2015
|
|
Azpiegiturarik garrantzitsuena Laborantza Ganbararen egoitzarena izango da: 1067 Fundazioaren eskutik egindako ekarpenarekin proiekzio estrategiko argiko egitasmoari lagundu nahi izan
|
dio
ELAk, meritu izugarria aitortzen baitio laborantza iraunkor, sozialki zuzena eta ekologiarekin arduratsua bultzatzen duen proiektuari, zeinek aurre egin dion, batetik, agroindustriak eta produktibismoak ezarritako ereduari, eta, bestetik, estatu frantsesak Ipar Euskal Herria hartuko duen egitura propiorik sortzeko galarazpenari. Harrez gero, etengabea izango da fundazioaren eta EHLGren arteko kolaborazioa.1068
|
|
Erabakimen osoz helduko
|
dio
ELAk arlo soziala lantzeari, eta jendarte ereduari lotutako gaiak etengabe azalduko dira aurrerantzean ELAren azterketa eta iritzi ematetan, argitalpen eta formazio jardueretan, aldarrikapen eta mobilizazioetan: " ELAko militanteak neoliberalismoaren aurkako militante aktibo izan daitezen lortu behar dugu, eta toki guztietan izan daitezen hala, enpresa eta gizartea bereizi gabe" 1131 Ez da, baina, egun batetik bestera beteko urtetako hutsunea.1132
|
|
2003an EAEko Zergen Koordinaziorako organoak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) erreforma onartzen duenean, gogor erantzuten
|
dio
ELAk: informazio kanpaina, kontzentrazioak eta manifestazioak egingo ditu eskualde eta hiriburuetan, Aldundiek eta Jaurlaritzak aberatsei egindako" opariak", berez bidegabea izateaz gain, zerga bilketan eta premia sozialen atentzioan izango duten eragin txarra salatzeko.1138 Nafarroan ere mobilizazioekin erantzungo zaio ildo bereko erreforma fiskalari.
|
|
866. Otsailean egindako bileran LABek lehen seihilekorako egutegia proposatzen
|
dio
ELAri: presoak, euskara, negoziazio kolektiboa orduen aldarrikapena barne, soldata soziala...
|
|
Gutunaren arabera, Jaurlaritza, gero eta usuago, erakunde bakoitzaren ordezkaritza maila aintzat hartu gabe ari da jokatzen sindikatuekiko harremanean, lan hitzarmenak gutxiengoekin sinatuz, edota parte hartze sozialerako erakundeetan sindikatuen gehiengoz erabakitzeko ahalmena menustuz; jokabide horrek gutxietsi egiten du sindikatuen ordezkaritza, zeinarentzat alderdiek bere ordezkaritzari aitortzen dioten begirune instituzional bera exijitzen baitu ELAk. Bere ordezkaritza maila balioetsiz, EAEn sendotu berri duen nagusitasun nabarmena gogorarazten
|
dio
ELAk lehendakariari; are gehiago, hauteskunde politikoak eta sindikalak alderatuz, partizipazio instituzionala lortu duten sindikatuen artean ELAk erdietsitako %45etik gorako portzentajea," zure Gobernuko alderdiek Legebiltzarrean dutena baino handiagoa" dela zehazten dio, ozarkeria" barkatu atrebentzia" tartekiaz nolabait leunduz. Sindikatuek irabazitako ordezkaritza" uneko interesen eta komenentzien arabera" erabiltzen denean," langileek adierazitako borondatea, eta demokrazia bera, bortxatu eta iraindu" egiten dira; horregatik, ELAk bere kontrako erasotzat hartzen duen jokabide horrek ezinezko egiten du" horrela jokatzen duten Gobernuarekin eta Lehendakariarekin harreman normalak mantentzea".
|
|
...bere autonomia eta ordezkaritzaz dagokion gehiengoa bermatzen baldin bazaizkio; hori izango da ELAk 1996an zehar Ramon Jauregi Lan Sailburuarekin Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren eta Lan Harremanen Kontseiluaren inguruan mantenduko duen pultsuaren zioa.390 Azkenean pultsua irabazi egingo du ELAk, erakundeak arautzen zituzten legeak aldaraztea lortuko baitu; Jauregik ere etekin politikoa aterako
|
dio
ELArekin lortutako akordioari, hamabi urtez dike lehorrean egondako EGK uretaratzea lortuko baitu.391 CCOO eta UGT izango dira aldaketok okerren hartuko dituztenak: ELAri mesede egitearren etxekoak saldu izana egotziko diote Jauregiri.
|
|
Sindikatuen ordezkaritzaren auzian Confebaskek erakutsitako anbiguotasunak, bestalde, konfirmatu egingo
|
dio
ELAri mamitzen ari den sindikatu abertzaleen gehiengoak zeharo goganbehartzen duela sindikatu espainolekin askoz hobeto moldatzen den euskal patronala.392
|
|
Arazoon tamainako erantzuna emateko ahaleginean, negoziazio jarduera eraberritzen saiatuko da ELA, metodologia nahiz edukietan: ...itutako langileen parte hartzea sustatuz; edukien aldetik, lanaldiaren murrizketa —lanpostuak gehitzeko, kontratu prekarioen gutxitzea, langile berrien aurkako diskriminazioen debekua, eta azpikontrata zein Aldi Baterako Lan Enpreseen (ABLE) aurkako neurriak bezalako gaiak jarriko ditu ELAk negoziazio mahai gainean.401 Azken batean, ohikeria astindu eta anbizioz eta oldarkortasunez heldu nahi
|
dio
ELAk lan hitzarmenen negoziazioari, borroka eta tinkotasuna ezinbestekoak ikusten baititu aldarrikapen moderatuenak ere lortzeko.402
|
|
LABi ez zion inongo graziarik egin ELAk haren ETArekiko autonomia eza kritikatu izanak431 publikoki kritikatu ereborroka armatua bi sindikatuen arteko" desadostasun gaitzat" onartua zegoenean 1995eko Aberri Egunerako agirian; Idazkaritza Nagusiaren ohar baten bidez oker eta onartezintzat jo zituen ELAren azterketa eta gaitzespenak: LABen ustez, ELAk ETAren aurka esandakoek" Estatu espainiarraren ardura eta EAJren menpekotasuna izkutatzen dituzte"; 432 euskal gizartearen desmobilizatzea eta zatikatzea, berriz, egungo estatus politikoaren iraupenari egotzi behar zaizkio, eta ez ETAri; LABen" autonomia eza" dela eta, berriz, gogorarazten
|
dio
ELAri lankidetza elkarren arteko begirunean oinarritu behar dela, eta sindikatu honek hainbat" gertakari latzen" aurrean gordetako" isiltasunak" ez direla izan oztopo LABentzat lankidetzan aurrera egiteko; lankidetza hau, hain zuzen ere," tresna garrantzitsua da egungo inertziak hausteko eta egoera politiko eta sozialean bidea irekitzeko"; hortaz —dio LABen ohar...
|
|
Gatazkaren konponbideari dagokionean, Anoetako proposamenaren eta aliantza soberanistaren arteko bateragarritasuna —are gehiago, bateratu beharra— defendatzen du Erkiziak, ez baitago bakerik gatazka politikoari konponbidea jartzen ez zaion bitartean; 928 Lizarra Garaziko prozesutik ateratako bi irakaspen aipatzen ditu artikuluak: hartaratu ziren askok ez zutela Euskal Herriaren eskubideak konfrontazio demokratikoaren bidez aldezteko borondate eta ausardiarik, eta normalizazio politikorako prozesuak ez dituela aldez aurretik baztertu behar" obedientzia espainoleko indarrak". 929 Bukatzeko," busti" dadin eskatzen
|
dio
ELAri, bere 100.000 lagunetik gorako kidegoaren parte handi bat autodeterminazioaren alde mobilizatuz.930
|
|
Dena dela, ETAren indarkeriaren itzulerak Ezker Abertzalearekin elkarlan politikoan aritzea ezinezko egiteaz gain, zailago bihurtzen
|
dio
ELAri errepresioaren aurkako eta eskubideen aldeko ekimenetan parte hartzea ere; 954 hortaz, su etena amaitutzat jotzen duenean —Barajaskoaren ondoren egoera itzulerarik gabea iruditzen zaio ELAri— eskubideen aldeko" begi bakarreko ekimenetan" parte ez izatea erabakitzen du sindikatuak: horrela deitzen ditu soilik alde batekoek jasaten dituzten eskubide urraketei erreparatzen dizkieten ekimenak, beste aldekoek jasandakoei jaramonik egin gabe.
|
|
Beraz, soberaniaren aldeko oinarrizko akordioaren zuziari eutsiko
|
dio
ELAk aurrerantzean ere, garai hobeak noiz etorriko. Bitartean, lana gainez dauka bere eginkizun espezifikoetan.
|