Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 59

2008
‎Bide beretik, Kandido Azpiazuren kasua ere gogoratu zuten. Auzitegi Nazionalak enkantera atera du asteon etakide ohiak Azkoitian (Gipuzkoa) duen kristalde gia, hilketa baten ondorioz agindu zioten erantzukizun zibila ordaintzeko. AAMko Idoia Arbelaitzen hitzetan, «Espainiako Auzitegi Nazionalak bere ondasunak lapurtu dizkio, ezarritako zigorra osorik bete eta gero».
‎hala nola ezin konta ahala lege ekimen antolatu dituzte, eta itunaren aurkako errekurtso zenbait aurkeztu; hauteskunde iruzurrean aritzea eta errolda manipulatzea egotzi diete; dimisioa emateko eskatu diote Hauteskundeetako Gorte Nazionaleko presidenteari; gose grebak egin dituzte; kanpaina mediatikoa abiarazi dute eta bortizkeria bolada bati bide eman diote. Estatu kolpe baten arriskuaz ere ohartarazi behar izan du asteon Moralesek.
‎Lizarra bere bizitzako sasoi politena izan zela esan du asteon Arzalluzek. Eta egia da mende berrian behin ere ez dela orduko ilusioaren erdirik piztu.
‎Malmagrok ez du asteon entrenamendu saioetan parte hartu. Bizkarra minduta du.
2009
‎Talde madrildarrean Quique Sanchez Flores da nobedade nagusia. Benfikako teknikari ohiak Abelen lekua hartu du asteon. Ondorioz, teknikari berri baten aginduetara lan egiteak ematen duen motibazioarekin zelairatuko dira jokalari madrildarrak.
‎Horren harira, udalerrian egin beharreko eskaeren gaineko Autopistako lanak amaitzeko zereginak eta eskaerak txostena igorri du asteon Diputazioko Bide Azpiegituretako eta Bidegiko arduradunei; eta baita Jaurlaritzako Ingurumen sailari ere, ibilgailuek eragindako zarata eta erreken egoeraren gainean, zeresana duelako sail horrek.
‎Beste azterketa batzuk ezkorragoak dira. Euskadiko Kutxak, esaterako, tasa hori aurten %11, 8 izango dela ohartarazi du asteon. Confebask enpresaburu elkarteak aurten 45.000 langabe gehiago egongo direla eta 40.000 enplegu galduko direla ziurtatu du, halaber.
2010
‎irabazle Beñat Ugartetxea; bigarren Fredi Paia; hirugarren Gorka Ostolaza; laugarren Joseba Artza; bosgarren Oihana Bartra; eta seigarren Xabier Enbeita. Saioko kronika Julen Gabiriak egin du asteon.
‎Amurizak irabazi zuen finalerako postua, eta Gernikako finalaurrekoan zer gertatuko zain egon dute Estiballes, Abarkas eta Ormazabalek. Saioko kronika Ilaski Serranok sinatu du asteon Hitzetik Hortzerarako.
‎Amurizak irabazi zuen finalerako postua, eta Gernikako finalaurrekoan zer gertatuko zain egon dute Estiballes, Abarkas eta Ormazabalek. Saioko kronika Ilaski Serranok sinatu du asteon Hitzetik Hortzerarako.
‎Neurri horren inguruan hitz egiten aurrena Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusia izan da. Errentarik handienei zergak igotzea ez ezik pentsiodunei eta 18.000 eurotik beherako errentak dituztenei kenkariak ezartzea ere aztertzen ari dela aurreratu du asteon. EAJk, baina, ez du begi onez hartu Arabako Diputazioaren ekimena.
2011
‎Valentziari Mestallan irabazteko gai izan da, eta Sportingen kontra jipoia hartu du etxean. Hala ere, zaleen aurrean kanpoan baino arriskutsuagoa da», esan du asteon Andoni Iraolak. Bestalde, Michael Laudrupen taldea estu hartzeko era zein den argi dauka Gaizka Toquerok.
‎Kepa Junkerak lehen grabaketa sinfonikoa egingo du asteon
2012
‎Aste honetan bete dira 200 urte Charles Dickens jaio zenetik, eta efemeride hori baliatu dute askok haren lana gogora ekarri eta hari gorazarre egiteko. Javi Cillero Goiriastuenak egin eta Ibaizabalek 1994an argitaratutako Hard Times eleberri laburraren itzulpena sarean jarri du asteon Armiarma atariak, www.armiarma. com/ unibertsala/ dickens helbidean. Pasarte hau eleberriaren aurreneko ataleko bosgarren kapituluaren hasiera da.
