2012
|
|
Horrek ez du esan nahi, ordea, zenbait teoriak itzulpenaren epistemologia postmodernoaren zantzurik izango ez duenik. Lehenago esan dugun bezala, posible da episteme desberdinak garai berean existitzea, eta, beraz, jarraian azalduko
|
ditugun
teorietako batzuek bi epistemeetatik edaten dutela ikusiko dugu. Nolanahi ere den, nagusiki episteme modernoan oinarritzen diren teoriak bilduko ditugu atal honetan, proposatzen dituzten itzulpen estrategia nahiz soluzioek pentsamendu modernoa nola islatzen duten erakusteko.
|
|
Zentzua interpretatzeko testuinguruak duen garrantzia azpimarratzen du Newmarkek, baita itzultzaileak testuarekiko eta sorburu hizkuntza nahiz kulturarekiko sentitzen duen enpatia ere. Itzulpena ikuspegi erabat linguistiko batetik aztertzen duen arren, itzultzailearen ikuspegi subjektiboaren eragina eta hizkuntzaz kanpoko beste hainbat faktoreren indarra kontuan hartzen ditu, eta, puntu horietan, beraz, baditu antzekotasunak aurrerago aztertuko
|
ditugun
teoria postmodernoekin.
|
|
Era berean, itzulpengintzaren diskurtso modernoan txertatu ditugun zenbait teorialari diskurtso postmodernoan kokatuko lituzke beharbada beste zenbait ikertzailek.11 Jakobsonen, Catforden, Newmarken edo itzulpenaren teoria funtzionalisten bultzatzaileetako batzuen lanetan, esate baterako, nabariak dira itzulpenaren epistemologia postmodernoaren zantzuak, eta ez litzateke onartezina autore horiek itzulpengintzaren diskurtso postmodernoan txertatzea. Dena den, guk postmodernotzat jotzen
|
ditugun
teoriak orain arte aztertu ditugun autoreen proposamenetatik nabarmen desberdintzen direla iruditzen zaigu, eta horregatik erabaki dugu muga hemen ezartzea. Gainera, hurrengo atalean aztertuko ditugun teoria postmoderno askok kritikatu egingo dituzte guk atal honetan sartu ditugun zenbait ikertzaileren gogoetak, beren buruak erabat bestelako diskurtso batean kokatuz.
|
|
Dena den, guk postmodernotzat jotzen ditugun teoriak orain arte aztertu ditugun autoreen proposamenetatik nabarmen desberdintzen direla iruditzen zaigu, eta horregatik erabaki dugu muga hemen ezartzea. Gainera, hurrengo atalean aztertuko
|
ditugun
teoria postmoderno askok kritikatu egingo dituzte guk atal honetan sartu ditugun zenbait ikertzaileren gogoetak, beren buruak erabat bestelako diskurtso batean kokatuz. Hori izan da Jakobson, Newmark eta beste zenbait autore atal honetan, eta ez hurrengoan, deskribatu izanaren beste arrazoi bat.
|
|
Orain arte deskribatu
|
ditugun
teorien ezaugarri nagusia aurkakotasun bitarrean oinarritutako eskema teorikoa genuke. Teoria modernoek aurkakotasun teoriko edo kontzeptualetan oinarritzen dituzte beren gogoetak, sarri hierarkia baten arabera antolatuta gainera (lehen elementua lehenetsiz eskuarki):
|
|
Horrela, hurrengo atalean ikusiko
|
ditugun
teoria postkolonialetan, adibidez, itzultzaileak herri kolonizatuen ikuspegia itzulpenean modu agerikoan txertatzen saiatuko dira. Gauza bera egingo dute hainbat itzultzaile feministak ere,, womanhandling the text in translation?
|
|
Dekonstrukzioak eragin nabarmena izan du itzulpen postkolonialaren arloan diharduten ikertzaileengan, eta, esan dezagun bide batez, baita jadanik aurkeztu
|
ditugun
teoria feministen defendatzaileengan ere. Izan ere, dekonstrukzioak agerian jartzen du mendeetan zehar, unibertsal?
|
|
Itzulpenak Joseba Sarrionandiaren obran leku garrantzitsua betetzen duen arren, iurretar idazleak ez du oraingoz behintzat itzulpenaren inguruko teoriaegituratu eta sistematikorik eskaini. Ziur aski ez du sekula eskainiko.93 Dena den, han hemenka utzi dituen hausnarketa eta planteamenduak itzulpenaren inguruko gogoeta sakon baten adierazle direlakoan gaude, eta gogoeta hori lan honen lehenengo kapituluan aztertu
|
ditugun
teoria postmodernoekin bat datorrela iruditzen zaigu. Sarrionandiaren ideia horiek bilduz eta aztertuz, beraz, hipotesi hori frogatzen saiatuko gara ondoko lerroetan.
|
|
Sarrionandiaren ideiak, aldiz, guztiz kontrajartzen zaizkio literatura eta itzulpengintza ulertzeko modu tradizional horri, eta askoz hobeto uztartzen dira itzulpenaren epistemologia postmodernoaren ideiekin. Sarrionandiak itzulpen teoria zehatzik edota epistemologia jakinik aipatzen ez badu ere, haren hausnarketak eta itzulpen estrategiak bat datoz itzulpengintzaren diskurtso postmodernoaren barruan aztertu
|
ditugun
teoria askorekin.
|