Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 133

2000
‎Ibilian ibilian, Rubeni erdi trufaz galdegin diot ea gaur goizeko otoitzak egiteko astia izan duen eta hark, irri firfira ezpainetan, baietz erantzun dit. Baina hasiera batean txantxa giroan hasi dena serioagotu egin da.
2001
‎Zenbaitetan, bideak bideari, hausnarrean hasten naizelarik, neure buruari eskatzen diot ea egoera ez ote litzatekeen ezberdina izango, herioaren kontzientziaren mugetako gauak ez balira gasna xerra meheetan purruskatuko. Ezpainek jakia hunkitzen duteneko unea ez dea amodiozko hurbilketarik ederrenaren ikurra?
2003
‎Ez dit esan hau edo bestea egin didate. Galdetu diot ea zutik eduki duten eta baietz erantzun dit. Txorkatilak handituak ditu.
2004
‎Justizi administrazioak beste gauzen artean gizarte barruko ordena zaindu behar du, instituzio ekonomiko eta sozialek normal funtziona dezatela, ez dadila kaosik gertatu. Nere buruari galdetzen diot ea justizi administrazioaren funtzio nagusia ote den kaosa saihestea, edo gaurkoetatik oso ezberdinak izango diren beste balio hierarkia batzuk eta egitura baztuk izango dituen gizarte baterako aldaketa oztopatzea.
2005
‎Neure buruari galdetzen diot ea jakin ote dudan hutsegiteak eta bidegabekeriak zuzentzen edo, gutxienez, onbideratzen. Adelak ama baten begiez epaitzen ninduen, betiere akatsak gutxituz.
‎1 Neure buruari galdetzen diot ea irakasleon iraunkortasuna kolokan jarriko lukeen elementua besteren bat izan balitz (informatika alorrean exijituriko prestakuntza, beste hizkuntzaren baten ezagutza... adibidez) oraingoanso rtu den kalapita sortuko zen. Eta ezezkoan nago.
‎Urte batzuk baditu, bistan da. Galdetu diot ea onartuko lukeen argazki bat ikurrin horrekin. Kosta egin zaio erantzutea.
2006
‎zirudien baino gehiago maite nituela. Eta orain zeharo harrituta bizi naiz gorririk ia ez dela gelditzen ohartzean; neure buruari galdetzen diot ea posible ote den hori. Etxebizitzek hainbeste milioi balio dezaketela onartzen duen jendearen lurraldean ezin daiteke gorririk gelditu.
‎Hori ezagutu baino lehen ezagutu dugu Ana Calkins, begiak esmeralden koloreko dituena. Hain berde, hain europar ze, galde egin behar izan diot ea Ni Mi Pui den. Baietz, eta gurasoetako bat indiarra izateaz gainera berton sortua eta hazia delako dela Ni Mi Pui, halaxe diost.
2007
‎Nola konbentzitzen ahal ditugu tuterarrak eta zarrakazteluarrak Tudelaren eta Carcastilloren euskarazko (egiazko) izenak Tutera eta Zarrakaztelu direla, hurrenez hurren, guk izen horiek" Erripazuloaga"," Kapanaga"," Mendikute" eta abarrekin nahasi bagenituen? ...a Enkartazioetan herrien izenekin(" Beranturi"," Biasteri"," Burgelu"," Erriberabeitia"," Erriberagoitia"," Eskuernaga"," Garape"," Gobiaran"," Legutio"," Mañueta"," Trapagaran"..., horietariko batzuk Euskaltzaindiaren irizpenak aintzakotzat hartu gabe ofizialduak), nire buruari galdetzen diot ea atzera eginen zen Nafarroan Euskadiren barruan balego.
‎Horregatik, bakarrik ez ninduela utziko ikusi dudanean, gozoki esan diot ea egingo didan mesede, ea sartuko den nire kutxaren barruan entsegu txiki bat bion artean egiteko, begiralerik batere gabe. Laguntzaile bat behar dudala biharko eta berak egokia dirudiela.
‎Ez diot barkatu. Esan diot ea ba ote dakien zerbait horretaz, munduan zerbaitetan lehengoa izateko kontu horretaz. Bera ba ote den munduan aurrena zerbaitetan.
2008
‎Besterik da Espainiak Ibarretxeren proposamena arbuiatzeak zer irabazkin ekarriko dizkion EAJri hauteskundeetan, zeina ziur askorik sakon aztertua izango baitute, baina neure buruari galdetzen diot ea lau urtetik behingo hauteskundeak irabaztea eta orain arte bezala jarraitzea ote duen xede bere eskubideen jakitun den euskaldunak. Nik neuk, kale itsu horri begiraturik, alde on bakarra ikusten diot, eta da pizgarri izan dadila euskaldunentzat, behingoz konturaraziko dituena Estatu espainolean ez direla izango ez ezer ez inor.
‎Ez du ez izenik ez bestelako daturik eman. Zuri emateko eskatu dit, besterik gabe, eta galdetu diot ea beste mezurik utzi nahi zuen, baina ezer esaterako alde egin du".
‎Batzuek bizitza egina izango dute, beste batzuk eguneroko zereginei heldu ezinik ibiliko dira. Guk ere, besteek bezalaxe, nahi dugunari ematen dizkiogu gure sosak, nahi edota ahal dugunean, eta adopzioaz, karitateaz eta elkartasunaz hitz egiten didatenean, nire buruari zera galdetzen diot ea ez ote den kontrakoa, ea ez ote den norberekeria. Ezen azken batean, haur bakarra adoptatu baitugu.
2009
‎ALEX. Denbora darama hemen. Galdetu diot ea ondo dagoen, baina ez dit esan.
‎Andrearekin konpondu beharrekoak konponduta, sarrerako ateraino lagundu dio bulegoko gizonak; bueltatu denean, sartzeko eta esertzeko eskatu dit. Aukera eman didanean, itzulingururik gabe galdetu diot ea zer egin behar dudan hil eta gero erraustua izan nadin. Hori da, bai, nire gorpua erraustua izateko bideratu beharrekoak bideratuta uztea, hil aurretik egin gura dudan bosgarren gauza.
2010
‎Hil baino bi aste lehenago gaiotan gaztelaniazko erreferentzia den Crisis Energetica gunean idatzi zuten: " Dudarik gabe Matt Simmonsek asko lagundu du petrolioaren gailurra ezagutarazten(...) baina azken aldian nire buruari galdetzen diot ea benetan lagungarri ote den problemaz jendea ohartarazteko".
‎Zure lanarekin kritikoa al da. Kritikoa da, baina batzuetan kritikoagoa izatea nahi nuke. Askotan galdetzen diot ea zelan egon naizen eta ondo egin dudala esaten dit. Komunikazioan aditua da eta batzuetan era honetako gauzak esaten dizkit:
‎Toledon izandako bilera hartatik ez oso luzera, bizpahiru urte geroago, hil egin zen Xukri («Neure buruari galdetzen diot ea bizitzarekiko gustua edo etsipena sentituko dudan, eman dezagun, hirurogeita hamabost urtera bizirik iristen banaiz. Zahartzen garenean berriz dena hutsetik hasi dadin desio izaten dugu.
‎Baina Marx da usuraren ikertzailerik inportanteena orain arte, eta usura (joera akumulativoa) dagoenean Marxen estudioak ezin laga daitezke albo batera, zeren fenomeno horren konprenitzea marxismoak teorizatu baitu ondoen, nik hutsuneak deskubritu badizkiot ere (jatorrizko kausaren estudiorik ez dute marxistek, eta nik bai). Nire teoria ere marxismoaren ondoren eraikia da, eta marxismoa ezagutuz, marxista ez den arren, materialista dialektikoa ez den arren (nik marxismoan teorizatutakoari galdetzen diot ea zergatik kultura batzuk jozen duten joera akumulativora eta zergatik besteek ez, eta marxistek ez dakite horri erantzuten, eta nik bai; honela erantzuten dut, joera metatzailearen kausa nagusia privazio ekonomikoa da. Orientean gertatzen zena, adibidez, eta horrekin indikatzen dut soluzioa, etorkizun denaz ez badakit arren zer gertatuko den).
‎Urtarril hasiera, supergizona eta biok kanpoan gaude goxo jesarrita, hausnartzeari ekin diot ea zer dugun komunean.
2011
‎TX E R R A R O D R I G U E Z. hasteko eta behin, Julenek aipatu duen azkenaren haritik tiraka egin gura dut gogoeta. Neure buruari galdetzen diot ea BAT aldizkaria, benetan aldizkari dibulgatiboa ala aldizkari zientifikoa den. Nik uste dut BAT aldizkari zientifikoa dela, ia ia unibertsitate mailakoa, baina ez dibulgaziozko aldizkaria, dibulgazioa nik ulertzen dudan eran behintzat.
‎Baina, aldi berean, neure buruari galdetzen diot ea non egon diren komunikabide publikoak eztabaida hori egin behar zen garaian.
‎Ez dut izena zuzenean galdetuz nabarmendu nahi. Dendako saltzaileari galdetu diot ea zein den andere irten berriak erosi duen liburua:
‎Bera isil isilik zihoan; ea arazo honek berarekin zerikusirik duela iruditzen zaion. Dena kontatu diot, nire bizitza anodinoa, ekintza gabea, horrek eramaten du bat bere buruarengan gehiegi pentsatzera; galdetu diot ea Mikelek norbait hil duen, egunkariek baietz diotela, ez omen daki, bazirudien ez zitzaiola inporta, nola ez, arazoak ez zuen berarekin zerikusirik, lekua eta kronologia berbera izanik ere, baina egia da ez dakidala garondoan pistola bat duen baten keinuak interpretatzen, ez naiz ausartu galdetzera inporta zaizu norbait hil badu? , ziurrenik galdetuko zidan ea torturak inporta zaizkidan, edo Lasa eta Zabalarena zer iruditzen zaidan, eta ez nuke tiroz hiltzeko aparkatu arte ere itxoingo, zuhurregia ez dena.
‎ITXASO. Deituko diot ea non dabilen...
‎KARLOS. Hizketan aritu gara eta zuzenean galdetu diot ea alkoholarekin arazorik duen.
‎Honetaz asko dakien bati galdetu diot ea mota honetako literatura asko saltzen ote den. Baietz esan dit.
‎ehorzlearen deia eta honek esandakoa. Prologo gisa galdetu diot ea Mahatserriko hilerriko obren berri ematen dion jakinarazpenik jaso duen. Ezetz.
2012
‎Horrelakoetan, Txan magoak euskaraz segitzen du (ulertzen baitute) eta hizkuntza ikuspegi didaktikotik lantzen du: " Adibidez, haurra atzerritik etorritakoa baldin bada galdetzen diot ea bere herrian nola esaten den halako hitz eta nik euskaraz nola den esaten diot. Nirekin gaztelaniaz hasi arren, saioa aurrera doan neurrian euskararako bidea egiten dute".
‎Sistema edo hizkuntza politika berrian kokatuta, nire buruari galdetzen diot ea zer lortu nahi dugun geratzen zaigun beste erdiarekin. Orain arte ez ditugu erakarri edo ez dute beharrik sentitu gurera etortzeko.
‎Eskuinaldeko bulegoetako batean, neska gazte enplegatua topatu dut. Galdetu diot ea han jarri nezakeen kexa, eta ulertzea nahi banuen espainolez egiteko eskatu dit. Ezin nuen sinistu.
‎Lehenengo zelaia aldatu behar zutela eta kanporaketaren ordena aldatzeko eskatu zuten, gero Messi baja dela gaixorik dagoelako, mundu guztia zoratzen. Messiri beroketa egiten ari zenean galdetu diot ea gripearekin zegoen eta barrezka hasi da, gaineratu zuen Mendilibarrek.
‎Tira, berdin dio. Lehen galdetu diot ea hil nahi zuen, alegia, ea nik nahi nuen... Eta baietz esan duela uste dut, hil nahi zuela.
‎da. Marthari galdetu diot ea berak nola ikusten duen
‎Neure oinei begiratu diet. Amildegi horizontal batean labaintzen ari nintzela iruditu zait. Aldi berean, neure kolkoari galdetu diot ea zer bururatuko litzaidakeen niri garbitzea edo antolatzea, kristalak, azulejuak edo ganbara. Ordenagailuaren disko gogorra, hori bai hustu nuke.
2013
‎–Neure buruari galdegin diot ea Henrikek bertze hiltzailerik ez ote zuen, zutaz bertze. Eta orobat galdegin, ea posible ote zen noizbait errege izan zenak gisa horretara beheratzea bere burua.
‎Askotan galdetzen diot ea betiko nauen, ez den laster aspertuko nirekin, zama handiegia ez ote naizen izango epe luzera... Eta haserretu egiten zait horrelakoekin hasten natzaionean.
‎Neure buruari galdetu izan diot ea zer falta nuen" nire" gizonek ni osoro ez maitatzeko, ezen bat bera ere ez da kapaz izan nire bularraren tamaina neurtzeko (eskuekin izan ezik). Sobera izan dut, ez falta, bihotza, hirurehun gramo haragi xehatu, porexpanezko erretiluan, betiro.
2014
‎Horrelako kontuak filmetan bakarrik ezagutu dituenaren ignorantziaz, galdetu diot ea sasian egonik eta poliziak gehien bilatzen zuen fugitiboa izanik, ez ote zen arriskutsuegia berak ematea aurpegia. Azken finean, mozorroa oso ona eta bera interprete bikaina izanda ere, zeinahi poliziak ezagutu zezakeen.
‎Ea autoan joatea onartzen duen proposatu diot, eta baiezkoa eman digu. Nazariori ere galdetu diot ea badatorren, baina berak ezetz, nahiago duela bere baserrian gelditu. Beraz, beste hirurok nire autoan sartu gara Markosenera joateko.
‎Eskua estutu zidan, eta gauean aienatu zen. Batzuetan, neure buruari galdetzen diot ea inoiz benetan ikusi nuen, ea posible zen halako fenomeno bat topatzea...
‎Erreakzionario antisozial bat naizela entzun dut. Hori erran didanari galdetu diot ea protestatu ote zuen Michelinek deslokalizatu zuelarik Clermont Ferrand etik LasarteOria eta Gasteizera. Wolkswagenek eta Mercedesek Alemaniatik Iruñea eta Gasteizera.
2015
‎Ez dakit ba, amari deituko diot ea zer dioen.
‎–Badut asmoa umezurztegiko kontu batzuei buruz aholkua eskatzeko eta, bidaia aprobetxatuz, galdetuko diot ea zer gertatzen ari den gai honen inguruan. Norbaitek jakitekotan, Ari Magnussonek jakingo du zerbait.
‎Baina adimena hain galdua dagoelarik, inork lotu ezin duen zoro amorratu bat dirudi, eta ni ez naiz gauza kredo baten tartean ere hura geldi edukitzeko. Batzuetan barre egiten dut eta neure ezereza ezagutzen, eta begira nagokio eta utzi egiten diot ea zer egiten duen; eta. Jainkoari eskerrak, halako kasuren batean izan ezik egundo ere ez doa gauza txarrera, berez ez txarrak eta ez onak direnetara baizik:
‎Bakoitzari buruz luze jardun du gidariak. Esan diot ea nahi duen hurrengo azalpenetarako xehetasun bat jakin: biak txikitan hizkuntza aborigen bera hitz eginak zirela, gaztelera ez zena.
‎Joseph Poorgrassi bidaliko diot ea zer aurpegi jartzen duen tonto arraio horrek.
‎Nahi baduzu, galdetuko diot ea beste ikasle bat kontratatuko duen.
2016
‎Galdetuko diot ea nola dagoen gauza. Baina ez gaur eman berri didan Osakidetzako partea bakarrik.
‎Atetik irten eta hamar urrats eman gabe nengoelarik, hara non konturatu naizen ez dudala esan didanetik tutik ere gogoratzen. Hala, atzera so eginez eta ikusiz artean ere dendako atean dela, zuzen noanetz begiratu nahi balu bezala, atzera itzuli naiz eta galdetu diot ea aurrena eskuinetara ala ezkerretara hartu behar dudan, zeren erabat ahaztu dudan hori.
‎Esan diot ea gogoan ote zeukan Barandiri emandako txostena. Baietz, hark.
‎Are gutxiago funtzionarioa erabat kateatuta ikusten nuela nire ardurarekin. Hartara, eskatu diot... eskatu diot ea berrogeita biko alea kontsulta ote genezakeen. Abendukoa, ahal izatera.
‎KELENI galdetu gura diot ea abiapuntuzko informazio zehatzagorik eman diezadakeen, lagungarri izango den zerbait ba ote dakien, entzun ote zuen haurtzaroan, gaztaroan, gerora, inoiz?
‎Euskal Herriko Unibertsitatera deitu, eta Parisko Sorbonan ikasitako jakintsuari itaundu diot ea posible ote zen Schultz abizen germaniarra hartu izana Mauro Vallek, gerraosteko beharrak zirela eta.
‎Bide batez, zita bat eskatu diot. Itaundu diot ea zelan elkar gintezkeen ekarri duen osagai berriari buruz hitz egiteko, lasai eta patxadaz aritzeko.
‎Alabari galdetu diot ea zergatik egiten duten gaztelaniaz atletismoan, taldeko lagun guztiak euskaldunak badira. Nola ez den lehenengo aldia estutzen dudana, asaldatu egin zait:
2017
‎Ez naiz barneak husteko idazten duen horietakoa. Ni idazteak behartzen nau pentsatzera, nire buruari galdetzen diot ea zer pentsatzen dudan halakori edo halakori buruz, eta horrela hasten naiz idazten. Gero oso modu ezberdinean islatzen da, edo pentsatzen dudanaren aurkakoa ateratzen da, baina hain azkar bizi garenez eta pentsatzeko hain denbora gutxi daukagunez, idaztea bada modu bat tarte bat erreserbatzeko honi edo beste horri buruz pentsatzeko.
‎Ni banaiz nor osoa eta bakarra, eta badaukat lana, eta bizitza proiektu bat. Harrezkero, burkoari galdetu izan diot ea hain txarra den bakarrik egotea, eta neure buruari erantzuten diot akaso bankuek nahiago izango dutela jendea binaka engainatzea. Hartara, eskukada bakoitzean txori biri osten diete.
‎Gero eta euskara gehiago hitz egiten dut berarekin, eta jakin dakit niri ingelesez egitea kostatzen zaidan adina kostatzen zaiola oraindik euskaraz komunikatzea. Gaur, nik ere ez dakit oso garbi zergatik, baina galdetu diot ea bere emazteak euskararik badakien, eta ezetz esan dit: " Denok gara maketoak".
‎Lo dagoela egiten dituen galdera horiei erantzun azkarra eman behar izaten diet, bestela esnatu egiten delako, eta soineko gorriarekin primeran egongo dela erantzun diot eta poztu egin dela uste dut, irribarre txiki bat egin baitu, soineko gorriarekin zeinen panpoxa egongo zen irudikatuko zuen ametsetan eta berriro zurrunga txikiak eginez lo jarraitu du. Gaur goizean galdetu diot ea gauean afaritarako zer soineko jantzi behar duen eta harritu egin da eta ea nik nola dakidan lankide batekin duen hitzorduaren berri galdegin dit. –Ah!?, erantzun diot, igarlerena eginez,, intuizio maskulinoa!?
‎Isilik geratu naiz, arrunt kitzikatuta, eta galdetu diot ea wikipedia ibiltaria ote den. Barre algara egin du, eta ezetz, ez dakiela zergatik dakien hori dena baina ziur dagoela hala dela.
‎Gaur egun gero eta zailagoa egiten ote zaigu kalera irten eta zuzeneko harremanak izatea? Ingurura begiratu eta mugikorrak ikusten ditut bistan, mahai gainetan nahiz esku artean, eta neure buruari galdetzen diot ea bakarra ote naizen taldean egonik ere uharte bakarti bat sentitzen dena.
2018
‎Ogia eta erositakoa plastikozko zorro garden baten sartu dizkit dendariak, busti ez zitezen. Esan diot ea poltsa garden horretan sartu beharrean, heltzeko lekua duen baten sartuko zidan guztia, euria goian behean ziharduelako; berak ezetz, kobratu barik ezin zidala halakorik eman.
‎Pultsu sinkronizatuak gorputz osora joan dira hedatzen, edertasun handiz eta koordinazio itzelez, argi zuria zuriago bilakatzen zelarik. Ordea, hasierako ariketa horren eboluzio eta bariazioetan hogei minutuz jardun ostean, neure buruari galdetu diot ea hura izan ote zen koreografoaren proposamen bakarra.
‎Ezin eutsi, eta itaundu diot ea zenbat lagun zeuden lantaldean, eta uste dut ez naizela kasik harritu esan didalarik bera eta eguerdiro joaten zen sukaldari bat baizik ez zeudela. Bera zen, nonbait, maiordomo, gelari, txofer eta orotariko garbitzaile.
‎Ez zinela zoriontsua, alegia. Neure buruari galdetzen diot ea nolabaiteko tratu txarrik jaso ote duzun inoiz. Barkadazu, baina, esan dudan bezala, azkenaldian biziki kezkatu nauen kontu bat da.
‎Haren erruz, aurkako taldekoak izerdi patsetan daude. Itzultzean, arduradunari galdetu diot ea nire oharra Karasuri helarazi dion.
‎Hivdarena deseginda dago. Irtetean, galdetu diot ea gela berean lo egiten jarraitzen duen, eta baiezkoa egin dit buruaz. Irribarre batekin egin diogu agur elkarri.
‎Avestari galdetu diot ea nola egin dezaketen lo katiushen zaratarekin.
‎–Goizero galdetzen diot ea zer den oinazea
‎Irribarre egin diogu elkarri. Galdetu diot ea normala den hain triste egotea, gu gauden bezala. Larrutan egunez, berorik handieneko unean egin dugulako omen gaude hala.
‎Orain denek dakitenez Merliri eskatu diot ea azterketak
‎Eta nire buruari galdetzen diot ea zergatik ez naizen horietako bat.
‎Fosterri deituko diot ea dena ongi dagoen.
2019
‎Aita omen da familiako lau kideen artean sorterria gehien faltan botatzen duena: " Noizbait galdetzen diot ea Moldaviari bizitzera bueltatu nahi duen, eta berak baietz erantzuten dit. Zaharragoa denean bizitzera bueltatuko dela dio, baina nik esaten diot ez dezala bere burua engainatu.
‎Hala ere, nik Brayanekin topo egiteko, kasualitate kate bat beharrezkoa izan da. Galdetu diot ea inguru hurbilean ezagutzen ote dituen beste trans batzuk. Egon badauden susmoa baduela esan dit, baina ez direla ikusgarri.
‎nola irakurria izan zen. Galdetu diot ea zerk egin zion inpaktu handiena, zergatik lotu ziren hainbeste kasura. Iratxek familia esperientzia pertsonal batetik tiraka eutsi dio:
‎Lagunekin izandako solasaldia etorri zait gogora, nola guri ez zigun inoiz ez izena, ez genero marka gaizki esanez gero zuzentzen. Anderri galdetu diot ea bera zuzentzen al zuen. –Ez, ez, bera eskuzabala zen horretan, nik uste dut etxean ni saiatu nintzela gehien, ama eta aitari esango nuke gehiago kosta zitzaiela.
‎Horregatik agian, amaieran, elkarrizketa amaitutzat jo dugunean, pertsonaletik (aurrekoa izan ez balitz bezala), Kattalin bezala galdetu nahi izan diot ea nola eta zein momentutan oroitzen duen berak Aimar, erriturik ote duen. Zehazki, Santa Barbaran salto egindako lekua aipatu diot.
‎Manex txirristan gora eta behera bakarrik jolasten ikusteak badu tristetik. Neure buruari galdetu izan diot ea hamabosgarren mendeko gaztelarrek faltan botatzen zituzten sefardi bihurtuko ziren juduak, euren etxe eta ondasunekin geratu izanagatik ere; inork eskaini ote zien esaldi erdi bat erreserban sartutako indiarren itzalei mendebalde urrunean, filmak hori ikusi orduko amaitzen direnez.
‎erreserba bat geure jatetxe gogokoenean, bazkaria etxean, pelia eta manta igandean. Ez neukan asteburu guztia ordenagailuaren aurrean pasa beharrik eta hori busti beharra zegoen," Aneri deituko diot ea elkarrekin kopa bat hartzeko animatzen den", eta kotxea arrankatu aurretik ezpainak pintatu nituen atzerako ispiluarekin. Mugikorra joka hasi zen kopilotuaren jarlekuan juxtu hortzetan margorik geratu ote zitzaidan begiratzen nengoenean.
‎Ottok bere garagardoa ordaindu du eta abiatu egin gara. Bidean galdetu diot ea zer moduz Merzedes eta Jose Antonio, ea oraingoz Bortizen geratzeko asmoa duen, ea gurasoekin geratuko den. Beste bi galdera dauzkat egitera ausartzen ez naizenak.
‎Batzuetan, azkarregi hasten ginen tiraka edo ez genuen tiratzen behar hainbat indarrarekin, eta orduan min hartzen genuen. Neure buruari galdetzen diot ea denborarekin ahaztuko ote diren haurtzaroko min txiki horiek.
‎Badirudi jendea kartzelara sartzen dutela Richardek egin duena egiteagatik. Amari galdetu diot ea Richard espetxean dagoen.
‎Dolores joan denean, atzetik jarraitu diot autoraino eta isilka galdetu diot ea zergatik jarri dituen emakume haiek airean, lurretik pixka bat gora. Aurpegia argitu zaio.
‎Galdetu diot ea koadro horretan ere emakumeek hegan egiten duten. Barre egin du, samurtasunez, bere esku txiki lodikotea ahoaren aurrean jarrita.
‎Gaur arratsaldean, erosketak egiten ari ginenean, amari galdetu diot ea erosiko didan marko bat Raphaëlek oparitu didan postala biltzeko. Eta berak:
‎Bat aukeratu, eta karroan sartu dut. Eta gero amari galdetu diot ea oparitarako pakete bat egin, eta markoa han bilduko duen niri eman aurretik; hobe bihar ematea, bai, hartara, astia izango dut neuk eskatu diodala ahazteko. " Horixe ideia arraroa", esan du amak, baina baietz, ados zegoela.
‎Badut beste lagun filosofo bat, aurrekoen ahaidetakoa, beti eguraldi ona nahi omen duena. Galdetzen diot ea pentsatu duen zer zaion eguraldi on... Hori pentsatu gabe jakiten omen da.
‎Neure buruari galdegiten diot ea aditu horiek guztiek ez ote luketen jakin zerengatik ginen gu horren zoriontsu Parisko auzo hartan. Paris gris hura, bere dendetako argiekin, zerua mozten zuten teilatu altu haiekin, eskalatzeko zabor ontziz beteriko espaloi haiekin, eta ezkutatzeko gorapeak, eta etxeetako txirrinak; denetarik bazen[...].
‎Auskalo! Axola ez bazaizu, atzealdea begiratuko diot ea zer edo zer berezirik ikusten diodan.
2020
‎Baina etxean ez dakigu zer egin. Eta neure buruari galdetzen diot ea jendeak zertarako hipotekatu duen bere bizitza guztia etxebizitza bat izateko, gero ez badaki bertan zer egin. Badakit kalera irteteko debekuan pentsatzea izugarria izan daitekeela, eta benetako antsietatea diagnostikatuta daukatenentzat egun gogorrak izango direla.
‎Akaso, euskalgintzan ere harreman eredu berria nola jorratu hausnartzen hasteko aukera egon daiteke. Neure buruari galdetzen diot ea orain ez den unea Maria Mercé Marçalen hiru dohainen eta errebelde izateko hiru arrazoien ideian (emakumea, klase apalekoa eta nazio zanpatukoa) sakontzeko. Finean, intersekzionalitatea geure eginez.
‎Dena dela, jakin badakit nik bakarrik entzuten ditudala ahizparen abestiak, eta neure buruari galdetzen diot ea Alabama bezalako izen dotorerik jarri ote dion bere harmonikari, edo nik izenen bat proposatzeko zain ote dagoen. Halakorik eskatuz gero, Alabama jartzeko proposatuko diot, nirea bezala.
‎–Ba, ni apur batean hemen geratuko naiz, ea Katalina Lazkaorekin hitz egiterik badaukadan. Afaria ekarri digun zerbitzariari galdetu diot ea Lazkao anderea hemendik dabilen, eta haren bila joan da, esan zion Manuelak bestea eskaileratan gora abiatu zenean.
‎Arrazoia dute Clémencek eta Amilibiak", Galdosek bere artean. " Lehenengo neure buruari galdetu diot ea azken hogei urte hauetan benetan zoriontsua izan naizen. Bai Mariak eta baita nik ere, biok izan ditugu irabaztekoak eta galtzekoak.
‎" Eta honek nola daki, ba, nire izen berria? Utzi egingo diot ea berak zer dioen entzun arte", Manuelak, zuhur.
‎“Artea arriskutsua da itxaropena sortzen duelako”, esan zuen behin La Zaranda taldeko Eusebio Calongek. Eta azkenaldian neure buruari galdetzen diot ea zer gertatzen den itxaropenik sortzen ez duen artearekin, zer nolako idealen abortoa ekartzen duen horrek. Zertarako balio du itxaropena sortzeari uko egin dion arte batek.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia