Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 110

2000
‎Fede itsuak, ordea, itsutzen gaitu eta bertzeen salatzerat eta haien ezabatzerat eramaiten gaitu... eta pentsu bategatik bertzeen ezabatzea da, hain zuzen ere, ene pentsuak ezin onar dezakeena. Halarik ere, aitortzen dut ezen neke eta gaitz dela, pentsuaren bidetik, mundu sendo baten lantzea; izan ere, pentsua arrazoinaren esparrua da, bai, baina ezin ahantz daiteke ezen arrazoinak zalantza duela bere egunorozko ogi... halako tailuz, non segur dagoenean ere ez baitago segur, zeren arrazoinak, zalantza bat itzali orduko, pizten baitu bertze bat... pizten ditu bi, edo piz ditzake anitz, zalantzen katea infinituraino luzatuz.
2004
‎Hitz batez, beraz, ba ditu bi aurpegi: hots mordoa, soiñu segida, fonetikari dagokiona; eta adierazkia, adierazten dana, semantikari dagokiona.
‎Artikulu horien ideia nagusia zera da, Alemaniako erro kulturalak paganismo arioan bilatu behar badira ere, ezin dela ahantzi Kristautasunaren ekarpena. Weberren ustez, musika alemanak ezin hobeki islatzen ditu bi kultura ildo horiek, bere baitan biltzen baititu kondaira ipartarrak eta ideia kristauak."
2005
‎Carlton hotelaren harrera gelak harritu egin ditu biak. Ez batak ez besteak ez dute inoiz hain hotel dotorean oina jarri.
‎–Zer deritzozue Japoniarako bidaiatxo bati? –Urkoren ahotsak ezustean harrapatu ditu biak.
2006
‎Bi ahizpak eskutik helduta ikustean, Nereari iruditu zaio denbora gelditu egin dela, edo, hobeto esanda, atzera egin duela denborak, eta aurrean dituen bi emakumeek ihes egin dutela Izagirre jatetxeko sukaldean hartutako argazkitik, hainbat urte beranduago ospitale zuri batean elkartzeko. Eta une batez txuri beltzean ikusi ditu biak. Bata besteari helduta, argazkian bezala.
‎Veronicak ederto betetzen du definizioa. Kafea eta jefearen kontra pistola, beti ditu biak kargatuta. Errietan dabiltza egunero, esnearekin eta esnerik gabe).
‎Eman dezagun Akinosuke goiko ipuin hori kontatzen ari dela... Biwaren musikak irudikatu ditu bi aizkolariak, eta biwak ekarriko du ibaiaren zurrumurrua; biwaren soinuetan entzungo dira ibaiko jela zatiak elkarren kontra txilinka, edo hotzarekin batera egingo dute dar dar musika tresnaren sokek eta kirrix karrax adituko ditugu egurketarien urratsak...
‎Nolanahi ere, seguru dago hartzaile batak zein bertzeak bertze iturri batzuk badituztela, fidagarriagoak beharbada, hango berri izateko. Bihar ostalariaren eskuetan utziko ditu bi izkribuak. Etzi ez bada etzidamu etorriko dira haien bila.
2007
‎Edonola ere diferentzia nabarmena da Volksgeistak zein leku bestelakoa hartzen duen Herder eta Hegel-en pentsamenduetan. Meinecke k familiako irudi honen bidez konparatzen ditu biak, beharbada oso elegantea ez (matxismo disimulatu gabekoa ageri du), baina bai plastikoa. Herder historian interesatzen duena herriak dira (ez Estatuak), eta herrietan hura interesatzen duena, kultura:
2009
‎Ez nuen gogorik kalera ateratzeko eta, nahita ere, norekin? Etxek bere nobioarekin eman ditu bi egunak. Elena, berriz?
‎Esaterako, gerrarien gizarte batean harrokeria eta haserrea indar zeharo naturalak dira, gizatiar gizatiarregiak. Baina harrokeria eta haserrea bi gudalburuz indar demoniozko bat bezala nagusitzen direnean haiek itsu itsutzeraino, ondorio katastrofalekin gizatalde osoarentzat,, zein Jainkok ipini ditu biok halako liskar amorratuan??, galdetzen du grekoak. Jainko hori ez, da?, berak berehalaxe azaltzen digunez, istorio oso natural bat besterik, gizatiar gizatiarregia beti:
‎Nora amumaren ahotsarekin geratzen da lo. Rosak eskuan idazten dio bikien ipuina eta Norak ametsetan ikusten ditu biak. Osaba gazte argala da eta bular zabala dauka.
‎Erraza izan da, eta orain lasterka ari dira trenbidearen eta errepidearen artean dagoen orubean zehar. Zinpeko guardia batek ikusi ditu biak trenbidetik gertu, geltokian eta inguru osoan nagusitzen ari den anabasaren berri izango ez balute bezala korrika, eta oihu egin die: –Burugabeak zarete gero!
2010
‎Batasunak ere bide horretatik egin du aurrera Anoetako Adierazpenean bi mahaitan kokatzen baitzuen jokalekua. Alderdi sozialistak ere onartu ditu bi elkarrizketaleku hauek.
2011
‎Agur zu beroa, agur, Yami, zurekin ditut ametsik gozoenak, esan dio gaueroko maitaleak, eta hori hobeto ulertu duela iduri zuen, bere irribarrerik politena eskaini dio behintzat. Muxu goxo batek bildu ditu bien ezpainak, musa esaten zitzaien garai batean.
‎Ezustean harrapatu ditu bi lagunak Iñakiren deiak, gauza ederra da beti aldean eramatea, porsiakaso ere: baserritarrak ere bertan eraman ohi du arraitza, erreminta kamusten zaionerako.
‎Segundo, hoa bila, eta datozela hona berehala! Segundo, beste ikasleak baino zaharrago, maisuaren morroiarena egiten da iaio, eta amen batean inguratu ditu biak, belarri banatik tiraka: Orain ere hor zebiltzan, maisu, frontoian eskuz esku.
‎Eta kortara doa Fool. Idiak txarrantxaz garbitu eta ataurrera kanporatu ditu biak, manta marratu banarekin.
‎Edo bukatzen da, zer nahi duzue esatea. Bideak beti izaten ditu bi norabide, eta mutur bera izan daiteke abialeku edo helburu.
‎–Emoziotik dator gogoeta, baina benetako emozioaz ari naiz, sakonenean ukitzen zaituenaz, eta hor ukitzen zaituenean hainbeste aldatzen dira gauzak! Arrazionalizatzea oso ondo dago, baina gizarteak oso bananduta ditu bi elementuak, batetik logika, arrazoia, eta bestetik emozioa. Eta ez, bat gara, dena elkartuta dago, eta emozioari esker identifikatu gaitezke guregandik urruti dagoen norbaitekin.
‎Azkenera, bularraren kontra estutu ditu biak.
‎Txukun jantzi ditu biak Mariak festa egunerako: praka beltzak eta alkandora zuria lisatu dizkio senarrari; gris zuriak umeari.
2013
‎Parkeko emakumeak begiak itxi ditu tarte batez. Berokiaren solapak kokospean bildu ditu bi eskuekin, hotzak balego edo azpitik ezer janzteko betarik izan ez balu bezala.
‎Poichonek elizgizonaren begi parean inarrosi ditu bi paper sortak. Iduri luke norbaitek ziria sartu diola.
‎Alde baten zein bestearen fortunak miragarrizkoak dira. Bien etxeko senide bakoitzaren ahotsak elkarrentzako nahi ditu biak; eta zerk banatuko ditu. Ez familiarik ez harremanik edo fortunarik ez duen gazte baten nahikeria handigurak.
2014
‎Zapata berriak erantzi ditu. Apalategiko hutsune batean jarri ditu biak, txukun, bata bestearen ondoan. Pauso batzuk atzera egin eta argazkia egin die.
‎Hartxintxarrak oinetan beste behin; uzkurtu egin zaio oin zola, mina arindu nahian. Hanka altxatu eta kendu egin ditu bi harritxo.
‎Espetxeratu aurretik hagin bakarra falta zitzaion. Orain bost zulo ditu bi errenkadetan.
‎796 R: jr 164, ik. Mélanges d, histoire et de voyages, Paris 1890, VI. Renanen gizarte ideala Prusiak inkarnatzen du (gizarte iparramerikarrari oposizioan: horiek kontsideratzen ditu bi, gizarte eredu modernoak?). Hona hemen berak nola ikusten duen eredu prusiarra:
‎estrategikoan, historikoan eta nazioaren kontzeptuarekikoan (filosofiko juridikoa). Arrazoi nagusi armak zireneko situazioak trantze nahiko ezberdinetan paratu ditu bi alderdiak: alemanak nahiko eroso, gerra deklaratu frantsesek eginda eta beraiek irabazi; frantsesak ez batere eroso, gerra eurek deklaratu eta galdu arren irabazle moral bezala gelditu beharrean, alemanen garaipena deslegitimatzeko.
‎1858, Le livre de Job; 1860, Le cantique des cantiques. Elizak liburu debekatuen Indexean ipini ditu biak. Hortense Cornuren adiguriari eskerrak, inperatoreak Asia Txikira misio ofizialean joatea eskaini dio ikerketa arkeologikoak egitera151.
‎Bata Irkutsken bizi da, ekialdeko Siberiako hiriburuan; bestea, berriz, Tobolsken, mendebaldeko Siberiakoan. Txuna ibaiak banantzen ditu bi Siberiak, urak Jeniseira isuri aurretik.
‎Josu Aginagak intrigatuta begiratu ditu bi fotogramak. Behin eta berriro errepasatu ditu, ezer ulertu gabe.
2015
‎Postontzi horiaren gainean bermatu ditu bi ukondoak, eta eskuez eutsi dio kokotsetik bere buru txikiari. Gerardi begira begira geratu zaio, hotelera sartzeko asmorik ez balu bezala.
‎Baina, Pinter anderea, gehiago hurbildu zenuke mikrofonora?, ez dizut ondo entzuten? (belarrietara eramaten ditu bi eskuak)
‎8 Zentauroak zaldi gisa eta gizaki gisa pentsatzen du. Inoiz ez ditu bi pentsamoldeak nahasten. Bakoitzak bere alde onak eta bere alde txarrak ditu, noski.
‎Aurreko urtean baleazaleek oparitutako Nafarroako ardoarekin lagundu dute okela, sutondoaren epelean. Udazkenean Hura alaba Jon Gissurarson lehengusuarekin ezkontzeko asmoa duela iragarri die magistratuak bi erlijio gizonei, eta ospakizuna zuzentzeko gonbidatu ditu bi biak. Baiezko herabe batekin erantzun dio Jon Jakitunak, badakielako ezkontza asmo horrek arazoak besterik ez dituela ekarriko.
‎Hala, pixkanaka Euskal Herriko bertako aseguru etxeekin hasi behar izan zuten tratuak egiten armadoreek, bereziki Bilbo aldekoekin. Kasu honetan ere, Bilboko aseguru etxe batean bermatu ditu bi itsasontziak Etxezarretak: Esperantza 1.000 dukatetan eta Trinitatea 1.500etan.
‎Arrazoia ukatzera abiatu da ordea M, baina une horretan iritsi da azkenean kebabeko zerbitzaria eta atzamarra katutik aldentzera behartu ditu biak ere. Presaka eta turkiar azentu itxiaz euro gutxiren truke aukeran dituzten lau menu formulak errezitatu dizkie.
‎gizon eta makinaren arteko nahastea da, beharbada sinbiosia. Egileak ez ditu bi nozio horiek bereizten, ziur asko ez dakielako zertan dautzan. Bitxia da, dena den, hori dela lehendabiziko kasua non cyborgak esplizituki bere protesiak pentsamenduaren eta beste nolabaiteko, ez da zehazten?
‎Espermatozoidea obuluan sartutakoan, geruza fin fin bat sortzen zaio obulu ernalduari. Aminoazidoz osatuta dagoen geruza honek babesten ditu biak, hain zuzen ere, sodioaren (gatzaren) eraginetik. Obuluan sartzerik lortzen ez duten espermatozoideak, hil egiten ditu gatzak bere hala.
‎Halako batean, ordea, neskatxa beltzaran bat bereizi da ilaratik, eta Sofiaren etxerantz egin ditu bi metro. Honek ez dakar lore sortarik.
‎Nancy ezagututakoan Ashburnhamek ez du berriro motxila hartuko, ez ditu lurralde berriak arakatuko, esploratzeari utzi egingo dio. Horrexek amatatuko ditu bi biak.
‎Jabier Muguruzak badu halako onura pizten duen makina bat kantu; halaber, Nestor musikaria da, eta Markos musikak inguratzen du. Hala ere, paradoxaz, autoreak mutu atxikitzen ditu bi biak. Aurkituko ahal dute noizbait etxeratuko dituen kantua!
‎ez herri hizkerak dira txarrak, ez batua da artifiziala. Biak dira onak eta naturalak, biak jakin beharrekoak, baina esparru eta eginkizun zehatzak eta bereziak ditu bietako bakoitzak.
2016
‎Eskerrak jertse doiegi batek bularrak estaltzen zizkion. Inoiz ez ditu biak batean, bularrak eta izterrak, erakusten.
‎Ez dut esan nahi horrekin, handik aurrera bilakaerarik izan ez zuenik, gezurra esango bainuke, baina bai bere pentsamendu politikoaren funtsa laburbildua eta ongi tolestua hantxe dagoela. Zer dio, bada, eskuineko eta ezkerreko sozialismoaz?, nola bereizten ditu biak?, eta bera non kokatzen da?
‎Eta ez du askatzeko keinu gehiegirik egiten. Baina kanpoko auto zarata batek bereizten ditu biak batera.
‎Sinestezina iruditu zaigu. Artegatasun sukarti bortitz batek inarrosi ditu bion neuronak. Elektrizitate moduko bat sentitu dugu, burutik oinetaraino zihoana.
‎c) Aritzek 1.000? % 1,8ko interes jarraituan sartu ditu bi urterako. Zenbateko irabazia lortuko du?
2017
‎tik tak, tik tak, tik tak... Etorri da haizea eta puztu ditu oihalak eta aireratu ditu biak. Han joan dira airean eserita, hegan zeru urdinean, laino zurien gisan.
‎Ezkutuan, gauez gehienetan, egindako hainbeste elkarrizketen ondoren, ezustean iritsi zen Ahmeden hondartzara joateko gonbita. Saharako hiriburutik 25 kilometrora dago itsasoa, eta bihurgunerik gabeko errepide bakar batek lotzen ditu biak. Bidean, bidaiari berriak igotzen ziren furgonetako atzealdera.
‎Oinarrizko datu soziolinguistiko batek bereizten ditu bi elebitasun mota hauek: hots, erdal elebidunaren hizkuntza nagusia hizkuntza hegemonikoa da, eta euskal elebidunaren hizkuntza nagusia hizkuntza minorizatu etnikoa da.
‎–Gure txapak. Irabazten duenak eramango ditu biak.
2018
‎Prostituzio kontratuan, aldiz, non dago babesa? Proxeneta bezeroaren eta prostitutaren arteko harremanetik kanpo dago, eta, era berean, estatua ere ezkontza eta enplegu kontratuetatik kanpo dago, baina behintzat arautu eta bultzatu egiten ditu bi kontratu horiek. Prostituzio kontratu laburrean, aitzitik, ezin da sartu harreman luzeetako babes hori, eta, alde horretatik, prostituzio kontratuak ideal kontraktualista islatzen du.
‎Anestesia emango diote eta kito. Jantzi ditu prakak atzera eta hartu ditu bi pastilllak mihi azpian. Momentu batez jesarrita geratu da, pilulak mihi azpian nabaritzen eta begirada galduta.
‎Sinesten du, beraz, oraingoan ere zorte ona ekarriko diola alabari abestiak, abortatzeko egin beharreko burokrazietan. Anbulategira bidean agurtu ditu bi gazteak, Izaro eta haren mutil lagun Unatz. Ea zer kontatzen dioten gero.
‎Galtzerdi batzuen bila itzuli da logelara, sukaldera joan eta baldosen hotzarekin behatzak izoztu aurretik. Mantapean sartu du eskua eta hor aurkitu ditu bi, biak desberdinak; pare gehiago egongo dira ehortzita hango profundidadeetan, pentsatu du. Mesanotxeko argazkia hartu eta berarekin atera du logelatik.
‎Ezerk ez du esnatuko. Inork ezin ditu bi egun lorik gabe eman. Ekialdera doa, Mugarrako haitza mugarri duela.
‎–Itxaron, itxaron, nik galdera batzuk ditut aurrera jarraitu baino lehen, esaten die Edyk haien parera arnasestuka heltzean, korrika txiki baten ondoren. Begira ditu biak, adi?. Nora garamatzazu?
2019
‎Traje grisdun gidariari jarratuz, pasillo luzean zehar doaz orain; beirate handiak ditu bi aldeetara, kanpoko belazea eta zuhaitzak ikus daitezke. Arnasa berreskuratzen duela sentitu du 23k, eta, soldatarena galdetzearekin agian hanka sartu badu ere, baikor sentitu da.
‎Ezin esan dezakegu emeak arra menderatu eta irensten duenik, ez inurrietan, erleetan eta termitetan, ez armiarmetan eta marisorginetan: espezieak irensten ditu biak, bide banatatik. Emea luzaroago bizi izaten da, eta garrantzizkoagoa dirudi, baina ez du inolako autonomiarik:
‎–Faloa bi ibai batzeko lotura da: emari bakarrean elkartzen ditu bi erritmo desberdinak?. Hala, gizona ez da bikotearen parteetako bat bakarrik:
‎irreala iruditzen zaio dena. Carson Mac Cullersen The Member of the Wedding liburu xarmagarrian [Ezkontzako gonbidatua], neska gazte protagonistak ohean biluzik harrapatzen ditu bi bizilagun; istorioaren bitxikeriak berak kenarazten dio garrantzia.
‎Argi dituzue bi krimenen arteko antzekotasunak? Badirudi farozainak biktimak hiltzeko arrazoiak zituela bi kasuetan, eta, gainera, berak aurkitu ditu bi gorpuak. Ez zaizue kasualitate handiegia iruditzen?
2020
‎Lau enpresa handiren eskuetan egon daiteke Bizkaiko erresidentzia guztien boterea. Nire enpresak hiru milioiko irabaziak izan ditu bi urtetan. Guk etxera inor ez joateko 1.200 euro baino gutxiagorekin eskatzen ari ginen, eta kontua da haiek ez diotela irabaziak izateari utzi eta politikariek utzi egiten dietela.
‎Bidasoa ibaiak kirurgialariaren zehaztasunez erdiz erdi banatu eta denen agerian uzten ditu Sunbillako bi auzoen erraiak. XVI. mendean eraikitako harrizko zubiak elkartzen ditu bi aldeak. 800 dukadokoa izan zen Nafarroako erregeak, 1500 urte inguruan, Sunbillako lehen harrizko zubia eraikitzeko egin zuen eskaintza.
‎Hirugarren pertsona hori Jose Miguel Etxeberria zen. Zurutuzak gogoratzen ditu bi etakideek esan zituzten hitzak, zehatz mehatz ia ia: " Honek ez dik guk bezala pentsatzen; honek zuek bezala pentsatzen dik".
‎" Audientzia Nazionaleko 2 Sekzioak urtebeteko kartzela zigorra betetzera kondenatu ditu J.F.U.M. eta D.F.B., armak modu ez zilegian edukitzearen delituarengatik. Sententziak absolbitu ditu bi akusatuok banda armatuarekin lankidetzan aritzearen delitutik, akusazio horren pean ere epaitu baitituzte. Halaber, probatutzat jotzen du J.F.U.M. k, Altsasun jaio eta bertan bizi denak, lotura eduki zuela espainiarrak beldurtu nahi dituzten" talde autonomo" izeneko batzuekin, antolamenduaz eta armamentuaz hornituak(...) 1978ko azaroaren hasieratik detenitu zituzten arte, bi prozesatuek gordeta eduki zuten Altsasuko taberna batean, zeinean lanean ari baitzen D.F.B., Altsasun jaioa eta bertako bizilaguna hura ere, Sobiet Batasunean fabrikatutako metraileta bat, funtzionamendu egoera onean zegoena, Nafarroan azaroan erosia".
‎Kirioak baretuta, poltsatik atera ditu bi gutunak, karameluen kaxan solte zeudenak, Martinek birritan Matilderi agur esateko idatzitakoak. Aurrenekoak 1939 urteko martxoaren hamabiko data du, bigarrenak 1956 urteko urtarrilekoa.
‎Neba arrebak xextran hasi dira Martini bultza nork egin dion elkarri aurpegiratuz. Matildek zigortuta bidali ditu biak gelara, Luisari kontu hartu ondoren. Egiaz, Nievesekin parkean hitz egiten ari zela deskuidatu denean erori da Martin.
‎Erantzunari itxaron gabe bete ditu bi kopa, hustu berri duen berea eta Izaskuni luzatu diona. Nahiago du edateko goizegi dela edo begirada lehor batekin ematen diren erantzunik entzun gabe bizi.
‎Goizegi da kalera ateratzeko, eta beranduegi etxera itzultzen egoteko. Apenas ibili ditu bi kale, eta hiri erdiguneko eraikinik altuenaren aurrean aparkatu du. Han ditu gaurko bi hitzorduak.
‎Txirula zorroa gerrikotik askatu, eta burkoaren azpian sartu du Babilek. Leiho txikiaren errezela zabalduta eta kriseilua itzalita, loak hartu ditu biak etzan eta berehala.
‎Bizkarraldea eta eskuineko belarria pegatu ditu zurezko paretan, baina teilatutik behera aldizka erortzen diren ur tanten hots apala besterik ez du aditu. Bi pistolak bolboraz kargatuta, bala bana sartu du kanoietan; gero, suabe suabe, su giltzak atzealdera eraman ditu bi eskuetako erpuruak erabiliz. Ate aldera hurbiltzen hasi da, leihotxoaren azpitik makurtuta eta betiere ingurua aztertzeari utzi gabe.
‎Atearen ondoan jada, eta arrisku handiko egoeren atarian ohi duen bezala, aitaren egin du eskuineko pistola gora-behera eta ezker eskuin mugituz. Atea bultzatu du geldiro barnealdera, eta, hura kirrinka egiten hasi denean, brastakoan zabaldu atea, arin sartu barrenera, eta bizi bizi mugitu ditu bi pistolak etxolaren barneko zoko guztietara apuntatuz. Zaldia inguruan ez egoteak iragartzen zuenez, bidelapurra ere ez dago han.
‎Iritsi da unea. Adi eta erne ateari begira, atzera eraman ditu bi pistolen su giltzak.
2021
‎Zeremonia maisuak zer egingo edo zer esango zain daude guztiak. Teok aulki bi atera ditu lantokiaren erdira eta esertzen lagundu ditu bi emakumeak, inongo antzokiko palkoan sekula egin ez bezala. Gero, olanaz estalitako fardora gerturatu da eta mago baten ikuskizuna antzeratuz bistaratu du hain gordeta izan duen sekretua.
‎Baina ez argitaratu modu konpultsiboan. Idazle batek uste badu idatzi dituen gauza guzti guztiek argitaratzea merezi dutela, edo galdu du burua edo galdu du literatura edo galdu ditu biak.
‎Lukasek logelan du zintzilik amak jaio zenean oparitu zion marrazkia. Eta ondoan ditu bi aitonen argazkiak. Gaztetxoago zela elkarren antza zutela iruditzen zitzaion, eta behin amari anaiak ote ziren ere galdetu zion.
‎–Beste bat hartuko dugu –Martinek mahai gainean utzi ditu bi garagardo botila beteak eta arrebaren parean eseri da berriro. Trago luze bat eman dio bereari.
‎Botila urdin bat da eta bi edalontzi. Erdiraino bete ditu biak. Irabiatuak inoiz probatu ote dituen jakin nahi du Dorletak.
‎Eiderrek ulertzen du Adri. Berdin du bere laguna izatea; ez amatasunak (eta ez amatasunaren zapalkuntza sozialak) lotzen ditu biak. Erantzuna aldatuta bota du Sarak:
2022
‎Etxanozek igo ditu kaleko ataritik igogailuraino dauden eskailerak, utzi ditu bi poltsak tranpalean, igogailuko atearen aldamenean, eta gelditu da andrearen zain, Kilimanjaroaren azken metroak egiten bailebilen baitator, poliki eta arnasestuka. Apenas dira dozena bat maila, baina emakumeari eraikin osoko bizilagunak banan banan larrutzeko denbora eman dio lehenengo seietan, erabateko ezetzaz erantzun baitiote eskailera tartean jasogailu automatikoa ipintzeko bere eskariei.
‎Hori onetik, ehiza jokoa gustatu arren ez baitu luzaroan inor bezatzen ibiltzeko pazientziarik. Asko xaxatu beharrik gabe sartu ditu biak arrastoan. Terrore berrien premiarik ez bataren gogo bentzutuak, sobera ere zamatzen dute eta jatorrizko izuek:
‎Eskolako lagunak dira Iñigo eta Jokintxo; gerrako ira bazleen kasta aberatsekoa da bata, galtzaileen semea bestea, baina Hollywoodeko ÿ lmen lilurak elkartzen ditu biak, inguratzen dituen mundu hotz eta grise tik ihes egitearren edo. Beste zerbaitek hautsiko du beraien bizitzen gurpil errepikatua ordea:
‎Denbora gutxira agertu da idazkaria. Atearen zutoin batean esku bat bermatu du, bestearen lau hatz mugitu ditu bi aldiz, berekiko. Bost lagunak atzetik doazkio, txotxongiloak dirudite.
‎Azken zehar begiratu bat eman die ertzainei, zeinek arreta handirik gabe jarraitzen baitute ikuspegiari eta mugikorrei so, eta bere furgonetarantz abiatu da. Bizkarrean iltzatuta sentitzen ditu bi ertzainen begiradak, eta gogor ahalegindu da ezer arrarorik ez egiten. Haiengandik urrundu behar du lehenbailehen, baina inolako susmorik piztu gabe.
‎Txemak mahai gainean bermatu ditu bi eskuak, eta zarata handiz hartu du arnasa.
‎Noski, praktika indibiduala beharrezkoa da. Eelek belarritakoak daramatza, ile laburra du aurrealdean eta atzealdean luzea, tatuajeak ditu bi besoetan, motorra dauka. Bere kabuz, ezer gutxi litzateke hori.
‎Lehen nahiz bigarren hezkuntzako bi generoetako lagunekin egindako sexu jolasen xehetasunak ematen ditu; tartean, lehen hezkuntzako mutikoek eskolako hesiaz haraindi basoan ezarritako" kolonia nudistaren" irudi zoragarria. Jonathan Hampdenek berebat gogoratzen ditu bi generoekin izandako haurren sexu jolasak, baina ez dira horren idilikoak. Alboko etxeko neskarekin jolasean harrapatu zuten, zazpi urterekin.
‎zu Edurne Zuri eta ni gaiztoa! Ispiluari begira antzezten ditu biak. Ama, ikusi duzu?
‎eta bi hauek juntatzen baditut? Eta hala egiten du, tea hartzera gonbidatzen ditu biak, oso argi ikusten duelako asko dutela komunean, konpainia ederra izango dela bata bestearentzat. Hala ere, magia ez da bat batean gertatzen:
‎Zerbaitek geldiarazi ditu bi gazteak beren tokian. Bi gizonezko sartu berriak dira lokalean.
‎Bere izena fedegabearen ahotik entzuteak sor eta lor utzi du neska, hainbesteraino, Bearen tiraldi batek trenkatu baitu lehia –ez batendako, ez bestearendako– eta bidenabar bere trepeta lurrera joatea galarazi. Ustekabeko esku hartzeak oihukarien jomuga egin ditu bi kameralariak.
‎Esan bezala gorritu da Edu, bere hitzen ezdeuskeriak lotsaturik. Shainak, erdeinuz, poltsikoetan are gehiago hondoratu ditu bi eskuak.
‎Zorionez, berea ez bezalako norabidea hartu du elkarrizketatuak. Furgonetan, zain ditu bi emakumeak.
‎Nahmak ohe gainean landatuak ditu bi zango zola biluziak, besoak belaun tolestuen gainean. Ongi ematen dio goizean Eduk erosi dion elastiko zaharkin berdeak.
‎Bazter honetan tartekatzen dira saltoki handiak, industria pabiloiren bat eta iraungitze data ezarria duten galsoroak. Eduk gibelera utzi ditu bi biribilgune gehiago eta dudatan sartu da hirugarrenean: ezker, orain edo hurrengoan?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia