Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 104

2008
‎Oholtza Nagusira iganik, Anita Falxak esker oneko hitzak ukan zituen «proiektua bururaino gauzatzen lagundu duten guzientzat». Boluntarioak, elkarteetako kideak, zuberotarrak eta haien artean bereziki lurrak utzi izan dituzten bi laborariak, Anje eta Pantxika, hastapenetik sostengua ekartzen duten lantegiak, artistak, publikoa... denak omendu nahi izan zituen. Dantzari baten agurrak jarri zion azken puntua omenaldi xume bezain hunkigarriari.
‎Dena dela, zortzi gazteak atxilotu baino lehen Adingabekoen Fiskalari atxiloketen berri eman zietela jakinarazi dute Polizia iturriek. Atxilotu dituzten bi helduetako bat, antza, bitan egon da atxilotuta aurretik. Dagoeneko epailearen agintearen esku daude atxilotutako bi helduak.
‎Aurreikuspenak beteko balira, ez lukete bigarren itzulia egin, eta Israelgo Atzerri ministroa alderdiko buruzagi izendatuko lukete. Hautagaiek botoen %40 baino gutxiago eskuratzen badituzte, ordea, emaitza hoberenak lortu dituzten biek berriro lehiatu lukete.
‎ETAko kidetzat jo dituzten bi lagunak armatuta zeuden atxiloketaren unean, polizia iturrien arabera: batek pistola zeraman eta besteak errebolberra.
‎Urteko bertsorik onenak biltzen dituzten bi DVD plazaratu dituzte
‎Bertsoa.com bertso plaza digitalean hainbat bertso saioren bideo irudiak jartzen dituzte. 2008an, 100etik gora saio grabatu ostean, ikus entzunezko bertso bildumarik ez zegoela ikusita, aukeraketa egin eta 40 saio biltzen dituzten bi DVD kaleratzea erabaki dute Bertsoa.com eta Lankuk.
‎Bidorretak Drago Pasalicen zalantza bakarrarekin jasoko du gaur Hemofarm, multzoko aurkaririk gogorrena. On bidean Casillan indarrak neurtuko dituzten bi taldeek egin lukete aurrera, beti ere Buducnosten onespenarekin. Hemofarmek talde ikaragarri gaztea du, eta Joksimov joko antolatzailea da lemazaina.
‎Donostiako eta Errenteriako (Gipuzkoa) hainbat auzo urez hornitzen dituzten bi hoditan izaniko kalteak atzo konpondu zituzten. Putzutzetako eta Abringo ur biltegiak urez hornitzen dituzten tutu batean kalteak eragin zituen luizi batek, baina biltegiak oso beteta zeudenez, toki horietako biztanleek ez zuten urik falta izan konponketak egiten zituzten bitartean.
2009
‎Beraien delituek eraginda hainbat lagun hil ziren, galera materialak izan ziren eta kolokan jarri zituzten biztanleen segurtasuna eta egonkortasuna, adierazi dio Xinhuan albiste agentziari bere burua identifikatu ez duen epaitegiko ordezkari batek. Heriotza zigorrera kondenatu dituzten biak jendearen mina baretzeko exekutatu behar dira, gaineratu du.
‎98 min. Nevadako basamortuaren erdian dago Witch Mountain; fenomeno esplikaezinak eta agerraldi arraroak gertatu izan direlako da ezaguna. Las Vegasko taxi gidari bat azaldu ezin duen zerbaiten erdian dagoela konturatuko da naturaz gaindiko botereak dituzten bi haurrekin topo egiten duenean. Mundua salbatzeko modu bakarra Witch Mountaineko sekretuak agertzea izango da.
‎Helburu nagusiari ekin aurretik, eta pokerra osatu bidean, beste hiru bide ireki zituzten Chañi mendilerroan. Ezaugarri erabat desberdinak dituzten bi eskalada izan ziren aurrenekoak. Morro Von Ronsen (5.450) mendiko hegoaldeko horman bata, eta Aguja Negra (5.150) mendian bigarrena; katu oinak jantzita lehenengoa, eta pioleta eta kranpoiak baliatuta bigarrena.
‎98 min. Nevadako basamortuaren erdian dago Witch Mountain; fenomeno esplikaezinak eta agerraldi arraroak gertatu izan direlako da ezaguna. Las Vegasko taxi gidari batek naturaz gaindiko botereak dituzten bi haurrekin topo egingo du eta azaldu ezin duen zerbaiten erdian dagoela konturatuko da. Mundua salbatzeko modu bakarra Witch Mountaineko sekretuak agertzea izango da.
‎Oraingoz, antzezlanak, harrera ona? izan du jendaurrean egin dituzten bi saioetan, Telleriak aurreratu duenez.
‎Joan den otsailaren 27an epaile horrek torturak salatu dituzten bi lagunek egia esan dezaketela iritzi zuen, eta epaiketarako bidea ireki zuen haien atxiloketan parte hartu zuten hamahiru guardia zibilak auzitara eramateko, nahiko arrazoi, zeudela uste baitzuen.
‎Bilbo Basketek Bizkaia Arenan jokatuko ditu etxeko partida guztiak heldu den sasoian, eta, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak atzo argitu zuenez, aldundiak dohainik jokatzen utziko dio bertan Bilbo Basketi. Akordio hori babesarengatik ordainduko dituzten bi milioi euro inguruei gehitzen bazaie, Bilboko taldeak negozio borobila egin du.
‎dagoela iritzi dio EAJko buruak,, erakundeetan ordezkaritza gehien? dituzten bi alderdi politikoak kanpoan uzten dituelako.
‎The Observer egunkariak eskuratu dituen argazkiak, esaterako. Haietako batean ustez elkarrekin sexu harremanak izan dituzten bi gizon ikus daitezke, begiak estalita. Beltzez jantzitako lagun batek fusil bat zuzentzen du bietako baten burura.
‎Melaza aberatsa da karbohidratoetan, B taldeko bitaminetan eta burdina, kobrea, magnesioa eta gisako gatz mineraletan. Beraz, ia energia eta ezaugarri antzerakoak dituzten bi janari horien artean aukera egiterakoan, azukre beltza zerbait aberatsagoa da nutrienteetan, eta, ondorioz, guretzat nutritiboki osatuagoa.
‎Zer dela eta izaten dira heriotza batzuk albiste eta beste batzuk ez? Zergatik asaldatzen gara ez dakit non bost hildako izan direlako eta beste nonbait erail dituzten bi mila hildakok, ordea, ez gaituzte asaldatzen. Zergatik hartzen dute egunkarietako azala ezbehar batzuek eta beste hainbat, kuantitatiboki handiagoak, barruko orrialdetako ezkerraldeko zutabe txiki eta ziztrinera baztertzen dira?
‎Liga hasiera bikaina egin dute gipuzkoarrek. Jokatu dituzten bi partidak irabazi dituzten, eta gaur nahi dute hirugarrena. Lagunak ek ez du oraindik partidarik irabazi.
‎Zuri gorriek ongi ekin diote ligari. Irabazi egin dituzte jokatu dituzten bi partidak, eta lehen postuan daude Realarekin puntuetan berdinduta. Gaurko proba gogorra da I, igo Juaristiren jokalarientzat.
‎Espainiako Auzitegi Nazionalean izan ziren goizean, eta Moncloa jauregian arratsaldean. Bahiketa amaitzeko Espainian preso dituzten bi ustezko piratak Somaliara lehenbailehen bidal ditzatela beste aterabiderik ez dela sinetsita daude senideak; bi presoak askatzeko baldintza jarria dute bahitzaileek, izan ere.
‎Azken hiru sasoietan Top14ko finalean izan den Clermont alde batetik, eta 2002tik 2006ra Top14ko hiru txapel jantzi dituen Miarritze bestetik. Goi mailako partida bat ikusteko jokalariak eta baliabideak dituzten bi talde aurrez aurre.
‎16 urte geroago, Fresa y chocolate ko aktore bikotea kamera atzean elkartu da, eta lagunak izaten jarraitzen dugu. Afinidades du izenburua, eta bikotekideak trukatzen dituzten bi bikoteren arteko istorioa da. Bi gizonezkoak nagusi eta enplegatu dira, eta boterearen manipulazioa ere agertzen da, mugak gurutzatze hori....
2010
‎Ezohikoa da, berriz, atzo bertan hiria utzi zuten beste bi lagunen bidaiatzeko modua. Lea Kerb eta Helen Lepalo unibertsitate ikasketak bukatu berri dituzten bi estoniar dira. Ikasketak bukatu eta diru gutxi dugunez, Europan barrena egiten bidaiatzea erabaki dugu.
‎Hain zuzen ere, txapelketan elkarrekin aritzeko batu dira Tolosako Hodeiertz eta Ordiziako Oroith abesbatzak. Oso interesgarria da lan hori; nork bere egiteko moduak eta izaera dituzten bi abesbatzak proiektu bera prestatzeko elkarrekin lan egitea berezia da, jaialdia antolatzen duen Tolosako Ekinbide Etxeko lehendakari Ana Arretxeren hitzetan.
‎Mila gau eta bat gehiago istorio klasikoari bestelako ikuspegi bat eman nahi izan diote obra horrekin; izan ere, alfonbrak, olio lanparak, oihalak, olioa, zetak eta beste hainbat gauza saltzen dituzten bi merkatariren istorioa kontatzen du. Hainbat egun pasatu ostean, Ekialde Hurbileko herrialde batera iristen dira bi merkatariak.
‎Espainiako Ingurugiro Ministerioak adierazi du sei zuzenketa tekniko eskatu dituela baina ez duela atalik zentsuratu. Kendu nahi dituzten bi minutuen gainean, berriz, adierazi dute espainiar itsasaldearen egoera hirigintza plangintza txar bati eta etxe gehiegi eraiki izanaren ondorioa dela, baina ez duela ustelkeriarekin zerikusirik.
‎Eneritz Otamendi EHNEko Gipuzkoako lehendakariordearen arabera, bi arrazoi nagusi daude errauste plantaren aurka egoteko, errauste plantek isurtzen dituzten bi gai: dioxinak eta metal astunak, hain zuzen.
2011
‎Irailaren 11ko goiz hartan Dorre Bikien kontra leherrarazi zituzten bi hegazkinen irudiekin esnatu ziren estatubatuarrak, eta orain eraso horien erantzulearen hilketarekin iratzarri dira. Bada, ordea, albistearekin oheratu zenik eta horren berri izatean kalera atera zenik ere.Washington eta New York izan dira ospakizun jendetsuenak bildu dituzten bi hiriak. Bietan, jendea kontentu, eta irribarre batekin ahoan, hilketaren mezua sakelako bidez zabaldu ahala kalera atera baitira.
‎Azken hamarkadetan, Espainiako Gobernuan PP ala PSOE izan, haiekin harreman onak eduki ditu Godo taldeak.Javier Godo egunkariko presidente editoreak adierazi du katalanezko edizioarekin ez dela ezer aldatuko: «Soilik egunkari bera egingo dugu gure irakurleek hitz egiten dituzten bi hizkuntzetan. Distantziakidetasun politikoari eutsiko diogu; bozketak errespetatuko ditugu.
‎«Eta ez soilik ETAri buruz aritzeko; herriari, ekonomiari, zergei buruz ere hitz egin dugu». Basagoitiren hitzetan, «boto asko dituzten bi alderdien arteko hartu eman normala da».Soraya Saenz de Santamaria PPk Espainiako Kongresuan duen bozeramaileak ere «normaltasuna» aipatu du. Harremanik ez izatea izango litzateke, haren hitzetan, arraroa.
‎Energia nuklearraren gaineko eztabaida indarrez piztu da Frantziako politikan, eta datorren udaberrian egingo dituzten bi hauteskundeetan ere, presidentetzarakoan lehenik, eta parlamenturakoan gero, zeresana emango du sozialisten eta kontserbadoreen artean.
‎Antzeko bihotz taupada makalak dituzten bi taldek neurtuko dituzte gaur indarrak Benito Villamarinen, geratzen zaizkien apurrak, bietan ahulena nor izango ote erabakitzeko. Ez da neurketa arrunta, bat gehiago jokalariek adierazi ohi dutenez presioaren zama arintzeko asmotan.
2012
‎«Egun batetik bestera aldatzen dira gauzak, eta, horrela, zaila da norgehiagoka ongi prestatzea», azpimarratu du San Antonioko entrenatzaile Juanto Apezetxeak. Nafarrentzat garrantzitsua da gaur etxetik kanpo jokoan dituzten bi puntuak eskuratzea, haien konfiantzak gora egiteko, batetik, eta, bertzetik, lehen itzulian izan ez zuten erregulartasuna erakusten hasteko. Taldea bide onean dela uste du Apezetxeak, eta jokalariek aukera izanen dutela gaur bertze urrats bat egiteko.
‎Meza eskainiko dute hasteko, eta han parte hartuko du Egi Eder otxoteak. Gero, 11:30ean, Goizueta eta Oiartzungo pilotariek jokatuko dituzten bi partidez gozatzeko aukera izango da. Bazkalostean, 17:00etan, Mañukorta eta Irazu bertsolariek bertso saioa egingo dute.
‎Zentsura mozioaren aukera, berriz, oraindik heldugabea da, eta ondo lotu ezean, oposizioaren aurka itzul liteke. Jokalekua hori izanik, UPNk eta PSNk kontrolatu ezin dituzten bi faktore daude: ustelkeria eta herritarren presioa.
2013
‎Bi hilabeteko borroketan, bi aldeetako ehunka soldadu hil ziren, eta gerra nuklear baten beldurra hedatu zen munduan, Pakistanek aitzineko urtean aitortu baitzuen arma nuklearrak zituela. Indiak, 1974tik?. Halako armak dituzten bi herrialdek elkarren aurka zuzenean borrokatu diren historiako bigarren aldia izan zen, aitzinekoa, 1969an, Sobietar Batasunaren eta Txinaren artean?. Independentisten borroka Bi estatuen arteko gatazkaz gain, Kaxmirren independentzia aldarrikatzen duen mugimendua ere badago, eta Indiari eragiten dio bereziki.
‎Los Pajes taldearen historia, eta haien musikaren inguruko ikerketak ageri dira bertan, baita musikari horien ondorengoen nondik norakoak ere. Taldearen kantuak biltzen dituzten bi diskorekin batera kaleratu dute argitalpena. Disko horietako batean, jota kantariek beraiek grabatutako kantuak daude, digitalizazio prozesu baten ondoren CD batean biltzeko aukera izan baitute.
‎Atom Egoyanen Devil' s Knot (AEB), Gotz Spielmannen Okotober November (Austria) eta Jasmila Zbanicen For Those Who Can Tell No Tales (Bosnia eta Herzegovina). Sari nagusia eskuratzeko lehian ariko diren beste hamar filmen izenburuak aurreratuak zituzten lehendik antolatzaileek, baita sail ofizialean baina lehiaketatik kanpo emango dituzten bi filmenak ere: Juan Jose Campanellaren Futbolín eta Alex de la Iglesiaren Las brujas de Zugarramurdi. Ostiralean Zinemira saileko filmak iragarriko dituzte, eta sail ofiziala osatzeko filmen iragarpena aurrerago iritsiko da.
‎PPrekin erdietsitako akordioari esker, EAEko «berezitasun foralak» errespetatuko direla azaldu du Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak. Azken egunotan izandako negoziazioei esker lortu duten akordioarekin, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako diputazioen autonomia bermatuko dituzten bi zuzenketak jasoko ditu legeak. Nafarroa ez du aipatzen?. EAJk ez bezala, Amaiurrek eta Geroak Baik eutsi egin diete euren osoko zuzenketei, baita PSOEk, CIUk eta oposizioko gainontzeko taldeek ere; hala ere, ez dira oztopo izan PPrentzat, gehiengo oso baitu bi ganberetan legea aurrera ateratzeko.
2014
‎Apustuak doblean irten ziren urdinen alde. Mikel Urrutikoetxea eta Mikel Beroiz morroi gogorrak direla erakutsi dute txapelketan jokatu dituzten bi partidetan. Izenez, eta talentu hutsez, agian ez dute beste bikote batzuen sonik, baina bi aste nahikoak izan dituzte eurei irabazteko gogotik lan egin dela zabaltzeko.
‎Egia esan, eta barkatu jarraian egingo dudan politika fikzio dosiagatik, ez dut uste berdin bukatuko denik hemengo prozesua, hemen, han egon ez zen bezala, gizartea mobilizatuta baitago. Artikulu bat baino liburu bat litzateke Euskal Autonomia Erkidegoak eta Kataluniak egin dituzten bi prozesuen arteko desberdintasunak azaldu ahal izateko, baina erroan bi prozesuek bazuten antzekotasun handi bat: helburu politikoa lortzeko, sostengu soziala lortzeko estrategia bat zen.
‎Leihoak adreiluz estaltzen dituzten bi langileez gain, ia ez dago arimarik Errekaleor auzoko kaleetan. Elizak itxita dauzka ateak, baita frontoiak ere, eta ez dago dendarik.
‎«Euskal uretan» hidrokarburoak erauzteko emandako baimenen aurka agertu da Ekologistak Martxan taldea. Izan ere, Espainiako Ingurumen Ministerioak baimena eman die Fulmar eta Pelicano izeneko bi zundaketa egitasmoei, eta, hala, Repsol eta SHESHA enpresek bide eman liezaiekete Bizkaiko kostan egin asmo dituzten bi esplorazioei. Talde ekologistak salatu du ingurumen inpaktu «ikaragarria» eraginen dutela, eta kritikatu du instituzioek kalte horiei «bizkar eman» izana.
2015
‎Gobernuaren arabera, amatasuna eta aitatasuna sustatzea da helburu nagusietakoa. «Ez da aipatu ere egiten, adibidez, nola konponduko dituzten bi gizonezkok osatutako bikoteek guraso izateko dituzten arazoak. Erabat ahaztu dira».Gogorarazi du bide bi dituztela:
2016
‎Hutsune garrantzitsuak izango dituzte bilbotarrek: Laporte, Beñat eta San Jose.Denboraldi hasieran gorabeherak izan dituzten bi talde ariko dira aurrez aurre. Athleticek emaitza onak lortu ditu, baina argitasun gutxi erakutsi du jokoan.
2017
‎Bihar, berriz, urte berria hasteaz bat, handik pixka bat ekialderago, Korsikan, departamenduak desagertu egingo dira eta elkargo berri bat jaioko da. Horratx dagoeneko albiste diren eta aurrerantzean are minutu eta orrialde gehiago beteko dituzten bi jokaleku hurbil. Eta hirugarren bat:
2018
‎Baina harago joan dira. «Behin egoera isolagarri hori izanda, elektroi bakar batzuk gehitu dizkiogu, eta, horrela, material supereroale bihurtzeko gai izan gara».Adituak azaldu duenez, lortu dituzten bi egoera horiek oso antzekoak dira tenperatura altuko supereroaleek erakusten duten portaerarekiko, eta horrek ikerketa lerro bat ireki du. Fisikariak nabarmendu du grafenoan oinarritutako sistema hori askoz malguagoa dela.
2019
‎Foru erakundeak arduratzen dira basurdearen kudeaketaz, eta dituzten datuak, oro har, ale ehizatuenak dira. Gipuzkoan eta Nafarroan, segida historikoak jakinarazi dituzten bi herrialdeetan, nabarmena da gorakada: 6.835 basurde ehizatu zituzten 2007 sasoian, eta hamar urte geroago, 2017, 11.799 basurde.
2020
‎Murgak astelehenean abian jarriko dituzten bi ikerketaren berri ere eman du, eta, haren arabera, «gakoak» izango dira. Lehenengoa Espainiako Carlos III Unibertsitateak diseinatutako seroprebalentzia ikerketa izango da, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 5.000 lagun baino gehiagoren bilakaera aztertuko du Osakidetzak.
‎erortzekotan zirenean, hari oratzen zioten. Horren erakusgarri dira Kopan orain arte jokatu dituzten bi norgehiagokak. Kinka larrian zirela irten zen Avila Haroren eta Recreativoren aurkako neurketetan, eta hark gidatuta iraun zuten nafarrek bizirik.
‎Euskaraldiaren antolatzaileekin partekatzen dudan kezka delakoan nago, eta horrexegatik bereziki interesgarri iruditu zait aurtengo edizioan entitate handietan parte hartzeko proposatu dituzten bi moduak: batetik, aurrekoan bezala, norbanako moduan ahobizi edo belarriprest rolekin.
‎Kongresukideek errekurtsoen erabileraren inguruko datu gehiago eskatu dituztenean, ordea, ez die kasurik egin presidenteak. Horren ordez, mailegua onartzeko estutu ditu —parlamentuan izandako militarren presentzia da adibiderik garbiena— Krisia agerikoa da, eta ikusteko dago zer urrats egingo dituzten bi aldeek hori baretzeko.
‎Washingtonen drone batek hil zuen Soleimani, Bagdaden, eta Iranek herrialde hartan bertan erantzun zuen: Teheranek 22 misil jaurti zituen AEBek Iraken erabiltzen dituzten bi base militarren kontra, iragan asteazkenean. Egun berean, bi katyusha misil jaurti zituzten Bagdadeko Zona Berdera, Irakeko hiruburuaren erdian —han daude nazioarteko ordezkaritza ugari—, eta AEBen enbaxadatik gertu erori ziren.
2021
‎CAFek beste urrats bat egin du Europako trengintzan eragile nagusietako bat bilakatzeko. Eta ez da pauso txikia, 750 langiletik gorako fabrika bat ez ezik, Frantzian eta Alemanian kontratu franko lortu dituzten bi tren plataformaren jabetza eskuratu baitu. Gainera, lehiakide baten kontura egin du; gogo txarrez bada ere, Alstomek CAFi saldu behar izan dizkio Reichshoffen herriko lantegia (Alsazia, Frantzia) eta Coradia Polyvalent eta Talent 3 plataformak.
‎Hirugarren da B multzoan, bi punturekin, Tatran Presovekin berdinduta. Orlen Wisla Plock eta Fuechse Berlin ditu aurretik, lau punturekin, jokatu dituzten bi partidak irabazita. Esku hutsik daude Fenix Tolosa eta Pfadi Winterthur.
‎Neurria irabaztea eta nazioartean merkatu gehiago lortzea: helburu horiek dituzten bi euskal enpresa atzerrian hedatu dira; organikoki Ampo, Saudi Arabian fabrika bat irekita, eta erosketen bidez Arteche, Turkiako Esitas enpresa bereganatuta.
‎Entrenatzaile kroaziarrarekin Baskoniak beste izaera bat erakutsi du, lehiakorragoa; finean, betikoa. Hori eta gehiago dute aste honetan Turkian jokatuko dituzten bi partidetan. Gaur jokatuko dute lehena, Anadolu Efesen kantxan (18:30, Dazn).
‎Ingalaterrako ligan gol gutxien jaso dituzten bi taldeak dira. Manchestergo taldeak 32 gol jaso ditu, eta Londresekoak, berriz, 36; partidako gol bat baino gutxiago.
‎ezaguterrazak izateari utzi gabe, melodien kolore aldaketek, erritmoaren lanketak eta haustura harmoniko txikiek berritasunaren errainuak zabaltzen dituzte. Haren hitzetan, jolas baten modukoa izan zen EOk eta Kalakanek irudikatzen dituzten bi munduen artean ibiltzea.
‎Animaliak gustuko dituzten bi marrazkilari: Asier Gorostidi (Bilbo, 1988) eta Igor Sarralde.
‎Eibarrek ligako finalerdia jokatuko du bihar Majadahondaren zelaian. Haien aurka jokatu dituzten bi norgehiagokak galdu badituzte ere, Barrutietak uste du garaipena lor dezaketela.
‎Emakumeen aurkako askotariko indarkeriak pairatu dituzten bi andrerekin hitz egin du BERRIAk. Haurra zela sexu abusuak jasan zituen emakumea da bat; kide ohiak bortxatu zuen bestea.
‎Beti erabiltzen dituzten bi aitzakiak bi gezur handi dira: selekzio propioa izateko estatua izan behar duzula, eta liga propioak eduki behar direla.
‎«Hemen zapaltzen dugu eta hemendik pentsatzen dugu mundua». Horrenbestez, irailean, Getxo ardatz duten eta getxoztarrek egin dituzten bi proiektu egongo dira ikusgai.
‎Egun, neskak eta mutilak eraikin desberdinetan dituzten bi ikastetxe daude Nafarroan: Miravalles El Redin eta Irabia Izaga.
‎«Pentsatzen genuen gauza asko egin zirela, baina...», esaldia bukatu gabe utzi du Gorka Arana Ibeako ikertzaileak. Marte ikertzeko dituzten bi muga nagusiak aipatu ditu: denbora eta energia.
‎urrian, bi eskumenen transferentziaren inguruko proposamena helaraziko dio Madrilek Gasteizi, eta asmoa da urtea amaitu aurretik Transferentzien Batzorde Mistoa batzartu eta bi transferentzia horiek adostea. Bizitzeko gutxieneko diru sarrera eta trenbideak dira urtea amaitu aurretik eskualdatu nahi dituzten bi eskumen horiek.
‎Urtero egiten dituzten bi topaketak izan dira EGOren ohiko jarduerak, orain arte: udako topaketak eta neguko topaketak —gazteen oporraldiekin bat egiten dutenak— Jardunaldi horien barruan, kontzertuak ematen dituzte Euskal Herriko zenbait lekutan.
‎Manchester City eta Liverpool izan dira emaitzarik onenak eta jokorik ikusgarriena lortu dituzten bi taldeak. Borroka estua izango dute Premier League txapelketa irabazteko, eta baliteke lehia hori Txapeldunen Ligara ere eramatea.
2022
‎Oso lagungarriak zaizkie umetan Perthesen gaixotasuna eduki duten eta gaur egun heldu direnen kasuak. “Araban, adibidez, umetan Perthesen gaitza eduki zuten eta gaur egun mendi lasterketak egiten dituzten bi mutil daude. Bideoak ere grabatu izan dituzte ebakuntza gogorren bat egin behar dioten umeentzat, esanez orain momentu txarrak pasatuko dituztela, baina gero gauza asko egin ahal izango dituztela”.
‎Sindikatuek hil amaierarako deituak dituzten bi greba egunez ere aritu da sailburua. «Esango nuke ez dela grebarako garaia».
‎Sindikatuek hil amaierarako antolatuak dituzten bi greba egunez ere aritu zen sailburua. «Esango nuke ez dela grebarako garaia».
‎Hamar urte ziren libururik plazaratzen ez zuela, eta hamar urteotan idatzitako bederatzi narraziorekin itzuli da plazara Uxue Apaolaza (Hernani, Gipuzkoa, 1981). Lur eta Madril, narratzailea eta agertokia dira Bihurguneko nasa (Susa) liburuko ipuinak lotzen dituzten bi oinarriak, baina gehiago ere badira; tartean, protagonistaren arroztasun sentipena. Arabako Foru Aldundiaren Ignacio Aldekoa bekak eman zion idazleari ordura arte argitaratzeko asmorik gabe idatzitako «apunte, bukatu gabeko ideia edo haziak izan zitezkeenak» liburu bihurtzeko behar zuen bultzada.
‎Ez dakit nor izan zen patriarkatua garro ugaridun munstro gisara ilustratu zuena. Indartsua da gero munstroa; bi kokapen geografiko, bi hizkuntza gutxitu, bi jardun inprobisatu, bi tradizio… hain desberdin aterpetzen dituzten bi etxe apartekootan ere alfonbrape homologoak sortzeko bestekoa.
‎Gimenoren agerraldiaren aurretik, legebiltzarraren aurrean elkarretaratzea egin zuten LAB, Steilas, ELA eta UGT sindikatuek, lege proposamenarengatik protesta egiteko. Elkarteon esanetan, «eskubide desberdinak dituzten bi irakasle talde» sortuko ditu arauak, eta «ziurgabetasun juridikoa» eraginen die funtzionarioei: «Urteak daramatzagu Departamentuari eskatzen lanpostu guztiak egonkortu ditzala, baina hori ezin da egin araudia kontuan hartu gabe eta beste langileen egonkortzea zailtzen duten baldintzak gehituz».
‎Mugarritzat jo izan da, berdintasunaren arloan nazioarteko agenda bat zabaldu zuelako, eta helburu estrategiko batzuk zehaztu zituelako hainbat eremutan, hala nola emakumeen giza eskubideetan, hezkuntzan, osasunean, indarkerian, gatazka armatuetan, pobrezian eta hedabideetan. Ordukoak dira, era berean, egun berdintasun politikak gidatzen dituzten bi ildo nagusiak: emakumeen ahalduntzea sustatzea eta genero ikuspegia zeharkakotasunez aplikatzea.
‎Bihar, berriz, The Killersen eguna izango da askorentzat. Brandon Flowers buru duen taldea egona da aurretik ere Kobetamendin —2007an, 40.000 lagunen aurrean aritu ziren bertan—, eta pandemia aldian kaleratu dituzten bi diskoak aurkezten izango dira bueltan: Imploding The Mirage (2020) eta Pressure Machine (2021).
‎«Salbuespen kasuetan soilik mugatu daitekeen eskubide bat da, eta hau ez zen horietako bat». Hau gaineratu dute langileak ordezkatzen dituzten bi kontseilu horiek: «Ez dugu ulertzen eta ez gatoz bat EITBko zuzendaritzak hartu duen erabakiarekin».
‎Biek jokatu zuten azken binakakoa. Hain zuzen, Peio Etxeberriak eta Elordik bikotekide izango dituzten bi atzelariekin aritu ziren biak: Irribarria, Rezustarekin, eta Elezkano II.a, Zabaletarekin.
‎Aldiz, gobernuak proposatutako aldaketak aurreikusten du izendatuak izan daitezela boto gehien lortzen dituzten bi magistratuak, eta kide bakoitzak hautagai bakarra bozkatu ahal dezala.
‎Egiten dituzten bi ardoak oso adierazkorrak dira sudurrean eta arinak bezain dotoreak ahoan.
‎Ligaxkako zazpigarren jardunaldian aritu ziren elkarren aurka gaur finalean indarrak neurtuko dituzten bi bikoteak. Segurola eta Larrañaga nagusitu ziren neurketa hartan:
2023
‎Ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten bi ikastetxe erlijiosoren ituna etengo du Nafarroako Hezkuntza Departamentuak, ohar bidez jakinarazi duenez. Iruñeko Miravalles Redin eta Irabia Izaga dira bi ikastetxe horiek.
‎Andoaingo aldapak igo eta jaitsiko dituzten bi txirrindulari izan daitezke Omar Fraile eta Jonathan Castroviejo. Ineos taldeko bi txirrindulari bizkaitarrak sare sozialetan hizpide izan dira azken egun hauetan, tamaina kontuagatik baita ere:
‎Mespretxuari stop eta #AzterketakEuskaraz diote zabaldu dituzten bi pankartek. Ekintzaren ondorioz, jendea marratu da errektoretza aitzinean, ezin barnera sartuz.
‎Euskal presoei, gainera, salbuespen politiken ondorioak batu behar zaizkie. Lehen graduen aplikazio orokortua eta urruntze politika kritikatu dituzte, urteetan espetxe zigorrak are «krudelago» bihurtu dituzten bi elementu: «Emakumeentzako izendatuta dauden espetxeen eskasia dela eta, euskal emakume presoen egunerokoa gizonezkoena baino zailagoa da».
‎Frantziako Gobernuak erretretaren erreforma 49.3 artikularen bidez onartu ostean, Asanblea Nazionalak astelehenean aztertuko ditu Emmanuel Macron presidentearen kontra aurkeztu dituzten bi zentsura mozioak. LIOT zentristak aurkeztu du horietako bat; Bertrand Pancherrek eta beste 90 legebiltzarkidek sinatu dute.
‎Hori dela eta, EAEko Auztegi Nagusiaren ustez, erabakiak ez dio kalte handirik eragingo sor marka berriari, jatorri izenaren babesa «atzeratu» baino ez baitu egingo. Auzitegiak argudiatu du zigilu berriarekin merkaturatutako ardoek «nahasmen handia» eragingo lioketela kontsumitzaileari, «eremu geografiko bera duten eta babestutako bi sor marka dituzten bi ardo eskainiko litzaizkiekeelako».
‎EAEko Auzitegi Nagusiak argudiatu du, ordea, zigilu berriarekin merkaturatutako ardoek «nahasmen handia» eragingo lioketela kontsumitzaileari, «eremu geografiko bera duten eta babestutako bi sor marka dituzten bi ardo eskainiko litzaizkiekeelako». Eta iritzi dio, gainera, horrek Errioxa markaren «izen onari kalte» egingo liokeela, eta «konponezina» izango litzatekeela, edo, gutxienez, «konpontzen zaila».
‎Bozen hurrengo egunean, boto gehien eskuratu dituzten bi indarrek akordio bat lortu dute gobernu koalizio bat osatzen ahalegintzeko, baina hauteskundeak irabazi izana agian ez da nahikoa izango boterera heltzeko, armadak babestutako alderdiek aldaketa galarazi dezakete eta. 2014ko estatu kolpearen ostean, militarrek parlamentuan bultzatu zituzten erreformen ondorioz, lehen ministroa bi ganberek hautatzen dute, elkarrekin batera egindako bozketa baten bidez, eta, junta militarra babesten duten indarrek Senatuan gehiengoa dutenez, oposizioak ez luke ziurtatua izango nahikoa babesik bozketa hori irabazteko.
‎Goraipatu nahi ditut orain emititzen ez dituzten bi saio, 2020ko Nahikobero eta 2021eko Challenge. Horiei esker estudioak liburutegian kokatuta daudela badakigu, gazteen artean oso hedaturik dagoen bideopodcast formatua erabiltzen baitute; sareetan partekatzekoak dira, sakelako telefonoan kontsumitzekoak.
‎Bizkaiko Batzar Nagusietan, berriz, datorren ostegunean egingo dute legealdiko aurreneko bilkura. Gehiengo absolutuz aukeratu dute Mahaiko presidentea, eta, inork hori lortuko ez balu, boto gehien dituzten bi hautagaien artean aukeratu dute. Bizkaian ere, Elixabete Etxanobe jeltzaleak ez du arazorik izango ahaldun nagusi kargua eskuratzeko, PSE EErekin akordioa eginda.
‎Horren aurretik, taldearen gogoetak jasotzen dituzten bi testu luzeago irakur daitezke, ustez topaketa eta kongresu feministetan zabaldu zituztenak. Boterea zuek duzue, gaua gurea da izenekoa da berriena, 1995ekoa.
‎Askotariko egoera sozioekonomikoak dituzten bi ikastetxez ari zara. Guraso batzuek izan ditzakete muga gehiago seme alaben hezkuntzan inplikatzeko?
‎Kasu larrienetan, animalia hiltzen du eritasunak. DDPP Herritarren Babeserako Departamenduko Zuzendaritzaren arabera, halere, Ipar Euskal Herrian atzeman dituzten bi kasuetan, kabalek ez dute sintoma larririk izan.
‎Kasurik larrienetan, animalia hiltzen du eritasunak. DDPP Herritarren Babeserako Departamenduko Zuzendaritzaren arabera, halere, Ipar Euskal Herrian atzeman dituzten bi kasuetan kabalek ez dute sintoma larririk izan.
‎Bestalde, Pablo Larrain zinemagilea gonbidatu dute, Txileri buruzko film anitz eginak dituena, baita Costa Gravas ere, gai berez aritu dena, bere bi filmetan. Bukatzeko, Patricio Guzman film egilea izango da Miarritzen; festibalak bere filmetarik lau aukeratu ditu, hain justu ere, Txileko gaia aipatzen dutenak, baina, zehazkiago, nola Salvador Allenderen hala Augusto Pinocheten potretak egiten dituzten bi. Topaketa publikoak ere eginen dira, beti foku berean, eta bi erakusketa proposaturik izanen dira.
‎Finalaurrekoetarako sailkatutako zortzi bertsolariek Iruñeko finalean kantatuko dute, Anaitasuna kiroldegian, abenduaren 2an. Zortzi horietatik, saioan zehar puntu gehien lortzen dituzten bi bertsolariek buruz burukoa jokatuko dute, eta orduan erabakiko da zein izango den 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapelduna. 17:30ean hasiko dira saio guztiak, finala salbu —17: 00etan abiatuko da—.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia