Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 75

2000
‎Habia uzteko garaia heltzen zaionean, mundua ezagutu eta adiskide asko egiteko gogoz sutsu da txepetxa. Egiten dituen lagun berrien artean, ordea, sugetxo bat dago. Oso ondo doaz elkarren arteko harremanak ezagutu eta berehala, gure txepetxa sugearen bizkarrean jarri eta biak poz pozik erreka bazterretik pasiatzen duten bitartean.
‎Habia uzteko garaia heltzen zaionean, mundua ezagutu eta adiskide asko egiteko gogoz sutsu da txepetxa. Egiten dituen lagun berrien artean, ordea, sugetxo bat dago. Oso ondo doaz elkarren arteko harremanak ezagutu eta berehala, gure txepetxa sugearen bizkarrean jarri eta biak poz pozik erreka bazterretik pasiatzen duten bitartean.
‎Mendebaldeko parlamentu monarkiko batean deputatu errepublikazaleren bat jartzeak erakundeari itzala ematen dion gisa berean, gizarteko arau nagusiei guti aski men egitera etorri den giza talde bati ere eder zaio arau horiek beroriek zangopilatzen dituen lagunik izatea bere baitan. Denek aski agerian uzten dute beren irekitasuna, eta —hori bezain axola handiko— libertigarriagoak izaten dira taldekideen arteko topaketak.
2001
‎Lanaren erruz, pentsatzen du Tasiok, ordu estra gehiegi sarrarazten dizkiote lantegian eta itota irteten da handik, bizitza osorako tranpa batean erori dela sentituz. Eta Tasiok ez du horretan amildu nahi, ez, nahiz eta gero eta gehiago bereak sentitzen dituen lagunaren hitzak hau dena kaka bat duk esaten duenean. Eta gainera begira ze entradak, Tasio, kalbo geratzen ari nauk.
2002
‎Kaleko gure etxeetan ametituko ez genizkiekeen ate hotsak eta zalapartak eginez ibili dira lau familiotako haur eta gaztetxoak. Eta amaren bati txikien arteko bandidoenari purrustada egitea otu bazaio," utzi' iozu lasai, emakumea" esango zion, desbarajuste guztiak guk konpondu dituen lagunak. Ordainetan, hain eskuzabal hartu gaituenari" Donostiako auzo bateko kalekumea izateko, nahiko sagardo edangarria atera zaik" esan diogu konbidatuok, irribarre txikiz.
2003
‎Hala adierazi zuen Roselyne Bachelot Frantziako Ingurumen titularrak. Prentsaurrekoan, Alemanian, Kanadan, Estatu Batuetan, Japonian, Italian, Erresuma Batuan eta Errusian dituen lagunekin krosko bakarreko petrolio ontzien debekuaren “printzipioari” buruz eztabaidatu zuen, baina ez hura gauzatzeko data bati buruz. “Pozik gaude gai hori G8n eta nazioartean eztabaidatzen delako” NBEn, esan zuen Bachelot ek, Europako Batasunak (EB) egutegi bat ezarri duela gogorarazi ondoren (datorren udan), bere portuak karga poluitzaileak dituzten ontzi horiei ixteko.
2004
‎Hego Euskal Herrian behinik behin, oso gutxi baliatu dira aukera horretaz, baina egon badago. eta biok, hain zuzen, halaxe hautatu genuen geure alabentzat eta, Benidormen egindako diapositibak komentatzen dituen lagun kupidagabeak bezalaxe, esperientziaren berri eman nahi dizuet, zelako gizartean bizi garen ulertzeko lagungarria izango delakoan.
‎Eskua poltsikora bota eta ikurrina atera zuen tolesturik. Bazterren Londresko lagunek, oraintxe aurrean dituen lagunek, ez dute zertan jakin, baina Ferminek eta Jexus Marik jakin lukete, Bazterrek, bizirik balitz jakinen zuen moduan, ikurrina, oraintxe bertan Bazterren zerraldoari paratzera doan ikurrina ez dela edozein ikurrina, eskuan duen ikurrina komisaldegitik atera ondorengo manifestazioan erabili zuten ikurrina bera baita, Bazterri etorri zenean eman nahi eta hark hartu nahi izan ez zion bera, nahi...
2005
‎Ez izateko beste hogei urtez beste irudi bat, itzal edota bahitu hori. Pertsona, berak ikusten duena da, dituen lagunak, harreman naturalak beste jende horrekin egiten dira. Orain beste batzuk ikusten ditut, baina ez ditut haiek ahaztuan, eta gustura besarkatuko nituzke orduko lagunak.
‎Hedabiderik ezean, Euskal Herrira bidaiatu du sarri sarri Manelek, bertan dituen lagunak bisitatu eta halako batean euskaraz jario errazean aritzeko. Bartzelonako Hizkuntz Eskolaren berri ere badu eta ahal badu, ikasketak bukatzen dituenean, hara joateko asmoa du.
2006
‎Esaterako, behin baino gehiagotan gertatu zaie beraiek egindako sketchak beste saio batzuetan ikustea. Los Morancos saioan, farmaziara joan eta tabernan egongo balitz bezala medikamentuak eskatzen dituen lagunaren gaga ikusi zuten, beraiek egindakoaren antzekoa. Eta Wazemankeko atsuak Interneteko ikastarora doazenekoa ere Cruz y Raya programan agertu zen, baina bi aitonekin.
‎Indarrez. Karlosek aurkitu dituen lagunei berataz galdetuko zien zalantza du buruan, baina ez dio Maiteri aipatu. Jakin nahiko luke.
2007
‎Esparru honetako kontraesana ilustratzera dator honako adibidea. Espainiako Guardia Zibilaren tratu txarrak eta tortura pairatu dituen lagun bat da testuko protagonista. Testuan poliziak bere ohiko jarduna eta helburuak goresten ditu; azken galderan, preso denak zalantzazkoa bihurtzen du diskurtso osoa, bitartekoen kontraesana agerian utzita.
‎Kepa Altonagak, arrazoi osoz," euskarazko prosa zientifikoaren aurrendari" gisa aurkezten dituen lagun horien artean —gutxi edo aski— ezagun geratu direnetan aipatu behar ditugu: Albert Constantin Atharratzeko medikua, Dominique Iribarne, hori ere adopzioz atharraztarra eta, besteak beste, lehendabiziko gasnategi kooperatibaren sortzailea, Xemark eta Marcelin Zugun Zalgizeko etxeko jaun osaba ilobak, Grazien Istillart Makeako jaun auzapeza, eta Felix Larrieu medikua, sortzez mauletarra baina gazte gaztetik Paris aldera bizitzera joan zena eta Montfort l’Amaury hiri entzutetsuko auzapez bilakatu zena.
2008
‎Afrikan egin dituen lagun guztiek ez dute holako autoa erosteko ahalmenik. Lagun baten begirada «adierazgarria» ere erakutsi nahi izan du Arbelbidek.
2009
‎Polizia Euskalduna plazan izandako beste eraso bat ikertzen ari da. Bertan, saihetsetan eta sabelean bi labankada dituen lagun bat aurkitu dute. Zauritua Basurtuko ospitalera eraman dute.
‎Bizitzan lehenengo aldiz globoan bidaiatuko du eta hiru neska japoniar izango ditu bidaia lagun. Baina ez dira Jokinek egingo dituen lagun bakarrak. Turkiar asko ezagutuko ditu bere bidaian eta lurraldea hurbiletik ezagutzea erraztuko diote.
‎Haien artean, Lart de jouir: pour un matérialisme hédoniste (1991) liburu horrengatik, gorputzak dituen lagun gutxien artean sartzen du Onfray Gonzalez Iglesias poetak eta Politique du rebelle: traité de résistance et dinsoumission (1997).
‎Pagoeta elkartekoek ekoitzitako Sarradets proiekzioa. Horratx, gaur EMFk sarituko dituen lagunak:
‎Dena den, etorkizunean gertatzen dena gertatzen dela ere, ezin kexa daiteke Generalitateko presidentea dituen lagunez. Egin dioten oparia ezin liteke diruz ordaindu.
‎Arrunta ez den edo, behintzat, oro har oso ugari ez den pentsamendua dauka, norberaren buruarekin eztabaida betierekoa daukan pertsona batena, alegia. Gidoia, azken finean, gauza guztiak ezbaian jartzen dituen lagun batena da?.
2010
‎Hauek dira beste berritasun batzuk: mehatxuak jasotzen dituen laguna terrorismoaren biktima izendatuko dute; Europar Batasunetik kanpo gertatzen diren atentatuetako biktima espainiarrak aintzak hartuko dituzte; leku publikoetan terrorismoa nabarmenkeriaz edo umiliatzeko asmoz erakustea debekatuta egongo da; biktimek eskubidea izango dute epaiketa batean ustezko terroristak ez ikusteko eta ez entzuteko; biktimei eskainiko zaizkien dominak eta ohore publikoak...
‎portaera, izaera lagunkoia, garbitasuna eta zainketa higieniko eta sanitarioak. Zakurrak sei hilean behin aztertzen dira, eta albaitari kontrol zorrotza egiten zaie, “berme guztiak dituen lagun izateko”, nabarmendu du ONCEk, eta txakurkumeek hainbat girotan eta hainbat pertsonarekin bizi dira. Legedia Abenduaren 7ko 3250/ 1983 Errege Dekretuak ikusmen urritasuna duten pertsonen gida txakurren erabilera arautzen du eta erabilera publikoko toki eta espazioetara sartzeko eskubidea aitortzen du.
‎“Denetik probatzea gustatzen zait, inguruan daukagun material guztiek balio baitute. Badut janariarekin koadroak egiten dituen lagun bat. Noski, erakusketaren bukaeran zakarretara bota behar izaten du eginiko lana.
‎Gorde nazazu lurpean izenburuko nouvelle bilduman Hernández de Abaitua arabar bat ere agertzen da (berak jakin gabe nire jaiotza agirian" de" horrekin agertzen naizela benetan). Ea zergatik sartzen dituen lagunen izenak bere liburuetan galdetu nion behin, eta sinesgarriagoa gertatzen zaiola horrela erantzun zidan. Nik ere sartu izan ditut, baina ez sinesgarriagoak gertatzen zaizkidalako, bestelako arrazoiengatik baizik.
‎Dena den," kaixo" esatea dut gaur gogokoena, eta zuei niri isilaldi" penitentzialaren" zergatia argitzea. Deskuidu handiz dixkuratu zen izen abizenak dituen lagun bat, gu Arantzazuko" armiarma marroixka" guztiok saretik kanpo lurrean narraska uzteko. Zer egingo da, bada!
‎Gau batean, egunez ezagutu dituen lagun batzuek txaihanera gonbidatu dute. Terrazan eseri dira.
2011
‎(Björn Rung) ere aurkeztuko dituzte Sail Ofizialean. Asteburua elkarrekin igaroko duen familia baten egoera bitxia azalduko digu lehenengoak eta bigarrenak, berriz, lagunarte baten inguruko kontakizun bat dakar, aurrera egiteko gezur eta itzalak gainditu dituen lagun talde batena.
‎21:14 Joni bihotza zartatu zaio eta zerua erortzen zaio gainera. Ilehoriaren erakusleihotik mutil gazte bat ateratzen da; zain dituen lagunei asetasun irribarre zoragarri bat eskaintzen die, eta haiek laudoriotan hartzen dute.
‎Ornogabeek ere ezin dizute lagundu. Ez da erreza superrahalmenak dituen lagun bat mundu honetatik eramatea.
2012
‎Ez du irribarrea galtzen. Musu eta keinuak banatu eta banatu aritzen da, ekitaldietan ikusten dituen lagun eta ezagun guztiak nahi bezala agurtu ezinik. Gustura egoteko arrazoirik ikusten du lehendakarigaiak:
‎Didaknet etxeko aditua beldurtuta dago 14 urtez azpiko haurrak Facebooken egoteak izan ditzakeen ondorioekin. Izan ere, ziberjazarpena jasateko eta, aldi berean, alkoholaren eta drogaren gaineko informazio desegokia jasotzeko arriskua izan dezakete. Are gehiago, Clara Frailek uste du sare sozialak gizartearekin harremanetan jartzeko tresnak direla eta, beraz, gurasoen lana dela nerabeak kalean zein mundu birtualean egiten dituen lagunak egokiak diren ala ez kontrolatzea.
2013
‎Eta hotzaren, akhiduraren trufatzeko bezala, nork elhe zozoagoak erran ari baikinen, irriak guzieri sartu zauzku bat batean. Utzi ditugu astokeriak, gure gogoek jo dute norapeit, gorago; Jainkoak bereganatu dituen lagunentzat othoitz egin dugu.1082
‎Mila, milioi bat edota munduko liburu oro izanik ere, antolakuntza behar zuen. Nik baino milaka liburu batzuk gehiago dituen lagun batek liburutegia antolatzeko zenbait gako eman zizkidan. " Alfabetikoki duzu onena", esan zidan.
2014
‎Etxeko plater zaharrak bizilagunen etxe aurrera bota zituzten Danimarkan. Han esaten dutenez, norberak dituen lagun kopurua bere etxe aurrean hautsita dauzkan plater kopuruaren araberakoa izaten da. Urte berria, beste egun batean Urte berriaren eguna ere aldatu egiten da kultura batetik bestera, baina, kultura guztietan ospatzen da egun hori modu batera edo bestera.
‎«Kontua da felidoak hartzen duen energia zerbait gutxiago izatea kontsumitzen duena baino», bera dator Patricia González katuetan aditua den doktoreak. Ekuazioa, ordea, errazagoa da praktikan praktikan baino, batez ere gehiegizko pisu arazoak dituen lagun iletsuak beste katu batzuekin partekatzen duenean. Baina espezialistek ez dute gogotik animatzen, eta beste osagai batzuk gehitzen dituzte hori lortzeko.
‎Bertsularitzaren zerbitzuko ere badu nasaiki lan eginik. Sarituak, hunkiturik, bihotz bihotzetik eskertu ditu sari emaileak eta bereziki bere ibilbidean aurkitu dituen lagun suharrak, batzuk baizik ez aipatzeko, Jean Hiriart Urruti zena, Jean Louis Davant, Txomin Heguy, Pantxoa Etchegoin... " Altxorrik handiena baitugu hizkuntza/ Biharko haurrek dezatela ere mintza".
2015
‎elektronika uneak, jazz tankerako haizeak, ahots landuagoak, oldarraldi elektrikoak, erritmo errepikakorrak, bibrafonoa, ekoizpen sendoagoa? Horretan guztian zeresan handia izan dute nafarrak inguruan izan dituen lagunek, haien ekarpena erraldoia izan baita. Itzali ezin den sumendia da.NAZIOARTEKOAKSLEAFORD MODS.
‎–Konturatzen al zarete ze itsusia den egiten ari zaretena? Hemen ez dagoen eta zuek guztiok baino arazo handiagoak dituen lagunari leporatzen zuena bakarrik den erantzukizuna. Futbolean jokatzeko lehen araua laguna errespetatzea da; hori ikasi zenukete beste ezer baino lehenago.
‎Karlos Santamaria urgazlea, hezkuntzaren alorrean garaiko euskalgintzak egin zituen ahaleginak ongien irudikatzen dituen laguna eta Asociación Católica de Propagandistas delako elkarteko gaitasun handiko kidea izan zen. Igeldoko meteorologia estazioko arduradun gisa, orobat, espainiar armadako teniente koronelaren pareko graduazioa zuen 1964tik.
‎dimaberkut INEren azken datuen arabera, distantzia ertain eta luzeko autobuseko bidaiarien garraioa jaitsi egin da, baita distantzia luzeko trena ere. Seguru asko, Gabonetan jende askok hartuko du trena edo autokarra maite dituen lagunekin egoteko. Bidaian arazorik izanez gero, aholku hauek har daitezke kontuan, errazago erreklamatzeko.
‎Soilik, bistan da, abagune batean izan daiteke hori: Parisko kafetegi batean, garai jakin batean, ezaugarri jakin batzuk dituen lagun batentzat... Baina zuzena al da hautamena izate sozialekin nahastea?
‎Arraiki solastatu da Lorea Gernika ezker eskuin egin dituen lagun berriekin. Huntaz, hartaz eta zalapartaz aritu da zalu eta zale, xuberera apur bat praktikatzeraino bilbotar batzuekin.
2016
‎d) Geologia ikasketak egin nahi dituen lagun bati nola azalduko zenioke labur labur datazio absolutua
2017
‎Ondoren, Nazio Batuen programa batean sartu, eta zuzenean Iruñera bidali zuten. Familia guztia Damaskon du, baina «familiatzat» dituen lagun asko egin ditu Iruñean.Lana aurkitzeko zituen zailtasun guztiak ikusita otu zitzaion siriar gazteari janaria saltzen hastea. «Ni enpresaria izan nintzen; logistika enpresa bat nuen Europako lantegi batean.
‎Zure mira eta mina ezkutatzen ez dituen laguna,
‎deitzen dien horiekin. Hemen egin dituen lagunak dira, bere herrialdekoak diren arren. Koinata baten lehengusina bakarrik, ez zuen beste inor ezagutzen hona heldu zenean.
‎d) Geologia ikasketak egin nahi dituen lagun bati nola azalduko zenioke labur labur datazio absolutua zer den?
‎Ez dira gauza bera. Eta kokoteraino nago nire burmuineko zuloak bere erara biltzen dituen lagunaz. Nire garuna nirea da.
‎‘Amerikanuak’ da hautatu duen izena. Diskaren egiteko eta zuzenean aritzeko zenbait lagun musikariz inguratu da, bateko eta besteko emanaldietan musikari kide izan dituen lagunez. Hor dira, Pierre Igoa (diskaren eta taldearen webgunearen diseinatzailea, bestenaz), René Caballero, Michelle Iturriria, Christian Iribarren eta Jean Pierre Etchechury, baita John Ehlis ere, batere ahantzi gabe bere seme Jean Jules Flesher, taldeko gazteena, alboka eta panderoa jotzen dituena.
‎Pantailatik atzera bost pauso eman eta ingurura begiratuta, sarean bizitza esnoba duten horiek ikusten baititut; bazkalosteko kafea eskuan duela estropezu egin eta praka jantzi berriak zikindu dituen laguna, amak duela bost urte erositako kulero zuri horituak janzten jarraitzen duen ahizpa, asteleheneko ordu txikitan aste guztiko otorduak prestatuta, bazkaria tuperrean ekartzen duen lankidea, izarak azkenengoz noiz aldatu dituen gogoratzen ez duen ohekidea…, trauskil, despistatu. Eta eskerrak!
2018
‎Nola sortu zitzaizun Everesteko oinarrizko kanpalekuan Alex Txikonen espezioarekin egun batzuk bizitzeko aukera. Alex Txikonen sare sozialak kudeatzen dituen lagun batek proposatu zidan joatea. Ustekabeko kontua izan da, joan baino hilabete aurretik komentatu zidalako, baina izugarrizko esperientzia izan da.
‎Prebentzio Mahaiak 14 eta 24 urte bitarteko azkoitiarrek zer pentsatzen duten jakin nahi du: nola sentitzen diren udalerriarekiko, zerk sentiarazten dituen herriaren parte edota zerk lotzen dituen lagunengana eta bizilagunengana. Hitza emateko asmoz, Ongizate eta Gazteria sailek galdetegi bat landu dute gazteen iritzia jaso ahal izateko.
2019
‎Lasai bizi gara bertan. Benetan diotsuet gu ezin garela kexatu alde horretatik." Badirudi haren inguruan dituen lagunek ere gauza bera pentsatzen dutela, makinatik eskuratu berri duten kafeari beroa zurrupadaka kentzeko ahaleginetan ari diren bitartean. Gaineko apartxoa xurgatzearekin bat, ia jabetu gabe, urte berriko lan perspektibaren inguruan hitz egitera lerratu dira.
2020
‎Hamaikak ikerketa taldea bidali zuen Zaldibarrera. «Tragediak gertuen harrapatu dituen lagunen senideekin egotera». Bidean geldialdia egin zuten, Zumaian, Alberto Sololuze luiziko biktimaren ilobarekin hitz egiteko.
‎Mondragon taldeko laugarren printzipio kooperatiboan, adibidez, kapitalaren izaera instrumentala aldarrikatzen dute. Bitartean, kooperatibista gehienen pentsioak kudeatzen dituen Lagun Aro guztien aurrezkiekin espekulatzen ibiltzen da. Hipokrisia ederra!
‎Komunikatzeko zailtasunak dituen lagun bati zer esango zenioke?
‎Antzerkian hain ohikoa den joera kolektibo horrekin fidel, liburu honetan ere bide hori hartu du: batetik, irakurleak Panpina antzezlaneko edukiez gain Erika Olaizolak berak sormen prozesuari buruz idatzitako gogoetak topatuko ditu, eta bestetik, han edo hemen bidaide izan dituen lagunen idatziak jaso ditu, “panpina” kontzeptua buruan hartuta libururako beren ekarpenak egin dituztenak.
2021
‎Haserre bezala nengoen liburuarekin, Brechti traizio egitea iruditzen zitzaidan. Aldi berean, Rubeni, Ruben da editoreei zerbait erakusteak lotsa edo beldurra ematen didanean testuak lehenago irakurtzen dituen lagun handia kontrakoa iruditzen zitzaion, hori zen bere ustez Brechten libururik onena. Halako batean berriro hartu nuen, eta ez dut esango denik bere libururik onena, baina ulertu nuen antologiaren zentzua.
‎Eta barruak eskatu diena sorpresa da hein handi batean: esaterako, diskoaren lehen kantua, Odoletan, rockeroa da, bestelako erritmo eta gorputza dauka, nahiz eta trikitia eta melodia dituen lagun. 17:21 detailez jositako pop a da, parte hartzen duen Julieta Venegas handiarentzat propio egina dirudien lo kanta ederra.
‎Kantuan emango diote amaiera zikloari, maiatzaren 14an bertso saioa egingo baitute Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek —Joxerra Gartzia ariko da gai jartzaile— Lugaritz kultur etxeko Imanol Larzabal aretoan izango da saioa, eta Martinentzat «berezia» izango da, bai oholtzakide izango dituen lagunengatik, bai Bilintxen omenezko zikloan ariko delako. «Saiatuko gara izena ematen dion menda usain horretatik gure usain propioak eta ezberdinak eskaintzen, saioari merezi duen zaporea emateko».
‎MR. Beast youtuber famatua ageri da bertan, eta konplize dituen lagun batzuen laguntzarekin bere burua lurpean ehorzten du, plastiko gardenezko hilkutxa batean, bertan 50 ordu igarotzeko balentriarekin espektakulua eginez.
2022
‎15:30 aldera Oiartzunen bildu da karabana. Han, iheslarietako batek —Svitlana Gryvinska— Pariserako trena hartu du, Frantziako hiriburuan dituen lagunek han emango baitiote aterpe.
‎Esate baterako, erregulazioak enplegua eta etxebizitza lortzearekin du zerikusia. Azaldu zutenez, Caritasek artatzen dituen lagunetatik «asko» migratzaileak dira, eta horien «ehuneko handi bat» egoera administratibo «irregularrean» dago.
‎«Uste dut guztiok gaudela prest jaietarako, baina blusak eta neskak inor baino gehiago». Urte batez ikusi ez dituen lagunekin elkartzeko irrikan dago, bost egunetan «bere familia» bilakatzen diren horiekin gozatzeko prest. Arratsaldeko seiak noiz iritsiko zain egoteak asko urduritzen du, badakielako Zeledon jaisten denetik bere kezka nagusia bilakatuko dela non gosalduko duen jakitea.
‎Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzen dituen programa da Mintzalaguna, eta Pui Larak duela hamar urte izena eman zuenetik, euskara «egunero» erabiltzen saiatzen da. Mintzalagunari esker ezagutu dituen lagunekin batera joan zen atzo garagardo dastaketara. «Pozik» zegoen urtemuga festarekin:
‎Erretzaile damutu horiek dira Saraguetak inguruan dituen lagun bakarrak ia. «Kirola egiteko biltzen dira, eta, ostiraletan, hamaiketako bat egiteko, gero.
‎Badena eta ez dena. Bingen Mendizabalek moldatu ditu kantak orkestrarako, eta Iker Sanchez Silva aritu da zuzendari lanetan, eta, hain zuzen ere, kide izan dituen lagun horien lana nabarmendu nahi izan du Urdangarinek diskoaren aurkezpenean.
‎Idazleen lana lumari eragitea bada ere, haren esanetan, jendeak bihurtzen ditu liburuak liburu, “liburu barruan edota kanpoan dagoen jendeak”. Horregatik, arnas luzez eman zituen eskerrak protagonistak sari banaketaren ekitaldian, bidean gertu izan dituen lagunei, baita etxekoei ere.
‎Zortea izan dugu. Haizek aukeratu dituen lagunak izan dira gutxi gorabehera guk aukeratuko genituzkeen gurasoen umeak.
‎Alderdi askotan ikusten da pedagogia, baina batez ere, eleberrian zehar protagonista bere buruarekin ez ezik mintzalagun dituen lagun, lankide eta bikotekideekin behin eta berriz bera denaz eta ez denaz dialektikan dagoelako eta generoaren eraikuntzan hainbat eta hainbat kontzeptu eta paradigma ematen dituelako. Are gehiago, aurrerago ikusiko dugun bezala, mari mutilaren definizioa egiten ahaleginduko delako eta, batez ere, bere desira eta berak izan nahiko lukeena edota gizarteak onartzea nahiko lituzkeen pertsona eta harreman horiek bilatzen nahiz irudikatzen pasako duelako eleberri guztia:
2023
‎Ibon Sanchez Durangokoa da (Bizkaia), eta bera ere «ezin pozago» dabil hilabete honetan egin dituen lagunekin: «Konturatu naiz ia denek dituztela egun txarrak.
‎Ez gu bezain indartsu, ez gu bezain moderno, onerako zein txarrerako erraz folklorizatu dugun herria, nolanahi ere. Bidaide baldarrak, kuadrillan inork nahi ez dituen lagun trabakoak.
‎Beti badu jendearen konpainia, baina ez du adiskide minik, zutabe sendo batek bezala eusten dionik. Dauzkan edo izan dituen lagun guztiak aldian aldikoak dira, haga mehe batzuk: Chloé, Stef, Yasmine, Patxi, Beñat edo beste edozein lankide edo ezagun.
‎Abisatu behar ditu. Bere buruari ez lioke sekula barkatuko, poliziaren interbentzioaren berri izanik, jauregian egin dituen lagunak ez laguntzea, kausa justua iruditzen zaiona galtzen uztea. Gutxienez aukera txiki bat izan dezaten, poliziaren lana ez dadin hain erraza izan, abisua eman behar die.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia