Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 13

2000
‎Baina autodeterminazio eskubidea bermatzeko, eskubidearen onarpena lortzeaz gain, Euskal Herrian hura aplikatu nahi izateko kontzientzia sortu behar dugu. Euskal gizarte guztiari jakinarazibehar zaio, autodeterminazio eskubidea ez dela abertzaleen eskakizuna bakarrik, denei dagokigun eskubidea baizik. Eta gero, azken hauteskundeen emaitzak ikusita, hauxe ondoriozta daiteke:
‎Handik goiti, aurpegi mudagaitz berberarekin hartuko nituen elkarren segidan etorri ziren guztiak: kirologia, radiestesia, alkimia, bidaia astralak, filosofia tibetarra eta, hutsik egin gabe, horiei denei zegozkien" Taldeak". Kezka bakarra nuen, alegia, horiek guztiek nigan eta nire bizian ahalik eta eragin gutien izatea.
2004
‎Munduko populazioaren elikadura segurtasunaz eta osasun publikoaz arduratzen diren nazioarteko erakundeek oso argi dute elikagaien kaltegabetasuneko sistema global bat denei dagokiela, planetako herrialde guztietako gobernu agintaritzetatik sektore pribatura, kontsumitzaileengana eta beste sektore batzuetara, hala nola akademikora edo komunikabideetara. Izan ere, «elikagaiak kalterik ez egiteko sistema eraginkorrak» jarduera guztien arteko koordinazioan, lankidetzan eta komunikazioan oinarritzen dira neurri handi batean.
2010
‎Herriak ez ditu eskuak garbirik izango, baina eskuak ditu behintzat. Idazleak literatura txikian idazten eta egiten duena politikoa da berez, eta denei dagokie.
2012
‎2.300.000 eurokoa da Ongizate sailaren aurrekontua, eta pobreziaren kontrako planera eta babes gabeetara –adingabeetara bereziki– bideratu dute diru gehien, 400.000 eta 150.000 euro hurrenez hurren, eta horrekin aski izaten ez bada, ez dute baztertzen diru gehiago ipintzea ere.Eskubide berdinak ditugula denok eta baremo barruan sartzen diren denei dagokiela laguntza esan du, baina ukatu egin du eskatzaile gehienak etorkinak direnik: " %30 dira etorkinak; gainotzeko %70 bertako jendea da".
2013
‎Lydia haien kutuna sekula ez izan arren, albisteek biziki hunkitu zituzten Gardiner jaun andereak. Lydiari bakarrik ez, denei zegokien arazoa; eta hasierako harridura eta izu oihuen ostean, Gardiner jaunak bere esku zegoen laguntza guztia agindu zuen gogo onez. Elizabethek, gutxiago espero ez bazuen ere, esker oneko malkoz estimatu zion; eta hirurak gogo bat berak eraginda, sastakoan erabaki zituzten bidaiari lotutako gauza guztiak.
2014
‎–le henengo pertsonan idatzitako liburua da nirea, era desberdine tan ebaki edo zatitua?, Walser beraren berbetan. Bere lanean, protagonista ez da garrantzitsua, desagertu egiten da berak bai no garrantzia handiagoa hartzen doazen pertsonaia eta paisaien baitan. dena den, badiot, Walserren aburua idazle denei dago kiela neurri batean, irizten baitiot ia denok idazten dugula behin eta berriz liburu bera, aurretik izkiriatutako liburu bakoitza eta denak huts egindako egitasmoak izango balira bezala. ondorioz, aierua dugu hutsetik hasten garela eleberri berri bati ekiten dio gun aldiro, halako batean, noizbait bizitza bere osotasunean jasoko duen nobela idatziko dugun itxaropen handinahi eta ezdeusarekin... Gabriel Arestiren egintzan ere nabari da halako osotasun bat, bere lan guztiek liburutzar bakar bat taxutuko balu te bezala.
2017
‎Irakasle, begirale, zaintzaile... Profesional zein boluntario; legez, denei dagokie. Hilketagatik? 38 kolpe eman ostean hil zuen Yllanesek Laffage?
‎Platonek honako kontraesan hau askotan nabarmentzen du bere dialogoetan: demokratek diote politika denei dagokiela eta kargu politikoak zozketaren bidez esleitzen dituztela; haatik, ez diote arrazoibide berari jarraitzen guda egiteko garaian. Gerra egiteko premia dagoenean eta gudaroste bat bidaltzen denean, demokratek ez dute generala edo buruzagia zozketa bidez hautatzen eta ez diote edozein hiritarri enkargu hori esleitzen; aitzitik, egoera horretan tropen buruzagitza era hoberenean betetzeko bermea duen pertsona hautatzen dute, hots, gudaren artea ezagutzen duen pertsonari ematen diote enkargua.
2018
‎Baina, aldi berean, feminismoak ez du borroka kolektiboaren zantzua galdu. Are, auzi identitario bat, partikular bati dagokiona –askotariko emakumeetan gorpuzten den Emakumea ri, nolabait adieraztearren, demokrazia auzi bat bihurtu du, unibertsal bat, demokraziaz eta justizia sozialaz arduratzen diren denei dagokiena. Are, emantzipazio kolektiboan ematen dio feminismoak bere buruari zentzua, eta emantzipazio kolektibo sakonekoan jartzen du helburua.
‎Plentziako Independenteak taldeak hilabeteak daroatza behin eta berriro salatzen udalerriko hainbat ostalaritza eta merkataritza establezimenduk jabari publikokoa den lurzorua okupatzen dutela eta Gobernu taldeak (EH Bilduk) ez diela denei dagokien tasa kobratzen. Diotenez, Udalak" modu arbitrarioan" kobratzen du terraza bat ipintzeagatik dagokion tasa," gainerako %50ei ez die ezertxo ere kobratzen; ez du indarrean dagoen Ordenantza aplikatzen", Idependenteak taldearen arabera.
2020
‎Pobreenek mugei buru egin behar diete, geroz eta gehiago. Orain, denei dagokigu mugak zeharkatzea, transnazionala izatea, gure herriak eta sareak eraikitzea orain dauzkagun mugak hautsiz. Itzulpenak biziki inportanteak dira ideiak zabaltzeko.
2022
‎Horregatik, Bradlowk uste du irtenbideak aurkitzea denei dagokiela. Pandemian zehar, herrialde aberatsek, G20koen bitartez, DSII programa martxan jarri zuten, zor batzuk barkatzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia