2003
|
|
Lege hau indarrean jartzean aurreneurrizko espetxealdian daudenak espetxetik aterako dira, eta, Fiskaltzaren eskumendean, eraldaketa zentro batera eramango dira. Fiskaltzak uste badu barneratzeari eustea bidezkoa dela, hori eskatu
|
dio
adingabeen epaileari berrogeita zortzi orduko epean; 28.2 artikuluan ezarritako agerraldirako deia egingo du epaileak.
|
|
Adingabeen epaitegiari bidaliko dio espedientea, konbikzio piezekin batera eta kasuan kasuan izan daitezkeen beste efektuekin batera. Horiez gain, alegazio idazkia bidaliko
|
dio
adingabeen epaileari; horretan jasoko dira egitateen deskripzioa eta balorazio juridikoa, adingabeak horietan izan duen partaidetza maila, adingabe horren inguruabar pertsonalei eta gizarte inguruabarrei buruzko aipamen laburra, eta lege honetan jasotako neurrietatik bati buruzko proposamena, proposamen horren oinarri juridikoak eta hezkuntza oinarriak arrazoituz.
|
|
l) Zentzarazpena. Neurri honen kasuan, adingabeen epaileak errieta egiten
|
dio
adingabeari; errieta horren helburua da adingabeak ulertzea berak burutu dituen egitateak larriak direla eta larriak izan direla edo izan zitezkeela, orobat, egitate horien ondorioak. Berebat, adingabeari galdatzen zaio etorkizunean halako egitaterik ez burutzeko.
|
|
Fiskaltzak espedientea hasteari uko egin diezaioke, baldin eta salatutako egitateak delitu ez hain astunak badira eta pertsonen aurka indarkeriarik edo larderiarik erabili gabe burutu badira, edota faltak besterik ez badira, Zigor Kodean nahiz zigor lege berezietan egindako tipifikazioaren arabera. Kasu horretan, Fiskaltzak ordu arteko jarduna igorriko
|
dio
adingabeak babesteko erakunde publikoari, lege honen 3 artikuluan ezarritakoa aplika dadin. Atal honetan xedatutakoa ulertuko da, erantzukizun zibileko pieza egokiaren izapidetzari kalterik egin gabe.
|
|
Berari zuzen zuzenean dagozkion ebazpenetatik edozein eman aurretik, epaileak edo auzitegiak entzun egin behar
|
dio
adingabeari.
|
|
Era berean, talde teknikoak bere txostenean proposamena egin dezake, betiere adingabearen intereserako, espedientearen izapidetzak aurrera egin ez dezan; horren arrazoiak izan daitezke adingabeari gaitzespena behar beste azaldu izana jadanik burutu diren izapideen bitartez edota, adingabearen intereserako, beste edozein esku hartze desegoki gertatzea, egitateak burutu direnetik igaro den denboraren ondorioz. Halako kasuetan, lege honen 19.1 artikuluan ezarritako betekizunak izanez gero, Fiskaltzak espedientea bidal diezaioke epaileari, largeste proposamenarekin batera; gainera, egoki bada, jardunari buruzko lekukotza bidaliko
|
dio
adingabeak babesteko erakunde publiko eskudunari, horrek adingabearen babeserako jardun dezan.
|
|
Edozein kasutan ere, behin talde teknikoak txostena prestatu eta gero, Fiskaltzak berehalakoan bidaliko dio hori adingabeen epaileari, eta kopia bat emango
|
dio
adingabearen letraduari.
|
|
Adingabeak, halaber, errekurtsoa aurkez diezaioke hitzez epaileari, edo hitzez adieraz diezaioke zentroko zuzendariari errekurtsoa jartzeko asmoa duela; zuzendariak adierazpen horren berri luzatuko
|
dio
adingabeen epaileari, gorago aipatutako epean. Azken kasu horretan, adingabeen epaileak bidezkoak diren neurriak hartuko ditu, adingabearen alegazioa entzun ahal izateko.
|
|
7 Ebazpen zehatzaileak betetzen hasi aurretik, horien aurka errekurtsoa jar dakioke adingabeen epaileari. Horretarako, adingabe zehatuak errekurtsoa aurkez diezaioke, idatziz nahiz berbaz, establezimenduko zuzendariari; zuzendariak, hogeita lau orduko epean, idazki hori edo berbazko kexaren lekukotza, bere alegazioekin batera, bidaliko
|
dio
adingabeen epaileari. Epaile horrek, entzunaldi baten epean, eta Fiskaltzari entzun ondoren, autoa emango du, ezarritako zehapena baieztatuz, aldatuz edo ezabatuz; auto horren aurka ezin izango da inolako errekurtsorik jarri.
|
|
1) Fiskaltzak espedientearen hasierari buruzko partea bidaliko
|
dio
adingabeen epaileari. Epaileak parte hori jasotzeaz batera, erantzukizun zibilari buruzko pieza banandua irekiko du, eta kaltedun gisa agertzen direnei jakinaraziko die eskubidea dutela pieza horretan alderdi izateko.
|