Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 235

2008
‎«Zapatero jaunaren gobernuak ez du oraindik arrazoi demokratiko edo juridiko bakar bat ere eman azaltzeko zergatik ez duen nahi herri hau bakearen, elkarrizketaren eta elkarbizitzaren alde demokratikoki mintzatzea», esan du Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalean helegitea jartzeko duen asmoaren inguruan. Areago, «despotismo ilustratu berri batean» sartu izana egotzi dio, «dena herriarentzat, baina herria gabe» aritu nahi duela.
‎Estatu Kontseiluaren oniritzia izanda, galdeketa legearen aurka egiteko bidea hasi du Espainiako Gobernuak. Hain justu ere, ministroen kontseiluak gaur bertan erabaki dezake legearen aurkako helegitea aurkeztea, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak jakinarazi duenez.
‎EAEko Buletin Ofizialean argitaratu orduko legearen aurkako helegitea jarriko duela iragarri du Espainiako Gobernuak
‎Eusko Legebiltzarrak ekainaren 27an onartutako Galdeketarako Legearen helburua EAEn erreferenduma egitea dela uste du Espainiako Gobernuak. Espainiako Konstituzioak erreferendumak egiteko eskumena «Espainiako nazioari» ematen diola ohartarazi du, eta ahalmen hori ez duela «Espainiaren zati batek».
‎Nafarroako Parlamentuan NaBai ren bozeramaile Maiorga Ramirezek salatu du Espainiako Gobernuaren jarrera, «Auzitegi Konstituzionala erabiltzen ari baita eskubide historikoak dituzten lurraldeen nahien gainetik jartzeko». «PPk eta PSOEk beraiek ados dauden erabakiak bakarrik errespetatzen dituzte», Ramirezen arabera, eta horrek «lurraldeekiko errespetu eza» nabarmentzen duela dio.
‎Hain zuzen ere, 414 langiletik 113ri kontratua eten diete. Enpresak arrazoitu du Espainiako Gobernuak pizgarriak murriztuko dituela.
‎«Poliziak, parapolizialak eta komunikabideak inpunitatean mugitzen dira, atxilotze politikoak egitean, torturatzean, kartzeletan bizi baldintzak muturrera eramatean eta euskal independentismoa kriminalizatzeko kanpaina mediatikoak egiteko orduan». Horrek guztiak argi erakusten du Espainiako Gobernuak hartu duen bidea, AAMren ustez.
‎Justizia ez ezik, Espainiako Gobernua eta Segurtasun Indarrak ere «erne» egongo dira De Juanaren inguruan, «biktimen oroimena eta ohorea babesteko». Hori adierazi du Espainiako Gobernuko presidenteorde Fernandez de la Vegak, Mexikotik.
‎Ingurumen Eraginaren Deklarazioa egiteko prozedura azkartzea proposatu du Espainiako Gobernuak
‎Azpiegitura eta industrialde handiak egiteko prozesua asko atzeratzen duela eta, obra horiek ezinbestez gainditu behar duten tramite bat azkartu eta arindu nahi du Espainiako Gobernuak: Ingurumen Eraginaren Deklarazioa.
‎Ekologistak Martxan ek ere oso gogor kritikatu du Espainiako Gobernuak hartutako erabakia. Erakunde ekologistaren ustez, gaur egun ingurumen eraginaren deklarazioak «tramite hutsak» dira, eta administrazio askok ez dituzte bete ere egiten.
‎«Arrazoi genuen». Horixe esan du Espainiako Gobernuak Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Galdeketa Legea aho batez atzera bota ondoren. «Gobernua seguru zegoen Ibarretxeren abentura joko arauen kontrakoa zela eta ez zuela aurrera egingo», azaldu du Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordeak.
‎Langraiz Okako espetxe zaharra ordezkatuko duen presondegi berriaren obrak abuztuan hasi ziren. Zundaketa arkeologikoak direla jakinarazi du Espainiako Gobernuak.
‎Espainiako Plastikoaren Enpresarien Konfederazioak plastikozko poltsa sendoagoen eta handiagoen aldeko apustua egin du Espainiako Gobernuarekin izan dituen bileretan. Poltsa horiek erabilera asko izan ditzakete, eta, hondatzean, birziklatzera bota daitezke.
‎30.000 milioiko funtsa sortzea eta gordailuen bermea 100.000 eurora igotzea onartu du Espainiako Gobernuak
‎Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzari dagokion eskumenaren transferentzia jasoko du Eusko Jaurlaritzak. Urtero 86,8 milioi euroko kostua izango du Espainiako Gobernuarentzat.
‎Pasaiako portua. Pasaiako (Gipuzkoa) portua berritzeko eta kanpoko portu berria egiteko, 9 milioi euroko diru saila bideratuko du Espainiako Gobernuak.
‎Haren ustez,, harrokeria ulertezinarekin? jokatu du Espainiako Gobernuak, euskal herritarrei beren iritzia ematea ukatu dielako. Gainera, salatu du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak ETArekin eta Batasunarekin, herri galdeketa bat?
‎Garikoitz Aspiazuren atxiloketarekin ETAri «kolpe erabakigarria» eman diotela adierazi du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak. Atxiloketaren garrantzia, hitzekin ez ezik, irudiarekin ere nabarmendu nahi izan du Espainiako Gobernuko presidenteak: izan ere, batetik, bera izan da atxiloketaren inguruan komunikabideen aurrean hitz egin duen lehena eta ez Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak, ohi bezala, eta, bestetik, soilik agerraldi berezietarako erabiltzen duen Moncloako Jauregia aukeratu du hitz egiteko.
‎Horretaz gainera, AAMk adierazi du Espainiako Gobernuak «muzin» egin diela Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak egindako gomendioei. Euren esanetan, «euskal herritarrak torturatzen jarraituko dute».
‎1936ko gerrako eta frankismo garaiko biktimen aitortza eta diru laguntzak arautuko dituen dekretua «egun gutxi barru» kaleratuko du Espainiako Gobernuak. Hala aurreratu zuen atzo Ramon Jauregi PSOEko diputatuak, eta iragarri zuen biktimak lurpetik ateratzea ere arautuko duela arauak.
2009
‎Haren irudiko, zentzugabea da Euskal Herriko indarkeria arazoari irtenbidea bilatzegatik bilerak izan dituen lehendakari bat epaitzea. Hala, gogoratu du Espainiako Gobernuan izan diren presidente gehienek (Gonzalezek, Aznarrek eta Zapaterok) negoziazioa erabili dutela gatazkari konponbidea bilatzeko.
‎Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen aldaketa txiki utzi du Espainiako Gobernuak. Atzo iragarri zuen Espainiako barne produktu gordina %1, 6 txikituko dela aurten.
‎D3M hauteskunde plataformak uste du Espainiako Gobernuaren jo puntuan dagoela. Haren aurka makina errepresibo juridiko poliziala martxan jarri duela salatu dute plataformako sustatzaileek.
‎AAMk salatu du Espainiako Gobernuak demokraziaren oinarriei burla egiten diela eskubide batzuk urratuz
‎Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu du Espainiako Gobernuak daraman estrategia errepresibo ero baten azken atala izan direla atxiloketak. Uste du polizia operazioaren helburua independentistak izan direla, eta ohartarazi du horrela izatea atxiloketekin eta espetxearekin ordaintzen dela.
‎Haatik, EAJko buruzagiaren ustez, EAEk ez du PSE EEren eta PPren kudeaketarik behar. EAEk ez du Espainiako Gobernuko ordezkaririk behar, azpimarratu du. Euskal Autonomia Erkidegoak behar duena autogobernua, autonomia eta euskal herritarrek beren etorkizuna erabakitzeko eskubidea bermatua izatea dela uste du BBBko presidenteak.
‎Gaineratu dute fiskalaren eskaerak gainditu egin duela herri akusazioarena. Labianoren ustez, horrek erakusten du Espainiako Gobernuaren jazarpen estrategia.
‎Nuclenor enpresa da zentralaren jabea, eta hark erregaia aldatzeko duen presa Garoñaren jarduera luzatzeko beste ahalegin bat dela deritzo talde ekologistak. Datorren uztailean argitu behar du Espainiako Gobernuak Garoñako zentralaren etorkizuna, Nuclenorrek ustiatzeko epea hamar urtez luzatzeko eskatu baitu. Ordea, Garoñako zentralak erabiltzen duen erregaiak aberastutako uranio oxido barrak bi urteko iraupena du.
‎Baina, Espainiako Gobernuan PSOE edo PP izan, beti ukatu zaie, Espainiako Estatuaren segurtasun eta kartzela politikaren kontu bat delako. Salgadok berretsi du Espainiako Gobernuaren iritzia, eta bidenabar Lopezek egiten duen promesa bat ezertan ez utzi.
‎Batasunari ideia guztiak defenditzen ahal direla erakusten diola uste du Espainiako Gobernuko Barne ministroak
‎ETAko Gipuzkoako beste komando bateko ustezko burua izan liteke Rubalcabaren erranetan. Atxiloketa horrekin, azkenaldian gertatutako hainbat atentaturen jatorria argitu daitekeela uste du Espainiako Gobernuko Barne ministroak.
‎Iberdrolako buru Galanek energia sektorean erreformak beharrezko ikusten ditu eta Europak lan merkatuan, pentsio sisteman eta hezkuntzan. Galtza bete lan izango du Espainiako gobernuak datozen urteetan, greba orokorrik gabe ere.
‎Iragarpena txalotu dute PSNk, CDNk eta PPk. PSNk esan du Espainiako Gobernuari esker ere badoala aurrera Nafarroa. CDNk eta PPk, ordea, salatu dute atzerapenarekin hasiko direla lanak.
‎Nuclenorrek uztailera arte du zentrala kudeatzeko baimena. Ekainaren 5a baino lehen, zentralak irekita jarraituko duen edo ez erabaki du Espainiako Gobernuak.
‎Asteazkenean, Arturo Villanueva atxilotu zuten, Belfasten (Ipar Irlanda), eta epailearen aurrean deklaratu eta gero aske utzi zuen 5.600 euroko bermea ordaindu ondotik. AAMk salatu du Espainiako Gobernuak euskal independentismoaren aurka eramaten duen sorgin ehizak ez daukala mugarik. Munduan zehar barreiatuak dauden iheslariei elkartasuna adierazi nahi izan die, baita babesa eman ere.
‎Iniciativa Internacionalista hautagaitza gertutik zainduko du Espainiako Gobernuko Fiskaltzak, Estatuko segurtasun indarren laguntzarekin. Hala jakinarazi du Espainiako Efe berri agentziak, Gobernuko iturriak aipatuz.
‎Estatuaren abokatuak eta Fiskaltzak inpugnazioa Espainiako Auzitegi Gorenean aurkeztu eta berehala iritsi dira alderdien eta politikoen erreakzioak. II SPrekin deus ikustekorik ez duela ziurtatu eta gero, ezker abertzaleak elkartasuna adierazi dio ohar baten bidez. Salatu du Espainiako Gobernuak bertze urrats bat egin duela, politikaren jazarpenean?. –Benetako sorgin ihizia?
‎Frankismoa bizi izan zuten homosexualei ez zaie jasan zuten jazarpena aitortu. Hala, duela aste batzuk jaso du Espainiako Gobernuaren kalte ordaina homosexuala izateagatik frankismoaren jazarpena jasan zuen lehen biktimak. Kalte ordaina 4.000 eurokoa izan da.
‎Enplegua ere sortu nahi du Espainiako Gobernuak, eta hori zerbitzuen sektorea liberalizatuz lortu nahi du. Europako Batasuneko Zerbitzuen Arteztaraua indarrean jarri ahal izateko, 47 lege aldatzea onartu zuen atzo.
‎Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren txostena aztertu, eta uztailaren 5erako erabaki du Espainiako Gobernuak Garo, a itxi edo ez. Hain zuzen ere, horri buruz Espainiako Senatuan egindako batzorde txostengile batean hartu zuen parte, atzo, Sanchezek.
‎Santa Maria de Garo, ako zentral nuklearra (Burgos, Espainia) itxi edo jarduteko baimena luzatu uztailaren 5a baino lehen erabaki behar du Espainiako Gobernuak. Erabaki hori baldintzatu nahian ari da industria nuklearra, hainbat elkarte ekologistaren arabera.
‎–Lege hauste zantzu txikienean? neurriak hartuko dituela jakinarazi du Espainiako Gobernuak
‎Asilo Legea berritu du Espainiako Gobernuak
‎Gisa berean akusazioak argudiatu zuen Alderdien Legeak atzera eragina zuela, Ad hoc egindako legea zela, eta Espainiako Konstituzioari leiala izatea behartzen zuela. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ez du horrelakorik ikusi eta zehaztasunetan sartu gabe bere ebazpenean berriro bat egin du Espainiako Gobernuaren defentsarekin. Europako hitzarmenaren arabera, atzera eragin ezak soilik zigor prozesuetan balio duela erantzun die HB eta Batasunari.
‎Ruizek gogorarazi du Espainiako Gobernuak sexuagatiko diskriminazio mota guztien aurka jarduteko konpromisoa duela, nazioartean hainbat hitzarmenekin bat egin duelako. –Baina Espainiako Estatuak ez du akordio horiek aplikatzeko barne politikarik martxan jarri?, erantsi du.
‎Euskal Herrian, Herrialde Katalanetan, Galizian eta Espainian giza eskubideen alde diharduten 45 elkarte biltzen ditu Torturaren Prebentziorako Koordinakundeak horko kide dira, adibidez, Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokia, Torturaren Aurkako Taldea eta Salhaketa. Eta ohar batean salatu du Espainiako Gobernuak ez duela bete NBEk egindako eskaria, torturaren prebentziorako tresna martxan jartzeko eskatzen zuena. Espainiako Gobernuak ekainean iragarri zuen Torturaren Prebentziorako Tresna Herriaren Defendatzailearen erakundearen barruan eratuko zuela.
‎Espainiako Gobernuak ekainean iragarri zuen Torturaren Prebentziorako Tresna Herriaren Defendatzailearen erakundearen barruan eratuko zuela. Hau da, erakunde hori administrazioaren esku egotea nahi du Espainiako Gobernuak.
‎Koordinakundeak ohartarazi du Espainiako Gobernuaren jarrerak, arriskuan, jartzen dituela Torturaren Prebentziorako Tresna Nazionalaren helburuak betetzea.
‎–Onartezina litzateke alde bakarreko jarrera hori hartuko balu?. CPTk salatu du Espainiako Gobernua, itxurak egiten, ari dela torturaren aurkako tresna juridikoak martxan jartzeko orduan.
‎Garo, ako (Burgos, Espainia) zentralaren itxierak ekarriko dituen lanpostu galerak eta ondorio ekonomikoak murrizteko, 2010erako 25 milioi euro emango dituztela jakinarazi du Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza ministro Miguel Sebastianek.Garo, a behin betiko itxiko duten urterako, 2013rako, hain zuzen ere, 100 milioi euro emateko asmoa du Espainiako Gobernuak.
‎Helburu berarekin aurkeztu du Espainiako Gobernuak Memoria Historikoaren Lege egitasmoa ere. Hainbat politikariren esanetan, iraganeko zauriak berriro ireki ez daitezen atera dute egitasmoa.
‎36ko gerran frankistek alderdi politikoei kendu zizkieten ondasunak itzultzeko eskaerak egiteko epea luzatzea erabaki du Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak. urteetan lapurtutako ondasunak eta eskubideak itzultzeko legea 1998an egin zuten, baina orain dela bi urte moldatu zuten.
‎Atxilotuak inkomunikatzearen aurka azaldu da berriro ere Amnesty International (AI). Nazioarteko erakundeak kaleratu berri duen txostenean gogor kritikatu du Espainiako Gobernuak inkomunikazioa erabiltzen jarraitzea. AIren arabera, atxilotuen giza eskubideak urratzen ditu inkomunikazio aldiak, eta torturak eta tratu txarrak ahalbidetzen ditu.
‎PPren ustez, gurasoak informatzearen inguruan Espainiako Estatu Kontseiluak egindako gomendioa, gizarte osoak egiten duen eskaera da?. Hori dela eta, salatu egin du Espainiako Gobernua lege proiektua bere horretan uztearen alde agertu izana.
‎Abortuaren Legea onartu du Espainiako Gobernuak
‎Abortua gauzatu behar duen medikuaren oniritziaz gain, beste bi osagileren aldeko txostenak eduki dira. Legea datozen asteetan iritsiko da Espainiako Gorteetara, eta eztabaidatua izan ostean, urte amaierarako indarrean izatea espero du Espainiako Gobernuak.
‎Diru premia handia du Espainiako Gobernuak. Biltzen duena baino gehiago gastatzen du, dezente gehiago krisi egoeran.
‎Josep Cruanyesek (1952, El Masnou) uste du Espainiako Gobernuak barkamena eskatu behar diola Kataluniari Lluis Companysi egindakoagatik. Abokatu eta historialari katalanaren iritziz, oraindik halakorik egin ez badu, Estatuak hutsune demokratiko handiak dituelako da.
‎Horrela adierazi du Onda Vasca irratian emandako elkarrizketa batean. Eskaera horrekin lotuta, diputatu jeltzaleak jakinarazi du Espainiako Gobernuak bi aditu kontratatu dituela, haren arabera, blindatzeak dituen arazo juridikoak aztertzeko.
‎Atmosferan kalterik ez eragiteaz gain, Ebroko uretan ere zentral termiko berriak ez duela eragin txarrik izango esan du Espainiako Ingurumen Ministerioak. Gehienez ibaiaren tenperatura 0,01 gradu berotuko dela uste du Espainiako Gobernuak. Ibaiaren gatz mailan ere ez duela eragin handirik izango adierazi du.
‎Zer jarrera azaldu du Espainiako Gobernuak Landaren prozesuan?
‎Prozesuan parte hartu du, nola ez. Baina ebazpenean lan taldeak argi utzi du Espainiako Gobernuaren argudioak oso ahulak izan direla.
‎Bileraren ostean irrati kate batean mintzatu zen, Jaurlaritzaren asmoen berri emateko. Kostuaren laurden bat Jaurlaritzak bere gain hartzeko prestasuna agertzearekin batera, lehendakariak espero du Espainiako Gobernuak beste horrenbeste diru jarriko duela. Eta, berriz, kostuaren gainerako erdia beren gain hartu luketela iritzi dio.
‎Legearen aldaketak kritika ugari piztu ditu hasiera hasieratik pertsonen eskubideen alde lan egiten duten elkarteen artetik. Hala, Amnesty Internationalek (AI) nabarmendu du Espainiako Gobernuak egin nahi duen aldaketak ez dituela giza eskubideak bermatzen, eta kritikatu du Espainiako segurtasunean eta etekin ekonomikoa ateratzeko neurrietan oinarrituta dagoela.
‎Berriz ere Espainiako Estatuan botere banaketarik ez dagoela agerian gelditu da, Maltzagako Mahaiaren ustez. Garzonek bere burua eskaini du Espainiako Gobernuaren politikarako.
‎Efe berri agentziak aipatutako iturriek diotenez, besteak beste legez kanpoko 36 atxiloketa delitu leporatzen dizkiote pirata bakoitzari, eta horrek zigor handiagoa dakar. Halaber, kanporatzeak ez luke bermatuko ustezko itsaslapurrak Somalian epaitzea, eta hori ezinbesteko baldintzatzat du Espainiako Gobernuak eta Auzitegi Nazionalak atxilotuak entregatzeko.
‎Gasteizen eta Donostian AHTak egingo duen bidea hitzartu du Espainiako Gobernuak. Eusko Jaurlaritzarekin, Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiekin eta Gasteizko eta Donostiako udalekin bi bilera egin zituen, atzo, Gobernuak.
‎Espainiako Gobernuaren inguruko egiaz ohartarazten gaitu, bai oraingoak bai aurrekoek isilean gorde baitute Marokok ez baimendu izana erreferendum bidezko, libre eta demokratiko bat. Aminatu dela eta, Marokok arazo izugarri bat sor diezaion onartu du Espainiako Gobernuak, berbertan planto egin eta aski dela esan beharrean, Europako eta munduko gune guztietan aldarrika eskatuta amai daitezela behingoz ekonomiari eta harreman nazioartekoei dagokienez Marokok dituen pribilegioak. Espainiako Gobernuak Aminatu bera jo du egoeraren erruduntzat, eta ahaleginak eta bi egin ditu emakumea jatera behartzeko, haren heriotza ez dadin izan egoera honetan kolaborazio delitua egotz diezaiokeen ezpata salataria.
‎Azken urteetan 2005 urtean indarrean jarri zen Tabakoaren Aurkako Legearen ebaluazio lana egin du Espainiako Gobernuak, eta ondorioak ikusita erabaki du legea gogortzea. Taberna eta jatetxe askotan legea betetzeari utzi egin diotela ikusi dugu.
‎EAJkoak ondorioztatu du Espainiako gobernuak ez direla orain arte prest agertu Ertzaintzari ahalmen hori emateko. Orain, Espainiako eta EAEko gobernuetako ordezkariek sinatu duten akordioarekin, eskua pixka bat zabaldu dutela dio Erkorekak.
2010
‎Hilabete eskas du Espainiako Gobernuak aurrekontu proiektua egiteko. Irailaren 30erako aurkeztua behar du egitasmoak.
‎Venezuelak Cubillasen inguruko ikerketa zabalik duela gogorarazi du, eta herrialde harekiko lankidetzari eutsi egingo diotela azaldu du presidenteordeak. Elkarlan hori muturreraino eraman arte lanean jarraituko du Espainiako Gobernuak, De la Vegaren hitzetan. Gainera, Espainiak auzi horrekin duen jarrera argia eta irmoa dela ohartarazi du.
‎2011 urteko udara arte erreformen azeleragailua sakatuko du Espainiako Gobernuak. Falta diren hilabeteetan, 30 lege egitasmo onartu nahi ditu; horien artean, enplegu eta ekonomia alorreko hainbat.
‎PPko buruaren irudiko, ETAk negoziatzera bultzatu nahi du Espainiako Gobernua, eta horregatik Arnaldo Otegi aurpegi onarekin jarri du, negoziatzaile itxurarekin. Ordea, amua ez irensteko eskatu du.
‎Horregatik, Txelui Morenok uste du Espainiako Gobernuak kale egin duela bere estrategian. Ez geroztik egon diren atxiloketa guztiek, ez zenbait komunikabideren kanpainek ez dute eztabaida baldintzatu.
‎Jon Anzaren heriotza argitu dadin exijitzeko Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gaur egitekoak diren elkarretaratze guztiak debekatu ditu Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Halaber, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzaren aurrean LABek deitutako elkarretaratzea debekatu du Espainiako Gobernuaren ordezkariak. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, berriz, herritarrei dei egin die gerra zikinaren eta errepresioaren aurka kalera ateratzera.
‎Adreilutik teknologiara pasatzeko legea onartu du Espainiako Gobernuak
‎Halaber, indar subiranisten arteko elkarlana dela-eta Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak EAri tentuz ibiltzeko ohartarazi izana hizpide izan du EAko buruak. Udal eta foru hauteskundeetarako urtebete falta denean egin du proposamena Zapateroren gobernuak, eta, Urizarren irudiko, lege aldaketen bitartez, legezkoak diren alderdiak legez kanpo uzteko asmoa du Espainiako Gobernuak. Gainera, jarrera horrek agerian uzten du EAk burujabetzaren alde egindako apustua dela-eta artega jartzen ari dela Espainiako Estatua, harentzat.
‎Donostia eta Gasteiz arteko egungo burdinbideari linea berri bat, hirugarrena, eransteko asmoa agertu du Espainiako Gobernuak, Frantziako Gobernuko ordezkarien aurrean. Frantziako trenbide azpiegiturak kudeatzen dituen RFFk argi adierazi du Irun eta Hendaia artean inbutua dagoela.
‎Murrizketa horiei esker, 16 milioi euro aurreztea espero du Espainiako Gobernuak
2011
‎Iruñean ere ildo horretako adierazpenak egin dituzte gehiengo sindikaleko ordezkariek. Lakuntzak, esaterako, ziurtatu du Espainiako Gobernua «gezurretan» oinarritzen dela pentsioen erreforma justifikatzeko: «Prozesuaren atzean dagoena da pentsio plan pribatuen aldeko apostua:
‎Die Linke, Enhelidsten eta Rodt Ipar Europako ezkerreko alderdiek Espainiako Gobernuari dei egin diote «konponbide baketsua eta politikoaren aldeko urratsak egiteko». Frantziako alderdi erregionalistak eta autonomista aurrerakoiak biltzen dituen R&PS federazioak ohartarazi du Espainiako Gobernuak ezin duela milaka euskal herritarren hautu politikoa galarazi. Galiziako BNG, Sardigniako Amanca Pro s' Indipendentzia, eta Celtic League alderdiak ere babesa agertu diote ezker abertzalearen apustuari.Venezian egiten ari diren Nazioarteko Bake Konferentzian, berriz, agiria sinatu dute Irlandako, Kurdistango eta Euskal Herriko zenbait alderdik.
‎Urteko bigarren hiruhilekoan telekomunikazioen etorkizuna baldintzatuko duen erabaki bat hartuko du Espainiako Gobernuak. Guztira, eremu erradioelektrikoan 310 Megahertz banatuko ditu konpainien artean.
‎Juan Carlos Borboikoari, legez, «indar armatuen botere gorena» dagokio; hala dio Espainiako Konstituzioak, eta Estrasburgok ez du gezur edo irainik ikusi alde horretatik. Otegi 2009ko urriaz geroztik behin behinean preso daukate.Zigorra onartuko duteEspainiak onartu eta bete egingo du Estrasburgoko Auzitegiak ipinitako zigorra; hala adierazi du Espainiako Gobernuko Justizia ministro Francisco Caamañok, Jose Luis Rodriguez Zapatero presidentearekin eta Botere Judizialeko hainbat kiderekin bildu ondoren. Dena den, ebazpena aztertuko dutela jakinarazi dute, «hasiera batean oso orekatua» iruditu zitzaielako Espainiako auzitegiek emandako epaia. Otegi espetxeratzekoa?. Ezker abertzaleak, berriz, pozez hartu du berria:
‎Ez dugu mehatxu nuklearraren beldur bizi nahi».Greenpeacek, berriz, istripuren bat izanez gero zentral nuklearren jabeek izango luketen erantzukizun zibila mugagabea izateko eskatu dute. Espainiako Gobernuak 1.200 milioikoa izatea nahi du.Zapateroren aginduaJaponiako hondamendiak energia nuklearraren inguruan sortutako eztabaida dela eta, lasai egoteko eskatu du Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok. Haatik, zentral nuklearren segurtasuna «berraztertzeko» agindu dio Espainiako Segurtasun Nuklearreko Batzordeari (CSN).
‎Pentsioen erreforma onartu du Espainiako Gobernuak
‎Pentsioen erreforma aurrera atera du Espainiako Gobernuak Kongresuan, PSOEren eta CiUren botoekin
‎Ana Mato PPko Antolakuntza idazkariordeak eta PPren Espainiako hauteskunde orokorretarako kanpainako arduradunak azaldu du PP «guztiz kontra» dagoela Bildu Espainiako hauteskundeetara aurkeztearekin. Hori dela eta, Espainiako Gobernua hori «eragozteko» lanean arituko dela espero du, nahiz eta zalantza duen Espainiako Gobernuak eta PSOEk hala nahi duten.Izan ere, horren harira azken egunetan Espainiako Gobernuko eta PSOEko hainbat kidek egindako adierazpenak «nahasgarriak» direla adierazi du Matok, eta horregatik, esan du Espainiako Gobernuari eta PSOEri «galdetu» litzaiekeela ea nahi duten Bildu hauteskundeetan egotea. Hori hala, Antonio Basagoiti EAEko PPren presidenteak esan du PPren gobernu bat «oso ondo» etorriko litzatekeela ETAk« jakin dezan armak uztea eta eragindako mina onartzea beste aukerarik ez duela».PPko idazkariordeak azaldu du, gainera, PSOEk egindako «bitariko» adierazpenekin herritarrek ezin dutela jakin PSOEko alderdikideak «pozik dauden edo ez» Bildu legezkoa delako, edota «Espainiako hurrengo hauteskunde orokorretara aurkezten utziko dieten».Bildu Espainiako Gorteetako hauteskundeetara aurkeztea «eragozteko», Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusia eta Estatuko Abokatua «Bilduko kideak egiten ari diren azken ekitaldi eta manifestazioetako datu guztiak» biltzen ariko direla espero du PPk.«Bakearen enbaxadore»Horrez gain, Basagoitik, Alfredo Perez Rubalcabari erreferentzia eginez, azaldu du azken horrek Bilduko kideak «zintzotu» egin zirela defendatu zuela, eta «haien fanatismoa» elikatu duela «bakearen enbaxadore izendatuz».Gainera, Basagoitik salatu du Espainiako presidenteak ez dizkiola «ezin nahasizko mezuak» bidali Bilduri:
‎Kaltetutako herrietako udalek laguntzak jasotzeko egin beharrekoa zehazteko bilera izan zuten atzo Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkaritzarekin. Espainiako ordezkaritzak deituta egin dute bilera.307/ 2005 dekretua aplikatuko du Espainiako Gobernuak Gipuzkoan. Hori hala, kalteak izan dituzten udalei laguntzak emango zaizkie.
2012
‎Zigor espediente bat zabaldu du Espainiako Gobernuak ETB Iruñerrian LTD lurreko telebista digitalean ikusteko Erreniegan hedagailu bat jarri zutenen kontra, hedagailua baimenik gabe ipini zutela argudiatuta. Carmen Alba Orduna Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak hartu du neurria.
‎Halaber, «lehenbailehen legea betetzeko» eskatu zion Espainiako Industria Ministerioari. Hilabete pasatu ostean, Nafarroako Gobernuaren eskaera hori bete du Espainiako Gobernuak zabaldutako zigor espedientearekin. Maiorga Ramirezek «eskandalagarritzat» jo zuen Juan Luis Sanchez de Muniain kontseilariaren agerraldia, eta haren dimisioa eskatu zuen.
‎Azken hamarkadetan onartutako erreforma «bortitzena» da, lan zuzenbidearen aurkako «luku bonba», langileen eskubide guztiak «banan bana» bortxatzen dituena. Sordoren hitzetan, enpresaburu «atzerakoienen» aldeko «jarrera ideologikoa» hartu du Espainiako Gobernuak. Erreformaren bidez, «enpresaburuak esaten duena egingo da, egin nahi duen moduan, esaten duen unean eta esaten duenera arte».
‎«Jainkoaren izenean, nola emango diot ba nik dimentsio politikoa ETAri», esan du Espainiako berri agentzi bati eginiko adierazpenetan. Fernandez Diazek, gainera, berretsi egin du Espainiako Gobernuak ez duela ETArekin inoiz negoziatuko. Bestalde, Raxoiren gobernuak gatazkaren konponbidean aurrera egin ahal izateko Iñigo Urkulluk herenegun jakinarazitako proposamena ontzat jo du Fernandez Diazek.
‎Lehen ildoari dagokionez, Espainiako Gobernuaren letratuak nabarmendu du auzi jartzaileak ez duela «salaketa egiaztatzen duen frogarik» aurkeztu. «Auzi jartzailearen alegazio subjektiboetatik harago, ez dago alegazio horiek baieztatzea ahalbidetzen duen datu objektiborik», argudiatu du Espainiako Gobernuaren abokatuak alegazioen idatzian. Atxiloaldian Otamendi ikusi zuen auzi medikuaren lekukotasuna da Espainiako Gobernuaren abokatuaren helduleku nagusia, epaitegian egindako deklarazioan kolpe edo indarkeria zantzurik ez zela ageri azaldu zuelako.
‎«Datorrena oso gogorra da; ziurrenik ez gara jabetzen datorrenaren neurriaz», Muñozen iritziz. ELAko idazkari nagusiak uste du Espainiako Gobernuak administrazio guztiak behartuko dituela murrizketa gehiago aplikatzera, oinarrizko arau gisa onartuta.
‎Ondoren, Bruselak zuzendu egin zuen Madril, eta %5, 8an uztera behartu du. Datorren astean jakinaraziko du Espainiako Gobernuak nola egin nahi duen hori, baina jada eragile askok. CEOE patronalak, esaterako, eta merkatuek auzitan jartzen dute helburu hori lortuko duela.
‎Intsumisiorik ez Madrildik etorritako murrizketa sortaren aurka azaldu da Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria. Ongizate estatuaren alde egingo duela adierazi du, baina aitortu du Espainiako Gobernuaren neurriak ezarriko dituela: «Eusko Jaurlaritza ez da intsumisoa izango.
‎Patxi Lopez lehendakariak txalotu egin du Espainiako Gobernuak «terrorismo delituak egin dituzten presoak gizarteratzeko» abian jarri nahi duen plana. Haren ustez, «demokraziaren garaipena» da presoen gizarteratzea lortzea, eta, gainera, Espainiako Konstituzioak babestuta dago.
‎Horregatik, ez du zentzurik Espainiako Gobernuak energia berriztagarrientzat ematen zituen diru laguntzak bertan behera uzteak, eta, aldi berean, ikatzari edo petrolioari lotutako energia ekoizpena indartzeak. Garoñako zentral nuklearraren bizitza luzatu nahi du Espainiako Gobernuak, adibidez. Zer iruditzen zaizu?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia