Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 235

2012
‎Marka berri bat baino gehiago da ezker abertzalea, Eusko Alkartasuna, Aralar eta Alternatiba hemendik aurrera bilduko duen izen berria. Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diazek berak argi utzi du EH Bilduren garrantzia, «ahalik eta boto gehien» jasotzea opa egitean. Berdintasun printzipio unibertsalaren kontra, hauteskunde errolda aldatzeari ekin badio PPk, independentismoaren hauteskunde emaitzak geldiarazi nahi dituelako da.
‎Berez, EH Bildu ibilbide luzeagokoa bada, hasiera batean Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetako erronkari begiratuko dio (eta Nafarroako Parlamentuko hauteskundeen erronkari, gobernu akordioaren hausturaren ondorioz bozak aurreratzen badira). Paradoxikoa badirudi ere, konponbide prozesuan Espainia eta Frantziako gobernuen aldetik immobilismoa nagusi izan arren, Sortu legeztatu gabe egon arren, edota hautagai zerrendak nahi bezala osatu ezin izan arren, haize politikoa alde du EH Bilduk. Batetik, sistema politiko ekonomikoaren krisi honetan EH Bildu errazago aurkeztu daitekeelako alternatiba gisa.
‎«Dagoeneko ez da tabu Europan independentziari buruz hitz egitea». Eta hala egin nahi du EH Bilduren hautagaiak. Koalizioak «interesa piztu» duela nabarmendu du.
‎«Gure xedea euskararen erabilera bermatzea da, ez soilik horren berri izatea». Koalizioaren programak azaltzen du EH Bilduk eredu bakar baten aldeko apustua egiten duela, eta ardatza euskara izango dela; gaztelania ikasgai modura irakatsita.
‎I+G+B edo Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako inbertsioa EAEko Barne Produktu Gordinaren %3koa izatea nahi du EH Bilduk. Halaxe aholkatzen du Europako Batasunaren Europa 2020 estrategiak, zehazki, %1 inbertsio publikoa, eta %2 sektore pribatuarena?.
‎Eibarko Tekniker teknologia zentroan izan da koalizioko lehendakarigai Laura Mintegi, eta azaldu du «enpresa gutxi batzuen etekinak handitzeko» baino gehiago, «justizia sozialean, kohesioan eta garapen ekonomiko bidezkoan sakontzeko» erabiliko duela inbertsio hori. Helburua inbertsio maila horretara heltzea izanik, lehen pauso gisa 2016rako I+G+Brako dirua BPGaren %2, 5ekoa izatea nahi du EH Bilduk? %2 ingurukoa da gaur egun?. Inbertsioak, ordea, enplegua bultzatzeko, gazteei lan merkatuan sartzea errazteko eta osasuna, hezkuntza, energia eta halako sektoreak eraginkorrago bihurtzeko balio behar du, Mintegiren esanetan.
‎«EH Bildu boterea irabazteko moduan dago, hautestontzien bidez, gehiengo soziala gehiengo politiko bihur dadin». Hala adierazi du, Bilbon egindako ekitaldian, koalizioaren Bizkaiko zerrendakide Oskar Matutek, eta esan du EH Bildu dela boterearen lehian sar daitekeen hautagaitza ezkertiar bakarra. Hala, «PSE EE, EAJ, PP eta halako indar eskuindarrei» boterea kendu nahi die koalizio subiranistak, «herritarrari emateko».
‎«Estatuak duen ahulezia erakusten du, preso baten hitzari beldurra diolako». Espainian disidentzia kartzelarekin zigortzen dela agerian dagoela azaldu du EH Bilduko lehendakarigaiak. Eta Otegi zein haren senideak zigortu izanak «hitza delitu dela» frogatu duela.
‎47 mezutan. 7 aldiz egin du EH Bilduren aurka, 5 aldiz EAJren aurka, eta 4tan kritikatu du Ezker Anitza. Mikel Arana Ezker Anitza alderdiko lehendakarigaiak 79 txioetatik 3tan egin du beste hautagaien aurka, eta, Equo ko Aitor Urrestik, 172 idatzietatik seitan eraso die gainerako alderdiei.
‎Euskal Herriko eta nazioarteko egoera politikoak aztertu ditu; alde guztietako politikarien esanak, jarrerak. Sutsu defendatu du EH Bilduren lana, proiektua eta gaitasuna. Baita lehendakarigaiaren profila ere:
‎Gasa ustiatzeko haustura hidraulikoaren teknikak zuzenean kalte egingo du Gasteizen, Salburuan. Hala bertaraino joan, eta ustiaketa sistema hori geldiarazteko eskatu du EH Bilduk. Energia eredua aldatzea beharrezkoa dela uste du Belen Arrondok, koalizioko Arabako zerrendaburuak, energia berriztagarrien alde egin behar dela.
‎Gizarteak oro har babesten dituen hainbat kontzepturen inguruan aliantza gero eta handiagoak eginez, gero eta herritar gehiago bilduz eskakizun horietara. Eta zein rol jokatu nahi du EH Bilduk prozesu horretan. Guri, eragile politiko gisa, tokatzen zaigu espetxe politikaren aldaketaren beharra aldarrikatzen duen gehiengo sozial hori gehiengo politiko eta elektoral bihurtzea.
‎EAJko eta PSE EEko agintariek ez dute adierazpenik egin, baina Antonio Basagoiti EAEko PPren presidenteak bai. «Logikotzat» jo du EH Bilduri Kutxabanken sartzen ez lagatzea: «Kutxabankek ondo funtzionatzea eta bezeroak izatea nahi badugu ezin dute bertan egon Batasunakoek.
2013
‎«Ezinbestekoa da agenda bateratu bat egitea». Erronka «handiak» eta «premiazkoak» ditu gizarteak aurrean, eta haiei aurre egiteko «herri izaeraz» jokatu beharra dagoela uste du EH Bilduk. Gatazka eta normalizazio politikoa da elkarlanaren bidez landu beharreko alor horietako bat.
‎Gogorarazi dio Auzitegi Gorenak 2004an kaleratutako ebazpen batean legebiltzarkideen bortxaezintasuna babestu zuela, eta auzitegi horrek ebatzi zuela ganberan egindako adierazpenengatik ezin dela parlamentarioen aurkako inolako ekinbide judizialik abiatu. «Hitzaren etxea dela zioten» Fiskaltzaren erabakia gogor kritikatu du EH Bilduko legebiltzarkide Juanjo Agirrezabalak. Haren ustez, onartezina da «iritziak» epaitu nahi izatea:
‎Europa Forumak antolatutako hitzaldian hitz egin du lehendakariak, Bilbon. Esan du EH Bildurekin eta UPDrekin ezin dela ados jarri, EH Bilduren eredu ekonomiko eta soziala eta UPDren autogobernu eredua ez datozelako bat EAJk duenarekin. Jeltzaleek koalizio subiranistarekin bat eginez gero, gehiengo osoa izango lukete legebiltzarrean? 48 eserleku?, baina Urkulluk erabat baztertu du aukera hori, bere hitzetan EH Bildu ez dagoelako prest koalizio gobernu bat osatzeko eta «EAJk babesten duen eredu sozial eta ekonomikoa erabat ezberdina» delako.
‎PP ez da izango gaurko bileran, baina ez du baztertzen etorkizunean bat egitea. Uste du EH Bildurekiko «exijentzia» handitu egin behar dela. UPDk, berriz, errefusatu egin du inoiz bertan parte hartzea.
‎EH Bildu legebiltzar taldearen eskariz eta berak eskatuta emango ditu azalpen horiek Urkulluk. Jaurlaritzak legegintzaldirako duen lege egutegia azaltzeko eskatu du EH Bilduk, eta, horrekin batera, gobernu programa zehaztuko du lehendakariak, berak hala eskatuta. Urkulluk joan den martxoaren 21ean aurkeztu zituen Mila egun izeneko gobernu programaren ildo nagusiak Lehendakaritzan, eta horien berri emango die gaur legebiltzar taldeei.
‎Eusko Legebiltzarraren aurrekontuaren aurka bozkatu du EH Bilduk
‎Legebiltzarraren aurrekontuaren aurka bozkatu du EH Bilduk, EAJk, PSEk eta PPk legebiltzarkideen soldatak jaisteari uko egin diotelako. Koalizioak proposatu du kargudun politikoen soldatak %3, 5 jaistea, goi eta erdi mailako langileenak izoztea eta behe mailakoenak KPIaren arabera igotzea.
‎zer gertatu zen argitzeko batzorde bat eratu dezala. Gurasoen nahia aintzat hartu eta erantzukizun politikoa argituko duen batzorde bat eratzeko eskaria egingo duela jakinarazi du EH Bildu koalizioak. Jone Goirizelaia eta Irma Orozko auzia daramaten abokatuekin batera egin dute agerraldia Cabacasen gurasoek legebiltzarrean, eurek eskatuta.
‎Foru eta udal legealdia erdira iritsi denean, balorazio ona egin du EH Bilduk orain arte egindakoaz. Bi urteotan lortutakoa «ospatzeko» ekitaldia egin du Bilboko Areatzan, duela bi urte Bildu lege barruan arituko zen edo ez esanaz auzitegitik iristear zen erabakiari jendetzak ordutan itxaron zion leku berean.
‎Salatu du Nafarroako agintariek sustatutako proiektuak herritarren ongizateari begirakoak izan ordez «beren gertuko enpresa pribatuen eskuetara milioika euro bideratzeko» helburuz eginak izan direla eta, bitartean, nafarren oinarrizko eskubideen kontrako erasoak «izugarri handitzen» direla. Hori ikusirik, azaldu du EH Bildu gizarte eragileekin eta herritarrekin elkarlanean, irtenbideak bilatzen aritu dela eta aldaketarako eskaera soziala indartsu dagoela. Itxaropena egon badagoela dio, beraz, eta eredu aldaketaren aldeko lanean jarraituko duela koalizioak.
‎Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak nabarmendu du «udaletako ateak herritarrei zabaltzeko» urratsa egin dela eta koalizioak akordioak egiteko duen gaitasuna ere agerian geratu dela. Hala ere, ohartarazi du EH Bilduk gobernatutako erakundeei mota guztietako zailtasunak jarri zaizkiela. Sakoneko aldaketek denbora behar izaten dutela ere abisu eman du.
‎Asko dira aukerak, baina. PSE EEk bat egiten du EH Bildurekin lan baldintzen galeraren ardurak patronalari ematean. EAJk eta PPk sindikatu eta patronalaren artean negoziazioak jarraitu behar dutela besterik ez dute aipatu euren osoko zuzenketetan.
‎Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu behar du gizarte larrialdietarako laguntzak ordaintzeko ardura. Hala uste du EH Bilduk. Baina Juan Maria Aburto Gizarte Politikarako sailburuak berriro jakinarazi du diru sail hori bukatu denez hemendik aurrerako eskaerei dietela lagundu.
‎Urtebete eta zazpi hilabete igaro dira Ertzaintzaren pilotakada batek Cabacas hil zuenetik, eta auzia instrukzio fasean dago oraindik, Bilboko epaitegian. Ikerketa judiziala eta parlamentarioa osagarriak direla adierazi du EH Bilduko kideak batzordea eratzea eskatu duenean. Epaitegiek zehaztuko ez dituzten zalantzak argitzea beharrezkotzat jo du Arzuagak:
‎Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Elkarbizitzarako Planak atzera egin du azken zuzenketak txertatu dituenean, EH Bilduren ustez. Julen Arzuaga legebiltzarkideak ohartarazi duenez, EAJk, PSEk, PPk eta Aralarrekoak ziren legebiltzarkide batzuek aurreko legealdian adostu zuten «zoru etikoari» eutsi dio planaren behin betiko txostenak, eta horrek bazterrean utzi du EH Bildu. Areago, oinarri hori ez da «jarrerak gerturatzeko saio zintzoa» Arzuagaren ustez, «amorratzeko elementua» baizik.
‎Matutek irmo salatu du Jaurlaritzaren politika ekonomiko eta soziala, «gutxiengo pribilegiatua, errentetatik bizi eta krisi garaian ere etekinak pilatzen dituztenak defendatzea aukeratu duelako». Eredu aldaketa eskatu du EH Bildukoak, Euskal Herritik kanpo hartutako erabakiak ezartzera mugatzen den batetik burujabetza oinarri izango duen beste batera pasatzeko. Gizarteko sektore «ahulenei» bizkarra ematea eta lehentasunak «nahastea» leporatu dio Matutek gobernuari.
‎Horren isla, bere aburuz, Kutxabanki AHTren lanak sustatzeko 600 milioi euro eskatzea izan da, gastu sozialera bideratu beharrean. EAJtik egindako kritikei erantzunez, Matutek azpimarratu du EH Bilduk baduela «irtenbide errealik», eta Gipuzkoa jarri du adibide gisa. Gogoratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak lan eta gizarte eskubideak bermatzeko zenbait neurri zehatz hartu dituela, tartean, langileek eros ahalmena bermatzeko diru saila, baina halakorik ez duela jaso Jaurlaritzak bere aurrekontuetan.
‎Memoriaren eta Bizikidetzaren Institutua egin beharrean, Giza Eskubideen, Memoriaren eta Bizikidetzaren Institutua egin nahi du EH Bilduk. Izan ere, giza eskubideek izan behar dute institutuaren «printzipio eta xede», Julen Arzuagaren esanetan.
2014
‎Gonbidatuta zeuden beste alderdietakoak eta foru aldundiko diputatu nagusi ohiak, baina uko egin zioten parte hartzeari. EAJk, gainera, gogor egin du EH Bilduren aurka, eta ikurrina «erabiltzea» leporatu dio. Bi alderdi horiek akordio bat lortu zuten Batzar Nagusietan, eta Espainiako banderaren «inposizioa» salatzeko plaka bat jartzea adostu.
‎«Borrokaren, haserrearen, elkartasunaren eta konpromisoaren aukera» da datorren maiatzaren 25eko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan EH Bilduren aldeko botoa ematea, Josu Juaristi zerrendaburuaren esanetan. «Justizia sozialean, askatasunetan eta eskubideetan oinarritutako Europa hobe bat» defendatuko du EH Bilduk BNGrekin batera aurkeztutako koalizioak. Europa hobe hori «herrientzat ere» nahi du.
‎hizkuntza guztietako emaitzak ez dituela bermatzen eta, beraz, «arduragabekeria» litzatekeela hedatzea. Ingelesa bultzatu bai, baina euskarari pisu gehiago emateko eskatu du EH Bilduk, «ardatza» izatea. Euskara gehiago A ereduan Erdibidean azaldu da Uriarte.
‎Iruñea (19:00). Hauteskunde kanpainaren hasierako ekitaldia Iruñeko San Frantzisko plazan egingo du EH Bildu koalizioak. Josu Juaristi hautagai nagusiak hartuko du parte han, Eva Arangurenekin eta Maite Iturrerekin batera.
‎Egungo eredu sozial eta ekonomikoak «porrot» egin duela iruditzen zaio, eta gizarte gaiak bermatzerakoan indar egin behar dela. Horretan eragin nahi du EH Bildukoak. Baina, haren esanetan, Espainiako estatuaren menpe egoteak ez dio ahalbidetzen.
‎«Azal dezala herritarrak ez garela ordaintzen ari enpresa gutxi batzuen aberastea bakarrik, baita finantzaketa irregularra ere». Auzitegi bidea zabalik Oraingoz, kasuaren «salaketa politikoa» egin du EH Bilduk, baina salaketa horrek auzitara joko du Ana Oregi Ingurumen sailburuak ez badu 9 milioiko gainkostu hori zenbakiekin arrazoitzen; hala esan zuen Matutek. «Zantzu guztiak daude pentsatzeko administrazioaren irregulartasun soiletatik haratago doala hau».
‎«Euren burua larri ikusi dutenean, berriz, Madrilera jo dute laguntza eske». Horri aurre egiteko, erabakitze eskubidearen defentsa egin du EH Bilduk. «' Nahikoa da' esateko ordua da.
2015
‎«Eztabaida ugari daude zintzilik herri honetan, eta finantzaketarena da bat», aitortu du EH Bilduko kideak. Koalizioak oraindik ez du finkatu behin betiko iritzia.
‎LGTBI komunitatea legez babestu nahi du EH Bilduk. Lesbiana, gay, transgenero, bisexual eta intersexualen eskubideak bermatzeko, eta homofobia, bifobia eta transfobia desagerrarazteko, lege proposamen bat prestatzen ari da koalizioa, 2015eko amaieran Eusko Legebiltzarrean aurkezteko.
‎«Inposatu zaigun eredu heteropatriarkala deuseztean datza».«Apustu estrategikoa» da legea Urrearentzat. Gogora ekarri du EH Bilduren hauteskunde programan jaso zutela egitasmoa, eta LGTBI komunitatearen «eskaera historikoa» dela. «Euskal Herrian dagoen aniztasun afektibo eta sexuala ikusgai egitea eta errespetatzea du xede legeak».
‎EH Bildu akordiotik kanporatu PSOE sar dadin. Eguesibarreko joan den legegintzaldiko eredua, alegia.Honek, noski, eskatzen du EH Bilduk gobernuaren egonkortasunari euts diezaiola gobernuan egonen direnek baztertua izan ondotik. Hau da,« Zuk ez duzu jolasten partida hau, baina baloia jolaslekutik ateratzen bada ekar iezaguzu laster».
‎Denbora gutxian Gasteizko politikagintzan ezaguna egin da Miren Larrion (Legazpi, Gipuzkoa, 1969). Udal hauteskundeetan lortutako emaitza bikainen ostean, Gasteizko udalean gobernu alternatiboa lortzeko prozesuaren gidaritza hartu du EH Bilduren alkategaiak. Aldaketarako behar diren hamalau botoak lortzeko lanean dabil, buru belarri.PPk Gasteizko aginte makila lortu ez dezan, gehiengo alternatiboa bilatu nahi duzue.
‎«Adierazpenetatik konpromisoetara eta konpromisoetatik ekintzetara pasatzeko ordua iritsi da. Alderdi interesen gainetik, arduraz eta egoerak eskatzen duen eskuzabaltasunez joka dezatela».Plataformak ez du EH Bilduren, EAJren, PSEren, Hemen Gaude ren edo Irabaziren aldeko jarrerarik hartu. Esan duena da hurrengo alkateak «gasteiztar guztien eskubideekin konpromiso sendoa erakutsiko duen pertsona» izan behar duela, hiritarren jatorria kontuan hartu gabe.Oionen, EAJri boza EH BildukAraban bertan, Oionen, PP izan zen zerrenda bozkatuena udal bozetan (lau hautetsi), gehiengo osoa erdiesteke, eta EH Bilduk jakinarazi du EAJren hautagaia babestuko duela PPk alkatetzan jarrai ez dezan.
‎«Hauteskunde programan Trebiñu Araban sartzeko eskatu ez duen alderdi bakarra izan da PP, eta hautesleek zigortu egin dute», dio Argotek.Hauteskunde emaitzek trebiñarren aldarrikapen historikoei hauspoa eman diote. Eta aurreko agintaldian hasitako bideari jarraipena emateko «indartsu» daudela uste du EH Bilduko zinegotziak. Iazko azaroan, PPk eta PSOEk atzera bota zuten Espainiako Gorteetan Trebiñuko eta Argantzungo udalen eskariz konderria Arabara batzeko eskatu zuen Eusko Legebiltzarreko ekinaldi legegilea, baina Garcia de Eulatek ohartarazi du ez dutela etsiko:
‎Boto gaztea.Asmatu egin zuen. Kolpea jaso du EH Bilduk. Bai, Espainiako bozak izan dira; bai, zenbait lagunek boto baliagarriaren alde egin dute, ezker abertzaleari botoa ematea baliagarria ez dela aitortzen da, inplizituki, lehen aldiz?.
2016
‎Alonsotegi Eraikiz sozietate publikoaren arduradunen aurkako salaketari eutsiko diola iragarri du EH Bilduk. Gabino Martinez de Arenaza eta Aitor Santisteban Alonsotegiko (Bizkaia) aurreko bi alkateak (EAJ) 2014ko azaroan inputatu zituen Barakaldoko 1 Instrukzio Epaitegiak, prebarikazioa eta funts publikoak bidegabeki erabili izana egotzita.
2017
‎«Konfiantza apurtzea» leporatu diote udal gobernuari, eta osoko zuzenketak aurkeztu dizkiote aurrekontu proiektuari. Ados jartzea zaila dela aitortu diote BERRIAri EH Bilduk, Hemen Gaudek eta Irabazik.Urtaranen gobernu taldeak, berriz, ez du bat egiten ezkerreko taldeen kritikekin, eta ziurtatu du EH Bildu, Hemen Gaude eta Irabazirekin hitzartutako sailen %71, 1 bete dituztela. Aurten, berriz, 361,1 milioi euroko aurrekontu proiektua prestatu du udal gobernuak, iazkoa baino %3, 7 handiagoa.
‎Bada, ez duzuelako ezer esateko».PPk, berriz, ez du berritasunik ikusi eztabaidan. Anton Danboreneak uste du EH Bilduren helburua dela EAJ kritikatzea PPrekin ituna egin duelako, eta Elkarrekin Podemosena, berriz, PSE astintzea Jaurlaritzan dagoelako. «Itxurak egitea» egotzi die PPkoak aurrekontuak kritikatu dituzten taldeei.
2018
‎Azken batean, 2019ra begira, hala parlamentuan nola Iruñeko Udalean, bestelako jokaleku politikoen giltzetako bat du Geroa Baik. Eta EH Bildu tentuz ariko litzateke PSN aintzat hartu dezaketen beste aukera aritmetikoei bidea itzi nahian, harreman politikoak zainduz, eta, batez ere, aukera hori ezinezko izan dadin saiatuz.Horretarako, datorren urteko hauteskundeetan, indartsu azaldu nahi du EH Bilduk. Parlamentuan hazteko aukerak urriagoak dira, baina estrategiaren ardatz nagusietako bat udal arloa da, eta, horren barnean, Iruñeko Udala.
‎Laura Berro zinegotziaren eta Aitor Balbas alderdikidearen arabera, «jarrera totalitarioa eta desleiala» erakutsi dute EH Bilduk eta Geroa Baik, eta kanporatzeak «hautu politiko» bati erantzuten diola uste dute: «Erabaki honek agerian uzten du EH Bilduk egin duen apustu politikoa; alegia, akordioak EAJrekin bakarrik egitea, eta aldaketa eskuinetik eraikitzea». Berrorekin eta Balbasekin batera, hedabideen aurrean azaldu ziren Armando Cuenca eta Manuel Millera zinegotziak, eta baita kanporatutako zinegotziei babesa adieraztera joandako militante ugari ere.Laura Berro izan zen hitza hartzen lehena.
2019
‎«Uztailaren 24an erantzun zidan: ezetz», esan du EH Bilduko hautetsiak. Erantzunak zekarren 3/ 2017ak antolaketa eta osasun kontuak aipatzen dituela, horiek ez daudela «kontraesanean» legediarekin, eta ez zutela aldaketarik egingo.
‎Halaber, kexu agertu da EAJk eta PSE EEk iragarri dutelako gehienen kontra bozkatuko zutela. Hala ere, esan du EH Bilduk babestuko zituela EAJ eta PSE EErenak: «Segitzen dugu pentsatzen gureak zehatzagoak direla, eta berriro defendatuko ditugu aukera dugun guztietan», esan du, baina erantsi du EH Bilduk «akordio zabala» sustatzea lehenetsi duela.Lan eta Justizia sailburu Maria Jesus San Josek iragarri du txosten bat egiten ari direla gaiaren inguruan, eta proposamen horren helburuak eta printzipioak zerrendatu ditu:
‎Hala ere, esan du EH Bilduk babestuko zituela EAJ eta PSE EErenak: «Segitzen dugu pentsatzen gureak zehatzagoak direla, eta berriro defendatuko ditugu aukera dugun guztietan», esan du, baina erantsi du EH Bilduk «akordio zabala» sustatzea lehenetsi duela.Lan eta Justizia sailburu Maria Jesus San Josek iragarri du txosten bat egiten ari direla gaiaren inguruan, eta proposamen horren helburuak eta printzipioak zerrendatu ditu: espetxean daudenen eta biktimen «duintasuna», kartzelaren erabilera murriztea, gizarteratzea, genero ikuspegia, politika publikoen integrazioa eta abar.Espetxe eskumena Jaurlaritzaren esku uztea defendatu du berriro.
‎Enpleguak ere egonkortasuna ekarri behar du. Enplegua da gure lehentasuna, horixe delako gizarte politikarik onena, politika ekonomikorik onena, bermerik onena bizi kalitateari eusteko».Markel Olano Gipuzkoako ahaldungai nagusiak, berriz, azken agintaldia alderatu du EH Bilduren agintaldiarekin. Haren ustez, hura «liskar handiko epea» izan zen, «krisi ekonomikoa eta egitasmo handien gelditzea» ezaugarri nagusi izan zituena.
‎Salbuespen bakarra egon da: hirurek EH Bildu hartu dute ahotan, eta horren «arriskua» nabarmendu dute.Gonzalezek esan du EH Bilduren kanpainan «marketin handia, argazki politak eta proposamen asko» daudela, baina horrek ez duela ezkutatzen koalizioaren «benetako izaera». «Denok dakigu zer den EH Bildu, hamarkadatan ezagutu dugulako:
2020
‎Mertxe Aizpurua indar subiranistako diputatuak Espainiako Gobernuari eskatu dio «funtsezkoak ez diren jarduera ekonomiko guztiak» eteteko, «ezinbesteko zerbitzuak aurrera eramateko beharrezkoak diren jarduera lagungarriak salbuetsita». Hala egiten ez badu, abstentziora joko du EH Bilduk.
‎Aitzitik, Urruzunok azaldu du EH Bilduk «neurriak» hartuko dituela eztabaida kaleratzeko. Bere testu artikulatua sozializatzeko kanpaina bat abiatuko du herritarrekin eta eragileekin, «jendeari azaltzeko zertan oinarritzen diren proposamenen edukiak».
‎«Aurrekontuak onartzeko prozesua abiatzea ekarri zuen urratsa da», erantsi du Matutek. Adostutakoaren helburua ere zehaztu du EH Bilduk, oharrean. «EH Bilduk eta PSOEk lortutako akordioaren muina da gastu muga handitzea eta, horren bidez, Euskal Herriko udalen egunerokotasuna erraztea».
‎Zer espero du EH Bilduk legealdi berri honetatik?
‎Ohar baten bidez jakinarazi du EH Bilduk, «azken asteotako negoziazioen ostean», aurrekontuetarako aurreakordioa lortu duela Nafarroako Gobernuarekin. Ez dute xehetasunen berri eman, baina akordioaren balioa nabarmendu du koalizio subiranistak bere oharrean:
‎Nafarroako Gobernuak ere «positiboki» baloratu du EH Bildurekin lortutako aurreakordioa. Gobernuak ere ez ditu bere oharrean xehetasunak eman, baina aurreakordio horrek «kutsu soziala» duten «konpromiso zehatzak» jasotzen dituela nabarmendu du, eta, horri esker, «zerbitzu publikoak indartu» egingo dituztela.
‎Diaz de Rabagoren, Madrazoren eta Arranzen izenean adierazi du EH Bilduri erronka hori bota nahi izan diotela, eta ezkerreko talde subiranistari eskatu diote «bere proiektua zabaldu» dezala «han jende gehiago sar dadin». Zabaletaren aburuz, funtsezkoa da EH Bildu Madrildik talde politiko autonomoa izatea «alternatiba haren inguruan oinarritzeko».
‎Ordenantza onartuta, legez kanpoko ehunka etxe legezko bihurtu zirela salatu du EH Bilduk. «Etxebizitzaren preziorik garestiena duen euskal hirian etxebizitza turistikoen ugaritzeari hainbeste erraztasun ematea suizidio politikoa zen Donostiarentzat», ziurtatu dute.
‎EITB «sakon» erreformatzeko eredu bat landu du EH Bilduk
‎Izaera juridiko berri bat ere proposatu du EH Bilduk EITB taldearentzat: «Ikus entzunezko eta Komunikabide Digitalen Euskal Korporazioa».
‎Eusko Legebiltzarra gaitzeko eskatu du EH Bilduk.
‎EAJk arlo ekonomikora mugatu nahi du estatuko ituna; Sanchezek bihar hitz egingo du EH Bildurekin
‎Sanchez bihar hitz egingo du EH Bildurekin, 12:30ean, Mertxe Aizpurua Kongresuko eledunarekin. Martxoaren 16an ere mintzatu ziren biak, Sanchezek alarma egoera ezarri ostean egindako lehen bilera sail telematikoan (ordukoa da argazkia).
‎Horretarako, EH Bilduren bitartekaritzaren aldeko apustua egin du PSNk, eta, hain justu, horixe da koalizioaren lorpenik handiena. Abuztuan, Txibiteren inbestiduran egin bezala, PSN eskuinetik aldentzeko urrats bat gehiago egin du EH Bilduk, eta agerian geratu da solaskide nagusi eta bakarra duela oposizioan. Gainera, udako negoziazioetan ez bezala, EH Bilduren aurkako betoa kendu du PSNk, eta harreman politikoa normalizatzea lehenetsi du EH Bilduk.
‎Abuztuan, Txibiteren inbestiduran egin bezala, PSN eskuinetik aldentzeko urrats bat gehiago egin du EH Bilduk, eta agerian geratu da solaskide nagusi eta bakarra duela oposizioan. Gainera, udako negoziazioetan ez bezala, EH Bilduren aurkako betoa kendu du PSNk, eta harreman politikoa normalizatzea lehenetsi du EH Bilduk. Behin lehen aurrekontuak onartuta eta legealdiak aurrera egin ahala PSNk beste bide bat hartzeko tentazioa izan badezake ere, zail dirudi uneotan halakorik gertatzea.
‎Gainera, aurreko lau urteetako ildoari segitzen dion bloke politiko hori sendotzen den heinean, ez luke zentzurik norabidez 180 gradu aldatzeak. Beti dago arriskua, baina ildo hori sendotzearen aldeko apustua egin du EH Bilduk.
‎Alderdiek azpimarratu dute elkarrekin lan egitea beharrezkoa izango dela krisitik ateratzeko. Iriartek esan du EH Bilduk hasieratik «kolaborazioa» eskaini ziela, baina ez zietela erantzun. Urkulluk, bestalde, esan du gobernuak «kolaborazioa lehenesten» jarraituko duela.
‎Oraingoz, aldeko 165 boto ditu ziurtatuta, eta kontrako 164 Bere botoa erabaki gabe dute oraindik BNGk (1), Teruel Existek (1), Coalicion Canariako bi ordezkarietako batek eta EH Bilduk (5). Beraz, PSOEk derrigorrezkoa du EH Bilduren abstentzioa lortzea gobernua osatu ahal izateko. EH Bilduko militanteek izango dute koalizioaren botoaren gaineko erabakia. Bihar eguerdira arte izango dute epea barne galdeketan parte hartzeko.
‎Goizean, Torrak Aragonesi jakinarazi dio Kataluniako Gobernuak ez duela bere egiten ERCren eta PSOEren arteko akordioa. Sanchezek nahitaezkoa du EH Bilduren abstentzioa presidente izateko.
‎Espainiako Estatuarekin eduki beharreko harremanez ere aritu da Urrutia. Haren iritziz, harreman horrek ezin du «mendekotasunezkoa» izan, eta azaldu du EH Bilduk estatutu berriaz egiten duen proposamenak ez duela derrigortzen Espainiako Konstituzioa aldatzera.
2021
‎Ikus entzunezko hedabideen euskal kontseilua sortzeko lege proposamena aurkeztu du EH Bilduk. Jasone Agirre koalizioko legebiltzarkideak atzo Gasteizen adierazi zuenez, «anomalia bat» da Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian erakunde hori ez existitzea, «Europako Batzordeak berak sustatzen baitu horrelako organo independenteak sortzea ikus entzunezko komunikabideak eraldatzeko estrategian».
‎Proposamen hau egin du EH Bilduk: «Kontseilu horrek erakunde independente bat izan luke, eta haren helburua euskal esparruko ikus entzunezko edukiak arautzea izango da, bai eta zigor arauak ezartzea ere, komunikabide publiko zein pribatuetan eta gainontzeko ikus entzunezkoetan, eta, era berean, erakunde aholkularia eta proposatzailea ere izango da».
‎Jaurlaritzak asteazkenean egin zuen datorren urterako aurrekontuei buruzko lehen bilera sorta oposizioko alderdiekin, eta datorren asterako bigarren hitzordu bat jarri du EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemos IUrekin, bi talde politikoek proposamen zehatzak egin zituztenez gero. Pedro Azpiazu Ogasun sailburua asteazkenean batzartuko da EH Bildurekin, eta ostiralean Elkarrekin Podemos IUrekin.
‎Legebiltzarrean, Jaurlaritzak salatu du EH Bilduk «planteamendu politikoak» egin dituela proposamenean. Kortajarenak erantzun du Jaurlaritzaren adierazpenen inguruan:
‎Oinarri estrategikoen artean, «gizarte esparru guztietan barneratzea» ere kokatu du EH Bilduk: «Subiranismoak herri erakunde eta botere gune guztietan barneratu behar du, herria eta nazioa ahal beste esparru desberdinetatik egin ahal izateko».
‎Gorrotxategik marketintzat jo du EH Bilduren aurrekontu ituna
‎Ainhoa Unzu PSNko parlamentariak, berriz, adierazi du eskaera babestu dutela uste dutelako «ahalbidetu» egin behar direla «ikerketa eta gertaturikoaren argipena». Maria Solana Geroa Baiko parlamentariak azpimarratu du aho batez egin duela Parlamentuak adierazpenaren alde, eta horixe nabarmendu du EH Bilduko Bakartxo Ruizek ere. Ruizek, halaber, Espainiako Gobernuari eskatu dio gertaturikoaren «ardura» har dezala.
‎Txosten juridiko bat eskatu du EH Bilduk. Urkulluk berretsi du alarma egoera luzatzeko nahia
‎Onartutako zuzenketetatik haratago, zer nolako balorazioa egiten du EH Bilduk kontuez?
‎Donostiako Metroko obren kalteen harira, «isilarazi» nahia salatu du EH Bilduk
‎Espainiako Gobernuak akordioa egin du EH Bildurekin datorren urteko aurrekontuetan 25 milioi euro jartzeko. Azpimarratu dute hori eginda lortu dutela lege egitasmoaren tramitazioa «desblokeatzea»
‎Herrigaia ren arabera, gure herrian gehiengoak artikulatzeko lanean aritu behar dugu; eta horren oinarri nagusia izan behar du EH Bildu eta EH Bairen garapenak; baita, euren aldetik, gizarte eta herri mugimenduenak ere. Zehazki, azken kongresuan erabakitako herritar batasuna bidelagun izan behar dugu:
‎Villarejo polizia ohiak talde armatu horrekin lotu du Felipe Gonzalez; esan du «ausartu zen bakarra» izan zela. Estatu indarkeria zuritzeko «zigorgabetasuna» kritikatu du EH Bilduk
‎Artisten estatuturako talde bat sortzeko eskatu du EH Bilduk
‎Otegik oroitarazi du Urkulluk 2015erako kontsulta bat egitea agindu zuela. Atutxak uste du EH Bilduk «benetako gogoeta etiko bat» egin behar duela
‎Gainera, Radio Euskadin elkarrizketatuta, Itxaso Atutxa EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteak esan du EH Bilduk ez duela «benetako gogoeta etiko eta moral bat egin hiltzeak esan nahi izan zuenaz». Atutxak gogora ekarri ditu Sortuk Antton Troitiñoren heriotzan esandakoak, Mikel Albisu babesteko elkarretaratzea eta David Pla Sorturen zuzendaritzarako proposatu izana:
‎Hainbat arlo eta ekintza gunetan lan egiten du Fatima Djarrak (Ginea Bissau, 1968) Nafarroan, eta, besteak beste, ablazioaren aurkako aktibista da. Berriki parte hartu du EH Bilduk zaintzaren inguruan antolatutako jardunaldi feministetan, eta emakume afrikarren zaintza sareez aritu da. Argi du mezua:
‎Aldundiaren kudeaketa kritikatu du EH Bilduk, eta «oso larritzat» jo du «aldundiak ordainsariak kobratzen jarraitzea, berme juridikorik gabe eta aurkako epaiak izan arren».
‎Halere, Buenok uste du EH Bilduk proposamen interesgarriak ere jasotzen dituela: ikasleei begirako planteamendua, eraldaketa pedagogikoa, landa eskolen baldintza propioak, euskal kultura lantzeko beharra, ebaluazioa berraztertzeko eskaera, laikotasuna, eta herria, eskola eta komunitatea «modu estuagoan lotzeko ikuspegia», besteak beste.
2022
‎praktikatu egin behar da». Hala, Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiek emaniko ezezkoa «ulertezitzat» jo du EH Bilduk: «Osasunaz, hezkuntzaz, familien kontziliazioaz eta enpresei laguntzeaz eztabaidatzea ez omen da premiazkoa, esan dutenez, hain justu osasun sistema kolapsotik gertu dagoen honetan eta ziurtasun falta erabatekoa den honetan bai ikastetxeetan, bai familietan, bai enpresetan».
‎Anduezak baztertu egin du EH Bildurekin akordio «handiak» lortzea, bereziki koalizio abertzaleak ez duelako «ETAren terrorismoaren gaitzespen zehatzik» egin: «Hori gertatzen ez den bitartean, PSE EEk ez du parte hartuko EH Bildurekin partekatutako proiektu batean ere».
‎Horrez gain, PSE EEk nabarmendu egin du EH Bilduk Eusko Jaurlaritzaren 2022ko aurrekontuei emandako babesa, eta koalizio abertzaleari eskatu dio «ez dadila izan argazkirako keinu puntual bat». Zehaztu du aukerak badirela arlo sozialean bi alderdiek akordioak egiteko.
‎«Ulertzen dute hezkuntza ikastetxeen egiteko bat dela, baina, hortik haratago, auzo eta herrien egiteko bat ere badela hezkuntza proiektuak garatzea». Hala, ikasteko asko dutela uste du EH Bilduko kideak, besteak beste Katalunian «askoren arteko hezkuntza akordio nazional bat» eta «oso garrantzitsua den segregazioaren aurkako itun bat» egin zituztelako. «Oso eredugarriak izan daitezke gu orain sartuta gauden fase honetan kontuan hartzeko», gehitu du.
‎EH Bilduk eskaera horiek aintzat hartzea nahi du, eta formalki eskatu du lantaldea ostirala baino lehen bil dadila, bertan zehazteko zein izango diren epeak. «Malgutasunez» jokatuko dutela hitzeman du EH Bilduko legebiltzarkide Ikoitz Arresek, «epeak ezin direlako oztopo izan hezkuntza hitzarmenaren inguruan adostasun zabal bat lortzeko».
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia