2017
|
|
Bertan behera uzten baditugu, fin gaixto egingo ditek. Behar diagu maitasun handia, buru ernea, kar eta zentzu praktiko asko, elkarturik daudenean hainbeste pozten hauten bi kalitate horiek?, haiek salbatu eta gure herri askera ekarriko baditugu, nora eta gure arrazari mesederik gehien egingo
|
dioten
tokira, hots, gora, Mazedoniako mugetara, edo urrunago oraino, Traziako mugetara. Hala behar du.
|
|
herritarrek baliatzen zuten erregearen botere hori, komunitatea gogaitzen edo mehatxatzen zutenak zigortzeko; era berean, Ingalaterrako auto-defentsa talde herritarrek komunitateak defenditzen zituzten estatuaren edo/ eta erregearen boterearen aurrean (Foucault, 2009b), baina, azkenean, estatu botere horrexen parte bihurtu ziren biak ala biak. Kontua da ea zer zeregin betetzen duten halako mekanismoek, izan herrikoiak edo aristokratikoak, izan pobreenak edo aberatsenak, ea nola eragiten
|
dioten
toki eta garai historiko jakin bateko gizarte bat demokratizatzeko langintzari. Nekez jakin dezakegu aldez aurretik zer teknika eta instituzio estatalizatuko diren eta botere publiko eta gaitasun politiko instituzional deitzen dugun horren barruan sartuko.
|
2019
|
|
Emakumeak preso dauka lurraren lohian su hori, hats aktibo eta aratz hori, non gizonak bere burua aurkitu nahi baitu. Gizonak beharrezkoa izan nahi luke Ideia puru bat bezala, Bata bezala, Oro bezala, Espiritu absolutua bezala, eta preso dago gorputz mugatu batean, aukeratu ez dituen toki eta denbora batean, deitu ez
|
dioten
toki eta denbora batean, alferrikako, trabagarri, zentzugabe. Gizonaren izateari berari dagokio sufritzen duen haragizko kontingentzia, bere abandonamenduan, bere funsgabezia justifikaezinean.
|
|
Ikaraldi batek astindu zuen Raimundo Silva, ezkerreko eskua, azturak eramanda, telefonora hurbildu zen, baina bidearen erdian gelditu eta atzera egin zuen, gauza beltz hori lehertuko den erloju bonba bat da, eraso egiteko prest dagoen kriskitin suge dardartia. Poliki poliki, deitzen
|
dioten
tokitik pausoak entzuten lituzketelako beldurrez bailegoen, zuzentzailea urrundu egiten da, Costa da, dio marmarka, baina oker dabil, eta ez da goizeko ordu hartan nork hitz egin nahi izan zuen berarekin jakitera iritsiko, ez eta zertarako ere, Costak ez dio esango, egun batzuk barru, Etxera deitu nizun, baina inork ez zuen telefonoa hartu, beste inork ere ez dio esango, nork baina, ez dio errepi... Egia da, telefonoa jo eta jo ari da, pasabidean dago jada, ateratzeko gertu dago, azkenik, hainbeste zalantza eduki eta hain arrangura izan ondoren, zenbakiaz tronpatu zen norbait izango zen, batzuetan gertatzen da, baina hau bera ere ez gara jakitera iritsiko, uste bat baizik ez da, hala ere hipotesia profitatzeko gogoa ez da txikia, horixe delako zuzentzailea lasaien utziko zuen hipotesia, zeina, bestalde, gauzak diren direnetan ikusirik, kaskarinkeria baita, urrun ezazu kaliza hau nigandik esatea bezala da, besteak esan zuen bezala, kaskarinkeria da zeren lasaitasun hori, egoera honetan, geroratze hutsaren uneko aringarri baten parekoa da, zalantza gabe, eta ez dio inolako mesederik ekarriko, kaliza berriz egotziko diotelako.
|