Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 49

2003
‎Bakterio kutsadura baten ondorioz iturriko urik ez edatea gomendatu du Bilboko Udalak
2007
‎Pedro Alberdi eibartarrak irabazi du Bilboko Udalak antolatzen duen Miguel Unamuno saiakera saria, Carlos esaten zioten gizona lanarekin. Alberdik 50 eta 60ko hamarkadetako Eibarko gizartea berregin du bere saiakeran, Mario Onaindia politiko eta idazlearen bizitzaren bitartez.
2008
‎Interes bikoitza duten irtenbide gehiago ere bilatu da lur soberakinarentzat. Ezaguna da Deustuko kanalaren kasua, 25.000 metro koadroko kanala lurrez bete nahi du Bilboko Udalak ondoren 900 etxebizitza egiteko eta bizilagunen oposizioak eztabaida bizia sortu du hiri horretan. Baina datu garrantzitsu bat eztabaida horretatik aparte geratu da:
2009
‎Ez dute inoiz kontzentraziorik deitu. Jarrera hipokrita horren azkeneko adibidea joan den astean eskaini du Bilboko Udalak. EAJ, EB, PP eta PSEren botoekin, ezker abertzaleak lan istripuez planteaturiko mozioari betoa jarri zioten.
‎Itsasadarretik gertu aparkatuta dauden ibilgailuak kentzeko agindua eman du Bilboko Udalak, eta baita garajetan direnak ere, bereziki Erriberan, Zamakolan, Alde Zaharrean eta Elorrietan. Miribilla eta Begoña auzoetara eramatea gomendatu du Udalak.
‎Alabaina, Bizkaiko Lurralde Auzitegiak ez du gai horren inguruko aipamenik egin, atzo kaleratutako ebazpenean. Eta, horrenbestez, hutsune handiak dituela uste du Bilboko Udaleko abokatu Gonzalo Ruizek. Ruizen arabera, epaiak ez du kontuan hartu Bilboko hirigintza plana, eta plan horrek zubia luzatzeko aukera aurreikusten zuen, itsasadarra Zabalgunearekin lotzeko asmoz.
‎Balorazio oso ona jasotzen genuen urtero euskara batzordetik, baina presoen sakabanaketaren aurkako bideo batean agertu ginenez, astebeteko hausnarketaren ondoren ez ginela hara joango erabaki zuten, azaldu du Porrotxek. Pailazo konpainiak bere diskoak eta bideoak EAEko Arartekoarengana eraman ditu, eta, euren iritziz, txostenak oso toki txarrean utzi du Bilboko Udala. Porrotxek, ere berean, alkatearen jarrera kritikatu du:
2010
‎George Steer kazetaria omendu du Bilboko Udalak, 1937ko apirilaren 27an Bilbotik idatzitako kronikaren bidez Kondor Legioak Gernikan eragindako sarraskiaren berri zehatza munduari emateagatik.
‎Autoek herritarrak jan ez dezaten errezeta eman du Iñaki Azkuna Bilboko alkateak eta oinezkoentzako tokiak prestatzea aholkatu du. Neurri hori martxan jartzen jarraituko du Bilboko Udalak, baina orekaz. Tranbiaren gaitasuna eta metroaren azkartasuna goraipatu ditu Azkunak.
‎Eta, zoritxarrez, urtero bezala gogoeta bat datorkigu burura: zertan laguntzen du Bilboko Udalak gure auzoetako jaietan. Eta urtero bezala, izugarrizko zerrenda luzea egin genezake egiten ez duena zehaztuz, baina ez du merezi.
2011
‎Bilboko Aste Nagusiko azken kartela aukeratzeko herritarren boza erabiliko du Bilboko udalak. Hala, uztailaren 1era arte botoa eman ahal izango dute herritarrek.Ekainaren 10erako 230 kartel epaimahaiak ikusteko prest zeuden.
‎Pablo de Alzola eta Kontzezio kaleetako meskitak irekitzeko lizentzia eman du Bilboko Udalak. Dena dela, bigarrenak zabaldu dute soilik, ez baitute Pablo de Alzolako lokala egokitzeko lizentziarik bideratu.
2012
‎Bilboko Kukutza gaztetxea botatzeko baimena «legez kanpo» ematea leporatuta, Errekalde auzoko Errekaldeberriz auzo elkarteak salaketa jarri du Bilboko Udalaren aurka. Auzo elkartearen ustez, udalak «modu irregularrean» eman zuen gaztetxea eraisteko baimena irailean.
‎Donostian eta Gasteizen, geltokia non egin dute eztabaidagai bereziki; Iruñean, AHT abiadura handiko trenaren geltokiaren karietara Etxabakoitz auzoan 9.000 etxe egiteko asmoak sortu du kezka, besteak beste; eta, Bilbon, dirua da mahai gainean ez dutena. Bilbo Aldiriko trenak, AHTa, FEVE Espainiako Trenbideen Enpresa Publikoarenak eta autobus geltokia Abandora eramateko asmoa du Bilboko Udalak, baina, Iñaki Azkuna alkateak martxoaren 5ean esan zuenaren arabera, ez daude «geltoki intermodala bezain lan garrantzitsua egiteko egoeran». 2010eko urtarrilaren 15ean aurkeztu zuen Espainiako Gobernuak egitasmoa, orduan agintean PSOE zegoela.
‎Argazkiaren goiko partean, berriz, eremu naturala daukagu. Hala ere, Ibilbide Luzea dela-eta, landagune zati handi bat (20 ha inguru) Arbolantxako atsedengune bihurtu du Bilboko Udalak, eta lurzoru emankorra kontsumitzaile izatera pasatu da. Ezkerraldean hiria, eskuinaldean landak eta erdialdean
2013
‎Emergentzia, orain, etxebizitza da, hor inbertitu behar da». 2. Bilbao Ria 2000 Bilbao Ria 2000en likidazioaren ondorioz, haren zorraren parte bat ordaindu du Bilboko Udalak. Bilbo Handiko hirigintza egitasmoak kudeatzeko sorturiko sozietatearen zorra 2010ean eskatu zuen kreditu batetik dator:
‎Santutxuko Hockey pista, plaza bihurtzeko asmoa du Bilboko Udalak. Leku berri baten bila ari da Santutxuko Hockey Taldea Udalarekin hartu emanetan. Federico Etxebarria eta Felipa Zurikaldai etxebizitza taldearen inguruak berritzea erabaki du Bilboko Udalak.
‎Santutxuko Hockey pista, plaza bihurtzeko asmoa du Bilboko Udalak. Leku berri baten bila ari da Santutxuko Hockey Taldea Udalarekin hartu emanetan. Federico Etxebarria eta Felipa Zurikaldai etxebizitza taldearen inguruak berritzea erabaki du Bilboko Udalak. Oraindik proiektuaren inguruko xehetasunik eman nahi izan ez badute ere, Santutxuko Hockey pista plaza bihurtuko dute.
2014
‎«Gure babes eta laguntza osoa izango dute bide horretan». Alondegiko kasuarengatik jasotako kexuei eta hainbat alderdik egindako eskariei erantzunez, hainbat neurri hartzea erabaki du Bilboko Udalak. Hemendik aurrera, nahiz eta bularra emateko gela bat egon, amek ez dute zertan hori erabili.
‎LARRABE, Ainhoa, 2014ko abenduaren 3a,. Euskara normalizatzeko agiri bat sinatu du Bilboko Udalak?, Berria. Hemendik jasoa:
‎Ondo ezagutzen du Bilboko Udala. Urte asko eman ditu zinegotzi eta azken legegintzaldiak bere alderdiko bozeramale lanetan.
‎BBK Live jaialdi" jendetsuena" iragarri du Bilboko Udalak
‎Bilbao BBK Live Jaialdiaren bederatzigarren edizioa egitasmoaren historiako edizio jendetsuena izan daiteekela iragarri du Bilboko Udalak. Jaialdia ospatzeko hilabete falta da eta bonuak aldez aurretik oso azkar ari dira saltzen, eta horregatik, antolakuntzak bonuen salmenta ekainaren 17ra arte mugatzea erabaki du.
‎Aurreneko euskal gramatika idatzi zuen Rafael Mikoletaren izena darama ipuin lehiaketa urtero antolatu ohi du Bilboko Udaleko Euskara sailak, 1989az geroztik. Helburutzat du ume eta gaztetxoak euskal literatura jorratzera bultzatzea.
‎Bilbainada Lehiaketaren deialdi berri bat zabaldu du Bilboko Udaleko Kultura Sailak. Radio Nervión eta Tele Bilbaorekin batera sortutako ekimen honek 26 urte daramatza dagoeneko Hiriko bizimodua eta pertsonaiak idurikatzen dituzten kantu herrikoi berrien sorkuntza sustatzen.
2015
‎[] Maliko atentatua gaitzesteko elkarretaratzea deitu du Bilboko Udalak eguerdian
‎[2015/10/20] Epai baten ondorioz kendu du Bilboko Udalak Rafael Sanchez Mazas pasealekua kale izendegitik
2016
‎Itsasadarrean igerilekuak egitea proposatu du Bilboko Udalak
‎Errepertorioak aire aldaketa eragingo du Bilboko Udal Musika Bandan, dantzan egiteko pentsatutako abesti bilduma interpretatuko duen talde profesionalean. Jotatik eta mazurkatik porrura edo jauzira, tangotik eta rancheratik igaroz.
‎Azkenik, datorren astelehenarako beste mozketa baten berri eman du Bilboko Udalak. Izan ere, lorezaintzako mantentze lanen arrazoiarekin, martxoaren 7tik 11ra, 9: 30etatik 13:00etara bitartean, zirkulazio errei bat okupatuko da Sabino Arana etorbidean, Jesusen Bihotzaren plazarako noranzkoan, Felipe Serrate kalearen eta Urkixo zumarkalearen artean.
‎Kirol instalazioen eta zerbitzuen berrikuntzara, modernizaziora eta, batez ere, horien mantentze lanera diru gehiago bideratuko du Bilboko Udalak aurten. Hain zuzen ere, iazko aurrekontuarekin alderatuta, %9 gehiago.
‎Gabriel Arestiren poema ezezagunez osatu liburua argitaratu du Bilboko Udalak. Liburu berri horren izena" Mailu batekin, biola batekin" da.
2017
‎Eusko Jaurlaritzaren menpeko den agintaritzak egindako txostenean, adierazi du Bilboko Udalak kontrataziorako ez diren beste bide batzuk bilatu izanak lehiakortasuna" mugatu" zuela, eta horri erakunde horrentzako justifikaziorik gabeko" abantaila" eragin ziola. Txostenak argi utzi du 2010 eta 2014 urteen artean udalak 21 kontratu adjudikatu zituela fundazioaren alde, guztira 1.475.000 euro ordainduta.
‎Gentrifikazioari, turismoari eta, oro har, Bizkaiko hiriburuko kaleetan dauden eztabaidei buruzko iritzia emateko, udaletxeko bulegoan jaso du Aburtok' Bizkaiko Hitza'. Herritarrak Bizkaiko hiriburura erakartzeko egitasmoa du Bilboko Udalak, Aburtoren esanetan. Gaztetu egin nahi dute Bilbo, eta, alkatearen arabera, norabide horretan marrazten ari dira datozen hogei urteetako hirigintza proiektuak.
‎Arrakasta handia izan du Bilboko Udalak, Euskaltzaindiak, EuskalPenKlubak, Deiak eta Sabino Arana Fundazioak elkarlanean sustatu duten egitasmoak, eta asko izan dira Akademiak Bilbon duen egoitzara hurbildu direnak, orduko historia eta istorioak ezagutzeko irrikaz. (Ikusmin handia sortu du EGUNA jardunaldiak, eta esparru diferenteetako pertsona ugari hartu ditu, goiz osoan zehar, Euskaltzaindiaren egoitzak)...
‎Lehiaren Euskal Agintaritzak hobetzeko" tarte zabala" ikusten du Bilboko Udalak Metropoli Fundazioarekin egindako kontratazio publikoen kudeaketan" kontratazio prozesu ezegokiak gauzatu zituztelako". Horiek" lehia askea eragotzi zuten 1.475.000 euroko esleipenean", 2010etik 2014ra bitarteko epean.
‎Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA) txosten bat egin du Bilboko Udalak –eta beste udal entitate batzuek– eta Metropoli Fundazioak sinatutako negozio juridiko batzuei buruz. LEAk hobetzeko" tarte zabala" ikusten du 2010etik 2014ra bitarteko epean egindako 1.475.000 euroko esleipenean.
‎[] Nazioarteko batzorde independente baten eraketa exijitu du Bilboko Udalak Berta Caceresen hilketa argitzeko
‎Eskaria iragarri duen egun berean baztertu du Bilboko Udaleko PPko taldeak. Proposamenaren muina" kaleen izenak ezabatzeko erabiltzen den neurriaren inguruan hausnarketa egitea" zela argudiatu dute popularrek, eta" ez sortu den polemika eragitea".
2018
‎Suteak zerk eragin ditzakeen eta gertatuz gero zer egin azaldu du Bilboko Udalak. Kea sua baino arriskutsuagoa izan daitekeela esan dute
‎Maiatzaren 5ean hasi eta ekainaren 29ra arte iraunen du Bilboko udalak sustatu duen Musikauzo ekimenak. Kasik bi hilabetez, Bizkaiko hiriburuko karriketan anitz gisetako musika eskaintza zabalduko da, hala nola fanfarreak, batukada taldeak eta trikitixa.
‎Andres Urrutia: . Egunero egunero, une gozo zein zailetan, euskal kultura eta euskararen alde jardun izan du Euskaltzaindiak, eta hasiera hasieratik alboan izan du Bilboko Udala?.
‎Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak hitzarmena sinatu dute gaur goizean, euskararen erabilera soziala eta euskal kulturaren transmisioa sustatzen eta indartzen jarraitzeko eta, era beran, hizkuntzaren kalitatea zaintzeko, Bilboko alkateak nabarmendu duenez.Hartara, erakunde biek luzatu egin dute 2008az geroztik indarrean dagoen hitzarmena, Bilbon kultur zabalkundeko jarduerak egiteko, euskarazko ikastaroak eta euskararen aldeko hitzaldiak eta erakusketak antolatzeko. ...ezkuntza Sailaren bidez, 35.500 euroko diru-laguntza emango dio Euskaltzaindiari 2018rako, euskal literaturaren zuzeneko ikaskuntza eta ikaskuntza sakona bultzatzeko, hirian euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntzaren arloko aholkularitza ziurtatzeko.. Egunero egunero, une gozo zein zailetan, euskal kultura eta euskararen alde jardun izan du Euskaltzaindiak, eta hasiera hasieratik alboan izan du Bilboko Udala?, esan du gaur Andres Urrutia euskaltzainburuak. –Orain erraz ulertzen da hori dena guztia, baina 1918 hartan agian ez hain aise?, gaineratu du.
‎Azkue Fundazioak Btuber lehiaketa antolatu du Bilboko Udalarekin batera. Horrek euskal youtuberrak sortzeko helburua du eta 13 urtetik 16 urtera bitarteko bilbotarrei dago zuzenduta.
2021
‎Altunak onartu du Bilboko Udalak «arrazoi zati bat» baduela: «Egia da dekretuak ezartzen duela, adibidez, 20.000 biztanle baino gehiago dituzten herrietan zerbitzu batzuk egon behar direla, herri batzuek ez dutela arau hori betetzen eta orduan jendea zerbitzuak dauden lekuetara joaten dela; kasu honetan, Bilbora.
2022
‎Antzeko mezua eman du Bilboko Udalak bere adierazpen instituzionalean: «Milaka emakumek zuzenean pairatzen dituzten egoera horiek gure gizartean eta gure eguneroko bizimoduan txertatuta daude.
‎EH Bildu udal taldeak proposatu du Udalak Eusko Jaurlaritzari eska diezaiola osasun sistema publikoak Bilbon urte osoan eskaintzen dituen zerbitzu guztiak berma ditzala, baita udan ere, murrizketarik, aldaketarik eta itxierarik gabe. Era berean, alderdi soberanistak eskatu du Bilboko Udalaren Osoko Bilkurak adieraztea kalitatezko lehen mailako arreta babestu beharreko ondasuna dela, osasunerako eskubidea Bilboko herritar guztien oinarrizko eskubidea baita. Eskaera hori ekaineko Osoko Bilkuran eztabaidatuko den mozio baten bidez egin du EH Bilduk.
2023
‎Beste urrats bat egin du Bilboko Udalak memoria historikoari dagokionez. Hilaren 9tik, plaka bat dago udaletxeko sarreran, 1937ko ekainaren 19tik aurrera jazarria izan zen udalbatza gogora ekartzeko eta omentzeko.
‎Martinezek azaldu duenez, orain proiektua" zehazteko" beste fase bat hasiko du Bilboko Udalak: " Aste Santuko oporretatik bueltan bizilagunekin biltzen joango gara, proiektuaren gaineko informazioa helarazteko".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia