Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 223

2000
‎Halaxe erran nion, bai, eta esplikazionea ere eman dizut, baina badakit ezen nik eman esplikazionea motza eta laburra geratzen dela. Anitzetan galdetzen diot neure buruari nola atera zitzaizkidan hitz haiek, eta oraino ere neke eta gaitz egiten zait bertze argibide baten edireitea... baina bai erraiten ahal dizudala ezen, hitz haiek trenkatu orduko, bi sentimendu errotu zitzaizkidala, biak ere kontrakarrean zeudenak, zeren sentitu bainuen, batetik, halako kezka bat, osabari modu hartan trufa egiteagatik eta zor nion begirunearen hausteagatik, berak na... Edo, ez al zen arrazoin printzipalena izanen ezen maisu ezin hobea nuela osaba, eta harenganik eta haren injeniotik gero eta gehiago ikasten ari nintzela, zeren eta nik osabari eman ihardespena, osabak berak egina izan baitzitekeen bertze zirkunstantzia batzuetan?
‎Ai, zenbatetan oroitarazten zidan osaba Jaonikoten zaldi zuriak ipuineko deabrua!, eta oraino ere galdetzen diot neure buruari ez ote zuen zaldi hura apropos, sineste hari irri egin nahi balio bezala... zeren eta horrela mintzatu baitzitzaidan, noiz eta ipuin hartaz aritu baikinen:
‎Descartesek errana egia bada, badirudi ezen gorputz osoa dela arimaren egoitza, eta garuna —edo garunaren erdiko guruina, zehatzago— egoitza horren gelarik inportantena, nondik giharretarat eta organoetarat hedatzen baitira sareak osatzen dituzten hodi tipi batzuk —nerbioak—, zeinek beren baitan eta beren barrenean animalien spirituen airea edo haize mehea gordetzen duten, eta zeinek odolaren osagairik meheenare kin bat egiten duten. Eta, batzuetan galdetzen diot neure buruari, Descartesen teoriak gogoan, ez ote nintzen ni, neure nerbioen aldetik denaz bezainbatean, akatsen batekin munduratu, hodi batzuek zerbaiten traba zutela, konparazione, eta ez ote ziren spiritu batzuk ere, ondorez, hantxe trabatuko... eta ez ote nintzen hargatik ez mutu baina kasik mutu jaio, harik eta, kolpearen eraginagatik, traba guztiak destrabatu eta spirituek beren bidea edire... Horrelako zerbait gertatu ote zitzaidan, jaun André?
‎Eta, nola spirala beso bat ere baden, infinituraino luzatzen dena, hala, mundu osoa eta unibertso osoa beregana zezakeen ma rraskiloak, spiralaren aterpetik. Eta, pentsu horrekin neure arima ere zabaltzen eta zabaltzen igartzen nuela, hala galdetu diot neure buruari: " Eta spiral bat balitz gure bizitza, deusezetik osorat, zeren post tenebras spero lucem? 36 Eta nago ezen iduri hau egiazkoagoa dela; izan ere, ez ote garamatza amorioak azken marratik eta azken mugetarik harat eta ez ote garamatza amoriozko bizitzak, halatan, etorkiko puntu ezdeusetik infinituaren bihotzerat, eta denborazko denboratik denborarik gabeko denborarat eta sekula fin gabekorat...?
‎Eta nik galdetzen diot neure buruari eta galdetzen dizut zuri, jaun André: baldin indiar gorriak han bizi baziren eta gu hemen, eta baldin guztiak ere beldur berak lotzen bagintuen, ez ote zen eta ez ote da guztiak ere gizon garelako, gizon zuria edo indiar gorria izan aitzin, eta funtsean eta azken finean berdin samarrak garelako?
‎Izan ere, arestian erran dizut nola piztu zitzaidan hari uzkitik ilentiaz emaiteko gogoa, jakin nuenean ezen ziria sartu zidala; baina joan dira urteak, baretu zait odola, zabaldu zait bihotza, eta, orain ikusiko banu, uste dut ezen eskerrak ere emanen nizkiokeela. Zeren, alde batetik, jainkosa baten gorputza baitzuen, eta jainkosen lurrak behin ukitzeko egin ziren, ez gehiagotan, eta nik behin ukitu nituen lur haiek; eta zeren, bertzetik, gertaki haiek oroitzen ditudalarik, irri egiteko gogoa baitatorkit... eta irri egiten dut orduan gertatuaz, eta irri egiten diot neure buruari, ez ankerki eta krudelki, baina urrikalki eta amoroski. Eta ez al zaizu iduritzen ezen geure buruari irri egiten ikasiko bagenu eta geure burua maitatzen eta onerizten, bertzeak ere maitekiago maitatuko genituzkeela eta, halatan, gerla gutiago izanen genituzkeela, eta Inkisizionea bera ere soberan legokeela?
‎—Mandatutan nintzen alderdi honetan, paretik pasatu eta erran diot neure buruari...
2001
‎Moja bi eseri dira nire ondoan hirira heltzen ari ginenean eta batak besteari ahaztutako poema bat gogorarazi nahi izan dio (ez dakit poema bat edo sukalde errezeta bat izan den, ez nago ziur). Orduan zerbait sentitu dudala sinetsi nahi izan dut, baina ez diot neure buruari neure burua engainatzen utzi. Ez da estasirik egon, ezta zeppelinik ere; arruntegia izan da, ezagunegia.
‎" Beraz" aitortu diot neure buruari" Boralli baino hamar puntu beherago nago ni"; idazle izateko notario izateak bi puntu balio baititu, jakituria entziklopedikoak beste hiru eta karismak bost.
2002
‎Askotan galdetu izan diot neure buruari zer ote den poesia, nondik ote datorkion adierazpen mota horri baliagarritasuna. Eta ez dut jakin zehatz erantzuten.
2003
‎Gogoeta hauek barkamenaren gaia dakarte. Galdetu izan diot neure buruari barkatu diedan edo gorroto diedan. Gogoetaz gainera, erraietatik datorren zerbait da.
2004
‎Gaztetxoa nintzen arren, ongi bai ongi ohartzen nintzen zein zoritxarrekoa izan zitekeen gizon hura: geroztik, behin baino gehiagotan galdetu izan diot neure buruari, gizon hark ez ote zuen adimena zoritxar iturri, hain baitzen argia. Eta, bere argi hura barrura proiektatzen zuela, zenbat munstro izugarri ez ote zituen ikusi arimaren leize zuloetan –batzuk bere baitakoak, eta besteak bere kontsultatik pasatutako ehunka gaixoren baitakoak–, zoo bat eta mila zoo ere sobera hornitzeko adina?
‎Nik ere egiten diot neure buruari inoiz galdera filosofikorik; esate baterako: nondik zetorkidan futbolerako sena, aitarengandik edo amarengandik?
2005
‎Egia izan ote zen galdetu diot neure buruari. Gertakizuna ahaztua bainuen jadanik.
‎Nire taupadak berak entzuten ez ote zituen galdetu diot neure buruari. Hura ondoeza!
‎Zoriontsu ote? Ez diot neure buruari galdera hori behin ere egin.
2006
‎Hemen eta zurekin, zorionaren izurik gabe. Ez noa inora, ez diot neure buruari nor naizen eta zertan nabilen galdetuko. Amildegia dago.
2007
‎Mesedez eta faborez, errepikatzen diot neure buruari.
‎Neskatila bat ez naizela gogorarazten diot neure buruari.
‎Pentsa zenbat denbora? Txanpona aurkitu dudan bakoitzean galdetu diot neure buruari nondik ote dabil hau. Herrira etortzean ere pentsatu nuen agian ikusiko zintudala eta, hara, hemen gaude zerbeza bat hartzen, azken hogei urteak pasatu ez balira bezala?
2008
‎koadrante bat, eztainuzko edontzi txiki bat, tabako mutur batzuk, bi pistola pare oso ederrak, zilar barra baten puska, erloju espainol zahar bat eta balio eskaseko beste pitxi batzuk, atzerrian egindakoak gehienak, itsasorratz pare bat letoian muntatuak eta bospasei itsas maskor, oso bitxiak, Mendebaldeko Indietakoak. Geroztik askotan galdetu izan diot neure buruari nolatan ibili ote zituen maskor haiek berekin krimenez eta pertsekuzioz betetako bere bizitza gorabeheratsuan.
‎Behin baino gehiagotan galdetu izan diot neure buruari zer egingo nuen nik Artetaren atakan egon izan banintz. Zein bide aukeratuko nuen.
‎Behin baino gehiagotan esan izan diot neure buruari ez legokeela gaizki koadroaren inguruko intrigazko nobela bat idaztea. Baina niri benetan beste misterio batek galarazten dit osasuna.
‎Nola egiten den hiztegi bat. Askotan galdetu izan diot neure buruari. Zintan argi eta garbi ikusten da zein den teknika.
2009
‎Ez dauka logikarik. Horrexegatik esaten diot neure buruari: lehoi honek nire laguna izan nahi du.
‎Astelehenera arte, bai, jakina. Hiru egun baino ez dira eta hasieran tira, enpin, hiru egun pentsatu eta egingo dudala esaten diot neure buruari. Azken baten, aste gehiegi daramatzat lau zorok entzuten duten programa batera deitzen.
‎Esan beharrekoa esaten daki, Norari barrea eragiten dio eta horraino, tira, Martinek entzuten jarraitzen du, gustatu egiten baitzaio haren barrea, azken baten. Baina gero Norak musika jartzen dio, abesti hori, ez dut aingeruetan sinisten baina zuri begira ba ote diren galdetzen diot neure buruari esaten duen abesti hori, eta horrekin ezin du. Irratia itzali eta zigarroa pizten du.
‎–Askotan esaten diot neure buruari izeba bezalakoa izan nukeela, Maria Bibiana maila batean ere baden bezala; baina nik hotsak behar ditut bizitzeko, musika eta kantua, jendearen txaloak?
‎Egun batean zeure buruari galdetzen diozu nola demontre sartu ote diren horiek barruan, nola egin diren hain handi, nola hazi diren hainbeste. Horrela gertatu zaigu, gure haserrea handituz eta haziz joan da urtetan, eta orain galdetzen diot neure buruari gure haserrea keinuaren tamainakoa ote den ala txikiagoa. Haserrea botila barruko itsasontziaren maketa bezala harrotu ez ote den, eta nahi izanda ere hura handik mugitzerik ez dagoen.
‎Haren azala txuri txuria zen, egosita zuen aurpegia. Hura ere noiz hil ote zen galdetzen diot neure buruari. Aurreko astean ala okindegia itxi zuen egunean.
‎Txabusina eta etxeko zapatilak dira nire uniformea. Badakit horrek hamar urte zaharrago egiten nauela, baina jada berdin zait, ia ispiluan ere ez diot neure buruari begiratzen eta.
‎Eta haren gortinen dardara sumatzean, halako lasaitasuna sentitzen dut. Hor dago oraindik, esaten diot neure buruari, eta, bai, gezurra badirudi ere, lasaiago hartzen dut arnasa.
‎Noiz edo noiz galdegin izan diot neure buruari Katalinak apezari, eta bidenabar ganbera hartan entzumena sorturik ez zuten guztiei, erraten zizkionak bat heldu ote ziren semeak xuxurlatzen zituenekin.
‎Behin baino gehiagotan galdegin izan diot neure buruari, ni izanen ote nintzen horretarako hautatua, nire adintsuko gazte higanot anitz izan balitz Nafarroa Beherean. Ezetz apustu.
‎–Askotan esaten diot neure buruari izeba bezalakoa izan nukeela, Maria Bibiana maila batean ere baden bezala; baina nik hotsak behar ditut bizitzeko, musika eta kantua, jendearen txaloak...
2010
‎Eta ni, neure adinean, ez naiz harri jasotzaile izateko moduan??. . Bai, baina askotan gogoratzen naiz neure huts hartaz, eta ez diot neure buruari barkatzen??. –Jainkoak guztiei barkatzen dizkie bekatuak, eta zuk zeure buruari ez??
‎–Kontxo, esan diot neure buruari?, zahartzen denik ere bada hemen.
‎Zera esan diot neure buruari:
‎Ez zuen baleko izateak balio, berezi izan behar zuen. June nire lagun onena bilakatu izana edertasun behar hura asetzeko pieza bat gehiago ez ote zen galdetzen diot neure buruari. Agian banekielako nirea koiunturala zela, banekielako nire joera genetikoa gerrialdetik gizentzea eta hankak gehiegi flakatzea zela.
‎Behin baino gehiagotan galdetu izan diot neure buruari, zergatik eman nion baietza proposamen hari. Independentziaren eta sozialismoaren aldeko jarrera dago erabaki horretan, noski, baita gaztearen berezko bulkada ere, batzuentzat idealismo eskuzabala izango dena eta beste batzuentzat fanatismo itsua.
‎‘Bekatu egin ez duenak bota dezala lehen harria’ Eta ni, neure adinean, ez naiz harri jasotzaile izateko moduan...". " Bai, baina askotan gogoratzen naiz neure huts hartaz, eta ez diot neure buruari barkatzen...". " Jainkoak guztiei barkatzen dizkie bekatuak, eta zuk zeure buruari ez...?
2011
‎Andoni izena erabiltzera ere iritsi nintzen hasiera hartan?, aurki ohartuko nintzen ingelesa askoz baliagarriagoa zitzaidala; ez neukan, gainera, denborarik, ordurako hasia nintzen bulegoan, eta nahikoa berandu etxeratzen nintzen bestela ere, desorduetan gau eskolara joaten hasteko. Maiz galdetzen diot neure buruari lagunek ere zertarako ikasi ote zuten, haurrak ikastolara bidali eta patxada ederrean jarduten badute gero erdaraz. Itxurakeriak.
‎Katilukada bat te aldean dudala besaulki horretan eseri ohi naiz unibertsitatean eskolarik ez dudan arratsaldeetan, eta zoriontsu sentitu ohi naiz harik eta gauak bakardadearen zantzuak ekartzen dizkidan arte. Orduan Nadiarekin gogoratzen naiz, edo Karlarekin, eta bietako batekin bikote bizitza jarraituagoa eginez ez ote nintzatekeen zoriontsuago izango galdetzen diot neure buruari, gizakiok tematiak baikara horretan, zoriona ez dagoen lekuan bilatzen alegia.
‎Horrelako burutazioetan galdurik eman ohi ditut orduak egunaren buruan etxera etorri eta bakarrik aurkitzen naizen ilunabar nekatuetan, eta irribarre gaizto bat egin ohi diot neure buruari eta barre triste bat ere bai inoiz errealitatera itzultzen naizenean, bai baitakit bakarrik bizitzen jarraituko dudala, eta urte gutxi barru afariaren poltsa eskuetan zintzilik dudala irudikatzen baitut neure burua ilunabarrean etxeko eskailerak igotzen, bakarrik bizi diren askok egiten duten moduan. Etxean sartu eta erantzungailua piztuko dut, beste behin ere, inork ez didala mezurik utzi aldez aurretik badakidan arren.
‎Emaitzari baino, garrantzi handiagoa ematen baitio Imanolek pelikula bakoitzarekin bizitako esperientziari: . Nire bizitza ez dut filmetatik bereizten, garai bati buruz ari bazatzaizkit, beti galdetzen diot neure buruari sasoi hartan zein proiektutan ari nintzen lanean eta horrela akordatzen naiz?.
‎Ez dut sarri egiten. Eta noizbait hala banago, gogor egiten diot neure buruari: «Aizan, Ellen.
‎Ordenagailuan musika zerrenda begiratu dut grinatsu, egunak lehenbailehen konbentzitu behar banindu bezala geratzea merezi zuela mantapera itzuli gabe, ez itzuliko nintzelako, ikasi dut organo boikot egileari horraino eusten,, gosaldu arte? esaten diot neure buruari, funtzionatu ohi dit, normalean ez dut beste eperik jarri behar,, dutxatu arte?, eta denbora baldin badago kantaren batekin hasten naiz; hasieran beti kanta errazen bat, ez dakit, alaia, Have you ever seen the rain, gaur.
‎Ez dakizu hastea zenbat kostatzen den. Bat batean ezintasun guztiak pilatzen zaizkizu; une horretan beste zerbait egiten ari naizela kontatu behar izaten diot neure buruari, klaserako lan baten zirriborroa edo, klaserik ez badut ere. Beldurra ematen dit nobela bat idazten ari naizela pentsatzeak, behin betikoegia ematen du, ez?
‎–Ezinezkoa da. Behin eta berriz errepikatu diot neure buruari ezinezkoa dela. Baina sekula ez dut hainbesteko beldurrik izan.
2012
‎Ziur aski Anderrek zerrenditis arena kontatuko zion? Behin baino gehiagotan galdetu diot neure buruari zertan nabilen emakume honekin; zeren zain nago ospa egiteko?
‎Horretaz konturatzen naizenean ni ere, barre egiten diot neure buruari. Terapia moduan esaten diot:
‎Ikasketei, familiari, beste ezeri baino gehiago eman diot. Arraunean gehiegi ez ote garen tematu ere galdetzen diot neure buruari gaur egun. Nolanahi ere, zerbait horrela betetasuna ere ematen du. Gainera, ongi ibiltzera heldu nintzen eta hori bizitzako beste alor batzuetarako ere baliagarria da.
‎izenaren erdiko K. bakarti hori. Eta kasualitatea ote den galdetu diot neure buruari. Bai, bien lanak miresten ditut:
‎Zenbat larru jotze geratzen zaizkidan galdetzen diot neure buruari. Zenbat zulo estaltzeko.
‎Biderik barregarriena zen hura, baina nire ametsaren gogo bizia nagusitu zitzaidan eta lanean aurrera egin nuen. Izei bat moztu nuen, eta askotan galdegin diot neure buruari Salomonek horrelakoren bat aurkitu ote zuen Jerusalemgo tenplua egiteko 18. Bost oin eta hamar hatzeko diametroa zuen beheko aldean, errotik gertu, eta lau oin eta hamaika hatzeko diametroa hogeita bi oinetara iristean, handik aurrera meheagoa zen eta gero adarretan banatzen zen. Lan ikaragarria egin behar izan nuen zuhaitza mozteko.
‎Neure iragan osoa dakusat oroimenean, eta nahi gabe galdetzen diot neure buruari: zertarako bizi izan naiz?
‎Sarritan galdetzen diot neure buruari zergatik ahalegintzen naizen, horrenbesteko hisiaz, xarmatu nahi ez dudan eta emaztetzat inoiz hartuko ez dudan neska gazte bat neureganatzen. Zer dela-eta emakume irtirinkeria hori?
‎Aberatsa da eta erreumatismoak jota dago. Ez diot neure buruari haren lepotik txantxa bat bera ere egiterik onartu: Verak aita balu bezala errespetatzen du, eta senar duen aldetik engainatu egingo du...
‎–erantzun zidan?. Mespretxua diot neure buruari, eta gorrotoa zuri. Ez banauzu hiltzen, zintzurra moztuko dizut gauean kalezulo zikin batean.
‎–Ba, hargatik. Zina hartua diot neure buruari. Entzun, artean tenienteordea nintzela, behinola, lagun artean txolindu ginen, eta gauean borrokarako deia jo zuten; eta gu halaxe, erdi moxkor eginda azaldu ginen gudalekura.
‎–Isilune laburra egin ondoren, kapitainordeak lurrean ostiko bat eman eta hizketan jarraitu zuen?: Sekula ez diot neure buruari gauza bat barkatuko: deabruak bultzatuta, hesiaren bestaldean eserita nengoelarik entzun nuen guztiaren berri eman nion Grigori Aleksandrovitxi gotorlekura iritsi ginenean; barrezka hasi zen, bai maltzurra!?
2013
‎Azkenengo aldiz negar egin nuen eguna Bray Court kolonian izan zen, Euskal Herrira ez nintzela itzuliko jakin nuenean. Gogor egiten diot neure buruari; ez, ezin duzu negar egin, hori itxaropena galtzen duenaren jarrera litzateke.
‎Baina nik zer pentsatuko nuen ba!? (esaten diot neure buruari). Zer pentsatuko nuen ba, bizi osoan bota bazituen holakoak.
‎Ordu erdi eskas egin nuen Sagueseko neskarekin, baina dagoeneko iragan bat asmatu diot, laburra bada ere, izaera bat zirriborratu diot eta bere ilusioen berri ere badakidala sinetsarazi diot neure buruari. Gehien gustatzen zaidana haren umorea dela errepikatzen dut neure artean, nolako umorea duen arrastorik ez badut ere, eta eszena luzeak asmatzen ditut nik irudikatu bezalakoa dela frogatzeko.
‎–Hartara, galdegin diot neure buruari: Mailuko zalduna hain ezpatari trebe izanik, nolatan ez dio behin betiko akabantza ematen Lekanda alferezarekin duen auziari?
‎Buelta eta bira hasiko naiz maindire artean. Mahaian ikusi uste izan dudan ganibet puntaduna etorriko zait gogora, edo alabak eskulanetarako hartu didan aiztur zorroztu berria lurrean botata utzi ote didan galdetuko diot neure buruari, hori ere bista bistan ote dagoen. Eta airean imajinatuko ditut biak, labana eta aizturra, lebitatzen aurrena eta hegaldi trebean gero, gutako norbaitengana hurbiltzen, mamiak zulatzen, odolari iturria zabaltzen.
‎ez gaudena. Haurren mintzairarekin egin bezala, kaieraren atzealdean hiztegitxoa osatzea proposatu diot neure buruari. Afera honen harira adiera berriak hartuko dituzten hitzak bil nitzake, aipaturiko hirurez gain.
‎–Arrazoi duzu, hamalau urteko neska txolin baten itxura hartzen diot neure buruari, baina zer nahi duzu esatea. Ez zitzaidan horrelakorik sekula gertatu, eta denbora dut pasadizo hau ahazteko.
‎Uste hori behin gogoan sendoturik, Hertfordshirera berriz ez itzultzeko limurtzea amiñi bateko lana izan zen. Ezin diot neure buruari errurik leporatu horrenbeste egiteagatik. Auzi osoan izan dudan jokaeraren parte batek bakarrik ez nau pozik uzten gogoan hartzen dudanean; eta da jukutriez baliatzeari amore eman izana, noraino eta zure ahizpa hirian zela ostentzeraino.
‎–Galde egiten diot neure buruari herri honetan luzeago geratuko ote den, esan zuen gizonak hitz egiteko hurrengo aukeran.
‎–Hau da suerte txarra, zuk erantzun arrazoizkoa edukitzea, eta ni bera onartzeko bezain arrazoizkoa izatea! Baina galde egiten diot neure buruari noiz arte jarraituko ote zenuen horrela, zu zeuretara utziz gero. Galde egiten diot neure buruari noiz egingo ote zenuen berba, nik itaundu ez banizu!
‎Baina galde egiten diot neure buruari noiz arte jarraituko ote zenuen horrela, zu zeuretara utziz gero. Galde egiten diot neure buruari noiz egingo ote zenuen berba, nik itaundu ez banizu! Lydiarekin izan zenuen bihotz zabalagatik eskerrak emateko erabaki horrek itzelezko eragina izan zuen, bai horixe.
‎Baina ezin nuen jakin, itsu nengoen, akituta, lo egiteko gogoz. Inoiz barkatuko al diot neure buruari Dido han abandonatu izana. Zaharra naiz dagoeneko, eta ez dakit denbora izango dudan horretarako.
2014
‎Hurrengoan, aurrera begiratzeko eskatu diot neure buruari, eta ez, agertuko zaren itxaropenaren tik nerbiotsuak jota, atzerako ispiluari.
‎Ordu erdira edo artean Y ren barra esparrura lotuta nagoelarik, esaten dit txosnako txanda bost minututan amaituko duela eta ea onartuko diodan beste trago bat lehen gaizki ateratakoaren ordainetan eta hain gustura nago zurekin hizketan. ...antz doazkidalako, herri ezezagunean bakarrik alderrai gelditzearen arriskuak oraindik hor dirauelako bizirik, ozenki taupaka bere baitara bildurik egonik ere; baina egiatan ez al da nire irudimena proposamen horren ideiarekin jostatzen aritu berarekin hizketan eman dudan lehendabiziko istantetik beretik, ez al dut usaintzen begiak iltzatu dizkidanetik nire ezpainei darien lerdearen kiratsa, ez al diot neure buruari aitortu nahi sarean harrapatuta naukala erabat, gaua amaitzean besoen artean estutu nazan edozein umiliazio jasateko prest?
‎–Nik neuk galdera bera egiten diot neure buruari. Eta noizean behin gogorarazi egiten diet Zuzendaritzakoei.
‎Ezin lurrikara bat izan, geldirik nagoenean ez baitut ezer sumatzen; malaria etorri zait burura une batez, baina berehala baztertu dut ideia absurdo hori. Inguru honetan hauts geruza nahiko trinkoa da, eta berriro hartu dit gogoa hura guztia garbitzeko aginduak, eta berriro ere eutsi egin behar izan diot neure buruari. Egia da txikitan garbitasunaren ideia finko hori izan nuela, eta sei urterekin, eskolan hasi eta gutxira, eskuak xaboiarekin bost eta sei aldiz jarraian garbitzeko ohitura nuela; gurasoek psikologoarengana eraman ninduten, mania hura ken ziezadaten, eta baita lortu ere, ondoren bestelako tik batzuk garatu nituen arren, sekula ez oso larriak, zorionez.
‎Pixkana itzuli zait. Ametsean talde terrorista bateko buruzagia naiz; ez, talde armatu bateko koordinatzaile nagusia, zuzendu diot neure buruari. Etxe batean nago, gaude.
‎–Ez zagok eskubiderik?. . Ez, baina joanez gero damutuko haiz?, erantzun diot neure buruari. –Atxilotuak ez dituk ETAkoak, nik bezain ondo dakik hik hori?.
‎ta askatasuna!?. . Egia esan, ez nian halakorik espero?, bota diot neure buruari. –Zer nahi duk ba, jendea haserre zagok, normala duk?, erantzun dut.
‎Isila izan da, baina han ere deseroso sentitu naiz. . Zaila egiten zaidak Foro de Ermuako horien ondoan egotea?, aitortu diot neure buruari. –Bazakiat, baina zer egin dezakek??.
‎Aurrekoetan bezala da?, galdetu diot neure buruari. Bai, dudarik ez.
‎740 Askotan galdetzen diot neure buruari nola esango lukeen jende arruntak neuk esaten ditudan gauzak.
‎–Beti galdetzen diot neure buruari nola lortu zuen proba fisikoak gainditzea, erran zuen Alberrok.
‎–Ez dakit nor zaren eta! , erantzun diot neure burua babestu nahian.
2015
‎Aireportuko pantailetan Dublinerako hegaldiaren ontziratze atea agertu denean, barrena irauli zait. . Jada ez dago atzera bueltatzerik!?, esan diot neure buruari. Ama eta aita besarkatu, Maleni agur esan, eta segurtasun kontrolerantz abiatu naiz.
‎–Biok bakarrik buelta bat ematera joatea proposatu dit! Biok bakarrik!?, errepikatu behar izan diot neure buruari. Apur bat presatia iruditu zait Giusepperen eskaintza, duela gutxi ezagutu dugulako elkar; hala ere, jarri didan irribarre limurtzaile horrekin, ezin izan diot ezetz esan.
‎Ondoko hondartzara, Karraspiora, pasieran joatea proposatu dizut, baina siesta egitea nahiago duzula esan didazu, edo Formula 1 telebistan ikusi, zapping azkar batez topatzen baduzu, edo gauza biak aldi berean. Nik ere zurekin egin nahiko nuke siesta, baina abagune hau apur batez banatzeko aprobetxatu behar dugula esaten diot neure buruari. Bidaietan zaila bezain premiazkoa suertatzen da.
‎Ohean, galtzontzilotan, Granadako beroak azpiratuta, esparatrapu zuri batek mantentzen dio zunda sudurrari itsatsita. Galdera segida egiten diot neure buruari: nork egingo zion argazki hau, nola ailegatu ote da Tolosako taberna honetako komunen ondoko pareta honetara, zenbat paretatan ote dago zintzilik momentu zehatz honetan.
‎Aldeburgheko hondartzan bikoterik egongo ote den galdetzen diot neure buruari. Uztaileko eguraldiak horrelakorik baimenduko ote duen.
‎Ni ez naiz idazlea. Eta horregatik onartzen diot neure buruari testu lohi koipezto zikin ziztrin txiker hau idaztea.
‎Agian beste norabait joango nintzateke. Niretzako moduko etxe txiker batera joan nintzateke, eta, hala izanez gero, beraren gauzetatik neurekin zer eramango ote nukeen galdetzen diot neure buruari: alkandorak, liburuak, diskoak eta koadroak, beraren perfumea?
‎Ez jakin: beharbada garrantzi handiegia eman diot neure buruari. Neure ametsei.
‎ez diot neure buruari
‎Idazten nola hasi nintzen bezalako galdera sinple batek ur handietara eraman gaitzake, horren atzean baitaude literatura bera zer den, edo zertarako den, edo zergatik sortzen den bezalako auzi luze bezain korapilatsuak, guk gehiago endredatzeko ez gogorik ez modurik ez dugunak; hala ere, galdera horixe egiten diot neure buruari, zerk bultzatu ote ninduen eskolan agindutako idazlanez kanpoko zerbait lehenengoz idaztera. Oker ez banago, maitasunezko olerki batzuk izan ziren lehenengo haiek, erdaraz eginak noski, euskaraz idaztea ez zitzaidan bururatuko, ezta egin zitekeenik ere seguruenik.
‎Axolagabekeria hori nondik sortu zitzaidan galdetzen diot neure buruari. Giro estu, zorrotz samar kontrolatutako batetik beste giro laxoago eta lasaiago batera igarotzetik sortu ote zitzaidan?
‎Urteetan galdetu diot neure buruari nola egin ote zuen Egileor delako hark azterketa, bera izateko gainditu ez zuen bakarra. Ideia txepelak ere izan nituen:
‎Behin baino gehiagotan galdetu izan diot neure buruari zergatik bidali ninduten gurasoek Tolosara ikastera. –Hobe beharrez?
‎Ez da beti hala izaten, ordea. Badira liburu batzuk, irakurtzeko zail gertatu arren, magnetismo moduko bat hedatzen dutenak; kosta egiten zait orrialdeak arin pasatzea, galdu egiten naiz tarteka lerro artean, baina testuak badu kalitate bat, badu lilura bat, eta aitzina jo behar dudala esaten diot neure buruari.
‎Beste pertsonaia bizi bat sartu behar dut hala ere. Ezin diot neure buruari ukatu. Liburu honetarako lehenengo txinparta piztu zitzaidanetik hartu nuen hura gogoan, eta ez dut bera aurkeztu arteko onik izango:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia