Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 45

2001
‎Estatu osoko 20.000 farmazia bulegotan ihesak jar daitezke ekarpenak jasotzeko. Itsulapikoak 20 zentimetrokoak izanen dira, eta ekimenaren xedea eta helburua argi eta garbi azalduko dituzten kartelak izanen dituzte. Itsulapiko bakoitza zigilatuta itzuliko da antolakundera.
2002
‎* (Taula Aragoiko legediak horrelako establezimenduentzat ezarritako baldintzei jarraiki egin da). Tapasetik alde egiteaTaberna edo kafetegi izenekoek debekatuta dute menu zerbitzua, plateren karta, banketeak, plater konbinatuak edo beste edozein janari zerbitzu egitea, bai eta horrelako zerbitzuak eskaintzen dituzten kartel edo iragarkien bidez publizitatea egitea ere, aurreko establezimenduentzat erreserbatuta geratzen baitira. Horrek ez du galarazten lokal berean lehentasunez kontsumitzeko beste elikagai batzuk zerbitzatzeko aukera, hala nola aperitiboak, ogitartekoak eta gozokiak.
2005
‎Hain justu ere, estimuluak gureganatzeko daukagun gaitasunak mugak dituelako, eta, bestalde, horietako batzuk bakarrik direlako guretzat interesgarriak. Beste hitz batzuekin esanda, gizakiak aktibatua izaten du kanpotik datorren informazio guztia iragazi, benetan interesatzen zaiona barneratu (beherapenak adierazten dituzten kartelak, kontserbatzaile eza adierazten duten etiketak...), eta bere helburuetarako garrantzirik ez duena alboratzeko mekanismoa. Kontzienteki edo inkontzienteki, estimuluen aukeraketa egiten dugu, eta, beraz, guregana zuzentzen diren iragarki guztien artetik kopuru txikia barneratzen dugu.
‎Bertan, teknikariek honako hauek nabarmendu zituzten: aldez aurretik ohartarazteko flashak dituzten kartel adierazgarriak, obrako abiaduraren mugaraino pixkanaka egindako murrizketa, ikus gidatze egokia, kamioientzako behar adina leku, kontrako trafikoarekiko babes hesiak, larrialdietako geldialdi eremua, galtzada garbia, seinale ulergarriak eta gauez material islatzaile onarekin gidatzeko trazadura argia. Alderdi ahulen artean daude jatorrizko errei kopurua murriztea eta obren eremuko sarrera eta irteeretan erreiak ez gidatzea.
‎“La creble historia del caballero Don Ante” ipuina jasotzen duten 5.000 liburuxken bidez, Gabonetako kanpaina honetako arduradunek haurrak eta, oro har, herritarrak kontzientziatu nahi dituzte, modu errazean, dohaintzaren onurez eta emaile bihurtzeko beharrezkoak diren baldintzez. Kanpainako leloak dituzten kartelak ere egin dira, hala nola “Eguberri hauetan On Ante zaldun bihurtu: odola ematean, hiru bizitza salbatzeaz gain, ipuin bat oparituko diozu haur bati”.
2007
‎Rupert Ganzer “Zure segurtasunerako, zerbitzu honetan kamerak daude grabatzen”. Horrelako ohartarazpenak dituzten kartelak gero eta maizago daude garraio publikoan, banku eta erakundeen inguruetan, etab. Dagoeneko ohikoa da Ceuta edo Londres bezalako hiri batzuetako kaleetan grabatzea. Britainia Handiko hiriburuan, segurtasun agenteek soinu sistema bat ere badute, gizalegerik gabeko jokabideak hartzen dituztenean oinezkoei kargu hartzeko aukera ematen diena.
2008
‎(4) Suteen aurkako segurtasuna: su itzalgailuak eta horien egoera, ur hartuneak bazeuden, esparru itxietan larrialdiko argiak bazeuden, suteak detektatzeko sistemak eta larrialdiko irteerak adierazten dituzten kartelak ikusi baziren, eta horiek erabilgarriak baziren. Segurtasuna zertan hobetu den, eta zenbat, azken bost urteetan (2003ko txosteneko datuen eta 2008ko datuen arteko konparazioa) Atributua 2003ko egoera 2008ko egoera Kanpoko eremuetako segurtasuna Objektu arriskutsuak dituen patioa Ikastetxeen %15 Ikastetxeen %17 Atezaintzetan, saskietan eta abarretan behar adina ez eustea.
2009
‎James? eta zein geltokitan jarri behar dituzten kartelak. Gauez jarri dituzte.
‎Azken egunotan, kanpainaurrean buru belarri aritu direnean, hainbatetan adierazi dute PSEko kideek ez dutela beste lehendakaririk onartuko. Gaur hasitako kanpainan jarri dituzten karteletan eta banatu dituzten liburuxketan agertzen den esaldiak ere horixe dio: Patxi lehendakari.
‎Orain presoen argazkiak, afixak, pegatinak eta dispertsioa salatzen dituzten kartelak debekatuak omen dira (non?, zein legek dio?). Behin hasita, hona hemen Jaurlaritza berriari ildo horretan jarraitzeko eta definizioz, terrorismoaren irudiak?
‎Algortako Ereaga hondartzan Ertzaintzak eginiko maniobra batzuetan izan zen Ares atzo. Euskal presoen argazkiak kendu edo haien eskubideak aldarrikatzen dituzten kartelak eta ekimenak debekatzeko legitimitate osoa duela nabarmendu zuen. Herrizaingo sailburuaren arabera,, legearen?
‎Izan ere, Jokin Bildarratz Eudeleko presidenteak eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak lortutako akordioarekin,, terrorismoaren biktimak umiliatzen? dituzten kartelak eta pintaketak kentzeko lana Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren esku egongo da aurrerantzean. Horretarako, ertzainen eta udaltzainen arteko koordinazioa eta lankidetza mekanismoak martxan jarriko dira.
2010
‎Informazioa eta irisgarritasuna. Haurrentzako parkeetan, erabiltzaileek joko elementuak erabiltzeko dituzten betebeharrak adierazten dituzten kartelak jarri behar dira, baita larrialdietan funtsezko informazioa ere, hori guztia irakurtzeko moduan. Haur parkeen erabiltzaileentzat ezinbestekoa da zer adin talderentzat den.
‎Erromesak gero eta hobeto prestatzen dira, arriskuak ezagutzen dituzte eta neurri batean nola prebenitu ere badakite, administrazioek eta establezimendu eta aterpetxeek berek egiten dituzten prebentzio kanpainei esker. Elikagaien segurtasunari buruzko etengabeko kontsulten ondorioz, arduradunak higiene aholkuak dituzten kartelak argitaratzen hasi dira. Kartelak ingelesera, frantsesera eta alemanera itzuli dira, eta erromesarentzat dira, jaki seguruak prestatzeko, eta beste batzuk aterpetxeetako sukalde komunitarioetako arduradunentzat eta erabiltzaileentzat.
‎Merkealdiaren erdian, komeni da jakitea horiek ez direla prezio jaitsiera dakarren eskaintza bakarra. Kontsumitzaileak ohituta daude dendetako erakusleihoetan edo establezimenduen barruan saldoak, eskaintzak, sustapenak edo likidazioak iragartzen dituzten kartelak ikustera. Oro har, adierazpen horiek produktuen prezioaren jaitsiera adierazten dute, baina termino bakoitzak berezitasun batzuk ditu, besteetatik bereizten dutenak.
‎MP3 erreproduzitzaile guztiek %50eko deskontua dutela adierazten bada, ez da beharrezkoa izango prezio berria horietan guztietan jartzea, nahikoa baita adierazpen orokorra. Sustapeneko salmentak Urteko edozein garaitan, kontsumitzaileak hainbat artikuluri eragiten dieten eskaintzak iragartzen dituzten kartelak aurki ditzake. Ohar horiek saltokietako erakusleihoetan, denden barruan edo liburuxketan eta egunkarietan jar daitezke.
2011
‎Bere ustez, horrela lortzen dute herri horietako gazteek bilatzen duten adierazkortasun eta berezitasuna. Gaztetxeko tabernako prezioen karteletik hasi eta ikastetxean ikasleek antolatutako ekintzei buruzko karteletaraino edo kalean itsasten dituzten kartel erreibindikatiboetaraino, denak dira euskaraz. Ez dute gaztelaniara jo beharrik eta euskalkiaren bidez lortzen dute gizarteko esparru formaletan erabili behar izaten duten adierazpide moduetatik aldendu eta bereiztea.
‎Eta badakizu azkena? Kalean jarri dituzten kartelen gainean, Leoren kontrako paskinak itsatsi dituzte.
2012
‎Ondarearen interpretazioa, ondarea jendaurrean azaltzeko edo aurkezteko hezkuntza eta aisialdi jarduera den aldetik, kontu handiz antolatu behar da, eta kultura ondare ukigarri zein ukiezina duen lekuaren adiera osoa landu. Ondarea interpretatzeko mutimedia euskarriek eremu zabala hartzen dute, azalpen testuak dituzten karteletatik hasi eta kultura gida edo interprete diharduten profesionaletaraino, errealitate birtualeko aplikazio sofistikatuak barne; baina zeinahi dela ere hautatutako bitartekoa, beste modu batera ezin eman litekeen informazioa eman behar du dagokion lekuari buruz.
‎Aztoratuta dago, etengabean liburutegiko aterantz begira; azti batek irekiko duela pentsatzen ariko balitz bezala. Agurtu aurretik zinemako pelikulak iragartzen dituzten kartelak begiratu ditu.Telefonoa eskegi eta gerturatu da. Guztiekin ez, baina haietako batzuekin hitz egitea lortu du eta sei sarrera erosiko ditu.
‎Urteroko errenta aitorpenaren kanpaina kasu honetan 2011 urteko zergei dagokiena martxan da Gipuzkoan eta, aurten ere, Udalak azpeitiarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatu nahi ditu. Horretarako komunikazio kanpaina jarri du abian, kalean jarri dituzten kartelen bidez, eta kanpainaren berri eman dute gaur, ostirala, prentsaurrean Euskara Patronatuan.
2013
‎Bekatuaren kale ilunetan barneratzen da Sodoma eta Gomorra. Sexu ikuskizunak iragartzen dituzten kartel argidunen irudiak eta film pornografikoen zatiak tartekatuz doaz tai gabe. Haragiaren tentazioak mendean hartzen du gizabanakoaren borondatea.
‎Eta kartela klasikoa bada ere, beti pertsonaliza daiteke mezu berri eta originalak. Hainbat web gune daude (The Keep Calm O Matic, Keep Calm and Carry On Creator eta Keep Calm and Posters, besteak beste), jatorrizko estiloa eta nahi den edozein testu dituzten kartelak sortzeko. Sinbolo unibertsalak eta zirkulazio seinaleak Irudia:
‎Tabernetako eta antzeko lekuetako beste ohiko batzuk erretzea debekatuta (edo baimenduta) daudenak dira, txakurrak edo bestelako maskotak onartzen dituztenak, etab. Kalean, gehien ugaritzen diren karteletako batzuk zirkulazio seinaleak dira, eta horiek ere asko ematen dute barruko espazioak dekoratzeko. Kaleetako izenak dituzten kartelek (herrialde edo hiri batzuetakoek oso estilo bereizgarriak dituzte) edo autoen matrikulen kopiak izan daitezke, etxean bizi diren pertsonen izena jarrita, eta errepideko seinaleen erreprodukzioak ere bai, abiadura maximoko edo bideari buruzko ohartarazpenak egiteko. Badira beste kartel herrikoi batzuk ere, kale argiak ez direnak, baina erabili egin dira.
2014
‎Artikako ostatuan oinarrizko zenbait esaldi euskaraz nola esaten diren biltzen dituzten kartelak daude paretetan, eta askok begiratzen omen diote jakin minez. " Dudarik gabe Hau etxearen kontura esaldia da arrakastatsuena, egunero esaten baitit baten batek", dio txantxetan tabernariak.
2015
‎Adituak egin dira latexean", esan du irakasleak. Gainera, ohartu dira eskularruak ez direla beti ondo erabiltzen, eta, horregatik, latexezko eskularruen erabilera egokiaz ohartarazten dituzten kartelak jarri dituzte Irun eta Hondarribiko zaharren egoitzetan. " Autonomia behar da horrelako proiektu bat lantzeko, eta euren autonomia izugarri garatu dute.
2016
‎Baita mantsoagatik eraman ere. Narrosen jauretxea zegoen tokian, automobila erosteko kredituak eskaintzen dituzten kartel koloretsuak daude orain, zoriontsuak diruditen aurpegi garbiz apainduak. Barreda korrejidorearen etxe zutik dago oraindik, baina kapitulazioak ahoz gora irakurri ziren etxebean asiar jatetxe zarratua egon da urteetan, oraintsu ostatu bat zabaldu duten arte.
2017
‎Antzezlana iragartzeko kaleratu dituzten karteletan ondorengo laburpena irakur daiteke, gainera: " Gorputzean nolako deiadarra egiten duen galdetu nahi da, eta minaren iraupenak, formak, argiak edo koloreak, zein soinuak, uhinez uhin egiten duten gorputzaren konkista irudikatzen du".
‎Zezenketak iragartzen dituzten kartel ugari, pasodoble doinuak tabernetatik, eta, barruan, zezenketara sartu aurreko tragoa hartzen hainbat lagun. Egunero errepikatzen da argazki hori Bilboko Vista Alegre zezen plazara bidean dagoen Concha Jeneralaren kalean.
‎Chrysallis Euskal Herria elkarteak haur transexualen errealitatearen berri emateko ekimena abian jarri du, Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak lelopean, baina azken egunotan zenbait eraso jasan ditu kanpainak. Batetik, pintada transfoboak agertu dira Euskal Herriko zenbait herritan jarri dituzten karteletan. Gasteizen, esaterako, Zabalgana hiribidean kokatuta zegoen publizitate hesi bat erasotu dute gauean:
2018
‎Irudi korporatiboan hobetu beharreko elementuei dagokienez, errotulazio informala, megafonia eta ekitaldi publikoak eta jardunaldiak aipatu genituzke, nahiz eta zerbitzu erakunde batzuk lanean hasiak diren horretan ere, bai eta emaitza onak lortu ere. Osakidetzatik kanpoko erakunde eta enpresek bidaltzen dituzten kartelei dagokienez, ordea, beharrezkoa da neurriak hartzen hastea, hizkuntza irizpideak ez baitira ia inoiz betetzen.
‎“URDULIZKO JAIAK ANDRA MARI 2018”. Honakoak sustatuko dituzten kartelak ez dira onartuko:: norbanakoen osotasuna laidotzen dituztenak, homofobia jarrerak eta sexuari buruzkoak, ezta gizonen eta emakumeen artean desberdintasuna sustatzen dituztenak ere.
2019
‎Kapera Justizia Jauregiaren barruan dago, inon irakurri gabeko detailea. Epaitegietatik sartu behar duzu, jendarmeek gordetako ateetatik, instrukzio auzitegiak seinalatzen dituzten kartelen aurretik pasatu behar duzu haraino iristeko. Kapera zaharberritzen ari dira, alde batean aldamioak eta hauts pila bat urrezko kolorekoak izan behar zuten elementu dekoratibo guztien gainean.
‎Laudioko Udalari, aldiz, azpiegitura publiko batzuetan oraindik amiantoa dagoela gogorarazi diote. “Gure hitzaldiak iragartzen dituzten kartelak kentzen dizkigute' paretak zikintzen dituztelako'. Baina ez dute neurri hori erabiltzen gure birikak benetan zikindu, gaixotu eta, batzuetan, hiltzen gaituen hori kentzeko.
‎Errepikatuko nuke". Gogoan ditu ere hasierako edizioetan gainditu behar izan zituzten trabak, Guardia Zibilak kilometroak markatzen dituzten kartelak kendu zituenean, esate baterako. Urte luzez, Uda eta Gutxisolo elkarteek egindako lana azpimarratu du Arribasek.
2020
‎Osteguna greba eguna da Hego Euskal Herrian, eta deialdiarekin karrikan egin du bat, jada, Iruñerriko mugimendu feministak: Iruñeko Zara dendako erakusleihoetan itsatsi ditu prekaritatearen eta esplotazioaren aurkako bere aldarriak jasotzen dituzten kartelak: " Hegoaldeko herrialdeetan arropa egiten ari diren emakumeak esplotatzen dituzte enpresa handiek; beren dendetan ari direnak ere bai; emakume guztiak esplotatzen gaituzte, objektu bilakatzen gaituztelako iragarkietan".
‎Kanpainara batzen diren saltokiek kanpainarako prestatu dituzten kartel eta eskuorri adierazgarriak jasoko dituzte, establezimenduetan ikusteko moduan izan ditzaten. 50 euroko balioa duten 2.000 bonu jaulkiko dira.
‎Caniceus Zure lanpostuko informazio neurriak Kartelak eta seinaleak. Higiene eta prebentzio neurriak sustatzen dituzten kartelak jarri behar dira. Enpresak lanpostuan erabili beharreko higiene arauak zabaldu behar ditu.
‎Hau guztiagatik, zalantzaren bat badute edo laguntza behar izanez gero, udalarekin edota UEMArekin harremanetan jartzeko eta eskaerak lasai egiteko gonbidapena jaso dute zerbitzu sektoreko eragileek. Orain, gainera, uema.eus/kartelak gunearekin, errazago izanen dute eskaerak egitea eta nahi dituzten kartelak eskatzea.
‎online edo eskuorrien bidez. Online egitea erabakitzen dutenek, Euskaraldiaren webgunean dute izena emateko formularioa. Horrez gain, Azkoitian zabaldu dituzten karteletan dagoen QR kodea ere erabili daiteke izena emateko.
‎Badakizu museo aurrean erakusketetarako esekiten dituzten kartel handi horiek?
2023
‎Mututasunak eztanda egin duenetik, kulturgileak ahotsa galtzera animatzen dituzten kartel mutuak areagotu dira bazterrotan. Urduri eman dut egun osoa, ez nekien zer esango nion euskal musikaren punkirik handienari, punkaren etiketari muzin egin baina aldi berean bizi filosofia hori EHn bizirik mantendu duen bakarrari.
‎Maria Caballero zinegotziak adierazi duenez, larunbat goizerako apainduta egonen da plaza: Iruà  ±ea Osasunarekin kanpainaren barnean garatu dituzten kartelekin. Hiriko bertze lekuak ere ez dira hutsik geldituko, ostiralean udaletxean kamiseta erraldoi bat jarriko baitute, 14:00 aldera.
‎1.000 pertsona elkartuko gara, edo 10.000, edo 100.000, baina mobilizazioaren ondoren (eta manifa osteko ohiko poteoaren ondoren), ondorio praktikoak urriak izango dira. Aurpegian Palestinako bandera margo dezakegu, Netanyahu eta Hitler parekatzen dituzten kartelak erakuts ditzakegu, eta, Palestinan gure mezua entzun dadin, ozen baino ozenago oihuka dezakegu. Baina balio gutxikoa izango da, bitartean erakunde sionistarekin harreman politiko, diplomatiko, ekonomiko eta kulturalak mantentzen baditugu.
‎Institututik azaldu dutenez, egin duten elkarretaratzean erabili dituzten kartelak zein afixak (goiko irudian) egiten ikasleak ibili dira asteon, atsedenaldietan, eta" euskararekin ditugun kontraesanak" islatu nahi izan dituzte idatzi dituzten mezuetan. Era berean, azken hilabeteetan epaitegietan eta hezkuntzan euskarari egin zaizkion" erasoak" salatu dituzte.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia