Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 111

2001
‎Normalean hamaikak aldera jaten duen txokolatezko palmera nahikoa izaten duela erantzun dio Tasiok, baina egun txarra izan dutela gaur, eskaileretan gora eta behera jardun behar izan dutela. Amak, hara ba, bota du baina, jakin minez geratu bada ere, ez du aurrera jo. Anbulantzian eginiko irteera guztiak eguneroko txiki batean idazten dituen arren, Tasiori ez baitzaio gero gertatutakoak aipatzea gustatzen.
‎Inora ez daraman puntu batera iritsi da baina. Ikerketak ezin du aurrera jarraitu. Eta bere barnean, benetan, horrexek mintzen du gehien.
2003
‎Orain ez du taldea lehen bezala kontrolatzen. Jendeak ere ikasi du aurre egiten eta asko makurtu da, bai, gure mari mandona. Eta, egia esan, horrela denok gaude lasaiago, denak libreago.
2004
‎Egiazki zerbitzu hizkuntza izateak lanean erabiltzea behartuko du. (...) Agintariak hamar mila agindu emanagatik gurdiak ez du aurrera egingo bultzatu behar dutenek ekiten ez dioten neurrian. Administrazioa euskalduntzerakoan langileek dute azken hitza neurri batetan?. 375
‎Dudarik gabe, Pedro Migel Etxenikeren esaldi hau, bere laburrean, esanguratsua da: . Euskarak ez du aurrera egiten, legeak hala agintzen duelako, herriak hala nahi duelako baizik?. 286 Harrigarria da zepoan jausi zaigun zientzialariaren sena eta bat batekotasuna. Esan izan da, eta ez alferrik, gizakume zientifikoaren ezaugarri bat zera izaten dela maiztxo:
‎49 Mari Karmen Garmendia: Euskal Herriak integrazioaren bidetik egin behar du aurrera gelditu gabe, Euskaldunon Egunkaria, 1995/3/17.
‎–Euskal Herriak gaur egun proiektu bat aurrera atera nahi badu oso zaila izango du, baldin eta irizpide nagusiak, kezka nagusiak, eskubide baten urraketa zer den, herri baten eskubidea zer den erdal mentalitatea, jarduna eta inbertsioa duten komunikabideek markatzen badute. Herri honek, nire ustez, ez du aurrera aterako poiektu politiko bat, atzean ez badauka proiektu mediatiko sendorik?. Ez dugu proiektu politikorik aurrera aterako proiektu mediatikorik ezean, Euskaldunon Egunkaria, 2000/12/8.
‎Baietz egin du Ciccillok, ez lehen bezain konbentzituta, eta pauso bat eman du aurrerantz, tabernako giroa derrepente itogarria egin balitz moduan.
‎Esan beharrik ez dago ez duela Livia ere agurtzen. Burua tente mantentzen du aurrera begira, eta inor ez balego legez pasatzen da neska gaztearen albotik.
‎Gurasoak afaltzera atera direnetik, ez du aurrera egin ikasgaiarekin. Amak, ate ertzera hurbilduz, asko ikasi esan dio, eta haren takoien zalaparta korridoretik urruntzen entzun duenetik ez du lerro bakarra irakurri.
2005
‎Baina japoniar neskaren gozotasuna beraren hesiak urtzen joan da. Laster izan du aurrean lurrun gozoa darion zopa argia, bol bat arrozekin batera. Aitortu behar du:
‎Goizean, iratzartzean, besarkadak eta fereka leunak errepikatzen hasi dira. Baina Jeannettek ez du aurrera joan nahi izan.
2006
‎Erredakziora heldu eta Fidel ikusi du aurrez aurre. Aukera ezin hobea du orain titularraren aldaketagatik duen haserrea adierazteko, baina jada ez dauka gogorik, hustu egin zaio haserrea.
‎Sentitzen du, Alice bezala, mundu ezezagun batera jaurtia izan dela eta mundu horretatik irteteko bidearen bila dabil, baina, Alicek ez bezala, ez du berak ate askoren artean hautatzeko aukerarik. Ate bakarra ikusten du aurrean. Aurrerako bidea erakusten diona.
2007
‎Baina denborak? denborak ustez beren senean daudenentzat egin ohi du aurrera, eta Amandari gero eta nekagarriago egiten zitzaion Karlstadetik Oslorainoko bidea, eta zer esanik ez psikiatrikotik hilero iristen zitzaion faktura. David itsuki maite zuen garaian ez zion diruari erreparatu, baina, bi lanpostutan aldi berean aritu arren, hilabete amaierara ezin iritsita zebilen beti, eta gero eta amorru handiagoz irekitzen zituen hilero postontzian uzten zizkioten gutun zuriak.
2008
‎–Barkatu egin dizudan minagatik, baina gureak ezin du aurrera egin. Sentitzen dut.
‎Ez niri barre eragin, mesedez! Badira bi hilabete banaketarena aipatu zeniola, baina horrek ez du aurrera egin. Bera eroso sentitzen da horrela, eta zu ez zara ausartzen bide horretatik aurrera jotzera.
‎–Aritzetako mendibidean. Hasieratik zortzi bat kilometrora, gaintxo batean, intxaurrondo bat du aurrean?
‎" Barkatu egin dizudan minagatik, baina gureak ezin du aurrera egin. Sentitzen dut.
2009
‎unibertsoaren erdigune eta erregetzat du bere burua. Nartzisismo hori irainduz egiten du aurrera zientziak, bilakatzen da heldu haurra. Freudek bere obra gizakiaren harrokeriak nozituriko hirugarren makilakadatzat dauka:
2010
‎Bi mahaiak. EAJ PNV, EA eta EB Berdeak hirukoak (2001 eta 2005) izenpetutako Akordioetan beti berezi dira gobernagarritasuna, normalizazio politikoa eta bakegintza eta topagune desberdinak. Batasunak ere bide horretatik egin du aurrera Anoetako Adierazpenean bi mahaitan kokatzen baitzuen jokalekua. Alderdi sozialistak ere onartu ditu bi elkarrizketaleku hauek.
‎Ireki, eta parean nor duen ikusi duenean. Hamaika aldiz ikusi du telebista eta paperetan, epaiketan ere kokotean sumatzen zuen haren hatsa, baina ez du aurrez aurre eduki parkineko arratsalde zoritxarrekoaz geroztik, eta ia ia irreala iruditzen zaio haren presentzia.
2011
‎gorputz osora barreiatzen zen ahotsa zen hura, xanpainaren zirrara bezalaxe. Balitekeela pentsatzen du aurrean duen gizona bere senarra ez izatea, baina haren papera ondo egiten du, alafede. Elkar ezagutu zuten eguna ekarri du gogora une batean, bien adiskideei buruz aritu da hizketan ondoren.
‎Eskaileren gailurreko txilibitudun mutila bultzatu du, baina helburua heltzea zela esango nuke, azken balantzaren indar zentrifugoari zutik eusteko heldulekua behar zuenez. Barandari bi eskuez eutsi eta indar egin du aurrerantz toboganean behera, baina irrist egin diote, eskuin eskukoak askatu baino lehen, ezker eskuko hatzek, eta semeari agur agur egiten saiatu da gainera. Okerturik hasi du jaitsiera, pixkanaka jiratzen joan da buruz behera geratu arte, mantso doa; slip ak toboganak beste estilo batean jaisten dituztenentzat diseinaturik daude antza; barrabilak airean, txirristan behera hartzea arrunta den abiadura murrizteko tarte lauagoan ez aurrera ez atzera geratu da Joseba, gaztetako nire amodio platonikoa.
‎Gutxiengo baten baitako herritarra izateak autoestimuaren arazoa du aurrez aurre, eta arazo hori bizitzeko eta sentitzeko moduaz mintzo zaigu hemen Pedro Ceinos:
‎–Aristotelesek, baina, ez zuen baliabidea ontzat jotzen. Amarrutzat zeukan; akzioak berez, naturalki egin behar du aurrera, ez artifizio tranpatiz?
2012
‎Baina ez dut egiten. Klaudia tatarrez doa, Anderrek besarkatu egin behar du aurrera egin dezan. Rufo atzetik joan zaie, buztana astinduz.
‎Listua irentsi du Naroak. Lourdes du aurrean, baina ez du ikusten. Kasik ordubete lehenago Mikelekin izan duen elkarrizketa etorri zaio gogora.
‎Pauso bat eman du aurrerantz, eta txakur bustien usaina aditu diozu. Oraingoan ez zara ausartu atzera egitera, eta, bat batean, zeure aterkiaren gerizpean geratu zarete biok.
2013
‎ETAko bi militante eta FRAPko hiru?, espainiar ez gutxik hilezkortzat zutena, agonia luze baten ostean? Lurrikara bat izan zen, baina bizitzak lurrikara guztien gainetik egin ohi du aurrera, orduan ere halaxe:
‎Ez du telefonoaren bat batekotasunik. Ez du aurrez aurre paratzeak bezala moralki behartzen.
‎ETAko bi militante eta FRAPko hiru–, espainiar ez gutxik hilezkortzat zutena, agonia luze baten ostean... Lurrikara bat izan zen, baina bizitzak lurrikara guztien gainetik egin ohi du aurrera... orduan ere halaxe: Pedro Osak zuzendaritza batzordeko hiru kideekin biltzen jarraitu zuen behintzat:
2014
‎Mahaitxo gainean duen ispilura begira geratu da, inertzia hutsez. Bere isla du aurrez aurre.
‎Harro dago egin duen erosketa ikusita. Ezkaratzeko atea du aurrean. Beira gardenez eginda dago eta buzoiak eta igogailua ikus daitezke kanpotik.
‎Lau solairuko etxebizitza du aurrez aurre etxera itzuli berri den Mariok. Buruan gordean eraman duen irudia berregin du.
‎tradizio heleniarrean ikusten da jada, maisu eskolastiko handiek irakatsi dute, beranduenik Marsilio Paduako juristak, Pariseko unibertsitatean profesoreak, in Defensor pacis (1342) kontsakratua utzi du, Salamancan Frantzisko Vitoriakoaren doktrina da (De potestate civili, 7, 1528) 1002, etab. Erdi Aroan konkistatzaileak Estatuen (Parlamentuen) onespena galdatu ohi zuen. 1307an Filipe Ederrak Pontoiseko Itunean Lyongo Elizaldea anexatzeko kontsulta bat eginarazi du aurretik parrokietan (konsentimendua eta legitimitatea agerian agertzeko honelako erritualak plebiszituaren aurrekaritzat jotzen dituzte batzuek). Nahiz eta Aro Modernoan absolutismoak praktikan zein teorian Boterearen beregaintasuna inposatu, konsentimenduaren irakaspenari sendo eutsi diote higanot monarkomakoek alde batetik bezala jesuitek bestetik, gero bereziki Lockek, etab.1003
‎Ispiluaz bestaldera begiratu du burua nagiki altxatuz. Eta ez du aurrean paratu zaion emakumea ezagutu. Bera da eta ez da.
2015
‎Etxera iritsi denean, giltza poliki jiratuz ireki du atea, emaztea esnatzeko beldurrez, eta pauso mantso eta isilean egin du aurrera korridorean. Gelan kontuz erantzi da, baina ohera sartzearekin batera esnatu egin da emaztea.
‎Ez du bestelako apaingarri edo ezer aipatzeko modukorik. Hizlari bakoitzak, Pinter emakumea barne, mikrofono bat du aurrean, eta botila bat ur ere bai, edalontzirik gabe. Izkina batean leiho bat dago, baina leihoa itsua da, kartoi harrizkoa.
‎Bikote guztietan dago arazoak sortzen dituen bat eta arazoak konpontzen dituen beste bat, arazo egilea eta arazo konpontzailea, esaten zuen Madrilgo gure (zure) lagun batek, bestela bikoteak ez du aurrera egiten, baina zuenean ematen du biok zaretela arazo konpontzaileak, arraioa, normala iruditzen al zaizue konkordia hau. Pentsatu apur batean, erantzun zenion zuk, arazoak konpontzen iaioak bagara, lehendik arazoak sortzen ditugulako izango da, ezta?
‎Ate aurrean gaude hirurok, aurrena nor sartuko, duda mudatan. Neskak hartu du aurrea azkenik, eta gu atzetik joan gatzaizkio.
‎Eztabaida asko entzuten dira, jendea triste eta izuturik dago. Bidaztiak lortu du aurretik inork lortu gabekoa: arkaniarrok elkarren kontra jartzea.
‎Aljerko Kaia ko masta nagusiko behatokitik so egin du Ali Abderramanek, eskaileretatik modu baldarrean gora eginda. Ezkerreko hanka betiko herren utzi zioten 1600 urtean, Tangerren espainiarrekin izandako borrokaldi batean; geroztik arrastaka egin behar izaten du aurrera berarekin. Paisaia basati hura ikaragarria iruditu zaio, bere ametsik arrotzenetan ere irudikaezina.
‎Esperantza horrekin oheratu da azken gauetan Martin, eta horri eutsi nahi dio orain ere, bizirautea izan baita beti bizitza beretzat. Eta, bizirauteko etengabeko borroka horretan, amaren eta aitaren maitasunaren faltan ez ezik, maite duen emakumearen faltan ere egin du aurrera Martinek. Ohituta dagoela horretan, hori du itxarobide.
‎Segur aski jakingo dute jadanik beren adiskide batzuk hil egin dituztela eta, erne egongo direnez, agian ihes egin dute jadanik. Horregatik, txalupa bat bidali du aurretik Ari Magnussonek, egoeraren berri jaso eta informazioa ekartzeko.
‎Egin du aurrera uholde likitsak.
‎Ondo jaitsi baloia honek. Lekua du aurrera egiteko hegal horretan. Diagne datorkio moztera?
‎–Hormatik apur bat aldendu zen Keparengana hurreratuz, konfidentzi keinuan?. Gurdi batek ezin du aurrera egin idi bakoitzak norabide ezberdin batera jo nahi badu, ulertzen. Eta horixe duk hemen gertatzen dena, adiskidea.
‎esaten zidan barrezka, bere bizitzan lehenengoz ikusi baininduen bibote barik. Eta aldatu behar izan ditugunean kateterra estaltzen duten lotailuak, berak egon nahi izan du aurrean, ikusteko azpian zer dagoen.
‎Teknologiek gaur egun gizartearekin, giza gorputzarekin edo «subjektuarekin» dituzten erlazioen ezaugarri batzuk bederen ulertzeko metafora da; metafora postmodernoa edo «moderno berankorra», batzuen ustez. Harawayren cyborgak ez du aurretik determinaturiko natura edo izaera bat, ez du identitate egonkorrik, horra hor gakoa. Bere izaera hibridoa da.
‎Berrogei bat urteko gizon kaskasoil bat du aurrean, estresak jotako irakasleren bat, pentsatu du. Egon da itxita dagoela esateko ere, baina bera anima sendagile da bokazioz, ostalari baino gehiago, eta aurrera pasatu du.
‎Neskak ezer entzun ez balio bezala segitu du aurrera begira. Ez dio plazer hori emango.
‎–Hasieran Iraultzak kutsatu zuen artea, baina azken urte eta hamarkadetan beste bide batzuk ere hartu ditu. Bizitzarekin eta aro aldaketarekin batera egin du aurrera arteak. Artista eta korronte batzuetan eragin handia izan dute Iraultzaren balioek, baina beste batzuetan ez.
‎Orain, albiste horrek eragin sentimental handia izango du Kuban, eta hori ezin da gutxietsi. Kubako herriak jakingo du aurrera egiten?. Bitartean, Martínez Pirek uhinetan jarraituko du lanean, benetan eman nahiko lukeen albistea bilatuz:
‎Lehenengo solairura heldu da funtzionarioa, eta mahai bat aurkitu du aurrez aurre; bertan, beste funtzionario bat.
‎Berandu iritsi da euskara batua, tartean, baina horrek ez du aurretik urratsik egin ez zenik esan gura. Alderantziz:
2016
‎Baina oraindik gau guztia du aurretik lantegitik betiko urrunduko duen goizeko tren hori hartzeko unea iritsi arte. Sarrerako hallean zuzendaria ikusi duenean, bihotzak jauzi bat egin dio.
‎Aldageletatik aterata, karga jasogailuaren ondoan, hirugarren nabera sartzeko hutsarte zabala du aurrez aurre. Hura zeharkatu, eta mekanizatuko atalean sartu da, perfilei azken ebakiak, zuloak eta moldaketak egiteko makinen sailera, tornuak, trokelatzeko makinak eta fresatzekoak ilara garbietan kokatuta dauden tokira.
‎Orduan, gauak ilunarekin batera bakea dakarren ordu horretan, bere erreinuaren jabe sentitzen da. Zorioneko ordu horretan hasita, gau guztia izaten du aurretik lantegiaren loa zelatatzeko, lantegiaren atsedena kanpoko ezerk ez duela asaldatuko ziurtatzeko. Urte asko egin ditu aitagandik oinordetzan jasotako lanbide horretan, urte asko aluminiozko perfilak egiten espezializatu zen enpresan, baina oraindik ere barrena pozten zaio gaua iristen denean eta bera bakarrik geratzen denean isiltasunaren erdian.
‎burgesiak ez ditu bere maukak goxo goxoan laxatuko. Baiña askatasun segurtamenik gabe, herriak ez du aurrera joko, ez baitu sasi sozialismo hortan siñistuko(...) Askatasuna, alkar eramana, autogestioa, pluraltasuna, federalismoa: horra hor gure herrian gidaritzat hartu genituzkean xedeak, horra hor GIZATAR DEMOKRAZIA bakarraren guna.
‎Hester' s denena izan zen. Denon laguntza behar du aurrera egiteko. Oroitzapenak xaxatuz lortu nahi izan zuen haien laguntza?, akordatzen zara amonak egiten zuen ukondoaz??,, akordatzen zara Jenniferrek lurrean bost dolar aurkitu zuen egunaz eta dena gozokitan gastatu genuen hartaz??,, akordatzen zara osaba Devon mutil gazte guapoa zenean izeba Melissa kortejatzera etortzen zenean zelatan nola egoten ginen???; dirua aipatuz lortu nahi izan zuen haien laguntza?, hilaren 17an ateratzen dugunaren %5a emango diot zuetako bakoitzari?,. Hester' s ek burua altxatzen badu negozioa hiruron artean eraman dezakegu??; mehatxuka lortu nahi izan zuen haien laguntza?, herentziarik gabe uzteko esango diot amari!?,, madarikatua izan dadila jaio zinen eguna!?,, nolatan ez zintudan leihotik bota amak begiratzen ez zuen batean???.
‎Arin egin nahi du korri, baina ezin du. Izerditan ari da, intzirika, negarrez, baina ezin du aurrera egin. Zakurren adausiak gertu sumatzen ditu, gero eta gertuago.
‎Mahai batean dago eserita. Kafe bat du aurrean eta El Correo irakurtzen dago lasai. Joanesek, Karmelo ikustean, gehiegi hurreratu gabe, garagardoari trago bat ematen dio.
‎Ireki egin zaio bata lo gelditu denean eta hoztu egin da, gela aski epel badago ere azal biluzia gauaren ukituak uzkurtu balio bezala. Zutitu egin da, bata itxi; gorputz osoko ispilua du aurrean, ohearen alboko armairu handiko kanpoaldeko atean, eta bere burua han bertan islaturik ikustean ireki egin du berriro bata, bere larru biluziari begira. Berriz ere masturbatzeko ideia pasa zaio burutik, lasaitzen eta ondo lo egiten lagunduko liokeelakoan, baina baztertu egin du burutazioa.
‎Eta parlamentuan, Ezkerraren babesik gabe, ez dagoela 26 zenbaki magikora iristerik. Horregatik, Alemanek beharrezkotzat jotzen du aurrera segitzea, bidean zenbait apo irentsi behar badira ere: –Oso gauza larria da Euskararen Legea bertan behera utzi ez izana, baina, UPN itzul ez dadin ezinbestekoa bada, legea baliogabetu gabe ere, eskubideak bermatzeko eta aurrera egiteko urratsak egin daitezke.
‎Uxueri komentatu nion: Honek ez du aurrera egingo, deitu egin diogu azkenean alderdi sozialistari. Uxuek erantzun zidan denbora bazegoela?.
‎Bi: lehengo egunekoa, ohekoa, ongi egon zen; halere, ez du aurrera egingo; ez zaigu komeni.
2017
‎–Negar egin genuen, elkarri betirako agur esango bagenio bezala?, gogoratu du Ahmedek. Baina gazteak ez du aurrera egiteko ilusioa galdu, eta espero du berandu baino lehen etxera itzuli ahal izatea, alegia, bere burua ezkutatzera derrigortuko ez duen Tunisia askera.
‎Herritarrak ez baldin badira beren erakundeekin fio, demokraziak ezin du aurrera egin.
‎12 urterekin eraso dioten neskato edo mutikoak 33 urte bete baino lehen egin behar du salaketa Hego Euskal Herrian, eta 38 bete baino lehen Ipar Euskal Herrian. Denbora hori gaindituz gero, epaiketak ez du aurrera egiterik.
‎itzulpen espainolean baztertu egin zena! Federazioak diferentziaren bestelakoxe begirune bat eta kide bakoitzaren eskukotasun osoaren aitortza esijitzen du aurretik egiazkoa izateko).
‎dagoena atzera geratzen omen da, baina atzeak erakusten du aurrea nola
2018
‎MacKinnonek sexu jazarpenari buruzko kritika indartsua egiten badu ere, bestelako arautze bat ezartzen du: generoa izateak esan nahi du aurretik mendekotasunezko harreman heterosexual bat ezarri dela. Maila analitiko batean ekuazio bat egiten du, zeinak arrazoiketa homofobo molde nagusi batzuen kutsua duela baitirudi.
‎Ebbek, edozein modutan, zaplazteko bat eman dio eskuaren zabalera guztiarekin. Ezkerraldera okertua geratu zaio aurpegia eta, kokotsetik helduz, berriz zuzendu behar izan du aurrez aurre jartzeko. Gero, begietara begiratuz, sudurrean duen uztaia heldu eta, tirakada azkar batez, erauzi egin dio.
‎Posible dela uste du, bai, eta horregatik erabakitzen du aurrera jarraitzea pasealekutik, gelditu gabe, Ander agurtu gabe. Ezer gertatu izan ez balitz bezala.
‎Ordubete inguru egin dute oinez, eta etxe baxu baten moduko zerbaiten aurrean daude. Errepide estua du aurrean eta auto batzuk bertan aparkaturik. Behiak, oiloak eta astoren bat solte.
‎Laster joango zaizkio kontu eske sozialistak, ea zein lotura duen ETArekin, aginduak zein diren jakiteko. Lehendakariak zuzendu egin du aurrez esandakoa, ministroari sinistu egin nahi diola esaten du, eta sinisten diola gero, datuak eman dituenean.
2019
‎SUKARRAREKIN DAGO oraindik. Ez du aurrera egiten.
‎Galdetu diet nola oroitzen duten Moio, nolakoa zen, eta Anek segituan hartu du aurrea: –Nik Moioz dudan oroitzapena da oso alaia zela, oso oso despistatua ere bai [afirmazio barreak], eta, orain pentsatuta, oso setatia ere bai.
‎Nolanahi ere, emakumeak baditu hezur haragizko gizonak ere inguruan; sexualki gogobeterik egon, frigidoa izan nahiz frustraturik egon, oso printzipala iruditzen zaio haien iritzia, salbu amodio oso, absolutu eta esklusiboa den kasu guztiz bakan horietako batean?. Senarraren begirada egunerokoegia ez da gai emakumearen irudia suspertzeko; emakumeak premiazkoa du begi oraindik misterioz bete batzuek begiratu eta misterio gisa aurkez dezaten bera ere; kontzientzia subirano bat behar du aurrean, konfidentziak adituko dizkiona, argazki histuak bizituko dizkiona, ezpain ertzeko zulotxoa eta bere berea duen betikara ernaraziko dizkiona; desiragarria eta maitagarria izango bada, desiratua izan beharra dauka, maitatua izan beharra dauka. Ezkontzan aldez edo moldez moldatu baldin bada, bere banitateaz gozatzeko modua ematea espero du beste gizonengandik:
‎Umiliazio guztiak onartu beharra dauka; esklaboak ezin du jakin zer den, giza duintasuna?: nahikoa du aurrera ateratzearekin. Azken batean, emakumea prosaikoa, etxezuloegia, baldarki utilitarioa baldin bada, janaria prestatu eta gorozkiak garbitzeari emana bizitzea inposatzen zaiolako da halakoa:
‎Oso estu. Pauso bat eman du aurrera Kaiserrek eta, gero, kolpera geratu da. Xiringari begiratu dio, baldosa gris argien gainean botata larruzko txuparen alboan, arre koloreko putzu txiki batetik gertu.
‎Une egokian, aulkia apur bat apartatu eta eseri egiten da, ezkerreko eskuaz lanpara pizten du, argiak mahaia bete eta laino ukiezin eta ezin arinagozko halo bat hedatzen du gelan zehar. Raimundo Silva ez zen mugitu, iruditu zitzaion, lausoki izan bazen ere, mugimendu harekin Maria Sarak materialki bereganatu zuela aldez aurretik kontzientziaren bidez bereganaturik zuen zerbait, eta berehala pentsatu du aurrean gelditzen zaizkion urteak asko izanik ere ez duela sekula gehiago hau bezalako une bat biziko, emakumea etxe eta gela honetara askotan itzultzen bada ere, hemendik aurrerako bizitzako une guztiak elkarrekin eta hemen, ideia absurdoa, biziko balituzte ere.
‎Eta hizkuntza, batez ere, komunikatzeko eta komunitatea sortzeko baldin bada, nola lortuko dugu hori, ez baditugu gure arteko harremanak gehiago sendotzen? Euskalgintzak lan esparru zabala du aurrean, harreman sare horiek sortzen eta estutzen.
‎Orduak, hanka nekatuen pausoen antzera, motel doaz, eta adreilu gorriko eraikina berriz ikusterako, arratsak kolore ubela bereganatua du. Ilarak aspalditxotik ez du aurrera egin. Dagoeneko susmo txarra hartua duen jendeak itxita dagoen atean ditu iltzaturik begiak, esperantzari haginka ere heldurik.
‎Tamalez, hura beste leku batean zegoen, eta gainontzeko kideak? , arnasa sakon hartu bidenabar, isilune nabarmena egiten du aurrera jarraitu aitzin; itxura batean, mingarria zaio guztiz gertakizun latz hura birgogoratzea?. Egundokoa da falangista hark inguruko soldaduengan sorrarazten duen larderia.
‎Autoak nagiz bezala egiten du aurrera bide sigi sagatsuan barna. Julia Bartzelonako kanpoaldean bizi da, mendian kokatutako bizitegi auzo burges batean non, aberats berriak beren luxuzko etxeez elkarren aurka lehiatzen diren, hantustezko joera berezko eta saihetsezin batek gidaturik legez.
‎agonia. Biziari apenas eusten dion herri bat du aurrez aurre.
2020
‎Adibidez, gaur egun inportatzen diren karbono aztarna handiko produktuek tasa bat ordaintzea nahi du Europako Batzordeak, eta horrek eragin handia izango luke, esate baterako, Txinatik eta beste zenbait herrialdetatik inportatzen diren salgai batzuetan, baina baita zenbait esportaziotan ere. Zerga horrek Munduko Merkataritza Erakundearen arauak betetzen ote dituen zalantzak dituzte adituek, eta, gainera, EBko 27 herrialdeen babesa du aurrera egiteko; eta horrek zaila dirudi gaur gaurkoz, ikusita zenbait herrialdetan zer pisu handia daukaten oraindik ikatzak eta altzairuak.
‎Makila kaxatik atera eta eskutokian esaldi bat idatzita duela ikusi dut: " Atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu". Ederra esaldia.
‎Horrelakoetan, nire euskal makila hartzen dut eta, aurreko guztia egiazkoa izan dela gogoratzeko, eskutokiko esaldia irakurtzen dut: " Atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu".
‎Gero, begiak jaso eta pare pareko mendiei so geratu da. Taxutu duenez, Izpegiko gaina behar du aurrean duen mendi puska horrek, eta, haren gibelean, ez sobera urrun, sorterria dago, Zugarramurdi. Zimiko batek estutu dio barrena.
2021
‎Etxola gehienetan familia bakarra bizi zen, baina kasuak daude non etxola berean familia bat baino gehiago bizi ziren elkarrekin, askotan lotura familiarrek bultzatuta, hots, etxola berean bi anaia bizi litezke nor bere emazte eta seme alabekin. Honek lotura zuzena du aurretik aipatutako sare familiarrekin. Baina ez zen arrazoi bakarra, oso ohikoa baitzen lankide batek animatuta etxoletara bizitzera joatea eta etxola berean lantoki bereko bi familiaburu bizitzea.
‎Ordubete eskas du aurretik. Seietarako iritsi behar du.
‎Ez dago eroso, ez dago lasai. Kafea ez zaio gustatzen eta kafez beteriko katilu bat du aurrean. Jorgeri begiratu dio.
‎Ez du oztoporik, ez zutaberik, ez beste autorik, baina ez du asmatzen. Hainbat aldiz egiten du aurrera eta atzera, bi marren artean kabitu ezinik. Atzera martxa egin duen horietako batean mailatu bat eragingo dion kolpe bat sentitu du hormaren kontra.
‎Biartean, ez du ito nahi. Gau luzea du aurretik eta arnasa hartu du. Botoi ireki horrek uzten duen zirrikitutik ez zaio inor sartuko.
2022
‎Ertzainen linterna leihatiletara hurbildu da barrualdea miatzeko. Segundo batzuk baino ez, eta igeltseroak lortu du aurrera jarraitzeko baimena.
‎Hildakoaren segizioak astiro egiten du aurrera hilobien artetik. Euria ari duen arren –gau osoan ez du atertu–, hartxintxarren gaineko urratsen soinua entzun dezake Cesterok.
‎Ertzainari irribarretxoa atera zaio. Olaia bezalako lagunen ondoan, merezi du aurrera jarraitzea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia