2008
|
|
euskaldunaren erreferentea euskalduna izan ote da? Euskaldunak euskaldunarengan hauteman ote du bizitzan zituen edo
|
dituen
amets xedeak gauzatzeko bidea. Euskaldunak euskal senaren arabera hautatu ote du bizitza sozialaren eta kulturalaren eredua?
|
2010
|
|
Fourierrek, izan ere, falansterioak asmatu zituenean, sozialismo ideal bat zuen buruan, baita kristau zibilizazioarekin hausteko hautabide bat ere, azken batean, lan atsegina bilatu ez ezik beste atsegin batzuk ere bilatzen zituena, haragiari lotutakoa zer esanik ez, familiaren kontzeptua bera ere hankaz gora jarriz. Fourierrek, beraz, Paradisua agintzen zuen Jainkoaren izenean, aurretik jatorrizko bekaturik izan ez balitz bezala, nik ez dut Adan eta Ebaren istorioan sinesten, jakina, baina asmatu zuenak bazuen gizakion izaerari eta mugei buruzko ezagupen gutxieneko bat, Fourierrek inondik ere ez zuena?, halako moldez, non urrezko aro bat ere iragartzen baitzuen, gizakiak historian izan
|
dituen
ametsik iritsi ezinenez betea: gizarteak Homero bezalako hogeita hamazazpi milioi poeta izango zituen, Newton bezalako hogeita hamazazpi milioi geometra eta Molière bezalako hogeita hamazazpi milioi komediagile; armadak, berriz, industria armada bihurtuko ziren, ibaiak kanalizatu, basamortuak emankortu eta kultura iparburuko izotzetaraino eramango zutenak?
|
|
Fourierrek, izan ere, falansterioak asmatu zituenean, sozialismo ideal bat zuen buruan, baita kristau zibilizazioarekin hausteko hautabide bat ere, azken batean, lan atsegina bilatu ez ezik beste atsegin batzuk ere bilatzen zituena, haragiari lotutakoa zer esanik ez, familiaren kontzeptua bera ere hankaz gora jarriz. Fourierrek, beraz, Paradisua agintzen zuen Jainkoaren izenean, aurretik jatorrizko bekaturik izan ez balitz bezala —nik ez dut Adan eta Ebaren istorioan sinesten, jakina, baina asmatu zuenak bazuen gizakion izaerari eta mugei buruzko ezagupen gutxieneko bat, Fourierrek inondik ere ez zuena—, halako moldez, non urrezko aro bat ere iragartzen baitzuen, gizakiak historian izan
|
dituen
ametsik iritsi ezinenez betea: gizarteak Homero bezalako hogeita hamazazpi milioi poeta izango zituen, Newton bezalako hogeita hamazazpi milioi geometra eta Molière bezalako hogeita hamazazpi milioi komediagile; armadak, berriz, industria armada bihurtuko ziren, ibaiak kanalizatu, basamortuak emankortu eta kultura iparburuko izotzetaraino eramango zutenak...
|
2019
|
|
Badago esanahiz osaturiko mundu oso bat, emakumea dela-eta bakarrik sortua; emakumea da gizonen ekintzen eta sentimenduen funtsa, haien askatasuna eskatzen duten balioen hezurmamitzea. Ulertzekoa da gizonak, nahiz eta kondenatua izan errefusik krudelenetara, uko egin nahi ez izatea bere amets guztiak batzen
|
dituen
ametsari.
|
|
Neska gazteak, non eta ez den biziki itsusia? ...bere feminitatea, eta poz pozik gozatzen da askotan, batere funtsik gabe, bere destinoan behin betiko kokatu baino lehen erdiesten dituen plazerez, garaipenez; oraindik eginbeharrik gabea, ardurarik gabea, lokabea denez gero, orainaldia ez zaio iruditzen ez hutsa eta ez etsigarria, ez baita etapa bat besterik; norberaren apainketak eta flirtak jolasaren arintasuna dute oraindik, eta etorkizunerako
|
dituen
ametsek mozorrotu egiten dute ezdeuskeria. Honelaxe deskribatzen du V. Woolfek nolako irudipenak dituen neska gazte pinpirin batek gaualdi festa batean:
|
|
Orduan Katedraleko dorreak zirriborro itzali bat baizik ez ziren, eta Lisboa bera ahots eta doinuen zurrumurru zehaztugabea baino askoz gehiagorik ez, leihoaren markoa, lehen teilatua, ibilgailu bakarra kale luzean. ...ako goiz baten espaziorantz egin zuen oihu, urdina baita hemen dagoen lurraren eta estaltzen gaituen zeruaren arteko airearen kolorea, baldin eta mundura ekarri ditugun begi ezgaiei sinesten badiegu, baina zuzentzaileak, gaur egun ia almuedanoa bezain itsu, purrustada egin zuen, gaizki lo egin eta amets nekosoetan dabilenaren antzera, setioa, ezpata erraldoi, alfanje eta habaila balearrak nahasten
|
dituen
ametsetan ibili eta, iratzarri delarik, gerrarako makina horiek nola zeuden eginda gogoratu ezinik, gogaitua edo sumindua dagoenaren antzera, habailez ari gara, eta ametsetan zeudenen elkarrizketa sakonez ere ari gintezke, baina ez gaitezen gertaerak aurreratzeko tentazioan eror, orain aipatu habaila horiek zer nolako makinak ziren jakiteko galdu dugun aukeraz damutuko gara, nola armatzen ziren e... Ohean oraindik, Raimundo Silvak galdetu zion bere buruari, harriturik, zergatik segitzen zuen hausnarrean habaila balearrekin, fundibuloekin, alegia, izen horrekin ere ezagutzen baitira, horrela izendatzea ere egoki baita, Balearrek ez bide dute zerikusirik izen bereko irlekin, kasu honetan bala hitzetik etorri behar du, eta balak zer diren badakigu, jaurtigaiak, makinek hormen aurka eta hormen gainetik jaurtiko zituzten harriak, etxeen gainera eta etxe barruko jende izutuaren gainera erortzeko, baina bala ez da garai hartako hitza, hitzak ezin daitezke harat honat, batetik bestera arinkeriaz garraiatu, kontuz, beti azaltzen baita Ez dut ulertzen esaten duen baten bat.
|