‎Bezperan gobernu krisia gainditzeko irizpideak hitzartu eta gero, Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak gutxietsi egin du asteon gertatutakoa. Haren esanetan, «katilu bateko ekaitza izan da gobernu krisia».
‎Aurreko bi estropadetako garaileak Zumaia eta Galizia izan dira, eta bietan Getaria Tolosa sailkatu da bigarren. San Juanek Gipuzkoako txapelketa irabazi berri du asteon. Lehia estua espero da.
2013
‎Egun osoa ematen du garajean sartuta. Amerigo Vespucci fragata bukatu du asteon. Belaontzi ederra, Amerigo Vespucci.
2014
‎«Defentsa postuan jokatzea ez da berria niretzat, eta eroso sentitzen naiz. Konfiantzaz eta buruz aspaldiko ondoen nago», esan du asteon. Hiru hilabete barru, zortzi urte beteko dira Balaidosen Lehen Mailarako jauzia eman zuela.
2015
‎TTIPak AEBetako enpresei utziko lieke hango araudi berarekin sartzen».Eusko Jaurlaritzak, ordea, ez dio kalterik ikusten balizko merkatu bateratuari. Alderantziz, TTIPa Arabarentzat, Bizkaiarentzat eta Gipuzkoarentzat «onuragarria» izango dela baieztatu du asteon Arantza Tapia Ekonomia, Garapen eta Lehiakortasunerako sailburuak. Haren esanetan, merkataritza harremanak liberalizatu diren bakoitzean, «irabazi» egin du ekonomiak.Kontrakoa uste du Laura Gonzalez de Txabarri ELAko nazioarteko arduradunak:
‎Hiru jokalari fitxatu ondoren, zuzendaritzak ez du aurreikusia beste inor fitxatzerik. «Nahi genuen taldea lortu dugu», adierazi du asteon Jokin Aperribai presidenteak. Garaiz egin ditu etxeko lanak, beraz.
‎berri du asteon, Boiseko euskaldunei buruzkoa.
‎Joma lantegi zaharrak utzitako orubean Lidl eta BM kateko supermerkatuak joango direla konfirmatu du asteon Baika Gestion enpresa sustatzaileak. Mahai gainean duten proiektuak aurreikusten du bi supermerkatuak 2016ko abendurako abian egotea; lizitazio prozesuan dago orain proiektua eta asmoa da" ahalik eta lasterren" esleitu eta obrak urtea amaitu aurretik hastea.
2016
‎Euskal kooperatiba handiena urteetan kolokan eduki duen egoera ekonomikoa otzandu dute, eta «beste fase batean» sartu da. Agustin Markaide presidenteak Elorrioko enpresaren egoera xeheki azaldu du asteon kazetari talde batekin izandako ohiz kanpoko bileran; otsailean egindako azken desinbertsioek ziklo berri bat abiarazi dute, eta aurrerantzean Eroskik beste dinamika bat espero du, emaitzak gehiago txukundu eta irabaziak lortzeko. 2016an beteko luke helburu hori, 2015ean krisia hasi zenetik emaitza onenak lortu ostean.
‎Al Jazeera arabiar komunikabideak AEBetan ingelesez duen atarian erreportaje bat plazaratu berri du asteon, Boiseko euskaldunei buruzkoa. " `Ni Boisekoa naiz:
2017
‎Horri aurre egiteko, oraingoz abendu bukaerara arteko mobilizazio egutegia aurkeztu dute. Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak hezkuntza publikoaren aldeko apustua" sendoa" dela ere adierazi du asteon. Bestelako ikuspegia dute sindikatuek, eta, horiekin batera, mobilizazioetara gehitu den Bilboko Ibaiondoko ikastetxe publikoetako hezkuntza komunitateak ere.
‎Bozeramaileek 7.305 euro jasotzen dituzte; bozeramaile albokoek, 6.724 euro, eta batzordeetako presidenteek, 6.069 Batzordeetako presidentearen albokoek 5.684 euro jasotzen dituzte; batzordeetako idazkariek, 5.335; batzordeetako bozeramaileek, 5.684; eta batzordeetako bozeramaileen albokoek, 5.335 euro. Kongresuko presidenteak, berriz, 13.758 euro.Kongresuko eserlekudun horien gehiengo batek zamaketarien «pribilegioen aurka» bozkatu du asteon, langile horietako batzuek hilero 4.000 euro ere jaso ditzaketelako garabi batean esertzeagatik, edozein ordutan, gauez edo egunez, astelehenetik igandera deitzen dituztenean beharrera. Baldintza jakinen arabera beren oinarrizko soldata (1.200 euro inguru) hirukoiztu dezaketen portuetako langileen esparrura eraman nahi dute lehiakortasuna liberalizazioaren beharraz aritu diren kongresukide askok; ez dute kongresura eraman nahi, noski.
‎hango armadak rohingyen kontrako erasoaldia hasi zuenetik, abuztuan, milaka pertsonak alde egin behar izan dute etxetik, eta errefuxiatutakoen %60 umeak dira, Bangladeshera ihes egindakoak, etxeak eta herriak erre baitituzte. NBEk Aung San Suu Kyi Myanmarko buruarekin hitz egin nahi izan du asteon rohingyen egoeraz, baina mintzatzeari uko egin dio. Nazioartearen buruzagi kuttuna izan da urte askoan; Bakearen Nobel saria eman zioten Myanmar demokratizatzeko saiakeragatik.Afrikako gerra luzeetan ere egoera larrian daude umeak.
‎Enplegu anezka izango du ostera ere Arabako Errioxak; bada, Guardian izan beharrean, aurten, Oionen eskainiko dute programa hori. " Guardian 2016an funtzionatu zuen taldea Oionera eramango dugu, langabezia gehien dagoen Arabako herria baita, %22 baino langabezia tasa altuagoa baitu", azpimarratu du asteon egindako aurkezpenean Arabako Diputazioko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren saileko diputatu Cristina Gonzalezek.
2018
‎Ez dira garai onenak emakumeentzat noiz izan dira?. Alberto Ruiz Gallardonek ere berea bota du asteon. Espainiako Justizia ministroak azaldu duenez, emakumea abortatzera behartzen duen indarkeria estrukturala dago gizartean, eta horri aurre egin behar zaio.
‎«Orain artean ez nuen bera ezagutzen, baina elkar ezagutu dugu, eta, pentsakera aldetik ere antzeko gabiltzanez, elkartzea ona dela uste dut».Izan ere, jende asko bildu da Idiakez kaleko eraikinean, lehendabiziko egunetik; Espainiako Gizarte Segurantzaren ordezkaritzarena da, baina urteak daramatza hutsik. Hala, aspaldiko mugimendu gehiena izan du asteon, eta lagun asko gerturatu dira bertara. Eragileen «aniztasunetik kolektibora» egiten ari dira egitasmoan, Donostiako Langileen Babes Taldeko kide batek azaldu duenez ez du izenik eman nahi izan.
‎Eskoriatzako Luis Ezeiza Herri Eskolak Aste Kulturala egin du asteon. Egubakoitzera bitartean, irakurzaletasuna bultzatzeko, inguruko eskolen arteko komunikazioa indartzeko, jendaurreko aurkezpenetan gaitasunak garatzeko, bizikidetza lantzeko eta gurasoen, ikasleen eta irakasleen arteko harremanak indartzeko askotariko ekintzak egin dituzte:
2019
‎Euskal Herriko Mugimendu Feminista oinarrikoa da, autonomoa eta transbertsala, eta sarri uztartu egin ditu eremu sinbolikoa eta materiala, alegia, identitatearekin lotutako borrokak aldarrikapen sozial eta politikoekin lotu ditu.Baina Fraserren gogoetak balio dezake arrisku batzuez konturatzeko. Feminismo liberala (bir) sortzen ari dela ohartarazten ari dira ahots batzuk, eta, hain justu, Ciudadanosek kontzeptu horixe aldarrikatu du asteon: «Berdintasuna ez da ezkerraren edo eskuinaren kontu bat».
‎Etxe Zuriak horregatik irabazi nahi dio bataila hori Pekini. Huaweiren frontea inportanteena da Washingtonentzat, eta pauso estrategikoa eman du asteon: «larrialdi nazionala» deklaratu du telekomunikazioen sektorean, eta AEBetako konpainiei debekatu egin die ezer salerostea.Txinako telekomunikazio erraldoia bakartu eta itotzeko estrategia da, neurriak hornitzaile barik laga baitezake.
‎Horiek horrela, Atzeraldi Handiaren osteko lehen greba orokorra deituko dute sindikatuek Hegoaldean, 2020ko urtarrilean.Raul Arza sailburua. Ez bagara mobilizatzen, gure eskaerak ez dira iritsiko agintarien mahaira. Agenda politikoan jarri nahi ditugu, eta grebak aukera ematen digu ikusgarritasuna lortzeko?, azaldu du asteon ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzak. Zein eskaerak diren?
‎2018ko uztailean sortutako Ttap aldizkari digitalak edizio berria estreinatuko du asteon. Edizio berriak Nafarroako gertuko gaiak eta pertsonaiak landuko ditu hamabostean behin, irailaz geroztik Bizkaia eta Gipuzkoarako astero argitaratzen dituen edizioen estaldura osatuz.
2020
‎Sultana Shirok 31 urtebetetzea ospatu du asteon. Sorterritik kanpo, berriz ere, baina ospatu egin du.
‎Lombardian (Italia), Europaren bihotzean, lantegi ugari itxita daude joan den ostiraletik. Autogintzako osagaiak egiten dituzten lau enpresa handi daude eremu horretan, eta gertatzen ari denaren neurria eman du asteon Iruñeko Volkswagenen zuzendaritzak iragarritakoa: aldi baterako enplegu erregulazio bat.
‎Qasseim Soleimani Irango Guardia Iraultzaileko jenerala zenaren hilketak tentsioa handitu du asteon Iranen eta AEBen artean, eta Irak gatazka horren protagonista bilakatu da. Washingtonen drone batek hil zuen Soleimani, Bagdaden, eta Iranek herrialde hartan bertan erantzun zuen:
‎Debabarrenan atzemandako kasu kopuruak egunez egun gora egin du asteon: hamar zenbatu zituzten martitzenean, hamahiru eguaztenean eta 18 atzo, eguena.
‎Arrasateko Trikitixa Eskolak ikasturterako matrikulazioa zabaldu du asteon, eta hilaren 12ra arte egongo da izena emateko aukera, arrasatetrikitixaeskola@gmail.com helbidera idatzita edo zenbakira deituta.
2021
‎Futbolaren historian egon den jokalari onenetakoaren —onena ez bada— inguruko dokumentala estreinatu du asteon Netflix plataformak: Pelé.
‎Alderdi Demokrataren kongresukide taldeak zeregin zaila du asteon hasitako epaiketa politikoan. Gutxienez hamazazpi senatari errepublikanoren baiezkoa behar du arrakasta izateko, baina trumpismoak duen pisuak barne zatiketa bat eragin du Alderdi Errepublikanoan, eta, hortaz, euren interesen ikuspuntutik, goi ganberako ordezkari askok ez dute horretatik aldentzeko asmorik erakutsi.
‎«Bere garaian, murgiltzearen aplikazioan oso zorrotzak ez izatea erabaki zen, hain justu, hausturarik ez eragiteko, baina malgutasuna ez zen kontrolatu». Eragile guztiek nabarmendu dute ikastetxeetan ez dela ikuskaritzarik egiten katalanaren erabilera zaintzeko; eta, hain justu, neurri horixe iragarri du asteon Generalitateak: zentroetako proiektu linguistikoak betetzen direla ziurtatzeko ikuskaritza kanpaina bat abiatuko du.
‎CA taldeak iragarri du asteon Azpeitiko fabrika abiarazteko aukera aztertzen ari dela, baina oraindik «hastapeneko fase batean». Tapia sailburuaren arabera, erakundeek «erraztu» egin behar diote bidea, besteak beste, Leal familiak 140 lanposturi buruz hitz egin duelako.
2022
‎Alderdi abertzaleek, ordea, ez dute negoziatzeko inolako tarterik eduki. EAJko presidente Andoni Ortuzarrek «CEOE bere lekuan» jartzeko eskatu du asteon, negoziazio parlamentario bat egon dadin. Euskal itunak estatukoen gainetik jartzea besterik ez dute eskatu jeltzaleek, 2010eko lan erreforma iritsi arte zeuden moduan; hor jarri dute marra gorri bakarra, baina hori ere ez du aldatu nahi izan gobernuak, patronalaren mehatxupean.
‎Helsinkik hamarkadotako jarrera hautsi du asteon, eta Kievi armak eskaini dizkio Errusiako armadari aurre egiteko. Marinentzat, erabakia «historikoa» da, eta helburu du «Ukrainaren independentzia eta subiranotasuna babestea»; lehen ministroak uste du horrek ez duela kolokan jarriko «segurtasun nazionala», baina baliteke herritarren artean iritzia bestelakoa izatea, sinadurak biltzeko herri ekinaldiak argudiatu baitu NATOn sartzeak herrialdearen «segurtasuna hobetzen lagunduko» diela.
‎Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk esan du asteon «gerra ekonomia» baterako prestatu behar duela gizarteak, «ondorio larriak» izango dituelako. Ez du esan ondorio larri horiek luze jotzen badute zer egingo duen administrazioak gehien kaltetutakoak laguntzeko, nola ari den prestatzen gobernua gerra ekonomia horretarako.
‎Grebara deitu ez duten garraiolarien elkarteekin akordioa egin du asteon Espainiako Gobernuak gasolioa merkatzeko, baina lanuzteak aurrera egin du, eta garraiolari gehiago batu dira protestara. 500 milioi euroren laguntzak iragarri ditu Madrilek garraioaren sektorea laguntzeko, baina ez du azaldu nola gauzatuko duen laguntza hori, zer neurri zehatzen bidez. Bakarrik CNTC Espainiako garraiolarien elkarterik handienak onartu du gobernuaren eskaintza.
‎Sri Lankako presidenteak gobernu berri bat izendatuko du asteon
‎Ukrainak esan du asteon hasiko dela zerealak esportatzen
‎Udalerriaren" garapena bideratzeko" eta datozen urteetan" eraldaketarako akuilu" izan daitezkeen proiektuak erabakitzeko Hiri Agendarako ekintza plana landuko du Gasteizek. Udalak plan hori aurrera eramateko lizitazioa abiatu du asteon, horretan lagunduko dion enpresa baten laguntza teknikoa kontratatzeko. 168.190 euro bideratuko ditu horretarako.
‎Pol Pol mendi taldeak zuzendaritza batzordea berritu du asteon, eta Jesus Zabaleta izendatu dute presidente. Elkartearen bilakaeraz eta erronkez jardun du Zabaletak:
2023
‎zentroko kideek azaldu dute litekeena dela zentroak atea ixtea ekainean, ikasle kopuru nahikoa lortzen ez badu. Nafarroako Gobernuak atzera egin du asteon, ordea, eta eskola ixteko asmorik ez duela erran du Felix Taberna lehendakariordeak.
‎Podemosi kaleko hegoak mozteko diseinatutako legea babestu du asteon Unidas Podemosek; seguru asko alderdi horrek legealdian irentsi behar izan duen kontraesanik handienetako bat izango da.
‎Espainiako Barne ministro Fernando Grande Marlaskak igoera defendatu du asteon, Espainiako Senatuan, Espejo ez delako inoiz egon «inongo ebazpen jakinetan inputaturik».
‎Narrastiek larru zaharra uzten duten gisa berean erantzi du azala EHZ Euskal Herria Zuzenean festibalak, azalberritzeko, ziklo bat itxi eta beste bati ekiteko. Festibalak 27 aldia izanen du asteon, eta hori izanen da Irisarrin (Nafarroa Beherea) eginen den azkena. Antolatzaileek atzo iragarri zutenez, heldu den aldia «beste nonbait» antolatuko dute.
‎PPko buruak lau boto falta ditu Moncloara iristeko, eta EAJn jarri du jomuga. Jeltzaleen Kongresuko bozeramaile Aitor Estebanek oso argi utzi du asteon EAJko bost diputatuek ez dutela PP babestuko, «Vox sartzen den ezein ariketatan» ez dutelako parte hartu nahi. Baina bozen biharamunean bertan hasi ziren presioei aurre egin dio EAJk datozen asteetan, PP argi uzten ari denez.
‎Horrez gain, Jaione Jauregi euskal presoa aske utzi du asteon Espainiako Auzitegi Nazionalak, argudiatuta egozten zitzaion delitua preskribatuta zegoela. Hiru urte eta erdi egin ditu Alcalako espetxean (Espainia).
‎Zornotzako Musika Bandak' Bitartean artea tarteko' denboraldi berria aurkeztu du asteon.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia