Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 55

2001
‎Gure beste administrazio batean gertatzen ari denak askoz ere gehiago kezkatzen nau, eta hasiera batean Jesus Laguna kontseilaria gizon irekia zela ziotenak inolako esperantzarik gabe gelditu direla argi dago. Eskola liburuak itzultzeari ekin dio Nafarroako Gobernuak, euskaraz idatzitakoek ez omen dituzte eta Sanzen mutilek eskatzen dituzten baldintzak betetzen. Merke atera zaizkie gainera itzulpenak Laguna eta Pegenauteri (hain gutxi kobratzen al dute itzultzaileek?), eta zaila da, benetan, ankerkeria honetatik ondorio itxaropentsu txikiena ere aurkitzea.
‎Nafarroan, gainera, legitimitatearen arazoa jarri da mahai gainean," Ley Foral del Vascuence" delakoak 1.3 artikuluan zera baitio: " las variedades dialectales del vascuence en Navarra seran objeto de especial respeto y proteccion". Bide horretan deus ez egin izana aurpegiratzen dio Nafarroako Gobernuari Ignacio Aranaz jaunak (Diario de Noti cias, 2000.04.15).
2003
‎Izan ere, «Fundazioa osatzen den momentutik fundatzailearen tresna edo ondare izateari uzten dio, eta izaera independente eta autonomoa hartzen du». Erabakiarekin, epaileak arrazoia eman dio Nafarroako Gobernuaren aldekoen tesiei, eta ontzat jo ditu hauek hartutako erabakiak, Alberto Rosalesek Jorge Oteiza Museoaren zuzendari izateko jasotako izendapena barne. Oteizaren ingurukoek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean errekurtsoa jarriko dute.
2008
‎NaBaiko parlamentari Paula Kasaresek administrazioa euskalduntzeko zerbitzuari «oztopoak» jartzea leporatu dio Nafarroako Gobernuari. «Zerbitzua moteldu egin dute».
‎Formetan, ordea, ezadostasunak utzi du orbainik. Jimenezek «leialtasuna» exijitu dio Nafarroako Gobernuari eta aitortu du PSNko agintariak «bereziki minduta» agertu zirela aurrekontuen aldaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez jakin zutelako: «Aurrekontuak bere osotasunean dira.
2009
‎1986tik aldatu gabe indarrean dagoen Euskararen Legearen hirugarren tituluaren 27 artikuluak dio Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideak sustatzeko beharra daukala. Gobernuak komunikabide horiei beharrezko material eta laguntza ekonomikoa eman behar diela ere zehazten du legeak.
‎Beraz, guztia aurrera badin badoa, eta langileek flexibilitate baldintzak betetzeko prest azaltzen badira bidean egongo litzateke Sunsundegui enpresaren soluziobidea. Enpresa goitik behera berregituratu behar daSunsundegui atakatik ateratzeko ardura Iturralde eta Sagües Ingeniaritzari eman dio Nafarroako Gobernuak. Horrek, bideragarritasun plana egin duen Kataluniako Altair enpresaren laguntza teknikoa izango du.
‎Israelgo gobernuko kideak nazioartean epaituak izateko eskatu zuen aldi berean. Irurtzungo Udalak eskatu dio Nafarroako Gobernuari eska diezaiola Espainiakoari Israelgo estatuarekin erlazio diplomatiko eta ekonomikoak eten ditzala, Gazaren kontrako erasoa eta blokeoak irauten duten bitartean. Aldi berean, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) erresoluzioak betetzeko eskatu du udalak," Israel okupatutako lurraldeetatik alde egin, palestinarrak itzuli eta autodeterminaziorako eskubidea izan dezaten".
‎Zergatik galarazi dio Nafarroako Gobernuak MECSAri gure txostena onartzea?
‎Errenta handienei mesede egin, eta krisia langileei ordainarazi nahi izatea leporatu dio Nafarroako Gobernuari
‎UPNko gobernuak euskararen aurkako erasoz osaturiko curriculum lotsagarriaren beste atal bat da, dio ELAk, garbi geratzen baita eraso hauek soilik euskarazko komunikabideek pairatzen dituztela. Horregatik, erabakia berraztertzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari. ELAk kultura eta informazio aniztasuna bermatzeko exijitzen dio, euskara ito eta zigortzen duten politikak alde batera utzita.
2012
‎Joan den uztailean aditu taldeak egindako bisitaren ondotik, azterketa sakona egin dio Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikari, eta euskarazko komunikabideak sustatzeari buruzko neurririk ez izatearen hutsunea nabaritu du; izan ere, ez du bermatzen euskarazko irratirik eta telebistarik, eta horrek esan nahi du Itunaren puntuetako bat urratzen duela, esaterako Euskalerria Irratiari lizentzia ukatuz.
‎Bestalde, hezkuntzari dagokionez, honako hau gogorarazi dio Nafarroako Gobernuari: unibertsitatean euskarazko hezkuntza eskaintzera behartzen duela Hizkuntza Gutxituen Itunak.
2013
‎Eusko Jaurlaritzari «desobedientzia aktiborako» deia egin dio, eta iragarri du erreforma gaitzesteko estrategia zein mobilizazio orotan parte hartuko duela. EH Bilduk, berriz, eskaera egin dio Nafarroako Gobernuari azal dezan zer iritzi duen legeaz, zelan egingo dion aurre eta nola bermatuko dituen andreen eskubideak. Lantalde bat osatzeko exijitu dio.
2014
‎Urarekin negozioa egin nahi izana egotzi dio Nafarroako Gobernuari Ignacio Gil EHNE sindikatuko kideak (Fustiñana, 1966). Dioenez, Nafarroako ubideak ez du" ez hanka ez buru".
‎Maxurrenearen alokairua beste hamar urtez luzatu dio Nafarroako Gobernuak Espainiako Barne Ministerioari. Zein da zure iritzia?
‎Lege hori betetzeko borondatea dagoenean, gure gizarteak urrats garrantzitsua eman duela esan ahal izanen dugu, heldutasun etiko eta politikoa erakutsi duela. Legeak dio Nafarroako Gobernuak atera behar dituela gorpuak, eta DNA banku baten sorrera posible egiten du, Nafarroako Auzitegi Medikuntza Institutuarekin batera lan egingo duena. 2014 urtea Memoria Historikoaren urterik garrantzitsuena izan daiteke.
‎Halaber, Nafarroako Gobernuak atzo goizean egindako batzarrean eskatu zion ETBri Nafarroako edukiak modu esklusiboan erosteari uzteko, pilota partidak jarri zituen adibide gisa?, eta Nafarroan lizentzia duten telebistei partida horien eskubideak erosten eta emititzen uzteko eskatu zion. Lizentzia duten kateekin akordio bat egiteko eskatu dio Nafarroako Gobernuak ETBri.
2015
‎Neurririk hartzen ez bada, esnearen sektoreari etorkizun beltza ikusten dio Nafarroako Gobernuak. Hori dela eta, lan mahai bat osatuko du egungo krisiari konponbidea emateko asmoz.
‎Foru Hobekuntzak bere 56 artikuluan hainbat esparrutan eskumen osoa aitortzen dio Nafarroako Gobernuari; hala nola, aurrezki kutxen gainean," beti ere auzi horretan Itunen erregimen berezia kaltetzen ez badu". Esaldi kriptiko horren bitartez, Nafarroako Kutxaren izaera berezia betikotzeko formula magikoa topatu zuten.
2016
‎Gizarte ekonomiari bultzada eman nahi dio Nafarroako Gobernuak. Krisi hasieratik, lan sozietate eta kooperatiben kopurua bikoiztu egin da foru erkidegoan, baina erritmoa handitu egin nahi du.
2017
‎Neurriak hartzeko beharraz ohartarazi dute hainbat adituk Iruñean. Sustrai Erakuntza fundazioak, berriz," propaganda" egitea egotzi dio Nafarroako Gobernuari.
‎Alderdi sozialistak babesa eman dio Nafarroako Gobernuari hitzarmen egokiago bat negoziatzeko.
‎Dekretuaren zirriborro honek lehengoak baino" konpromiso gutxiago" hartzen ditu, horregatik hizkuntz politikaren gaian" ausardia" eskatu dio Nafarroako Gobernuari EH Bilduk.
2018
‎Lekarozen aurkitzen den Aroztegiko hirigintza eta turismo proiektuari baiezkoa eman dio Nafarroako Gobernuak. Bai, 240 biztanleko herri batean 228 etxebizitza berri eraikitzeari; bai, spa bainuetxea, luxuzko jatetxe bat eta lau izarreko hotel bat dituen turismo gunea egiteari; eta bai, azkenik, Lekaroz eta Elizondo herrien arteko lur eremu batean bederatzi ziloko golf zelaia plantatzeari.
‎Laxoa Kultura Intereseko Ondasun Inmaterial aitortzeko espedienteari hasiera eman dio Nafarroako Gobernuak
2019
‎Aurreko gobernuek, bai eta oraingoak ere, kalteak ordaindu dituzte, eta dirua eman diete abeltzainei, gainera, ardiak hartza dagoen eremuan izateagatik. Biarnoko FIEP taldeak salatu du bide horri eutsi izana, eta" zaintza lehenesteko" eskatu dio Nafarroako Gobernuari.
‎Bere aldetik, Nafarroako Garuneko Lesioaren Elkarteko presidenteak, José Luis Herrerak, Urrezko Domina ematea eskertu dio Nafarroako Gobernuari, eta adierazi du “CERMINen barruan beharrizan soziosanitarioak artatzeko irabazi asmorik gabeko eredu baten alde lan egiten duten desgaitasunaren alorreko elkarteena” ere badela jasotako saria.
2020
‎«Udalak egoera honi buelta emateko behar besteko kudeaketak egin ditu, eta egiten jarraituko du, baina, zoritxarrez, gaur gaurkoz egoera ez da aldatu», gaineratu du Olatz Irizar Martinez buru duen korporazioak. Udalak eskatu dio Nafarroako Gobernuari pabiloian dauden hondakin zaharrak kentzeko, eta «ikerketa sakon bat egiteko arropa hori nondik datorren eta orain zergatik dagoen hemen argitze aldera». Enpresari, berriz, arropa ahalik eta azkarren eramateko eskatu diote.
‎Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eskabide bat aurkeztu du Euskarabidean; eskatu dio Nafarroako Gobernuaren Euskararen Institutuari" lehenbailehen" konponbidean jar dezala Mendigorriko (Nafarroa) ereduaren auzia. Behatokiak gogoratu du Mendigorriko Julian Maria Espinal Olcoz ikastetxe publikoko guraso talde bat 2015ean hasi zela beraien seme alabek euskaraz ikasteko duten eskubidea aldarrikatzen.
‎Oroimenaren bideari eutsiko dio Nafarroako Gobernuak aurten ere. 2015ean Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu k eta Ezkerrak akordio programatikoa izenpetu zutenean, agerian geratu zen memoria historikoak hartuko zuen garrantzia.
‎Aurtengo ikasturtea datorrenarekin lotzea proposatu dio Nafarroako Gobernuak Espainiako Hezkuntza Ministerioari, COVID ondorioz ikastetxeak ixteak eragin dituen «hezkuntza defizitak osatzeko». Nafarroako presidente Maria Txibitek eman ditu proposamenaren xehetasunak:
‎Garraio publikoa lurraldea egituratzeko baliagarria dela, kohesio sozialean laguntzen duela eta klima aldaketa saihesteko lagungarri dela iritzita, Baztango EH Bilduk aurkeztutako proposamena onartuta, Baztango udalak zerbitzu osoa martxan paratzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari.
‎Nafarroako Parlamentuak tokiko prentsaren garrantzia historikoa nabarmendu du eta ‘Nafarroa Suspertu’ planean babestu beharreko sektoretzat hartzeko eskatu dio foru gobernuari. Zehazki, «tokiko aldizkariak gure eskualdeetako merkataritza eta enpresa ttikiak berrabiatzeko tresna gisa kontuan har ditzan» premiatu dio Nafarroako Gobernuari.
2021
‎Aro bat itxi da niretzat». Manu Aierdik agur esan dio Nafarroako Gobernuari. Atzo, komunikabideen aurrean egindako agerraldian, euskaraz eta gazteleraz adierazpen bat irakurri zuen, eta, amaitutakoan, dimisio gutuna helarazi zion Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariari.
‎Jakin nahi dute zer eragin izanen duen txapelketak ingurumenean, eta zenbat gastatuko den zehazki. EH Bilduk ere auzi horri buruz galdetu dio Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritzari, Navarra Sumak «informazioa ezkutatzen» duela iritzita.
‎Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Nilsa Tokiko Azpiegituren Nafarroako sozietate publikoaren bitartez, Dorraon araztegia egiteko lanak eman ditu. Obrak Construcciones Valeriano Santesteban S.L. enpresari eman dio Nafarroako Gobernuak 400.000 euroren truke. Inbertsioa Nilsak kudeatzen duen saneamendu kanonarekin finantzatuko da oso osorik, Nafarroako herritarren uraren ordainagirien bidez. Foru administrazioak jakinarazi duenez, uda akaberan hasiko dira lanak eta enpresak sei hilabete izanen ditu haiek despeditzeko.
2022
‎2006tik ari da erakunde hori Nafarroan, eta, urteotan guztietan, erdigunean jarri ditu desgaitasunen bat duten emakumeak. Ahalegin horri balioa eman nahi izan dio Nafarroako Gobernuak, Berdinna sariarekin. Martxoaren 8an jaso zuten erakundeko kideek, Iruñean, Nafarroako Jauregian egindako ekitaldi batean.
‎Hemen, merkatuaren legea (edo diktadura) gailentzen da. Hala erantzuten dio Nafarroako Gobernuak edozein planteamendu alternatibori. Kontua da kapitalak erakartzea, «industria berdea» sortzea, etekin pribatuak ematea.
‎Auzi garrantzitsua izan daiteke, EH Bildurekin irailaren 28an hasitako negoziazioetan garrantzitsua baita arlo fiskala. EH Bilduko Laura Aznalek «anbizio handiagoa» eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Koalizioaren arabera, elkarrizketetan gobernuak aurkeztutako hainbat neurri ontzat jo dituzte, baina adostasunetik «urrun» daude oraindik.
‎Aurreko hiru urteetan gobernuak koalizio abertzalearekin aurrekontuen inguruko akordioa lortu arren, zergetan EH Bildu abstenitu egin da. Horregatik, EH Bilduko Aznalek «anbizio handiagoa» eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Elkarrizketa horietan gobernuak aurkeztutako hainbat neurri ontzat jo dituzte, baina adostasunetik «urrun» daude oraindik ere.
‎Apokalipsiaren iragarlearena egin du, beste behin ere. Javier Esparzak, UPNko presidente eta Navarra Sumako buruak, kritika gogorra egin dio Nafarroako Gobernuak legealdi honetan eginiko lanari eta, batez ere, «kezkagarritzat» jo du EH Bilduk duen eragina.
‎Eskuinak, halaber, larunbatean Tuteran izandako mobilizazioaren harira, eskatzen dio Nafarroako Gobernuari' zonifikazioaren aurkako' mugimendua" inolako deialdi, kontzentrazio edo sustapen kanpainetan parte ez hartzeko eta ez babesteko".
2023
‎Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak eta Mikel Arregi Euskarabidea institutuko zuzendariak bilkura egin dute urtarrilaren 20an Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiarekin. Ollok Eskisabeli erran dio Nafarroako Gobernuak elkarlanean aritzeko xedea duela" euskarak dituen erronkei" erantzuteko. Ildo horretan, adierazi du eragileen arteko adostasuna dela" hizkuntzaren etorkizuna eraikitzeko tresna".
‎Sakanako osasun plataformak gure osasun zonaren (Altsasu, Olatzagutia eta Ziordia) egoera prekario luze honi buruzko azalpen publiko bat exijitzen dio Nafarroako Gobernuari.
‎2012an Espainiako Polizia batek jaurtitako gomazko pilota batengatik eskuin begiko ikusmena galdu zuenez, Espainiak 100.000 euro ordaindu dio. Ojo Justizia plataformak Zudaire gomazko piloten biktima gisa aitortzeko eta kaltea erreparatzeko eskaria egin dio Nafarroako Gobernuari, motibazio politikoko biktimen legea erabiliz. Kaltetua kontent agertu da epaiarekin, baina ez du erabat gogobete, zauritu zuen poliziak ez baitu zigorrik jaso.
‎2012an Espainiako Polizia batek jaurtitako gomazko pilota batengatik eskuin begiko ikusmena galdu zuenez, Espainiak 100.000 euro ordaindu dizkio. Ojo Justizia plataformak gomazko piloten biktima gisa aitortzeko eta kaltea erreparatzeko eskaria egin dio Nafarroako Gobernuari. Kaltetua kontent agertu da epaiarekin, baina ez du erabat gogobete, zauritu zuen poliziak ez baitu zigorrik jaso:
‎VWek azaldu dio Nafarroako Gobernuari auto elektrikoaren bateriak muntatzeko baterien fabrika Landabenen ezarriko duela. Egitasmoaren xehetasunak eta lantokiaren diseinua erakutsi dio auto konpainiak Nafarroako Gobernuari.
‎Musikariak Ikastetxeetan programaren ordez, Solaskide izeneko egitasmoa martxan jarriko dutela jakinarazi dio Nafarroako Gobernuak Euskadi Irratiari. Hezkuntza Departamentuko kideen arabera, hobeto egokitzen baita curriculumera.
‎Musikariak Ikastetxeetan programaren ordez Solaskide izeneko egitasmoa martxan jarriko dutela jakinarazi dio Nafarroako Gobernuak Euskadi Irratiari. Hezkuntza Departamentuko kideen arabera, hobeto egokitzen delako curriculumera.
‎Ezkerraren eta eskuinaren arteko lehian, ezkerra nagusitu da argi eta garbi. PSNri zilegitasuna ematen dio Nafarroako Gobernuaren lidergoa hartzeko. Espainiako Gobernua aurrerakoia izan dadin gure ekarpena egingo dugu.
‎Bigarrenik, Mugimendu Feministak azaroaren 30erako deituriko greba orokorrak zaintzaren debatea erdigunera eramango du; eta, azkenik, Espainiako Gobernua osatzeko eztabaidek eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeek presio egiteko aukera emango diete langileei. Alde horretatik, Aranburuk kritika egin dio Nafarroako Gobernua osatzeko akordioari: «Anbizio gutxi izan dute langileen bizi baldintzei eragiten dieten gaietan.
‎Era berean, Nafarroako Osasun Plataformak eskatu dio Nafarroako Gobernuari «ahalik eta azkarrena» osatu dezala erditzeen zerbitzua. «Erkidego osoko osasun eremu guztietako arreta bermatu behar du Osasun Departamentuak, horretarako beharrezko mekanismoak ezarriz».
‎Marra gorria da xedapen gehigarri hori UPNrentzat ere. Kentzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari Javier Esparzak, eta Nafarroako Erribera eremu berezien artean gehitzea. Hori eginen balu prest legoke alderdi erregionalista lege moldaketa ahalbidetzeko.
‎Honenbestez, LAB sindikatuak, zerbitzu publikoak indartzeri ekin diezaiola eskatu dio Nafarroako Gobernuari, langile publikoen lan baldintzak hobetuz eta Nafarroako gizarte osoari arreta duina bermatuz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia