan txartelik enkargatu duen begiratu behar du gainera.
‎–Mila eta bostehun eta ohea, auto eder bat estreinatuko dugu! , eskaini du berriro, Mikelen zangoartea doi bat ukituz.
‎Orduantxe esnatu da Triku, ospitalean. Berehala hartuko du berriro ametsak. Komaroven hiletan dago orain, Moskuko Plaza Gorrian, lagun asko dago ilaran astronautaren katafalkoaren aurretik pasa eta ukabila altxatuz ohore egiteko, Trikuk berak egingo duen bezala.
2012
‎Une erromantikoa amaitu zenean, haiengana hurbildu nintzen. Goiok irabazi du berriro, pentsatu nuen, lagunak benetan ezagutzen zuen lehengusua, nik baino hobeto akaso.
‎Begietara begiratzen dit; lanbrotuta ditu, baina atze atzean tigre baten argia ikus daiteke. Barre egiten du berriro.
‎Koipea ez da erraz kentzen, aurreratu dio Luciak itzultzean, eta arrazoia duela frogatu du berehala Naroak. Beste xaboi hobeago batekin saiatu du berriro Lourdesen etxean, edo latexezko eskularruak jantzi. Zikin arrastoak geratu zaizkio.
‎Baina pertsona hori, agian, barkamen eske dator gaur zuregana, beharbada ulertu du oker jokatu zuela, gehiegizko hitzak esan zituela, ohartu da zure jokabide duinagoez, eta, gogoeta eginez, bere irainak lekuz kanpo zeudela erabaki du. Agian zurekin adiskidetu nahi du berriro. Baina zu haserre zaude, bero, eta berak ezer esan orduko erretolikan hasten zatzaizkio.
‎Eta gau hartan, gau zoro hartan, larrua sekula aurretik ez bezala jo bitartean, nire bular biluziak hartu zituen bi eskuekin, eta, azukrezko madaritxuak deitu ondoren, betaurrekoak kendu, ohe azpira bota, eta nire titiburuak miazkatzen hasi zen. Ez du sekula berriro egin, eskuekin laztandu bai, baina sekula ez dizkit berriro bularrak mingainarekin miazkatu, eta ez du berriro errepikatu azukrezko madariena. Esku zuriak ditu, bigunak, funtzionario baten eskuak.
‎Burua jaitsi du berriro eta nire zuloen bila hasi da, azal fineko esku zuriekin.
‎1944ko irailaren 27an (Theresienstadt lehen aldiz bisitatu eta hiru hilabetera) delegatu suitzarrak berriro bisitatu du Auschwitz, oraingoan kanpoko hainbat sail ikuskatuz eta presoekin ere mintzatu ahal izan dela (soldadu aliatu presoekin, ingelesekin batik bat). Gas ganberen zurrumurruaz abertitua zegoenez, erneago ibili da (bere ustean), baina ez haragi erre usainik, kerik, krematorio zantzurik, ez ezer sumatu dizu; bere informean, horiek zurrumurruak baino ez direla ziurtatu du berriro. M. Rossel ahalegindu da, beraz.
‎Nerea Oterok buelta eman du berriro ur azpian, bizkarra eta ipurdia erakutsiz. Ugutz euforiko dago, galtzetan kabitu ezinda.
‎–Ba, benetan diotsuet, denik eta koldarrik koldarrena da, Petxorin alegia, ez Gruxnitski; o, Gruxnitski gizon suharra da eta, horrez gain, nire benetako adiskidea! , hitza hartu du berriro dragoi kapitainak?. Jaunak!
2013
‎Etxe barrua ilunpean dagoela dirudi. Argiak dir dir egin du berriro. Atzamarrarekin leihoa seinalatu dut, Pol eta Noraren atentzioa eskatuz:
2014
‎Mendatea bezalaxe. Goragalea sentitu du berriro, baina ez du botako, eta hori da okerrena: botako balu sikiera hobeto sentituko litzateke, baina zorabioa ez da inoiz nahikoa oka egitera iristeko.
‎Peio Txintxurretak eta Jimbo Larreak Koka Kola eta ardo botilak hartu dituzte, gero kalimotxoa prestatzeko. Danelek Red Bull potoak aukeratu ditu, ez du berriro etxera egoera tamalgarrian itzuli nahi.
‎Handik segundo gutxira, Amaiak WhatsAppa idatzi du berriro:
‎Rhineko krisia. Napoleonen desegigoaren ondoren, Vienako Kongresuak Frantzia 1790eko mugetan berrezarri du berriro, anexio gehienak ezabatuta (Alsazia ez, Berlinen izenean W. von Humboldtek eginahalak egin arren, Austria beldur zelako gerora Prusiaren pean bukatuko zuela, eta Errusiak eta Ingalaterrak Austria babestu zuten). Kongresuaren helburua potentzien artean oreka ezartzea izan da. Ingalaterra, Frantzia, Austria, Errusia?, horrela, Iraultzaren eta Napoleonen esperientzia hondagarrien ondoren, Europan bakea ziurtatzeko asmoan.
‎–la souffrance en commun? 1675,, des sacrifices... qu, on est disposé à faire? 1676 Nazioak, l, abdication de l, individu au profit d, une communauté? esijitzen du1677, hori zinez agitzen den neurrian omen da nazioa legitimoa eta bizirauteko mereziduna1678 Norbanakoak konplitu du txalo batzuk hartuta; ez bakarrik nazioak, baizik haren historia heroikoak berreskuratu du berriro lehentasuna. Edozein enpresa handik gizabanakoak bere burua ahaztea galdatzen du eta jomuga handiaren uztarpean desagertzea1679 Indibiduoa Estatuari sakrifikatzea (beti lexiko hauxe darabil:
‎Nazioa nola gehiagotzen den azaltzeko Maeztuk Renanengana jotzen du berriro. Nazioa, jaio eta, ez dago burutua, eginez eginez joan behar du.
‎–Eta ez du berriro ikusiko lurreko gauzarik.
‎Lan hark ospe dezente izan zuen bere garaian, eta orduan erabaki zuen Alexek enpresarako kontratatzea. Nik dakidala, ez du berriro kategoria hartako pelikularik sortu. Esti oso pertsona bitxia da:
‎–Galdera bat egin nahi nizuke, moztu du berriro Axularrek?, hainbeste denboraren ondoren gehiegi eskatzea ez baldin bada.
‎Itsaso bete poz eta zalantza sortu zaizkio. Telefonoan mezua bilatu eta tentuz irakurri du berriro. –Queremos quedar contigo?
2015
‎Ingurura begiratu du berriro, eta dagoen lekuaren eta egon lukeen lekuaren arteko distantzia neurtzen saiatu da. Ez metrotan, hitzetan baizik.
‎Hostoa atera eta eskuzapia sartu du. Zalantza egin du berriro. Eskuzapia atera, artaziak hartu eta soinekora hurbildu ditu.
‎Gerard liburu handi bat hartzera deliberatu da azkenik, eta argirantz egin du berriro. Atlas bat da, munduaren bola zapala azalean margotuta, hautsak apalduriko berde eta urdin biziz.
‎Barre egin du berriro Sylviek, eta kutsatu egin dio Gerardi algara. Hortz artetik kostata azaleko hautsa kentzeko putz egin ondoren, orriak bata bestearen atzetik pasa eta pasa aritu da.
‎Igogailua geldirik dagoela ohartu da Gerard, eta hatz erakusleaz hamargarren solairura joateko botoia zanpatu du, bigun, erabakimen handirik gabe. Eta atzamarra bere kasa utzi du berriro, notek pentagramaren gainean ematen dituzten jauzi bihurrien erritmora saltoka.
‎Mek irribarre egin du berriro eta trago bat eman dio bere garagardoari.
‎Ez du berehala erantzun. Gero irribarre egin du berriro?. Egia esan, gezurra esan nian.
‎Oraingoan Xk jarraitzeko azpimarratu du eta Mek irribarre egin du berriro.
‎Sarak arrastaka eta poliki erantzun dio Mi, eta elkarrizketaren alaitasun puntu behartua zapuztuta geratu da neurri handi batean. Hitzak eztarrian trabatu egiten zaizkiola nabaritu du berriro Mek.
‎Xk azeleragailua zapaldu du berriro eta landaz eta errekatxo meharrez inguratutako beste bide batean sartu dira.
‎Mek barre egin du berriro, baina oraingoan gogo gehiagorekin.
‎Eta gauean filologo jasangaitza kasik grinaz irakurtzen du behin eta berriro, euskara ikasteko. Elkarsufritzen du berriro politiko nazkantearekin Madrilgo eraso bakoitzean, egunero alegia. Negar egiten du presoaren aita eta amarekin.
‎42 Arrazoimenaren ustezko defendatzaileen eta erlatibismoaren arerioen arrazoi eza nabari erakusten du berriro Latourrek Reensamblar lo social (2005) liburuan. Goiko aipua bertsio espainol horren 44 orrialdetik atera dut.
‎Horrela bada, autoritatea duela diogu. Horrela ez bada, ziurrenik menderaketa erlazioetan eraikitako estatusa eskuratuko du berriro eta boterea izango du.
‎–Bai, erantzun du berriro. Eta berriro burua makurtu eta beso gainean pausaturik, egonaldi luze bat egin du paparreko zaldi aztoratua sosegatu zain, eta orduan likrazko prakadun anderea agertu zaio irudimenean, eta bazkari eta bazkalondoak imajinatzen hasi da, eta harekin noizbait tirabiraren bat izan ote duen galdetu dio bere buruari; huskeriaren bat nola eta nahi ere, hain gomuta lausoa izateko.
‎–Beste modu batean egingo diat galde, egin du berriro atzera, eta zera esan dio idazkariari berriro?: Idatz ezazu.
‎Barre egin duzu zure artean. Inspektoreak amua irentsi du berriro. Galdeketaren ildoa une batez desbideratzeko aukera eman dizu gutxienenez, eta bere arreta beste norabait bideratzen saia zaitezke.
‎Ondoren, pauso batzuk entzun dituzu gero eta gertuago. Leihatila ireki dizu norbaitek, eta, begiratu ondoren, itxi egin du berriro. Burusoilaren ziegan ere beste horrenbeste egin du.
‎Harkaitzek esaldia bukatu baino lehen auto baten motorra entzuten da eta Irati hormatik jaitsi eta etxerantz ibiltzen hasten da; Harkaitzek barraskiloengan jartzen du berriro atentzioa.
‎Aliziari sinesgaitza iruditzen zaio oraindik bart gertatutakoa, amets hutsa. Beharbada okerreko bidea hartu du berriro ere, zoriontasun espejismo baten atzetik abiatuta. Baina ez du etorkizunean pentsatu nahi, orainari eutsi nahi dio indar guztiarekin.
‎Hortik askoz samurragoa da aldapa, zalantzarik gabe. Gero, ortu txikia pasatuta, ezkerretara hartu du berriro ere, etxeko atarirantz.
‎Orain arte oskarbi zegoen zerua lainotzen hasi da, eta itsas aldeko haize harrotuak norabidea aldatu du berriro ere. Ibarraren gainean hiru kaio hauskara paratu dira orekan, indar kontrajarrien borroka aprobetxatuz.
‎–Hartu kutxa! , agindu du berriro aguazilak.
‎–Nori? , galdetu du berriro soldaduak sinisgogor.
‎Goiko mailara helduta, burua jaso du azkenean, aurrean duen plaza ikaragarria ikusi du, edonori arnasa kentzeko modukoa, gizonak axolagabe begiratu du baina, egoitza horretara heltzeko aurretik duen bidearen azken atala baino ez da berarentzat. Aurrera egin du berriro, pauso bakoitzean plazako zorua osatzen duten harlauzetako bat baino ez du atzean uzten; ez dio horri erreparatu baina, orain burua jaso eta aurrera begira doa-eta, ezker eskuin zabaltzen den plaza ikaragarrian gizaki ñimiño bat baino ez da, munstro erraldoi bati aurre egitera doan aita bat baino ez.
‎–Semeak, zure adina edo izango duela, esan du berriro gizonak.
‎Nancy neskatxarekin gertatzen zaio Ashburnhami. Nancy ezagututakoan Ashburnhamek ez du berriro motxila hartuko, ez ditu lurralde berriak arakatuko, esploratzeari utzi egingo dio. Horrexek amatatuko ditu bi biak.
‎Elurrez estalita agertu da mendia, eta zerua urdin, argi. Urtebete lehenagoko bide bera egin du berriro, txakurra beste lagunik gabe. Ikuspegi bikaina dago tontorretik.
‎Hartara, udako berri lehortean beti dago aukera urtegi erdi hutsez hitz egiteko. Halako artikulu bat behin irakurri duenak, ez du berriro irakurri beharrik hurrengoetan, zer esaten den jakiteko; aski du ondoko grafikoari begiratzea ikusteko ezen, urtero, uda partean, urtegietako urak behera egiten duela, harik eta udazkenak euriak ekartzen dituen arte.
‎Arretaz irakurri du berriro esaldia, eta, hitzen artean erdi galduta, gogoeta bat nabarmendu zaio: –bera gabe ez baitut jakingo bizitzen?.
‎Erradiografia erakutsi die, ebakuntza bortitza izan zela ohar daitezen, lehendik jabetu ez balira ere. Normala dela, gehitu du berriro, segur aski inoiz ere ez zaiola guz tiz ematuko, bizi den artean.
‎eskaera egin du berriro eta Europako Batzordeak informazio batzorde bat eratzea erabaki
2016
‎Aitak aharrausi egin du berriro. Oso nekatuta dirudi.
‎Orduak eman ditzaket beste ezer egin gabe. Ez zait horrelakorik inoiz gertatu?, errepikatu du berriro azken esaldi hori.
‎Zerbait arraroagoa da, definitzen zailagoa. Orrietara jaitsi du berriro begirada, eta bere baitara bildu da edo bakarrik balego bezala jarraitu du irakurtzen, eta jarrera horretan bazegoela iruditu zait benetako atsegin hartze bat, hunkigarria egin zaidana.
‎Mekanoari izar bat ipintzen diogu. Dena da sendagarri, denak balio du berriro jaiotzeko. Ipuin bat kontatu diet, alegia eder bat.
‎Ginekologoak, Benitok, ez du eugenesian edo bestelako sorginkerietan sinesten, eta irritxo urduri bat egin du. . Aingerutxorik ederrena!?, esan du berriro ere amak erditze gelara sartu dutenean. Erditzea lasai eta azkar joan da, batere arazorik gabe.
‎Ireki egin zaio bata lo gelditu denean eta hoztu egin da, gela aski epel badago ere azal biluzia gauaren ukituak uzkurtu balio bezala. Zutitu egin da, bata itxi; gorputz osoko ispilua du aurrean, ohearen alboko armairu handiko kanpoaldeko atean, eta bere burua han bertan islaturik ikustean ireki egin du berriro bata, bere larru biluziari begira. Berriz ere masturbatzeko ideia pasa zaio burutik, lasaitzen eta ondo lo egiten lagunduko liokeelakoan, baina baztertu egin du burutazioa.
‎Bere finezian zakar, bere edertasunean harro iruditu zaion emakume honena. Berriz ere deitzeko tentaldia izan du, gutxienez entzun diezaioten esateko daukana, baina ez du berriro umiliatzerik nahi; gainera, orain badaki Monzon jauna bizi dela, bere sortetxean segitzen duela, eta izango du harekin hitz egiteko aukera, bihar edo etzi.
‎Reserva 1978?. Riscal hori non dagoen ez daki, baina Rioja alavesa hori Euskal Herrian dagoela esango luke, eta horrek adiskidetu egin du berriro amaren herriarekin. Marqués de Riscal.
‎dizkio; eta bestelako bat ateratzen bada, A k galtzen du berriro, eta B ri 25, eman behar dizkio.
2017
‎–Aita Domestiosek bere buztinezko serora ekarri behar du berriro, esan zuen aita ostalariak?. Deabruak harentzat propio lurpean ezkutatu zuen, eta egun batez, baratzean aitzurketan ari zela, Dometiosek aurkitu.
‎Arautzat daukat emakume baten idazkera daraman paper pusketarik sekula ez gordetzea, eta idatzi ere ez diet sekula idazten. Lorraine beti esan eta esan ari zait idazteko baina nik esaten dut zerbaiten berri ematea ahaztu bazait itxoingo du berriro Memphisera itzultzen naizen arte baina esaten dut ez zait axola zuk aldian behin sobre arrunt batean idaztea, baina inoiz telefonoz deitzen saiatzen bazara, Memphis osoan ez da gehiago zuretzat tokirik izango esaten dut. Esaten dut han nagoen bitartean beste mutil guztiak bezalakoxea naiz, baina ez dut ametituko andre batek telefonoz deitzea.
‎Ez dakit dirua eskainiko diguten, baina ez gaituzte erosiko. Konponbideak ona izan behar du gure semearentzat, eta balio behar du berriro beste inori ez gertatzeko. Ez gara salduko.
‎Barre egin du berriro, eta kontatu dit, tradizio kristauan, Jezabelek, manipulazio eta sedukzioaren bitartez, Jainkoaren santuak idolatria eta inmoralitate sexualetan bekatari bihurtzen zituela.
‎Isiltasunak hartu du berriro logela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia