Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 74

2003
‎Zoritxarrez gutxi batzuk izaten dira animalia hauek adoptatzen dituztenak, erosi beharrean, nahiz eta txakurtegietan milaka txakur eta katu hil zorian egon. Itxura denez , benetan axola zaiguna dirua nolanahi ere gastatzea da, “kalitatezko” erregaluak egin eta gure kontzientzia lasai mantentzeko.
2004
‎Era berean, errepide erdian zaramontzi bat gurutzatu zela eta inguruetan kalteak izan zirela idatzi dute Ertzaintzako kideek. " Dena normala" Gazteen deklarazioetan jasotzen denez ," beltzak" (brigada higikorrakoak) gaztetxean sartzean" dena normala" izan zen. Jendearen babesa eskuratzeko balkoira atera izana onartu dute hiru gaztek, baita ondoren" koltxoi baten azpian" sartu izana.
‎Kale istilu horiekin inolako zerikusirik daukanik ukatu du berak eta Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ere leporatzen zaizkion delituak" oraindik ondo argitu gabe" daudela adierazi du. Hain zuzen ere, oihu@ agerkari digitalean (2004 Urr 24) aipatutakoaren arabera," prentsan agertu denez , Ertzaintzak dio kale eraso baten ostean kaputxa bat topatu zuela gertakarien inguruetan eta kaputxa horrek Haimarren ADNren aztarnak zituela". Hala ere," Ertzaintzaren jokabideak ezagututa" froga horrek" inolako baliorik ez" daukala adierazi dute amnistiaren aldeko mugimendukoek, eta gutxienez," legearen ikuspegitik zalantzan jarri beharrekoa" dela.
2005
‎" Udal gobernua ahultzeko", komunikabideetan egiten ari diren" kanpainaren" barruan kokatu du popularren gaurko ekimena," PPren ezinaren adierazletzat" joz, udalerriko" alternatiba politikoa ez direlako". Zarraoak aditzera eman duenez," Getxoko PPren erantzukizuna ere bada, EAEko Kontu Auzitegiaren txostenean aipatzen denez , legeak baimentzen duenaren aurka kontratu baten luzapena eta ordainketak onartu izana, udalbatza batean horren alde bozkatu zuelako". Gauzak horrela, “trikimailuak ahaztu eta udalerriarentzat politika baikorra egin" dezala eskatu dio alderdi konstituzionalistari alkateak," izen belzte eta gaurkoa bezalako ekintzak alde batera utziz, jakin badakitelako EAEko Auzitegi Nagusiak ez duela auzi honetan esku hartuko”.
‎Datorren ostiralean burutuko duen batzarrera Leioako euskaldun guztiak gonbidatu ditu Berbalamiñek. Euskara elkarteak Leioan zehar zabaldutako oharrean jasotzen denez , aipatu bileran zuzendaritza taldeak orain arte egindako tramitazio eta jarduera guztien berri emango du, Leioako euskaldunek balorazioa eman ahal izateko. Horrekin batera, datorren urterako egitasmoa eztabaidatu eta hurbildutakoen ekarpenak bildu egingo dituzte Berbalamiñekoek.
‎Hori horrela izanik, antza denez nahikoa ez eta, Euskal Herriaren eskubide eta askatasunen kontrako oldarraldi politiko errepresiboak azken urteotan (98az geroztik) orain arteko defizit demokratikoa gutxi balitz, ilegalizazio prozesuekin hauteskundetan parte hartzeko eskubidea ukatu diote herri honetako sektore inportante eta klabe bati. Azken deialdietan, harrokeria eta inposaketa ezin haundi eta larriagoz egin eta berretsi dutena.
‎Ohikoa denez , otsailaren 4an Agate Deunaren omenezko kantak entzun ahal izango dira udalerri osoan zehar. Helduen taldeak eta talde mistoak (helduek eta haurrek osatutakoak) 19:00etatik 21:00etara arituko dira.
‎Badaude egon, hala ere, —Bonaparteren irudia garbitzearren— irlan Errepublikaren oinarrizko ideiak hark sartu zituela diotenak. Baina hau ere nahiko sinestezina dirudi ezen, gauza jakina denez , Napoleonek 1806an tradizio monarkikoa berrezarri baitzuen Frantzian, egutegi errepublikarra desagerraraziz, eta dokumentu ofizialetatik zein txanponetatik “République française” titulua kenduz.
2006
‎Eta aurreko puntuan PPko eleduna bezain lasai geratu zen. Bestalde, beragatik balitz Informazio Batzordeetara joango ginatekeela, baina alderdi guztien adostasunik gabe... Bilkuretako puntuetan hitz egiten utziko baligute epaitegian amaituko lukeela," antza denez beste nonbait gertatu den bezala". Eta gai ordenaz hitz egiteko gonbidatzeaz ez zuen ezer esan.
‎Antena horiek Aldapako 9 zenbakian eta Gaztelumendi kaleko 30ean daude, “azken hau 0 eta 2 urte bitarteko haurtzaindegi batean”. Elkarteak antena horiek kentzea eskatu du, “antenen eta minbiziaren arteko kausa eta ondorioa erlazio zuzena ezin izango denez inoiz frogatu”, antenak kenduta minbizi proportzioa mantentzen den ala “mirari baten gisan” jaisten den aztertzeko. Era berean, Getxoko Udalari ikerketa epidemiologikoa egitea eskatu diote, “Mikrouhinen sindromea” probatutzat eman duten hainbat ikerketan oinarrituta.
‎Halabaina, paraxutisten brigadako bozeramaileak adierazitakoaren arabera, Algortan" ez zeuden guztiak". Itxura denez , gaur izango dute azkeneko saioa Mungiako Soietxe kuartelan.
‎Hala ere, Gipuzkoan itzulera fasea apirilaren 18ko 8:00etatik 22:00etara mantenduko dute. Izan ere, jaiegunetan ibilgailu astunek debekatuta dute errepideetan ibiltzea eta, hortaz, asteartean, kamioien zirkulazio handiagoa espero denez zaintza areagotuko dute.
‎Epaimahaiak, gainera, estiloa, kontaketaren garapena, aurkezpena eta originaltasuna hartuko ditu kontutan eta, eskuz idatzitako lanak badira, kaligrafia ere bai. Logikoa denez , gutunek beste lehiaketa batean saritu gabeak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan dute.
2007
‎Gainera, beste alderdiek nork bere buruari eman dio bozka. Baina EAEko kideen ustez EAJko zazpigarren zinegotzia" zilegia ez denez " protestaka hasi dira. Dena den, batzarra amaitzear zegoela gertatu da hori eta 50 bat ertzain oldartzeko prest egon arren, kontrako agindua jaso dute.
‎Datorren martxoaren 23an, Eusko Jaurlaritzaren Kultur Sailean proposamenak aurkezteko epea agortuko denez , jadanik hainbat bilera ospatu dituzte azkeneneko xehetasunak sartzeko aurkeztu beharreko txostenean, Bizkaiko hainbat agente erreferentzialekin informazio eta hartu eman dinamika bat sortuz, hala nola, Bizkaiko Ikastolen Federazioa, Athletic Club, Deustuko Unibertsitatea, EHU, Abokatuen Elkargoa, Sortzen Ikasbatuaz, eta abarrekin. Ondorengo egunetan ere, egitasmoaren aurkezpena beste sektoreetara zabalduko dute.
‎Salaketan jasotzen denez , gertakaria abenduaren 10eko goizaldean jazo zen Getxo udalerriko taberna batean; oraindik ez dakitela erasoa zerk eragin zuen. Jabeetako batek hainbat labankada eman zizkion gizon bati, eta babesten saiatu zenean, eskuetan ere ebakiak eta sastadak jasan zituen.
2008
‎Gaur aurkeztu dute Durangon Euskal Liburu eta Disko Azokaren 43 edizioa, eta bost egun izan beharrean lau izango direla azaldu dute Gerediaga Elkarteko kideek, diskoetxe eta argitaletxeekin batera hala erabakita, bi lanegun daudelako abenduaren 5etik 8ra, eta lanegunetan azokara jende gutxiago joaten denez , aurtengo ekitaldia laburragoa izatea erabaki dute. Aurtengo nobedadea" aurkezpen aretoa" izango da.
‎Elkarte edo erakunderen batek sarrera gehiago nahi baditu, telefonora deitu eta azaldu besterik ez du egin behar. Sarrera mugatua denez , zinez eskertuko dugu eskatutako sarrerekin BECera joatea. Ez genuke nahi inor bertaratzeko aukerarik gabe geratu dadin beste batzuek sarrerak eskatu eta joango ez direlako”, gaineratu du Kontseiluko Komunikazio arduradunak.
‎Aurten 14 antzezlan eskainiko dituzte beste horrenbeste antzerki taldek. Ohikoa denez , ekitaldi honen helburu nagusiak dira" urtez urte euskal antzerki konpainiek egiten duten ahalegina erakustea eta urteko antzerki ekoizpenaren erakusleiho bilakatzea", antolatzaileek nabarmendu dutenez. " Jende guztiak, adina gora behera, atsegin dituen antzezlanak aurkitzeko aukera izango du.
‎Metro Bilbao egin zenean Euskotrenek artean zeukan ibilbidea erabili zenez herriotan, metroaren geltokiak herrigunerik handienetatik urrun geratu ziren, Erandioko Altzaga eta Lutxana auzoak eta Leioako Lamiako auzoa kenduta, Oterminen hitzetan. Hartara," udalerri bietan antzekoa denez egoera, eta udalerri biotan urrunen eta sakabanaturik dauden auzoak lotzeko autobus linea bat egin ezkero auzoen mugikortasuna hobetu eta, beraz, bizi kalitatearen onerako izango litzakete", Bizkaiko Batzar Nagusietako PSE EEren aburuz.
‎Lortutako datuek adierazten dute, ingelesezko bertsioan bezala, Helduentzako Giza eta Emozio Bakardadearen Eskalaren gaztelaniazko egokitzapenak “bakardadearen dimentsio anitzeko neurri moduan propietate psikometriko egokiak dituela. Gainera, item gutxiz osatua dagoenez eta batetik bestera pasatzea erraza denez , denbora eta esfortzua aurrezteko aukera ematen dio klinikoari eta ez da berezoarentzako intrusiboa. Hori guztiagatik SESLA S autotxosten neurri egokia izan daiteke bakardadea ebaluatzeko bere hiru aspektuetan (soziala, familiarra eta erromantikoa) osasunaren hainbat eremutan, prebentzio eta parte hartze helburuekin”, esanaz amaitu du Sagrario Yarnoz irakasleak.
‎Informazioan gaineratzen denez ," EHk ere oniritzia azaldu zion proiektuari". Soil soilik zati hau irakurrita ondorioztatu daiteke nor ari den gezurretan:
2009
‎Era berean, bihar, larunbata, Barakaldoko BECen Fito & Fitipaldis en kontzertua (22:00) izango denez , beste zerbitzu berezi bat jarriko da martxan Metro Bilbaok, 17 tren gehiagorekin. Emanaldia amaitzen den orduaren arabera aurreratu ala atzeratuko da zerbitzu berezi hori.
‎Adierazitako proiektua Arc Internacional taldearekin lortutako aurreakordioan oinarrituta omen dago. Aldeekin izandako elkarrizketetan MBO prozesua" kalitatezkoa izateko borondatea dagoela" jakinarazi da, hau da," etorkizunean jarduera handiena gauzatuko dela eta langileen gehiengoari eutsiko zaiola bermatu denez ", Eusko Jaurlaritzak enpresako arduradunei jakinarazi die" operazioa babesteko asmoa" duela. Horretarako" hainbat tresna eta konponbide" erabiliko ditu, hala nola," kapitalaren inguruko babesa" emango du eta egingo diren esku hartzeetan lagunduko du," Vicrilak beste urte askotan jarrai dezan bere jarduera gauzatzen".
‎Ohi denez , kontzertuak ez ezik, BBK Getxo Folk jaialdian jendeak Bidezko Azoka bisitatu ahal izango du. Bidezko Azoka Iparraren eta Hegoaren arteko bidezko merkataritza sustatzen duen ekimena da, zenbait gobernuz kanpoko erakunderekin batera antolatzen dena.
‎Hori dela eta, EAJren jokabidea" agerian" gelditu dela uste du errepresioaren kontrako mugimenduak: " guztien giza eskubideak defendatzen dituela dio, baina ikusten denez presoak ez dira guztien kategoria horretan sartzen", azaldu duenez. Argazkian, hamabost lagun bildu ziren udaletxearen aurrean mozioa irakurtzen zen bitartean/ Etengabe.
‎Bere egoitzetan eskainitako zerbitzuaz gain, Letren Terrazetan (Udako Liburutegiak) ere gaztetxoek eta helduek liburuez gozatzeko aukera izango dute. Ohikoa denez , udal liburutegiek hiru etxola jarriko dituzte beste horrenbeste plazatan. Hiru gune horietan udarako bereziki hautatutako liburuak irakurri ahal izango dituzte erabiltzaileek.
‎Martxoaren 28an, larunbatarekin, nekazaritza ekologiko eta konpostajeari buruzko foroa izango da Urdulizko kultur etxean, 10:00etatik 12:30era bitartean, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak antolatuta. Bilguneko lekuen kopurua mugatua denez , izena emateko orri bakoitzari kontrol zenbaki bat emango zaio sarrera erregistroan, eta orriak jaso diren hurrenkera berean banatuko dira lekuak. Eskariak posta arruntez, posta elektronikoz, faxez edo eskuz helarazi dira mankomunitatearen egoitzara.
‎Hala ere, ibaiaren uraren maila jaitsi eta uholdeen arriskua murrizteko asmoz, hasieran planteatutako neurri batzuk eraginkorrak izango ez liratekeela aipatu du udal agintariak; ibaia dragatzea edota landaretza garbitzea, besteak beste. " Horrela egiaztatu zigun Uraren Euskal Agentziak bere ikerketa teknikoen bidez”, Landak zehaztu denez . Gauzak horrela, neurri horiek alde batera utzi eta" eraginkortasuna edukiko luketen beste neurri batzuk bilatzen" ahalegindu da, hilabete hauetan, Getxoko Uholdeetako Batzorde Berezia.
‎EFE albiste agentziak zabaldu duenez, Zigor Goikoetxea preso getxoztarraren kontrako epaiketa atzeratzea erabaki du gaur Alfonso Guevara Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, forma akatsa dela eta. Auzi horren instrukzioa prozedura laburtuaren bidez tramitatu denez , akusazio partikularrak galdegin duen zigorra ezin dela eskatu ondorioztatu du magistratuak. Alfontso Zenon Goikoetxearen abokatuak egin du epaiketa atzeratzeko eskakizuna.
2010
‎Gauzak horrela, parte hartzeko deia luzatu die leioaztar guztiei Udalak. Kaleratutako adierazpenean (doc) jasotzen denez ," ETAk, hau da, euskaldunon arteko elkarbizitza oraindik mehatxatzen jarraitzen duen talde terrorista bakarrak eragindako beldurraren biktimak; baina, baita ere, beste talde terrorista batzuek eragindako biktimak. Talde horiek, nahiz eta gaur egun iraganekoak izan, sufrimendua eragin zuten eta, horregatik, biktima horiek ere aintzatespen eta aitormen berak merezi dituzte".
‎Beraz, lehiakide asko ikusi ahal izango dira uretan entrenatzen. Bihar, osteguna, txapelketa hasiko da, eta espero denez borroka gogorra izango da uretan, irabazleak hartuko dituen mila puntuak orain arte dagoen sailkapena ahoz bera jar dezakeelako. Zalantzarik gabe lehiakideak ez dute erraz izango, dagoen izugarrizko mailagatik.
‎Ohi denez , aurten ere omenaldia egingo dio Getxoko Jazzaldiak Pio Lindegaardi, jaialdi getxoztarraren laguntzaile nagusienetariko bat izan zenari, alegia. Hori dela eta, larunbatean, apirilak 24, egungo jazz eszenako piano jole ospetsuenetariko bat Bojan Zulfikarpasic (Bojan Z) artista serbiarraren Tetraband taldeak jardungo du Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, 20:00etatik aurrera.
‎literaturaren azken nobedadeak, komikiak, haurrentzako ipuinak edo aukerako liburuak erosteko, alegia. Ohi denez , udal liburutegiek antolatuta, zenbait jarduera izango dira: ipuin kontaketa eta musika ikuskizuna, egileen sinatze saioak, haurrentzako ikuskizunak eta ikasle getxoztarren jendaurreko irakurketa, besteak beste.
‎Ohi denez , Getxoko Kultur Etxeko liburutegiek euren txokoa izango dute azokan. Horrela, liburuak mailegatzeko aukera eskainiko zaie irakurleei.
2011
‎" Waiting for the sun" (Eguzkiaren zain) lelopean, kontzertu jira berria abiatuko du bihar Bilbon Eneko Burzako bakarlari algortarrak edo, ezagunagoa denez , Moby Dick ek. Bihar, iluntzeko 9etan, Bilboko Zazpi Kaleetako Kalebarriko La Marina tabernan hasiko duen bira ekainaren 11ra arte luzatuko da.
2012
‎60 saltokiz osatutako gune komertzialaz gain, hainbat jarduera egongo bertan. Komikizaleek ezinbesteko topagune izango dute Azoka, ohi denez Xake plazako karpan kokatuko dena, Getxoko Kultur Etxeak aurreratu duenez. Aurten ere ospe handiko egileak egongo dira Areetan.
‎Ur haiek iraganik, antza denez orain Europar Batasunak bere iraganari uko eginik giza eskubideen aldeko hautua egin duela sinetsi behar dugu. Eta giza eskubideak bermatzearen kontua da harridura gehien sortu diguna, ez bere iraganarengatik bakarrik egungo jokabideek erakusten diguten lagin tamalgarriengatik baino.
‎Udaltzaingoak eta Ertzaintzak jaietan parte hartuko duten guztiei ohartarazi nahi die zorroak eta norberaren gauzak ondo zaintzeko, jaietako ekitaldietan eta kontzertuetan jende ugari bilduko denez lapurretan ibiliko den gaizkile kopuruak, zorro lapurrak... gora egingo duelako.
‎Imanol Landa alkateak auzibidea baztertu dutela argitu du," jurisdikzio zibileko auzia denez arrisku handiak lituzkeelako eta, horrez gainera, auzibidearen epaia ez litzatekeelako sei urte barrura arte iritsiko, goiz jota". “Hainbeste denbora itxaroteak, gure ustetan, ondorio larria izango zuen galerien egoera aintzat hartuz gero”, aipatu duenez.
2013
‎Ildo honetan, Aste Nagusiaren diseinuan aldaketak egiten doa, handiagoak edo txikiagoak, esaterako elementuak jai esparrutik aldenduz (esaterako, Txikigunea). Ezin dugu ahaztu sailak unilateralki erabaki zuela (dagoeneko ohikoa denez ) Aste Nagusiaren beste irudi nagusienetariko bat aldatzea, jaietako zapia, ohiko Bilbo urdin zapia Aste Nagusiarekin zerikusirik ez duen zapi batengatik aldatzen saiatuz, bere helburu bakarra Aste Nagusia eta bere elementuak turismoarentzako produktu hutsak bailira bezala saltzea izanda.
2014
‎Merkataritza gunearen batera batera, Getxoko Komiki Azokan jarduera ugari izango dira. Ohikoa denez , artista ospetsuak bilduko dira, horietako asko nazioartean ere ezagunak, eta hitzaldi eta aurkezpenetan ez ezik, sinatze txandetan ere parte hartuko dute. Hain zuzen ere, Jordi Benet nazioartean izen handia duten sortzaile espainiarretako bat eta “Xabiroi” euskarazko komiki aldizkaria izango dira urtero egiten den omenaldiko protagonistak.
‎Urtean ikusi dugu, dirua Kreditu Transferentziaz eta Erremanentearen erabileraren bitartez hemendik hara mugitu dutela lotsa barik, euren gustuko proiektuak gizendu eta murrizketak aplikatuz nahi izan duten arloetan. Antza denez , lapurretan amaitu nahi dute legegintzaldia Imanol Landak eta bere Gobernu Taldeak, 2015eko aurrekontuak ere publikoki aurkeztu barik. Osoko Bilkura udal honek duen foro publiko bakarra da eta, beraz, nahitaezkoa litzateke aurrekontu proiektu bat horretara eramatea.
‎Orduko garaian, arrantzan eta merkataritzan ziharduen gerora Plentzia bilakatuko zen itsas hiribildua. Antza denez , Plentzia Gorliztik bereizteko helburua izan zen Gaztelako merkantzien garraioan giltzarri izango zen puntu bihurtzea. Argazkian, Plentziako egungo udaletxea.
‎Leioako EAJko zinegotzi izandako Iñaki San Juan Bilbao da Ortzi Muga (2006ko apirilean eratua) eta Errexal (2005eko urrian sortua) enpresen" administratzaile bakarra". Sumarioan jasotzen denez , ustez erakunde publikoetatik arrazoitu gabeko zenbait kontratu eta diru jaso zituzten hiru enpresen artean daude horiek.
2015
‎Udaltzaingoak konfiskatze bakoitzaren akta helarazten die Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Koordinatzeko Saileko zuzenbide zerbitzuei, zertarako eta dagokion administrazio espedientea tramitatzeko, Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoaren arau hausteengatik. Arau horren zigorren atalean zehazten denez , arau hauste arinak 100 eta 600 euro arteko isunagaz zigortzen dira, larriak 601 eta 30.000 euro arteko isunagaz, eta oso larriak 30.001 eta 600.000 euro arteko isunagaz.
2016
‎Sopela Kosta Festen ohikoa denez , herriko lau surf eskola arduratuko dira kirol horretan hastapenak egin nahi dituztenei doako ikastaroak emateaz, nahiz eta aintzat hartu behar den plaza mugatuak izango direla eta ezinbestekoa izango dela neska mutilek 12 urte beteta izatea. Ikastaroak larunbatean eta igandean eskainiko dira, irailaren 24an eta 25ean, 11:00etatik 13:00etara eta 13:00etatik 15:00etara, Arrietara eta Atxabiribil hondartzetan.
‎horiek izango dira irailaren 22tik 25era artean Sopela Kosta Festen hirugarren jardunaldiak izango dituen ezaugarri nagusietako bi. Ohikoa denez , Bizkaiko kostaldeko herri honetan egiten den jaialdiak natura, surfa, surfaren kultura eta musika izango ditu ardatz. Kontzertu denak doakoak izango dira.
‎Horren ondorioz, anaia Suediako banketxe batera joan zen eta esan zuen ez zela bertatik joango bere kontu korrontetik transferentzia bat jaso arte. Antza denez , une horretarako nire anaiak ez zuen dirurik gainean, jatekorik ere ez. Arazoa zen, suediarren arabera, nire anaiak ez zuela gainean inolako identifikaziorik.
‎Horrez gainera, lehendakariak honako hau nabarmendu gura izan du: " Faes Farmak duela hainbat hamarkadatik egiten dizkio ekarpenak Euskadiko lehiakortasunari eta ekonomiari; enpresa farmazeutikoa denez eta beti berrikuntzaren eta ikerketaren aldeko apustua egin izan duenez, pertsonen osasuna hobetzen ere lagundu du".
2017
‎Hala, zapatuan, hilaren 9an, Arantzazuko Birjinaren egunean, 10:00etan hasiko den Nekazaritza Azoka. Ohikoa denez , baserritarrek mota guztietako frutak eta barazkiak ipiniko dituzte salgai. Jarraian, 11:30etik 14:30era, Sopelako panderojoleek herriko kaleak alaituko dituzte.
‎Lasterketa honetan parte hartzeko ezinbestekoa da Seat Panda edo Marbella bat edukitzea. Panda Raid Bizkaiakoen kasuan 1994 eta 1998 urteetako auto bi zituzten, 42 eta 41CVkoak, Gipuzkoakoa bata, Lugokoa bestea.Aurtengo edizioa, antza denez , berezi xamarra izan dela aipatu dute, “elkartasun probak ohiko izpirituari muzin egin diolako”. Hori dela eta, bestelako bidaia egitea erabaki zuten Panda Raid Bizkaiko mutilek, lasterketa alde batera utziz eta solidaritateari helduz, behartsuei lagunduz.Helburu nagusi berria arropa, zapatak, jostailuak, material didaktikoak eta bestelakoak herri behartsuei eramatea izan da, batez ere Marokoko hegoaldeko herrietan.
‎Turismo bulego nagusia, Ereaga hondartzan dagoena, zabalik egongo da, ohi denez , Aste Santuko egun denetan.
‎Ibilbidea egingo dute “Verdes valles, colinas rojas” eleberria garatzen den zenbait lekutatik, 11:00etatik 14:00etara arte. Leku kopurua mugatua denez , aurretik izena eman beharra dago telefonoan.
‎Leku kopurua mugatua denez , inskripzioak heltzen diren ordenan banatuko dira. Hori dela eta, izen ematearen fitxa ahalik eta lasterren betetzeko deia egin du Urduliz Eskubaloi Taldeak.
2018
‎Adin txikiko ikasle bati sexu abusuak egiteagatik espetxe zigorra ezarri zion irakasle ohiari Bizkaiko Probintzia Auzitegiak. Eguaztenean jakinarazi denez , epaileak epaia eman artean aske segituko du auzipetuak. Epaia jakinarazi arteko tartea urtebetekoa izan daiteke.
2019
‎Eusko Jaurlaritzaren Gogora institutuak kaleratutako azken txostenean azaltzen denez , azken urteotan 1.523 elementu kendu dira. Hala ere, oraindino asko daude kentzeko; gehienak Etxebizitzaren Institutuko plakak dira.
‎Egia esan, uste dut azken emaitzak euskara hobea duela denok zuzenean euskaraz idatziko bagenu baino. Go! azen en kasuan, nerabe eta gaztetxoentzat denez , arreta berezia ipintzen da horretan.
2020
‎Zuk zeuk itzuli zenuen gaztelaniara Gerra txikia zure eleberria, eta antza denez aldaketa nabarmenen bat egin zenion.
‎Biotz Alai abesbatzaren kontzertua 22:00etan izango da Ereaga aretoan eta, ohi denez , ahots baxuen talde ezagun horrek askotariko errepertorioa eskainiko du, Juanlu Díaz Enparanzak zuzenduta. Oraindino badaude saio honetarako gonbidapenak, Algortako zein Romoko Kultur Etxeetan eskura daitezkeenak.
‎Haien zarata erlauntz batenaren modukoa da hasieran, etengabea eta errepikakorra; apurka apurka ozenago eginez doa, belarriak estaltzera behartzen zaituen burrunba bihurtu arte. Antza denez , euren jomugak Lamiakon dugun aerodromo kolpatua, gure Labe Garaietako fabrikak eta Bizkaia Zubia izan dira. Esan digutenez, jomuga horiekiko asmoa ez da berdina izan kasu denetan.
‎Kantxa bakoitzean gehienez bi pertsona egongo dira (padelean ere bi pertsona ibili ahal izango dira pista bakoitzean). Atletismoko pistari eta belodromoari dagokienean, horietan ere edukiera kontrolatuko denez , aldez aurretiko hitzordua eskatu da Getxo Kirolakeko arreta telefonora deituta: 94 430 80 70.
‎Terrazetarako gainazala handitzeko aukera emateko helburua du ordenantzaren aldaketak, haren 2 artikuluan azaltzen denez . Hala ere, aurreko araudiak ezartzen duen leku erabilgarriaren eta mahaien arteko %50eko proportzioa errespetatu beharra egongo da.
‎Ura eta xaboia. Beraz, eskuak garbituz birusaren kanpo mintza deuseztatzen dugu… Garbi geratu denez , bakterioak ez bezala, birusak normalean kaltegarriak dira: gripea, HIESa, ebola, edo azken egunotan batzuetan entzun duguna… Baina, ez al dago ezer positiborik birusen inguruan?
2021
‎" Hau ere klasiko bat da gure jaietan. Ezin denez kalean ezer antolatu, ideia da bakoitzak etxean, ala txokoan, lapikoa egitea, eta gero argazkia eta kuadrillaren izena gure WhatsApp-era bidaltzea", azaldu dute. Jai batzordeak sare sozialetara igoko ditu argazki horiek, eta atsegin gehien dituzten 3 lapikoak izango dira saridunak.
‎Udaletik adierazi dute ikastetxeko idazkaritzak egin lukeela salaketa, administrazioak horren berri izateko. Nagore Utxupi Gorlizko alkateak, bere aldetik, El Correo egunkariari adierazi dionez," aurreko urteko maiatzean higiene zerbitzuetako partida ekonomikoa handitu genuen, antza denez , langileen soldatetan islatu ez dena". EAJko udalburuak gaineratu du gatazka laborala dela," eta erakunde publikoa garenez, ezin gaitezke sartu, legez kanpokoa litzatekeelako".
‎Arlo artistikoari dagokionez, Getxok, ohi denez , egile ezagunak hartuko ditu, hitzaldietan, aurkezpenetan eta, nola ez, sinaduren txandetan parte hartuko dutenak. Horien artean Borja Crespok, Azokako programaren koordinatzaileak, Kim artista katalana nabarmendu du.
‎“Datuetan ikusten denez , Udalak, herriko turismo enpresakaz batera, Plentziako turismoaren aldeko apustua egiten ari da, hiribilduaren motor ekonomiko gisa. Pixkanaka jasangarriagoa den turismoaren alde gabiltza lanean, itsasoko biodibertsitatea, udalerriko ondare historikoa eta itsas ondarea balioetsiz eta ostalaritzak eta merkataritzak eguneroko bizilagunez gain, bezero berriak izatea ahalbidetuz”, azpimarratu du Iñaki Saenz de la Fuentek, Turismo zinegotziak.
2022
‎Dispertsioak sortzen dituen arazoak ikusita, horri aurre egiteko nire aletxoa jartzeko modu bat ikusi nuen; senideek pairatzen zituzten arazoak leuntzeko edo, hain zuzen. Bestalde, Uribe Kostan presoen aldeko kontzientzia bat egon denez beti, ekimen honen bitartez, dispertsioaren nondik norakoak ezagutarazteko eta horrek dakartzan ondorioak gizarteratzeko modua izan zen hau. Azken finean, gurekin gidatzen hasi zen jende askok dispertsioaren ondorioak esperimentatu zituzten bidaien bitartez; hau da, ostiral goizean irten, eta gauerako bueltatu, ia 2.000 kilometro gidatu ostean.
2023
‎Arestian aipatutakoaren harira, Indabada herritik eta herriarentzat eraikitako jai bat denez , herriko produktuak erabiltzea berebizikoa da. Hortaz, herriko komertzioetan eta eskualdeko agroasanbladetan lortzen ditugu produktu gehienak.
‎lurzoru emankorren garapena, biodibertsitate galeraren etetea... Gainera, frogatu denez , gune naturalagoak onuragarriak dira geure osasunarentzako.
‎Sailburuaren aginduagaz batera doazen dokumentu ugarietako batean azaltzen denez , energia berriztagarria lortzeko parke horiek ezarri ahal izango diren proposatutako eremuak" Euskadiren potentzial berriztagarria ahalik eta gehien aprobetxatzea lortzeko premisan" aukeratu dira," Euskadiren natura, paisaia eta kultura ondarea babestearekin bateragarria".
‎Ikuspegik argitaratu duen Zabaldu txostenean azpimarratzen denez , migratzaileen lanaren eta etxebizitzaren errealitatea ezagutzeak aurreiritziak eta estereotipoak berrikusteko eta sentsibilizazioa bultzatzeko lagun dezake. Nolakoa da gaur egun etorkinekiko dugun jarrera?
‎Gogoan dut behin furgonetan Etxerateko arduraduna ere bazihoala eta denoi jaitsarazi gintuztela. Ni txikia naizenez eta furgoneta altua denez , jaisten lagundu behar ninduten, eta kideek esan zidaten: " Mikelek laguntzen zaituenean, lurrera bota eta horrela bakean utziko zaituzte".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia